Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 298

15:44:54.

325 GMT+2

Bienvenido Ursua
Bienvenido Ursua etxetik lehenengoz irten zenean, kanposantura joateko izan zen. Edo
hobeto esanda: Bienvenido Ursua etxetik lehenengoz atera zutenean, kanposantura
eramateko izan zen. Laurogeita hamahiru urte ondo beteak zituen.
Prozesioan eraman zuten, bere traje onena jantzita. Aspaldi ikusi gabeko senideak ere
etorri ziren, baita sekulamendikoak ere. Herriko jendea leihoetara irten zen, Bienvenido
Ursua eta bere segizioari agur egitera. Ez zen falta izan negar egin zuenik ere. Denek
maitatzen zuten Bienvenido Ursua, egundo ikusi ez duzun pertsona maitatu ohi den era
horretan.
Eguzkiak ere erritual hartan parte hartu nahi izan zuen, aste luzeetan hodei moltsoen
artean ostenduta egon eta gero. Bienvenido Ursuaren azal zurbilak lehenengoz ezagutu
zuen eguzki errainuen berotasuna. Bere bisaiak distiratsua ematen zuen.
Kanposantuko ate erraldoi kirrinkariek errespetuz begiratu zieten gerturatzen ari zirenei.
Barruan, nekosten lurrina eta harlauzen hotsa, besterik ez. Senideak Bienvenido
Ursuaren betiko egoitza izango zen hilobira ailegatu ziren. Hantxe zeuden euren
arbasoak ere, euren amets zimeletan kaiolaturik.

Orduan, isiltasun beldurgarri hartan, Bienvenido Ursuaren berbak entzun zituzten,


harrezkero hilobiaren barrunbetik sortuak legez: Ez zait kanposantua gustatu. Isilegia
da, umelegia. Eraman nazazue berriro etxera!.
Beste laurogeita hamahiru urte egiteko deliberamendua egina zuen ordurako.
Beste denbora batzuk ziren.

2008/10/28 10:26:31.699 GMT+1

Claudio Verdemonte
Claudio Verdemonteri, ospitaleko urgentzietako itxarongelan odol-analisiaren emaitzak
itxaroten ari zela, tunel bat egiteko apeta etorri zitzaion. Tunel luze-luzea, amaierarik
izango ez zuena.
Bozgorailutik bere izena entzunda maletatxoa hartu zuen, eta jarleku hutsari etsipenez
begiratu zion, egundo ikusiko ez duzun senide bati legez. Ideia bat etorri zitzaion
burura: zein malgua zen denbora toki zarratu hartan. Urgentzietako itxarongeletako
erlojuek margoak ziruditen, hain labanak, hain bigunak. Pasabide estuan zihoala,
oraindik ez zekien han denbora astiroegi ala arinegi zebilen. Erabaki zuen aldi berean
zebilela astiro eta arin, bere bihotzaren taupadak legetxe.
Urrutitik entzun zituen medikuaren hitzak, hizkuntza estrainioan edo esandakoak.
Lasaitasun deserosoa sentitu zuen izara garbituegien artean sartukeran. Ospitaletako
usaina, pentsatu zuen. Gauza gutxi zeuden ikara eragiten ziotenak, eta horietako bat
ospitaleetako usaina zen: heriotzaren gernu usaina ekartzen zion gogora.
Loguraren olatuak begi barrenetan, sabaiko argia amata zedin desiratu zuen. Afari on
bat gurako nuke orain, egin zuen bere kautan. Pentsamendu hori beste batek estali
zuen, ikaragarria: heriotzako orduan egundo ez da sexuaren gainean pentsatzen.
Baina ordurako hain gogoko zuen tunelean aurrera zihoan, sekula amaituko ez zen tunel
umel eta bero hartan, amaren sabelean bezain gozo.

2008/11/05 17:45:57.369 GMT+1

Osvaldo Cifuentes
Osvaldo Cifuentes argizari museoko gau-zaintzailea erotu egin zen. Bere linternaren
argi zerrenda dardaratia baino ez zuen areto ilun amaigabeek sortzen zioten izuari aurre
egiteko. Argizarizko eskulturek barre egiten ziotela begitantzen zitzaion. Gauetako
bakardadea metatu egin zitzaion bihotzean. Laborriak janda ibiltzen zen areto batetik
bestera, alde guztietara mesfidantzaz begiratuz. Eskulturek adarra jotzen ziotela sinetsita
zegoen. Burua endredatu nahi ziotela. Gauero eskulturak tokiz aldatuta ikusten zituen.
Frantziako iraultzako gelan ez zuen ba Lenin bera ikusi aurreko astean? Eta zer egiten
zuen Charles Darwinek erlijioen aretoan? Denborarekin, bere eroaldian, eskulturak
berba egiten hasi zitzaizkion. Mehatxuzko hitzekin eraso egiten zioten: handik alde
egiten uzteko, bestela akabatu egingo zutela.

Azkenengo gau hartan Neron hurreratu zitzaion gibeletik, eta belarrira berba batzuk
esan zizkion, barre zantzo artean. Biharamunean Osvaldoren gorpu kiskalia topatu zuten
museoaren hondakinen artean. Aurpegian oraindik antzematen zitzaion zorionaren
irribarrea.

008/11/10 11:29:25.282 GMT+1

Nicasio Cienfuegos
Nicasio Cienfuegosen gainbehera hogeita bi urterekin hasi zen, amak burusoil geratzen
ari zara esan zion momentu berean. Esaldi hark madarikazioen indarraz erre zion
bihotza. Esan liteke jausten zitzaion ile bakoitzarekin batera deuseztuz zihoakiola
izaera. Gaztetan izan zituen amets guztiak halaxe aienatu zitzaizkion, orrazian geratzen
diren ileen antzera.
Amak aukeratu zion emaztea, ordurako txorimalo izateko ere ez zuen balio eta.
Ezkonbizitzak ez zion onik egin baina. Emazteak ez zekien ezta arrautza bat frijitzen
ere. Barrita energetikoak ematen zizkion jateko. Gose bazara, maneatu zaitez zu, esaten
zion. Etxeko armairuak eta gela guztiak arropaz beteta zituzten, emazteak herriko
portaleetan utzitako arropa poltsak hartu eta etxera eramateko ohitura zikina baitzuen.
Larrutan egiten zutenean, mesprezua ikusten zuen emaztearen begietan. Hauxe
gustatzen zaizu? galdetzen zion, erdeinuz. Nicasiori buruan sartu zitzaion emazteak
odolkiekin pentsatzen zuela gizonarena hankartean igartzen zuenetan. Eta bere amets
errepikatuetan emazteak burkopetik aiztoa atera, odolkia sasta! ebaki eta barre zantzoka
jaten zion.
Gau baten, Nicasioren hatsa gehiago ez sufritzearren, dirua eman zion emazteak.
Andratan gastatzeko, esan zion, hotz. Harrezkero asterik behin ematen zion andratarako
soldata. Nicasiok diru hori gorde egiten zuen, ez zen neoi-argien etxera sartzen, beldur
ematen zion. Horren ordez tren geltokira joan eta burdinbidean ibiltzen zen, deslai,
halako baten iretargiak bere buru zimelduan dirdira egin zion arte. Hantxe ikusi zuen
bere salbazioa, errail haietan. Baten gainean pausatu, eta funanbuluen antzera hasi zen
ibiltzen, bizitzan sekula izan gabeko orekaren bila. Katu baten gisa mugitzen zen
aurrerantz, aurrerantz, aurrerantz.

Katuen ibilera isil hartan bilatu behar zuen salbazioa.

Biharamunean kapitalera joan zen. Poltsa batekin itzuli zen. Barruan, ileorde erosi
berria. Zuzenean joan zen etxera. Erropateriaren gainetik jauzi eginda emaztearen
harritu aurpegira zuzendu zuen lehen labankada. Txiki-txiki egin arte ez zuen arnasa
lasai hartu. Gorpuzkinak lapiko handi baten sartu eta hurrengo egunetan jan zituen,
atzamarretan hartuta.
Emaztearen azken zatia amaitu zuenean, ileordea jantzi eta amarenera abiatu zen, zor
zaharra kitatzera.

2008/11/17 12:29:24.590 GMT+1

German Villayuso
German Villaysusok dohain ohikanpokoa zuen: bere herrialdeko idazlerik onena ei zen,
batere libururik idatzi barik. Kazetari eta kritikari guztiak txunditurik zituen, eta
egunkarietako orriak beti zeuden berarentzat zabal-zabalik. Inoizko idazlerik handiena
zela zioenik ere bazen. Mirari horren arrazoia Germanen nolakotasun bati egotzi
beharko genioke, duda barik: literatur liburuez elikatzen zen. Bai, egunero dozena erdi
liburu sabeleratzen zituen, ogiaren edo uraren laguntzarik gabe. Urdailean digestioa egin
eta hondakinak uzki aldera bidali arren ere, liburuen arima, letrak, burmuinera iragazten
zituen.

Atera kontuak: egunero, sei liburu; hilean, ehun eta laurogei; urtean, bi mila ehun eta
laurogeita hemeretzi. Literatur unibertsalaren sekretu guztien jabe zen, baita idazle
berri-berriena ere. Horrek bere izaera markatu zuen: aipuen bidez hitz egiten zuen,
edozein huskeria esateko literaturaren altxor amaigabean bilatzen zuen sententziarik
distiratsuena, denak aho zabalik utziko zituena.

Esaterako, zu abertzalea zara? galdetzen bazioten, honelako zer edo zer erantzungo
zuen: Herman Hessek zioenez, niretzat ez dago aberririk ez eredurik, hori guztiori
hurrengo sarraskia prestatzen ari diren agintarientzako apainduria besterik ez da.
Itauntzen bazioten ea loreak gustuko bazituen, di-da baten erantzungo zuen Tagorek
idatzi zuenez, Jainkoa erresuma handiez gogaitzen da, baino egundo ez loretxoez.
Eta beti gisa horretan.
Berba egiteko era ere findu zuen. Bere jaioterrikoen berba egiteko modu zakar samarra
baztertu eta soinu txistukarien zalea bihurtu zen. Ezerezean eraikitako ospeak New
Yorkeko idazle-klubik ponpoxoenera eraman zuen. Bertan hitzaldi gogoangarriak bota
zituen, eta Hudson ibaiak berak ere German Villayusorentzako laudorioz gainezka egin
zuen.
Horrenbesteko ospeak burua endredatu zion. Eleberria idatziko zuela erabaki zuen
halako baten, bere-berea, inoren aipurik gabea. Orduan gertatu zitzaion gertatu
beharrekoa: bere sormena Saharako basamortua baino elkorragoa zela konturatu zen.
Kontua da ordenagailuan lerroak idatzi ahala deuseztatu egiten zirela, xaboi burbuilak
airean legez. Aipuak idatzi ahala, bere begi harrituek pantailatik nola desagertzen ziren
ikusten zuten.
Alditxartu egin zen. Erotu behar zuela begitandu zitzaion. Aste batzuen buruan, urteetan
xurgatutako literatura belarrietatik nola isurtzen zitzaion ikusi zuen, ur zikin bihurturik.
Gaur German Villayusoren gorpu likidoa pertz baten gordetzen dute.

2008/11/24 11:33:37.120 GMT+1

Manuel Lechuga
Gauak ahoa siku zuen ordu txiki baten, Manuel Lechugari ipurtargi bana isiotu
zitzaizkion begietan. Kea salduko dut, esan zuen ohearen iluntasunetik. Eta bere
negozioaren arrakasta galdera batez ziurtatu zuen: Jendea izerdia errekaka
botatzeagatik ordaintzeko prest badago, zergatik ez didate nire ke-masajeengatik euren
diru-zorroetako billeteak pozarren eskainiko?

Argi-argi ikusi zuen aukera hura baliatu behar zuela Hondamenditik Ospeurira
mudatzeko. Batzuk barraskiloen lirdingen kontura aberastu badira, ni kea salduz
dirutuko naiz, erabaki zuen.
Estrategia pentsatu zuen: jendeari sinestarazi behar zaio kea erosi beharra duela,
osasungarria dela. Areago: gaitzak sendatzen dituela. Eta iragarkietan agertuzko zen
mezua ere pentsatu zuen: kearen baitan jainkoaren esentziak ferekatuko zaitu. Behin
eta berriro errepikatu zion bere buruari esaldi hori, hamaikagarren manamendua
zizelkatuko lukeenaren indarraz.

Gauaren konplizitateaz, Manuel Lechugak bere diskurtsoa atondu zuen: jendeak zer
behar duen, horixe eskaini. Malenkoniatsuei bizipozaren kea salduko diet; tristeei,
irribarrearena; logabetuei, ametsena; ardigalduei, maitasun berriarena; etsituei,
etorkizunarena. Zatozte, zatozte nire keaoriora. Nor sar dadila gustuko gelan. Honetan,
pago-zuraren ketan egongo zarete, ordu erdiko kealdiak hogei euro, pago-keak
hezurretako mina arinduko dizue. Eta beste gela honetara sar daitezela argaldu nahi
duten guztiak, izei-kea beren-beregikoa da gantzak desegiteko. Eta hara, hirugarren gela
aukeratzen baduzue, zuen grina berreskuratuko duzue ohaidea asetzeko.
Eta gau guztia eman zuen bere kearioa airean eraikitzen, eta zer ederra zen, eta zein
biguna zitzaion arrakasta, eta zein gozoro entzuten zuen bere poltsikoan diruaren txintxina.
Baina gauaren azken arnasa kearen moduan desegin zenean, ipurtargiak amatatu egin
zitzaizkion Manuel Lechugaren begiei.
Egunerokotasunaren txabusina jantzi, eta bederatzietan goizero legez, bere denda
antigoalekorantz abiatu zen, ordurako inork entzuten ez zituen LP eta zinten musika
tristea gosaltzera.

2008/12/01 16:34:26.544 GMT+1

Aparicio Sarabia
Aparicio Sarabiak oihu egitea alferrik zela erabaki zuen: zulo haren kanpoaldetik inork
ez zion entzungo. Ia seguru zegoen kordea galdu zuela bertara jausi zenean, hain kolpe
handia zuen buruan. Haraino zelan ailegatu zen gogoratzen saiatu zen. Ez zen erraza:
irudi solteak baino ez zituen, eta hutsune ugari. Norbaitek bultza egin ziolako irudipena
zuen. Baina, zertara joana zen hobi haren ertzeraino? Txiza egitera, agian?

Gaueko ibilaldi alkoholikoa gogoratzen ahalegindu zen. Larunbatero bezala, taberna


jendetsuetan ito zuen bere bakardadea, gintonik ugarietan. Txirri asko erre zituen,
gehiegi. Edozein modutan, ez zegoen autoa hartu eta etxera bueltatzeko moduan. Bertan
lo egin beharko zuen, atzeko jarlekuan botata, askotan legez. Errituala bilakatua zen
zapatuetako erromesaldi hura: bazkalostean autoa hartu eta hiri urrun batera joan. Beti
herri desberdinetara. Gero eta urrunagoetara. Esan zitekeen halaxe saiatzen zela bere
bizitza funsgabeari ihes egiten, autoa hartu eta ahalik eta urrunen joanez, bere etsipena

alkoholean hondoratuz. Mundutik desagertzeko modurik onena taberna jendeztatuetan


galtzea zen, inurritzea. Hordiak eragindako amnesia zen Aparicio Sarabiarentzat
salbazio bakarra. Ezer ez gogoratzea, bizirik hiltzea.
Horrexen aurka egin behar zuen goiz umel hartan borrokan Apariciok, gau hartako
hutsuneen aurka. Kostata, taberna baten irudia etorri zitzaion gogora: bere burua ikusi
zuen barra atzeko kristalean islatuta. Hondamendiaren aurpegia. Gintonikaren barruan
sentitu zen, itotzear, izozmendien artean galdutako ontzi deslaiaren antzera. Botagura.
Erraiak goitikatu beharra. Bultzaka irten zen kanpora. Mozkorraren eldarnioz, gaueko
paisaia vangoghtua, desitxuratua begitandu zitzaion. Tirri-tarraka zihoala, etxeak dantza
eroan zebiltzan, gora eta behera, tartalo baten eskutzarrek inarrosiak legez.
Non ote zegoen autoa? Kale anonimoen labirintoan galdu zen. Denak berdinak, denak
arrotzak. Zenbat denbora ibili zen horrela, inora bidean? Haize hotzaren sentsazioa
etorri zitzaion gogora, sastakai zorrotzen moduan saihetsak sakailatzen zizkiona.
Beharbada pentsatuko zuen autoa ezin topatu eta beste aterperen bat bilatu beharko
zuela. Bai, horrexegatik sartuko zen kanposantuan, bazirudien patuak haraino eraman
zuela, eta desordu hartan berarentzat zabaldu zituela burdina ugertuzko ate erraldoi
haiek.
Zer gertatu zen gero? Hordiaren lurrunak kanposantuko behe-lainoa baino zarratuagoak
ziren Apariciorentzat. Buruan zuen minak eztanda egin baino lehen, azken irudi bat
etorri zitzaion, zirriborratua: kanposantuko iluntasun itsaskorraren artean, han, urrun,
giza irudi bat. Burdina imanera legez oldartu zitzaion. Ez zion atzera begiratzeko astirik
ere eman, ezustean harrapatu zuen, hobi sakonaren ertzean txiza egiten zebilela.
Aparicio Sarabiak, hobiaren goialdetik, nola jausten zen arretaz begiratu zuen, eta
orduantxe erabaki zuen munduan ez zuela inon aurkituko ezkutaleku hoberik atseden
hartzeko.

2008/12/15 18:48:49.200 GMT+1

Higinio Sarasa
Higinio Sarasa mendi arteko bailara baten bizi zen, abizen itxura zuen herri horietako
baten. Zer edo zer argitzearren, esan dezagun mila biztanlera heltzeko bi digitu falta
zitzaizkiola herriari, eta zerutik begiratuz gero, gehiago zirela txapel gabeko etxeak
txapeldunak baino.

Taberna bakarrean ematen zuen denbora gehiena, bazterreko mahaian jesarrita.


Batzuetan, ezusteko egoiliarrak topatzen zituen bertan: asteburuetan ezerezaren bila
etorri ohi ziren kanpotarrak. Horrelakoetan, bere txokoa harrapatzen zioten arrotzak
uxatzeko, astiro-astiro hurreratu eta honelaxe egiten zien ospa egiteko gonbitea,
erlojuari begiratzen ziola: Ordu ona duk guardia zibilak hiltzeko.
Esaldiak ez zion egundo ere hutsik egin.
Txoko hartan, bere ardura nagusia, bizkotxoak ardo goxotan bustitzeaz gainera,
herrikide guztiei ilea moztea izaten zen. Denei berdin: buruan txizontzi bat jarri eta
bistan geratzen ziren ileak mozten zizkien.
Txantxarako gogoa zuen egun baten, lurrean sakabanatutako ile moztuak eskuetan hartu
eta hauxe esan zion Remigio artzainari: Egunen baten, arrainak zainduko dituzu hemen
bertan, inguruko larreetan, eta begien zuloetan lutxoak haziko zaizkizu. Profeziatzat
hartu zuen Remigiok.
Gustua hartu zion Higiniok jolas horri. Herrikide guztiei zer edo zer iragartzeko ohitura
hartu zuen. Blasi, janaridendako jabeari, dendako janari guztiak irentsiko zituela iragarri
zion, eta zerurantz igoko zela erremediorik gabe, globoaren itxura hartuta, eta ostarkuan
trabatuta geratuko zela, eta inoiz egin den musikarik zoragarriena sortuko zuela han
goian, globoa ostarkuaren pentagraman dantzan, gora eta behera, eta musika hori izango
zela hodeiei negar eragingo ziena, negarra uholdeka herriaren gainean, berau itoarazi
arte, berau urperatu arte.

Barre egiten zioten Higiniori herrikideek, beraren asmazioen kontura. Salustianari, ehun
urte bete berriak zituen atso antzuari, herriaren gainbehera demografikoa iraultzeko
betebeharra eman zion: Dortokek arrautzak baino milaka burbuila gehiago errungo
dituzu, ur azpitik eguzkiari begiratzen diozun bakoitzean.
Bere txokoan, Higinio Sarasak, bizkotxoak txitxiparrean bustita, berak ametsak
iragartzen zituela esan zion taberna ordurako hutsituari. Eta ametsek ez dutela sekula
minik egiten.
Egun baten, herriaren kanpoaldean trajedun batzuk ikusi zituen Higiniok, tabernako
iluntasun arkaikotik. Errealitatea da amesgaizto bakarra, pentsatu zuen, eta bere
atzamarren artean artaziak ugertzen hasita zeudela iruditu zitzaion.

2008/12/22 12:32:46.146 GMT+1

Violante Camacho
Violante Camacho malenkoniaz hil zen, kandela baten moduan iraungi zen. Edo agian
oraindik bizi da, sekula amatatuko ez den txingar baten gisan.
Errododendroz inguraturiko basetxean jaio zen, beheko errekastoaren urlasterraren
ahaireak kulunkatzen zuen sehaskan, erresiolen txorrotxioek elikatu zuten bere gogo
ameslaria, katamixarrena zuen begirada, bere bihotza inguma handi bat.

Ez zuen aita ezagutu. Amak esaten zion aita egun argiko izarrak bezalakoa zela, egunez
ere izarrak hor goian daudela, baina ezin ditugula ikusi. Violante sinetsita zegoen gauero
izarrei begira loak hartzen zuenean zerutik bere logelara jausten zen izar loka hura zuela
aita, berarekin hontzurien begi barrenetara eramaten zuena.
Egunak argitsuak ziren, eguzkia begi dirdaitsu bat zen, kliska egiten ez zuena, errainu
epelen fereka sentitzen zuen belartzan etzanda, hatz mami ikustezinak bere azalean
jostari, eta halakoetan zeruko begiari so egiten zion Violantek, gera zaitez hortxe,
betiko ziotsala, eta bere bularreko ingumak hegalak inarrosten zituen, ortzadarrez
blaiturik.
Gauetan ipurtargiak isiotzen ziren inguruko larreetan, izarren tantak iduri, eta Violantek
piano urrun baten doinua entzuten zuen bere odolean nabigatzen. Hori maitasuna da,
esan zion behin amak, eta Violantek soineko gorria jantzi zuen, eta kriseiluaren argiak
miretsirik ikusi zuen neskatoa gela zabalean dantzari, nola hartzen zuen soinekoaren
hegala, eta bere oin biluziak hegaldaka, eta bere zango zuriak, eta orduantxe bai geratu
behar zuela munduak!
Amak erakutsi zizkion sendabelarren sekretuak. Marmeladak egiten zituzten, zukuak,
jaleak, ardoak, infusioak, tinduak, ukenduak, jarabeak... Basetxea kolore eta usainen
itsasoa zen, eta Violantek erabaki zuen itsaso hartan bizi nahi zuela betiko, ezin egon

zitekeela inon pote haietan gordetzen zutena baino altxor preziatuagorik, eta ez zuela
besterik behar.
Dohatsua izan zen. Astean behin laguntzen zion amari hiriko merkatura, potez betetako
gurdian. Egunen baten mutilen bat bere begi urdinen urmaeletan islaturik geratuko zen
itxaropena zuen, baina inor ez zitzaion maitasun berbarik esaten ausartu, hain zen
basatia bere edertasuna. Denborarekin, Violante pentsatzen hasi zen bere benetako
amodioa gauero bisitan etortzen zitzaion izar loka hura zela, hontzurien begi barrenetara
eramaten zuen berbera.
Izarrak ere zahartu egiten dira baina. Ama joan zitzaionetik egunak luzeagoak egin
zitzaizkion, amaitu nahi ez duten ehunzango tematiak legez. Bera ere zahartu zen, baina
artean bere edertasun basatiaren taupadak entzun zitezkeen, isilago, zimur eta guzti.
Egun baten, hobeto biziko zela eta, zaharretxe batera eraman zuten, hirira. Basetxea
bota behar zutela esan zioten, inguru hartan urbanizazio berria eraikitzekotan zirela.
Logelan ematen zituen ordurik gehienak, bakarrik, lotuta. Burua galdu zuela zioten.
Bere begietan ez zegoen gehiago katamixarrik, urmaelen urdina leiturik. Violanterentzat
hura eri hotza zen, ez zuen hala bizi nahi, hala ez. Begitantzen zitzaion, sukarraldietan,
jendea ez zela jende, koadro ibiltariak baino. Nork bere markoa eskuetan hartuta bizi
zirela han, desmundu hartan. Nor bere marko barruan, laukien gatibu, bakardadezko
autopistetan harrapaturik.
Gau baten, hontzurien begien barruan geratu zen betiko. Izar lokak gidatu zuen
gaurdinerantz, eta gorantz zihoazela bere bularreko ingumak alaiago egiten zuen hegan.
Eta zein ederto ikusten zen handik goitik errododendroen baso arrosa-gorria, eta erdian
basetxea, eta erreka!
Egun argiz ere han goian ote dago Violante Camacho, ikusi ezin diren izarren artean?

2008/12/29 14:42:46.497 GMT+1

Arturo Vega
Arturo Vega esaten didate ziegakideek. Gauetan, gorantz begiratu eta atzamarraz
marrazten diet izarren bidea. Horra hor zisnea, eta han, hegoaldean, Antares, Lupuaren
konstelazioko izartzarra. Badakizue Antares gure eguzkiaren tokian balego gu beraren
barruan egongo ginatekeela? Seguru errukituta begiratzen didatela, han goian ez
baitago izarrik, ziegaren sabai zikina baino. Hobeto Antares horren barruan bageunde,
infernu izoztu honetan baino hobeto egongo ginateke, esaten diet, baina ez didate
erantzuten, badirudi hormak direla nire entzule bakarrak, egiazkoenak. Nire berbak
eurak lei kandelak legez geratzen dira airean eskegita, presondegi hau izozmendi baten
erraietan eraiki zutela ematen du, hemen pentsamenduak ere hormatzen dira.

Oso urrun geratu da hona sartu ninduten eguna. Batzuetan pentsatzen dut bertan jaio
nintzela, nire askazia guztia horma hauen artean hazi dela, kartzela honek ez lukeela
zentzurik ni gabe.

