Tomas Akinokoren Summa Contra Gentiles

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

TESTUA

GENTILES

TOMAS

AKINOKOA

SUMMA

CONTRA

IV. Kapitulua
Bi motatako jainkozko egia daude, beraz. Arrazoiak horietako
bat eskuratu dezake ahaleginduz gero; besteak, berriz, gizonaren
gaitasun guztiak gainditzen ditu. Biak modu egokian eskaintzen
zaizkio gizonari, jainkozko inspirazioaz sinetsiak izateko. Lehenik eta
behin, arrazoiak ulertu ditzakeen egiez jardungo dugu, inork pentsa
ez dezan alferrikakoa dela arrazoiak bereganatu dezakeena naturaz
gaindiko inspirazio bidez sinesteko eskaintzea.
Egia horiek aurkitu ahal izateko arrazoiaren ahalegina
besterik izango ez bagenu hiru eragozpen topatuko genituzke.
Lehenengo eragozpena izango litzateke oso gizon gutxik ezagutuko
luketela Jainkoa. Asko daude ezinduta egia aurkitzeko, azterketa
sakona egin behar baita egia aurkitzeko. Hiru dira ezintasun'horren
arrazoiak: batzuek gorpuzkera txarra dute eta horrek berez
eragozten die ezagutza; inola ere ez dute gizon horiek lortuko giza
jakinduriaren mailarik gorenena, hau da, Jainkoa ezagutzea. Beste
batzuek ezinezkoa dute farniliako ondasunak zaindu behar
dituztelako. Gizonen artean batzuek behar dute behin-behineko
ondasunak gobernatzeko eta horiek ezin diote beharrezkoa den
denbora guztia eskaini ikerketari giza jakinduriaren goren-gorenera
iristeko, hau da, Jainkoa ezagutzera. Nagikeria ere eragozpena
izaten da beste batzuentzat. Beharrezkoa da aldez aurretik beste
gauza asko jakitea, arrazoiak Jainkoari buruz jakin dezakeena
ezagutu aurretik, hain zuzen ere, filosofia ikastea jainkoa ezagutzeko
bidea da eta. Horrexegatik izaten da meta-fisika filosofian ikasten
den azken atala, metafisika baita Jainkoaz diharduen atala. Horrela
bada, ezin da egia ezagutzera heldu ikerketa sakona eginez eta
eginez ez bada. Eta, egia esan, gutxi dira lan hori zientziaren
maitasunagatik jasateko prest daudenak, nahiz eta Jainkoak gizonen
ariman egia hori jakiteko nahia jarri duen.
Bigarren eragozpena da egia aurkitzen dutenek zailtasun eta
denbora askoren ondoren aurkitzen dutela, egia sakontasun
handikoa izanik, giza adimena ez baita egokia egia arrazoiaren bidez
ulertzeko eta luzaroan jardun behar baitu ulertu ahal izateko; bai
aurretik asko jakin behar delako, esan bezala; bai, gaztaroan arima
pasioz mugitzen delako eta halako egia handia ezagutzeko
baldintzetan ez dagoelako, arima lasaitasunean bihurtzen baita

zuhurra eta jakintsua, Fisikari buruzko VII. liburuan esaten denez.


