Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 46

Akuikultura Lanak

ARRAIN-HAZTEGIA

LANBIDE EKIMENA

212

212

Akuikultura Lanak

1 KOKAPENA
Arrain-haztegia kokatzeko lekua hautatzea arrakasta izateko baldintza nagusietako bat da. Kokapena hautatzeko,
inguruneari dagozkion faktoreak eta faktore ekonomikoak izan behar dira kontuan.

1.1

Ingurune-faktoreak
Uraren faktore fisikoak eta kimikoak

Uraren kalitatean eragiten dute beraz, ezinbestekoak dira haztegiaren kokapena hautatzeko faktore fisiko
eta kimikoak hauek: tenperatura, gazitasuna, pH-a, oxigeno disolbatua, gasen guztizko presioa, substantzia disolbatuak eta partikula esekiak.

Tenperatura

Ekoizpenean gehien eragiten duen faktorea da. Arrainak odol hotzeko animaliak dira (poikilotermoak) eta,
beraz, inguratzen dituen uraren tenperatura bera dute. Espezie bakoitzak bizirik iraun dezake tenperatura-tarte jakin
batean, eta hazkuntzarako tenperatura egokiena ere badute. Beraz, eremuko oszilazio termikoak ezagutu behar
dira, eta kultibatu nahi den espezierako egokiak diren edo ez ikusi behar da.

Gazitasuna

Kontuan hartu beharreko beste faktore bat da; izan ere, batez ere ibaien bokaletatik hurbil dauden kostaldeko
eremuetan, gazitasunaren oszilazioak handiak izan daitezke. Aldaketa horiek normalean urte-sasoien araberakoak
izan ohi dira, eta aztertu egin behar dira, kultibatu behar den espezieak jasan ditzakeen ala ez jakiteko.

pH-a

Itsasoko uraren pH-a 8,0-8,2 da. pH-aren aldaketak, kutsatzailerik edo ur gezaren ur-lasterrik egon ezean, oso
txikiak izan ohi dira; izan ere, zeren itsasoko urak indargetzeko ahalmen handia du.

Oxigenoa

Itsasoko uretan disolbatutako oxigeno kopurua gazitasunaren eta tenperaturaren araberakoa da. Gazitasuna
eta tenperatura handiagotzen badira, oxigenoaren disolbagarritasuna txikiagotu egiten da, eta, ondorioz, oxigeno
disolbatuaren kopurua ere bai. Kondizio normaletan, asetze-mailatik hurbil egon behar du, % 90-100 bitartean.
Saihestu egin behar dira eremu gainasetuak (fotosintesia edo eguzkiaren berotasuna gehiegizkoak diren eremuak)
eta asetze-ehunekoa baino askoz ere oxigeno gutxiago duten eremuak (eremu kutsatuak). Oro har, oxigeno disolbatua 5-6 mg/litro baino txikiagoa bada, arrainen hazkuntza murriztu egiten da, eta 2-3- mg/litro baino txikiagoa
bada, arrainak hil egin daitezke.

Gasen guztizko presioa

Gasen presio partzialen batura da, eta asetasuna gehienez % 102-103 izan daiteke. Izan ere, heriotza-tasa
larriak eragin ditzake, batez ere larbetan.

LANBIDE EKIMENA

213

213

Arrainen Hazkuntza

Substantzia disolbatuak

Garrantzitsua da nitrogenoaren, fosforoaren eta funtsezko aztarna-elementuen kopurua eta proportzioak jakitea,
eremu jakin bateko ekoizpen primarioa datu horien araberakoa baita.
Partikula esekiak

Garrantzitsua da partikula esekien kopurua handia ez izatea; horregatik, arrain-haztegia ur garbiak dauden
eremuan kokatu behar da.
Beste parametro batzuk ere aztertu egin behar dira, hots: CO 2-a SH2-a, hondar-kloroa, nitritoak, amoniakoa,
metal astunak, etab. Parametro horiek ez dituzte gainditu behar arrainak kultibatzeko muga onargarriak.

Faktore hidrologikoak
Itsasoaren kostaldeko dinamikari, alga-arribazoiei eta kutsadura- eta isurtze-iturriei dagozkie.
Uraren mugimenduak

Olatuek, mareek, azaleratzeek, turbulentziek eta abarrek, zuzeneko eragina dute uraren konposizio kimikoan
eta ezaugarri fisikoetan.
Mareak zehatz-mehatz aztertzea komeni da, mareek zuzeneko eragina izango baitute ur-hartunearen diseinuan. Halaber, ahal izanez gero, komeni da instalazioa haize nagusien (eta, beraz, olatuen eta ekaitzen) aurka
babestutako lekuan jartzea; bestela, ur-hartunea gaizki orientatuta badago, itsasoaren eragina etengabe jasan
dezake eta hautsi egin daiteke.
Alga-arribazoia

Komeni da instalazioaren ur-hartunea alga-arribazoiak dauden tokietatik urruti jartzea. Arribazoiak ugariak izan
ohi dira udaren amaieran eta udazkenean, eta hartunea erabat buxatu eta ura instalazioraino iristea eragotz dezakete.
Kutsadura-iturriak

Kontuan hartu behar da inguruan portuak, hiriguneak, industriak, etab. dauden, sor daitekeen kutsadurak arrainhaztegian eragin ez dezan. Kutsadura kimikoa zein biologikoa izan daiteke (isuri industrialak, materia organikoaren
deskonposizioa...). Kutsadurak zuzeneko eragina du hazkuntza-tasan eta biziraupen-tasan, eta ekoizpena erabat
galaraz dezake.

Faktore meteorologikoak eta lurzoruari dagozkionak


Kontuan izan beharreko faktore meteorologikoak dira, besteak beste: haizeak (norabide nagusiak eta urtesasoien araberako aldaketak), argia (intentsitatea eta fotoperiodoa), prezipitazioak (intentsitatea eta urte-sasoien
araberako aldaketak), hezetasun erlatiboa edo giro-tenperatura. Faktoreok zuzeneko eragina dute ekoizpen primarioan
eta uraren ezaugarri fisiko eta hidrologikoetan.
Lurzoruari dagozkion faktoreek (hau da, granulometriak, topografiak eta abarrek) batez ere ur-hartunearen
kokapenean dute eragina.

LANBIDE EKIMENA

214

214

Akuikultura Lanak

1.2

Faktore ekonomikoak

Besteak beste, hauek dira:

Lursailaren kostua. Publikoa bada, beharrezko baimenak eskatu behar dira, eta pribatua bada, lursailaren erosketa edo alokairua kudeatu beharko da.

Diru-laguntzak

Eskulanari dagokion soldata. Zuzeneko eragina du ekoizpen-kostuan; izan ere, langile espezializatuak
eta espezializatu gabeak behar dira.

Lehengaien kostua (erregaiak eta elikagaiak)

Ekipoen kostua eta ekipoen mantentze-lanak

Ur-hartunearen instalazioa eta ondoriozko gastuak. Gastu garrantzitsuena ponpa erabiltzeak sortzen
du (hainbat faktoreren mende dago; besteak beste, instalazioaren altuera ur-maila kontuan hartuta).

Eraikinen eta instalazioen kostuak

Lekua erraz iristeko modukoa izatea

Produktu komertzialaren banaketa-sareak

Etab.

LANBIDE EKIMENA

215

215

Arrainen Hazkuntza

ARIKETAK
Autoebaluazioa

1. Esan zer nolako eragina duten ondorengo parametro hauek arrain-haztegiaren kokapena hautatzeko garaian:

ERAGIN
HANDIA

ERAGIN
TXIKIA

EZ DU
ERAGINIK

Gasen guztizko presioa


Uraren pH-a
Alga-arribazoiak
Isuri industrialak
Uraren tenperatura
Uraren gazitasuna
Oxigeno disolbatua
Partikula esekiak

2. Esan zein parametro diren funtsezkoak arrain-haztegia egoki kokatzeko:


a) Uraren ezaugarri fisikoak
b) Uraren ezaugarri kimikoak
c)

Lurraren ezaugarri topografikoak

d) Ingurunearen ezaugarriak
3. Erabili bibliografia egokia, eta idatzi kontzeptu hauen definizioa:
a)

pH-a

b)

Disolbagarritasuna

c)

Gainasetasuna

d)

Ekoizpen primarioa

e)

Azaleratzea

f)

Granulometria

LANBIDE EKIMENA

216

216

Akuikultura Lanak

Aplikazioak

1. Galde ezazu Galiziako Administrazioko erakundeetan, eta koka itzazuGaliziako mapa batean erkidegoko
arrain-haztegi nagusiak.
2. Erabil ezazu bibliografia egokia, eta marraztu lau urte-sasoietako Galiziako ozeanoen gainazalaren
isoterma-mapa.
3. Zure ikastetxearen inguruko eskualdeko mapan, markatu arrain-haztegia kokatzeko egokiak diren hiru toki;
arrazoitu ezazu.

Ezagut ezazu zure ingurunea

1. Inguruneko pH-ak eragin garrantzitsua du animalietan (kasurako, arrainengan) eta landareetan. Biblio grafia egokia erabiliz, iker ezazu zein den nekazaritzarako lurraren pH ideala, eta esan nolakoa den zure
inguruko mendietako lurra (azidoa, basikoa edo neutroa).
2. Aztertu lurraren pH-aren eta bertako bakterioen komunitatearen arteko erlazioa. Lortutako datuen arabera,
zer ondoriozta dezakezu itsasoko urari dagokionez?
3. Zure inguruko kostaldean ohikoak dira alga-arribazoiak? Aprobetxa daitezke?

LANBIDE EKIMENA

217

217

Arrainen Hazkuntza

2 INSTALAZIOEN PLANA (1): UR-HARTUNEA


Arrain-haztegian erabili beharreko instalazioak hiru multzotan bana daitezke:

Ura hartzeko instalazioak: ura biltzea eta ponpaketa-estazioa

Ura tratatzeko instalazioa: aldez aurreko tratamendua eta dekantazioa, iragazketa, esterilizazioa, berotzea eta hoztea, hodiak eta uraren birzirkulazioa.
Aireztatzeko eta oxigenatzeko sarea: aireztagailuak, presio txikiko konpresoreak, oxigeno-injekzioa eta

desgasifikatzaileak.

Instalazio horiek guztiak ez daude arrain-haztegi guztietan. Gizentzeko haztegietan ez da iragazketarik, esterilizaziorik, berotzerik eta hozterik behar izaten. Bestalde, urak birzirkulatzeko eta oxigenoa injektatzeko instalazioak
itsas haztegi batzuetan baino ez dira erabiltzen.

2.1

Ura hartzea

Ura zuzenean har daiteke itsasotik, edo putzuen bidez har daiteke.

Zuzenean itsasotik hartzea


Gehien erabiltzen den sistema da. Hodi edo kanalen sistema erabiliz ura itsasotik zuzenean biltzean datza. Ura
biltzeko era asko daude, kostaldearen, olatuen, ponpa motaren eta instalazioak jartzeko dugun diruaren arabera.
Ura biltzeko bi metodo bereizten dira: xurgatzeko hodien bidezkoa eta lurperatutako hodien edo kanalen bidezkoa.

Hodi xurgatzaileak

Hodi xurgatzaileen bidez ura zuzenean hartzen da itsasotik, erabiltzen dira. Ura biltzeko sistemarik merkeena
eta erabiliena da. Baina itsasoa bizia den eremuetan, sistemak ondo finkatu behar dira hondoan eta oso gogorra
izan behar du, itsasoaren indarrak hautsi egin baitezake. Halaber, zaila da hodia garbitzea. Garrantzitsua da xurgatzeko ahoak hondoa ez ukitzea, batez ere granulometria fina badago, ahalik eta partikula eseki solido gutxien
hartzeko. Horrez gain, komenigarria da ur-azalaren azpitik zenbait metrora egotea, egon daitezkeen olio eta gantzak
ez hartzeko.

Ponpa zentrifugoak
Abiadura handian biratzen duen arrabol baten bidez bultzatzen dute ura. Motor elektrikoak ponparen gezi birakaria mugiarazten du, eta arrabol abiarazlea birarazten du. Biraketa horrek indar zentrifugoa sorrarazten du eta,
ondorioz, ura arraboletik urruntzen da; ponparen gorputza beteta badago eta ura sartzen bada, ura irteerarantz
joaten da. Betegarriaren eta junturaren helburua da urari ez uztea geziaren inguruan ateratzen. Ponpa zentrifugoak erabiltzen dira gehien arrainen hazkuntzan.

