Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Sukarrietako Egoitza

Sentsibilizazioa

Nahiz eta berton, Urdaibaiko bihotzean, kokaturik dagoen gutxi dira Urdaibaiko
biztanleen artean egoitza honetan benetan zer egiten den dakitenak. Egia da nolabaiteko
ideiaren bat badagoela eta galdeketa bat egingo bagenu “kolonia” hitza adieraziko
luketela gehienek bertan eskaintzen diren udako jarduerak burura ekarriz.

Baina oso pertsona gutxik dakite ze nolako beste ekintza batzuk jorratzen diren edo zein
den egoitza horren erabilera edota zenbat eta zenbat langile, enpresa eta instituzio
dauden inplikaturik Sukarrietako Kolonietan.

Hau da, orokorrean, Sukarrietako egoitza horrekiko dugun ezagutza maila usteetan
oinarritutakoa da eta ez gara ohartzen duen benetako dimentsioaz; hezkuntza eremuan,
kultural, sozial eta laboral mailan.

Egoera paradoxikoa benetan. Nola da posible 85 urteetan zehar gure paisaiaren


irudietariko bat izatera heldu den egoitza horren baitan zer egiten den eta honen
dimentsioaren inguruan hain gutxi jakitea eta dakigun hori hain kalitate gutxikoa izatea?

Nola da posible guztion eta guztiontzat den ondare honetaz dugun ezagutza usteetara
mugatzea?

Sarritan zoritxarrerako den ustezko komunikazio eta informazio garai honetan bizi
izanda nola da posible Sukarrietako Egoitzaren dinamikak herrialde osoan duen
eraginari dagokion hedapena ez eskaintzea?

Erantzukizuna beharbada neurri batean denona izango da baina gehiena zalantzarik gabe
ondare publikoa erabat pribatua balitz kudeatzeko hautua aspaldi egin zutenena da.

1
Ezagutza

Deskripzioa=Descripción
 Busturialdeko itxasadarrean kokatua
Biosferako Urdaibai Erreserban
 78.000m2 lur dauka
 200 bat umerentzat lekua
 Kirol instalazioak eta igerilekuak
 Nekazaritzako eremua, korta, ortua,
negutegiak

Sukarrietako egoitza bizitzaz beteriko lekua da. Beharbada, herrialde mailan ekintza eta
jarduera gehien batzen duen egitura izango da. Urtean zehar oso gutxi dira zenbait
ekintza edo jardueretarako erabiltzen ez diren egunak. Gabonetako eta Aste Santuko
egunak izango dira ziur aski Egoitzako ateak itxita dauden bakarrak.

Izan ere, ugariak eta erabat ezberdinak dira bertan garatzen diren hezkuntza proiektuak.
Ezberdinak hezkuntza xedeetan, helburuetan, asmoetan, konpromisoetan,
dimentsioetan, arduretan, egituran...

Baina, ezberdinak izan arren denek dute eginkizun eta funtzio bat. Bizkaiko herrialdeko
biztanle orori zerbitzu bat eskaintzea bertako kudeatzaileak, BBK, herriarekiko duen
giza konpromiso dela eta. Konpromiso honen nondik norakoak BBK eta instituzioen
artean eratutako akta fundazionalean batzen dira. Konpromiso honen jarraipena,
errebisioa, ebaluazioa...eta ondorioztatutako erabaki hartzea langai interesantea bezain
korapilatsua izan daiteke.

Gaur egun, lau proiektu dira, denek era batera edo bestera hezkuntzarekin lotuak baina
era berean denak ezberdinak eta euren artean zer ikusirik ez dutenak, Sukarrietako
Egoitzaren egunerokotasuna betetzen dutenak:

HEZKUNTZA JARDUERAK

SESZ-CEEP. SUKARRIETAKO ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA-


CENTRO DE EXPERIMENTACION ESCOLAR DE PEDERNALES.

BBKko Gizarte Ekintza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuarekin orain


dela 27 urte egindako hitzarmenaren ondorioz eratutako Ingurumen Hezkuntzako
hezkuntza proiektua. Gaur egun Bizkaiko herrialdean ez ezik Estatu eta Europa mailan
bere eremuan- Ingurumen Hezkuntza- erreferentzia den hezkuntza proiektu erabat
konsolidatua.

Izan ere, hamaikatxo dira SESZk bere historian zehar Ingurumen Hezkuntza arloan
egindako publikazioak, kongresuetan aurkeztutako ponentziak, formatutako irakasleak,
emandako hitzaldiak eta proposatutako hezkuntza esku-hartze ereduak

2
Bere jarduera irailetik ekainera, biak barne, garatzen da eta Bizkaiko hezkuntza
komunitate osoari Ingurumen Hezkuntzako lan proiektuak garatzeko eskainitako bost
egunetako egonaldian zehar bataz beste 110 ikasle eta 6 irakasle hartzen ditu astero-
astero ikasturteko 30 asteetan zehar.
Honela bada, Bizkaiko hezkuntza errealitatean duen dimentsioa eta presentzia
erabatekoa dela bistako gauza da.

