Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 36

3.4.

KANPOALDEA

 1950etik gaur egun arte hiriak izan duen


hedapenaren barruan biltzen diren guneak
sartzen dira honen barruan.
 Gasteiz probintziako hiriburu txiki bat zen,
apaiz eta militarren hiria, baina 1950etik
aurrera INDUSTRIA-HAZKUNDEA oso
handia izan zuen arrazoi hauengatik:
Atzera egiteko hemen sakatu
3.4. KANPOALDEA

 1. Europa mendebalde guztian hazkunde


ekonomikoa handia izan zen, baita
Espainian ere, eta bereziki Euskal Herrian.
 2. Kokapen geografiko egokia du:
– Oso ondo komunikatua dago Bilboko
portuarekin, Frantziako mugarekin Irundik
barrena, Mesetarekin eta Ebro Bailararekin.
– Lautada ugari ditu.
3.4. KANPOALDEA

 3. Bertako instituzioek lan ona egin zuten.


– Udalak industria-lurrak hiritartu zituen, eta lur
horiek Deba bailarako (Eibar, Arrasate...)
enpresek erabili zituzten batik bat.
– Kontzertu Ekonomikoari esker, Arabako Foru
Aldundiak errepideak hobetu zituen, lurren
urbanizazio-lanak finantzatzen lagundu zuen eta
enpresei zergak murriztu zizkien.
3.4. KANPOALDEA
 INDUSTRIALIZAZIO prozesu azkar hori izan da
hiriaren historiako biztanleria-gehikuntza eta hiri-
zabalkuntza handienaren motorea:
– 1950 eta 1975 urteen artean hazkunde
demografikoa oso handia izan zen.
– Bigarren garaia 1975ean hasi zen, industria- eta
ekonomia-krisia gertatu zenean, eta industriaren
hazkunde-erritmoa jaitsi egin zen.
3.4. KANPOALDEA
 Espainiako hiri gehienetan ez bezala, Gasteizen
hazkunde izugarria hiritartze-prozesu ordenatu baten
bidez egin da, ondoz-ondoko HIRI ANTOLAMENDUKO
PLAN OROKORRAK EGINEZ. Plan horiek guztiek
hiriaren industrializazio- eta eraldaketa-prozesua
bideratzea proposatu dute FUNTZIOAREN araberako
GUNEAK sortuz; era horretan, industria-guneak eta
etxebizitza-guneak ez nahasteko ahalegina egiten zen,
eta modu berean, etxebizitza-gune horiek kalitatezkoak
izatea bilatzen zen.
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA
 Udalak erraztasunak eman zituen hiriaren
kanpoaldean eta komunikazio-bide
garrantzitsuenen ondoan industrialdeak
garatzeko.
 Garrantzitsuenak hauek dira:
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA

 IPARRALDEAN ETA IPAR-EKIALDEAN ARRIAGA, GAMARRA eta


BETOÑO INDUSTRIALDEAK. Leku hori aukeratu zen bereziki Bilbo eta
Deba bailararekin komunikatzen zuten errepideetatik gertu zeudelako.
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA
Ipar eta ipar-ekialdeko industrialdeak 1981ean

Kantabrikoaren Hiribidea

 Halere, gerora ikusi zen kokapen hori ez zela guztiz egokia, industriak
iparraldean zeudenez eta Gasteiz hiri haizetsua denez, industria-kutsadura
etxebizitzetara heltzen zelako.
 Bertan jarri ziren enpresa garrantzitsuenak Michelin eta Forjas Alavesas izan
ziren, gerora Sidenor; baina azken hori desagertua dago egun, eta bere lekuan
Boulevard merkataritza-zentroa eraiki da.
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA

 HEGO-EKIALDEAN, Vasco-Navarro trena Lizarrarantz ateratzen


den tokian, hainbat enpresa ezarri ziren, besteak beste Fournier,
Esmaltaciones eta B.H.. Gero, ingurune honetan, OREITIASOLO
industrialdea kokatu zen, URITIASOLO ere deitua, industria arinekin,
tailerrak, biltegiak…
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA

 IPAR-EKIALDEAN. Gerra zibila baino lehen, Madril-Irun trenbidearen


ondoan, Azukre-lantegia jarri zen; berrogeita hamarreko hamarraldian DKW eraiki
zen, egungo Mercedes. Horietatik gertu eraiki zen, hirurogeita hamarreko
hamarraldian EHARI-GOBEO INDUSTRIALDEA, eta bertan, industria arinak,
tailerrak, biltegiak daude batik bat.
3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA

 Mercedes fabrika, Oto hiribidean.