Hemengo bizimodua jostorratz baten zulotxoan sartzen da. Egun osoa ziegan ematen
dugu, eta eskerrak. Lehen patiora eramaten gintuzten, baina orain laborria eragingo
liguke ziegako atea zeharkatu beharrak berak. Gustura gaude infernu honetan, ziega
honetako altzari zaharrok. Gu gara beraren bihotza, gugatik mantentzen da zutik,
ezpabere zentzurik ezaren monumentu deboilatua izango litzateke, erraldoi ahaztu baten
eskeletoa.
Lehen, urtean behin edo, zaintzaile batek atea zabaldu eta bisita genuela esaten zigun.
Zure gurasoak etorri dira, esaten zidan, bere ahots metalikoaz, bisita gelarantz
ninderamala. Eta bertan, aulki banatan jarrita, betiko bikote arrotza. Zer moduz, seme?,
galdetzen zidaten, baina nik banekien haiek ez zirela nire gurasoak. Txotxongiloak
baino ez ziren, edo hori sinetsi nahi nuen, euren antigoaleko jantzietan txorimaloturik,
erretratu zahar batetik ihes eginak bezala. Argazkiak ekarri dizkizugu kutxa honetan.
Zure jaiotzakoak. Umetakoak. Etxekoenak. Bakarrik sentitzen zarenean, kutxa zabaldu
besterik ez daukazu etxera bueltatzeko, seme. Eta kutxarekin itzultzen nintzen ziegara.
Lastairan jarri eta kutxa zabaltzen nuen. Barruan, ezer ez. Hutsa. Ziega kutxa hutsez
beteta genuen, horixe zen gure iraganaren historia.
Baina urteak dira ziegako atea azkenengoz zabaldu zenetik. Amaitu ziren kutxa hutsen
bisitaldiak. Janaririk ere ez digute ekartzen. Ez dugu behar. Iluntasuna da gure elikadura
bakarra, erloju geldituen denbora. Airea bera ere lizunduta dago, leihorik ezean gure
birikak elkarren arnasaz puzten dira, ozeanoaren hondoan bizitzea bezalakoa da hau.
Kanpoan ez da ezer entzuten, ezta haizearen negar zorrotza ere. Seguru nago kartzelako
zaintzaileak aspaldi joan zirela, ziegako atea bultzatu eta zabaldu egingo litzatekeela,
baina zer dago hor kanpoan guretzat? Hain urrun geratzen zaigu atea bera! Arturo
bezain urrun. Vega bezain urrun. Guretzat aspaldi desagertu ziren izar horiek guztiak
bezain urrun. Eta hala ere, sekula amaitzen ez den gau honetan, lastairatik seinalatzen
diet ziegakide ikusezinei izarren bidea, gure noraeza gidatzeko salbabide bakarra balitz
bezala, azken baten gure ziega hau kutxa txiki huts bat baino ez da, gurea bezain huts
dauden kanpoko kutxa horietako txikiena, ezdeusena, perfektuena.

2009/01/09 10:06:19.219 GMT+1

Jesus Mari Cordero


Jesus Mari Cordero misantropoa da, eta ez zaio arrazoirik falta. Drogosoa ere bada,
morokilzale hutsa. Herenegun bere balkoian ikusi nuena ikusita, horixe pentsatu nuen:
Gure Jesus Mari hor dabil berriro ere endredetan. Iazko gabonetan madarikazioka ibili
zitzaidan, balkoietan eskegitako santaklaus eta olentzero horien kontura. Neuk ere bat
jarriko diat, baina urkatuta. Ez zuen hitza bete. Aurten, ostera, santaklausen ugaltze
dontsu honekin gogaituta antza, astrapala galanta sortu du. Indioek gerrako aizkora
lurpetik ateratzen dutela esaten den moduan, Jesus Marik, bere baserritartasuna gogoan,
ganbaran gordetako kodaina pikatu duela esan beharko genuke. Pasatu egin dela
pentsatuko dute askok. Probokazioa dela balkoian jesusito bat jartzea, zelan eta
gurutziltzatuta. Eta akaburako, txinoetan saltzen dituzten argi-soka dizdizkari horietako
batekin apaindurik, egunez ere argiak izetu eta amatatu dabiltzala, jendearen arreta
erakartzeko. Bru-bru ederra erein du herrian!

Atzo goizerako Jesus Mariren aupadak herriaren mugak gaindituak zituen:


isilmandatuek hego luzeak dituzte. Irratian nire herriaren izena entzun nuenean,
eskomunino berbarekin uztartuta, beharreztanen bat jazoko zelako akorduak eman
zidan. Radio Mariako esatariak jesusito kurtzifikatu haren kontura suge-urtika zebilen,
gurutzada egin beharra zegoen deabrukeria haren aurka. Antojatzen dabilen zauriaren
itxura hartu nion. Telefonoz deitu nion Jesus Mariri, jesusitoa balkoitik erretiratzeko
eskatu nion, irratian entzunikoa kontatu orduko. Jaramon egin balit, sikeran ere! Baina
nire aholkuari entzungor eginda, erretxindu egin zitzaidan, datozela kristau zorri horiek
potrorik badaukate, euren ordaina izango dute, esan zidan, erronka botaz. Entzun nahi
ez duenaren eskerra, pokerra

Bai, aitortzen dut tarteka Radio Maria entzuten dudala. Ez sinisduna naizelako, ezpada
morbo hutsagatik. Egia esateko, Marx anaien eta Woody Allenen zenbait filmek
bakarrik berdin dezakete irrati horren umorea. Auzoko guztiek jasaten dituzte nire barre-

algarak. Goiko pisukoak erdeinuz begiratzen dit, engaraz, endemas gau baten desorduan
eta albora-kargarekin nentorrela nirean barik berean sartzen tematu nintzenetik gehiago.
Allakuidaos! Tira, harira: Radio Mariako esatariari ez nion ba entzun gaur
arratsalderako Jesus Mariren etxe aurrean manifestazioa egiteko deia egiten! Ikaratu
egin nintzen. Jende-aldrak ez dira sekula nire gustukoak izan, eta gutxiago buruberotu
suminduak badira. Eta artaldearen buru, nor eta Radio Mariako esatari sustantziabako
hura, after-shave-a ere iraungita zuena, sotanapeko erretolika Moisesen denborako hura
bere menpeko monagillo mendekuzaleei botafumeiratzen su eta ke zebilena! Edozein
modutan, bertan izango naiz neu ere, zer gertatzen den jakin behar dut.

$$$$$$$

$$$$$$$

$$$$$$$

$$$$$$$

$$$$$$$

$$$$$$$

Nire uste txarrenak bete egin dira, gaitz eta erdi! Kale bazterrean egon naiz
katakonbetatik lez agertutako katolikoldarrari begira: gurutzeak, eskapularioak,
errosarioak, Aita Sainduaren argazkiak, Ama Birjinaren estanpak, zer ez dut ikusi han!
Batzuek jaiotza biziduna eratu dute, asto, behi eta guzti! Eta banderilla moduan,
jesusitoarena egiten jarri duten umeari, hotzik izan ez dezan edo, Espainiako sega-potoa
jarri diote gainetik Hango orroak, hango madarikazioak Jesus Mari balkoira agertu
denean! Zer nahi duzue, lehoitarakook, hasi da, paparra puztuz. Txispatu antza hartu
diot. Zuok, kristauok, zertara zatozte hona? Zelan sinistu ahal duzue semea zer eta judu
bihurtu zuen jainko batengan? Eskerrak jainko hori inork ez duen zuen epaitegietan
auzipetu, osterantzean heriotza-zigorra ezarriko zeniokete, gizateriaren aurkako
krimenengatik. Kalean bilduak oihuka hasi dira, batzuek gurutzeak jaurti dizkiote,
ezpata hegalariak bailiran. Jesus Marik atzera egin du, makurtu egin da, baina ez
babesteko, hordagoa botatzeko baino: gordeta eduki duen Ama Birjinaren irudi bat hartu
du eskuetan, eta kalekoei erakutsi. Biraoka erantzun diote, herexe!,herexe!,
amabirjin hori haurdun dagoela konturatu baitira. Andrako puzgarri nazkagarri bat da,
Ama Birjinaren jantziekin mozorrotuta, garrasi egin du baten batek: Jendetzaren
oihuak areagotu egin dira, ukabilak mehatxuka.

Zuek, kristauok, ez zineten ba bakazaleak?, galdetu die balkoitik Jesus Marik, adar-

joka. Neuk erakutsiko dizuet zein den zuen benetako jainkoa. Eta amabirjinaren
hankak zabalduz, sabeleko fruitua hutsitu du jendartean, dolarrak, dolarrak metaka
balkoitik behera. Bultzadak, ukabilkadak, ostikadak. Basapiztiak elkar jaten, billeteak
harrapaketan. Deabru hori, zeu zara erruduna!, bota dio zarraparra hartan Radio
Mariako sazerdoteak Jesus Mariri, eta jende aldrari zuzendu zaio ostean, sua
herexeari! Burubakoenak portaleko atea eraitsi eta eskaileretan gora joan dira. Utzi
bakean gizajo hori, ez daki zer egiten duen!, erregutu diet kalean geratu direnei. Nire
gainera oldartu dira. Ostikada bat eman didate barrabiletan, buruan gurutze batez
kolpatu naute.

Ez dakit nola lortu dudan handik hanka egitea, ez nola ailegatu naizen etxera. Ohean
nago, gorputz osoa minduta. Ez dakit zer jazo zaion Jesus Mariri. Ez du telefonoa
hartzen. Eta txarrena burrunbada hau da, goiko pisuko auzoaren barre-zantzo horiek,
gurutze iraulien lez nire burmuina leherraraziko didatenak

2009/01/12 12:03:44.556 GMT+1

Dominique Amnesia
Atean zure ezizena irakurriko duzu: Dominique Amnesia. Eta sartu egingo zara.
Ezerezetik sortua bezala, basamortua topatuko duzu atearen bestaldean. Oinez hasiko
zara hondar-muino amaigabeetan, baina urrats bakoitzeko apur bat hondoratuko zara.
Lehenengo belaunetaraino, laster gerriraino, ondoren bularretaraino. Eta hondoratze
hori amaren sabelera bueltatzea bezalakoa izango da, beroa eta umela. Harea ahoan
sartuko zaizu, sudurrean, belarrietan. Gero, jaustearen sentsazioa, mendea lako
denboran amiltzen igarriko duzu zeure burua, baina hain arin pasatuko da, begiak
zabaldu orduko beste toki batean itzartuko zara, infernua irudituko zaizuna. Intziriak
entzungo dituzu iretargia bezala kraterrez betetako inguru hartan, eta krater haietako
batera hurbilduko zara. Barrua labaz gainezka idoroko duzu, eta laba horretatik besoak
agertuko dira, ebatu eta barrurantz eramango zaituztenak. Kraterraren barruan eskailera
bat topatuko duzu, eta jaisten hasiko zara, jaisten, jaisten, eta mailak amaiezinak egingo
zaizkizu, baina azkenean tximistorratz batera iritsiko zara. Tximistorratzean zizelkatuta
hiru letra irakurriko dituzu, berba bat osatzen dutena, eta berba hori ezaguna egingo
zaizu, zure hizkuntzako erabiliena begitanduko baitzaizu. Zure ingurura begiratuta,
kanpandorre batean zaudela konturatuko zara, baina kanpaien lekuan zanpantzar
erraldoien eskulturak topatuko dituzu, burdinazkoak. Denak batera hasiko dira
inarrosten, eta euren deiari erantzutera sugetzar bat etorriko da hegan, izpiaren ordez bi
igitai izango dituena, eta sugeak gainera igotzeko keinua egingo dizu. Hegan joango
zarete ezezagunak egingo zaizkizun herrietatik, eta jende izutuaren atzetik hasiko zarete,
eta sugearen igitaiez buruak moztuko dituzu. Kolpe bortitzak izango dira zureak, eta
azkenerako buru moztuek mendi erraldoia osatuko dute. Buru horiei erreparatuta,
ezagutzen ez dituzun begiekin batera, zure neba-arrebenak ikusiko dituzu, zure
gurasoenak, zure adiskide minenak, eta begi haiek isuri ezin izango dituzten malkoak
sentituko dituzu aurpegian behera, gaziak barik mingotsak. Eta malkoek, lurrera jausita,
leizeak sortuko dituzte, leize ikaragarri sakon eta ilunak, eta haietako batek irentsiko
zaitu, baina ez zara bakarrik egongo, moztutako buru haiek guztiak atzetik hasiko
zaizkizu, eta leizea amaiezina egingo zaizu, eta buru moztuen mihiak igitai bihurtuko
dira. Igitai horietako batek burua nola mozten dizun sentituko duzu, gero hanka bat
galduko duzu, ondoren bestea, igitaien zorrotza igarriko duzu erraiak sakailatzen, eta

dena galduta dagoela pentsatuko duzu, baina han urrun, leizearen amaieran, argi puntu
imio batzuk antzemango dituzu, handitzen joango direnak, eta puntu horiek azkenean
zure ezizena osatzen dutela konturatuko zara, Dominique Amnesia, ate batean suaz
bezala idatziak. Atea zabaldu egingo da, eta bestaldean begiak gorantz joango zaizkizu,
etzanda zaudelako sentsazioa izango duzu, hain irreala, eta han goian argi itsugarri
haiek min egingo dizute, ebakuntza gela batekoak bezalakoak.

2009/01/19 13:04:32.747 GMT+1

Jose Garcia
Jose Garcia etxaurrean egoten da jesarrita, eta urrundik hain bizigabea ematen du,
inguru guztira absentzia uhinak barreiatzen dituela ematen baitu. Aho parean ispilua
jartzeko gogoa etor dakioke zintarrian geratu eta begira geratzen zaionari, bizirik ote
dagoen egiaztatzeko. Nik badakit oraindik bizirik dagoela, eta hala ere lehenaldia
erabiltzeko grina izaten dut berari buruz hitz egiten dudanean.
Bizitza nire etxe aurretik pasatu zen, eta alde egiten utzi nion, esaten dit nigana
hurbilduta, zigarroaren keaz bezala damu-eraztunak jaurtiz bere barrenetik. Nire
bizitzako malabarismoak pilotatxo bakarrera mugatu dira, esaten dit, bere dortoka lako
ahotsaz, eta horrelakoetan damu eraztunek berunaren esentziaz eginikoak dirudite.

Jose Garciaren konfiantza irabazi dut. Bere ondoan pausatu eta isilik egoten gara
denbora luzean. Eta halako baten, berbetan hasten zait. Hauxe da nire ondarea. Eta
esku hutsak erakusten dizkit. Bere arrangurak letaniak legez errepikatzen dizkit, bizitzan
alferrik galdutako aukeren zerrenda egiten dit, eta barne tragedia hori usteldutako
janariaren hatsa da bere ahoan, pattar merkearen okada. Gorpu-ehorzleek ere harroturik
begiratu ahal dute kanposantuetan euren lanaren emaitza, lurperatutako hilotzei bisita
egiten dietenean, irakasleek eskola umeen zerrenda errepasatzen duten eran. Baina zer
egin dut nik? Nire fruituak plastikozko arboletakoak dira. Zinemetan linternatxoaz
jendea bere jarlekura eramateaz inor ezin da harrotu. Inork ez nau ezagutzen, nire
aurpegiak ez du baliorik, linternaren argitxoa da balio duen bakarra. Eta orain hemen
naukazu, linterna itzalia naiz, besterik ez.
Egundo ez diot ezer esaten. Entzutera mugatzen naiz, baina badakit ez didala besterik
eskatzen. Alkoholikoen moduan gizaki arrunten terapia bilerak egingo balira, neu
aukeratuko nindukete izaki erdipurdikoen buruzagi. Baina kasu horretan ere huts egingo
nuke, arrunt izateari utziko nioke eta. Esaten didan guztia buruan gorde eta paperera
pasatzen dut etxean. Tiraderan gordetzen ditut paperok, desordenatuta, gizaki arruntei

eta jenioei dagokien bezalaxe. Tarteka paper horiek irakurtzeari ekiten diot, euriak nire
arima bustitzen duenetan.
Gogoan dut bere umezaroko pasadizo bat kontatu zidan eguna. Gizakientzat ez dago
ezer debekua edo arriskua bezain tentagarririk. Ni ere horrelakoa nintzen umetan. Baina
egun baten dena aldatu zen. San Martin elizaren ondoko pagadi ederrean geunden,
bazkalondoan. Familia guztia, baita Venezuelatik etorritako izeba Mari Carmen ere.
Sabel beteak ematen duen nagikeriapean geunden, gerizpetan, haize gozoaren kilikilietan kulunkan. Amak esana zidan ez urruntzeko, sugeak kosk egingo zidala.
Gurasoen egurra, beldurra. Laster ahaztu zitzaidan amaren debekua, horratik. Kakagura
nintzen, eta pagaditik hara zihoan bidean txaka-txaka hasi nintzen. Oinen artean
sugelandaren lasterkaldiak sentitzen nituen, eta horrek kakalarria areagotu baino ez
zidan egiten. Bidea utzi eta sasi batzuen ostean gorde nintzen, euliei jaten ematera.
Hesteak hutsituta, patxada ederrean nengoen, kaka-pilari begira, euliak noiz etorriko.
Zenbatzen hasi nintzen, bat-bi-hiru-lau, aitita Andresek esana baitzidan hogeira ailegatu
orduko euliak kakara etortzen direla, zortzi-bederatzi-hamar, eta beste baten esan zidan
azeriek beti bide erdian egiten dutela kaka, horixe erabiltzen zuen aititak pertsona harro
edo nabarmendu nahi zutenak izendatzeko, horrek hantuste horrek beti biderdian kaka,
baina ezin izan nuen jakin aititak euliengatik esanikoa egia zen ala ez, hogeira orduko
iritsi zena sugea izan baitzen, belar altuen artetik agertu eta ipurdian kosk egin zidana.
Hor amaitu ziren nire bizitzako arriskuzaletasunak. Askotan pentsatzen dut suge hark
sartu zidala beldurraren pozoia, eta harrezkero nire malabarismoak pilotatxo bakarrera
mugatu dira.
Bere etxaurrean jesarrita, Jose Garciari irribarre herabea marrazten zaio hurreratzen
ikusten nauenean. Isilik egoten gara, albiste txar baten esperoan daudenen moduan.
Baina halako baten berbetan hasten zait, barne-zaurietako materia kanporatzeko, bere
dortoka ahots horrekin, eta orduantxe arrunkeria, narrasti ilun hori, handik urrunera, oso
urrunera migratzen da. Eta etxera bueltatuta tiradera zabaltzen dudan bakoitzean, Jose
Garciaren linternaren argia distiratsuagoa da han barruan, jenioen lanparetan bezala.

2009/01/26 18:00:15.609 GMT+1

Izaba Urzainki
Izaba Urzainki arraro hitz egiten hasi zen. Lo zegoela hasi zen arraro hitz egiten, hain
errime non etxeko guztiak altxarazi zituen. Xin zte! Erkin kebentik! Iltan naz otzez!.
Behin eta berriro errepikatu zituen hitz misteriotsu horiek. Etxekoak estonaturik zeuden,
zer egin jakin ez. Lo egiten utzi zuten, amesgaiztoa zelakoan. Baina benetako
amesgaiztoa goizean hasi zen, Izaba itzartu eta suetera joanik modu berean hitz egiten
jarraitzen baitzuen. Eta okerrago oraindik: ahotsa ez zen berea. Basajaun batena ematen
zuen, leize baten hondotik irtendakoa zirudiena.
Etxekoak ohiturik zeuden Izabaren hitz jarioari, baina zer zen hizkera megalitiko hura?
Eta ahots karstiko hura, norena ote zen? Amari, halako baten, argia egin zitzaion.
Ahotsak aitani Bitorianoren antza du, ez duzue uste? Denak bat etorri ziren: ahots
hura aitani Bitorianorena zen, berrogei urte atzerago desagertu zenarena. Hiletan ibili
ziren beraren bila, aurkitu ez baina. Ondo miatu zituzten herriaren inguruko basoak, eta
harkaitzetara ere joan ziren, paraje haietan bakarrik ez ibiltzeko hamaika bider
esanagatik harako jaugina baitzuen Bitorianok.

Aitani Izabaren gorputzean sartu zela, horixe ondorioztatu zuten. Horrek peril bi zituen,
handiak gainera: ilobak Bitoriano zenaren izaera drogosoa hartzea, eta herrian mintzaira
hartan aritzea. Lehenengo perilaren ondorioak larriak izan zitezkeen. Bitoriano
jokozalea zen, hordia, emakumeenganako grina aseezina zuena. Zer esango lukete Izaba
neskatxa jatorraren portaera hain bortizki aldatuko balitz? Baina bigarren perila
handiagoa zen. Ez zegoen zalantzarako lekurik: Izabaren hizkera basa hura Bitoriano
jaio zen bailarakoa zen. Berbeta itsusi hura zorionez aspalditxo desagertua zen.
Gurasoek zentzuz erabaki zuten seme-alabei aitaniren mordoilokeria zaharkitu hura ez
erakustea, eta horrexegatik zeuden hain arduraturik, bai baitzekiten zer gerta zekiokeen
kalean poliziek hizkuntza debekatuan mintzatzen harrapatuz gero. Inola ere ez zuten
nahi Izaba agoteak baino baztertuago zeuden herriko jendaila susmagarri haren antzera
amaitzea. Hildako mintzaira haren bertsio artifiziala eskola klandestinoetan ikasita,

euren burua galmendira eraman zuten. Legendunak bezalakoak ziren, eta haiekin ez
nahasteko gobernuak agindua zien kalean besokoa jantzi behar zutela, SK letrak
idatzita, gizaki arriskutsuak zirela adierazteko.
Ez zuten beste erremediorik izan: alaba ohean lotu behar izan zuten. Belagileren
batengana joko zuten, Bitoriano madarikatuaren izpiritua gorputzetik atera ziezaion.
Euren pentsamenduei erantzutera bezala, gutunontzian orritxo bat aurkitu zuten eguerdi
aldera: YILEN DRAME, HECHICERO AFRICANO. Bederatzi lerrotan munduko
eri, gabezia eta kalamitate guztien aurkako erremedioak iragartzen zituen. Botere
hutsezinak zituen, ehuneko arrakasta bermatzen zuen. Azpian agertzen zen telefono
zenbakira deitu zuten, erreparoekin, batez ere lehen hiru digitu berdin haiengatik. Yilen
horrek ez zuen lan handirik, antza. Berehala joango zela erantzun zien, bere afrikar
ahots sakonarekin. Eta etortzeko behar izan zuen denboraren hamarrena ere ez zen
pasatu bere dirusaria kobratu zienerako, kopuruari jaramon eginez gero diruisuna
zirudiena, bide batez esanda.
Lasai egoteko esan zien: munduan izpiritu gaiztoak gorputz barrenetik uxatzeko aditurik
bazegoen, hori bera zen. Prozedura azaldu zien: izpirituak normalean zulo
hartzaileetatik sartzen omen ziren gorputz barrenera, hau da, sudurzuloetatik,
belarrietakoetatik eta ahokotik. Emakumeen berezko zuloa zen denetan dudazkoena,
batzuetan hartzailea eta beste batzuetan emailea zelako. Itsasgora eta itsasbehera
bezalakoa, sorginaren berbetan. Litekeena zen izpiritua handixek sartu izana, gustu
handia ematen zielako (are handiagoa Bitorianorenari, zer esanik ez, pentsatu zuten
etxekoek). Hor zegoen arriskua, itsasaldien teoriaren arabera: zulo hura hartzailea
bezala emailea ere bazela. Baina arriskua gorabehera, argi zegoen zein zen izpiritu
gaiztoaren hustubide naturala: uzkia. Zulo beltza ez beste guztiak estali beharra zegoen.
Logelara sartu zuten. Izabak sorgina ikusi zueneko, garrasika hasi zen: kustan ztur!
Orzu kbentik! Yilenek entzungor egin zion Bitorianoren ahots suminduari, eta
zeremoniarako maneatu zen. Erabat biluztu eta berarekin ekarritako kutxatik pote bat
atera zuen. Bertako ukendu beltzaz gorputz osoa igurtzi zuen, bere afrikartasun tente
hura izan ezik. Gorputz atal hori ukendu zuri batez blaitu zuen. Ondoren, belar batzuk
erre zituen, toxikoak behar zutenak, gela halako hats higuingarriz bete baitzen: haren
aldean papergintza-lantegietako kea Parisko lurrinik garestienaren parekoa zen. Denak

sartu ziren shockaldi sakonean, eta handik aurrerakoak ezin jakin errealitateari ala
haluzinazioen lurraldeari ote zegozkion. Yilen jauzika hasi zen ohearen inguruan, dantza
erritualean edo, bere kautan erretolika adiezina xuxurlatzen zuela. Halako baten,
dantzaldiaren paroxismoan, Izabaren gainera jauzi egin eta bortizki biluztu zuen.
Jarraian sudur eta belarri zuloak argizariaren antzeko gai batez estali eta ahoan bere
mihi zikina sartu zion. Aurrez esana zien mihien ukidura izan ohi zela izpiritu gaiztoa
kanporatzeko bide arruntetako bat. Prozedura biribiltzeko, emetasunaren tunelean sartu
zuen bere afrikartasun hanpatua. Izabaren begien distira ezin jakin izua ala estasia zen,
belarrek sortutako kea gela osoan zabalduta baitzegoen. Eta azkenean, aldi berean
unibertsoa bezain luzea eta doministikua bezain laburra iruditu zitzaien denboran, Yilen
agertu zen kearen artetik, eta bere ahotsa Bitorianorena zen. Hain pozik zeuden denak,
ez zioten erreparatu belagilearen bisaia arduratuari. Arrapaladan jantzi, poteak eta belar
hondarrak batu eta kalera joan zen, aurpegia mudaturik, bere baitan Bitorianoren izpiritu
maltzurra zeramala. Gurasoek logelako leihoa zabaldu zuten, aire garbia sar zedin.
Izabaren biluztasun urratua izara batez estali eta inguruan geratu ziren, eldarniotik noiz
itzartuko. Ordu laurdenera zabaldu zituen begiak. Ox igaltra!, esan zuen bat-batean,
ozen. Gurasoen harridura eta nahigabea ezin ziren ezta tonatan ere neurtu! Bitorianoren
ahotsa inoiz baino errimeagoa zen Izabaren ezpainetan
Hurrengo egunetan zer gertatu ote zen hausnartzen ibili ziren. Kontuak ez zuen itxura
onik: lehen Bitoriano bat zegoen tokian, orain bi zeuden. Itsasaldien teoriari mila
itzulinguru egin zizkioten. Izurria legez zabalduko ote zen Bitorianoren izpiritua, eta
berarekin batera mintzaira debekatua? Berandu izan orduko agintarien aurrera joan
beharko ote zuten, alaba eta afrikar belagilea salatzera? Lotsa ziren. Beldur ziren.
Egunak pasatu ziren, asteak, gertaera hura eurentzat gordeta. Jaungoikoaren
madarikaziotzat hartu zuten Izabaren sabel gero eta puztuagoa, enda galaraziaren
genesia. Ordurako okerrenerako prestatuta zeuden, sinetsita baitzeuden bazetorrela
SKdunen aldia.

