Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

TESTU IRUZKINA

WILSON PRESIDENTEAREN HAMALAU PUNTUAK


(1918)
1. Egilea: Thomas Wilson, Estatu Batuetako hogeita zortzigarren
presidentea izan zen eta 14 puntu hauetako ekarpenagatik 1919ko
Bakearen Nobel saria jaso zuen.
Thomas Woodrow Wilson Staunton-en jaio zen
1856an eta 1924an hil zen Washingtonen. Proiektu
desberdinak eraman zituen aurrera. Hautako bat,
Latinoamerikan
finkatu
zuen
kanpo
politika
interbentzionista izan zen. Gainera, Lehenengo Mundu
Gerran, 1917an, Estatu Batuak neutral izatetik parte
hartze izatera eraman zituen. "Entente" izeneko
taldean sartzeak, aliatu hauek irabaztea ekarri zuen.
1918ko urtarrilean, ezagunak ditugun hamalau puntuak
idatzi zituen eta Pariseko konferentzian ere parte hartu
zuen.
Nahiz eta dislexia izeneko gaixotasuna izan, Zuzenbidean graduatzea
lortu zuen Virginiako unibertsitatean. 1882.urte aldera, Wilsonek abokatu
bulego bat ireki zuen Atlantan. Bere grina politika mundua zen, eta
esperientzia honek huts egitean, Johns Hopkins Unibertsitatera bueltatu zen
zientzia politikoetan doktoretza bat egiteko. Princeton Unibertsitateko
lehendakari aukeratua izan zen 1902an eta han mantendu zen
1910.urterarte.
1911an Nueva Jersey-ko gobernadore aukeratua izan zen partidu
demokratagatik, bertan 1913rarte egon zen. 1912ko lehendakaritza
hauteskundeetan irabaztea lortu zuen demokraten partiduari esker. Honela
Estatu Batuetako presidentea izatera bihurtu zen.
Presidentzia irabazi bezain laster, Estatu Batuetako kongresura joan zen
aduanei buruzko legea bat eztabaidatzeko. Lehen lehendakaria izan zen
kongresura zuzenean jotzean. Halaber, senatuak hartutako erabakien
ostean, sufragio unibertsala bultzatzea erabaki zuen. 1913ko urrian berriz,
Panama kanaleko obrei amaiera eman zien. Wilsonek ere Erreserba Federal
izenekoa bultzatu zuen.
Bere ustez, gobernuan elite boteretsu eta gaitasun handikoa behar zen.
Horrela, 1914an, Mexikon edota Haitin interbenitu egin zuen.
Gizarte politika burutu zuen, zortzi orduko lan egunak ezarri eta juduak
politika munduan sartzea onartu zuen. 1917an berriz, militar zerbitzua
derrigortu zuen. Honetaz gain, lege oso gogor bat ezarri zuen, Lege Lehorra
1

izenekoa. Bertan,
debekatzen zituen.

fabrikazioa,

zerbitzuak

eta

alkoholaren

salmenta

2. Helburua: Wilsonen 14 puntuak abiapuntua izan beharko ziren bake


akordioak egiteko, batez ere Versailleseko Ituna Alemaniarekin. Oinarriak
izan beharko ziren bake justu bat eta mundu orekatuago bat lortzeko eta
baita beste gerra mundiala ere ez gertatzeko.
3. Jasotzailea: Lehen EE.BB.etako kongresua eta beranduago, Pariseko
Konferentzian parte hartzaileak dira, bereziki paper handia jokatu zuten
4 potentziek: Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Estatu Batuak.
4. Gaia:
Gaia, batez ere, politikoa da, baina ez bakarrik.Testu honetan
etorkizuneko Europa eta, nolabait, mundua ere diseinatzen ari ziren. Ideiak
nagusiak herrialdeen autodeterminazio eskubidea eta nazionalitateen
printzipioa dira, baina baita askatasun ekonomikoa eta konfliktoen
konponketa bide baketsuen bidez ere. Hor ere exijitzen da diplomazia
sekretuaren desagerpena 1. Mundu gerraren arrazoi nagusietako bat izan
zelako.
5. Testu mota:
Testua juridikoa da artikulu sorta bat direlako baina batez ere politikoa
da Pariseko Konferentzian aurkeztu zirelako eta helburua parte hartzaileek
kontuan izango zituztela zen.
6. Espazioa eta denbora:
Testua 1918ko urtarrilaren 8an aurkeztu zen Estatu Batuetako kongresuan
lehen, baina beranduago Pariseko Konferentzian ere aurkeztu zen.
7. Laburpena:
Mundu berri bat sortzeko adierazpena da, non bakea justizia eta herrien
askatasunean oinarritu behar dira. Horretarako ideia eta erabaki batzuk
aldarrikatzen dira:
Diplomazia sekretuaren amaiera.
Nabigatzeko eta merkataritza egiteko eskubidea.
Muga ekonomikoen desagerpena.
Armamentu militarren murrizpena.
Kolonia lehiakideen arautzea.
Errusiaren ebakuazioa.
Belgikako subiranotasunaren itzulpena.
Alsazia eta Lorena Frantziarenak izatea berriz ere.
Italiako mugen egokitzea.
Austriar-Hungariar Inperioaren autonomia.
Errumania, Serbia eta Montenegroren ebakuazioa.
Otomandar Inperioko herrien autonomia.
Poloniari subiranotasuna itzultzea.
Nazioen Elkarte iraunkorra sortzea eta bertan herri guztiak bilduko
ziren euren arteko arazoak eztabaidatzeko eta konpontzeko.
2