Horrenbestez, gizateria ezjakintasunaren iluntasun sakonaren erdian
egongo litzateke, Jainkoarengana heltzeko arrazoiaren bidea besterik
izango ez balu, gizon gutxi batzuek baino ez bailukete lortuko, eta
denbora askoren ondoren, gainera, Jainkoa ezagututa lortzen den
erabateko osotasuna eta zintzotasuna.
Hirugarren eragozpena da gure ulermenak bereizteko duen
ahulezia beragatik eta mamuen nahasmenagatik, gehienetan
faltsukeria nahasten dela arrazoizko azterketarekin. Horrenbestez,
askorentzat zalantzazkoak izango dira ondo azalduta dauden egiak,
ez baitute ezagutzen azalpenaren indarra. Gainera, jakintsuek ere
egia kontrajarriak irakasten dituzte. Azaldutako egietan ere
batzuetan azalpenik gabeko gezurrezko zerbait sartzen da eta onartu
egiten da gerta daitekeenaren edo sofismaren arrazoia dela medio;
eta hori azalpentzat jotzen da. Horregatik izan zen komenigarria
gizonei fedearen bitartez eskaintzea jainkozko gauzen ziurtasun
finkoa eta egia garbia.
Jainkozko errukitasuna, beraz, mesedegarria izan zen,
arrazoiak aurkitu ditzakeen egiak fedez onartzera agindu zuenean,
horrela denek erraz parte hartu dezaten jainkozkoaren ezagutzan,
zalantzarik eta okerrik gabe. Horixe bera baieztatzen da efesoarrei
bidalitako gutunean: Hona, bada, zer esaten eta zinez eskatzen
dizuedan Jaunaren izenean: ez zaiteztela bizi sinesgabeak bizi diren
bezala; buruarinak dira eta adimena ilundua dute. Eta Isaiasen
liburuan: Zure seme-alabak nire ikasle izango dira.

V. Kapitulua
Arrazoiak ikertu ezin dituen egiak gizonei modu egokian
eskaintzen zaizkie, fedez sinestu ditzaten
Batzuek uste dute gizonari ez zaiola fedez eskaini behar
arrazoiak ulertu ezin duena, jainkozko jakinduriak bakoitzari bere
izaeraren arabera dagokiona ematen baitio. Frogatu beharrekoa da,
baita ere, gizonarentzat beharrezkoa dela fedearen bidez arrazoia
gainditzen duten egiak eskaintzea. Izan ere, inork ez du
zerbaitetarako joera edo nahia izaten aurretik ezaguna ez badu. Eta
jainkozko probidentziak gizateriaren mugak bizitza honetan gozatu
dezakeena baino gorago dagoen ongia agintzen dienez gizonei
(geroago ikusiko dugu hori), beharrezkoa da arimari gorago dagoen
ongia aurkeztea, arrazoiaren ahalmenenak baino urrutiago doana.

Horrela ikasiko du zerbaitetarako desioa izaten eta oraingo


bizitzaren gainetik dagoenera arduratsu jotzen. Eta hori kristau
erlijioak bakarrik duen zerbait da, kristau erlijioak bereziki agintzen
baititu izpirituaren ondasunak betirako; horrexegatik eskaintzen ditu
kristau erlijioak arrazoiak aztertu ditzakeenaren gainetik dauden
egiak. Aintzinako legeak, aldiz, denboraldi baterako ondasunak
agintzen zituen eta arrazoi naturalak ulertu ezin zituen oso egia
gutxi aurkeztu zituen. Hori dela eta, filosofoak ahalegindu ziren
sentitu zitezkeen gozamenetatik zintzotasunera bideratzen. Sentitu
daitezkeenak baino ondasun garrantzitsuagoak badaudela irakatsi
nahi izan zuten eta, dastatzeko leunagoak izanik, bizitza aktiboan eta
kontenplaziozkoan bertutea lagun hartzen dutenek bakarrik dastatu
ahal izaten dituzte.
Beharrezkoa da egia horietan ere fedea izatea, Jainkoaren
ezagutza benetakoagoa izan dadin. Jainkoa benetan ezagutzen
dugula esan dezakegu haren izaera Hartaz pentsatu dezakegun
guztiaren
gainetik
dagoela
sinesten
dugunean,
jainkozko
substantziak gizakiaren berezko ezaguera guztiak gainditzen baititu,
gorago ere esan dugunez. Giza arrazoia gainditzen duen jainkozko
egiaren bat eskaintzen zaionean gizonari, Jainkoa pentsatu
dezakeenaren gainetik dagoela sinesten du gizonak.
Akatsak eragiten dizkigun harrokeria bazter batera uzteak
beste onura bat dakarkigu. Batzuek, adimentsuak direlako ustean,
izaki baten osotasuna bereganatu dezaketela uste dute eta
pentsatzen dute benetakoa dela ikusten duten guztia eta
gezurrezkoa ikusten ez dutena. Beraz, giza arima harrokeria
horretatik askatzeko eta egiaren bilaketa apalera biderarazteko,
beharrezkoa izan zen gizonari hainbat jainkozko egia eskaintzea,
gizonaren ulermen-gaitasuna erruz gainditzen zuten egiak alegia.
Badago beste arrazoi onuratsu bat Filosofoak esandakoan:
Simonides izeneko batek gizona limurtu egin nahi zuen jainkozko
azterketak alde batera utzi eta gauza gizatiarrei ekin ziezaion.
Honela zioen: gizonak gizatiarra dena ikasi behar du eta hilkorrak
hilkorra dena. Horregatik, XI. liburuak, Animaliei buruzkoak, esaten
du goi-mailako substantzietatik ulertzen duguna oso gutxi izan arren,
gutxi hori maiteagoa eta gogokoagoa dugula behe-mailako
substantzien ezagutza osoa baino. Esate baterako, zeruko izakiei
buruzko arazoak aurkezten direnean, arazo horiek konpontzen
badira (horixe dio II. liburuan, Zeruari buruzkoan ere), hipotesi txiki
baten bidez izanda ere, dizipuluek izugarrizko atsegina sentitzen
dute. Horrek guztiak adierazten du goi-mailako substantzien

