Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Cantervilleko mamuak eta Osanbok, Afrikako semeak antzeko bukaera dute.

Baina latzagoa da
Osanborena, dudarik gabe. Afrikako beste seme-alaba asko bezala, bahitu egin baitzuten gizon
zuriek, gizon zuri eta guztiahaldun madarikatuek. Eta gizon zuri eta errege beltz traidoreen
kontrako borroka etengabean izango ditu garaipen batzuk. Adibidez, Osanbo eta Donsok
bahitzaileen itsasontzia, afrikarrek txalupa handia deitzen diote, eskuratzen dutenean, gizon
zuri guztiak akabatu eta Itsasontziaren jabe egin bai, baina nola itzuli Afrikara? Horra hor koska,
horra hor atsekabea! Itsasoan ez dago trafiko-seinalerik. Hala ere, Lehorrean, iamanatarren
herrixkan, izango dute une alairik Osanbok, bere emazte Aisak eta beren semetxoak. Eta hemen
badago elementu bat hain ohizkoa ez dena. Herrixka hori Hego Amerikan dago, eta gizon zuriak
hemendik ere hartzen ditu esklaboak, ez, beti pelikuletan erakutsi zaigun bezala, Afrikatik
bakarrik. Baina garai hartan Iparramerikarrek Hego Amerikatik hartzen zituzten esklaboak. Noski
helmuga Iparramerika bera da, eta han beltzak esklaboak ez dira mandoak baino baino. Eta ihes
egin behar. Bizitza ihesa da Osanborentzat. Askatasuna lortzeko ihesa. Liburuaren bukaerak
itxaropenerako bidea ematen du. Gertakizunak gertakizun, azkenean itxaropena. Cintyk eta
Martinek, Osanboren lagunak biak, haur bat izan behar dute. Martinek negar egiten du. Agian
Osanbo eta beste beltz askoren borroka ez da alferrikakoa izan Azkenean Osanbo eta bere
emaztea askatu eta bizitza on bat eraman zuten biek.

You might also like