LANBIDE EKIMENA

218

218

Akuikultura Lanak

A. Xurgatzea
B. Karkasaren gorputza
C. Arrabola
D. Kaxa
E. Gezi birakaria
F. Juntura
G. Bulkada

6.1. irudia. Ponpa zentrifugoa

Kanal irekia edo hodi lurperatuak

Kanal irekiz edo hodi lurperatuz osatutako sistema baten bidez hartzen da ura. Ura grabitatearen eraginez ibiltzen
da kanal edo hodi horietatik. Kanal edo hodiak tanga batean amaitzen dira; han ura askoz ere geldoagoa da
(olatuak moteldu ahal izateko moduan eraiki behar dira kanalak), eta ura bertatik ponpatzen da gainerako
instalazioan zehar.

Putzuen bidez hartzea


Ur gazia daukaten putzuak eraiki behar dira. Kostaldean edo kostaldetik hurbil dauden hondartzetan egin ohi
da. Abantailak: ura harean zehar iragazita iristen da; tenperatura konstante mantentzen da, eta itsasoko uretan
baino aldaketa gutxiago izaten dira. Eragozpenak: ezin dira edonon egin; emari mugatua dute; eta, askotan, iristen
den urak oxigeno gutxi edukitzen du.

6.2. irudia. Hodi xurgatzailearen bidez ura zuzenean

6.3. irudia. Ura lurperatutako hodien eta ponpadun

itsasotik hartzea. B. Ponpa.

tangaren bidez hartzea. B. Ponpa.

Ponpa birakariak
Kutxa bat eta parte birakari bat edo gehiago dauzka. Parte birakariek ura bultzatzen dute presio txikiko aldetik
presio handiko aldera.
Ohikoenak helizedunak dira. Helizea hodian sartuta dago. Motor batek helizeari eragiten dio, eta helizearen
biraren bidez ura mekanikoki igotzen da.
Ponpa birakariak zentrifugoak baino gutxiago erabili ohi dira. Emari handiak altuera txikietara ponpatzeko erabili
ohi dira.

LANBIDE EKIMENA

219

219

Arrainen Hazkuntza

6.4. irudia. Ponpa birakaria. A. Motorra.

2.2

Ponpaketa-estazioa

Itsas mailaren arabera, ponpak bi eratakoak izan daitezke:

Xurgatze bidezkoak edo presio positibo bidezkoak


Ponpa ur-maila baino gorago kokatzen da. Grabitatearen eraginez, ura ez da ponparaino iristen, eta ponpa
zebatu egin behar da; hau da, hodian hutsa sortu behar da, urez bete dadin. Zebatzea ez da beti erraza izaten eta,
neurri handi batean, hodi xurgatzailearen luzeraren eta diametroaren araberakoa da. Hodia deskargatzen den
bakoitzean, ponpa zebatu egin behar da berriz ere. Arazo hori konpontzeko, atzeraezeko balbulak jar daitezke, urak
atzera egin ez dezan. Balbula horiek estalki bat daukate, eta ura pasatzen denean, estalkia altxatu egiten da (urari
pasatzen uzten dio); eta urik ponpatzen ez denean, estalkia berez ixten da (pisuaren eraginez).

Kargatze bidezkoak edo presio negatibo bidezkoak


Ura hartzen denean, ponpa ur-maila baino beherago jartzen da. Ura ponparaino iristen da grabitatearen eraginez,
eta ez dago zertan zebatu; beraz, zebatzearen ondoriozko arazoak saihesten dira. Ohikoenak dira ponparen gorputz
osoa uretan murgilduta dutenak, hots, ponpa murgilduak.

Ponpak
Ponpak dira ponpaketa-estazioaren elementu garrantzitsuenak.
Fluidoei energia ematen dieten makinak dira ponpak. Energia horren bidez, energia-gradiente jakin baten (grabitatearen) aurka desplazatzen dira fluidoak (urak, kasu honetan). Mota askotako ponpak daude, guztiak erabilera
zehatz batzuetarako diseinatuak. Oso garrantzitsua da kasu bakoitzerako ponpa egokia hautatzea; izan ere, gaizki
aukeratuz gero, ponpaketaren kostuak eta akatsen bat izateko edo ponpa hausteko arriskua areagotu egin daitezke.
Ponpa hauek erabiltzen dira gehien:

Zentrifugoak

Birakariak

Airea jasotzekoak

LANBIDE EKIMENA

220

220

Akuikultura Lanak

Ponpa geldituta dagoenean, estalkia berez


ixten da, pisuaren eraginez, eta urak ezin du
atzera egin.
Ponpa xurgatzen ari denean, urak, pasatzen
denean, estalkia altxatu egiten du.

6.5. irudia. Atzeraezeko balbulak (AB). B. Ponpak. C. Estalkia.

Airea jasotzeko ponpak (Air-lift ponpak)


Bi muturrak irekita dituen hodia daukate. Hodiaren zati bat murgilduta dago. Hodian airea injektatzen da, eta
aire horrek hodiaren barruko ura bultzatzen du goiko muturreraino; goiko muturretik, irekita dagoenez, airearen
eta uraren nahastea ateratzen da.
Ponpa horien funtzionamenduan hainbat alderdi hartu behar da kontuan: injektatzen den airearen emaria,
sortzen den aire-burbuilaren tamaina eta murgilduta dagoen hodiaren partea. Ez dira ponpaketa-estazioan
erabiltzen, baina instalazioaren barruan erabil daitezke zenbait tangatako ura mugiarazteko eta aireztatzeko.

6.6 irudia. Air lift ponpa. A. Aire-sarrera.

6.7. irudia. 1. Xurgatze bidezko ponpa. 2. Kargatze


bidezko ponpa. B. Ponpa.

LANBIDE EKIMENA

221

221

Arrainen Hazkuntza

3 INSTALAZIOEN PLANA (2): URAREN TRATAMENDUA 1


3.1

Aldez aurreko tratamendua eta dekantazioa

Ur-azalean edo erdimurgilduta ura hartzeko eremuraino irits daitezkeen algak edo objektu handiak (plastikoak,
egurra, etab.) kentzean datza uraren aldez aurreko tratamendua.

Ura xurgatuz hartzen denean


Ura hodi xurgatzaileen bidez biltzen bada, ohikoena da hodiaren ahoan metalezko edo plastikozko sarea edo
zulo askoko plaka zulatua jartzea, objektu handiak sar ez daitezen. Sarearen tamaina eta diametroa, neurri handi
batean, eremuan izaten diren alga-arribazoien araberakoa da. Izan ere, arribazoi asko badaude, sarea erabat
buxatu eta ura ponpaketa-estaziora iristea eragotz dezakete. Beraz, lekuaren eta urte-sasoiaren arabera (batez ere
udaren amaieran eta udazkenean ugaritzen dira arribazoiak), sare bat edo bestea jartzen da eta gehiagotan edo
gutxiagotan garbitu beharko da.

Ura lurperatutako kanalen edo hodien bidez hartzen denean


Ura lurperatutako kanalen edo hodien bidez hartzen denean, ura inolako tratamendurik gabe iristen da tangaren
sarreraraino edo ponpaketa-estazioa instalatuta dagoen ganberaraino. Sarreran (edo tangaren barruan, lurperatutako hodien bidez iristen bada ura) sare-sistema jar daiteke, algak eta ur-azalean dauden gainerako objektu handiak
atxikitzeko. Sistema hau garestiagoa da, baina errazago garbitzen da eta nekezago buxatzen da.

Dekantazioa
Dekantazioan, solido esekiak kentzen dira sedimentazioaren bidez. Normalean, itsasoko arrainen haztegietan,
ura tanga handi batera igarotzen da ponpaketa-estazioaren ondoren. Tanga hori dekantazio-tanga eta emaria
erregulatzeko tanga da aldi berean. Ura goiko aldetik sartzen da tangan, eta hor uzten da aldi batez, partikula
handienak pisuaren eraginez dekanta daitezen eta tangaren hondoan jalki daitezen. Zenbat eta denbora gehiagoz
eduki ura tangan, hainbat eta partikula gehiago jalkiko da. Dekantazioa eraginkorra izan dadin, urak gutxienez 15
minutu egon behar du tangan.

6.8. irudia. Haztegi bateko ohiko iragazte mekanikoaren urratsen eskema.


A. Ponpatze-estazioa. B. Ponpa. C. Dekantazio-tanga D. Hareazko iragazkia E. Kartutxo-iragazkiak

LANBIDE EKIMENA

222

222

Akuikultura Lanak

Hareazko iragazkiak
Epoxiz estalita dagoen eta barruan harea daukan poliesterrezko edo altzairuzko tanga da hareazko ohiko
iragazkia. Iragazkiak harea-geruza bakarrekoa edo gehiagokoa izan daiteke (normalean, hareazko geruza bat
eta hainbat tamainatako legarren geruza bat edo bi). Iragazkiaren eraginkortasuna geruza finenean dauden
harea-pikorren diametroaren araberakoa da; normalean 40-50 mikrakoak izan ohi dira (20 mikrakoa ere izan
daiteke). Harea baino handiagoak diren partikulak atxikita gelditzen dira harea-pikorren artean.
Ohiko iragazketa-abiadura 10-20 metro kubiko ordukoa eta geruza iragazlearen metro karratukoa da, baina
doitasun handiko iragazki batzuek 50 metro kubiko orduko eta metro karratuko iragaz dezakete.
Iragazkiak partikula asko atxiki dituenean, iragazteko ahalmena (iragazketa-emaria) murriztu egiten da eta
garbitu egin behar izaten da. Horretarako, iragazkian ura sartzen da kontrako noranzkoan (ATZERANZKO
GARBIKETA), atxikitako partikula guztiak kanpora arrastatzeko. Iragazkiaren goiko aldean balbula jartzen da,
airea purgatzeko edo ateratzeko.

A. Iragazi gabeko uraren sarrera


B. Ponpa
C. Atzeranzko garbiketaren irteera
D. Iragazitako uraren irteera
E. Atzeranzko garbiketaren sarrera
F. Aire-purga
G. Harea
H. Legarra
I. Balbula
6.9. irudia. Hareazko iragazkiaren eskema.

Kartutxozko iragazkiak
Kartutxozko iragazkiak material askotakoak izan daitezke, eta iragazteko ahalmena poroaren tamainaren araberakoa da; dozena batzuk mikratakoa edo mikra 1 baino txikiagoa izan daiteke.
Kartutxoak karkasaren barruan jartzen dira, kartutxo-etxean. Kartutxo-etxeak ere hainbat materialekoak izan
daitezke. Iragazteko ahalmena gainazalaren araberakoa da. Beraz, emari handiak iragazi behar direnean eta
kartutxo batekin nahikoa ez denean, zenbait kartutxo jartzen dira paraleloan. Horretarako, kartutxo bateko
zenbait karkasa jar daitezke paraleloan, edo barruan kartutxo bat baino gehiago dituen karkasa bakarra jar
daiteke.
Kartutxo horien batez besteko iraupena uraren zikintasunaren araberakoa da. Partikulak kartutxoaren gainazalean zein hondoan atxiki daitezke. Gainazalean gelditzen diren partikulak kentzeko, garbitu egiten da, baina
hondoan gelditzen direnak kentzea zaila da, eta kartutxoa lohiz betetzen da. Horren ondorioz, emaria murriztu
egiten da, lan-presioa handiagotu egiten da (manometroaren bidez neurtuta ikus daiteke), eta kartutxoa hautsi
egin daiteke. Une horri aldaketa-presio deitzen zaio. Presio horretara iritsi baino lehen, kartutxoak aldatu egin
behar dira.

LANBIDE EKIMENA

223

223

Arrainen Hazkuntza

A. Uraren sarrera
B. Purga
C. Uraren irteera
D. Kartutxoa
6.10. irudia. Kartutxozko iragazkirako kartutxo bateko karkasa.

3.2

Iragazketa

Uraren kalitatea faktore garrantzitsua da arrain-haztegian, zeren organismoen garapena eta etekina uraren
kalitatearen araberakoak baitira.
Uretako partikula solidoak kentzea da uraren kalitatea hobetzeko era bat, eta hori iragazketaren bidez lortzen
da (dekantazioa lehenengo pausoa da).
Gizentzeko granjetan ez da iragazketarik behar izaten, animalia helduek larbek baino askoz gehiago irauten
baitute. Baina haztegian ezinbestekoak dira.
Iragazketa motak:

Iragazketa mekanikoa

Iragazketa biologikoa

Iragazketa kimikoa

Iragazketa mekanikoa
Iragazketa mekanikoaren helburua partikula esekiak kentzea da. Iragazteko bi era daude: zentrifugazio bidezkoa eta ohiko iragazketa mekanikoa. Azken hori arrain-haztegietan egiten da, eta ura poro konstanteko iragazkian
zehar pasaraztean datza, poroak baino handiagoak diren partikulak iragazkian atxikita geldi daitezen.
Prozedura ohikoenean, aldez aurretik dekantatutako ura hareazko iragazkian zehar pasarazten da, eta gero 10
eta 1 mikrako kartutxozko iragazkietatik pasarazten da. Iragazketa egin baino lehen, ura ponpatu egin behar da,
iragazkiak zeharkatzeko nahikoa indar izan dezan.
DIATOMEO-LURREZKO IRAGAZKIEN BIDEZ iragazketa mekaniko berezi bat egiten da. Diatomeoen eskeletoen
hondarrez osatutako material pikortsua da diatomeo-lurra. Kartutxozko iragazkien ordez erabil daitezke, iragazkiemari handiak behar direnean. Iragazkion iragazte-ahalmena mikra bat baino txikiagoa izan daiteke.