ezagutza osatu gabea baldin bada ere, arimari osotasun handia


ematen diola ezagutza horrek eta, beraz, giza arrazoia osoagoa
bihurtzen dela, berezko aukeretatik kanpo dagoelako ulertu ezin
dezakeena fedearen bidez bahintzat eskuratzen badu.
Asmo horri buruz hona zer dioen Sirak-en liburuak: Gauza asko
azaldu zaizkizu giza jakinduriaren gainetik daudenak. Eta
korintoarrei egindako lehen gutunean: Horixe agertu digu Jainkoak
Izpirituaren bidez. Izpirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita
Jainkoaren barne-sakona ere.

VI. Kapitulua
Fedearen egiak onartzea, arrazoiaz haraindi egon arren, ez da
arinkeriaz jokatzea
Done Petriren II. gutunean esaten denez, giza arrazoibidez
egiaztatzerik ez duten egiak fedeaz onartzen dituztenek ez dituzte
arinkeriaz sinesten, esames burutsuei kasu egingo baliete bezala.
Jainkoaren jakinduriak, orojakituna denez, bere sekretuak eman
zizkien aditzera gizonei, eta bere presentzia, doktrinaren egia eta
inspirazioa argiro agerrarazi zizkien. Eta egia horiek ziurtatzeko
xedez, naturaren indarren gainezkako obrak utzi zituen denon
aurrean ikusgai, hala nola: gaixotasunak mirariz sendatzea, hilak
biztea, zeruko gorputzen itxuraldatze miresgarria eta, harrigarriagoa
dena, giza adimenaren inspirazioa; hori horrela, ezjakintsu eta
apalek, Izpiritu Santuaz beteak, goi-mailako jakinduria eta hitz-jarioa
erdietsi zituzten berehalakoan. Froga hori ikusita, jende-oldeek
besarka-tu zuten fede katolikoa, ez soilik jende bakunak, jakintsuek
ere onartu zuten, baina ez armen indarraren bidez edo gozamenitxaropenean, baizik eta, are harrigarriagoa dena, oinaze handien
artean; horrela ematen baita ezagutzera giza adimenaren gainetik
dagoena, haragizko grina itzaltzen duena, eta munduak utzitakoa
estimatzen duena. Izan ere, giza arimak egia horiek onartzen baditu,
izpiritu-ondasunak iritsi nahirik eta zentzumenen bidez datorkiona
ukatuz, hori da miraririk handiena eta Jainkoaren inspirazioaren
ageriko egintza. Eta hori guztia ez zen halako batean egin, ezta
txiripaz ere, Jainkoaren aginduz baizik; hala iragarri baitzuen
Jainkoak gertatuko zela, profeten hainbat orakuluren bitartez. Eta
hori guztia jasotzen duten liburuak gurtzen ditugu, gure fedearen
testigantza direlakoan.