3.4.1. KANPOALDE INDUSTRIALA

 MENDEBALDEAN, JUNDIZ INDUSTRIALDEA. Hiritik urruti eta industria


aurrekaririk ez zuen toki batean eraiki zen, baina errepidetik (N-1) eta Espainiako
barnealdea mugarekin lotzen duen trenbidetik (Madril-Irun) oso gertu. Industria
txikiak eta ertainak daude bertan.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
• Hazkunde demografiko handiari erantzuteko,
hirian hiru zabalkuntza izan ziren:
• 1. ZABALGUNEETAN olio-orbana bezala
zabaldu zen hirigunea, eta egitura itxia dute.
Eraikinak elkarren ondoan kokatuko dira kaleetan
zehar, eta eraikinek etxadi itxiak osatu zituzten,
esate baterako, Domingo Beltran kalearen
eremuan. Zabalgune nagusiak honako hauek izan
ziren:
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
o 1.A. Mendebaldeko
zabalgunea Katedraleko
lorategiekin eta
Zerkabarren-Jesusen
Zerbitzaria-Arriagako Atea
kaleekin egiten du muga
ekialdetik; hegoaldetik
Madril-Irun trenbidearekin;
mendebaldetik
Hiribidearekin eta
iparraldetik Simon Anda
kalearekin.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
o 1.B. Ekialdeko zabalguneak
Errioxa-Frantzia eta Arriagako
atea kaleekin egiten du muga
mendebaldetik; Hegoaldetik
Madril-Irun trenbidearekin;
Ekialdetik Judimendi
hiribidearekin eta
desagertutako Vasco-Navarro
trenbidearekin (horren
geltokian, egun, autobus-
geltokia dago); eta
iparraldetik errege-erregina
katolikoen kalearekin.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
• 2. KANPOALDEKO AUZOAK, Auzo horietan
eraikuntzak altuagoak dira, eta egitura edo etxadi
irekiak direnez, eraikinen artean gune irekiak
sortzen dira ekipamenduak, berdeguneak, aisialdiko
guneak, aparkalekuak, eta abar egiteko. Hori dela
eta, badirudi auzo horiek ordenarik gabe eta modu
inprobisatuan eraiki zirela, baina, egiaz, ez da
horrela, plangintza orokor baten ondorio baitira.
Bi koroa handitan sailka ditzakegu:
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK

 KANPOALDEKO AUZO BERRIAK


 2.A. Hirugarren ingurabidearen barneko koroa. Auzo garrantzitsuenak hauek dira:
Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Santa
Luzia (saihesbide horrek zeharkatzen duena) eta Adurtza.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK

o 2.B. Hirugarren ingurabidearen kanpoaldeko koroa. Sansomendi eta Arantzabela auzoak 70eko
hamarraldiaren bigarren erdian sortu ziren, N-I errepidearen saihesbidea zen errepidetik haratago.
90eko hamarraldian garatu zen Lakua, eta mende hasieran Salburua eta Zabalgana.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK

3. HIRI-INGURUKO GUNEAK. Herrietako azpiegitura eskasa baliatuz (ura, elektrizitatea, garraioa,...)


etxebizitzak egin ziren Armentian, Eharin, Arriagan, Abetxukon, Gamarran, Betoñon eta Aretxabaletan;
Errekaleor da herri batetik gertu egon gabe sortu zen gune bakarra. Hiritik urruti eta bereizita daudenez,
gizartean baztertuago ere badaude, eta horregatik, bertan bizi zirenak maila ekonomiko txikiagoa zuten
langileak ziren.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
 Hiriaren garapen handi horretan HIRIKO
GIZARTE BEREIZKETA gertatuko da, izan
ere kategoria desberdineko etxebizitza-
guneak sortu baitziren.
3.4.2. KANPOALDEKO
ETXEBIZITZA-GUNEAK
 Jarraian gune desberdinak ikusiko ditugu, baina
jabetu behar dugu oso banaketa eskematikoa
dela, eta horregatik, guneen arteko mugak ez
direla zurrunak, eta gainera, gune bakoitzaren
barruan berezitasunak eta salbuespenak egon
daitezkeela.
 Planoetan, gune desberdinen aldamenean,
bakoitza bere kolorearekin, berdeguneak
agertuko dira, eta kolore arrosaz, zerbitzu-gune
nagusiak.
3.4.2.1. ERDI/GOI MAILAKO
KLASEEN ETXEBIZITZAK
KANPOALDEAN

 Erdi eta goi mailako kanpoaldeko etxebizitza-guneak HEGO-


MENDEBALDEAN ditugu, ARMENTIA, MENDIZORROTZA eta EL
BATÁN guneetan. 70eko hamarraldian hasi zen eraikitzen eta XX. mendearen
lehenengo erdian Frai Francisco ibilbideak eta Lorategi Hiriak hasitako joera
jarraitzen du.
3.4.2.1. ERDI/GOI MAILAKO
KLASEEN ETXEBIZITZAK
KANPOALDEAN

