Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 19

Ingurunea, LH 3.

Maila: HERNANI HERRIA

HERNANI HERRIA

BIZTANLERIA: 19.596 biztanle ditu.


AZALERA: 42km2
Hernani herriaren izena 1014. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu
batean. XIII. mendearen erdialdean eman zioten hiribildu-titulua.

1. KOKAPENA

Gipuzkoako probintziako herri bat da.

Gipuzkoako ipar-ekialdean dago.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

2. HERNANIKO MUGAK
Udalerri hauek ditu mugakide: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain,
Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

3. HERNANIKO AUZOAK
http:/ / www.hernani.eus/ eu/ html/ 1/ 4028.shtml
(Zenbait auzoren mapa loturak zabaldu daitezke
bertan)
ANTZIOLA
Antziola bizitegi-auzoa da gehien bat. Hernaniko irteeran dago,
Donostiara bidean, Galarreta baino lehenago.
ELIZATXO
Auzo hau Leoka garbitegian hasten da eta Portu auzoan bukatu,
trenbidearen azpitik pasatzen den tunelean. Hemen dago
Elizatxo ikastola. 500 auzotar inguru dira.
EPELA
Hernanitik 4 km-ra dago, Goizuetarako bidean; Ereozura heldu
baino 2,5 km lehenago. Ereozu baino auzo txikiagoa da, 125
auzotar inguru ditu. Auzo horretan dago kokatua Hernaniko
industria kimikoa,.
EREOTZU
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 403
biztanle ditu. Hernaniko herritik 6 km-ra dago, Goizuetarako
bidean. 400 inguru pertsona bizi dira. Ereotzuk herri txiki
baten itxura du. XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren
ondoan, Ereotzu baserriaren eta ermita baten inguruan. Auzo
honetako da Txirrita bertsolaria.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

ETXEBERRI
70eko hamarkadan eraikitako etxebizitzaz osatua dago. Florida
auzoaren alboan kokatua dago eta 800 auzokide inguru ditu.
FLORIDA
Hernaniko auzo handienetakoa da. Alde Zaharra jarraituta,
Urumea ibaiaren ezkerraldean kokatua dago, trenbidearen
aldamenean. XIX. mendean, tren-geltokiarekin batera sortu zen
auzoa. Gaur egun, industrigune eta bizileku da. 1.000 biztanle
inguru ditu.
GALARRETA
Galarreta auzoan dago izen bera daraman pilotalekua.
JAUREGI
Hernaniren ipar-ekialdean kokatua dago, Donostiarekin
mugakide. Hernaniko gainerako urek ez bezala, Jauregiko urak
ez dira Urumea ibaira isurtzen; zuzenean itsasoratzen dira.
Chillida-Leku museoa bertan dago. 160 biztanle inguru ditu.
KARABEL
Auzo hau Hernaniko sarreran dago. Astigarragatik datorren
sarreratik sartuta, trenbidearen gainetik pasatzen den zubiaren
ezkerraldean. Bertan dauka trenak geltokia.
KAROBIETA
Elkano kalearen eta Marieluts auzoaren artean kokatua dago.
Bere gune nagusiak Atxegindegi plaza estalia eta Langile Ikastola
dira.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

LATSUNBE
Alde Zaharraren eta Sorgintxulo auzoaren artean kokatuta dago.
Aintzinan baserriak eta ubide bat zeuden bertan, baita ikuztegia
ere. Berriki eraiki diren etxebizitzek auzo berria sortu dute
(Latsunbe Berri). Bertako auzotar ezagunena Gabriel Celaya poeta
da, gaur egun Ertzaintza dagoen lekuan zegoen baserri batean
jaioa.
LIZEAGA
Auzune hau udaletxearen atzealdean dago. Langileentzako auzo
bezala sortua, hor daude besteak beste zaharren egoitza eta
Gaymur ikastola. Ansorenatar txistulari familiaren jaiotetxea ere
hemen dago.
MARTINDEGI
Hernaniren ipar-ekialdean dago, Astigarragarekin mugan.
Inguru horietan sagardotegi bat baino gehiago dago. 2007ko
urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 142 biztanle ditu.
OSINAGA
Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren
1eko erroldaren arabera, auzoak 211 biztanle ditu. Hernaniko
sagardotegi asko hemen daude.
PAGOAGA
Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren
1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