Honela esaten da Hebraitarrei Gutunean: Izan ere, salbamen


hau Jaunak berak hots egin zuen, eta hari entzun ziotenek baietsi
digute gero. Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirarimodu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Izpiritu
Santuaren dohainez baietsi du.
Mundua kristautzea benetan miresgarria da, eta iraganeko
mirarien egiazko zantzua. Ez da beharrezkoa mirari horiek
errepikatzea, utzitako ondorioa nahikoa islada garbia baita.
Mirarietan handiena izango litzateke munduak, gizon bakun eta
apalen eraginez, horren egia zailak sinetsiko balitu, hain egintza
handiak burutuko balitu eta hain goi-mailako xedeak izango balitu,
inolako seinalerik gabe. Jainkoa etengabe ari da mirariak egiten,
gure egunotan ere, bere santuen bitartez, fedea berresteko asmoz.
Oso bestelako bidetik abiatu ziren, ordea, sekta faltsuen
sortzaileak, Mahoma besteak beste. Haragizko gozamenak eskaini
zizkien, lizunkeriak berak lagundurik, herriak erakartzeko.
Promesekin batera aginduak ere eman zizkien, lurreko gizonek aise
betetzeko modukoak, sexu-irrikari jarraiki. Ez zituen aurkeztu
egiaren testigantza gehiago, edozein hala-moduzko pertsonak natur
gaitasunaz baliaturik aise uler ditzakeenak baino. Egiazkoen artean
alegia asko eta doktrina faltsu-faltsuak sartu zituen. Ez zuen azaldu
naturaz gaindiko miraririk, Jainkozko inspirazioko testigantza egoki
bakarra dena. Izan ere, obra nabarmen horien bidez antzematen da
egiaren maisuak ezkutuko inspirazioa izan duela. Aitzitik, armetatik
bidalia izan zela esan zuen, lapurrek eta tiranoek dituzten seinale
berberak zituela. Areago, hasieran zenbait jakintsuk ez zion sinestu,
Jainkozko eta gizonezkoen gauzen berri baitzekiten. Basamortuan
bizi zirenek, ordea, sinestu zioten, Jainkozko gauzen ezjakintsu
baitziren. Eta
horiekin guda-taldeak
antolatu eta
armen
indarkeriaren bidez gainerako jendeak behartu zituen bere legea
onartzera. Aurretik izan ziren profeten ezein orakuluk ez zuen haren
berri eman. Itun zahar eta berriaren irakaskuntza erabat itxuraldatu
zuen; bere idazkietan ikusten dena alegiazko kontakizuna besterik ez
da. Horrexegatik debekatu zien bere jarraitzaileei Itun zahar eta
berriaren liburuak irakurtzea, bere bertsioaren faltsukeriak ikus ez
zitzaten. Hori horrela, berak esandakoari eusten diotenek arinkeriaz
sinesten dute.