ERAKUNDEA GIZA FUNTZIOAK


BALIABIDEAK
HEZKUNTZA Zuzendari Hezkuntza proiektuaren diseinua eta lidergoa
DEPARTAMENTUA Pedagogiko bat
Gobernu Batzordean onartutako lan ildoak
11 Irakasle garatzea
BBKko GIZARTE 6 monitore Irakasleriarekin kolaboratu hezkuntza
EKINTZA proiektuan

UDALEKUAK

Aisiarekin lotutako ekintza hauek Bizkaiko (BBKko aurrezki kontua) duten umeei
eskaintzen zaie eta uztaila eta abuztuan zehar garatutako programa da.
Bataz beste, 160 ume izaten dira astero eta beraiekin batera 20 bat monitore izaten dira.
Bizkaian eskaintzen den aisialdi proiektu sendoena, ezagutuena eta eskaera gehien
jasotzen duena da. Klasiko bat.
Erantzukizun osoa BBKrena da

ASTEBURUAK

Asteburuetan ere hezkuntza proiektuak garatzen dira Sukarrietako Egoitzan. Hezkuntza


proiektu hau hain zuzen ere, Guraso Elkarteen bitartez kudeatzen da eta bataz beste 50
ume izaten dira astebururo egoitzan. Urdaibaiko ekosistema, nekazaritza eta arrantza
izaten dute hezkuntza jardunen ardatz eta beste monitore talde ezberdin batekin
garatutako programa berezitua da.

TRATU ONA BERRI ONA

Ikasturtean zehar eta astelehenetik ostegunera bitartean genero trataeraren inguruan


garatutako hezkuntza programa. DBHko ikasleentzat zuzendua eta enpresa pribatu
batekin batera kudeatutako programa. Bataz beste, Bizkaiko ikastetxeetako 45 ikasle
hartzen ditu astero eta iaz martxan jarritakoa da.

DIMENTSIOA LAN EREMUAN

Jakina hau guztia garatu eta posible egiteko zuzenean proiektuen atzean dauden
profesionalez gain beste asko eta asko dira lanean jo eta ke dabiltzanak. Hala nola,
idazkaria, zerbitzuko arduraduna, mantenuko arduraduna, garbitzaileak, jantokiko
arduradunak, nekazaritza eremuko langileak...

3
Nahiz eta enpresa errealitate ezberdinetakoak izan Sukarrietako Egoitzak lan eremuan
duen dimentsioa azalarazteko hone hemen hurrengo datu hauek:
Urtean zehar Sukarrietako egoitzan ari dira lanean BBKko 16 pertsona, Hezkuntza
Departamentuko 12, EUREST enpresako 8 pertsona, Lantegi Batuak enpresako 3,
“Tratu ona berri ona” proiektuko 4 pertsona eta asteburuetako 4.

Guztira: 47 langile (udalekukoak zenbatu gabe)

*DIMENTSIOA ERABILERAN

* Ez daude zenbaturik “Tratu ona berri ona” genero trataera proiektukoak. 1.200 ikasle eta 60 irakasle
gehiago.

EKINTZA ARLOA GUZTIRA


ACTIVIDAD SECTOR TOTAL
Ikastexeak=Centros 105 105
SESZ Irakasleak=Profesorado 180 180
CEEP Neskak=Niñas 1603
3.100
Mutilak=Niños 1497
Neskak=Niñas 803
UDALEKUAK 1597
Mutilak=Niños 794
COLONIAS
Familiakoak=Familiares 3.500 3500
Irakasleak=Profesorado 58
ASTEBURUAK Mutilak=Niños 1146
2.050
FINES DE Neskak=Niñas 904
SEMANA
Ikastetxeak= Centros 45 45

Erabiltzaileak=Usuarios/as 10.485

Bistan da Bizkaiko herrialdeari dagokionik behintzat Sukarrietako Egoitza errealitate


sendoa eta etorkizunez betea dela gizarte ekintza esparruan. Erreparatzerik baino ez
dago Sukarrietako Egoitzak zenbait eremutan duen dimentsioa, eskaintzen duen
zerbitzua, gauzatzen duen hezkuntza ehuna, sortu eta mantentzen dituen lanpostuak,
ahalbidetzen duen erabiltzaileen kopurua...

Nola ulertu orduan dimentsio hauetako errealitatea desagerrarazteko hautua? Nola


ulertu orduan gure historia eta ibilbidearen parte den proiektu integral honen suntsitzea?
Egia da badaudela tartean Bizkaiko Aldundia eta BBKren arteko negoziazio batzuk
Eako etxe eta lur batzuen inguruan.

Baina egia da era berean, dimentsioa, proiekzioa eta tangibleak ez diren arren,
Urdaibaiko giza dimentsioan Egoitza honekiko loturik dauden pisu handikoak diren
beste aspektu eta baloreak ordezkaezinak direla.