El Batán Pasealekua
Luis Mª Uriarte kalea, Armentia inguruan

 Erdi/goi mailakoentzat eta goi mailakoentzat dira:


txaletak, etxadi itxiak lorategiarekin, berdeguneak eta kirol-
instalazioak, ikastetxeak, eta abar.
3.4.2.1. ERDI/GOI MAILAKO
KLASEEN ETXEBIZITZAK
KANPOALDEAN

Carmelo Bernaola Pasealekua

 XXI. mendearen hasieran GAZTELAKO ATEA-HEGOALDEA


hiritartu zen; gune hori hirigunetik gertu dago, eta gainera,
kalitatezko etxebizitzak eta ingurunea ditu.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN
 Erdi mailako klaseen
kanpoaldeko
etxebizitza-guneak
balio handikoak dira,
Zabalgunetik edo
Hiribidetik hurbil
dauden guneak
direlako. Bi gune
garrantzitsu daude:
MENDEBALDEA
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Landazuri kalea Antso Jakituna Kalea

 MENDEBALDEA.
 Gune hori zabalkuntzarekin hasi zen; egitura itxia du,
Landazuri, Antso Jakituna kaleetan hasten da...
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN
 Eta Gasteiz
HIRIBIDEAREKIN
amaitu zen, eta 1956ko
Planean proposatu
bezala, tren-geltokia
Iparraldera (egun
Konstituzio Plaza
dagoen lekura,
argazkiaren
behealdean) eramatea
aurreikusten zuen.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

 MENDEBALDEA.
 HIRIBIDEA Iparra-Hegoa ardatz gisa aurreikusi zen;
aipatu geltokian izango zuen amaiera eta kalitatezko
gunea izango zen, hiriaren erakusgarri; bertan gizarteko
erdi- eta goi-mailako klaseak bizi dira.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN
 MENDEBALDEA.
 Hiribidearen
Hegoaldeko zatia ez
zen osatu 90eko
hamarraldiaren
hasiera arte, garai
bateko Aranzabal
2005. Gasteiz Hiribidea eta Aranzabal etxebizitza-gunea fabrikako lurrak
hiritartu zirenean eta
kalitate eta prezio
handiagoko
etxebizitza-poligono
bat sortu zenean.

Aranzabal Fabrika 1987an


3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Txagorritxu, González de Chávarri kalea

 MENDEBALDEA.
 Hiribidearen mendebaldean, egitura itxiarekin nahiz irekiarekin,
kalitatezko kanpoaldeko auzoak sortu ziren, ospe handiko kale
honetatik hurbil zeudelako, gizartearen erdi-mailako
klaseentzat.
 TXAGORRITXU, 70eko hamarraldian, eta gero, Gazalbide.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Ajuria, Adriano VI. kalea

 MENDEBALDEA.
 SAN MARTIN, 80ko hamarraldiaren amaieratik 90eko
hamarraldiaren erdialdera, auzo honetan Ajuria fabrika
zaharraren lurrak hiritartu ziren.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

 EKIALDEA.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Ayala Kantzilerraren kalea

 EKIALDEA. Jesus Guridi kalea, Pio XII.aren kantoian

 60ko hamarraldiko lehenengo erdialdean, BABESTUGABEEN


zabalgunea egin zen egitura itxiarekin, izen bereko komentua
zegoen lurretan. Kalitateko gunea da zabalgunetik gertu
dagoelako.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Santa Barbara Plaza Jesus Guridi kalea

 EKIALDEA.
 Zabalkuntza hori 1980. urte inguruan amaitu zen, garai batean
militarrenak ziren lurretan erostetxe handien eraikina, Hornidura
Azoka, etxebizitzak... eraiki zirenean.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Herrandarren kalea
 EKIALDEA.
 Frantzia eta Herrandarren kaleen artean erdi-mailako
klaseen zabalgune bat egin zen.
3.4.2.2. ERDI MAILAKO KLASEEN
ETXEBIZITZAK KANPOALDEAN

Simon Bolivar Plaza


Done Jakue Hiribidea

 EKIALDEA.
 DONE JAKUE GUNEA, 1980. urte aldera garatu zen, garai
batean kuartelak zeuden tokian, hain zuzen ere Herrandarren
kaleko Vasco-Navarro trenaren geltokitik ekialdera; gune
horretan ere erdi-mailako klaseak bizi dira.
Jarraitzeko hemen sakatu

You might also like