Iragazketa biologikoa
Honen helburua da amoniakoa eta produktu katabolikoak kentzea. Iragazketa biologikoak mikrobiarrak, alga
bidezkoak, etab. izan daitezke.

LANBIDE EKIMENA

224

224

Akuikultura Lanak

6.12. irudia. Kartutxozko iragazkia.

6.11. irudia. Kartutxozko iragazkiaren eskema.


Kartutxotik pasatzen den fluxua.

6.13. irudia. Hareazko iragazkia.

Mikrobio-iragazketa

Erabiliena da. Funtsean, ura amoniakoa birziklatzen duten bakterio asko dauzkan iragazkian zehar pasaraztean
datza. Bakterio horiek nitrosomona eta nitrobakter deitzen dira. Amoniakoa nitrito bihurtzen dute lehenbizi eta gero
nitrato (nitratoa ez da hain toxikoa arrainentzat). Prozesu horri NITRIFIKAZIO deitzen zaio. Populazio horiek poliki
sortzen dira, baina nitrosomona eta nitrobakterren garapena lortu ondoren, honako erreakzio hauek sortzen dira:
Nitrosomona
Amoniakoa

Nitrobakterra
Nitritoa

Nitratoa

Populazioa ugaltzen ari denean aldi kritikoa dago: nitrosomonak garatzen direnean baina nitrobakterren populazioa garatzen hasi ez denean. Une horretan, nitritoak metatu egiten dira, eta kaltegarriak dira kulturarako.
Iragazki biologikoek (bioiragazki ere deitu ohi zaie) bakterioen populazioen garapena bideratzen duten ezaugarriak izan behar dituzte.
Iragazki biologikoen motak: erabilienak hareazkoen antzekoak dira, baina atzeko aldea irekita izan ohi dute eta
iragazketa-abiadura askoz ere txikiagoa izaten dute (pasabide moteleko hareazko iragazkiak). Harearen ordez,
2-5 mm-ko diametroko legarra edo azalera/bolumen erlazio handiko plastikozko objektu txikiak jartzen dira. Horrela,
bakterioak jalkitzeko azalera handiagotu egiten da eta iragazkian zehar fluxu egokia pasatzen da. Beste ezaugarri
bat azalera handiaren beharra da, zeren bakterio gehienak iragazkiaren gainazaleko geruzan garatzen baitira.
Uraren ezaugarri fisikoak eta kimikoak ere kontuan hartu behar dira:

Tenperatura eta gazitasuna. Zuzeneko eragina dute bakterioen populazioan.

Uraren oxigeno-edukia egokia dela kontrolatu behar da, hartzidura anaerobiorik sor ez dadin.

LANBIDE EKIMENA

225

225

Arrainen Hazkuntza

pH-ak eragina du amonio ioiaren eta ionizatu gabeko amoniakoaren (arrainentzat kaltegarria da)
arteko orekan. pH-a handiagotzen denean, oreka aldatu egiten da eta ionizatu gabeko amoniakoaren
kopurua handiagotu egiten da.

Azkenik, iragazkiak funtzionatzen duen bitartean, ez da antibiotikorik erabili behar.

Iragazketa kimikoa
Iraizketaren ondoriozko produktuak (amoniakoa, urea, etab.) eta bestelako produktuak (kloro-hondarra) kentzeko
eta pH-a orekatzeko erabili ohi da.
Bi metodo hauek erabiltzen dira gehien: ikatz aktibatua (iraizketaren ondoriozko produktuak eta kloro-hondarra
kentzen ditu eta, batzuetan iragazki biologikoekin konbinatuta erabiltzen da) eta karbonatozkoa (pH-a kontrolatzeko
erabiltzen da).

3.3

Esterilizazioa

Ura esterilizatzeko dauden metodoen artetik, erradiazio ultramorearen bidezkoa eta 0,45 mikrako iragazketa

KONTZENTRAZIOAK

bidezkoa erabiltzen dira gehien arrain-haztegietan.

NITRIFIKAZIOA EZ DA
OSO ERAGINKORRA

NITROSOMAK DIRA
NAGUSI

NITROSOMEN ETA
NITROBAKTERREN ARTEKO
OREKA

ALDI KRITIKOA / NO2-AREN


TOXIKOTASUNA

NO3

NO2

6.14. irudia.

DENBORA

Mikrobio-

iragazketa.

LANBIDE EKIMENA

226

226

Akuikultura Lanak

4 INSTALAZIOEN PLANA (3): URAREN TRATAMENDUA 2


Helburua da hazkuntza-tangetan tenperaturarik egokiena mantentzea. Energia-gastua nahikoa handia da, eta
erlazio zuzena du ur-emariarekin.

4.1

Berotzea

Haztegian ezinbestekoa da berotzea, larbak oso sentikorrak baitira aldaketa termikoekiko; gainera, tenperaturak
txikiak badira, hazkuntza eta biziraupena murriztu egiten dira. Animalia helduek hobeto jasaten dituzte tenperaturaaldaketak, eta tenperatura txikiek animalia helduen hazkuntza ere murriztu arren, erabili beharreko emari handiek
energia-gastu handiak eragingo lituzkete. Horregatik, gizentze-granjetan ura ez da berotzen.
Ura berotzeko zuzeneko eta zeharkako metodoak daude:

Zuzeneko berotze-metodoak
Zuzeneko metodoen bidez, kulturako ura zuzenean berotzen da. Adibidez, tangetan sartu eta ura berotzen
duten erresistentzia elektrikoak. Erresistentzia horiek termostatoa dute tenperatura erregulatzeko, eta fluxu-sistema
itxietan erabili ohi dira (errotiferoen tangak, ura berritzen ez den tangetako larbak, etab.).

Zeharkako berotze-metodoak
Zeharkako metodoetan, bero-garraiatzaile gisa funtzionatzen duen beste fluido bat erabili ohi da (normalean ur
beroa erabili ohi da) kulturako ura berotzeko. Fluido beroari primario deitzen zaio, eta berotu nahi den itsasoko urari,
fluido sekundario. Fluido primarioa berez berotuta egon daiteke (ur termalak, etab.) edo artifizialki berotu daitezke,
bero-iturriren baten bidez (galdara, bero-ponpa, eguzki-kolektoreak, etab.). Normalean, bero-iturri gisa gasoliogaldara erabili ohi da eta fluido primarioa ur geza izan ohi da.

Bero-trukagailuak

Fluido primarioaren eta fluido sekundarioaren artean bero-trukaketa egon dadin, bero-trukagailuak erabiltzen dira.
Trukagailuek fluido batetik bestera transferitzen dute beroa, eta fluidoei ez diete nahasten uzten. Plakadunak
erabiltzen dira gehien.

4.2

Hoztea

Berotzearen antzera egiten da. Beharrezkoa da ugaltze-animalien heltzea eta errutea kontrolatzeko, eta,
batzuetan, arrautzen inkubazioa kontrolatzeko ere bai. Galdararen ordez, hozte-unitatea erabiltzen da. Hozteunitateak, normalean, lurrungailua, konpresorea, kondentsadorea, hedatze-balbula eta zirkuituaren kontrola dauzka.
Zirkuitu primarioak hozgarri kimikoren bat eduki ohi du.

LANBIDE EKIMENA

227

227

Arrainen Hazkuntza

Bero-trukagailuen funtzionamendua
Bero-trukagailu ohikoenek plaka ildaskatuak dauzkate, eta plaka horietan zehar fluidoek zirkulatzen dute.
Plakak beroa transferitzen du eta, jakina, bi fluidoak ukitzen dituen plakaren azalera handiagoa den heinean,
bero gehiago transferitzen da. Altzairu herdoilgaitza (316) eta titanioa erabiltzen dira gehien plakak egiteko.
Fluido primarioa (galdarako ur geza) trukagailuan sartzen da eta beroa transferitzen dio fluido sekundarioari
(itsasoko urari). Ateratzen denean, ura galdarara itzultzen da, berriz ere berotzeko. Trukagailuan sartzen den ur
bero kantitatearen arabera, itsasoko ura gehiago edo gutxiago berotuko da.
Tenperatura kontrolatzeko, hiru bideko balbulara konektatutako sentsorea erabili ohi da. Hiru bideko balbula
horrek ur geza beroaren kopuru handiagoa edo txikiagoa sartzen uzten du trukagailura. Itsasoko ura ez badago
nahikoa bero, sentsoreak agindua igortzen du hiru bideko balbulara, galdaratik trukagailura ur geza bero
gehiago pasatzen utz dezan. Aitzitik, itsasoko ura gehiegi berotzen bada, sentsoreak ur geza bero gutxiago
pasarazteko agindua bidaltzen du balbulara (gehiegizko ura bypass-aren bidez desbideratzen da galdararantz).
Bero-transferentzia eraginkorragoa izan dadin, fluido primarioak eta sekundarioak elkarren aurkako noranzkoan
zirkulatu behar dute trukagailuan zehar.

6.15. irudia. Bero-trukagailuaren funtzionamenduaren eskema.


A. Zirkuitu primarioa. B. Galdarako ur geza beroa. C. Galdararanzko itzulbidea. D. Hiru bideko balbulak.
E. Atzeraezeko balbula. F. Plaka bidezko trukagailua. G. Tenperaturaren eskuzko kontrola.
H. Tenperatura-sentsorea. I. Itsasoko ur beroa. J. Itsasoko ur hotza. K. Zirkuitu sekundarioa.

LANBIDE EKIMENA

228

228

Akuikultura Lanak

5 INSTALAZIOEN PLANA (4): GARRAIOBIDEAK


5.1

Garraiobide motak

Itxiak eta irekiak izan daitezke.

Itxiak
Balbulen bidez emaria errazago kontrolatzen da eta hori abantaila da. Eragozpenak ere badituzte, zailagoak
baitira garbitzen. PVCzko (polibinilo klorurozko) hodiak erabiltzen dira gehien.

Irekiak
Errazago garbitzen dira, baina emaria nekezago kontrolatzen da. Batzuetan, eguzkiaren argiak zuzenean jotzen
dituenean, estali egiten dira, algak gehiegi haz ez daitezen. Hormigoizko kanalak erabiltzen dira gehien.
Arrain-haztegietan, garraiobide itxiak erabili ohi dira normalean, eta gizentze-granjetan bi garraiobideak erabiltzen dira (batzuetan itxiak baino ez dituzte erabiltzen, beste batzuetan irekiak bakarrik erabiltzen dituzte, eta beste
batzuetan, bien konbinazioa erabiltzen da, hau da, kanpoan kanalak erabiltzen dira, eta tangetara banatzeko,
PVCzko hodiak).

5.2

Uraren banaketa

Ura ponpaketa-estaziotik banatzeari dagokionez:

Gorago dagoen tanga erregulatzailera/dekantatzailera irits daiteke ura. Tanga horretatik zuzenean
hazkuntza-tangetaraino edota iragazteko eta berotzeko eremura joan daiteke ura grabitatearen era ginez. Grabitatearen eraginez ura tanga erregulatzailetik banatzeak abantailak ditu: tangan partikula
handienak dekantatu egiten dira, tangetan ur-erreserba txiki bat gorde daiteke eta instalaziorantz doan
ura hobeto erregula daiteke eta, ondorioz, ura hartzeko ponpen batez besteko bizitza handiagotu
egiten da.

Ura zuzenean irits daiteke hazkuntza-tangetara, ponpen bidez bultzatuta (presiopean). Sistema hori
gutxiago erabiltzen da, eta gizentzeko granja batzuetan baino ez da erabiltzen.

Haztegian, komeni da ura grabitate bidez iristea larbak kultibatzen diren tangetara. Horretarako, batzuetan,
iragazi eta berotu osterako barneko tanga bat eduki behar da. Horrela, ura tangetara presiopean iristea saihesten
da. Izan ere, presiopean iritsiz gero, burbuilak gainase daitezke eta larbak gaixotu egin daitezke. Hodiaren goiko
aldeko airea kentzeko bentosak ere erabil daitezke (goian metatzen baita airea).
Hodi itxiak erabiltzen direnean, ura balbulen bidez ateratzen da tangetatik. Kanalak erabiliz gero, irteera uhateen
bidez edo hormetan sartutako balbuladun hodien bidez erregulatzen da.