Zergatik orduan Guggenheim-a Sukarrietako Egoitzan? Edo hobeto esanda, zergatik


Sukarrietako Egoitza okupatzen duten lur sailetan?

Hurrengo datu eta galderekin klabe hipotetiko batean behintzat, beste parametro bat
mahai-gaineratuko dugu gai honekiko hausnarketaren inguruan.

4
1. Jakina da Sukarrietak Egoitzako lur sailak BBKrenak direla (BBK zer den ere
eztabaida genezake!!)
2. BBKko egiturak bi atal ditu, finantzieroa eta gizarte ekintzakoa.
3. Aspaldiko urteetan gizarte ekintza arloa pairatzen ari den murrizketa maila oso
esanguratsua da.
4. Bi dira murrizketa honen gibelean dauden arrazoiak
 Liberalismo ekonomizistaren paradigmatik dariona. BBK gero eta gehiago
ohiko banku baten parametroetan murgildurik dago.
 Gizarte ekintzarekiko konpromisoak “ulertzeko” beste era bat.
5. BBKk gizarte ekintzari eskaintzen dion dirua gero eta murritzagoa da eta gainera
paradigma aldaketa bat sumatzen da diru honen kudeaketan.
6. Gizarte Ekintza egituran baitan dagoen pertsonala, egoitzak, ekipamenduak...
hau da, “kapital inmobiliarioak” Gizarte Ekintzako diru asko eta asko eramaten
du eta beharbada horren isla ez da gizartean “behar beste” ikusten.
7. Nola islatu ahal da gehiago “gizartearekiko konpromisoa” diru partida
berdintsuak edo urriagoak izanik??
8. ..............................(hausnarketarako unea)
9. Zer ikusirik du honek Sukarrieta eta Guggenheim museoaren kokapenarekin?
10. ...........................(hausnarketarako unea)

DATU BATZUK

Las tres cajas vascas destinan a la Obra Social una


proporción de los beneficios superior a la media

• El 27% de los resultados de la BBK para fines sociales está por debajo del 37,5% de
Kutxa y del 35,2% de Caja Vital
• En números absolutos, los 82 millones de euros destinados a iniciativas sociales de
BBK apenas superan a los 81 millones de euros de Kutxa
• El apartado que recibe más fondos de la BBK es el dedicado al ámbito asistencial
y sanitario

La normativa, vigente desde 1992, exige a las cajas de ahorro dedicar como mínimo la
mitad de sus beneficios para el fondo de reservas que garantice su solvencia y futuro
económico. En el caso de la BBK, esa partida supuso el 73% de sus ganancias en 2007. El
27% restante se destinó para financiar la Obra Social de la entidad vizcaína durante 2008.
Así, de los 307 millones de euros de beneficios, 82 millones se dedicaron íntegramente a
sufragar las actividades que se realizaron como parte de su Obra Social durante el año

5
2008. Si se comparan estas cifras con las obtenidas en el anterior informe realizado por
CONSUMER EROSKI en 2004, la BBK invirtió entonces menos dinero (algo más de 57
millones de euros). Sin embargo, la proporción de ese presupuesto en comparación con
sus beneficios era de un 30%, tres puntos por encima.

Aunque la proporción de beneficios que fueron a parar a la Obra Social de la BBK se ubica
en la media del resto de cajas de ahorro analizadas (un 26%), se halla, sin embargo, por
debajo del dedicado al mismo fin por las otras dos cajas vascas, Kutxa y Caja Vital. Ésta
última destinó el año pasado el 35,2% de sus resultados (25 millones de euros de los 71
millones que ganó) a Obra Social, mientras que el porcentaje de Kutxa ascendió al 37,5%.
En el caso de la entidad donostiarra, pese a la diferencia de tamaño y de beneficios
respecto a la BBK (307 millones euros de la entidad vizcaína frente a 216 de la
guipuzcoana), las cantidades para fines sociales apenas se diferenciaron con la caja
vizcaína (82 millones de euros la BBK y 81 millones de euros la Kutxa).

Pese a todo, en el estudio se ha constatado que el compromiso de BBK con las acciones
no lucrativas es mayor si se compara con el de cajas de ahorros con ganancias similares,
como Unicaja (327 millones de euros en ganancias y un 20,8% para Obra Social); Bancaja
(369 millones de euros de beneficios y un 22,8% para acciones no lucrativas) o la Caja de
Ahorros del Mediterráneo (CAM), con 386 millones de euros de ingresos, de los que
destina la mitad del porcentaje de la BBK a iniciativas de índole social. BBK también sale
bien parada si la comparación se establece con las dos principales cajas del país, La
Caixa (18,7% de sus 2.488 millones de euros de beneficios para obra social) y Caja Madrid
(8,7% de sus 2.861 millones de euros de resultados positivos).

You might also like