2009/02/02 16:08:43.119 GMT+1

Artemio Langara
Artemio Langararen begirada hodeiertzean bizi da.
King-Kongek Heidi harrapatu du. Horixe uste dute denek, baina ez da egia.
Doktoreak zerbait idatzi du mahai gaineko orrian, eta ondoren Artemiori begiratu dio.
Eta zein da egia?
Alderantziz izan da: Heidik gatibatu du King-Kong. Begirada samur horrekin liluratu
du. Ez duzu King-Kongen begien distiran erreparatu? Maitemindu egin da, ez dago
dudarik.
Doktorea gogoetatsu geratu da. Beste esaldi bat idatzi du orrian.
Eta nola gertatu da hori?
Heidi hor kanpoan egon da, itsasoan bainatzen. King-Kong heldu denean Heidi
itsasotik bueltan datorrela ikusi du, biluzik. Bere gorputz esnea lakoak hipnotizaturik
utzi du King-Kong.
Doktoreak kanpoaldera begiratu du. Ez dago itsasorik, ez hondartzarik. Sendategia
mendian dago. Kanpoan belardiak eta basoa, besterik ez.
Eta zer egiten zuen Heidik hondartza horretan, hain bakarrik?
Artemioren begirada hodeiertzetik jausi da, ozeanoan hondoratu da.
Kurbak behar ditugu. Lerro zuzenak arriskutsuegiak dira. Kurbak dira gure
salbazioa.
Doktoreak beste esaldi bat gehitu dio txostenari: Artemiok kurbetan bilatzen du babesa

min egin diezaiokeen galdera bat egiten diodanean.


Gelara bueltatu ahal dela esan dio. Artemio nagiro altxatu da. Irten orduko gelditu,
doktoreari begiratu, eta azken berba batzuk ezpaineratu ditu, dortokaren trentinaz:
Huts hori egin zuen King-Kongek New Yorken: Empire State eraikinaren
zuzentasunak galdu zuen. Baina orain Heidik babestuko du. Apuntatu hori zure orrian,
doktore jauna.

2009/02/09 15:18:36.818 GMT+1

Silvio Merluscani
Silvio Merluscani ez zen barraskiloa baino zoriontsuagoa. Sabaitik herraz begiratu zion
Petrofactus X.aren gorputzari. Hantxe zegoen, ohean, makinari lotua, koman sartu
zenetik gehiago bezala. Zenbat bider pentsatu zuen tutu madarikatu haiek
deskonektatzea! Horrela, hamazazpi urte arinago hasitako bidaia amaitu ahal izango
luke. Orduan Petrofactus X.a Aita Sainduaren gorputzean bizi zen. Gau hartan dena
aldatu zen arte: buruko mina sentitzen hasi zen, buruko min jasanezin hura. Eta batbatean, argi urrun hura, hain erakargarria, hain beroa. Kubricken filmean legez sentitu
zen, argi hartarantz zihoan espazio-ontzi baten antzera, materiaren esklabotzatik gero
eta urrunago, argi hark den-dena bete zuen arte, izar erraldoi baten barrenean sartzea
bezalakoa izan zen. Eta orduan beste sentsazio hura, atzetik oratzen dizun esku
hotzarena, hurrupatzen zaituen zulo beltzarena.

Ordutik hamazazpi urte pasatuak ziren. Nahikoa denbora zer gertatu zen ulertu ahal
izateko: mors interruptusa, hain zuzen ere. Argi harainoko bidaia eten zuten, hiltamuan
zegoen Aita Sainduaren gorputza makina hartara lotuta, tutu haien bidez. Garroak lako
heste haiek mantentzen zuten loaldi amaigabe hartan. Hortxe gertatu zen banaketa:
batetik, Petrofactus X.aren gorputza hibernazioan; bestetik, beraren arima, argi
hartaraino heldu arren berriro Vatikanoko ilunpeetara hurrupatua izan zena. Horrek
arazo handia eragin zuen: etendako bidaia hartan, arimak atzera egin zuen, atzera,
behinolako musika zintek bezala, ia hasierara ailegatu arte. Baina orduan zoritxarreko
hatz batek stopa sakatu zuen. Beraz, hona ondorioa: ohean zegoen gorputza Petrofactus
X.a Aita Sainduarena zen, baina deslai zebilen arima, berriz, Silvio Merluscanirena.
Petrofactus X.a enbor sikua zen, Silvio hamazazpi urteko arima bihurria.
Paradoxa hark pozten zuen Silvio: eutanasiaren aurkako jarrera itsuak suizidiora eraman
zuen eliza katolikoa. Vatikanoko hierarkia izozturik zegoen Petrofactus X.a koman sartu
zenetik, Aita Sainduaren hutsezintasuna bete ezinik. Botere gabezia hura indarge utzi
zuen elizaren egitura. Hau hobeto ulertzeko, esan dezagun errazagoa zela ilargian
akreak saltzea elizetan jarleku bakarra betetzea baino. San Pedro plazara, antzina
igandero erromesez betetzen zen horretara, sugandilak ere ez ziren hurreratzen. Ahal
izanez gero, kristo anorexiko guztiek ere arin-arinka alde egingo zuketen gurutzeetatik!
Bitartean, Silvioren arima gero eta matxinoagoa zen. Bere santutasun guztia
Petrofactusen azal zimurrean geratu zen, bejonzeiola! Bere adinari zegozkion grinak
zituen, baina gorputzezak sekulako nahigabeak ekartzen zizkion. Tentazioen artean,
sexuarena ez zen txikiena. Gustua hartua zion erizainen gonen artean ibiltzeari.
Gorpuzgabetasunak diskrezioaren bertutea eskaintzen zion, baina plazera ezin asetzeak,
horrexek min eragiten zion gehien. Eta minen artean handienetako bat Vatikanoko
hormen artean atxilotua egotea zen. Gaztelu hartako mamua bilakatua zen. Mamu
aspertua. Eta zer dago mamu aspertu bat baino arriskutsuagorik? Erizainen gonetan
katuen isiltasunaz ibiltzea maite bazuen, are gogokoago zuen Vatikanoko zokoak
zipriztintzea. Hormetan agertu ziren lizunmargo haiek umeltasunari egotzi zioten
adituek. Nekezago egin zitzaien Sixtina Kaperan agertu ziren profanazioak azaltzea,
Miguel Angelen jaungoikoaren buruko adar haiek, esaterako, hamaika bider ezabatu
arren behin eta berriro agertzen zirenak, sufre usain eta guzti. Silviorentzat polidemasa
izan zen margo haiek zikintzea, eta arte adituen aurpegi harrituak ikustea.

Baina denbora harkaitz astuna da, baita arimentzat ere. Silvioren gogoan Petrofactus
hiltzea zen ametsik ederrena, gatibutzatik libratzeko era bakarra. Sabaiaren
bakartasunetik, momia hark ordezkatzen zuen inperioaren gainbehera egiaztatu zuen
hamazazpi urte luze haietan, baina azkenean iritsia zen hainbeste desiratutako unea. Oso
erraza zen: Petrofactusen belarri parera irristatu eta arimek bakarrik ahal duten moduan
xuxurlatu zion sekretua, hamazazpi urte arinago argitasunaren baitan ikusi zuena,
bizitzaren misterioa, gauza guztien jatorria.
Segundo batzuk geroago medikuek azken Aita Sainduaren heriotza iragarri zuten.

2009/02/16 15:41:15.204 GMT+1

Florian Campanas
Florian Campanas gure osaba da. Gerra denboran desagertu zen, frontean. Hil zutela
pentsatu genuen, hainbeste urte igarota haren berririk ez eta. Baina domeka goiz baten
Jose etorri zitzaigun, saskigileen familiako mutilzahar hura, meatzeen inguruan Florian
ikusi zuela esatera. Berarekin joan nintzen, osabaren argazki zahar bat jakako poltsikoan
sartuta, nik ez bainuen osaba Florian ezagutu. Eta bai: hantxe zegoen, meatzeen zulo
neurrigabeari so. Pilotari jantzita zegoen, nik poltsikoan nuen erretratuan legetxe.
Mamufikatuta zegoen, begirada izarretan galdua.

Non dago frontoia? Partidua daukat eta berandu ailegatuko naiz.

Ahotsa antigoalekoa zen, gramofono zaharretako erlikia.

Ez dago frontoirik, osaba. Ez frontoirik, ez herririk. Zure Gallarta meatzeak jan

zuen. Izatekotan, hor dago, zuloan.


Osaba pilotari ospetsua zen Gallarta zaharrean. Ez pilotan ona zelako, bere indarragatik
baino. Frontoiaren atzealdean jarrita, ezker eskuaz pilota jaurti eta frontisaren gainetik
bidaltzen zuen.

Zer egingo dut orain? erantzun zidan, bere gramofono ahotsaz.

Florianen mamua zuloari begira geratu zen, txantxarrak jandako herriari, eta begietan
malko gabeko negarraren distira antzeman nion.

Iragan barik utzi naute, madarikatuek! Bihotzaren taupadek atzerantz egiterik

balute, behintzat!
Baina Florianen bihotza mututurik zegoen, punpa gabeko pilota zen.
Handik aurrera, Florianen mamua deslai ibili ohi zen inguru hartan guztian. Sarri erreka
ondoan topatzen nuen, ur-lasterrari begira.

Hauek urok, nora doaz? galdetzen zidan, bere ahotsari kateatutako pena astunaz

Eta zuek, izokin gazteok, nora zoazte? Zerk zaramatzate hain urrun, zein amuren
usainetara zoazte?
Denbora luzean geratzen zen isilik, errekari begira. Beti erreka bera, beti ur desberak.

Eta zer egingo lukete izokin horiek, itsaso urrunetan ibilita hiltzeko ordua

hurbiltzen zaiela sentitu eta jaio ziren erreka hau topatuko ez balute? Ba horrela nago ni,
nire erreka mapetatik ezabatu dute, non hil ez daukan izokina naiz.
Horrela ahitzen zitzaizkion egunak osaba Floriani, dinamitak desagerrarazitako
iraganari begira. Maiz entzuten genituen beraren auhenak, iretargiaren errainuen
amaraunean trabatuta.

Ez dut bakerik izango zulo hori berriro estali arte esan zidan behin, eta bere

ahotsa gramofonoan bueltaka geratzen zela begitandu zitzaidan, betiko bueltaka.


Pena ematen zidan osabak. Amaitu gabe zuen partiduaren azken tanto hori egiten
lagundu behar nion.

Nonbait egotekotan, zure frontoia han behean dago, hondoan. Hara bota beharko

duzu pilota, osaba.


Eta pilota eman nion.

Orain ikusiko duzu pilota bat urrun botatzea zer den.

Eta ondo-ondora hurbildu zitzaidan. Bere ezpainen kili-kiliak sentitu nituen belarrian.

Sekretua ez dago besoaren indarrean, begiradaren urruntasunean baino. Eta orain

itxi begiak, pilotaren abiadura hobeto sentitzeko.


Begiak itxi nituen. Haizearen ziztua bezain arin zabaldu nituen atzera ere. Han ez

zegoen inor. Zulora begiratu nuen, osabaren bila. Ezer ez. Mamuen gauzak. Etorri
bezala joaten dira. Horixe pentsatu nuen, etxera bidean. Lagun zahar bat galtzea
bezalakoa izan zen hura. Zeruan, hegoaldeko hodeiak gorriturik zeuden, meatzeetako
burdina guztia haraino lurrundu balitz bezala.

Erreka ondora joateko ohitura hartu nuen. Osaba jarrita egoten zen arrokan paratu eta
urari begiratzen nion, eta urak osabaren isla itzultzen zidan. Errekan gora etortzen
irudikatzen nuen, izokin zahar baten gorputzean, bere begirada izarratu harekin. Gero,
iluntzeetan, meatzeetara hurbiltzen nintzen. Hemen amaitzen da mundua, pentsatzen
nuen, behera begira. Eta begiak itxita, osabaren gramofono ahotsa entzuten nuela
imajinatzen nuen, bueltaka, bueltaka, zuloa estaltzeko agintzen zidala.
Iretargiak bere amarauna indioilarren buztanen antzera zabalduta zuen gau baten,
kamioia garajetik atera eta lurrez bete nuen. Meatzeetarantz gidatu nuen. Osaba, zure
frontoia zulo horretatik aterako dut, esan nion, eta banekien handik azpitik osaba
Florianek irribarre egin zidala.
Eta banekien ere, desagertu orduko, bere ezpainen kili-kiliek ez zidatela bakarrik bere
sekretua aitortu. Nire begirada izarretan galtzen delako, bere arnasa nirea delako.
Erreka bera, ur desberak.

2009/02/24 19:33:39.864 GMT+1

Juan Jose Lopez


Juan Jose Lopez lehendakarigaia hauteskunde-kanpainako korrika botogalean ari da
buru-belarri, herririk herri, mitinik mitin. Igandean izango dira hauteskundeak,
martxoaren batean. Gaur, berriz, martitzen karnabal da, eta igarri egiten da. Areto betean
badira mozorrotuak han-hemen. Alaitasuna usaintzen da, euforia giroa. Asteburuko
inkestek emaitza onak iragarri dizkiote Juan Jose Lopezi, inoizko onenak, eta seguru
sentitzen da. Hain seguru, non gauza izango litzateke aretotik irten, hamar minutuan
oinez egin, lehendakaritza ken diezaiokeen beste hautagai bakarra mitina ematen ari den
antzokian sartu eta diskurtso bikaina eginez etsai politikoaren entzule sutsu guztiak
poltsikoratzeko. Berea ez baita txinatar saltokietako diskurtso merkea, ondo ehundutako
armiarma sarea baino. Euliak hipnotizatzeko makina, horixe bera. Kontua ez baita zer
esaten den, zelan baino. Juan Jose Lopezek bere estrategia sententzia bakarrean laburtu
ohi du: nire limoiondoaren limoiak plastikozkoak dira, baina nire erosleek euren
garraztasunean sinetsi behar dute.
Hasteko ordua dela esan diote. Gortinen atzealdetik aurkezlearen ahots sutsua entzun
du, bost zentimoko berba hanpatuak, eta amaitzeko, etorkizuna oraindu guran edo,
azken hitz mesianikoak: zuekin, Juan Jose Lopez lehendakaria! Gortina baztertu eta
pasabidean aurrera egin du, ezker-eskuin txaloka ari zaizkion jarraitzaileei eskua
emanez. Momentu baten Pressing Catch borrokaldirako desfilatzen ari den morrosko
sentitu da, urrezko kapa falta zaio bakarrik, hain boteretsu sentitu da. Jendetzaren artetik
aztiaren mozorroa duen pertsona bat hurreratu zaio. Xanxan txinatar magoa dela esan
dio, eta eskuan duen karatula aurpegian jarri dio. Dudan geratu da, karatula erantzi edo
ez. Atzera begiratu du, baina Xanxan hori desagertu egin da, sekula izan ez balitz
bezala. Irudi-aholkularien ideia izan dela pentsatu du, eta ederrak entzun behar
dizkiotela erabaki du, ez baitiote ezertxo ere esan. Dena azken milimetroraino
kalkulatuta izaten ohiturik egonda, sorpresa hark apur bat lekuz kanpo utzi du, baina
erreakzionatu egin behar du, oholtzara igotzen dabil, azken maila biak eta jendaurrean
agertu da, eskuko atzamarrez garaipenaren ikurra eginez.

Berehala konturatu da: ahots hura ez da berea. Zer pentsatu ote du jendeak? Martitzen
karnabal izanda, bera ere mozorrotu eta txantxetan dabilela? Ez dauka erantzunik
galdera horientzat. Disimulatzen saiatu da. Baina ezin du. Ematen du sabel-hiztuna dela,
baina ezin duela sabel ahots hura kontrolatu, bere benetako ahotsa ezabatu duela. Eta
hala ere, berbetan jarraitu du. Etorria ez du galdu behintzat. Baina zer arraio esaten ari
da? Buruz daki diskurtsoa, buruz ahotsa noiz altxatu behar duen, jendetzaren txaloak
pizteko. Esaten ari dena oso bestelakoa da baina. Sabel ahots hura bere ezpainen jabe
bakarrik ez, bere ideien gidari ere egin da, itxura. Eta txarrena diskurtsoan bertan dago:
bere etsai politikoaren mezua zabaltzen dabil, hauxe abarketa berea, eta hala ere
jendetza pozik, kontrako alderdiaren ideiak eurenak balira legez!
Halako baten kristalezko atrilari begiratu dio. Aurpegia ikusi du islatuta. Hobeto esanda,
aurpegiaren gaineko karatula. Ikaratuta geratu da: karatula bere etsai politikoaren
aurpegiarena da, beste alderdiko lehendakarigaiarena. Eranzten saiatu da, baina ezin.
Barruko azalari josita legez dago. Areago ikaratu da karatula barruko begiak keinu egin
dionean. Ez du jakin zer adierazteko, trufa edo konplizitatea. Bien bitartean, sabel
ahotsak errime jarraitu du, eta beste alderdiaren proklama arranditsuek jendetzaren
euforia erraz leherrarazi dute. Denak zutitu dira, garaipenaren orroa antzoki guztira
barreiatu da.
Juan Jose Lopez errenditurik erretiratu da oholtzatik. Buruan ideia bat besterik ez du:
zein gozoa den plastikozko limoien zapore eza.

2009/03/03 10:12:54.606 GMT+1

Onofre Valdes
Onofre Valdesek meteorito bat ikusi zuen bere basetxe aurreko soroan jausten.
Gosaltzen amaitu zuen lehenago, berarentzat armosuko porritxa baino
garrantzitsuagorik ez baitzegoen ezer munduan. Ondoren, meteoritoak eginiko zulora
hurbildu eta esan zuen: Hementxe eraikiko dut nire inperioa.

Zuloan sartu eta gustura sentitu zen, bero-berotan, eta handik barrutik zuloa estaltzen
hasi zen. Den-dena estali zuen, eta hala ere hantxe zirauen zuloak, eta argiak,
meteoritoarenak. Eta esan zuen: Hemen nagoenez, Jonas balearen erraietan baino
gusturago, osteratxo bat egingo dut, ea zer ikusten dudan. Eta zuloan aurrera egin
zuen, eta ikusi zuen luzea zela benetan. Eta euri zaparradaren ostean zeruko lainoen
artean leihoa agertzen den gisan, berak ere halako leiho bat ikusi zuen meteoritoak
sortutako argi gorrasta hartan. Bertaraino joanda, espermatozoide erraldoi baten
burualako arrautza topatu zuen.
Nor zara zu?, galdetu zion, ahotsaz dardar dantza eginaz. Euskara garbian erantzun
zion arrautzak, espaziotik etorria zela Lurra ernaltzera. Ez dakizu zein ederra den
Lurraren urdintasuna urrunetik ikusita.

Onofre errukitu egin zitzaion. Kantsagura daukazu, esan zion, ernalkuntza hari antzua
iritzita.
Arrautza ez zegoen sabelari begira egoteko. Lurraren nukleorainoko bidaia hari ekin
zion, hotzitu orduko ailegatu behar zuen. Lagundu egingo dizut, bazkaldu bitartean ez
daukat zereginik. Eta arrautzaren gainean jarrita, gudura doazen zaldunen moduan,
Onofre Valdes Lurraren bihotza konkistatzera abiatu zen.
Aurrera egin ahala sentimendu bat gailendu zitzaion baina: espazioaren urruntasunetik,
Lurra sagar ustela da, bere bihotzean har gosebera bat daukana.
Ordurako urrunegi zegoen etxetik.

2009/03/09 18:16:26.115 GMT+1

Sebastian Quincoces
Sebastian Quincoces zoriontsua zen bere dendaren txikitasunean. Ez zuen publizitate
kanpainen beharrik: bere dendara botak erostera zetorrena beti bueltatzen zen.
Sebastianek gustuko zuen bere arrakasta esaldi batean laburtzea: Nire botak bumeranak
dira. Bere sekretua solairuko lauza baten azpian gordetzen zuen, papertxo batean
idatzitza: Botak izokin koipeaz igurzten ditut. Zahartukeran, beti bueltatzen dira hona.

Sebastian Quincoces, bere dendaren txikitasunean, faraoia sentitzen zen, ondo


begiratuta bere espazioa ez baitzen sarkofago batena baino askoz handiagoa. Hain
zuzen ere, ispiluaren aurrean jartzen zenean, Psamtik I.aren bikia zela iruditzen zitzaion,
berea piramideen umeltasunetan lizundutako berbakera pausatua zen. Haitzuloetako ur
tantak legez jausten zitzaizkion hitzak, bere dendaren iluntasunean, eta kanpotik
etorritakoren bati nekeza egiten zitzaion Sebastian estalagmita batetik bereiztea, hain
ziren ezdeusak bere bihotzaren taupadak.
Eta bota zahartuek bezeroen urratsak bere dendara ekartzen zituzten moduan, ispiluak
ere Sebastianen estalagmitasuna erakartzen zuen. Egunetik egunera ispiluko Psamtik I.a
eta bera antzerakoagoak zirela begitantzen zitzaion, bota pare perfektua. Begiraden
hizkuntza zen euren artekoa, berbarik gabekoa. Esan zitekeen hizkuntza zaharrenaren
bila zebiltzala, jaio aurreko horretara.
Euren sekretuak kontatu zizkioten elkarri. Sebastianek esan zion solairuko lauzen
azpian gordetzen zituela bere pentsamenduak. Esaterako, zorteak barik, zorneak gidatu

duela gizakiaren eboluzioa. Edo mozorrotzen garenean gure benetako izatasuna


erakusten dugula. Edo bizitza atzera egin nahi duen ibaia dela. Psamtik I.ak bere
azkena gertu sentitzen zuela aitortu zion. Berrogei urte baino gehiagoan izan zela
faraoia, nekatuta zegoela.
Sebastian Quincocesen bihotza lotzen zuten lokarriak askatzen joan ziren. Urteetan
denda haren iluntasuna izan zen berarentzat munduko lekurik abegikorrena, baina
denborarekin, ispiluaren lilura haren baitan hondoratu zen. Bezeroak etortzen zirenean,
bota berriak erostera, eurek aukeratu behar zituzten zein eraman, eta dirua mahai
gainean utzita joaten ziren, isil-isilik, Sebastianen estalagmitasuna urratzeko beldurrez.
Egun batean denda irekitzea ahaztu zitzaion. Edo nahita egin zuen? Ispiluaren aurrean
jarri eta Psamtik I.ari tratua proposatu zion: ispiluaren bestaldera jauzi egitea, bera
Egipto zaharrera joatea, faraoia bere dendaren iluntasunean geratzea. Psamtik I.ak
baietz erantzun zion. Ispilura hurbildu ziren, euren ezpainek mirail hotzean bat egin
arte. Sebastian Quincocesek kolibri bat sentitu zuen orduan bere bihotzean, hegan
egiteko premia eroa, bere inguruan dena zen argia eta berotasuna. Atzera begiratu zuen
azken aldiz, eta han, deuseztatzen ari zen ispiluaren bestaldean Psamtik I.a ikusi zuen,
bota kutxek osatzen zuten piramideen artean ezkutatuta.
Seguru zegoen bezeroak ez zirela aldaketaz ohartuko, faraoia eta bera hain ziren
berdinak, eta dendaren iluntasuna hain zaharra. Eta seguru zegoen ez zela inoiz
bueltatuko, jantzita zituen botak ez baitzituen izokin koipez igurtzi.

2009/03/17 12:09:51.122 GMT+1

Meliton Perales
Meliton Perales txingata dago, buruko torlojuak ugertuta ditu. Beralakoei xelebre
deitzen zaie, baina ez dakit, ez ote genieke tenebre esan behar? Gaur ere hor dago,
zapatuero legez, irratia izetuta. Ez dauka pertsokazino makalik! Eta ingurukoek ez diote
askorik laguntzen: nolakoa den jakinda, hor ibiltzen zaizkio, ziri eta xaxa. Baina
Melitonek ez du horren beharrik, inork burua berotu barik ondotxo daki berak zirkoa
egiten. Sei kopa koak baino ez ditu behar, horixe izaten da neurria. Seigarren
insuperablea edaten duenean ez dago berarentzat ezer garaiezinik. Orduan, hauxe da
bere errituala: mahai batera igo, alkondara eta elastikoa erantzi eta kristorenak esaten
hasi. Eta ez du bozgorailu beharrik, ez horixe. Irratia denontzat, bolumenik handienean.
Berak esaten du gainera, artolasto halakoak: Hemen Titanlus irratia!

Meliton Peralesi Titanlus esaten diogu, pintorea delako. Zelako idatzi beharko
nuen, erretiratuta dagoelako, baina tarteka pintura poteekin ibiltzen da atzera-aurrera,
bere margolanak erdi prezioan kobratuta. Pentsioarekin ez zaio bere bizioak ordaintzeko
ailegatuko? Koaka ordaintzeko lain badauka, baina San Frantzisko kalera egiten dituen
bisitek zulo galanta egiten diote poltsikoan. Esan liteke hanka bat kalean, hanka bat
putetxean bizi dela, horixe da Titanlusen bizitzaren gepeesea. Nork esango zien gurasoei
euren semetxoa horrela amaituko zela? Fraide izan nahi dut esan zien egunean
behintzat ez zuten horrelakorik asmatuko.
Meliton Perales fraide izanikoa da, beneditarra. Hala ere, edari eskasa irudituko zitzaion
benediktinea, sei urte eginda Ziortzako hormak betiko utzi zituelako, Cognac-eko
upelen mesedetan. Erabaki horretan eragin zuzena izan zuen Melitonen burutazioak,
misioetara joan behar horrek, hain zuzen ere. Munduko bekatariak salbatzeko agindua
eman ei zion Oroahaltsuk, abadetxekideei azaldu zienez. Kontrako zulotik joan zitzaion
asmo on hori baina. Lehen borrokaldian kio. San Frantziskoko urdangateria
ebanjelizatzeko ideia hark hondamendia ekarri zion. Misiotan joan, biziotan amaitu. Zer

ikusi ote zuen Melitonek klub haietan, bere fedeari doministiku baten uko egiteko? Ez
da gaitza erantzuten: fedearen argi irrazional hori anai atxikiaren piztuerak amatatu
zuen. Eta odola burutik txorokilera pasatzen denean, ez dago letaniarik.
Gaur bere erretolika gogaikarriak ez du amairik, itxura. Hor dabil Meliton mahaira
igota, parabolatan, denari bertso ateratzen. Aski da!, pentsatu dut. Emepehirua atera,
entzungailutxoak belarrietaratu eta Kate Havneviken New day abestia aukeratu dut.
Orduantxe gertatu da: Meliton Peralesen ahoak hurrupatu egin nau. Maelstrom batean
jaustea bezalakoa izan da, konturatu orduko zurrunbiloak aulkitik altxarazi eta airean
eraman nau Melitonen erraien barrenera.
Hura katedral baten antzekoa zen, baina hormak haragizkoak. Sabaitik behera, onddo
psikodelikoak. Bat probatu nuen. Metastasia legez barreiatu zitzaidan desintegrazioaren
zaporea, margolanen pintura mihisean urtuko balitz bezala, eskulturak jaio ziren harrira
bueltatuko balira bezala, organoaren soinu eliptikoa tutuetan betiko desegingo balitz
bezala. Oroitzarik gabeko orratzak, orratzik gabeko urratsak, urratsik gabeko lorratzak,
lorratzik gabeko bizitzak. Eta atmosfera pozoitu hura, eta magma ustel hura, eta zorabio
lizun hura. Sualako isurkari hura jausi zen orduan, eta katedral hartako magma irakiten
hasi zen, eta bertan jausi nintzen, zurrunbilo hartan amildu nintzen, pozoi-laster ero
hark bortxaz garraiatu ninduen, goragale-zirimola hark urrunera jaurti ninduen.
Meliton Peralesen ahotik nire aulkira hegan joan naiz, afrontuak eramanda legez. Bera
lurrean etzanda dago, mahaitik jausita. Tabernaria oihuka ari zaio, alde egiteko, txerri
mando halakoa, orain ea nork garbituko duen pastel hura. Bezero batzuek lurretik
altxarazi eta kanpora eraman dute, arrastaka. Otsoari ere ezin zaio horrelako
bizimodurik opa. Eta hala ere, hurrengo zapatuan ate horretatik agertuko da berriro,
kukurrukua jotzen, San Frantzisko kaletik bueltan.
Eta munduak ere bueltaka jarraituko du, karanbola huts egin duen billar bola deslai
horrek.