PORTU
Garai batean Hernaniko baso eta burdinoletatik egurra, ikatza eta
burdina ateratzen zen, eta Donostiara eramateko aukera bakarra,
egungo Portu auzotik igarotzen ziren gabarrak ziren. Elizatxo eta
Osinaga auzoen artean dago.
SAGASTIALDE/ SAGASTIALDEBERRI
Zinkoeneatik Galarretara bidean bukaeran eskuin aldera dagoen
auzunea da. Atletismo pistaren inguruan. Baserri zahar gutxi
batzuk daude, gehienak etxebizitza berriak dira.
Sagastialde auzoaren zabalgunea da, atletismo pistaren bestaldean
eraikitako etxe berriek osatzen dute.
SANTA BARBARA
Santa Barbara mendiaren magalean dauden etxe bakarti eta
baserri sakabanatuz osatua. Auzo honetan daude Santa Barbara
gotorlekua eta baseliza. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren
arabera, auzoak 812 biztanle ditu.
SORGINTXULO
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 247
biztanle ditu.
ZIKUAGA
Auzoa 60ko hamarkadan handitu zen, industrializazio garaiko
etorkin-langileekin. Auzoa izen bereko paper-fabrikaren
itzalpean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera,
auzoak 742 biztanle ditu.

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

ARIKETA
Idatzi taulan Hernaniko auzoak eta zenbat gelakide bizi diren
bertan.
Adierazi datuak barra grafiko batean.
HERNANIKO HERRIA

ZENBAT IKASLE BIZI DIRA BERTAN?

Antziola

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

URUMEA IKASTOLA

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

4. OHITURA ETA BITXIKERIAK


AZERI DANTZA HERNANIN

http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ ezagutuherriak/ hernani/ ohitura-eta-bitxikeriak.html


Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka
batera lotuta daude, gidari bat aurrean dutelarik. Eskuan
puxikak edo maskuriak eramaten dituzte. Ondorioz, dantza hau
ere Maskuri Dantza izenez ezaguna da. Kaletarrei ezustekoak eta
jipoiak emateko asmotan, soka tarteka atarietan eta izkinetan
gordetzen da.
Inauterietan eta San Juan egunean ospatzen den dantza hau,
goizeko bederatzietan herriko Gudarien plazatik irteten da, herri
erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Orain gutxi arte, herriko
hainbat etxeek bi aldetara irteera zuten, eta soka alde batetik
bestera igarotzen zen bizilagunak izutuz. Gaur egun, berriz, etxe
berrien estruktura dela eta, ibilbideak zuzenagoak dira.
Herrian hain festa maitatua da, zein bizilagunek Azeri
Dantza beren etxeetan sartzen uzten duten. Garai batean
puxikak prestatzea soka gidariaren lana zen, baina gaur egun,
lan hau banatuagoa dago.
Azeri Dantza azken 100 urteetan:
Azeri Dantza edo Maskuri Dantza inauteritan egiten zenaren
URUMEA IKASTOLA

10

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

berri XIX. mende bukaeran aurkituko dugu. Gerrate Zibilaren


ondoren inauteriak debekatu egiten zire, hau dela eta dantza
San Juanetan soilik ospatzera pasa zen.
Azeri Dantzan ere aldaketak izan dira. Garai batean, dantzari
buruak eta lehen dantzariak bakarrik eramaten zuten
maskuria. Besteek poltsikoetan irina eta aurpegia zikintzeko
beste zenbait gai eramaten zituzten.
Azken urteetan, inauterietan dantzatzeko ohitura berreskuratu
da. Gainera, dantzak moldaketa bat jasan du, izan ere, jendeari
arreta galerazteko asmotan azeriz jantzitako pertsonaiak parte
hartzen baitu.
Dantzen emanaldiak:

Ihauterietan: larunbatean eta astelehenean, goizeko 10:00etan.