LANBIDE EKIMENA

229

229

Arrainen Hazkuntza

Drainatze-sarea

Arrainak kultibatzeko tangetan ura etengabe berritzen da (fluxu irekia). Horretarako, tanga barruan ur-maila
konstante mantentzeko moduan diseinatu behar da tangetako uraren irteera. Behar denean, tanga irteera horretatik
husten da. Hainbat motatakoak daude:

Tanga barruan, hustubidean, sartutako PVCzko hodia. Ur-maila konstante edukitzen da, baina tanga
hustu nahi badugu, tanga barruan sartu behar dugu, hodia kentzeko.

Tangaren kanpoan jartzen den PVCzko hodia, brida loka birakari baten bidez tangara lotutakoa.
Sistema honen bidez, tanga barruan nahi den ur-maila erregula daiteke PVCzko hodia okertuta; baina
ur-emaria handia bada, brida birakaria hautsi egin daiteke.

T-formako hodien sistema. Kanpoan jartzen dira, elkarri lotuta. Irekita dagoen Tarekin erregulatzen da
ur-maila.

Tangaren barneko gainezkabidea eta ura husteko balbula independentea.

Bestelako sistemak ere badaude, kasurako, hustubide teleskopikoa.

Tangetako hustubide horiek drainatze-sareraino iristen dira, eta sare hori hainbat motatakoa izan daiteke.
Ohikoena lurrean zulatutako kanalak dira. Kanalok saretxo batez estalita daude (plastikozkoa, PVCzkoa edo
zurezkoa izan daiteke saretxoa). Ura kanaletan zehar joaten da, itsasoraino eramaten duen hodi biltzaile orokorren
batera iritsi arte.

6.16. irudia. Arrainak hazteko tanga, horman sartutako

6.17. irudia. Arrainak hazteko tanga, brida birakariaz

hodia erabiltzen duena ura husteko.

lotutako kanpoko hodia erabiltzen duena ura husteko.

6.18. irudia. Arrainak hazteko tanga, T-formako hodiak

6.19. irudia. Arrainak hazteko tanga, gainezkabidea

erabiltzen dituena ura husteko.

erabiltzen duena ura husteko.

LANBIDE EKIMENA

230

230

Akuikultura Lanak

6 INSTALAZIOEN PLANA (5): URAREN BIRZIRKULAZIOA


Arrain-haztegietan, batez ere larba-haztegietan, ura birzirkulatzeko sistemak erabili ohi dira. Hazkuntza-tangetatik ateratzen den ura berriro erabiltzean oinarritzen dira sistema horiek. Ur hori, berriz erabili baino lehen, oxige natu eta tratatu egin behar da, arrainek iraitzitako hondakin-produktuak (nitritoak eta amoniakoa) kentzeko eta
mikroorganismo patogenoen karga murrizteko. Birzirkulazioa ez da prozesu erraza, eta arreta eta eskarmentu
handia eskatzen ditu. Hala ere, abantaila ekonomikoak handiak dira, kanpotik ur gutxiago hartu behar baita eta
berotzeko eta hozteko eskakizunak txikiagoak baitira.

6.1

Uraren birzirkulaziorako eskakizunak

Ura birzirkulatzeko, elementu hauek behar dira:

Aireztatzeko sistema, ura oxigenatzeko. Grabitate bidezko aireztagailuak erabili ohi dira (zutabe paketatuak, ur-jauziak, etab.).

Dekantazio-sistema, partikula esekiak kentzeko. Ura oso zikin badago, iragazketa mekanikoa ere egin
daiteke.

Nitritoak eta amoniakoa kentzeko iragazketa-sistema selektiboa. Normalean iragazketa biologiko bakteriarra erabiltzen da.

Normalean ura esterilizatu egiten da, bakterioen karga murrizteko. Ezinbestekoa da larba-haztegietan.
Erradiazio ultramoreen sistema erabiltzen da gehien.

Baliteke ura berriz ere berotzea edo hoztea behar izatea, galdutako edo irabazitako beroa konpentsatzeko.

Ez da komeni tangan sartzen den ur guztia birzirkulatutakoa izatea. Normalean, edukiaren % 80-90 birzirkulatutakoa izaten da, gainerako % 10-20 lehenbiziko aldiz erabiltzen den ur berria izaten da. Hona hemen uraren
birzikulazioaren eskema:

6.20. irudia. Arrain-haztegiko uraren birzirkulazio-sistemaren eskema. A. Tanga. B. Ponpa. C. Esterilizatzaile ultramorea. D.
Berotzea/hoztea. E. Bypass-a. F. Ur berria. G. Iragazki biologikoa. H. Ura berroxigenatzea. I. Dekantagailua.

Horrelako sistemak erabiltzen direnean, instalazioaren drainatze-sareak bikoitza izan behar du; sare bat birzirkulatuko duen urarentzako eta beste sarea itsasora itzuliko den urarentzako. Birzirkulatutako ura beroa edo hotza
bada, drainatze-sarearen hodiak itxiak izaten dira, isolatzaile termikoren batez estaliak.

LANBIDE EKIMENA

231

231

Arrainen Hazkuntza

7 INSTALAZIOEN PLANA (6): AIRE-SAREA


Aireztatzea haztegi guztietan erabiltzen da. Prozesu horren helburu nagusia da uretan disolbatutako oxigeno
kantitatea handiagotzea; horrela, instalazioan behar den ur-fluxua ere murriztu egiten da. Uraren sarrera orokorrean
edota hazkuntza-tanga bakoitzean jar daiteke aireztatzea, eta aireztagailuen bidez egiten da.

7.1

Aireztagailu motak
Grabitate bidezko aireztagailuak

Urak eta aireak elkar ukitzen duten azalera areagotzen duen substratu fisikoren batean zehar ura zirkularaztean
datza. Substratu horiek zeharkatzean, uretan turbulentziak sortzen dira; turbulentzia horiek ukipen-azalera handiagotzen dute, eta airearen eta uraren arteko gasen trukaketa errazten da. Aireztagailu horiek garraiobide orokorretan
edo tangen sarreran jartzen dira. Ohikoenak hauek dira:
Zutabe paketatuko aireztagailuak

Uraren fluxuaren aurka erresistentzia handirik eragiten ez duen eta azalera/bolumen erlazio handia duen
materialen batez betetako zutabea da. Zutabea irekia da bi muturretan, aireak zirkulatzeko.

A. Uraren sarrera
B. Azalera/bolumen erlazio handia
duen betetze-materiala
C. Materialaren euskarria
D. Uraren irteera

6.21. irudia. Zutabe paketatuko aireztagailua.

Sarezko edo ur-jauzi bidezko aireztagailuak

Ura mailakatutako jauzietan pasaraztean datza. Ur-geruzak ahalik eta finena izan behar du, ukipen-azalera
handiagotzeko.

Gainazaleko aireztagailuak
Motor batek mugiarazitako paleta batzuen bidez uraren gainazala irabiatzean datza aireztagailuon funtzionamendua. Ura airerantz sakabanatzen duen helizeaz eta flotagailudun motorraz osatutakoa ere izan daiteke. Hazkuntzatanga handietan erabili ohi dira, eta beste sistemek baino aireztatzeko ahalmen mugatuagoa dute. Paletak edo
helizeak sare zurrunez estalita behar dira, arrainei kalterik ez eragiteko.

LANBIDE EKIMENA

232

232

Akuikultura Lanak

Aireztagailu murgilduak
Hazkuntza-tangetan bertan jartzen dira, eta erabilienak dira. Airea injektatzeko sistemak PVCzko hodietan zehar
hazkuntza-tangetaraino bidaltzen du airea, hau da, konpresoreak murgilduta dauden tangetaraino. Aireztagailu
hauek erabilita, gas gehiago transferitzen da uretara (oxigenoa barne), transferentzia presiopean egiten baita. Bi
motatako aireztagailu murgilduak daude: barreiatzaileak eta air-lift ponpak (aurreko kapituluan azaldu ditugu).

7.2

Airea injektatzekoak

Arrainen hazkuntzan erabili ohi den airea airea injektatzekoetatik edo presio txikiko konpresoreetatik etortzen
da. Konpresore mota asko daude, eta motor baten birak eragiten duen indar zentrifugoa aprobetxatzean oinarritzen
da funtzionamendua. Motorra kaxa zirkular baten barruan dago, eta zeharkako irteerara bidaltzen du airea.
Presio txikiko konpresoreak ematen duen aire-emaria deskarga-presioaren araberakoa da (presioa txikiagoa
den heinean, emaria handiagoa da).
Oro har oso erabilgarriak dira arrainen hazkuntzan, zeren, presioa txikia (metro bat ur-zutabe baino txikiagoa)
denean, emari handiak ematen baitituzte. Horrez gain, kontsumoa neurrizkoa da (1-2 kW/h). Aire-injektatzeko bakar
batek tanga askok behar duten airea eman dezake, baina kontuan hartu behar da tanga guztietan ur-maila berdina
izan behar dela (bestela, ur gutxien daukaten tangetatik ateratzeko joera izango du aireak). Deskarga-presioa
handiagotzen denean, emaria berehala murrizten da; eta presio hori gehiegi handiagotzen bada (adibidez,
tangetarako aire-irteera asko itxita daudelako), presio txikiko konpresorea eta garraiobideak kaltetu egin daitezke.
Hori saihesteko, instalazio gehienek presio handiko segurtasuneko balbulak dauzkate. Presioak segurtasun-maila
jakin bat gainditzen duenean, balbula horiek ireki egiten dira. Presio txikiko konpresoreek iragazkiak izan ohi dituzte
airea xurgatzeko bidean, irits daitezkeen hautsa eta partikula esekiak atxikitzeko.
Oro har ez da presio handiko konpresorerik erabiltzen arrainen hazkuntzan, ez baita presio handiekin lan
egiten. Bestalde, presio handiko konpresoreek ezin dute etengabe emaria handiak emanez funtzionatu (erraz hondatzen dira eta asko kontsumitzen dute). Gainera, presio handiko konpresoreek olioa botatzen dute, eta airearekin
nahasten da. Olio hori kaltegarria da kulturentzat, eta horrelako konpresoreak erabiliz gero, olioa atxikitzeko iragazkia jarri behar da.

6.22. irudia. Ur-jauzi bidez aireztatzeko sistema.


A. Uraren sarrera. B. Uraren irteera.

6.23. irudia. Gainazaleko aireztatzea. A. Euskarria.


B. Motorra. C. Uraren gainazala.

LANBIDE EKIMENA

233

233

Arrainen Hazkuntza

6.24. irudia. Gainazaleko aireztagailua. A. Motorra. B. Lainoztatzea. C. Flotagailua.

7.3

Gasen gainasetasuna eta desgasifikazioa

Uretako gasen guztizko presioa (uretan disolbatutako gasen presio partzialen batura) % 100 baino handiagoa
denean, ura GAINASETA dagoela esaten da. Itsasoko arrainek, batez ere larbek, ezin izaten dute gainasetasuna
jasan. Nahikoa da asetasun-maila % 102-103koa izatea larbek arazoak izateko, eta kontzentrazioak handiagoak
direnean, larbak hil egin daitezke. Animalia helduek erresistentzia handiagoa dute, eta asetasun-maila handiagoak
jasateko gauza dira. Gainasetasuna eragin dezakete,besteak beste, faktore hauek:

Ura berotzea. Tenperatura igotzen denean, gasen disolbagarritasuna murriztu egiten da.

Presiopeko airea sartzen duten aireztagailu murgilduak erabiltzea

Ponpa bidez bultzatutako hodietan airea sartzea

Faktoreok, jakina, ez dute beti gainasetasuna eragiten.Gainasetasuna hasieran dauden gas disolbatuen kantitatearen eta faktore horien indarraren araberakoak dira.
Gasen guztizko presioa (GGP) neurtzeko, ASETASUNA NEURTZEKO WEISS-EN GAILUA erabili ohi da.
Presio-maila handia denean eta arrainentzat arriskutsuak diren gainasetze-mailetara iristen denean ura, asetasun
hori deuseztatu egin behar da, hau da, DESGASIFIKATU egin behar da. Horretarako, normalean, azaldu ditugun
grabitate bidezko aireztagailuetatik edozein erabiltzen da. Aireztagailuok, esan dugunez, gasen transferentzia
errazten dute airearen eta uraren artean. Horrela, gasen kontzentrazioak orekatu egiten dira eta urak gehiegizko
gasak galtzen ditu. Emaitzarik onenak zutabe paketatuekin lortzen dira, eta gainasetzearen eta emariaren arabera
erregula daitezke.

7.4

Oxigenoa injektatzea

Arrain-haztegi askotan, batez ere gizentze-granjetan, oxigeno purua erabili ohi dute, ur-emaria murrizteko.
Oxigeno hori edukiontzi berezietan (tanga edo botiletan) edukitzen da, eta garraiobide orokorrean edo hazkuntzatangetan sar daiteke.
Garraiobidean hau da, hodi itxietan sartzen bada, oxigenoa tanga irekietan injektatuta baino eraginkortasun
handiagoz disolbatzen da. Horrez gain, errazago erregulatzen da, puntu bakar batean dosifikatzen baita. Hala ere,
dosifikatze horrek oso fina izan behar du; izan ere, oxigenoa modu eraginkorragoan disolbatzen denez, ura gehiegi
gainase daiteke.