8. Termino geografiko-historikoak:
a. Diplomazia: estatu batek erabiltzen duen arau eta metodo multzoa
beste estaturekin harremanak mantentzeko.
b. Subiranotasuna: non dagoen edota nondik datorren boterea,
herriarengan edota pertsona batengan edo batzuengan datza.
c. Balkanak: Balkanak edo Balkanetako penintsula.
Europako hegoekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km
inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.
Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta
Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute
gainerako aldeetatik.
Eskualdean estatu hauek daude: Kroazia, Serbia, Albania, BosniaHerzegovina, Bulgaria, Grezia, Kosovo, Mazedoniako Errepublika eta
Montenegro.
d. Dardaneloak: Itsaso Beltza eta Mediterraneo itsasoa banatzen dituen
itsasartetako bat, bestea Bosforo itsasartea da. Turkian dago.
e. Nazioen Elkartea: 1919ko ekainaren 28an Versailleseko Ituna dela eta
sortutako nazioarteko erakundea. Lehen Mundu gerra ondoren,
bakearen
oinarriak
ezartzea
eta
nazioarteko
harremanak
berrantolatzea izan ziren bere helburuetako batzuk.
9. Azterketa:
a. Testu honetan, Estatu Batuetako presidenteak, gerraren ostean, bake
itunak egiteko proposatutako 14 bake puntuak jasotzen dira. Gutxi
gorabehera, bakea nola egin eta zein mundu sortu nahi den
planteatzen da. Puntu batzuk gai komunen arabera sailka daitezke.
b. Oinarrizko puntuak dira askatasunaren printzipioaren aplikazioa
politikan
(nazionalita-teari
printzipioari
lotuta
eta
hortik
autodeterminazio eskubidearen aplikazio eta demokraziaren sistema
politikoaren ezarpena) edota ekonomian (nabigazio askatasuna eta
askatasun ekonomiko).
c. Puntu batzuetan nolabait kritikatzen da nola ailegatu zen gerrara eta
gerraren arrazoiak ikusita, neurriak proposatzen ditu hori ekiditeko (1,
2, 3, 4, 5 eta 14 puntuak). Horrela proposatzen da diplomazia
sekretuaren amaiera, merkataritzaren askatasuna eta protekzionismoaren desagerpena, desarmea edota kongresu sistemaren bat sortzea
arazo kolonialak edota politikoak modu baketsuan konpontzeko.
d. 6, 7, 8 eta 11 puntuetan herrialde batzuen ebakuazioa exijitzen da eta
dagozkion kasuetan (Errusia, Belgika, Frantzia, Errumania, Serbia,
Montenegro) lurraldeak edota independentzia bueltatzea.
e. 6 puntuan, Brest-Litovsk akordioan adostutakoa Alemania eta
Errusiaren artean bertan behera uzten da.
f. 5, 9, 10, 12 eta 13 puntuetan nazioen eta nazionalitateen askatasuna
aldarrikatzen da eta horretarako autodeterminazio eskubidea
defendatzen da. Horrela, inperio handiak (Austriar-Hungariar Inperioa
eta Otomandar Inperioa) desagertu ziren eta estatu berri batzuk sortu
ziren (Austria, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia) eta koloniak ziren

