Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Eskola Hiztun Bila jardunaldia.

2015-10-20, Gasteiz
Hitzaldia: HEZIKETA SOZIOLINGUISTIKOA LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO
IKASTETXEETAN: ANIZTASUNA, ERABILERA ETA JARRERAK.
Hizlaria: CARME JUNYENT (Hizkuntzalaria, Bartzelonako Unibertsitatea)
Hizkuntza aniztasunari eta gure inguruko hizkuntza-erabilerari buruz hausnarketa egitea, eta
pertsonen, gizarte-taldeen eta hizkuntzen artean ematen diren harremanez (identifikazio-, botere-,
elkartasun-harremanez ...) jabetzea, ikasgelan egin daitezkeen lan aberasgarriak dira.
Hizkuntza aniztasunaren ezagutza gutxietsia egon da, irakaskuntzan, oro har eta batez ere Lehen eta
Bigarren Hezkuntzan; gai hauek lantzeak ikasleei beraien ezagutzak eta gaitasunak areagotzeko
aukera asko zabaltzen dien arren.
Hitzaldian, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan egiteko moduko jarduera batzuk aztertuko
ditugu. Jarduera hauek ezagutza eta hausnarketa bultzatzea dute helburu: hizkuntzei buruz, ikasleen
inguruko aniztasun linguistikoaz, hizkuntzen erabileraz eta hizkuntza jarrerez
Aniztasuna eskolan edo auzoan behatu daiteke eta onomastika eta mailegatutako hitzen bidez landu
daitezke.
Hizkuntza erabilera aztertu daiteke, ikasleen adinaren arabera, familiaren inguruan, komunitatean
edo komunikabideetan zentratuta.
Horretaz gain, hizkuntza aldaera ezberdinen erabilerari buruz edo hizkuntza bizitasunaren
hautemateari buruzko hausnarketa ere egin daiteke.
Jarrerei dagokionenez, aurreiritziak alde batera uztea da helburua, beste hizkuntzekiko errespetua
areagotzeko eta bakoitzaren hizkuntzarekiko lotura (atxikimendua) handitzeko.

Mahai-ingurua: NOLA LANDU HIZKUNTZA JARRERAK IKASTETXEETAN; IKASLEEKIN EZ


EZIK.
Partaideak eta haien esperientzia:
Juanjo Ruiz (EMUN). TELP tailerrak: euskararen erabilera erosoa lortze aldera, hizkuntza jokaera

asertiboan trebatzeko, ikastetxeetan BHko ikasleekin eta Irakasleekin landu dituzte.


Maite Asensio (Urtxintxa). HezHiz programa: Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa,
hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritutakoa, LHko zein DBHko gaztetxoei zuzendutakoa
Iaki Eizmendi (EBETE). Ikasleen Hizkuntza Jarrera eta Jokabideetan aholkularitza eta prestakuntza
lanak ikasleekin, irakasleekin eta familiekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan
Esther Mugertza (Nafarroako Gobernuko Euskara Atala). MSB, Motibazioa Sustatzeko
Baliabideak bloga: DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma

Mahai-ingururako proposatu mintzagaia eta aztergaiak:


Hizkuntza Jarrerak eskolan lantzen, zer eta nola landu? (ikasleekin ez ezik)

Partaideen Esperientzien azalpena, nondik norako esanguratsuenak


o Zer, norekin eta nola landu? Zer dela-eta aukeratu dituzue alderdi horiek?
o Harrera, erantzuna. Eskolaren jokaera. Lorpenak. Eskolaren harrera
o Zaindu beharrekoak: gakoak, lorpenak ziurtatzeko estrategiak
o Zailtasunak, horiei aurre egiteko moduak
Esperientziatik haratago,
o Beste alderdiren bat landu beharko litzatekeela iruditzen zaizue?
o Alderdi horiei heltzeko modua antzematen al duzue?
HJ lantzearen Justifikazioa: arrazoiak zergati eta zertarakoak-, zentzua...
HJ lanketa kokatzen: eskolaren egitekoa, beste zenbait eragileren egitekoa
Zenbait aipu gibelaldian

Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna hiru hizkuntzetan garatzeaz gain, ikasleek


beren errepertorio eleaniztun hori kudeatzeko kontzientzia eta trebetasunak
gara ditzaten nahi dugu.
Izan ere, egoera askotan haien tankerako solaskide eleaniztunekin egingo dute
topo eta hizkuntza bat baino gehiago izango dute komun. Egoera horietan
harremanak zein hizkuntzatan bideratu nola erabakiko dute?
Hizkuntza-hautu hori erabaki pertsonal kontzientea izatea nahiko genuke eta
solaskideen artean adostua; eta ez minorizazio-egoerek eragindako inertzien
ondorioa. Hori da helburua: gure ikasleek hizkuntza jarrera enpatiko eta
asertiboak, zein jokabide kontziente eta proaktiboak garatzea. Hizkuntzaelkarbizitzari gizabidez eta ekitatez heldu diezaioten. Egungo ikasleek horri
begira prestatzea da egun eskolan dugun erronka erakargarrienetakoa

Egungo hizkuntza-prestakuntzan ez da
nahikoa
hizkuntza
komunikazioa
gaitasuna hizkuntza batean edota
batzuetan garatzearekin. Gaitasuna
eleaniztuna ez da bakarrik zenbait
hizkuntzetan komunikatzeko konpetentzia; kultura-arteko konpetentzia ere
eskatzen du; hori da, zenbait hizkuntza
eta kultura duten pertsonek osatutako
jendartean elkarrekin bizitzen jakiteko
gaitasuna. Gaitasun honek honako
hauen inguruko gogoeta eskatzen du:
hizkuntzen eta hizkuntza-erabileren
aniztasunari buruz, hizkuntzen arteko
harremanei buruz eta hizkuntzek gure
bizitzan eta besteekiko harremanetan
duten paperari buruz.
JM Baldaqui eta Carme Junyent

Lutar pela igualdade sempre


que as diferenas nos
discriminem;
lutar
pela
diferena sempre que a
igualdade nos descaracterize
Boaventura de Sousa Santos

Bestearengana gogoz joateko, besoak


zabalik eta burua tente eduki behar
dira, eta ezin ditugu besoak zabalik
eduki burua tente izan gabe... Haien
hizkuntza hitz egiten dudan horiek ez
badute nirea errespetatzen, haien
hizkuntzan hitz egiteak zabaltzekeinua izateari uzten dio eta
otzantasun eta mendetasun ekintza
bihurtzen da.
Amin Maalouf, Les identites meurtrires
Saioen kokatze-laburpena gibelaldian

You might also like