2009/03/31 11:18:18.286 GMT+2

Crispulo Cabezas
Crispulo Cabezasek heriotzari ihes egin zion. Honela gertatu zen: Heriok, agenda hain
betea duen ezizaki horrek, danba-danba jo zuen Crispuloren atean. Crispulo lo zegoen,
eta desordu hartan nor ote zebilen ate-joka galdetu zion bere buruari, oraindik loaren
lainoak uxatu ezinik. Atea zabaldu eta Herio ikusi zuen, bere tunika beltz maiztuarekin,
bere kodaina ugertu harekin, eta atea zarratzekoa egin zuen. Heriok pauso bat aurrera
egin zuen.
Alferrik ari haiz, hire ordua iritsi duk. Nirekin etorri behar duk.
Eta Herioren ahotsa trumoialakoa iruditu zitzaion Crispulori.
Eztarrirako grageatxoren bat nahi du berorrek, samazarratu horretarako?
Txantxarik ez nirekin! Alferrik ari haiz ni endredetan.
Crispulok denbora irabazi behar zuen.
Zer ordutan eraman behar nau berorrek?
Heriok agendari begiratu zion, sekula okertzen ez denaren segurantzaz.
Ordu bietan.
Bere hagin horituetan irribarre makabroa marraztu zitzaion.
Erretzeari utzi beharko lioke. Hagin guztiak erdi ustelduta ditu berorren maiestateak.
Esan diat niri adarrik ez jotzeko! Damutuko zaik, eramango haudan lekuan bai
ustelduko haizela, betiko usteldu ere.
Sentitzen dut, baina ni barik joan beharko du berorren katakonbetara. Gaur gauean

ordua aldatzen da: ordu bietan hirurak dira.


Orduan, konjuratuta balego legez, Crispuloren etxeko kuku erlojuak ordu biak jo
zituen. Heriok poltsikoetan eurorik ez.
Pasatu zaio berorri ni eramateko ordua. Orain barka nazala, baina lotara bueltatu
behar dut. Eta berorrek ere lo-kukuren bat egin beharko luke, betzulo horiek ez dute
batere itxura onik.
Heriok buelta egin eta eskuhezur-hutsik alde egin zuen, Crispuloren kuku erlojuaren
dangada biak tunikapean gordeta.
Insomnioa zen bere amesgaizto bakarra.

2009/04/21 11:14:04.516 GMT+2

Adan Adan
Adan Adanek harriturik begiratu du labana sabelean. Odola ikusi du borborka,
kamiseta gorritzen. Belauniko jarrita, labanari begira, oraindik ezin du ulertu: lagunik
onena da bere aurrean dagoena. Zerk bultzatu du labana hartu eta hitz erdirik esan gabe
sast sabelean sartzera? Negarra etorri zaio begietara, min sakonarekin batera. Amorruak
eta ulertu ezinak begiak lausotu dizkio, burua bueltaka hasi zaio. Zorabioa sentitu du,
botaka egin beharra. Galdera berbera mailuka ari zaio: zergatik? Mailuka giltzetan:
zergatik? Burua eztanda egin beharrean: zergatik? Erraietatik atera zaio oihua:
Putakumea! Eta ia ez du bere ahotsa ezagutu, piztia zaurituaren gorrotoaz atera
zaizkio berbak. Hain arin gertatu da dena! Hurbiltzen ikusi du laguna, eta bat-batean
gainera oldartu zaio. Hotz-hotzean. Labankada sakona izan da, ahoa osorik sartu dio.
Arnasa irakiten hasi zaio orduan, odola borborka ikusi duenean, eta belauniko jausi da.
Zer eduki behar da buruan lagunik onena beste barik hiltzeko? Ez, ez dauka azalpenik.
Han, belauniko, zauri sakon hartatik bizitza jarioa nola doakion ikusi du, harriturik,
sinetsi ezinik. Zer egin duzu, madarikatua!, garrasi egin du, eta lagunari hurbildu zaio,
lagunaren hatsa sentitu nahi du, erantzuna nahi du, zergatik egin duzu hori?, eta
lagunak ez dio ezer erantzun, lagunaren aurpegia izotza lakoa da, begirada izarretan. Eta
hori da txarrena, erantzunik eza, ziorik eza. Burua bueltaka du, itolarriak gainezka egin
dio, botaka hasi da. Orduan sirena hotsa entzun du, sirena hotsa hurbiltzen. Lagunari
heltzen saiatu da, laguna besarkatzen, bizitza zauri hartatik isuri baino lehenago
erantzuna nahi du, zergatia, baina ezin izan du, elkarrengandik urrundu dituzte, poliziek
tarraz daramate bata, erizainek anbulantziara bestea, eta hala ere oihuka jarraitu du,
zergatik hil duzu laguna?, zergatik hil duzu lagunik onena?, eta lagunaren begi

izoztuek, handik, urrunetik, hutsarekin erantzun diote.

2009/04/29 11:53:29.659 GMT+2

Samuel Carrillo
Samuel Carrillo urduri dago. Abokatuak jesartzeko esan dio. Bulegoa argitsua
da, garbia. Hormetan abokatuaren tituluen prozesionaria ikusi du, eta pare bat
koadro, gida baten azalpenik gabe ulertzen ez diren horietakoak.
Zure esanetara naukazu, Carrillo jauna.
Samueli hitz egiten hastea kostatu zaio. Oraindik ez daki zer egin behar duen,
gizon hari barrenak erretzen dizkion hura kontatu ala altxatu eta lasterka ospa
egin. Kontatzeko duena ez baita amama Petraren gatzatu gozoa, ez horixe.
Nire emazteak Gary Cooperrekin engainatzen nau.
Horrela bota dio, braust. Abokatuaren bekokian zimurrak agertu dira.
Eta Kirk Douglasekin. Eta Paul Newmanekin.
Samuelek lehen antzeman ez duen arrakalatxoa ikusi du horma batean. Ehun
kilometrora ere igarriko lioke sismografo batek barne-ikara, erraiak inarrosten
dizkion mugimendu teluriko hura.
Ez dakit lagundu ahal izango dizudan, Carrillo jauna. Ni abokatua
naiz
Eta ez psikiatra, ezta?
Isilunea. Berba egiten duen isilunea.
Lehenago dena kontatuko dizut. Gero, zeuk erabaki nire kasua onartu
ala ez.
Abokatuaren zimurrek baietz erantzun diote.

Dena hasi zen Wii dontsua erosi nuenean. Ordu onean bururatu
zitzaidan!
Samuelen eztarria urratu egin da. Abokatuak ura eskaini dio. Dangada luzea
egin du.
Badakizu, tenisean-eta egiteko. Egongelako mahaitxoa ere kendu
genuen, lekua izateko. Garestia da trastea, baina zer nahi duzu esatea,
emazteak nahiago zuen ni etxean egotea lagunekin txikiteoan baino.
Hasieran behintzat. Baina tira, harira joan nadin. Wii horrek gehigarriak
ditu, gero eta tresna ahaltsuagoa da. Nire emaztea oso zinezalea da,
betidanik gustatu zaio. Uste dut bere frustraziorik handiena aktorea ez
izatea izan dela. Eta izan, bada. Nola engainatu nauen urte hauetan
guztietan, ni maite nauela sinetsaraziz. Ederra sartu dit suge halakoak,
eztei egunean ere antzezpen borobila egin zuen abadearen aurrean bai
esan zidanean, malko eta guzti, aktore onenak bezalaxe
Carrillo jauna
Barkatu, berriro desbideratu naiz. Neuk erosi nuen Wiia, baina
denborarekin aspertu egin nintzen, sekula ez naiz tenislari ona izan.
Zaletu, andrea zaletu da. Ez dit jaramonik egiten, bere arreta guztia
makina hartarako du. Baina berea ez da tenisa. Beste jolas batean
ibiltzen da: elkarrizketa luzeak izaten ditu bere gustuko aktoreekin.
Tramankulua piztu eta aukeran agertzen zaizkion Hollywoodeko
izarrak. Filmetako eszena aukeratuak, maitasunezkoak. Ni horiek
guztiek gogaitu egiten naute. Badakizu, nik akzioa gustuko dut,
Rambo-eta, Swazeneger-eta Baina zinemara joaten garenean nork
erabakitzen du zein film ikusi? Berak, jakina. Ni asper-asper eginda, eta
bera nire ondoan barik, pantailan sartuta. Ez dakit zer gustu hartzen
dizkion film horiei, zertarako eta negar baten ibiltzeko Ni, ostera,

butakan ondo etzan eta lotan ematen dut denbora alfer hori. Ondotxo
ezagutzen dituzte nire zurrungak Hollywoodeko aktore melenga horiek!
Abokatuak mahai gaineko erlojuari begiratu dio. Berak txikiteoan bidaliko
luke aurrean duen morroi gogaikarri hura, bai horixe. Baina ezeren gainetik
profesionala da. Pazientzia.
Ba, esaten nabilen moduan, aktoreekin ibiltzen da hizketan. Berak
Audrey Hepburnen papera egiten zuen, edo Ingrid Bergmanena, edo
Lauren Bacallena. Zenbat maite zaitut entzun dizkiodan, niri ez,
baizik eta aktore horiei guztiei esaten! Eta hori izan balitz guztia, txarto
ere ez! Egon, egon, oraindik azken txapligua falta da eta.
Abokatuak mahaiko tiradera bat zabaldu du.
Inporta zaizu erretzen badut?
Ez, ez, aurrera. Neuk ere erreko nuke bat, ea horrela lasaitzen naizen.
Emazteak galarazi egin zidan, berarekin ibiltzen hasi nintzenean argi
utzi zidan: edo tabakoa, edo bera. Ni txotxolo bat nintzen, eta erretzeari
utzi nion, ondo kostata barren! Badira hamabost urte, aizu. Baina hor
konpon, ekarri zigarrotxo bat, lehertu egingo naiz bestela.
Lehen zupada begiak itxita egin du. Erabateko plazerra sentitu du,
lasaitasuna.
Hauxe behar nuen esateko dudana bota ahal izateko. Berdin dit
zorotzat banaukazu. Hara: nire emaztea haurdun dago, eta umea ez da
nirea.
Eta zer ikusi du horrek orain arte kontatu didazunarekin?
Badu, bai. Hona hemen froga!

Eta hiltzailea harrapatu duen detektibearen irribarreaz, zutitu eta jakaren


barruko poltsikotik bibragailu antzeko bat atera du.
Honexek ernaldu dit emaztea! Bai, ez begiratu aurpegi horrekin!
Den-dena kontatuko dizut, oraintxe bertan.
Abokatuaren zimurrak erreka gaziak dira. Eskuzapiaz lehortu du izerdia,
erlojuari begiratzen dion bitartean. Orratzek zizare lokartuak dirudite.
Egun batean gortinen atzealdean ezkutatu nintzen. Eta badakizu zer?
Emazteak Wii dontsu hori piztu, Cary Granten film bat jarri eta
elkarrizketa luze horietako bati ekin zion. Baina egun hartan urrunegi
joan zen kontua. Nik neuk ikusi nuen nola konektatzen zuen
bibragailua! Ez sinestekoa izan zen nola aldatu zitzaion aurpegia Cary
Granti, hura ez zen inondik inora filmeko eszena bat, ez horixe, gidoitik
kanpora ari zen, eta nolako grinaz gainera, zezena ematen zuen, eta
emaztea irrintzika, bibragailu edo dena delako hura hanka artean
sartuta, eta zelako garrasiak, pentsa ezazu neu ere berotu nintzela, han,
gortinen atzealdean, emaztea sekula ez dut horrela ikusi, halako
pasioaz, seguru auzo guztiak belarria hormaren kontra egon zirela,
Milango Scalan ere nekez entzungo zituzten horrelako intziriak
Eta?
Ba horixe: handik aste batzuetara hara non datorkidan andrea,
haurdun dagoela esaten. Eta nik badakit nirea ez dena. Ez dut jakingo
ba! Ez dut uste azalpen handirik eman behar dudanik. Nire pistolak ez
du azken bi hilotan tirorik egin. Tira, bai, baina airera bakarrik, ulertzen
didazu, ezta? Nik badakit zein pistolarik egin dion tiro andreari: Cary
Grant hori izan da! Azter dezatela hazia, azter dezatela! Sos guztiak

kenduko dizkiot harroputz horri, bere aitatasuna frogatzen dugunean.


Lagunduko didazu, ezta?
Abokatuak erlojuko zizareei begiratu die. Orduantxe ikusi du argia: bere
aurrean du hurrengo eleberrirako gaia, hala-moduzko idazlea izateari uzteko
abagunea. Akabo erdipurdikeriak, oraingoan bai, best-seller arrakastatsua
idatziko du, morroi haren kontura. Altxatu eta eskua luzatu dio, irribarreka.
Carrillo jauna, goazen txikito batzuk hartzera!

2009/05/04 11:37:02.109 GMT+2

Angel Agirre
Angel Agirreren bizitza ez da museo batean sartzen. Bere bihotzean matxinsalto bat
bizi da, ez da dudarik. Eta matxinsalto horren manupean, munduan jauzika ibili da:
Mont Blanceko kremailera trenaren gidaria izan zen, Almadengo merkurio meatzeetako
langilea, Lisboako Cantinho da Paz jatetxeko sukaldaria. Greziako Elefsis hiri
industrialean indusketa lanetan ibili zen, petrolio-ontzi hilen artean. Moskun
matryoshka tailer batean aritu zen, eta handik aurrera Ural mendiek irentsi zuten.

Munduari laurogei buelta emanda, iaz sorterrira bueltatu zen, aspaldiko amets bat
betetzera: bere aitita-amamen hizkuntza ikasi nahi zuen. Horixe adierazi zidan
abenduaren sei hartan, Molly Mallonen euskaltegiko ikasleekin parrandan nengoela.
Nigana etorri eta ea bere euskara irakaslea izan nahi nuen galdetu zidan. Baietz erantzun
nion, ez dakit edaten ari nintzen laugarren Guinnessaren alegrantziak bultzaturik, edo
bere ahots beroak eragin zidan zirraragatik.

Hirurogeita hiru urte izanda ere, oraindik gizon erakargarria da. Ondoan jartzen zait, eta
ez dakit bera den astiro-astiro nigana hurbiltzen dena, edo ni naizen bere ondotxora egin
nahi duena. Gure belaunak elkartzen direnean bero-ikara sentitzen dut, eta oraindik ez
dut erabaki sentsazio horri nola deitu, miresmena ala maitasuna.

Bitxia da Angel. Liburuetako pasarteak ekartzen dizkit, euskaratzeko. Lehengoan esaldi


honekin etorri zitzaidan: Las piernas largas y blancas de las prostitutas deslumbran a
muchos automovilistas.

Nondik atera duzu esaldia?-galdetu nion.


Berlin hiriko gida batetik. Badakizu? Ezagutu ditudan tokien oroitzapena bizirik
mantentzeko modua da, gida horiek irakurtzea.

Eta bihotza trostan jartzen didan modu horretan begiratu zidan.

Oranienburger Strasse aldean egoten ziren. Ni hango tabernetara joaten nintzen,


lanaldiaren ostean. Bainu termal batzuetan lan egiten nuen, Vouliagmenin. Gustuko
izango zenuke bertako giro lasaia.

Hizkuntza batetik bestera zelako aldeak dauden, horrexek txunditzen du Angel.


Hizkuntza bakoitzak errealitatea ulertzeko duen ikuspegia: bihotzerrea hitza,
kasurako. Edo maitemindu hitza.

Nola itzuliko zenuke deslumbrar hori?

Nik hauxe proposatu nion: Emagalduen hanka luze eta zuriek auto-gidari asko itsutzen
dituzte. Berak ezetz. Ez zitzaiola itsutu aditza gustatzen. Hizkuntzaren kontraesanak
aipatu zizkidan, ea nola diren posible argiak itsutu nau modukoak, esaterako.
Emakumeen hanka luzeak bezalako gauza ederrik ez dagoela munduan, eta horrek ezin
duela inor itsutu. Beste aditz batzuk proposatu zizkidan: liluratu, erakarri, gogoberotu
Baina aproposena hipnotizatu iruditzen zitzaion. Eta emagaldu hitza ere ez zuen
batere gustuko. Galduta, egotekotan, eurengana doazen gizonezkoak daudela. Eta
ondoren, bere itzulpena bota zidan: Kale-maitagarrien berna luze-zuriek auto-gidariak
hipnotizatzen dituzte.

Neu ere hipnotizatuta nago Angelekin. Atzo esan nion nahiko ondo dakiela aititaamamen hizkuntza eta ea klaseekin jarraitu nahi zuen. Berak baietz, oso irakasle ona
naizela, eta nire bisitak oso atsegin dituela. Baldintza bat jarri nion: diruz ez, beste
modu batera ordaindu beharko zizkidan klaseak. Begira geratu zitzaidan, ea zer esaten
nion.

Zure istorioak kontatu behar dizkidazu. Munduan zehar ezagutu eta bizi izan
dituzunak. Egun bakoitzean bat, klaseen ostean.

Baietz esan zidan, baina ziur nago berak beste zer edo zer espero zuela: neuk ere desio
nuen horixe. Hala ere, zer dago kitzikagarriagorik musukatu nahi dituzun ezpainak
zureetatik milimetro batzuetara edukitzea baino, eta horrela egotea, desioaren arnasa
usaintzen?

Bere baietza entzunda, erraietatik atera zitzaidan galdera:

Eramango nindukezu zurekin, berriro munduan zehar joango bazina?

Eskua hartu zidan.

Etorriko zara?

Bihotza trostan jartzen didan modu horretan begiratu zidan, berriro ere.

Neu naiz zure maitagarria.

Gure ezpainen arteko distantzia milimetrikoa jateko unea iritsi zela esan zidan
bihotzeko matxinsaltoak.

2009/05/11 21:44:59.553 GMT+2

Franz Ribbeck
Franz Ribbeck beti dago prest istorioren bat kontatzeko, sos batzuen truke. Haren
ondoan jarri naiz, eta txanpon batzuk eman dizkiot. Jendea arin doa kalean gora eta
behera. Zintarriak beteta daude ordu honetan, baina inork ez dio Franzi begiratzen:
paisaiaren dekorazioaren beste elementu bat besterik ez da, bera eta aurrean duen
kapela, nik botatako txanponak baino ez dituena.
Ez pentsatu beti honela bizi izan naizenik. Ni Bratislavako mamurik famatuena izan
naiz. Nire amarrua igarri zuten arte.
Zer amarru?
Ernegaturik legez begiratu dit; ea norako prisarik dudan galdetu didate bere begiek,
istorioek euren erritmoa dutela.
Egon, gazte, egon. Ez bultza egin ibaia itsasorantz!
Ondoan duen garagardo botilari eutsi dio. Korroskadaren ostean baino ez da korapiloa
askatzen hasi.
Devingo gaztelua berritzen ari zirela, museo historiko bihurtzeko, bertara joan
nintzen turistak erakartzeko ideia bat proposatzera: jendearen arreta lortzeko ez zegoen
ezer hoberik bertan mamu bat zegoelako entzutea zabaltzea baino. Eta erakustaldia egin
nien: goiko pisuko gela batera joanda, intzirika hasi nintzen. Txundituta utzi nituen
neure ulu urrun eta beldurgarriekin. Berehala kontratatu ninduten. Nik baldintza bat jarri
nien: ez zirela inoiz sartuko goiko pisuko gela hartan, ez eurak, ez bisitariak. Eta horrela
hasi nintzen lanean, soldata ederra kobratuta. Mamuaren sona berehala zabaldu zen.
Turistak metaka etortzen ziren. Entzun bazenitu gela hartatik sortzen ziren uhuri lazgarri
haiek!
Eta amarrua?

Jasotzen nuen soldatari esker, apopilo-etxe batean bizi nintzen. Egun batean bertan
geratu behar izan nuen, gaixorik. Sukarrak janda nengoen, eta ezin joan lanera. Horrela
topatu zuten pastela, kasualitatez.
Nola baina? Zu gaixorik izanda, turistak mamuaren uhuri gabe geratuko ziren, ezta?
Horixe kontua, ni ohean gaixorik eta intziriak berdin-berdin entzun zituztela!
Harrituta begiratu diot.
Baina, nork egin zituen oihu haiek orduan?
Horrexek piztu zuen gidaren jakin-mina. Bisita amaituta turistak joan zirenean, gela
debekatura joan zen, eta bertan argitu zuen misterioa: benetako mamuaren aieneak
entzun zituen, gelako horma baten atzealdetik zetozenak.
Beraz, benetako mamua zegoen han! Zer egiten zenuen zuk, bada?
Nik? Ezer ez! Bertan egon, besterik ez. Badakizu modu hoberik soldata irabazteko?
Baina zuk bazenekien han mamu bat zegoela?
Hobe ez! Gaztelua oraindik itxita zegoela bertan bizi nintzen, ezkutuan. Horrela egin
nuen mamuarekin ezaupidea. Lagun handiak egin ginen. Tratua proposatu nion, eta
berak onartu.
Eta mamua, nor zen?
Ibaia itsasora heldu da, gazte! Utzidazu sekretutxo hori niretzat gordetzen...
Beste botila garagardo bat eman diot, joan orduko. Gero, Interneten Devingo gazteluari
buruzko informazioa bilatu dut. Hantxe topatu dut sekretuaren zirrikitua izan
daitekeena; izan ere, gaztelu horrek badu kondaira bat, honela dioena:
Mikulas gazteluko printzeak erresuma urrun bateko printzesa maite zuen. Hala ere,
neskaren familiak ez zuen ezkontza onartzen, alaba komentu batera joatea nahi
baitzuen. Orduan, Mikulasek neska harrapatu eta bere gaztelura eraman zuen, eta

ezkontza antolatu. Eztegu egunean neskaren osaba bat heldu zen gaztelura, armada
batekin. Soldaduek gaztelua defendatu arren, ezin erasotzaileei aurre egin. Orduan
Mikulasek printzesa hartu eta gazteluaren dorrean bilatu zuen babesa. Bertan gotorturik,
Mikulasek hil arte borroka egin zuen. Orduan, neskak, goibeldurik, dorretik behera jauzi
egin zuen, Danubioko uretara.

Bihar Mikulasen aipua egingo diot Franzi. Seguru garagardo dangada kontrako zulotik
joaten zaiola!

2009/05/19 12:35:25.268 GMT+2

Celeste Miranda
I
Celeste Miranda jaio zenean, udaberria hasi zen. Hilda jaio zen, udaberria. Bazirudien
neguak Celeste jaio arte itxaron zuela zeruan pilatutako elur guztia botatzeko. Dena
egun hartan, udaberriko lehenengoan. Zeru grisari begira, aititak hitz profetikoak
ziruditenak esan zituen:
Hegaberek ekarri dute Celeste. Badakizue zer esan nahi duen horrek? Beti urrunera
begira biziko dela.
Arrainontziko arrainei esan zien, ogi apurrak botatzen zizkiela. Arrainek janariari
erreparatu zioten, ez aititaren berbei. Inork ez zien bere berbei jaramon egiten. Horixe
uste zuen berak: ahotik hara soinuak elur matazek lurra ukitzen dutenean bezalaxe
desegiten zitzaizkiola. Edo agian ez zen hori. Arinegi hitz egiteagatik gertatzen zitzaion:
elur matazak lurrera orduko desegiten zitzaizkion hitzak, eta inork ez zion deus ulertzen,
aititari. Heriotzaren beldur zen, segurutik, eta esan behar zuen guztia esan beharrez,
pauso bat orduko bestea egiten zuen. Bazirudien esaten zuen guztia bere bizitzako azken
esaldia izango zela, halako gora handia ematen zion bere hitz-etorriari.
Celesteren esku imio haiek ikusi zituenean, aititak ez hiltzeko erabakia hartu zuen.
Munduan ez dago ezer perfektuagorik. Horixe esan zion ilobari, eskutxo haiei begira.
Esku haiek hazten ikusi nahi zituen. Esku haiek emango zioten bizitzeko indarra; esku
haiei helduz erakutsiko zion Celesteri ibiltzen. Beste erabaki bat ere hartu zuen:
aurrerantzean garbi jango zuen. Akabo toxinak. Bere zientzia partikularrean zerbait argi
bazuen, hauxe zen: heriotza digestio-aparatuan jaiotzen da.

II
Celeste Mirandaren eskuak aitita ezagutu gabe hazi ziren. Umezaroa esku ahurretan
hartuta, etxe osteko estartatik gora zihoan egun sargoritsu batean, harri batekin
estropezu egin eta lurrera jausi zen Celeste. Harriari begiratu zion, eta har bat ikusi
zuen, harritik irteten. Eta harrak honelaxe hitz egin zion:
Hiru antigurari emango dizkizut.
Zer dira antigurariak?
Sekula beteko ez diren gurariak.
Celestek segundo batean kabitzen den pentsamendua askatu zuen:
Nor zaren jakin nahi dut.
Hala izan ez dadila! erantzun zion harrak.
Bigarren pentsamendua askatu zuen orduan Celestek.
Printzesa izan nahi dut.
Hala izan ez dadila! Dagoeneko bi antigurari alferrik galdu dituzuerantzun harrak.
Ez horixe. Printzesa izateko nahi txatxu hori ipuinetako neskatila inozoen kontua da.
Nik beste zeozer nahi dut nire bizitzarako.
Tira, esadazu hirugarren antiguraria!
Harrak urduri antza zuen. Bazirudien bere tripan gizaki txikitxo goseberak bizi zirela
eta gizakitxo haiei jaten eman beharrak larritu egiten zuela.
Celestek hirugarren antiguraria esan orduko arnasa sakon hartu zuen, halako moduan

non eguna apur bat gau egin zen.