LANBIDE EKIMENA

234

234

Akuikultura Lanak

Kontuan hartu behar den beste alderdi bat dago, hots: oxigenoak larrialdiko neurri gisa balio dezake ura mozten
denean. Ezinezkoa da oxigenoa banaketa-kanalean injektatzen bada, kanal horrek ez baitu urik eramango. Hala ere,
oxigenoa zuzenean hazkuntza-tangetan injektatzen bada (barreiatzaileak erabiliz), helburu horrekin erabil daiteke.
Airea erabiltzearen eta oxigenoa erabiltzearen arteko alde nagusia konposizioa da. Airearen edukiaren % 20
baino ez da oxigenoa. Oxigeno purua erabiltzen bada, ura apur bat gainasetu egin daiteke, GGPa asko aldatu gabe.
Baina airea erabiliz gero, oxigeno-gainasetzeak eragin handia izango du GGPan, ura nitrogenoarekin eta beste gas
batzuekin ere gainaseta geratzen baita.

6.26. irudia. Airea injektatzekoak.

LANBIDE EKIMENA

235

235

Arrainen Hazkuntza

ARIKETAK
Autoebaluazioa

1. Zergatik erabili ohi dira garraiobide itxiak larba-haztegietan eta garraiobide irekiak gizentze-haztegietan?
2. Lotu honako kontzeptu hauek:
a)

Xurgatzeko ponpa zebatua atzeraezeko balbula

b)

Dekantazioa iragazketa esterilizazioa

c)

Aireztatzea oxigenatzea arnasketa

3. Lotu zutabe bateko eta besteko kontzeptuak.

Asetasuna neurtzeko gailua

Zutabe paketatua

Aireztagailu murgildua

Titaniozko plaka

Grabitate bidezko aireztagailua

Nitrosomonak

Bero-trukagailua

Weiss

Iragazketa

Barreiatzailea

Ezagut ezazu zure ingurunea

1. Iragazkiak asko erabili ohi dira ekoizpen-sektoreetan. Esan zure inguruko beste zein industriatan erabili
ohi diren iragazki hauek.
a)

Hareazko iragazkiak

b)

Kartutxozko iragazkiak

c)

Bestelako iragazkiak

2. Esan industria edo jarduera hauetan erabili ohi diren iragazketa-sistemak.


a)

Esne-ekoizpena

b)

Osasungintza

c)

Ardogintza

3. Behar ezazu ondo ekipatutako akuario bat. Azter eta defini itzazu iragazteko, esterilizatzeko, berotzeko eta
aireztatzeko sistemak, eta konparatu ikasitakoarekin.

LANBIDE EKIMENA

236

236

Akuikultura Lanak

Aplikazioak

1. Zehatz ezazu zer-nolako iragazki-eskala behar den iragazketaren bidez makroalga eta partikula eseki asko
dauzkan itsasoko ur kantitate handi bat esterilizatzeko.
2. Marraztu ezazu eskema batean arrain-haztegiko uraren garraiobidea, ura hartzen denetik hazkuntzatangaraino. Adierazi non kokatuko zenituzkeen ponpaketa-estazioa eta ura iragazteko, esterilizatzeko eta
berotzeko sistemak.
3. Diseina ezazu, xehetasun guztiak adierazita, sarezko edo ur-jauzi bidezko aireztagailua.

LANBIDE EKIMENA

237

237

Arrainen Hazkuntza

8 INSTALAZIOEN EGITURA
8.1

Larba-haztegia (Hatchery)
Orokortasunak

Larba-haztegia larbak ugaldu eta hazteko instalazioa da. Instalazio horretan, ugaltze-animaliak edukitzen dira,
errutea kontrolatzen da, arrautzak inkubatzen dira, larbak kultibatzen dira eta arrainak elikagai bizigabera egokitzen
dira. Larba-haztegian NURSERY deitzen den instalazioa egon ohi da. Instalazio horretan, arrainen aurregizentzea
hazten da eta kumeak mantentzen dira, gizentze-haztegietara eraman arte.
Larba-haztegiak hiru parte ditu:

KANPOKO INSTALAZIOAK. Ponpaketa-gela, iragazketa-gela, ura berotzeko/hozteko gela, tailerra, tanga


erregulatzaileak eta ugaltze-animaliak edukitzeko tangak.

BARNEKO INSTALAZIO LEHORRAK. Itsasoko uretatik bananduta daude. Bulegoak, komunak, aldagelak, biltegia, elikagaia kontserbatzeko eta prestatzeko ganberak eta laborategia.

BARNEKO INSTALAZIO BUSTIAK. Fitoplanktonaren gela, errotiferoen gela, artemiaren gela, ugaltzeanimalien gela, inkubazio-gela, larbak kultibatzeko gela eta elikagai bizigabera egokitzeko gela
(nurserya). Jaiotzen direnean artemia besterik jaten ez duten espezieekin lan egiten bada (adibidez,
lupiarekin), ez dago zertan jarri fitoplanktonaren eta errotiferoen gelak.

Larba-haztegiak ur-premia desberdinak ditu gizentze-granjaren aldean. Emaria askoz ere txikiagoa da, eta
emariaren parte gehiena ugaltze-animalien tangetan eta elikagai bizigabera egokitzeko gelan erabiltzen da. Ez
badago tanga asko ugaltze-animaliak edukitzeko edo arrainkumeak ez badira denbora asko edukitzen nurseryan,
larba-haztegiaren ur-premia orduko zenbait metro kubikokoa baino ez da. Ur-emari txiki samarrak erabiltzen direnez,
kanpoko tanga erregulatzaileak ura gordetzeko tanga gisa ere erabil daitezke. Horrela, instalazioak funtzionatzen
jarrai dezake, kanpoko urik hartu behar izan gabe.

TANGAK

LABORATEGIA

INKUBATZEKO
GELA

BULEGOA

FITOPLANKTONA

K
BULEGOA

ERROTIFEROA

UGALTZE-ANIMALIEN GELA

ELIKAGAI
LARBAK

BIZIGABERA

HAZTEKO

EGOKITZEKO

GELA

K
BULEGOA

UGALTZE-ANIMALIAK
EDUKITZEKO TANGA

ELIKAGAIAK
PRESTATZEKO
ETA
KONTSERBATZE
KO GELA

TAILERRA

PONPEN,
IRAGAZKIEN ETA
GALDARAREN GELA

GELA
NURSERYA

ARTEMIA

BILTEGIA

K
6.27. irudia. Larba-haztegiaren egitura

LANBIDE EKIMENA

238

238

Akuikultura Lanak

Uraren kalitateari dagokionez, iragazketa-kalitate handiko ura (mikra batekoa, larben hazkuntzan) eta fitoplanktona hazteko esterilizatze-unitatea behar dira. Zenbait haztegitan, ur esterilizatua ere erabili ohi da inkubazio-gelan,
larbak hazteko gelan eta errotiferoen gelan.
Larba-haztegian ura berotzeko unitatea dago, eta, kultibatzen den espeziearen arabera eta errutearen kontrolaren arabera, hozte-unitatea ere izan ohi da.
Zenbait haztegitan, uraren birzirkulaziorako unitatea ere badago. Horrelakoetan, iragazki biologikoa instalatu
behar da nitritoak eta amoniakoa kentzeko, eta drainatze-sareak bikoitza izan behar du, birzirkularaziko den ura eta
kanporatuko den ura banatzeko.
Laborategiak ondo hornituta egon behar du, eta fitoplanktona, zooplanktona, arrautzak eta larbak kontatzeko
eta aztertzeko lupak eta mikroskopioak eduki behar ditu. Uraren aldagai fisikoak eta kimikoak neurtzeko gailuak ere
eduki behar ditu (termometroak, gazitasuna, oxigenoa eta pH-a neurtzeko gailuak, nitritoak eta amonioa neurtzeko
ekipoak). Halaber, inkubatzeko eta esterilizatzeko berogailuak, autoklabea, irabiagailuak eta balantzak ere ezinbestekoak dira. Laborategian egon daitezkeen beste gailu batzuk: asetasuna neurtzeko gailua, espektrofotometroa,
zentrifugadorea, etab.
Ugaltze-animaliak normalean arrainarekin elikatzen dira. Horrez gain, zenbait espezierentzat oreak eta pentsu
bustiak egin behar izaten dira elikagai bizigabera egokitu. Ondorioz, elikagaia kontserbatzeko gela bat (hotzganbera eta izozte-ganbera) eta elikagaia prestatzeko beste gela bat (xehatzeko makina eta nahasteko makina)
behar dira.

Ugaltze-animaliak edukitzeko tangak


Hormigoizko tanga handiak edo lehorreko urmaelak dira. Normalean kanpoan jartzen dira, eta uraren zirkulazio
etengabea dute.Ugaltze-animaliak hor edukitzen dira urte osoan, eta erruteko sasoia iristen denean barneko gelara
pasatzen dira. Iragazi gabeko ura erabili ohi da, eta uraren tenperatura itsasoko urarena izaten da. Elikadurak
kalitate onekoa izan behar du, ugaltze-animaliak egoki elikatuta mantentzeko. Tanga hauen bidez, ugaltze-animalien
stock handia eduki daiteke, eta animaliok banatu eta hautatu egin daitezke, heltzeko eta erruteko gelara eramateko.

Ugaltze-animalien gela
Gela honetan errutea eragiten da, eta batzuetan, errute aurreko heltzea ere eragiten da. Tanga txikiagoak
erabiltzen dira (5-25 metro kubikoko bolumenekoak), hormigoiz edo poliesterrezkoak. Tanga hauetan uraren fluxuak
etengabea (normalean ura iragazi gabe egon ohi da) izan behar du, eta tenperaturaren kontrola eta aireztatzea izan
behar ditu. Argia naturala edo artifiziala izan daiteke, gelaren argitasunaren arabera. Fotoperiodoa kontrolatu behar
izaten denean, argi elektrikoa erabili ohi da.
Gelaren premiak eta neurriak aldatu egiten dira hautatutako espeziearen arabera. Modu naturalean heltzen
diren espezieetako ugaltze-animaliak tanga horietan sartzen dira erruteko sasoia hurbil dagoenean. Errutea eragiteko, estimulu termikoak erabili ohi dira batez ere; beraz, tenperatura kontrolatu egin behar da, baina ez fotoperiodoa. Hala ere, heltzea eragin nahi denean, askoz gela handiagoa behar da, ugaltze-animaliei asko kostatzen
baitzaie heltzea eta tangetan denbora luzeagoan egon behar baitute. Horrez gain, heltzea erregulatzeko, foto periodoa eta tenperatura kontrolatu behar dira, eta tangetan bi faktore horiek kontrolatzeko gailuak jarri behar dira.

LANBIDE EKIMENA

239

239

Arrainen Hazkuntza

Berez erruten badute, arrautzak biltzeko sistema jarri behar dira tangetan. Itsasoko arrainen arrautzak uretan
esekita egon ohi dira, gantz tanta bat baitaukate. Beraz, gainazaleko gainezkabidea jarri behar da tangan, eta
gainezkabidean sarea jarri behar da, arrautzak atxikitzeko.

Fitoplanktonaren gela
Bi gela dira, bata anduiak kontserbatzeko eta hazkuntza hasteko gela isotermoa, eta bestea hazkuntza
masiborako gela.
Ganbera isotermoan 19-20 C-ko tenperatura konstantea mantentzen da; horretarako, aire egokitua eta alarmasistema eduki behar ditu. Gela honetan, kultibatzen diren espezieen anduiak edukitzen dira, 250 ml-ko saiodietan
edo matrazeetan. Fitoplanktonaren anduiak aireztatu gabe edukitzen dira, aldizka irabiatu egin behar dira, eta
ingurunez aldatu behar dira 15-20 egunetik behin. Urak oso ondo esterilizatuta egon behar du (askotan autoklabea
erabiltzen da), eta argiaren intentsitateak txikia izan behar du.

6.28. irudia. Berez erruten duten ugaltze-animalien tanga.