lurralde batzuk potentzia handien menpean geratu ziren protektoratu


moduan (Irak, Palestina, Siria).
10. Testuinguru kronologikoa:
a. Puntu guzti hauek 1919an Versailleseko Ituna egiteko balio izan zuten.
Itun horrek eta beste galtzaileekin sinatutakoek, I. Mundu Gerraren
amaiera suposatu zuten. Ituneetako puntu adierazgarrienak Inperio
nagusien desagerpena eta herri bakoitzak bere iritzia emateko
askatasuna izan ziren.
b. Bake akordioetan jarritako baldintzak, batez ere, Versaillesekoan
nahigabea eta mendeku nahia zabaldu zuten garaituen artean eta
nolabait II. Mundu gerraren arrazoiak dira, totalitarismoen agerpena
eta garapena dela eta.
c. Irabazle batzuk ez zituzten bere helburu guztiak lortu, adibidez Italia
eta horrek eragingo du hurrengo urteetan estatu horien eboluzio
politikoan (faxismoaren agerpena).
d. 1919an Wilsonek istripu bat izan eta ezin zela mugitu gelditu zen.
Arazo honek errepublikanoen oposizioak Estatu Batuen isolamendu
politikan murgiltzea ekarri zuten eta bere kongresuak ez zuen Nazioen
Elkartean sartzeko eskaera onartu. Horrela Nazioen Elkartea jaio zen
arazoekin.
e. Hurrengo urteetan I. Mundu gerraren ondorioak asko nabarituko ziren
eta munduan ezegonkortasuna ezaugarri nagusia izan zen:
a. Errusiar iraultzak langile mugimenduen erradikalizazioa ekarri
zuen eta baita iraultza saiakera ugari ere.
b. Gerraren amaierak egokitzapen krisi ekonomikoa sortu zuen eta,
adibidez, faxismoak boterea lortzea Italian.
c. Beranduago 29ko krisi ekonomikoa oso larriak totalitarismoa
(nazismoa, frankismoa ) orokortzea estatu berrietan ekarri zuen.
d. Alemaniaren mendeku nahiak errearmea eta, azkenean, II. Mundu
gerrara eraman zuen.
e. Arlo sozialean ere aldaketak gertatu ziren: emakumearen
emantzipazioa, demokraziaren kontrako mugimenduen sorrera
eta garapena (faxismoa, komunismoa), mugimendu bakezaleen
garapena
11. Ondorioak:
a. Iturri zuzena da, Wilson presidentea protagonistetako bat I. Mundu
gerraren amaieran eta aurkeztutako 14 puntuak, batzuetan, kontuan ez
izan
arren,
eztabaidetako
abiapuntua
izan
ziren.
Gainera,
subjektibotasun puntu bat dauka testua zeren eta egilea Pariseko
Konferentziako protagonista nagusietako bat izan zen eta, logikoa
denez, bere interesak ere defendatzen zituen. Baina ezin da ahaztu
Wilsonek daukan inplikazioa Europan beste estatuena baino askoz
txikiagoa da eta arazo politikoak distantziatik ikusten ditu.
b. Edozein kasutan, parte hartzaileak puntu batzuetan ados ez egon
arren, testuaren garrantzia oso handia da, hurrengo debateak eta
erabakiak markatu zituelako. Gainera, hurrengo urteetan berak

proposatutako Nazioen Elkartea arrakasta eskasa lortu arren, gaur


egun bere herentzia Nazio Batuetan topa daiteke.
c. Testu honetan Wilsonek aurkeztutako 14 puntuak garatzen dira. Estatu
Batuetako presidenteak bake justu bat nahi zuen garaileen eta
garaituen artean eta horregatik prestatu zuen Pariseko Konferentziara
eramandako aldarrikapen hori.
d. Halere, puntu horiek ez ziren kontuan hartuta izanda asanbladagatik,
ezta potentzia irabazleek ere. Erresuma Batuak eta Frantziak bere
ikuspuntuak inposatu zituzten Alemania eta Austriar-Hungariar Inperioa
umiliatzeko.
e. Bake konferentziak hartutako erabakiak atsekabe eta mendeku nahia
probokatu zuten galtzaileak izan ziren estatuetan, zeren eta Parisen,
eta batez ere, Versaillesen ezarritako gerra erreparazio ugariak izango
dira arrazoi nagusietako bat Europan beranduago sortuko diren
totalitarismoaz, batez ere, Alemanian eta Italian eta hortik zuzenean
joko da II. Mundu gerrara.

You might also like