Egunero beti leku berean bizi nahi dut, munduko jendearen eta animalien hizkuntza
guztiak ulertu gabe, munduko musika instrumentu guztiak jotzen jakin gabe, zoriontsua
izan gabe, nik nahi ez dudan egunean hiltzen naizen arte.
Hala izan ez dadila!
Eta harra, Celesteren eskuei muin eginda, harri barrura bueltatu zen.

III
Handik aurrera, zerupe desberdinek iratzarri zuten Celeste. Horrela joan zen bere
bizitzaren soinekoa josten, zoriontasunaren jostorratzarekin, hegaberen arima zuen
Celestek.
Balea baten barruan ere sartzen ez diren urte luzeak bizi izanda, egun batean nahikoa
zela erabaki zuen. Denbora hartan guztian, misterio batek elikatu zuen bere bizinahia:
ez, ez zuen inoiz jakin nor izan zen harritik jalgi zen har hura, bere eskuei halako
moduan muin egin zien hura, digestio aparatuan gizaki txikiak zituen hura, elur matazen
doinuaz hitz egin zion hura.

2009/05/25 14:32:19.962 GMT+2

Alexandr Nikolaievich
Alexandr Nikolaievich Oparin, Guggenheim museoa bisitatzera zihoala, laprast egin
eta atzerantz jausi zen. Kaskarreko mandoa hartu zuen Bilboko baldosa ospetsu haien
kontra. Han etzanda, zintarri bustian zen bestean luze, indarge sentitu zen, enul, eta
halako egonezin deseroso batek inarrosi zuen. Gero, etxetresna elektriko zahar bat
betiko deskonektatzen duten moduan, gorputzaren energia nola deuseztatzen zitzaion
sumatu zuen, eta txistu desatsegin hura belarrietan. Hura heriotza baldin bazen, eskertu
egin zuen bizitzan behin bakarrik hil beharra, hain egoera fauna iruditu zitzaion, hain
gazbakoa.
Ateoek badute arrisku bat, kristauek ez dutena: beraiek bakarrik jakingo dute okerturik
egon direla. Alexander Nikolaievichek fede handia zuen ateismoan, edozelan ere.
Familian tradizio handia zuen sinesgabeziak. Ez alferrik: bere aititaren anaia bat,
Aleksandr Ivanovitx, ospetsu bihurtu zen mundu osoan, bizitzaren sorrera azaltzeko
proposatu zuen hipotesiari esker. Hipotesi horrek labezomorro baten sinesgarritasuna
ematen zion Jaungoikoaren kontzeptuari. Bizitzaren sorreran behintzat, entelekia horrek
atseden hartu zuen, lehen egunetik zazpigarrenera. Meritu hori deskarga elektrikoei
eman zien. Beraz, aldareetan ezer jartzekotan, ekaitzak eta tximistak jarri behar zirela
esaten omen zuen Aleksandr Ivanovitx zaharrak.
Alexandr Nikolaievichek Bilboko baldosen kontra jasotakoa baino zartako handiagoa
hartu zuen bere aurrean izaki hura ikusi zuenean. Bere fede ateoa mila zatitan puskatu
zitzaion, hara! Sekula halakorik! Ez zuen dudarik izan: hura zerua zen. Eta aurrean zuen
izaki hark Jaungoikoa izan behar zuen, derrigor.
Nola zatoz horren horditurik zerura? Zer errespetu falta!
Alexandr Nikolaievich lotsaturik zegoen. Jaungoikoari aitortu behar izan zion vodka
batzuk edanak zituela txirrist egin eta taloa hartu zuenean, baldosa madarikatu haien
kontra.
Txist! Berba zatarrik ez hemen!

Jaungoikoaren ahotsa errimea zen, trumoia lakoa. Gorputza, berriz, mengela, mirrina,
hezur-hustua. Kuxin baten gainean zegoen, inoiz izandako handiostasuna aienaturik.
Fosila zirudien, eta belaki erabilien hatsa zerion. Alboko gela batera joateko agindu
zion, bertan funtzionario batek erabakiko zuela zeruan sartzea merezi zuen ala ez.
Orduan konturatu zen Jaungoikoaren ahots trumoitsua zirudiena grabazioa zela. Egia
esateko, kuxin gaineko izaki momifikatu hura ezdeusegia zen ezta monosilabo bat ere
ahoskatzeko. Seguru zegoen putz eginez gero izaki hura airean desegingo litzatekeela,
errautsaren antzera.
Alexandr Nikolaievich alboko gelara sartu zen. Erdi ilunetan zegoen, baina erraz
antzeman zien bazterretan jesarrita zeudenei, elizetako erretauletatik ihes egindako
fauna marmarti hari. Behin ere ez ziren isiltzen, eta aholkuak ematen zizkioten gela
erdian paratuta zegoen funtzionarioari, galde iezaiozu hau!, esan diezazula hori!,
denak bat eginda, elkarri ukondoka, lukikume halakoak! Begitan hartu zuen
maiseatzaile aldra hura. Ondo gustura jaurtiko lituzke guztiak otsotara! Funtzionarioari
kaudillo esaten zioten. Izaki txikitxoa zen, eta ahots barregarria zuen, afeminatua.
Berehala ekin zion galdeketari maritxu hark. Gaztelaniaz egiten zuen. Alexandr
Nikolaievichek nahiko ondo ulertu zion, nahiz eta hizkera zaharkitua iruditu zitzaion,
gazteluetakoa. Ez zituen, ez, Marbellan alferrik pasatu bere bizitzako azken hamar
urteak, bitsetan. Inguru hartako dirudun guztiek neska gazte eslaviarrak zenbat atsegin
zituzten ikusita, negozio galanta egin zuen denbora laburrean.
Kaudilloaren berba-modua hanpatua zen. Galdera bakoitza diskurtso bihurtzen zuen,
erretolika higatua. Baina oso ondo betetzen zuen bere lana. Diskurtso bakoitzaren
amaieran bai zein ez erantzuteak ez zuen axola: galdekatua beti zen erruduna.
Horixe gertatu zitzaion Alexandr Nikolaievichi.
Infernura! Infernu gorri-gorrira! esan zion kaudilloak, bere ahots afeminatu harekin.
Bazterretako izaki marmartiak zantzoka hasi ziren, burlaka. Inguruan jarri zitzaizkion,
eta bultzaka atera zuten gelatik.
Infernura! Infernu gorri-gorrira! oihukatzen zuten eten gabe.

Alexandr Nikolaievichi di-da belarrondokoak banatzen hasteko gogoa etorri zitzaion,


baina ez zuen indarrik. Arrastaka zeramaten, erremediorik gabe.
Infernura! Infernu gorri-gorrira!
Letania hark amaigabea zirudien, baina halako batean Jaungoikoaren aurrera jaurti
zuten.
Beste errudun bat, ezta? galdetu zuen ahots grabatuak.
Bai, jauna. Infernura zigortuta dago.
Orduan Alexandr Nikolaievichek harriduraz ikusi zuen nola zabaltzen zen momia atsitu
haren ahoa, landare haragijale baten modura, eta nola xurgatu zuen, atzean infernura!,
infernu gorri-gorrira! entzuten zuela. Alexandr Nikolaievich jausten sentitu zen,
jausten, jausten. Bertigoaren sentsazioa. Zorabioarena. Eta dena amaitzera zihoala
zirudienean, vodkaren hatsa igarri zuen erraietan, eta min itzela buruan.
Kostata altxatu zen zintarritik, burtzoraturik. Zer gertatu ote zitzaion? Alexandr
Nikolaievichek ez zuen ezer gogoratzen, ezta bere izena ere. Burua baldosaz beteta
bezala sentitu zuen, hiri ezezagun hartan. Poltsikoak arakatu zituen, erantzun bila.
Ekaitzak eztanda egin zuen orduan. Txingorra goian behean. Zerua infernu bilakaturik.
Lasterka hasi zen, erdi herrenka, babes bila. Edo ihesi zihoan? Guggenheim museoa
begien aurrean agertu zitzaionean, begitazio bat izan zuen, buruko baldosa guztiak
kraskatu zizkion haluzinazioa: oinaztu batek museoa bete-betean jo zuen. Sua ikusi
zuen, sua Guggenheim osora hedatzen. Gero, eraikina okertzen hasi zen, okertzen, eta
minutu gutxiren buruan ibaian desagertzen hasi zen, ibaian hondoratzen.
Alexandr Nikolaievichek, euripean, galderak baino ez zituen aurkitu, poltsiko hutsetan.

2009/06/01 15:24:40.549 GMT+2

Hermogenes Folgoso
Hermogenes Folgoso Biblia ilustratu batetik erauzitako pertsonaia izan zitekeen, eta ez
bakarrik izenagatik: itxura ere biblikoa zuen, Itun Zaharra oraindik idatzi barik zegoen
garaikoa. Noeren ontzi-mutila izan zela esaten zigun, ea zenbat urte zituen galdetzen
genionean. Eta guk sinistu. Bere ardandegiaren iluntasunak horretara bultzatzen
gintuen: han barruan denborak basakatu disekatua zirudien.
Gomutetan bizitzea ez da ona. Hala ere, nire pentsamenduak ardandegi hartan kateatuta
daude, ozpin bihurturik. Batzuetan saiatzen naiz pentsatzen hura guztia ez zela gertatu,
den-dena nire buruan eraikitako fantasia bat dela. Eta egia da, beti izan naiz oso
asmatikoa. Baina ez naiz inoiz hara bueltatzen ausartu. Nire munduan lurralde
debekaturik badago, kostaldeko errepide hori da, bi probintziak lotzen dituena. Bertan
urratu baitzitzaidan bizitza, muga hartatik ez oso urrun dagoen bidegurutze madarikatu
hartan. Agian nire salbazioa bertara joatea izango litzateke, amesgaizto txarrenek ere
ezin dute hainbeste iraun. Bertara joan, bidegurutzerik ez dagoela egiaztatzeko, ezta
kostaldera zihoan errepide hura ere, ezta herria bera ere. Neure buruari dena fikzioa dela
sinetsarazi, idazleen liburuetan agertzen den mundu irreala baino ez. Eta hala ere, nire
gomutak benetakoak dira, eta herri hartan daude kateatuta, tren geltokiaren osteko
kaleko ardandegi hartan, eta barraren atzealdean Hermogenesen ahotsa entzuten dut
oraindik, ea beste porroi bat nahi dugun galdetzen.
Zapatu arratsaldeetan elkartzen ginen Hermogenesen ardandegian. Atetik sartu eta
eskumatara zegoen mahaian egoten ginen, orduekin ahaztuta. Kobazulo hura gogoko
genuen, hango iluntasuna, hango hautsa. Eta Hermogenesk ateratzen zizkigun porroiak.
Eta kakahuetez betetako platertxoak. Nahi izanez gero, arrautza frijituak ere prestatzen
zizkigun, hirugiharrearekin. Guretzat olio errearen lurrin hura bezalakorik ez zegoen.
Eta mistela dzangaden artean, apaletan pilatutako liburuen letrak ere edaten genituen.
Hermogenes, nondik atera dituzu liburu hauek guztiak?, galdetzen genion. Gregor
Samsaren logelatik! erantzuten zigun, edo Moby Dicken sabeletik, edo Dorian Grayren
ganbaratik. Berdin zigun. Liburu zahar haiek mistelatan bustitako bizkotxoak ziren gure
arima gazteentzat, baserritik irten bakoarentzat antartikak eridetea bezalakoa.

Egun zorigaiztoko hartan eguzkia lo geratu balitz! Baina ez. Gazteak ginen. Zoroak. Ez
genion ezeri beldurrik. Betiko legez, arratsaldea edaten pasatu genuen, Hermogenesen
upelak hutsitzeko prest. Zer liburu zipriztindu genuen mistelaz nahastutako gure ttuaz?
Uste dut Lovecraften bat izan zela, Eromenaren mendietan. Orduan ez nekien neu ere
mendi haietan galduko nintzela, gau hark zorigaitza ekarriko zidala, egundo amaituko
ez den amesgaiztoa. Egun hartakoa izan zen nire bizitzako azken eguzkia.
Hermogenesen ardandegiak aparteko klima zuen, eta klima hartara joaten ziren herriko
firma guztiak. Eta kostaldeko herri baten askotxo izaten dira, kresalak badu zer bat
buruko harrak aztoratzeko. Zirika ibiltzen gintzaizkien, ea nork esaten zuen astakeria
handiagoa. Gu mahaietan jarrita, eurak barra ondoan, Hermogenesen pattarra
ezpainetan. Klima hartan jainko txikiak laintxe sentitzen ziren, zirkuko izarrak ziren,
ardandegiko atetik hara sastarra baino ez zirenak. Herriko xelebre haiek, gixajo haiek
izan ziren gure maisurik onenak, benetakoenak. Eta Hermogenes, alkoholaren
unibertsitate hartako errektore. Hermogenes, nola etorri zinen herri honetara?,
galdetzen genion. Badakizue, marinelok portu bakoitzean andregai bat, baina nire
ontziak hemen bota zuen aingura betiko, zioskun Hermogenesek, begietan lama txiki
bana dardaraka. Baziren bost urte emaztea hil zitzaiola, baina berak ez zuen hori inoiz
onartu. Bizirik balego legez jokatzen zuen. Ezkaratzera begira oihu egiten zuen,
Martzelina, arrautzak ekarri!, Martzelina, kakahueteak!. Gero guri begiratzen zigun,
barka eske, gure Martzelinak gor handia dauka..., ezkaratzera sartu aurretik.
Arrautzekin bueltatzen zen, kakahueteekin, eta esaldi batekin: lo geratu da, sutondoan,
ume baten moduan.
Neu ere, lo geratu banintz, arratsalde tamalgarri hartan! Baina ez, Hermogenesek
gidatutako zeremonia amaituta, lagunek burua berotu zidaten, ezkonbidaia egin behar
genuela, bestela zorte txarra izango genukeela. Bultzaka atera gintuzten ardandegitik.
Autoan sartu ginen. Jasmina pozez horditurik zegoen nire ondoan, tutua joaz abiatu
ginenean. Azeleragailua indarrez sakatu nuen, hegan gindoazen, ziztuan. Ibai ondoko
errepidea hartu nuen, herria atzean utzita. Oraindik ez nekien zein hurbil egon
daitezkeen zoriona eta tragedia. Segundo bat nahikoa da bizitza suntsitzeko. Eta
segundo baten gertatu zen.
Hermogenesek zurezko hanka bat zuen. Hermogenes, non galdu zenuen hanka?,
galdetzen genion, eta berak beti zuen erantzun bat prest. Baina guretzat harrigarriena

zurezko hanka haren haragitasuna zen. Hermogenesek zioskunez, hanka hark igarri
egiten zituen eguraldi aldaketak. Hanka artrititikoa deitzen zion. Sarritan hanka hari
hazka egiten egoten zen, bere kontu zaharrak kontatzen zizkigunean, begirada itsaso
urrunetan atoian. Eta egun hartan, niri keinua egin eta eskua zurezko hankara eraman
zuen egun hartan, bere hitz profetikoek nire bizitza aldatu zuten: Zeozer gertatu behar
da, zeozer handia! Beinke! Berbak esanda, ardandegian neska talde bat sartu zen. Eta
nesken artean, Jasmina. Bera ikusi baino ez, nire begiak berarenetan galdu ziren. Betiko.
Ordura arte maitasuna liburuetan bizi zen berba bat zen niretzat, baina egun hartan
liburuetako maitasun istorio guztiak batera lehertu ziren nire barrenean.
Dena segundu batean gertatu zen. Bidegurutze madarikatu hartan. Ziztu bizian
gindoazen, munduaren jabe. Musu egitera jiratu nintzen. Eta orduan, mundua gainera
jausi zitzaigun, mundua mila zatitan hautsi zitzaigun, gure bizitza mila zatitan desegin,
birrindu, suntsitu.
Zapatuero etortzen hasi zen neska taldea. Hermogenes agudo konturatu zen nire
sentimenduekin. Aparte deitzen zidan, aholkuak emateko. Nire Martzelina gaztetan
berdin-berdina zen, esaten zidan. Eta bere begiak malenkonia putzuak ziren.
Edertasunaren ereduez hitz egiten zidan. Gizon arruntak emakumearen gorputzean ase
nahi du irrika, bolumenek kitzikatzen dute. Gurea, berriz, maitasun izpirituala da. Eta
egia zen. Jasmina argala zen, laua. Edertasun guztia aurpegian gordetzen zuen, ume
aurpegi hartan, aingeru aurpegi hartan, jainkosa aurpegi hartan. Marmolaren zuriaz
eraikitako perfekzio hartan. Nire lagunek Jasminaren lagunen bolumenei erreparatzen
zieten, ni Jasminaren aurpegiaren inguruan jiratzen zen planeta nintzen. Gero eta
hurbilago, gero eta hurbilago. Eta zapatu batean, Hermogenesen zurezko hankak
hotzikara sentitu zuen hartan, gertatu egin zen. Izarrak irentsi egin ninduen. Lagunen
txaloak entzun nituen, Jasminaren lagunen oihuak. Hermogenesek esan zuen bera
izango zela zeremoniaren gidaria, Noeren ontzi-mutila izanda bikoteak ezkontzeko
bedeinkazioa zuela. Eskutik ebatuta joan ginen bere aurrera, eta Hermogenesen
erritualeko berben artean Martzelinaren zizpuruak entzun nituela begitandu zitzaidan,
ezkaratzetik zetozenak. Eta orain, ezkonbidaia egin beharko duzue, esan zidaten
lagunek, eta bultzaka atera gintuzten ardandegitik, gora ezkonberriaka. Amets baten
barruan geundela iruditu zitzaidan automobilean sartu eta alde egin genuenean, tutua jo
eta jo.

Eta bidegurutze hartan ametsa amesgaizto bihurtu zitzaidan. Zarata, burdin hotsa, kristal
hautsien hotsa. Mina. Odola. Jasmina nire ondoan zegoen, eta bere berbak zizpuru
urrunak lakoak ziren, odolezko berba haiek, Hermogenesen aurrean agindu zizkidan
haiek: Nire bizitza, zure bihotza. Bere aurpegia hartu nuen esku artean, marmolalako
aurpegi zuri hura, odolez zikindutako aurpegi hura, eta bere begirada deuseztatzen ikusi
nuen, bere begirada atoian galtzen, eta bere berba errepikatuak, urruntzen zihoazen
berba haiek: Nire bizitza, zure bihotza. Nire bizitza, zure bihotza. Nire bizitza, zure bihotza.
Ordutik, zenbat eguzki, zenbat ilargi. Beti zurekin, beti zu gabe. Nire bihotza izar hila
da. Nire bizitza zurezkoa da. Eta min egiten dit. Min, itzartzen naizen guztietan; min,
loak hartzen nauen guztietan. Denbora izoztu honetan, beti zurekin, beti zu gabe.
Gomuten amaraun honetan galduta, nire taupadak kristal hautsiak dira, nire bizitza zure
heriotza da. Hemen nago, zure aurpegia iretargialakoa esku artean dudala, beti zurekin,
beti zu gabe. Negar barik negarrez, bizitza barik bizirik.

2009/06/10 18:09:02.264 GMT+2

Salvador Lorca
Salvador Lorca, bigarren belaunaldiko hildakoa, Richard Serraren denboraren
materiako labirinto herdoilduan halako mozkor artritiko-artistikoak eragindako desoreka
emozionalez zipriztinduriko abiada eliptikoan zihoan, titaniozko tenplu haren
erraldoitasunean zirrara mistiko-turistikoan atoian doan botila mezugabearen antzera,
ahots batek bere pentsamendu asteriskoz beteen zurrunga desafinatua eten zuenean.
Egia izango banintz, amets merkeak egingo nituzke, orrazirik behar ez duten
horietakoak.
Salvador Lorca, oihanean galdutako arbola eroriaren urgentziaz, ahots glaziar haren
dardarizo fluoreszentean lamia bat begiztatu zuen, lurrean etzanda, biluzik, ezpainetatik
esne-odola zeriola. Belaunikaturik, isurkari hura edan zuen, haitzuloaren urnegarra
edaten duenaren gurtzaz, eta segundo baten infinitotasunean, bere arbasoek ereindako
zementu guztia eguzki galdatan lurrunduko litzatekeen gisan, halaxe sentitu zuen
desgorpuztearen subjuntibotasuna.
Hegazti multikoloreen frenesi orkestratua sentitu zuen bere erraien kaioletan, leize
sakonetan ahaztutako grina telurikoa tentetu zitzaion, galaxia urrunen ametsetan
suztatzen den kohete garrez betea.
Narruskidak!
Lamia mintzo zitzaion, lurretik. Bere ezpainen bibrazio gorriztak lurrin lorrinen ahairea
ekarri zion, hain hordigarria, hain limurkorra. Eskua sentitu zuen, lamiaren eskua suge
isil baten modura belaunetik gora egiten, izterraren barnealdean bere arnasa labainkor
haren kili-kili erektrikoak. Eta suge hura bere sugearekin korapilatu zen, eta nola egin
zion tenka, zelako indarrez kosk egin zion bere bost mizto jostari haiekin, nola
makurrarazi zuen, ezpain hegoaldetar haien ataurrera erakarri arte!
Salvador Lorcak bortxaz egin zion eraso, zirrikitu bero haren barrunbeetan oldarka sartu
zen; edo ez, kontrara izan zen: zirrikitu hura gargantua baten ahoaren moduan zabaldu

eta irentsi egin zuen, xurgatu. Olagarro eskerga batek itotzen zuen, eta barnebide haren
katakonbetara amilarazten.
Toki haren argitasun oskorrian arrain urduriaren taupadak sentitu zituen, aurrera egin
ahala zoliago entzuten zituenak. Atsegin-laster haren baitan kulunkaturik, hodei-lumaz
eginiko lastairak iruditu zitzaizkion inguruan zituen horma bigun haiek, horma busti
haiek, horma gori haiek. Eta taupaden doinua eta erritmoa handituz joan ziren, zeruko
izar guztiak danbor bilakatu balira bezala, dantza kosmorgasmiko hartan. Zutarriak zut,
meteoritoak legez txistu bizian desarratu ziren, galapa eroan, unibertsoaren erdirainoko
lasterketan. Galaxien talka izan zen hura, fusio nuklearraren espasmo neurrigabea,
eszitazioaren estazio eternala, eta hain laburra, ondikotz!
Sumendiak esne magmatikoa goitikatu zuenean, Salvador Lorcak lamiaren orroak
entzun zituen, ozen:
Txuria gora! Txuria gora!
Eta kometa baten modura goraka hasi zen lamia hura, goraka, titaniozko tenplu haren
ganga aldera, eta eztanda bat entzun zen orduan, trumoia lakoa. Han zihoan suzko bola
hura, beti gora, eta oraindik bere barnean Salvador Lorca, bere arrain-bihotzaren
taupadak gobernatu ezinik. Hodei beltzen artean desagertu orduko (beti gora, beti gora),
han behean titaniozko tenplua ikusi zuen, sutan, ondoko ibaian desagertzen, sekula izan
behar ez zuen bekatariaren damuaz.

2009/06/17 14:34:34.039 GMT+2

Federica Victoria
Federica Victoria printzesa nerabea zen, Bonbon & Burbon errege familiako
hirugarren alaba ofiziala, esan nahi baita ama-erreginaren umetokian ekoitzia zela, hots,
erregintzari dagokion kalitate labekoa. Bazuen neba bat, txikiagoa: Froilan de los Toros
Santos. Eta txikiagoa izanagatik, huraxe zen koroagai bakarra, pitilin-mingilin hura,
Federica Victoriak nire ameba izendatzen zuena. Bai, Federica Victoriak bazekien
tronua berarentzat urrutiko intxaur ustela zela, pipi kaka hutsa. Hortik ote zetorkion
monarkiafobia alimale hura?
Ezkutuan gordetako bere familiarekiko gorrotoak noizbait eztanda egin behar zuen
baina. Federica Victoria aluraino zegoen printzesa jolas txatxuekin, gorputzak politikoki
zezena izatea eskatzen zion, ez besterik. Eta pilulatutako gorroto guztia esaldi batean
goitikatu zuen, braust!, lehen hilekoa behetikatu zuen egun hartan:
Ama! Aita! Puta izan nahi dut!
Aita, betiko moduan, upel eginda zegoen, ahoa bete whiskiarekin, eta zantzoka hasi zen,
bere talo aurpegi harekin.
Ez ziren atsekabeak hor amaitu. Federica Victoriaren jarrera egunetik egunera okerragoa
zen. Aitaren koroa txizontzi moduan erabiltzeko joera hura, esaterako, ume baten
bihurrikeriatzat hartua zuten, baina gaztaroarekin batera bere maltzurkeriek gainezka
egin zuten. Izan ere, neskak argi zuen zein izango zen bere aportazioa familia hartan:
ekar pena! Argi zuen bere behazun-asmoen helburua: hil burua! Monarkia akabatu!
Bide horretan, lehenengo pausoa printzesa punkia bihurtzea zen. Baina ez kalean
ikusten diren gangar sustarbako horien moduko narraskiloa, ez. Bera benetako punkia
izango zen, bere familiari hondamundia ekarriko ziona.
Hasteko, Youtuben bideo porno bat jarri zuen. Bera agertzen zen, errege-jauregiko areto
nagusian, Eguberriko arbolaren azpian, biluzik. Keinu lizunen artean, hauxe esaten
zuen:

Nire aitak urtero hementxe egiten dit larrutan, Gabonetako mezuaren ostean. Zeuk ere
sartu nahi didazu txistorra, iztertarteko lapafreskoan?
Zer psikofardo zuen neska horrek buruan, horrelakoak egiteko? Kukuak daki
kukukumeen berri! Kontua da aka-akalaritzari gustua hartu ziola. Laster lizentziatu
zen sedukzioaren artean: zerrenda luzea osatzen zuten bere pikuaren azukreak dastatu
zituztenek. Baina ez zen sare pelajikoarekin ateratzen, ez horixe! Oso ondo aukeratzen
zituen txortagaiak. Denak ziren poltsikoan arrangurarik ez zutenak, boterearen
eurotismoaren sinestunak, koipelustre-aldra gorazalea. Bazekien Federica Victoriak nola
erabiliko zituen enparagarri haiek guztiak, ondo jakin ere!
Bai, limurkorra ez eze, azeri galanta ere bazen, izan! Zer egin zuen? Errege familiak
Ameriketako Estatu Batzuetako banku pribatuetara bidalitako zilbor-hesteak nola edo
hala lortu, ama zeluletan bortxaketa genetikoa eragin, eta sortutako azkengaiaz magina
zipriztindu, spray baten bidez. Zein izan zen ondorioa? Larrutaldiaren ostean, zakil
errepublikarrena ere monarkiagale amorratua bihurtzen zela. Esan nahi baita: bere
sedukzioaren amarruan jausten ziren handiki haiek guztiek halako erregegaikeria
eutsiezina sentitzen hasten zirela, hankarteko azkura jasanezinaren moduko zer edo zer.
Den-denak hasi ziren aldarrikatzen euren primutasuna errege izateko, baita
espermalozoideak besterik ez zituzten agure antzuak ere. Eskubidea zuten, odolez, eta
behar izanez gero odolez eskuratzeko prest zeuden eskubide hura, ezkerbidez bazen ere.
Konspiratzaileak nonahi!
Zer gertatu zen? Errege jauregiaren aurreko plaza koroa buruan izan nahi zuen
jendilajeak hartu zuela. Hango kalapita! Hango aldarriak! Hura bai, lotsabako saldoa!
Eta egunean-egunean gehiago ziren! Erregeak izututa begiratzen zien, errezelen atzean
ezkutaturik. Lehen lotsatia bazen, orain lotsabikoa. Azkenerako, etsi egin zuen.
Hurrengo urteko Gabonetako mezuan, negar baten, koroari uko egiten ziola iragarri
zuen, baita erregimen monarkikoaren amaiera ere.
Harrezkero, erresuma izanikoan halako kaoskrazian bizi dira, bizi direnak. Federica
Victoria, berriz, Youtubeko bideo pornoen erregina da. Azkenengoan errege mago
horiekin ikus dezakezue. Jakina, Baltasar du gustukoen...