Ganbera isotermoaren gainerako partea hazkuntza masiboarekin hasteko erabiltzen da. 250 ml-ko matrazeekin
hasten da eta, gero, 2-10 litroko kristalezko erreaktore esferikoetan sartzen dira. Erabiltzen den ura ere esterilizatu
egiten da, baina ez da autoklabean sartzen. Esterilizatzeko, erradiazio ultramorea, 0,45 mikrako iragazkia edo
kloroa erabil daitezke. Erreaktore esferiko horiek aireztatu egin behar dira, eta zenbait haztegitan, anhidrido
karbonikoa sartzen da errendimendua areagotzeko. Argiaren intentsitatea oso handia da.
Hazkuntza masiborako gelak ez du aire egokiturik eduki ohi. Oso hotzak ez diren eremu eguzkitsuetan,
berotegiak asko erabili ohi dira (batzuetan argi osagarria jartzen zaie gauean). Eguzkitsuak ez diren eremu hotzetan,
hazkuntza-gelan berotze-sistemaren bat eta argi artifiziala jarri behar dira. Bolumen ugari erabiltzen da: 40-50 l-ko
edukierako plastikozko poltsekin hasten da, eta gero, poltsa handiagoak (400 litrokoak) edo milaka litroko
edukierako poliesterrezko tangak erabiltzen dira. Gela honetan ere airea eta ur esterilizatua behar dira.
Arrainen haztegietan, genero hauetako fitoplankton-espezieak erabiltzen dira gehien: Tetraselmis, Dunaliella,
Isochrysis, Chlorella eta Nannochloropsis.

Errotiferoen gela
Errotiferoak kultibatzeko gelan, ur iragazia, tenperatura mantentzeko eta aireztatzeko sistemak eta argia eduki
behar dira. Ura iragazteko, mikra bateko iragazkia erabili ohi da; hala ere, haztegi batzuetan nahiago izaten dute
0,45 mikrakoa erabiltzea. Argia ez da ezinbestekoa errotiferoak kultibatzeko, baina tangetan fitoplanktona sartzen
bada, argia beharrezkoa da. Normalean, argi-intentsitate neurritsu eta egonkorrak erabili ohi dira (etengabeko
fotoperiodoa).

LANBIDE EKIMENA

240

240

Akuikultura Lanak

Tenperatura 20 C inguruan edukitzen da. Horretarako, gela berotu daiteke (berokuntza-sistemaren baten
bidez) edo tanga bakoitza berotu daiteke (erresistentzien bidez). Udan, gelako giro-tenperatura 20 C baino handiagoa izan daiteke. 25 C-ra iristen ez den bitartean, ez da arazorik izaten, baina tenperatura hori gainditzen bada,
kultura arretaz zaindu behar da; izan ere, materia deskonposatzeko eta bakterioak hazteko prozesuak areago tzearen ondoriozko arazoak sor daitezke. Anduiak mantentzeko, tenperaturak 20 C ez gainditzea gomendatzen da;
beraz, gela isotermoan mantentzea komeni da.
Tangak poliesterrezkoak edo hormigoizkoak izan ohi dira, eta bolumen industrialak 1.000 eta 10.000 litro
bitartekoak izan ohi dira. Aireztatzeguneak izan behar dituzte, eta aireztatzeak ez du oso gogorra izan behar. Forma
anitzekoak izan daitezke, baina altuera/azalera erlazioa handia izatea komeni da. Hondoan purgatzeko balbula edo
hustubidea izan behar du.

Artemien gela
Gela honetan, itsasoko ura, ur geza, tenperatura igotzeko sistema, aireztatze gogorra eta argia eduki behar dira.
Ur geza beharrezkoa da inkubatzeko ganberetako uraren gazitasuna murrizteko. Izan ere, gazitasun txikia goarekin emaitza hobeak lortu izan dira zisteen eklosioari dagokionez.
Itsasoko ura iragazi egiten da (mikra bateraino), eta tenperatura konstante mantendu behar da 27-30 C-an.
Horretarako, tanga bakoitzean erresistentzia bat jartzen da. Aireztatzeak eta argiak gogorrak izan behar dute.
Kono-enbor formako 500-1000 litroko inkubagailuak jarri behar dira gelan zisteentzat.Tanga handiagoak ere
izan behar dira (2.000-3.000 litrokoak), naupliusak aberasteko. Metanaupliusak ekoiztu nahi izanez gero, tanga
gehiago jarri behar da, metanaupliusak dentsitate txikiagoetan edukitzen baitira. Gela honetan, artemia deskapsulatzeko eta garbitzeko lekua eduki behar da.

6.29. irudia. Inkubagailua.

Inkubazio-gela
Gela honetan, arrautzak inkubatzeko eta larba eklosionatu berriak hazkuntza-tangetara pasatu arte manten tzeko tangak daude.

LANBIDE EKIMENA

241

241

Arrainen Hazkuntza

Gela txikia izaten da, arrautzak dentsitate handietan inkubatzen baitira, eta denbora gutxian edukitzen baitira
gela honetan (itsasoko espezie gehienak astebetez edukitzen dira gehienez). Mikra batean iragazitako itsasoko ura
eta aireztatzeko eta tenperatura erregulatzeko (berotzeko edo hozteko, espezieen arabera) sistemak izan behar dira
gelan. Arrain-arrautza gehienek ez dute argirik behar izaten inkubatzeko.
Inkubagailuak kono-enbor formakoak izan ohi dira, eta hildako arrautzak ateratzeko hustubide gisa funtzionatzen
duen balbula daukate hondoan. Inkubagailuek 100-1.000 litroko bolumena dute.
Uraren sarrera gainazalean edo hondoan (husteko balbula) egon daiteke, baina gainazalekoa gehiago erabili
ohi da. Gainazaleko gainezkabidetik ateratzen da ura, iragazki batetik. Iragazkia oso handia izaten da eta 350-500
mikrako sarea izaten du. Inkubagailuak zirkuitu irekian mantentzen dira, nahi den tenperaturan eta etengabeko
aireztapenarekin (horrela, ura nahasi eta arrautzak esekita mantentzen dira).

Larbak kultibatzeko gela


Gela honetan, arrainen larbak kultibatzeko tangak daude. Gelan, mikra bateko saredun iragazkiaren bidez
iragazitako ura, tenperatura kontrolatzeko eta aireztatzeko sistemak eta argi artifiziala izan ohi dira.
Zenbait haztegitan ur esterilizatua erabiltzen dute, batez ere espezie delikatuak (erreboiloa) kultibatzen direnean.
Tenperatura ez da era berean kontrolatzen fluxu irekiko tangetan eta fluxu itxiko tangetan. Fluxu irekikoetan,
tangan sartzen den uraren tenperatura erregulatzen da, eta fluxu itxikoetan, termostatodun erresistentziak jarri
behar dira tangetan, edo gela tenperatura egokian mantendu behar da.
Tangak poliesterrezkoak izan ohi dira; 1.000-20.000 litrokoak izan daitezke, espezieen arabera. Hustubidea eta
gainezkabidea dauzkate tangaren horman, ur-maila kontrolatzeko. Zirkularrak dira, eta hondoa kono-formakoa edo
biribila izaten da.
Larbak kultibatzeko gela haztegiko parte zentrala eta garrantzitsuena da, eta ondo komunikatuta egon behar du
inkubatzeko gelarekin, nurseryarekin eta fitoplanktona eta zooplanktona ekoizteko gelekin.
Gela honetan osasun-neurri zorrotzak erabili behar dira, larbak oso sentikorrak baitira infekzio eta arazo
patologikoen aurrean; infekzio eta arazo horiek galera handiak sor ditzakete. Arrainkumeek metamorfosia amaitu
dutenean, nurseryra pasatzen dira.

Elikagai bizigabera egokitzeko gela edo nurserya


Gela honetan kumeak hazten dira eta aurregizentzea hasten da, arrainak gizentzeko instalazioetara eraman
arte. Nursery gelako urak ez du hainbesteko iragazketa-kalitaterik behar eta, normalean, hareaz iragazten dira. Ura
berotzeko sistema eduki dezakete edo ez; hala ere, normalean berotu gabeko ur naturala erabili ohi da. Argi natural
nahikoa badago, ez dago zertan argi artifiziala erabili. Tangetan aireztapena jarri behar da. Batzuetan, elikatzeko
gailu automatikoak izaten dituzte.

LANBIDE EKIMENA

242

242

ARTEMIA

LARBA EKLOSIONATU BERRIAK

NURSERYA

INKUBAZIOA

ARRAINKUMEAK

ERROTIFEROA

FITOPLANKTONA

Akuikultura Lanak

LARBEN
GELA
kokapena arrain-haztegian.

TAILERRA

6.30. irudia. Larben gelaren

OXIGENOAREN
TANGA

PONPEN
GELA

TANGA
ERREGULA
TZAILEAK

LABORATEGIA
BULEGOAK
KOMUNAK
ALDAGELAK
BILTEGIA

ELIKAGAIA
KONTSERBATZEKO ETA
PRESTATZEKO GELA

6.31. irudia.

Gizentzegelaren kokapena arrain-haztegian.

Tangak normalean poliesterrezkoak izan ohi dira,. Formari dagokionez, karratuak izan ohi dira ertz biribilduekin,
edota angeluzuzen luzangak. Dena den, lauak izan ohi dira eta hustubiderantz inklinatuta egon ohi dira.
Itsasoko arrainen larben hazkuntzan, elikagai biziak jatetik elikagai bizigabeak jatera pasatzen diren fase
batean. Itsasoko espezie gehienetan, metamorfosian gertatzen da fase hori, eta, beraz, larbak kultibatzeko gelan
egiten da. Egun batzuk pasatu eta metamorfosia osatu ondoren, arrainak nurserya gelara eramaten dira, eta egokitzea gela horretan bukatzen da. Hala ere, zenbait instalaziotan egokitze horretarako berariazko gela izaten da, eta
gela horretan egiten da prozesu osoa.

LANBIDE EKIMENA

243

243

Arrainen Hazkuntza

8.2

Gizentze-granjak

Gizentze-granjak lehorrean kokatzen dira. Instalazio horietan arrainkumeak hazten dira, neurri komertziala lortu
arte. Larba-haztegietan bezala, hiru parte bereizten dira:

KANPOKO INSTALAZIOAK. Ponpaketa-gela, tanga erregulatzaileak, tailerra eta oxigenoa gordetzeko


biltegia (aukerakoa).

BARNEKO INSTALAZIO LEHORRAK. Larba-haztegietan daudenak: bulegoak, komunak, aldagelak,


biltegia, laborategia, eta lantzen den espeziearen arabera, elikagaia kontserbatzeko eta prestatzeko
gela. Gizentze-granja handietan, arrainak hiltzeko gela eta produktu komertziala prestatzeko eta paketatzeko gela ere egon ohi dira.

BARNEKO INSTALAZIO BUSTIAK. Aurregizentzeko gela eta gizentzeko gela dira. Hemen barneko
instalaziotzat jo baditugu ere, itsas haztegi askotan aurregizentzea eta gizentzea ez dira nabe bateko
barneko geletan egiten, kanpoan instalatutako tangetan edo urmaeletan baizik.

Larba-haztegian ez bezala, gizentze-granjan ur-emari handia behar izaten da. Ur-emaria orduko milaka metro
kubokoa izan daiteke, espeziearen, tenperatura-kondizioen eta arrain kopuruaren arabera. Baina ura ez da iragazten
eta uraren tenperatura ez da erregulatzen; beraz, ez da iragazketa-gelarik eta berotzeko edo hozteko gelarik behar.
Ponpaketa-estazioa oso garrantzitsua da. Gelaren diseinua eta hautatzen den ponpa mota oso garrantzitsuak
dira instalazioaren bideragarritasunari dagokionez, eta aldatu egiten dira kokapen bakoitzaren kondizioen arabera.
Ur-fluxu handiak erabili ohi direnez, tanga erregulatzaileak ezin dira ura gordetzeko biltegi gisa erabili, eta fluxua
erregulatzeko eta dekantatzeko baino ez dute balio.
Gizentze-granja askotan oxigenoa erabiltzen hasi dira, ur-ponpaketa murrizteko. Kasu honetan, biltegia behar
izaten da haztegian, oxigenoa bera eta hodi orokorretara edo hazkuntza-tangetara injektatzeko sistemak gordetzeko. Ia
haztegi guztietan airea injektatzekoak eta tanga guztietara iristen diren aire-sareak egon ohi dira. Tangetara airea
edo oxigenoa zuzenean hornitzeko sistema horiek ur-emaria murrizten dute, eta babes-neurriak dira ponpatzeko
instalazioan izan daitezkeen akatsen ondoriozko larrialdietarako.
Laborategia larba-haztegikoa baino txikiagoa da. Neurketa fisikoak eta kimikoak egiteko gailuak eta arrainen
laginetarako balantzak izan behar dira, eta komenigarria da lupa eta mikroskopioa edukitzea, arrainen organoak
freskoan aztertu ahal izateko. Haztegi handietan, laborategi bakteriologiko txiki bat ere egon daiteke.
Leku fresko, lehor eta argi naturalik gabekoa eduki behar da biltegian, pentsua lehor gordetzeko. Lehen esan
dugunez, elikagaiak kontserbatzeko eta prestatzeko gela beti ez da beharrezkoa izaten. Merkatuan dauden pentsu
lehorrez elikatzen ez diren espezieak (erreboiloa) hazten direnean baino ez da behar izaten.