San Juan jaietan: ekainak 25, 26 eta 27, goizeko 09:00etan.
(Iturria: www.kulturaweb.com)

URUMEA IKASTOLA

11

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

5. HIRIGUNE HISTORIKOA
http:/ / www.hernaniturismoa.com/ eus/ ezagutu/ ezagutuhistoria/ hirigune-historikoa

URUMEA IKASTOLA

12

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

URUMEA IKASTOLA

13

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

URUMEA IKASTOLA

14

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

URUMEA IKASTOLA

15

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

6. URUMEA IBAIA
http:/ / www.hernaniturismoa.com/ eus/ ezagutu/ ezagutu-natura/ 86urumea-ibaia
Udalerria, aldapatsua eta menditsua da, eta URUMEA IBAIA zeharkatzen du.
Azken hori herriko ardatz hidrografikoa da, eta ugariak dira bertara
biltzen diren errekak.

http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ natur-inguruneak/ urumeaibaia.html


Ezkurran (Nafarroan) jaio eta Donostian (Gipuzkoan) itsasoratzen den ibaia
da. Aarbe errekako urak jasotzen ditu. Gipuzkoako eta Nafarroako errekak
bezala, nahiko txikia da.

Ezaugarriak:
279 km2-ko azalera du.
Luzera 57km-koa da.
Urtean zehar bataz beste segunduko 11m3 isurtzen ditu.

URUMEA IKASTOLA

16

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

7. FAUNA ETA FLORA


http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ natur-inguruneak/ urumeaibaia/ fauna-eta-flora.html

Anfibio ohikoenak: Apo arrunta, arrobioa, baso-igel gorria, txantxiku


arrunta, uhandre palmatua eta ur igela dira.

Narrastiak: eskulapio-sugea, horma-sugandila, iparraldeko suge leuna,


musker berdea, sugegorria, sugandila bizi errulea, suge berde-horia, suge
gorbataduna eta zirauna.

Hegaztiak: Amilots urdina, antzandobi kaskagorria, antzandobi arrunta,


arrano

sugezalea,

belatz

gorria,

birigarro

arrunta,

buztanikara,

buztanikara zuria, errekatxindorra, eskinosoa, garrapoa, garraztarroa, gerri


txori arrunta, hontza zuria, karnaba, kukua, lepitzulia, martin
arrantzalea, mirotz zuria, mokolodia, okil berdea, okil handia, okil txikia,
txantxangorria, txepetxa, txonta, urubia, ur-zozoa, txirriskila, zapelatza
eta zozoa.

Ugaztunak: arratoia, azeria, azkonarra, basakatua, basasagua, basurdea,


bisoia, erbinudea, etxe-sagua, ipurtatsa, katagorria, katajineta, lepahoria,
lepazuria, lursagua, lursagu gorria, muxar grisa, orkatza, saguzarra,
sataina, satitsu arrunta, sator arrunta, triku arrunta, ur-arratoia eta ursatitsu hankazuria.

Arrainak: ibai amuarraina, ezkailuak, ibai-aingira, mazkorra eta izokin


arrunta. Hiru lehenak ugariak dira. Izokina galdurik zegoen, baina
Gipuzkoako Foru Aldundiak birpopulaketari ekin dio..

URUMEA IKASTOLA

17

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

8. MONUMENTU MEGALITIKOAK

Urumea bailararen erdi eta goi guneetan gehienbat, historiaurreko


aztarna ugari mantentzen dira gaur egun. Gehienak Ereotzu, Arano
eta Goizuetako lurretan aurkitzen dira. 1923. urtean Joxe Miguel
Barandiaranek aurkitu eta katalogatu zituen lehen aldiz.
Harrespilak, trikuharriak, zutarriak eta tumuluak dira bisitatu
ditzakegun monumentu megalitiko aipagarrienak. Kasu batzuetan
denborak eta utzikeriak zenbait harri estali edota apurtu dituen arren,
aztarna gehienak bisitatu daitezke.
Igoin-Akola:
http:/ / www.kultura.ejgv.euskadi.net/ r468912/ eu/ contenidos/ informacion/ igoin_ sarrera/ eu_ sarrera/ hasiera.ht
ml
Onyi-Adarra-Mandoegiko Megalitoak:
http:/ / www.kultura.ejgv.euskadi.net/ r467616/ eu/ contenidos/ informacion/ adarra_ ibilbidea/ eu_ 11585/ iparralde
a.html

URUMEA IKASTOLA

18

Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

BESTELAKOAK

Hernaniko argazkiak

http:/ / www.hernani.eus/ eu/ html/ 1/ 4472.shtml

Hernaniko aurkezpen laburra eta polita (arbelean ikuteko)

https:/ / prezi.com/ lnwjqag80ko0/ hernani/

Hernaniko industria ondarea

http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ turismo-kulturala/ industriaondarea/ hernani/ item/ hernaniko-industriabatzuk.html?category_ id=21

URUMEA IKASTOLA

19

You might also like