2009/06/30 00:48:57.768 GMT+2

Michael Jackson
Michael Jackson naiz. Izen-abizen arruntak, arruntik badago. Zenbat Michael Jackson
egongo dira munduan? Hainbesteren artean, ez da arraroa bakarren bat nabarmentzea,
ospetsu bihurtzea. Hori gauza bat da, estatistika hutsa. Eta beste bat, oso desberdina,
beltz arrunt bat, beltz familia arrunt bateko zazpigarren umea, izartegiko zenitera
heltzea. Horrek halako lilura sortu zidan, nire bizitza aldatu zuena. Izugarria zen niretzat
munduko txoko urrunenean ere famatua izatera heldu ahal zarelako sentsazio ahaltsu
hori, nondik hasita eta ezerezetik, anonimotasunaren ilunpeetatik. Egun batean dena utzi
eta beraren apostolu egitea erabaki nuen, nire kasuan zale hitza ezer ez esatea baita.
Banekien hilko zela. Berak esan zidan. Tira, berak ez, bere argazkiak. Madison Square
Gardeneko kontzertu haren ostean erosi nuen, dorre bikien aurkako erasoen aurretik
eman zuen hartan. Logelan jarri nuen. Eta badakizue zer? M.J.ren aurpegia aldatzen
zihoan heinean, argazkikoa ere berdin-berdin mudatzen zen. Eta ez hori bakarrik: hitz
ere egiten zidan, egunero. Bere arrangurak kontatzen zizkidan. Bai, dena dakit M.J.ren
gainean. Dena. Baita hilko zela ere. Horixe uste izan dut oraintsu arte, baina badut beste
susmoren bat, larriagoa: M.J. oraindik bizirik dago. Akaso gorputza ez, baina bere
madarikazioa bai. Bere madarikazioa besterik ezin baita izan gertatzen ari denaren
erruduna.
Dena zuen kalkulaturik? Bazekien zertan ari zen, bizirik zegoela? Baiezkoan nago.
Azalaren kolorearen kontu horretaz ari naiz, jakina. Bai, bitiligoaren gaitz horretaz.
Horren eragina, ezaguna denez, azalaren depigmentazioa da. Melanozitoak suntsituta,
orban zuriak sortzea larruazalean. Horren inguruan komunikabideek zabaldu zuten
gezurrak min handia egin zion M.J.ri. Behin eta berriro errepikatzen zidan kontu hori
beraren argazkiak: ez zuela azala zuritu modu artifizialean. Gaixotasunak aurrera egin
ahala, orban zuriak berdintze aldera, atzeraka ari zen azal iluna makillaje argiaz
estaltzea erabaki zuela. Beltz izateagatik lotsatuta-edo, azala apropos zuritzen ari zen
gezur hori ote dago bere mendekuaren oinarrian? Bai, ezin da bestela izan.
Osterantzean zelan azaldu zer gertatzen ari den? Hauxe da benetako pandemia,
gelditzerik ez duena. Internet bidez hasi zen zabaltzen. Nola deitu beharko genioke

gaitzari? Antibitiligoa? Bai, antza. Kutsatu ziren guztiak zuriak baitziren. Bere
heriotzaren egarriz Googlen michael jackson idatzi zuten zuri guztiak, hain zuzen ere.
Orban beltzak hasi zitzaizkien agertzen. Oso azkar. Aste gutxiren buruan, Jackson Five
taldekoen kolorea hartu zuten. Baina madarikazioa ez da hor gelditu. Beltz bihurtutako
zuri horiek beraien baitan daramate izurri berriaren hazia: inguruko zuriengan M.J.k
nigan sortu zuen pasio berbera eragiten dute, zulo beltz ibiltariak balira bezala. Nahikoa
da begirada bat, gaitza kutsatzeko.
Zenbat denbora beharko da zuri guztiak beltz bihurtzeko? Atzo horixe galdetu nion
argazkiari. M.J.ri mendekua ikusi nion begien distiran. Munduko zuri bakarra izateko
jaio nintzen, erantzun zidan, aurpegian ilargi betearen irribarre enigmatikoa.

2009/07/06 17:33:11.693 GMT+2

Darrell Anderson
Darrell Anderson izan nahi nuke, baina ez naiz. Galdu egin dut nire benetako izena,
galdu egin dut izana. Orain zenbaki hutsa naiz. Hutsa. Ez da erraza hau idaztea,
hurrengo lerrora bizirik iritsiko zaren ez dakizunean. Heriotza hementxe bizi da, kale
kantoi bakoitzean, ate bakoitzaren atzean, ume bakoitzaren begiradan. Alde egin nahi
nuke infernu honetatik, lasterka hasi eta basamortu hau, eta munduko basamortu guztiak
zeharkatu behin ere atzera begiratu gabe. Eta hala ere, orduan ere, ez nintzateke salbu
egongo. Ez, dagoeneko ez dago salbaziorik. Oasiak espejismoak dira hemen. Hemengo
oasien espejismoen ur-putzuak sugeen habiak dira. Hemen, noizbait jauregi ederren eta
ipuin fantastikoen paradisua izan zen munduko bazter honetan, gure bihotzak taupa
egiteko beldurrez bizi dira. Ez, ez ditzatela gure bihotzen taupadak entzun, ezpabere
hilak gaude.
Tankean bizi gara. Tankean kalerik kale, plazarik plaza, auzorik auzo. Baina inork ez
dezala pentsa seguru gaudenik. Hemen ez dago gurea baino toki babesgabeagorik.
Etsaiari oihu egitea da: Hemen nago, egidazu eraso! Tankeak hemen barraskilo
adarbakar dorpeak dira, hilkutxa apoarmatuak. Tankearen erraietan bizi garenon izua
ezagutuko balute gure etsaiek! Euren begietan ikusten dugun izu berbera da geurea. Eta
izu horrek, izu basati horrek, izu horrexek eramaten gaitu gu, eramaten ditu gure
etsaiak, izu berdintzaile horrek garamatza gu eta haiek gorrotora, adimenaren
antipodetako lurralde suntsitzaile horretara. Izua, gorrotoaren pospoloa. Gorrotoa,
ezjakinen babeslekua.
Nire jaioterrira bueltatu nahi nuke. Nire umezaro alai eta tristera. Gurean pobreak ginen.
Pobrezia erloju gelditua da, pobrezia lohia da, pobrezia urdail herdoildua da. Pobreak
ginen, min fisikoaren kontzeptutik haragoko pobreak. Guretzat esperantza falta hura zen
min handiena eragiten ziguna: etorkizun eza. Gure etorkizun bakarra orain mortu hura
zen. Ezerez handios hura, ihesa ezinezko bihurtzen zigun horizonte berdin hura. Lautada
amaigabean bizi denak badaki zertaz ari naizen: ezerezaren sentsazioa, horma gabeko
kartzelaren sentsazioa, zeru hurbilegiak itoko zaituen sentsazioa. Kilometroak eta
kilometroak korritu arren, beti toki berean zaudelako sentsazio estrainioa. Eta hala ere,
nondik etortzen zitzaigun indar hura, alai bizitzeko? Gure zorigaitz etsitu hartatik,

akaso? Orain, tanke honen errai honetatik, nire umezaroa lurralde onirikoa da. Eulien
hegaldi amaigabe haien burrunbada sentitu nahi nuke aurpegian, erloju geldituen
asperra.
Gizon haiek herrira etorri zirenean, guretzat jai handia izan zen. Miseria elkor hartatik
aterako gintuztela esan ziguten. Gizondu egingo ginela. Mundua ezagutuko genuela. Zer
gehiago behar genuen? Pozarren geunden: ezerezaren ezerezetatik ihes egin, eta
munduko armada boteretsuenaren soldadu bihurtzera gindoazen! Gaur balitz bezala
gogoratzen dut herritik joan ginen eguna. Hantxe zeuden gure senideak, geltokian guri
begira, ekilore sail bat bezala. Amen malkoak masailetan, aiten harrotasuna bularretan,
neba-arreben astrapala... Zein pozik geunden trenean, gure iraganari agur egiten,
oraindik hain umeak, hain xaloak, hain babesgabeak!
Hona ekarri gintuzten, infernura. Edo hobeto esanda: hona ekarri genuen, infernua. Guk,
gezurraren zaintzaileak. Tankearen sabelean ematen dugu eguna. Oraindik amaren
sabelean bageunde! Horixe pentsatzen dut sarri, hemen barruan: oraindik mundura jaio
gabeko umekiak garela. Jaio gabe hiltzera kondenatu gaituztela, pobreak izateagatik,
ezereza izateagatik. Eta beste pentsamendu bat gailentzen zait orduan: horrela bizitzea
hilda egotea baino latzagoa dela. Horrela bizitzea odola izotz-garretan erretzea dela.
Izuaren izotza, gorrotoaren garra.
Zerk bereizten gaitu gugandik ihesi dabiltzan gizagaixoengandik? Eurak salbatzera
ekarri gintuzten gu, euren hiltzaileok, zertan bereizten gara eurengandik? Ezertan ere ez.
Beldur berak elikatzen gaitu, etsipen berak. Euren begietan ikusten dudan ezintasun
berbera ikusten dut ispiluan. Hain desberdin egin nahi gaituzte, hain gauza bera gara!
Euren bizimodua nire familiaren bizimodu antzu bera da, hain ondo ezagutzen dudana...
Bereizten gaituen bakarra tankea da: gu tanke barruan gaude, eurak kanpoan. Tankea da
konkistatzaile eta konkistatuen arteko muga. Tankea, burdinazko infernu karrankari
hau. Infernuan bizi gara, infernua desarratzen dugu.
Zer egiten dugu hemen? Miseriatik alde egin nahian, miseria handiago honetara heldu
gara. Gu, ezerezaren jabeak. Gu, engainuaren desengainatuak. Gu, bortxaren bortxatuak.
Gu, dominen dominatuak. Zer egiten dugu hemen? Zertan ari gara, gu bezalakoen
aurka, geure buruaren aurka? Beldurrak utziko bagintu, tanketik jauzi egin, uniformea
erantzi, eta gugandik ihesi doazenengana, guri erasoka ari direnengana joango ginateke,

izua eta gorrotoa besarkadatan itotzera. Baina ezin dugu. Hona bidali gaituztenek
ondotxo instruitu gaituzte, ondotxo destruitu gaituzte, izuan eta gorrotoan. Ez, ez dago
mendekotasunarena baino uniforme estuagorik.
Darrellen indarra bagenu! Uniforme estu hori eranzteko gauza izan den bakarrenetakoa
izan da Darrell Anderson, desertzioaren heroia, mendekotasun horri ostiko egin diona.
Nirekin zegoen, Lehen Dibisio Blindatuan. Neuk ikusi nuen, bonba baten leherketak
zauritu zuenean. Beste asko bezala. Hemen zauri fisikoa ez baita ezer. Hemen hanka bat
galtzea ez da ezer. Hemen beso biak galtzea ez da ezer. Hemen hiltzea ez da ezer.
Hemen ezeren truke hiltzen gara, hiltzen dugu. Inozenteen arteko guduak dira
hemengoak. Eta bitartean, honen guztiaren errudunak, eufemismoen prestidigitadoreak,
gezurraren ingeniariak, horiek guztiak hemendik urrun daude, miseria honetatik salbu.
Darrellen indarra bagenu, bidegabekeria hau salatzeko... Baina ez, goikoek badakite
ahulak garela, koldarrak garela, baijaunakoen tropa ergela garela. Eta hala ere, badakigu
hemen salbabidea ez dagoela tankeetan, ez bonbetan. Hemen salbabidea Darrell
Anderson deitzen da.
Bitartean, tankean bizi gara, heriotza banatzen, heriotzaren bila. Hain da handia gure
mina! Eta ororen gainetik, galdera batek eztanda egiten dit burmuinean, insomnioa
amesgaiztoz betetzen didana: hemendik bizirik irtenda ere, gauza izango ote gara
tanketik irteteko? Ez. Dagoeneko kondenatuta gaude: guretzat memoria izango da
uniforme estuena, zaurgarriena. Hemen erein dugun heriotza biziko da gure memorian.
Kondena astun hori. Kondena ezabaezin hori. Memoriaren zauriak ez baitira inoiz
ixten.

Oh: http://www.webislam.com/?idt=7240

2009/07/16 00:49:55.873 GMT+2

Jimmy Sorvino
Jimmy Sorvino, zureak egin du, esan diozu zeure buruari lurretik, kamiseta
odolez blaiturik sentitzen duzula. Ganibeta gurinean bezala sentitu duzu
adarkada bularrean, zugana bueltatu eta panpina baten antzera altxatu
zaituenean. Nondik agertu da zezena baina? Dena hain arin pasatu da! Ez
zinen kale horretan sartu behar, ez sartzeko esan dizu ordura arte zurekin egon
den neskak, oso arriskutsua dela, larregi edan duzula. Jaramon egin bazenio!
Baina ez, zeuk eraman duzu haraino, musu eta zirri artean. Berak etxera
eraman nahi izan zaitu, San Juan izeneko auzo batean dagoela esan dizu, bere
gelan sartu eta lo egingo duzuela. Baina zu ez zara haraino lotara etorri, ez
horixe. Gainera, larrutan egin ondoren, zertarako? Parke hartan egin duzue,
zuk ohi duzun era basati horretan. Egia esanda, neskak eraman zaitu bertara,
zu mozkortuegi egon zara eta. Erraza izan da neska erakartzea. Berak ere
auskalo zer sartu duen! Taberna hartan hurreratu zaizu, su eske, eta zuk
gerritik altxatu eta ahoa jan diozu. Fuck me I am famous dioen kamiseta
ordurako ardoz blaiturik eduki duzu, baina jai hauetan badirudi zenbat eta
zikinago eta pasatuago egon, orduan eta arrakasta handiagoa lortzen duzula.
Jakina, ia bi metroko mutil puska izanda, errugbi jokalari kankailua, nesken
begi guztiak zuretzat izaten dira. Aurreko tabernan ere, mutil horiekin
kalimotxo katxiak edaten ibili zaren taberna hartan, Australiako neska bat
hankalatraba hartuta sartu zara komunean, arinago katxi erdia titietara bota eta
bertatik edandakoan. Izugarri gustatu zaizu kalimotxo izeneko edari zikin
hori, gau osoa eman duzu edan eta edan. Gau osoa orgia hutsean, kale eta
taberna jendeztatuetan. Eta nolako neskak! Ondo markatuta utzi dituzu ahal
izan dituzun guztiak! Gauaren hasieran zezen-plazaren kanpoaldean egon
diren haiek, kasurako. Txiza egiten harrapatu dituzu, eta errepaso ederra eman
diezu. Zer axola dizu zuri? Hemen zernahi egin dezakezu. Horretara etorri
zara: apeta betetzea da zure lege bakarra. Hauxe da nire azken eguna,

kartzelara sartu orduko. Horixe da zure bizimoduaren filosofia. Izorra


daitezela enparauak! Ondo izorratu duzu arratsaldean kapela saltzaile sudaka
hura, esaterako. Kendu diozun bakero-kapela ordaintzeko eskatu dizunean,
ukabilkada galanta eman diozu matrailean, nazkante hari. Eta, bide batez,
gainean izan duen diru guztia altxatu. Badaezpada ere. Horixe egin behar da,
aukerarik badago: hartu eta ospa! Halaxe lortu dituzu zapi gorria eta zahatoa,
udaletxeko plazaren zurrunbiloa baliatuta. Hura izan da eromena, sekula ez
duzu ikusi horrelako jende-aldra bat, denak bihotz bakarreko taupadan
dantzan. Orduan ere polito asebete duzu egarria, eskaini dizuten guztia eta bi
edanda. Kamiseta blaituta eta deabru begiak sutan atera zara handik, like a
hurricane. Dena behar zenuen, eztarria biharamun eginda ailegatu baitzara
plazara, beroak itota. Marabunta haren baitan galdu dituzu Joe eta Micky.
Iskanbilaren erdian ere oraindik erdi K.O. egon dira, autobusean ere horrelaxe
etorri baitzarete hirurak Bilbotik, logurak frijituta. Ez da arraroa, hango
garagardo upel guztiak hutsituta etorri zarete eta. Bertan ezagutu duzue elkar,
The Dubliners pubean. Zu etorri berria, eurak bizpahiru egun arinago. Haiek
erruberak nahiko gastatuta ordurako, zu dena erretzeko irrikan. Bilborainoko
bidaia ere horrela egin zenuen: amatatu ezineko sua erraietan. Amorruak
kiskalita. Ezer esan gabe alde egin zenuen, ez gurasoei, ez Jennyri. Izorratzea
daukate! Badakizu Jennyk sabelean daraman umea zurea dena, eta zer?
Beraren arazoa da, hor konpon! Maleta egin eta alde! Bai, pentsatu gabe alde
egin zenuen. Dena egiten duzu pentsatu gabe. Dena azken eguna balitz,
kartzelara sartu orduko azken egun madarikatua. Horixe da zure bizimodua,
galgarik gabeko autoa. Beti jokatu duzu berdin, baita etxean lo egin zenuen
azken gau hartan, ohera sartu eta ametsetan hasi zinenean.

2009/08/02 10:42:45.100 GMT+2

Giuseppe Juliani
Giuseppe Juliani ez da substantzia sudurgarrien zalea: ez du horren beharrik.
Harrigarria bada ere, berezkoa du izaera ektoplasmatiko hori. Esan liteke txikitan pertz
surrealista batera jausi zela, eta harrezkero bere bizitza organo psikodeliko baten aurora
boreal sinfonikoa izan dela. Fikzioa eraiki du guk errealitate deitzen dugun basamortu
birtual horretan, eta beraren neurrira eraikitako oasi horretan bizi da, inoren esperoan
barik, ororen desesperoan. Nolabait esanda, berbaren prestidigitadorea da, eguzkia
mihiaz harrapatu duen kamaleoia, bonba atomikoa mokadu baten jan dezakeen arrain
hegalaria.
Nire sekretua urkien orrien musikan dago.
Horixe esaten digu, bere elixir magikoaren formula eskatzen diogunean. Baina inork ez
daki partitura hori irakurtzen, ipurtargien begirada deszifratzea bezain ezinezkoa zaigu
Giusepperen mintzoaren taupaden kodea endelegatzea. Inork badaki zein den euri tanten
mezu ezkutua, lurraren kontra lehertzen direnean?
Giusepperen irudimen-geiserren artean bada bat inurrien ibilera bezalaxe etengabetzen
dena: existitzen ez dena existiarazteko duen gaitasuna.
Eleberririk ederrena, oraindik buruaren tintontzian dagoena.
Luzea da buruan idatzi dituen liburuen zerrenda. Maiz hitz egiten digu sekula jaioko ez
diren bere ume horiei buruz. Eta hain ederrak dirudite Atzo Germanen tabernan
aurkitu nuen, berak gustuko duen txokoan, egunkarien kutxaren ondoan. Pipatzen ari
zen, eta keak inguru guztia halako lurrin onirikoz janzten zuen. Pentsamendu bat etorri
zitzaidan giro haren baitan: kearen artean sartuko banintz, ez nuke Giuseppe aurkituko.
Han barruan berak sortutako fantasiak baino ez nituzke aurkituko, eta agian
Giusepperen beraren fantasia ere, area artean ezkutatzen den karramarro baten itxura
hartuta, edo kearen ilusioa bera hegalen dardarizoaz elikatzen ari den sitsarena.
Zertan ari zara?

Horrelaxe egin nion galdera, baina neure artean beste zer edo zer erantsi nuen: Zertan
ari zara, Aspirino? Ezizen hori ematen diogu koadrilan. Hain trinkoa da bere erretolika,
gutxika hartu behar da. Berarekin tarte luzean arituz gero, pilula unibertsal hori izan ohi
da salbabide bakarra: behin puntu bat ezkero, bere piparen keak merkurioaren
dentsitatea hartzen du. Eta, hala ere, dosi txikietan urregorria da
Bere liburuei buruz berba egiten duenean indioilarraren protokoloa jarraitzen du. Sama
luzatu, alde guztietara begiratu, eta eztul ozen batzuk egiten ditu, bere berba jarioaren
buztan koloretsua zabaldu orduko.
Nire literatura txakurkume bat paseatzen ari den hamabost urteko neskatxa liraina da.
Berba horiekin erantzun zidan. Beti hitz egiten du horrela, urdailean ziten liburuekin
amets egiten duten esaldi handinahien antolorgia bat balu bezala.
Eta nola deitzen da txakurkumea?
Zuek ez duzue zipitzik ulertzen! Garrantzitsua ez da txakurkumea, neskaren minigona
gorri eskoziarra baino!
Haserre antzean erantzun zidan. Horrelakoetan, kokots azpiko haragi puska dardarka
hasten zaio, burdinsarearen ostean zaunkaka ari den txakurraren moduan.
Eta galdera zuzena ea zertsutan nabilen izango litzateke, mutiko! Burua gauza bakar
batekin betetzen duena sagar bakarreko sagarrondoa bezain ezdeusa da.
Eta zenbat sagar ditu zure sagarrondoak?
Giusepperekin izaten diren elkarrizketetan bada une bat non deserosotasunaren
sentsazioa nagusitzen den, biriketan kilker bat zotinka ariko balitzaigu bezala. Une
horretatik aurrera berbak boxeo eskularru bihurtzen dira, atsedenik gabeko elkarrilketa
linguistikoan.

Behin eta berriro okerreko galdera, txotxo! Arbolan dauden sagarrek ez dute batere
interesik. Hor kaleetan eta parkeetan herdoiltzen ari diren eskultura horien modukoak
dira. Dagoeneko hilik daude. Adarretan ikusten dituzun sagarren antzera: ustelaren
bertigoa da gelditzen zaien bakarra.
Eulien hegaldi desordenatua sentitzen hasia nintzen ordurako erraietan. Hala ere,
deserosotasunaren sentsazio hipnotiko hura gorabehera, gehiago nahi nuen, zeru
izarratuko izar loka distiratsuenaren zain dagoenaren antzera.
Eta zer da interesa duena ba?
Interesa duena gure eskuen arteko ezerezean pentsamenduaz eraikitzen dugun
eskulturaren etorkizuna da. Interesa duena sagarrondoaren ariman jaiotzeko dauden
sagarrak dira. Ulertzen duzu? Ba, ulertzen ez baduzu, listo etxera!
Agindu hori izaten da elkarrizketa amaitu dela seinalatzen duen hamabigarren kanpai
hotsa. Eta hala ere, hamahirugarrena entzun nahi izan nuen:
Eta orduan, zer da hamabost urteko neskatxaren kontu hori?
Kartetan tranpak eginez irabazi duenaren irribarrea eskaini zidan.
Hori literatur kritikariek entzun nahi izaten dituzten epelkerietako bat da. Benetan
jakin nahi duzu zer den nire literaturaren funtsa? Benetan?
Baietz egin nion buruaz, baina ez agian jakingurak bultzatuta, boxeo borroka hartan
eskuzapia botatzen duenaren etsipenaz baino.
Tori ba!
Nigana hurbildu, eta bere piparen ke bafada bat oparitu zidan, aurpegi-aurpegian.
Desegin zenean, hutsa aurkitu nuen Giusepperen aulkian jesarrita.