Tangak eta urmaelak

URMAELAK. Lurrezko hondo eta hormen artean pilatzen den ur kantitate handia da.
Hazkuntza estentsiboan eta erdiintentsiboan erabili ohi dira, kulturen dentsitatea nahikoa txikia denean.
Oso merkeak dira, baina zailak dira garbitzen eta arraina ez da erraz maneiatzen. Lursail iragazgai tzetan eraiki behar dira edo, bestela, lursaila iragazgaitz bihurtu behar da. Beraz, haztegia kokatzen
den eremuaren eta lursail motaren araberakoa da erabilera.

LANBIDE EKIMENA

244

244

Akuikultura Lanak

TANGAK. Material anitzez (PVCz, poliesterrez, hormigoiz, metalez, zurez) eraikitako ontziak dira.
Modu artifizialean sartzen da ura ontzi horietara. Lehenbiziko aldiz erabili baino lehen sakon garbitu
behar dira urarekin, zahartzeko eta osagai toxikorik ez askatzeko. Hormigoizkoak erabiltzen dira
gehien, merke samarrak eta garbitzen errazak baitira. Beira-zuntzez, iragazgaitz bihurtzeko konpo saturen batez edo pinturaren batez estal daitezke. Poliesterra garestiagoa da eta tanga txikietarako
baino ez da erabiltzen. Formari dagokionez, zirkularrak eta angeluzuzenak erabiltzen dira gehien.

6.32. irudia. Uraren zirkulazioa tanga zirkularrean.

Tanga zirkularrak

Abantaila nagusiak: urak hobeto zirkulatzen du, oxigenoa eta arrainak era homogeneoan banatzen dira, eta berez
garbitzen dira; izan ere, zikinkeria tangaren erdian metatzen da, eta zikina kanporatzen duen hustubidea dago han.
Tanga hauek poliesterrezkoak izan ohi dira, baina metalezkoak ere izan daitezke (estaldura isolatzaileren batekin).
Eragozpenak: tanga hauetan arraina ez da erraz maneiatzen, eta ez da hain ondo aprobetxatzen arrainhaztegiko espazioa. Azken arazo hori konpontzeko, ertz biribilduak dituzten hormigoizko edo poliesterrezko tanga
karratuak erabil daitezke; biribilen abantailak dituzte, eta haztegiko leku erabilgarria hobeto aprobetxa daiteke.
Tanga angeluzuzenak

Hormigoizkoak izan ohi dira, eta poliesterrezko zirkularrak baino merkeagoak izaten dira. Leku erabilgarria
hobeto aprobetxatzen da, eta arraina errazago maneiatzen da. Hala ere, uraren zirkulazioa txarragoa da, oxigenoa
ez da era homogeneoan banatzen (tangaren goiko aldean oxigeno gehiago egon ohi da) eta berez garbitzeko
efektua ez da hain nabarmena.

Aurregizentzea eta gizentzea


Kultibatzen den espeziearen arabera, tangak zirkularrak, karratuak ertz biribilekin edo angeluzuzenak izan
daitezke. Forma dena delakoa izanda ere, tangak uraren sarrerarekiko paraleloan jartzen dira. Uraren sare edo
kanal nagusia dute, eta tangetaraino doazen adarrak ateratzen dira hortik. Halaber, drainatzeko edo husteko sarea
ere izaten dute.

LANBIDE EKIMENA

245

245

Arrainen Hazkuntza

Aurregizentzearen eta gizentzearen arteko desberdintasun nagusia tangen tamainan ikusten da. Aurregizentzean, arrainkumeak maiz sailkatu ohi dira, neurriak sakabana ez daitezen. Beraz, tanga txikiak erabiltzea komeni
da, arraina errazago maneiatu ahal izateko. Haztegi batzuetan, metro kubiko gutxiko raceway motako tangak erabili
ohi dira (tanga angeluzuzenak eta oso luzeak). Gizentzean, tanga handiagoak erabili ohi dira, 20-25 metro kubikokoetatik ehunka metro kubikokoetaraino.
Aurregizentzean eta gizentzean erabili ohi diren tangek honako elementu hauek edukitzen dituzte: itsasoko
uraren sarrera eta irteera (tangaren barruan ur-maila konstante mantendu behar da); hustubidea, behar denean
husteko; airearen sarrera; eta oxigenoaren sarrera (aukerakoa da). Gutxi batzuk argi elektrikoz argiztatuta egoten
dira (argi natural eskasa daukaten nabeetan daudenean bakarrik), eta askotan, jaten emateko gailu automatikoak
jartzen dira. Haztegi modernoenetan, tangaren irteeran elektrodoak jartzen dira oxigenoa neurtzeko.

6.33. irudia. Uraren zirkulazioa zeharkako tangan.

6.34. irudia. Hazkuntza-tangaren zeharkako ebakidura.


A. Kanal nagusia. B. Hazkuntza-tanga. C. Husteko kanala.

LANBIDE EKIMENA

246

246

Akuikultura Lanak

ARIKETAK
Autoebaluazioa

1. Defini eta konpara itzazu kontzeptu hauek:


Hatcherya Nurserya Larba-haztegia Itsas haztegia
2. Bete ezazu koadroa.

ARRAINAK HEMEN EDUKITZEN DIRA

NOIZTIK?

NOZI ARTE?

Larba-haztegian
Inkubatzeko gelan
Larbak kultibatzeko gelan
Elikagai bizigabera egokitzeko gelan
Elikagai bizi gabeekin
Gizentzeko instalazioetan

Aplikazioak

1. Egin ezazu laborategian behar diren elementuen zerrenda osatua, multzo hauek kontuan hartuta:
a)

Tresnak

b)

Erreakzionatzaileak

c)

Gailuak

2. Konpara ezazu arrainak hazteko instalazio batzuetan eta besteetan behar izaten den uraren kalitatea.
a)

Ugaltze-animalien gela

b)

Fitoplanktonaren gela

c)

Errotiferoen gela

d)

Artemien gela

e)

Inkubatzeko gela

f)

Larbak kultibatzeko gela

g)

Elikagai bizigabera egokitzeko gela / Nurserya

h)

Gizentze-granja

LANBIDE EKIMENA

247

247

Arrainen Hazkuntza

Ezagut ezazu zure ingurunea

1. Haztegietako laborategietako materialak eta laborategion diseinuak asko alda daitezke batetik bestera, eta
ez dute zertan izan beste industrietan (adibidez, esne-ekoizpenean, osasungintzan, ikerketa biologikoko
zentroetan, etab.) erabiltzen direnen desberdinak. Joan zaitez laborategi batera eta azter ezazu. Jasotzen
dituzun datuekin, diseina ezazu zure arrain-haztegiko laborategia, alderdi hauek kontuan hartuta:
a)

Tamaina

b)

Forma (ateak, leihoak, etab.)

c)

Hormak estaltzeko materiala

d)

Zoruaren ezaugarriak

e)

Altzarien kokapena

f)

Altzariak egiteko erabilitako materialak

g)

Gailuen kokapena

h)

Tresnen kokapena

i)

Uraren garraiobideak eta kalitatea

j)

Instalazio elektrikoa

LANBIDE EKIMENA

248

248

Akuikultura Lanak

9 HAZTEGIA KONTROLATZEA
9.1

Segurtasun-neurriak

Segurtasun neurrien helburua da larrialdietan instalazioen funtzionamendua ziurtatzea, arrainak oxigenorik


gabe gera ez daitezen. Instalazioan akatsik ez egoteko lehenbiziko neurria da instalazioan aldizkako azterketak
egitea. Arreta handiz egin behar dira gailuen eta garraiobideen mantentze- eta garbiketa-lanak. Bestelako neurri
gisa, komeni da instalazioan elementu hauek jartzea:

Ekipo elektrogenoa
Elektrizitate-hornidura mozten denean instalazioa energiaz hornitzeko erabili ohi da. Behar den gutxieneko
kontsumoaren araberakoa izango da potentzia. Ekipo elektrogenoa eskuz konekta daiteke, edota argia mozten
denean automatikoki abiarazten duen sistema izan dezake. Ezinbesteko segurtasun-neurria da.

Ponpak eta airea injektatzekoak


Aldizka aztertu eta mantentze-lan egokiak egin arren, ponpa edo konpresoreren batek akatsa izan dezake. Hori
gertatzen denerako, instalazioan ordezko piezak izan behar dira, berehala aldatu ahal izateko. Bereziki delikatuak
diren lekuetan (adibidez, ponpaketa-estazio nagusian), ponpen kopurua bikoiztu egiten da itsas haztegi askotan.

Tangetan oxigenoa injektatzeko sistemak


Lehen ikusi dugunez, oxigenoa (airea bezala) tangetako ur-emaria txikiagotzeko erabil daiteke. Baina. horrez
gain, ur-hornikuntza mozten denean tangetan oxigenoa injektatzeko larrialdiko sistema ezartzen da gizentze-granja
askotan. Sistema horren bidez, matxura konpontzen den bitartean, arrainek bizirik irauten dute zenbait orduz.

AKATSAK

LARRIALDIETARAKO NEURRIAK

Elektrizitate-hornikuntza mozten
denerako

Ekipo elektrogenoa

Ponpa hausten denerako

Ordezko ponpa

Ura hartzeko sistema hondatzen

O2-aren hornikuntza

denerako

9.2

Automatismoak
Jaten emateko gailu automatikoak

Hazkuntza-tangetan elikagaiak dosifikatzeko erabili ohi dira. Haztegiaren tamainaren eta ematen den elika gaiaren araberakoak dira erabili ohi dira. Ezinbestekoak dira arrainak elikatzeko pentsu pikortsu lehorra erabiltzen
duten gizentze-granja handietan.

LANBIDE EKIMENA

249

249

Arrainen Hazkuntza

Oxigenoa neurtzeko gailuak


Oxigeno disolbatua neurtzeko gailua eduki dezakete hazkuntza-tanga handiek. Neurgailu hori alarma batera
konektatuta egon ohi da. Batzuetan, jaten emateko gailu automatikoetara ere konektatu ohi da, eta, oxigenoa maila
jakin batetik jaisten bada, janariaren hornikuntza eten egiten da.

Emaria neurtzeko gailuak


Emaria neurtzeko gailuek gune jakin batean zehar pasatzen den ur-fluxua neurtzen dute. Erabilgarriak dira. Izan
ere, alarmara konekta baitaitezke, emaria txikiagotzen denean (hodia buxatzen delako edo beste akatsen bat
dagoelako) alarma abia dadin.

Presioa neurtzeko gailuak


Iragazkietan jar daitezke, iragazkia zikina dagoenean adieraz dezaten.

Tenperatura neurtzeko gailuak


Uretan jartzen dira, ura berotzeko eta hozteko ekipoek funtzionatzen duten ala ez adierazteko. Kanpoan ere jar
daitezke, ganbera isotermoa eta elikagaia kontserbatzeko eta izozteko gela aztertzeko.

Ur-mailaren adierazleak
Tanga erregulatzaileetako ur-mailaren adierazleek ohartarazi egiten dute tangako ur-maila gehiegi igo edo
jaisten denean.
Neurgailuetara konektatutako alarma-koadroaren bidez, berehala detekta daitezke instalazioan egon daitezkeen
akatsak. Aipatutako kontrol-aparatuez eta automatismoez gain, beste asko daude, baina testu honetan erabilienak
baino ez ditugu azalduko.

6.35. irudia. Tangen kokapena aurregizentzeko eta gizentzeko geletan.

LANBIDE EKIMENA

250

250

Akuikultura Lanak

A. Kanal nagusia. B. Husteko kanala. C. Hazkuntza-tangak.

9.3

Garbiketa

Arrain-haztegietan kontuan izan beharreko alderdia da, batez ere hodiei dagokienez. Hodiak zikinak badaude,
arrainek infekzioak jasan ditzakete eta, ondorioz, heriotza masiboak izan daitezke. Bestalde, moluskuak eta beste
organismo batzuk itsatsita gelditzen badira, hodiaren argia murriztu egiten da eta emaria ere txikiagotzen joaten da.
Horregatik, garbiketa-lanak arreta handiz egin behar dira, eta aldizka egin behar dira. Garbiketa-lanak errazteko,
garrantzitsua da zenbait neurri kontuan hartzea haztegia eraikitzen denean:

Gehien zikintzen diren tarteetan beste hodi bat jartzea. Horrela, bata garbitzen eta desinfektatzen den
bitartean, bestearekin funtzionamendu normalak jarrai dezake.

Hodietan balbulak jartzea, gorengo tarteetan lixiba sartzeko.

Instalazio jakin batzuetan komenigarria izan daiteke tarteak uztea, hodiak errazago desmuntatu ahal
izateko garbiketa-lanetarako.