VII. Kapitulua
Arrazoibidezko egia ez da fede kristauaren egiaren aurkakoa

Aipaturiko fede kristauaren egia giza arrazoiaren neurriez


haraindi badago ere, arrazoibidezko egiak ez dira fedearen egien
aurkakoak. Arrazoiaren berezko muina egiazkoa da, eta ez dago
zertan faltsua izan. Are gutxiago fedeaz sinesten duguna, Jainkoak
argiro berretsi baitigu. Definizioek berek frogatzen dutenez, faltsua
da bakarrik egiazkoaren aurkakoa; ez dago aukerarik, beraz,
arrazoibidezko printzipioak eta fedearen egia elkarren aurkakoak
izan daitezen.
Maisuak ikasleari irakasten diona doktorearen zientzia da,
engainatzen ez badio, eta hori Jainkoaz esatea ez da zilegi . Jainkoak
ezarri ditu gure baitan lehen printzipioen ezagutza, bera izan baita
gure izaeraren egilea. Lehen printzipio horiek, beraz, Jainkozko
jakinduriaren barnean daude. Ondorioz, horien aurka dagoen guztia
Jainkozko jakinduriaren aurka dago. Hori ez da Jainkoaren bidea. Eta
hortik, goi-agerkunde bidez ditugun egiek ezin dute ezagutza
naturalaren aurkakoak izan.
Gure adimenak ezin du egia ezagutu arrazoi kontrajarrien
bidez. Jainkoak elkarren aurkako ezaguerak emango balizkigu
aditzera, gure adimenak ezin izango luke egia aurkitu. Eta hori ez da
Jainkoaren bidea. Naturak dagoen dagoenean badirau, ezin da
aldaketarik gertatu; pertsona berak gauza bati buruzko iritzi
kontrajarriak ezin eduki dituenez. Jainkoak ez du gizonaren baitan
ezartzen ezagutza naturalaren aurkako federik.
Horregatik dio apostoluak: zuregandik hurbil dago hitza, zure
ahoan, zure bihotzean, hots, aldarrikatzen dugun fedearen hitza.
Baina arrazoiaren gainean dagoenez, horren aurkakoa dela uste dute
sarritan. Eta hori ezinezkoa da.
San Agustin ere bat dator esandakoarekin: egiaren argitan
aurkitzen dugunak ezin du inolaz Itun Zahar eta Berriaren liburuetan
esandakoaren kontrakoa izan.
Horren guztiaren ondorio gisa esan dezakegu fedea
irakastearen aurka esan daitezkeen argudioak ez datozela zuzenean
berezko
printzipioetatik,
jaiotzetik
berez
ezagutzen
diren
printzipioetatik. Ez dute frogatzeko indarrik, balizko arrazoiak edo
arrazoi sofistikoak dira. Argudioak beraz hautsi egiten dira.

VIII. Kapitulua
Giza arrazoia fedearen aurrean

Azpimarratu behar dugu arrazoibidearen oinarri diren gauza


nabar-menetan Jainkozko imitazioko zantzuren bat dagoela. Jainkoa
zertan den ezagutzeko, ordea, ez dira inolaz ere nahikoak, osagabeak
direlako. Eragileak beraren antzeko zerbait sortzen duenez,
ondorioek arrazoien nolabaiteko antzekotasuna dute; baina
ondorioak ez du beti izaten eragiearen erabateko antzekotasuna.
Horren arabera, egia fedez ezagutzeko, eta hori jainkozko
substantzia ikusten dutenentzat bakarrik da nabaria, arrazoiak
hainbat antzekotasun erabili behar ditu. Baina antzekotasunak ez
dira nahikoa arrazoi hori ia azalpen modura ulertarazteko.
Probetxugarria da, hala ere, giza adimena arrazoi ahul horietan
ahalegintzea, ulertzen dituelakoan eta azaldu ditzakeelakoan
harrotzen ez den bitartean. Esan bezala, oso atsegina da goi-mailako
gauzak zertxobait ulertzea, arrazoi txiki eta ahul baten bidez baldin
bada ere.
Horrekin bat dator San Hilario handia eta honela dio: Has
zaitez hori sinesten, ekin, ez etsi; nahiz eta jakin inoiz ez naizela
iritsiko, poztuko naiz hala ere aurrera egin dudalako. Infinitua bilatu
nahian debozioz dabilenak beti bilaketan aurrera egingo du, nahiz
eta infinitua ezagutzera inoiz heldu ez. Baina ez zaitez sartu misterio
horretan, ez hasierarik ez duen ezkutuzko tokian amildu ere,
adimenaren sakontasuna bilatuko duzula sinestuta, jakin behar
baituzu badirela gauza ulertezinak eta.

You might also like