2009/09/01 15:05:07.689 GMT+2

Patxi Bare
Behin batean, bazen mutiko bat beti azkena geratzen zena bere gelakoen arteko
lasterketetan. Horregatik, gelakideek Patxi Bare deitzen zioten, barea bezain motela zen
eta.
Patxi Bare, noiz egingo duk lasterketa nire ortuko barraskiloekin? galdetzen zion
beti Zigorrek, lasterketa guztiak irabazten zituen mutiko harroputzak.
Zigor gelako indartsuena zen, eta beti zirika eta burlaka ibiltzen zitzaion. Patxi Barek
Betini deitzen zion, modu sekretuan, egoista hutsa iruditzen zitzaiolako. Bazirudien
unibertsoaren erdia hura zela, eta gelako enparauek berak agindutako moduan dantza
egin behar ziotela inguruan
Betinik adarra jotzen zionean, inork ez zuen Patxi Bareren alde egiten. Eta Patxi Bare
negarrez hasten zen. Beti negar baten amaitzen zuen, eta bareenak baino muki
luzeagoak ateratzen zitzaizkion sudurzuloetatik.
Egun batean, eskolako jaian, txokolatada egin zuten. Betiko moduan, Patxi Bare ilarako
azkena izan zen. Ordu erdi itxaron ondoren, bere txanda heldu zen. Lapiko handian
txokolate hondar bat geratzen zen, eta horixe bota zioten edalontzira.
Hau zorte txarra nirea!, pentsatu zuen Patxi Barek, edalontziko txokolate hondarrari
begira. Dangada baten edan zuen, hain gutxi zegoen
Ai! deiadar egin zuen, atzamarra ahora zeramala.
Harrituta, Patxi Barek zera atera zuen aho barrutik: arrain hezur bat. Bai zorte txarra
nirea!, pentsatu zuen berriro. Txokolate hondarra gelditu zait, eta gainera arrain hezur
bat zegoen bertan!
Eta negarrez hasi zen, betiko moduan. Negar baten, gizajoa. Eta mukiak gelditu barik
ateratzen zitzaizkion sudurzuloetatik, bareenak baino askoz ere luzeagoak. Bost

mukizapi ere ez ziren nahikoak izango muki haiek guztiak kentzeko! Baina mukien
ibaiak ere noizbait geratu behar dira, eta Patxi Bare etxerantz abiatu zen, arrain-hezur
hura oroigarri moduan hartuta (seigarren mukizapian bildu zuen, eta poltsikoan gorde).
Dena horrela geratuko zen, gau hartan Patxi Barek, justu lokartu baino lehen, bere
arropak jarrita zeuden aulkira begiratu ez balu. Badakizue zer ikusi zuen? Iluntasunean
diz-diz egiten zuen zer edo zer. Ohetik altxatu, bertara joan eta diz-diz egiten zuena
eskuan hartu zuen: seigarren mukizapia, hain zuzen ere. Egia esanda, mukizapi barruko
arrain-hezurra zen diz-diz egiten zuena. Esku ahurrean jarri zuenean, logela guztia
egunez bezala argitu zen, baina argitasun hura sekula ikusi gabekoa zen, zoragarria
benetan! Tira, inork ez dezala pentsa Walt Disneyren printzesen film txatxuetan
agertzen diren makilatxo magikoek ateratzen duten argitasuna zela. Kontrakoa:
infernutik bertatik sortutako argi gorri antzekoa zen hura.
Patxi Barek hura zer ote zen galdetu zion bere buruari.
Nire laguntzarekin garaiezina izango zara! entzun zuen, begiak zabal-zabalik
zituela, kanpandorreko erlojuak bezala.
Ai ene! Arrain-hezur bera zen berbetan zebilena!
Bai, ez zaitez harritu! Ni arrain-hezur suntsitzailea naiz, munduko ezpata guztiak
baino boteretsuagoa.
Patxi Barek ezin zuen ikusten ari zena sinetsi. Baina arrain-hezurrak han jarraitzen zuen
hizketan, naturaltasun guztiaz:
Begira, nire ezaugarriak frogatzeko, zerbait proposatuko dizut: sar nazazu Betini
harroputz horren ipurdian, eta ikusiko duzu zer gertatuko den. Baina egin ezazu
disimuluaz, inor ez dadila fijatu.
Orduan bai gelditu zela Patxi Bare txundituta! Ez zen hainbeste harritu arrain-hezur
hark berba egin zezakeelako, baina nola arraio zekien hezur hark berak Zigorri Betini
deitzen ziola? (Inork ez zekien, baina inortxok ere, ezizen horren berri, modu sekretuan

erabiltzen zuen eta, badaezpada ere).


Edonola ere, lotara joan zenean, zoriontsu sentitu zen. Uste osoa zuen arrain-hezur hark
zortea ekarriko ziola. Bai horixe, handik aurrera inork ez zion barrerik egingo, ezta
Betini kankailu hark ere!
Eta bai, azkenean ailegatu zen momentu hori: komunetan topo egin zuten. Betini txiza
egiten zebilela, Patxi Bare atzetik hurbildu eta arrain-hezurra sartu zion ipurdian.
Hi, zertan habil, kaka-zirin hori!
Patxi Bare beldurrak airean zebilen, arrain-hezurrak ez baitzuen ezertxo ere eragin.
Txarrago oraindino: Betinik paparretik heldu eta dinbi-danba belarrondoko itzelak eman
zizkion. Astindu ederra hartuta joan zen ikasgelara, belarriak gorri-gorri eginda! Bertan,
ostera, miraria gertatu zen.
Andereo, Zigor lurrera jausi da!
Unax, Zigorren ondoan jesartzen zen mutikoa zutunik zegoen, atzamarraz lurrera
seinalatzen zuela. Orduan ulertu zuen Patxi Barek arrain-hezurraren eragina ez zela
berehalakoa, ordu laurdenera-edo hasten zela igartzen.
Denak joan ziren Zigorren ingurura. Lurrean zegoen, bai, eta airea galtzen ari den
puxika zirudien. Gero eta meheago, gero eta txikiago egiten ari zen. Azkenean, pikupasa
baten antzera geratu zen, eta zakarrontzira bota behar izan zuten. Patxi Bare poz-pozik
zegoen bere lekuan jesarrita, baina ez zuen txintik ere esan, badaezpada ere.
Biharamunean gauza bera egin zuen Unaxekin, Betiniren lagun kuttunarekin: arrainhezurra sartu zion ipurdian, eta handik ordu laurdenera pikupasaren antzera geratu zen,
hilda. Berdin egin zuen hurrengo egunetan Betiniren koadrilako guztiekin. Mendeku
ikaragarria izan zen. Zenbat bider barre egin zioten aurpegira haiek guztiak, zenbat
bider zapaldu eragin zizkioten txakur kakak Gogoratzen zuen behin aurpegia behigorotz baten sartu ziotela, jan pastela, Patxi Bare!

Baina orain hilda zeuden, Betini eta bere lagun harroputz guztiak pikupasa koadrila
bihurtuta, kar-kar-kar! Jakina, ez zituzten ikasgelako zakarrontzian utzi. Handik atera
eta kanposantura eraman zituzten guztiak.
Hainbeste mutiko hil zirenez hain denbora laburrean, azkenean poliziak etorri ziren
eskolara, ikerketak egitera eta kasu ilun hura argitzera. Orduan, Patxi Bareri ideia
bikaina bururatu zitzaion, susmagarritzat har ez zezaten: bere buruari ziztatuko zion
arrain-hezurra. Horrela, denek sinetsiko zuten bera beste biktima bat zela, eta hiltzaile
misteriotsuaren bila jarraituko zuten poliziek. Kanposantura eramango zuten, eta han,
bakarrik uzten zutenean, badakizue zer egingo zuen? Arrain-hezurra pitilin puntan
ziztatu! Bai, arrain-hezurrak berak proposatu zion plana, Patxi Barek polizien
ikerketarena azaldu zionean.
Zu lasai egon, pitilin puntan ziztatzen banauzu berriro puztuko zara!
Pentsatutako legez egin zuen. Bere familiak kanposantura eraman zuen, eta hilobian
jarri zuten. Kanposantu hartan ohitura zuten hilobian bi zulotxo egiteko, hildakoek
handik begiratu ahal izateko. Bertatik ikusi zuen Patxi Barek nola joan ziren etxera bere
familiakoak, makina bat otoitz egin ondoren. (Rodolfo txakurra besoetan hartu behar
izan zuen amamak, ez zuen handik alde egin nahi eta; zer edo zer susmatuko zuen?)
Bakarrik gelditu zenean, poltsikoan gordeta zuen arrain-hezurra atera, eta pitilin puntan
ziztatu zuen. Handik lasterrera, birikak puzten ari zitzaizkiola hasi zen sentitzen, eta
arnasa hartu ahala gorputz atal guztiak itzartzen hasi ziren. Bazirudien puxika bat
zulotxotik airea botaz puzten den bezalaxe, norbait bera ere puzten zebilela, pitilin
puntatik haizea emanez. Ordu laurdenera betiko moduan zegoen, edo agian oraindino
potoloago, eta indartsuago.
Inor ez konturatzeko berpiztu zela, akordio batera heldu zen hilobi barruan bizi ziren bi
ipurtargiekin (Xixili eta Kikili deitzen zirela esan zioten): Baten bat hurbiltzen zela
igartzen bazuten, hilobiko bi zulotxoetan jarriko ziren argi egiten, eta horrela bisitariak
pentsatuko zuen Patxi Bare izango zela handik barrutik begira zegoena. Eta halaxe egin
zuten.

Bitartean, Patxi Barek hilobitik ospa egin zuen, satorren pasabideak baliatuta.
Horretarako beste bi ipurtargik lagundu zioten, lur azpian dena ilun-ilun zegoen eta
(Titili eta Mimili izan ziren, hain zuzen ere). Bi ipurtargi horiek ondo-ondo ezagutzen
zituzten pasabide guztiak, baina bat-batean zerbait arraroa gertatu zen, lurrikara bat
bezalakoa. Lurra mugitzen hasi zen, eta halako batean kobazulo batera jausi zen Patxi
Bare.
Ongi etorri gure kobazulora!
Horrelaxe agurtu zuen lurrean jesarrita zegoen mutiko batek. Satorrei harrapatutako
janaria jaten ari zen, eta berarekin beste hiru lagun zituen. Eurekin jesartzera gonbidatu
zuten, eta horixe egin zuen Patxi Barek, oso gosetuta zegoen eta. Satorren janaria oso
gozoa iruditu zitzaion. Ondoren, aurkezpenak etorri ziren. Lehenengo berak aurkeztu
zuen bere burua, eta bere historia kontatu zien: nola topatu zuen arrain-hezurra
txokolate barruan, nola hil zituen Betini eta beraren lagun harroputzak, eta nola iritsi
zen haraino hilobitik, lurrikararen ondorioz. Amaitutakoan, besteen txanda hasi zen:
Martin Lupu, Bartolo Txorongo, Txanton Pirri eta guztietan arraroena zena, Hassan
Hezin.
Horiek ziren lurpeko kobazulo hartan bizi ziren bere lagun berriak. Denen artean
isilpeko elkarte bat sortzea erabaki zuten: Mukimoltsoak. Abentura askotarako prest
zeuden, dudarik gabe. Baina ezertan hasi baino lehen, Patxi Barek egindako moduan,
bakoitzak bere historia kontatu zion, ipuina izango balitz bezalaxe. Bai historia
harrigarriak Patxi Barek entzun zituenak! Zeuek ere, prest zaudete entzuteko?

2009/09/07 17:36:05.246 GMT+2

Txanton Pirri
Txanton Pirri ume bihurria zen, baina, beraren alde zer edo zer esatearren, ba ote dago
bihurrikeriarik egiten ez duen umerik? Ez, ezta? Baina Txanton Pirrirena larregizkoa
zen, bere gurasoentzat behintzat: egun osoa okerkeriak pentsatzen ibiltzen zen, eta are
txarragoa zena, okerkeriak egiten. Bere auzoko katuek, esaterako, txakur gaiztoenari
baino beldur handiagoa zioten: bateko harrapatu eta uretara botatzen zituen, besteko
buztanari almandrongila edo kakao pote hutsak lotzen zizkien Egun baten, Alfontso
Lanparraren katua automobil baten atzealdera lotu eta hantxe egon zen, zain, automobil
hori abiatu arte, katua tatarrez zeramala Baina alferrik ibiliko ginateke Txanton
Pirriren aldrebeskeria guztiak kontatu guran, komuneko dozena bat paper erroilutan ere
ez lirateke sartuko eta
Hemen kontatuko duguna Txanton Pirriri gertatutakoa da, etxetik alde egin zuenean bizi
izan zuen abentura, hain zuzen ere (tira, abentura baino gehiago, kalentura deitu
beharko genioke).
Bazkalondoan ihes egin zuen etxetik, gurasoei murtik ere esan gabe. Txorizo bat, ogi
mutur bat eta gaileta batzuk, besterik ez zuen hartu. Ipuinetan alde egiten duten ume
guztien antzera, baso aldera joan zen: badirudi munduan ez dagoela beste tokirik
etxetik martxetan zarenean! Eta, ipuin guztietan legetxe, gauez egin zen, jakina. Eta
gauetan, denok dakizuenez, toki gutxi daude munduan basoa bezain beldurgarriak,
animalien hots inozenteenak ere munstroen orro ikaragarriak bihurtzen dira eta.
Lo egiteko babesleku bila hasi zen, beraz. Arbolaren baten goialdera igotzea pentsatu
zuen, baina ez zen haraino ailegatzen, txikiegia zen. Orduan, arbola baten enborra
barrutik hutsik zegoela ikusi zuen. Hantxe lo egingo zuen, bai horixe! Ozta-ozta lortu
zuen sartzea, baina hura ustekabea izan zuena! Enbor barruko zuloak ez zuen hondorik!
Leize bat bezalakoa zen hura, eta bertatik jausi zen Txanton Pirri, lurraren erraietara.
Behera eta behera jausi zen, hura bai zulo ikaragarria! Begiak itxi zituen, beldurraren
beldurrez, uste baitzuen burua txiki-txiki egingo zuela, arrokaren baten kontra jota edo.
Baina ez. Zulo estu hura txirrista bat bezalakoa bilakatu zen. Hori bai: txirrista luze-

luzea. Azkenerako, begiak zabaldu eta iji-ajaka irristatu zen beherantz, hura bai
denbora-pasa dibertigarria! Halako batean, hondora heldu zela konturatuta, begiak
igurtzi eta non ote zegoen galdetu zion bere buru erdi zorabiatuari. Galeria bat ikusi
zuen, baina estuegia zen meatze batena izateko. Eskerrak txikitxoa eta argal-argala zen,
bere gelako Txaber bezain gizena izanez gero hantxe geldituko baitzen, trabatuta, ez
atzera ez aurrera Potolodi deitzen zioten Txaberri, baina ez zen haserretzen. Potolodi
ez zen sekula ernegatzen, ezta odolostearen barruan suge-landara bat sartu ziotenean
ere. Gelakideei barre eragitearren, ogitartekoa osorik jan zuen txerritxo halakoak, ai
suge-landara gizajoa!
Galeria hartan erdi ilunetan zihoala, bat-batean ahots arraro bat entzun zuen bere
atzealdean: Zertara etorri zara hona, gure baimen barik? Atzera begiratu, eta, hara!,
satorrak ikusi zituen, sator-piloa, sator armada bat! Eta haserre zeuden, oso-oso haserre!
Txanton Pirrik arbolarena azaldu zien, zelan jausi zen enbor barruan sartuta, eta gaua
bertan pasatzeko baimena eskatu zien. Satorren zantzoak, eskari hori entzun zutenean!
Euren buruzagia zirudienak, harro-harro, hauxe erantzun zion, ahots adar-jotzailearekin:
Bai horixe! Baina gaurko gaua bakarrik ez, hemendik aurrerako guztiak ere hementxe
egingo dituzu. Zein da zure izena, ume moko hori?
Txanton.
Satorrak zantzoka hasi ziren ostera ere, oso barregarria iruditu baitzitzaien izen hori. Eta
are zantzo handiagoak egin zituzten ume moko hark bere izen osoa esan zienean:
Txanton Pirri! Halako izena asmatu ere! Ikustekoa zen zelako barre-zantzoak egin
zituzten sator haiek guztiek! Lurra ere mugitzen hasi zen, dardarka hasi zen, barre haien
eraginez. Horrela jakin zuen Txanton Pirrik liburuetan eta entziklopedietan ez datorren
egia handi bat: lurrikarak satorrek eragiten dituzte, barre-zantzoka hasten direnean.
Txanton Pirri, gaizki etorri hona, satorren herrira! Hemendik aurrera gu izango gara
zure jabeak, eta zu, berriz, gure esklaboa bota zion barreka buruzagiak.
Txanton Pirriri oso arraroak iruditu zitzaizkion satorren izenak: buruzagia, esaterako,
Xadsedkme deitzen zen, eta bere laguntzaileetako batzuk, Tsoroesky, Ysehsosa,

Uhgbjofd, Wgheresir eta Hbodsugik. Ordenagailuaren teklatuan atzamarrak zoratu


balira ere, nekez sortuko ziren halako izenak, arranoa! Baina ez zioten graziarik egin,
ezta pentsatu ere! A zelako ernegua zuen Txanton Pirrik, sator haien esklaboa izan
beharra ere! Orduan hasi zen etxetik alde egin izanaz damutzen.
Ez alde egiteko, soka bat jarri zioten hankan, soka luze-luze bat. Xadsedkme buruzagiak
zer egin behar zuen azaldu zion:
Guretzat lan egingo duzu. Galeriak egingo dituzu, eta ortuetako patatak, azenarioak,
berakatzak, kipulak, arbiak, zainzuriak eta lur azpiko jangai guztiak harrapatu eta gure
biltegira eramango dituzu. Baina kontuz!, ez dakizula burutik pasatu horiek jatea, gu
benetan haserretzea zer den jakin nahi ez baduzu.
Txanton Pirrik galeriak egiteko pala bat eskatu zienean beste lurrikara txiki bat sortu
zen, satorren barre-zantzoekin.
Pala eske zabiltza? Guk emango dizugu palakada buruan! Alde hemendik oraintxe
bertan, eta hasi galeriak egiten, zure atzapartxo horiek erabiliz! Ah, eta beste gauzatxo
bat: alferrik ikasiko dituzu gure izenak, kendu burutik ideia hori, egunero-egunero
aldatu egiten ditugu eta. Izan ere, ez gara zuek bezain txoropitoak. Nori bururatzen zaio
bizitza guztian izen berbera izatea? Zuek gizakiok txotxoloak zarete, gero!
Horrela hasi zen Txanton Pirriren esklabo bizitza. Egunak pasatu ziren, bata bestearen
atzetik. Berdin asteak eta hilabeteak. Oso bizimodu gogor eta aspergarria zen hura, eta
txarrena ezin alde egitea zen, soka hura ezin zuen inola ere askatu. Denborarekin, lur
azpian bizi izanda, satorraren antza hartzen hasi zen. Gero eta gutxiago ikusten zuen.
Noizbait handik irtetea lortzen bazuen, betaurrekoak barik mikroskopioak erabili
beharko zituen Baina txarrena jatekoa zen. Satorrek primeran jaten zuten: berak
ostutakoekin munduko jatetxe ospetsuenetakoek baino janari gozoagoak prestatzen
zituzten (horretarako bazuten sekretu bat: janari guztiak zizare-hautsarekin maneatzen
zituzten, zizareak birrindu eta janarira botaz; hori eginez ikaragarrizko zapore ona
hartzen zuen janariak). Berari, ostera, badakizue zer ematen zioten? Euren kaka! Bai,
horixe da egia biribila: Txanton Pirri satorren gorotza jatera behartu zuten!

Baina badakizue zer?: ez ei dago ehun urte irauten duen zorigaitzik. Horixe pentsatzen
zuen Txanton Pirrik, egunen baten zortea izango zuela eta handik ospa egitea lortuko
zuela. Eta bai, heldu zen egun hori ere.
Egun hartan, galeria bat amaitzen zuen guztietan bezalaxe, burua lur-azalera atera zuen.
Eta hara ezustekoa! Kanpokoa ezagutu egin zuen: hura bere etxea zen eta! Bai, etxe
aurreko soroan egina zuen sator zuloa. A zelako zortea! Eta bere ama zegoen bertan,
aitzurka.
Ama! Ama! oihu egin zuen, erdi negarrez.
Baina amak ez zion entzun. Aitzurka egiten zuenean kantari ibiltzea gustatzen zitzaion,
eta orduan ere horrelaxe ari zen. Amari itzel gustatzen zitzaion opera; esaten zuenez,
ahots hobea izanez gero, opera abeslaria izango zen, munduko opera guztietan kantari
ibiltzeko. Han zebilen, beraz, Pucciniren Madama Butterfly operako Un bel di, vedremo
aria abesten, eta ez zen konturatu bere umetxoa laguntza eske ari zitzaiola.
Ama! Ama! Lagunduuuu! oihu egin zuen Txanton Pirrik berriro ere.
Baina alferrik! Ama altu-altu zebilen kantari, marmotak ere itzartzeko moduan. Horrela
ezin semetxoaren intziriak entzun Txanton Pirri kezkatzen hasita zegoen, amatxoren
aitzurkadak gero eta hurrago sentitzen baitzituen. Beldur zen ez ote zuen aitzurraz buruburuan emango! Azkeneko aldiz oihukatzea erabaki zuen, bere indar guztiaz:
Amatxoooooooo! Hemen nagoooooooo!
Eta amak, semetxoaren buruaz estropezu eginda, aitzurraz soka jo zuen, eta eten.
Orduan bai poztu Txanton Pirri! Azkenean librea zen! Amari ondotxo kostatu zitzaion
semea ezagutzea, hasieran han lurrean zegoena sator handi bat zela iruditu zitzaion eta.
Benetan zu zara, seme?
Bai!!!

Amak besoetan hartu eta etxera sartu zuen semea; bainuontzian jarri zuen, lurrez beteta
zegoen eta. Ordu oso bat behar izan zuen lur hura guztia kentzeko. Gero ilea moztu
zion, sorbaldetatik behera jausten baitzitzaion. Eta, azkenik, kanpora atera eta eguzkitan
jarri zuen, esekitokian, pintza banarekin. Txanton Pirriren piura, esekitokian zintzilik!
Lotsatuta zegoen, eta ez zuen pentsatu nahi zer esango zuten bere lagunek han ikusten
bazuten Zorionez, inork ez zuen ikusi bertan egin zituen hiru ordu luzeetan.
Amatxoooo! Hemendik jaitsi nahi dut, lehortu naiz eta!
Ordurako afaltzeko tenorea zen. Hainbeste denboran satorren kakak jaten ibilita, amak
prestatutako afaria erregeentzat egina iruditu zitzaion. Hiru aldiz errepikatu zuen patata
tortilla, eta hori amari miraria iruditu zitzaion, Txanton Pirri lehen jangartxua izaten zen
eta, beti borrokan ibili behar purea jan eragiteko.
Eta orain lotara, nekatuta egongo zara eta. Bihar kontatuko didazu zer gertatu zaizun
etxetik kanpora egon zaren bitartean. Baina hara: gaur egingo duzun ametsa izan balitz
bezala kontatuko didazu, eta horixe bera sinetsiko duzu, den-dena amets gaizto bat izan
dela. Bai?
Txanton Pirrik baietz erantzun zion buruaz. Ordurako loak erreta zegoen, eta oheko
izaren artean sartu orduko lo geratu zen.
Biharamunean, itzartu baino ez, Txanton Pirri lasterka joan zen suetera.
Ama, ez dakizu zelako amets arraroa izan dudan!
Eta dena kontatu zion: nola ihes egin zuen etxetik, basoko arbola haren enborrean sartu
eta nola jausi zen, nola izan zen denbora luzean satorren esklabo, eta zelako bizimodu
petrala izan zuen lur azpian bizi izan zen artean. Eta, amaitzeko, zelan agertu zen egun
batean etxeko soroan, eta nola askatu zuen amak, lotzen zuen soka etenda.
Handik aurrera bihurrikeriaren bat egiteko gogoa etortzen zitzaionean, petardoak erosi
eta satorrek egindako lur pilatxoen bila hasten zen. Zuloa topatu, petardoa isiotu eta
bertara botatzen zuen. Baina, denborarekin, gaiztakeria horri gutxitxo irizten zion

Txanton Pirrik. Mendeku gosea zuen. Satorrak merezi zuten bezala zigortu nahi zituen.
Asko pentsatu ondoren, azkenean asmatu zuen zer egin: bere aitaren enpresan
aspiradora handiak egiten zituztenez, bat eskatu zion bere urte-egunean, opari moduan.
Aspiradora hartu eta satorren lur pilatxoen gainean jartzen zuen. Martxan jarri eta
toperaino satorrez bete arte ez zuen amatatzen. Herriko sator guztiak hil zituen horrela,
eta alkateak, sari moduan, domina bat jarri zion, satorrek kalte handiak egiten
baitzituzten bertako soroetan.
Hala ere, Txanton Pirri ez zen guztiz zoriontsua. Orduan oraindino ez zekien zergatik,
baina bere barruan zerbait falta zitzaiola begitantzen zitzaion. Eta badakizue zer?
Gauetan, ametsetan zegoela, ohetik altxatzen hasi zen, sonanbuluen moduan. Sorora
joan eta zuloa egiten hasten zen. Gau guztietan jaikitzen zen, eta zuloa gero eta
handiagoa, jakina.
Goiz baten, almortzurako ez zetorrela eta, gelara joan zitzaion ama. Hutsik topatu zuen
ohea. Egunetan ibili ziren semearen bila, topatu ez baina.
Lur azpian bilatu balute! Bai, hantxe bizi zen (eta bizi da) Txanton Pirri. Hainbeste
denbora pasatu zuenez lur azpian, azkenerako satorraren arima itsatsi zitzaion, zelanbait
esanda. Eta lur azpian bizitzeko gogo hori gauetan pizten zitzaion, ametsetan.
Horrexegatik egin zuen zuloa, eta horrexegatik joan zen bigarrenez etxetik. Berak
bazekien non gordetzen zuten jatekoa satorrek: lurpeko kobazulo handi batean. Hantxe
jarri zen bizitzen. Eta, jakina, sator berriak agertu ziren, inguruko herrietakoak, baina
orduan dena alderantziz izan zen: satorrak ziren bere esklaboak, berarentzat lan egingo
zutenak. Eta inor txarto portatzen bazen, hurrup!, aspiradora barrura! Bai, badaezpada
ere aspiradora eraman baitzuen kobazulora. Arma horrekin garaiezina izango zen.
Kobazulo hartan ezagutu zituen Hassan Hezin eta besteak, haraino modu desberdinetan
ailegatu zirenak, eta Mukimoltsoen taldea osatzea erabaki zutenak, abentura
zirraragarriak bizitzeko. Baina hori beste historia bat da, beste baterako utziko duguna.

2009/09/14 09:21:27.718 GMT+2

Martin Lupu
Txikitxoa zenean, Eztakit deitzen zioten. Horixe zen bere ezizena. Dena txantxetan hasi
zen, eskolara joan zen lehen egunean.
Derrigortuta eraman zuen amak. Berarentzat eskola kartzela bat bezalakoa zen. Ez
aitarena bezalakoa, arratsaldeetan etxera joaten uzten baitzioten, baina hurrengo
egunean beti hara bueltatu behar. Aitaren kartzelako zaintzaileak funtzionarioak deitzen
ziren; Eztakiten kartzelakoak, mojak.
Lehen egun hartan hain haserre zegoen! Zorione izeneko ume baten ondoan jarri zuten.
Bera, berriz, han zoritxarne sentitzen zen! Jolastokian ea zein zen bere izena galdetu
zion beste ume batek.
Eztakit erantzun zion, gogaituta.
Burlaka hasi zen umea, eta bere lagunengana joan zen, entzundakoa kontatzera. Handik
astebetera denek deitzen zioten horrela. Azkenerako, berari ere gustatu zitzaion ezizena,
eskolako originalena begitantzen zitzaion eta.
Urte batzuk pasatu ziren, eta egun baten Eztakiti bere benetako izena jakiteko gogoa
sartu zitzaion. Amari galdetu zion, baina ez zuen erantzuten jakin: harrigarria bazen ere,
amari ere ahaztu zitzaion bere semetxoaren izena. Halakorik!
Zelan jakingo dugu nire benetako izena?
Ama pentsakor geratu zen, eta halako batean begiak zabaldu zitzaizkion.
Badakit! Jaio berria zinenean argazki bat atera zizun aitak, eta atzealdean zure izena
idatzi zuen. Oker ez banago, argazki hori ganbaran egongo da, nonbait utzita.
Goazen ba! proposatu zion Eztakitek, irrika biziz.