LANBIDE EKIMENA

251

251

Arrainen Hazkuntza

ARIKETAK
Ekoiztuko den espeziea eta lekua hautatu ondoren, instalazioen dimentsioak ezartzeko, lehenbizi, ekoizpenhelburuak zehaztu behar dira.
Ekoizpen helburuak dira ekoitziko den arrain kopurua eta arrainen tamaina komertziala. Ekoizpenaren bitarteko
faseak ere zehaztu behar dira. Hazkuntza integraleko arrain-haztegian (larba-haztegia eta gizentze-granja), hauek
dira faseak: ekoizpena, inkubazioa, larben hazkuntza, elikagai bizigabera egokitzea/ nurserya, aurregizentzea eta
gizentzea.
Helburuak eta bitarteko faseak zehaztu ondoren, aldez aurreko kalkuluak egin behar dira instalazioaren neurriak
zehazteko. Hona hemen kalkuluak:

Fase bakoitzaren hasieran eta amaieran dagoen arrain kopurua

Tanga kopurua eta tangen bolumena

Ur-emaria

Elikatzea

Arrain kopurua
Hazkuntza-maila bakoitzean dagoen arrain kopurua kalkulatzeko, hasierako kopurua bider biziraupena egin
behar da.

Na = B x N 0

Azalpena

N0 = Fasearen hasieran dagoen arrain kopurua

B = Biziraupena

Na = Fasearen amaieran dagoen arrain kopurua

Ekoitzi nahi den arrain kopurua (Np) eta gizentzen diren aldiko biziraupena (Sg) jakinda, gizentzearen hasieran
dagoen arrain kopurua (Ng) kalkula daiteke.

Ng = N p / B g

Beraz, ekoitziko diren arrainen kopurua (ekoizpen-helburua) eta hazkuntza-maila bakoitzeko biziraupena jakinda,
fase bakoitzean dagoen arrain kopurua kalkula daiteke:

Nag = Ng / Bag

LANBIDE EKIMENA

252

252

Akuikultura Lanak

Azalpena

Nag = Aurregizentzean dagoen arrain kopurua

Bag = Biziraupena aurregizentzean

Ng = Aurregizentzearen amaierako arrain kopurua. Kopuru hau eta hurrengo fasearen gizentzearen
hasierako arrain kopurua berdinak dira

Eta horrela, hurrenez hurren.


Kasu berezia da ugaltze-animalien kopurua kalkulatzea. Horretarako, aldez aurretik behar diren arrautzen
kopurua eta arrautza horiek lortzeko behar den eme ugaltzaileen kopurua kalkulatu behar dira.

A = Np/B

A = h x Peu x N

Azalpena

A = Arrautza kopurua

Np = Ekoitzi beharreko arrain kopurua

B = Biziraupena prozesu osoan (arrautza denetik, tamaina komertzialeko heldua izan arte)

a = Emeen kg bakoitzeko arrautza kopurua

Peu = Eme ugaltzaileen batez besteko pisua

N = Eme ugaltzaileen kopurua

Aurreko formulen arabera, ondorioztatzen da:

N = Np / (S x h x Peu)

Heltzen ez diren emeen eta kalitate txarreko errunaldi goiztiarren edo berantiarren ondoriozko akatsak izan
daitezkeela kontuan hartuta, kalkulatu diren eme ugaltzaileen kopuru bikoitza ipini behar da. Ar ugaltzaileen
kopuruak emeenaren bikoitza izan behar du, espermaren kopurua inoiz ez dadin faktore mugatzailea izan. Beraz:

Eme ugaltzaileen guztizko kopurua = 2N

Ar ugaltzaileen kopurua = 4N

Arrain ugaltzaileen guztizko kopurua = 6N

LANBIDE EKIMENA

253

253

Arrainen Hazkuntza

Tanga kopurua eta tangen bolumena


Hazkuntza-maila bakoitzean behar den kultura-bolumena kalkulatu baino lehen, kulturaren karga edo dentsi tatea zehaztu behar da, hau da, pisuaren eta bolumenaren arteko erlazioa (kg/m3-tan adierazten da).

D=P/V

Non D dentsitatea, P arrainen pisua guztira eta V kulturaren bolumena diren. Adibidez, ugaltzaileen kasuan,
kultura-bolumen (Vu) hau beharko da:

Vu = (Pu x Nu) / Du

Azalpena

Pu = Ugaltzaileen batez besteko pisua

Nu = Ugaltzaileen guztizko kopurua

Du = Ugaltzaileen tangetan mantendu nahi den dentsitatea

Kultura-bolumena eta eremuan jarriko diren tanga bakoitzeko bolumena jakinda, behar diren tangen kopurua
kalkula daiteke.
ERRUNALDIAREN KONTROLA kontuan hartu beharreko datua da; izan ere, neurri handi batean, instalazioen
tamaina eta tanga kopurua zehaztuko baititu. Errunaldia kontrolatzen ez bada eta arrautza guztiak aldi berean erruten
badira, inkubagailu eta hazkuntza-tanga asko behar izango ditugu. Horrez gain, fitoplanktonaren eta zooplank tonaren premiak oso handiak izango dira. Baina errunaldia egoki kontrolatzen eta sekuentziatzen bada, instalazioa
pixkanaka beteko da; hartara, elikagai biziaren premiak murriztu egingo da eta inkubaziorako tangen kopurua ere
txikiagoa izango da. Gainera, heldutasuna eta errunaldia kontrolatuz, instalazioa beteta egon daiteke ia urte osoan.
Ondorioz, haztegia hainbat ziklotan erabili ahal izango da. Ondorioz, arrainkume kopuru bera lortzeko, haztegiaren
dimentsioak askoz txikiagoak izan daitezke.

Ur-emaria
Hazkuntza-maila bakoitzean behar den ur-emaria arrainen kopuruaren eta pisuaren araberakoa da: arrain
kopurua eta arrainen batez besteko pisua handiagoak diren heinean, beharrezko emaria ere handiagoa izango da.
Ur-emariak arrainek behar duten oxigenoa ematen du, eta, emaria zehazteko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

Itsasoko uretan disolbatutako oxigeno kantitatea. Kopuru hori aldatu egiten da toki batetik bestera eta,
besteak beste, tenperaturaren eta gazitasunaren araberakoa da (bi faktore horiek handiagotzen
direnean, oxigeno disolbatuaren kopurua ere handiagotu egiten da).

Urak hazkuntza-tangatik ateratzean eduki behar duen oxigeno kantitatea. Oro har, oxigeno kantitate
horrek 4 mg/l baino handiagoa izan behar du.

LANBIDE EKIMENA

254

254

Akuikultura Lanak

Arrainak kontsumitzen duen oxigeno kantitatea. Aldatu egiten da espeziaren arabera eta espezie

bereko arrainen tamainaren arabera, uraren tenperaturaren arabera eta beste faktore batzuen arabera
(elikadura, estres-maila, etab.). Oro har, irteeran disolbatutako oxigeno kantitatearen eta arrainek
kontsumitzen duten oxigenoaren batura da tangaren sarreran uretan disolbatuta dagoen oxigeno
kantitatea. Arrainek kontsumitzen duten oxigeno guztia ur-fluxuaren bidez sartzen dela suposatuz
(aireztatu edo oxigenatu gabe), eta kontsumo hori zein den jakinda, beharrezko oxigeno kantitatea
emango duen emaria kalkula daiteke:

E x Os = (Ok x P) + (C x Os)

C = (Ok x P) / (Os Oi)

Azalpena

E = Emaria litrotan (berdina da tangaren sarreran eta irteeran)

Os = Oxigenoaren kontzentrazioa sarreran (mg/l)

Oi = Oxigenoaren kontzentrazioa irteeran (mg/l)

Ok = Kontsumitutako oxigenoa arrain kg bakoitzeko (arrain kg-ko eta orduko oxigeno mg-tan)

P = Tangako arrainen guztizko pisua (kg)

Praktikan, emaria murriztu egin daiteke tangan oxigenoa sartzen bada (aireztatuz, oxigenoa injektatuz).
Ur-fluxuak, oxigenoa sartzeaz gain, beste xede bat du, hots: arrainen hondar-metabolitoak kentzea. Arrainek
iraizten duten metabolito nagusia AMONIAKOA da, eta toxikoa da. Beraz, ur-fluxua beharrezkoa da amoniako toxiko
hori hazkuntza-tangetatik kentzeko; horrela, amoniako-kontzentrazioak ez dira arrainentzako maila arriskutsuetara
iristen. Beraz, ur-emaria kalkulatzeko, xede bikoitz hori kontuan hartu behar da:

Behar den oxigenoa ematea

Arrainek iraitzitako amoniakoa kentzea

Bestelako baliabideen bidez oxigenoa sar badaiteke ere, tangetara ur berria sartu behar da etengabe (gutxi
bada ere) amoniakoa kentzeko.

9.4

Elikadura

ERALDAKETA-INDIZEAREN arabera kalkula daiteke elikadura. Eraldaketa-indizea animaliei ematen zaien


pentsuaren eta animaliek hartzen duten pisuaren arteko erlazioa da.

EI = pentsu kg / P

LANBIDE EKIMENA

255

255

Arrainen Hazkuntza

Azalpena

EI = Eraldaketa-indizea

P = Hartutako pisua

Beraz, arrainek hasierako pisua eta amaierako pisua eta eraldaketa-indizea jakinda, kontsumituko den pentsuaren
kopurua kalkula daiteke. Kalkulu hori gutxi gorabeherakoa da, eraldaketa-indizea aldatu egin baitaiteke pentsuaren
elikadura-kalitatearen arabera, arrainaren egoera fisiologikoaren arabera edota ingurune-faktoreen arabera; izan
ere, gerta daiteke arrainek ez jatea ingurune-faktoreen eraginez.
Fitoplankton- eta zooplankton-premiak kalkulatzeko, kultura-bolumenak eta tangetako larben dentsitatea hartzen
dira kontuan larba-haztegian. Elikagai bizia ad libitum ematen zaie. Ikerketa-lan batzuen bidez, larba bakoitzak
kontsumitzen duen zooplankton kopurua eta hazkuntza-tanga bakoitzean eduki beharreko zooplankton-dentsitatea
kalkula daitezke.

LANBIDE EKIMENA

256

256

GAIARI DAGOKION GLOSARIOA


A
Aerobioa
Air-lift ponpa
Airea altxatzeko ponpa
Airea injektatzekoa
Aireztatzea
Aireztagailua
Aireztagailu murgildua
Anabolismoa
Anaerobioa
Arrain-hazkuntza
Arrainkumea
Arrautza
Arribazoia
Asetasuna
atzeranzko garbiketa
Aurregizentzea
Autoklabea
Azaleratzea
B
Balbula
Beira-zuntza
Bioiragazkia
Birzirkulazioa
D
Dekantazioa
Desgasifikazioa
Diatomea-lurra
Dosifikatzea
E
Eklosioa
Elikagai bizigabera egokitzea
Emaria
Emari-neurgailua
Epoxia
Eragitea
Eraldaketa-indizea
Erreaktorea
Errunaldia
Espektrofotometroa
Esterilizazioa
F
Fitoplanktona
Fotoperiodoa
Fotosintesia
G

Gazitasuna
Gazitasun-neurgailua
Gainasetasuna
Gainazaleko aireztagailua
Gasen guztizko presioa
Gizentzea
Gizentze-haztegia
Granulometria
H
Hareazko iragazkia
Hartzidura
Hazkuntza
Heltzea
Hezetasuna
Hezetasun absolutua
Hezetasun erlatiboa
I
Ikatz aktibatua
Inkubatzea
Inkubagailua
Ioia
Irabiagailua
Iragazketa
Iragazketa biologikoa
Iragazketa mekanikoa
Iragazketa kimikoa
Iragazkia
Isotermoa
K
Kaiola
Katabolismoa
Kloro-hondarra
L
Larba
Larba-haztegia
M
Manometroa
Marea
Marea artekoa
Metabolismoa
Metabolitoa
Metal astuna
Metamorfosia
Metanaupliusa
Mikroorganismoa

N
Naupliusa
O
Odol hotza
Oximetroa
Oxigenazioa
P
pH-a
pH neurgailua
Planktona
Polikilotermoa
Polibinilo kloruroa
Poliesterra
Ponpa
Ponpa birakaria
Ponpa zentrifugoa
Presurizatzea
PVCa
S
Sarezko aireztagailua
T
Termostatoa
Topografia
Toxikoa
Trukagailua
U
Ultramorea
Ur-jauzi bidezko aireztagailua
Urmaela
W
Weiss, asetasuna neurtzeko
gailua
X
Xurgatzea
Xurgatzeko ahoa
Xurgatzeko ponpa
Z
Zebatzea
Zentrifugoa
Zentrifugatzea
Zingira
Zooplanktona
Zutabe paketatua
Zutabe paketatuko aireztagailua

You might also like