Jansteaz Eta Bilusteaz - Iñaki Peña

You might also like

Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Iaki Pea

Arte Ederretan lizentziatua eta KABIA kultur elkarteko kidea.

JANZTEAZ ETA BILUZTEAZ.


Ez dut inoiz gustuko izan kritikarien lana. Kapitalaren kulturak dena kutsatzen duen honetan,
kritikak ere aspaldi topatu zuen bere lekua perbertsioaren makina itsuaren hortzetan. Ofizio bilakatu
zuten artelanak sailkatzearen lana. Eta adituen kritika ez denean, tertuliakideak izaten ditugu etika
eta moralak marraztutako lerroan dantzan gure jendartearentzako komenigarria zer den eta zer ez
azalduz. Batzuek zein besteek, sari baten truke, herriaren imaginario kolektiboa etengabe kutsatu
eta baldintzatzea dute helburu, ezkutatzen den asmoa aldiz beti ideologikoa delarik. Baina ez gaude
hemen egungo kazetaritzaren kode deontologikoaren eskasiaz aritzeko.
Jende taldeetan kulturak duen garrantziaz aspaldi jabetu zen gizakia. Honen konplexutasunaz
ohartzea aldiz, azken garaietako kontua da. Pertsonok, gure komunitateetako parte garen heinean,
errealitate kultural zehatz batek lagunduta topatzen dugu aurrera ekiteko bidea eta modua.
Gure pentsamendua jende talde baten imaginario kolektiboan txertaturik egonda osatzen da,eta
historiak aurrera egin ahala bizitzan zehar garatzen dugun kosmobisioa lagunartean eta elkarlanean
eraikitzen dugu. Egun, badakigu pertsonon edota jende taldeon sorkuntza zein interpretazio oro
subjektiboak direla eta momentu historiko konkretu bati lotuak azaltzen direla.
Horrela bada, ez naiz musika talde batek argitaratutako azken diskoari buruzko kritikak burutzen
arituko, ez eta antzezlan edo libururen bat gomendatzen hasiko; baizik eta Euskal Herriak parean
duen garai berriari erreparatuz, kultura barrutik (bir)sortzeko dugun beharra izan nahi dut hizpide
Kultur Txotx izeneko txoko honetan.
Azkenengo hamarkadetan egungo jendarteen bilakaerak herri kulturan duen eragina eztabaidagai
garrantzitsua izan dugun honetan, gure herrian, adierazpen kultural gorena den jaia, jantzi erlijioso,
ilustratzaile edota ekonomikoetatik biluztu eta ekintza askatzaile eta libertigarria bihurtu behar
dugu. Herritar ororen parte-hartzea ezinbestekoa den bezala, sortzaileok inertzia komertzialetatik
jaregin eta natura zein jendea ulertu behar ditugulako amaren etxetzat.
Eta garai berriez ari garela, bueltan ditugu mozorrotzeko egunak. Inauteriak denboran muga bat
seinalatzen duten jaiak dira, zerbait abiatuko denaren seinale. Historian zehar eduki ditugun asmo,
amets eta bizitza hobetzeko nahimenak dira mundu osoan zehar ospatzen diren jaien funtsa. Gurean
ere bai. Beraz, izan gaitezen zomorro eta uxa ditzagun kapitalaren, Ilustrazioaren eta erlijioaren
izurriteak. Askatu dezagun kultura pertsona askeen herri libre bat eraikitzeko. Horra hor erronka.

You might also like