Ganbarak toki misteriotsuak dira. Erdi ilunetan egoten dira beti, eta bertan gauza
zaharrak uzten dira, dagoeneko erabiltzen ez direnak. Baina erne!: ez daude hilik. Eta
batzuk mugitu egiten dira. Horixe pentsatzen zuen Eztakitek, maiz, ohean zegoela,
zarata bat entzuten baitzuen, ganbaratik zetorrena. Pilota baten punpa izaten zen: punpun-pun-pun-pun-pun-punpa! Beti ordu bertsuan izaten zen, gainera.
Ama, nor ibiltzen da hor goian pilota batekin jolasean?
Inor ez, laztana. Punpa horiek zure irudimenak sortzen ditu. Ganbaran ez da inor bizi.
Bai zera!, pentsatu zuen Eztakitek. Nik argi eta garbi entzuten ditut pilotaren
punpak!
Eta goian nor bizi zitekeen pentsatzen hasten zen. Beti imajinatzen zuen agure zarpail
bat, ganbarako altzari zaharren artean ezkutatzen zena. Gabardina luze eta ugerdoa
janzten zuen, eta kapela handi bat. Aurpegia beti zuen ilunetan. Batzuetan pentsatzen
zuen aurpegirik ere ez zuela. Agure hura ote zen pilotarekin jolasean zebilena? Seguru
apropos egiten zuela, han bizi zirenak ikaratzeko eta etxearen jabe egiteko.
Eta ametsetan ere, eneee!, zenbat bider agertzen zitzaion agurea, bere logelako atea isilisilka zabaldu eta ohera hurbiltzen zela. Eskuan pote handi bat zeraman,
ikuzgailuetarako detergentea edukitzen zuten horietakoa. Ba, hara!: lo zegoela, ohetik
harrapatu eta pote hartan sartzen zuen, eta bertan hasten zen benetako ametsa, pote
haren barrualdea beste unibertso batzuetara joateko atea bezalakoa baitzen.
Argazkiaren bila igo zirenean, amaren atzetik sartu zen, eta badaezpada tiragoma
zeraman eskuan, eta harri batzuk praketako poltsikoetan. Horrelaxe aurre egingo zion
agureari, halako batean altzarien atzealdetik agertzen bazen. Baina ez zuten inor ikusi.
Bila eta bila aritu ziren, argazkia topatu ezinik. Bila eta bila, hauts pila. Bai, ganbaran
hautsa metaka zegoen. Eztakiti pentsamendu bat etorri zitzaion, eta gero beste bat
(guztira, bi pentsamendu): han goian denbora oso arin pasatzen zen. Minutuak,
esaterako, segundo eskas bat irauten zuela ematen zuen. Konturatu baino lehen ordu oso
bat pasatu zitzaien, nahiz eta minutu labur bat besterik ez iruditu. Eta hona bigarren
pentsamendua: han denbora hauts bihurtzen zen. Horregatik zegoen hainbeste hauts:

han denbora oso arin pasatzen zelako.


Bi pentsamendu horien ostean, beste bat etorri zitzaion, hotzikara eragin ziona lepoan:
han goian denbora hain arin pasatzen zenez, agian, eskaileretatik jaisten zirenerako,
zahartuta egongo ziren, eta mailak jaitsi ahala desegiten joango ziren, hauts bihurtzen.
Amak erreskatatu zuen pentsamendu ilun horietatik, oihu lazgarri bat egin baitzuen:
Sagu bat!
Eztakit lasterka joan zen ama zegoen tokira. Bere aurrean kartoizko kutxa handi bat
zegoen, eta barruan sagua, patxada ederrean, zerbait marraskatzen.
Eneee! Bila gabiltzan argazkia ari da marraskatzen!
Hura bai zoritxarra! Eztakit bere benetako izena jakin barik geratuko zen! Negar baten
hasi zen, koitadua. Semetxoa horrela ikusita, ama pentsatzen hasi zen. Zerbait egin
behar zutela erabaki zuen. Pentsatu eta pentsatu, azkenean ganbara osoa argitu zuen
ideia bikaina bururatu zitzaion: saguari ahoa zabaldu eta jandako argazkia bilatuko
zuten, linterna baten laguntzarekin.
Sagutxo, utziko diguzu zure aho barruan begiratzen? Jan duzun argazkiaren
atzealdean nire semetxoaren benetako izena dago idatzita, eta horren bila gabiltza.
Axola ez badizu, linterna baten bitartez saiatuko gara izena irakurtzen.
Bai horixe! Zatozte, eta begiratu nire aho barruan lasai-lasai!
Eztakiti ez zitzaion batere gustatu nola esan zituen berba horiek saguak. Tranparen bat
egin nahi ziela begitandu zitzaion. Eta halaxe gertatu zen: hurreratu zirenean aho
barruan begiratzera, saguak zurrup!, irentsi egin zituen ama-semeak, linterna eta guzti.
Bueltaka joan ziren saguaren urdaileraino. Han, linterna piztu eta miatzen hasi ziren.
Laster topatu zituzten argazkiaren zatiak, urdail osoan barreiaturik. Erdi bustita zeuden,
eta kontuz-kontuz hartu behar izan zituzten. Linternaren argiaren berotasunaz lehortu

zituzten, eta ondoren zatiak elkartzeari ekin zioten, puzzle bat balitz bezala.
Kitto! Lotu ditugu zati guztiak! (Mukiak erabili zituzten horretarako) Orain,
azkenean, zure benetako izena zein den jakin ahal izango duzu!
Atzealdean begiratu, eta izen hau irakurri zuten, arkatzez idatzita: Martin Lupu.
Zer, gustatzen zaizu?
Ama begira zuen, erantzunaren zain.
Jakina gustatzen zaidana! Hemendik aurrera Martin Lupu izango naiz, akabo betiko
Eztakit ezizena!
Baina niri utziko didazu Martintxo deitzen, ezta?
Ondo da, baina bakarrik gure artean, eh?
Azkenean pozik zeuden biak, baina nola arraio irtengo ziren saguaren urdailetik? Horra
hor konpondu behar zuten hurrengo arazoa.
Badakit, ama! Kili-kiliak egingo dizkiogu!
Ideia ezin hobea iruditu zitzaion amari, eta berehala jarri ziren lanean. Lasterrera,
dardara bat igarri zuten, gero eta handiagoa. Eta bat-batean, aaaaatxisssss!, doministiku
egin zuen saguak. Eta badakizue zer gertatu zen? Ba, torpedoak bezala kanporatu zirela
ama eta Martin Lupu, sudurraren zulo banatatik: zunp! zunp! Di-da baten, ganbarako
lurrean zeuden ostera ere!
Martin Lupuk tiragoma hartu eta harri bat bota zion saguari. Lelotuta legez geratu zen
harrikadarekin, eta orduan Martin Lupuk kaiola baten barruan sartu zuen.
Zer egingo dugu saguarekin, ama? Jan?

Ez, Martintxo, horrelakorik ez. Pentsatuko dugu zeozer.


Eta sagua kaiolan sartuta, ganbaratik atera ziren. Zorionez, eskaileretan behera ez ziren
hauts bihurtu. Baina hori bai, ordurako afaltzeko ordua zen, eta arrautza patata
frijituekin jarri zion amak, berari gehien-gehien gustatzen zitzaion jatekoa. Eta
ospatzeko, botila ardoa zabaldu zuen amak, eta berari ere eman zion apurtxo bat,
urarekin nahastuta. Ama oso alai zegoen, ardoagatik beharbada, eta dantzan hasi zen
jangela erdian.
Nahi du maiestateak nirekin dantzatu? esan zion amak, apur bat makurtuz.
Martin Lupu ere inoiz baino pozago zegoen, bere izen estreinatu berriarekin, eta
gonbidapena onartu zuen. Ikusteko modukoa zen, biak elkarrekin dantzan, ama Danubio
Urdina kantari zebilela! Eta poztasun haren erdian, amak zeozer esan zion belarrira,
euren bizitzak aldatuko zituen esaldia:
Martintxo, aita kartzelatik aterako dugu, betiko!
Eta ohera joan zirenean, Martin Lupuk imajinatu zuen aita zela goian pilotarekin
jolasean zebilena, eta eskaileretatik jaisten zela, eta betiko geratzen zela eurekin, eta
bera ere ez zela gehiago bueltatzen eskolara. Zein ondo lo egin zuen gau hartan!
Biharamunean, eguzkiaren errainuek dan-dan jo zuten Martin Lupuren logelako leihoan.
Lasterka joan zen ezkaratzera, oraindino amaren agindua buruan bueltaka zeukala, ogi
apurren bila dabilen usoaren antzera.
Ama! Ama! Goazen aitatxo kartzelatik ateratzera!
Hori da hori, sosegatu ezina! Lehenengo almortzua, eta gero gerokoak, semetxo!
Eta gosaltzen zuen bitartean, aita kartzelatik ateratzeko zer egingo zuten kontatu zion,
xehetasun guztiekin. Martin Lupuren begiek, emozioarekin, ipurtargiek legez egiten
zuten ir-ir, amaren plana entzunez eta zelako abentura biziko zuten irudikatuz.

Eta, azkenean, bisita eguna heldu zen. Bezperan abiatu ziren, automobil zaharrean.
Martin Lupu errepideko marrak zenbatzen hasi zen, baina laster aspertu: kartzela urrun
zegoen, oso urrun. Hara orduko, seguru zenbaki guztiak amaituko zirela!
Kartzela eraikin itsusi eta zaharra zen, lautada amaigabe baten erdian zegoena.
Zein triste biziko dira hemengoak, ez mendirik ez itsasorik ikusi gabe!
Amak baietz erantzun zion buruaz, automobilaren maletategitik kaiola ateratzen zuen
bitartean. Eta badakizue nor zegoen barruan? Jakina! Sagua! Ordurako oso lagunak
ziren, eta Martin Lupuk izena ere jarria zion: Gose Mari. Hiru astean ibili ziren ama eta
bera saguari zer egin behar zuen azaltzen, eta bazetorren momentua esandako guztia
egiteko.
Gose Mari, hauxe da kartzela. Gogoratzen duzu zer egin behar duzun? galdetu zion
Martin Lupuk, saguaren buru txikia laztantzen zuela.
Ez dut gogoratuko ba! Hiru egunetan naukazue jaten eman barik. Desiratzen nago
bisita ordua ailegatzeko! erantzun zion, mingaintxoaz ezpainak bustitzen zituela.
Azkenean, auskalo zenbat ate zeharkatu ondoren, aita zegoen gelara heldu ziren.
Funtzionario batek, atearen ondoan jarrita, den-dena zaintzen zuen, badaezpada ere. Eta
badakizue zer ikusi zuen? Ba, hara!: emazteak eta semetxoak presoa besarkatu zuten.
Hark zeozer esan zion belarrira, eta honek eskuan zuen kaiola eman. Funtzionarioa
urduri jarri zen, kaiola barruko sagua ikustean, baina amak azaldu zion opari bat zela.
Orduan, Martin Lupuk sagua kaiolatik atera, eta aitaren eskuan jarri zuen. Eta honek
sagua begien pareraino eraman zuen, hobeto ikustearren.
Kaixo, Gose Mari!
Eta orduan, bai harritu zela funtzionarioa! Ez zuen ba ikusi, bere aurre-aurrean, zelan
zabaldu zuen ahoa sagu hark, eta zelan jan zuen presoa, mokadu baten, oso-osorik!
Zer arraio gertatzen da hemen! deiadar egin zuen, bere hanken artetik saguak nola

ihes egiten zuen ikusten zuen bitartean.


Bai, horixe gertatu zen: saguak, Martin Lupuren aita janda, gelatik ospa egin zuen,
munduko abiadura errekorra egiteko moduan. Orduan, funtzionarioak presoaren ama eta
semea negar baten hasten zirela ikusi zuen, sagu madarikatuak senarra jan ziola zioen
emakumeak, eta umea ere intzirika zebilen, aita barik gelditu zelako. Funtzionarioak
ezin kontsolatu ama-semeak! Bibotearen ile zuriak igurzten zituen, ikusitakoa sinistu
ezinda, eta nagusiari zer esango zion pentsatzen zebilela, kanpora irteteko erregutu zien
bisitariei. Horrela atera ziren kartzelatik, negar eta negar, eta euren malkoen iturria ez
zen itxi automobilera heldu arte.
Lortu egin dugu, amatxo! esan zion Martin Lupuk, pozez gainezka.
Ixo, Martintxo! Ez dute ezer arrarorik susmatu behar! Tira, hartu sagua inork ikusi
orduko!
Bai, hantxe zegoen Gose Mari, automobilaren aurreko gurpilaren ondoan ostenduta.
Kaiolan sartu, eta ziztu bizian alde egin zuten handik. Etxera ailegatu zirenean, sagua
lurrean utzi eta hauxe esan zuen amak, orro eginez:
Etxera heldu gara. Orain, egin ezazu kartzelan belarrira esan dizudana!
Orduan, aitak, oraindino saguaren barruan zegoenak, kili-kiliak egin zizkion tripan.
Gose Mari dardarka hasi zen, eta bat-batean, aaaaatxisssss!, doministiku egin zuen. Eta
aita sudurzulotik kanporatu zen, torpedo baten moduan.
Hura bai poza, etxe hartakoa! Egun hartan ardoa ez, xanpaina edan zuten, eta marka
onekoa gainera! Eta Danubio Urdinaz ez, trikitixaren doinuaz egin zuten dantzan, eta
euren irrintziak herriaren beste muturrean ere entzuteko modukoak izan ziren
Eta zelako barreak egin zituzten biharamunean, irratian albiste hau entzun zutenean:
Atzo, Boiga Perpetuako kartzelan, preso bat hil zen. Funtzionario batek kontatu
zuenez, txakur amorratu batek eraso egin zion, eta ospitalera zeramatela hil zen, zauri
larrien ondorioz.

Zelako gezur potoloak! esan zien Martin Lupuk gurasoei.


Horiek ez dakite besterik egiten erantzun amak.
Martin Lupuren aita modu ofizialean hilda zegoenez, ezin ziren beraren bila etorri,
berriro atxilotzera. Baina arazo bat zegoen: zein izen erabiliko zuen handik aurrera?
Aita, nik badaukat izen bat zuretzat.
Zein, seme?
Eztakit!
Zelan? Zer izen da hori?
Nik erabiltzen nuena, Martin Lupu deitzen nintzela jakin arte. Baina orain libre dago.
Nahi baduzu, zuretzat.
Eskerrik asko, seme! Hemendik aurrera, neu izango naiz Eztakit.
Eta horrela konpondu zuten izenaren arazoa.
Konpondu barik jarraitzen zuena beste kontu bat zen, ordea: eskolara joatea. Martin
Lupuk aitarekin gelditu nahi zuen, jolasean, baina zorioneko eskolara joan behar! Berak
ere zeozer asmatu beharko zuen, eskolara gehiago ez joateko!
Pentsatu eta egin: gau hartan, loak hartu zuenean, betikoa gertatu zen, hau da, bere
logelako atea zabaldu zen, eta ganbaran ostenduta bizi zen agurea agertu eta bere ohera
hurreratu zen. Ondoren, isil-isilik ohetik harrapatu eta ikuzgailuetarako detergente
potean sartzera zihoala
Aizu, jauna! Gaur sar nazazu potean buruz behera!

Agurea harrituta geratu zen, mutikotxoari begira.


Ume, badakizu zer ari zaren eskatzen? Nik beti sartu zaitut potean behar den moduan:
lehenengo hankak, eta gero burua. Horrela, ametsaren amaieran beti bueltatzen izan zara
zure ohera. Buruz behera sartzen bazaitut, ez zara ohera bueltatuko, eta auskalo nora
joaten zaren!
Horixe nahi dut ba! Horrela ez naiz gehiago eskolara joango! Gurasoek mojei esango
diete desagertu naizela, eta kito!
Zuk nahi duzun moduan Baina nahigaberen bat pasatzen bazaizu, allakuidaos!
Eta agureak buruz behera sartu zuen detergente potean. Martin Lupu ez zegoen bakarrik
baina: badakizue nor zeraman bere altzoan gordeta? Bai ba! Gose Mari sagua!
Betiko ametsetan ez bezala, unibertso urrunetara joan beharrean, Martin Lupu jausten
ari zela konturatu zen, putzu handi eta beltz batean bezala. Denbora luzean jausi zen.
Iruditu zitzaion detergente barruko denbora oso-oso astiro pasatzen zela, eskola barruko
denbora bezalaxe, edo oraindino astiroago. Eta gogaitzen hasita zegoela pun-punpun-pun-pun-pun-punpa! Pilota baten antzera iritsi zen kobazulo hartara. Bera bezalako
mutiko batzuk ikusi zituen han, begira-begira geratu zitzaizkionak. Besoak zabalik
agurtu zuten, beraren zain egon balira bezala. Oso gustura sentitu zen han Martin Lupu,
bere lagun berri haiekin. Seguru abentura handiak biziko zituztela elkarrekin!

2009/09/22 19:45:29.602 GMT+2

Bartolo Txorongo
Bartolo Txorongo hamar egunez egon zen hilda, amak aginduta, eta handik aurrera
beste izen bat hartzea pentsatu zuen: Peru Zopa.
Beraren tripontzikeriak eragin zuen guztia. Bai, Bartolo Txorongo jateko bizi zen:
horixe zen kontua, berba gutxitan esanda. Galdetu bestela matematikako irakasleari, ea
zer dioen (Kornelio deitzen zen, baina ikasle guztiek Kornetio deitzen zioten, ahotsa
horrelakoa zuen eta; bazirudien ahateak erakartzeko turuta bat zeukala eztarrian sartuta,
biri-biri, biri-biri...). Bartolo Txorongo adi egon zedin, ariketak honela diktatu behar
zituen: Mutiko batek platerean sei lukainka baditu, eta lukainka bakoitza zortzi
puskatan zatitzen badu, zenbat zati izango ditu platerean? Bai, orduan Bartolo
Txorongo erne egoten zen, baina beti erantzuten zuen xelebrekeriaren batekin: Aizu,
maisu! Eta zergatik egin behar ditu hainbeste zati? Nik lukainkak osorik jaten ditut!
Bartolo Txorongoren amak armairu guztiak giltzapean zituen, badaezpada ere.
Osterantzean, akabo gaileta kutxa guztiak! Eta hozkailuan ere kate astun bat jarrita
zuen, inork ez zabaltzeko. Baina Bartolo Txorongo beti trikimainetarako prest! Goseak
sena zorrozten du, bai horixe!, eta beti asmatzen zuen zer edo zer. Armairuaren
azpialdean, esaterako, zulo bat zuen eginda, handik gaileten kutxa hartzeko. Eta ama ez
konturatzeko, kutxaren azpitik hartzen zituen gailetak. Azeri galanta, gero!
Hainbeste janda, potolo-potolo zegoen. Eskolako mutil nagusiek adarra jotzen zioten:
Aizu, Buzkantza, egin dantza! Katxalote, babapote! Gantzontzi, kakontzi! Eta beti
horrela. Baina Bartolo Txorongori bost axola. Berak tripako zorriak pozik zituen
bitartean, hor konpon beste guztiak!
Eta gainera, zein harro zegoen bere kakamokordoekin! Behin txapelketa bat egin zuten
eskolaren osteko pinudian, ea nork egiten zuen gorotzik handiena. Han ziren bere
gelako mutiko guztiak (neskei ez zieten ezer esan), denak batera kakaginen. Bartolo
Txorongo tripa bete-bete eginda joan zen, eta halakoa egin zuen mokordoa, denen
artean luzeena eta potoloena. Hain zen handia, ez zen txolopotean sartzen. Azkenean,
pizza kutxa bat topatu eta bertan jarri zuten, denei erakusteko. Eta txapelaren ordez,

egunkari baten orriarekin eginiko kapela jarri zioten buruan, eta bertan hauxe idatzi
zuten: Bartolo Txorongo, kakamokordoen errege.
Egun batean amak errieta egin zion, komunetik ateratzen ez zela eta.
Bartolo, irten hortik atoan!
Baina Bartolo Txorongok jaramonik ez.
Esan dizut hortik irteteko, bestela zapatila aterako dut!
Baina Bartolo Txorongo hantxe geldi, isil-isilik.
Azkenean, amak atea zabaltzea lortu zuen, eta hara zer ikusi zuen: lurra urez beteta, eta
komunean, zulotik sartu ezinean, sugea bezalako kakamokordoa.
Nahikoa da, jainkoarrren! esan zion, haserre Hemendik aurrera, erregimena egingo
duzu. Gaur, afaltzeko, zopa eta jogurta, besterik ez.
Hura zen hura! Akabo Bartolo Txorongok hain gogoko zituen odoloste, txistor eta
lukainkak! Akabo taloak eta morokilak! Akabo bizkotxoak eta tostadak!
Ikustekoa zen Bartolo Txorongoren haserrea afalorduan! Hantxe zegoen, plateraren
aurrean, kilometro terdiko muturrekin. Ezer gorroto bazuen, zopa zen. Zelan asetuko
zituen tripazorriak ur zikin harekin? Hantxe hasi zen, amorruaren amorruaz, koilara
hartu eta zopa eragiten, klin-klin, klin-klin, gero eta arinago, gero eta arinago. Zopa
zorabiatu guran ote zebilen? Eragin eta eragin, azkenean halako zurrunbiloa sortu zen
platerean.
Ai, ama! esan zuen, ikaraturik.
Eta bazuen beldurtuta egoteko arrazoirik: platereko zopa altxatu egin zen, zeruko
tornadoen antzera, eta txurrust!, hurrupatu egin zuen. Amaren sinistu ezina!, semea
platerean desagertzen ikusi zuenean...

Nora joan ote zen Bartolo Txorongo? Zein zen leku arraro hura? Bai, sekula ez zuen
halakorik ikusi: lautada amaigabe baten erdian zegoen, geldirik. Eta, hala ere, paisaia
aldatu egiten zen, oso arin gainera: bera aurrera ibili beharrean, paisaia zen beragana
zetorrena! Lehenengo arbola batzuk hurbildu zitzaizkion, eta hara!: adarretatik zintzilik,
buzkantzak ikusi zituen, buzkantz mordoa. Saltoka hasi zen, buzkantzondo hartako
fruituak harrapatzeko, baina ezin ailegatu.
Hura ernegaldia! Arbolak urruntzen ikusi zituen, eta orduan beste paisaia bat agertu
zitzaion: arrautza erraldoi batzuk, etxeak bezain handiak. Eta ateak zituztenez,
euretariko batean sartu zen, beraren parera heldu zenean. Arrautzak elkarri itsatsita
zeudela baliatuta, batetik bestera ibili zen, begiak zabal-zabal eginda. Arrautza
bakoitzean erraldoi bat ikusi zuen, lo. Eta triparen gainean jakiak zituzten, den-denak
txokolatezkoak: txokolatezko indabak, eta tortillak, eta oilaskoak, eta urdaiazpikoak, eta
meloiak, eta...
Orduan, kontu handiz, Bartolo Txorongok erraldoi haietako baten tripatik txokolatezko
kroketa bat hartu zuen, eta ahora bidean zeramala...
Futxo! Zein mukitsu ausartu da nire tripatik zeozer hartzen!
Erraldoia zuen bere aurrean, mendia bezain handia. Eta halako orroak bota zituen
Bartolo Txorongo ikusi zuenean, beste erraldoi guztiak ere iratzarri zituen. Denak hasi
ziren bere atzean, etorri hona, katumadaria!, esaten ziotela. Bartolo Txorongo kaka
eginda zegoen, erraldoi haiek guztiak segika, eta ia-ia harrapatu behar zutenean, txirrista
bat ikusi zuen. Pentsatu barik, txirrista hartatik behera joan zen, eta zenbat txiribuelta
egin zituen! Zorabiatuta heldu zen amaierara, baina, zorionez, erraldoiak han goian
geratu ziren, handiegiak baitziren txirrista hartatik jaisteko.
Harkaitz handi bat ikusi zuen han behean, eta, harkaitzean zizelkatuta, etxe bat
marmolezkoa, iretargia baino distiratsuagoa.
Dan, dan, dan, jo zuen atea.

Kaixo, mutiko! Ongi etorri nire etxera.


Horrela berba egin ziona gizon txiki bat zen, gizen samarra eta onkote itxura zuena.
Etxe barrua oso ederra zen. Altzariak eskuz landutakoak ziren, eta bai gauza bitxia: ez
zuten ertzik. Besaulki eroso banatan jarri eta berbetan hasi ziren. Bartolo Txorongok
dena kontatu zion, nola jausi zen zopa platerean, nola ihes egin zien erraldoiei eta, batez
ere, zelako gosea zuen.
Orduan, gizonak bere burua aurkeztu zuen.
Ni Mengolo naiz, eta nire zaletasuna gauza bitxiak asmatzea da. Ikusi nahi dituzu
batzuk?
Bartolo Txorongok baietz erantzun zion. Besaulkietatik altxatu eta Mengoloren
asmakizunen gelara joan ziren. Oso handia zen, eta armairuz beteta zegoen. Erdian
mahai luze bat zegoen, hura ere trastez gainezka.
Begira hau! esan zion, traste haietariko bat hartuta.
Entzungailuak ziren.
Ohera joaten zarenean belarrietan jartzen badituzu, zuk nahi duzun ametsa izango
duzu.
Eta hau? galdetu zion Bartolo Txorongok, mahai gaineko tramankulu bat seinalatuz.
Hori zarata desatseginen ezabagailua da. Pentsatu etxean zaudela, gustuko liburu bat
irakurtzen (Stevensonek Frantziako Ceveness aldean Modestine astoarekin egin zuen
bidaia kontatzen duena, esaterako) eta kanpoan txakur bat intzirika dabilela, gelditu
barik. Aukera bi izango zenituzke: edo eskopeta bat hartu eta txakurra hil, edo, bestela,
tresnatxo hau isiotu. Hori eginez gero, txakurraren intziriak ezabatu egingo lirateke.
Beste modu baten esanda: soinuen borragoma da orain eskuan duzuna.

Mengolok makina bat asmakizun erakutsi zion: basapiztiak harrapatzeko balio duen
usaingailua (esaterako, ogigaztaiak harrapatzeko usaina askatuta, usain hori erakarrita
etortzen dira inguruko ogigaztai guztiak, saguak Hamelingo txirulariaren musikaren
atzetik joaten ziren bezalaxe), txorrotxioen itzultzailea (basoan zoazela txorien abestiak
ulertzeko balio duen tramankulua), sentimenduen erlojua (zer ordutan haserretuko zaren
jakiteko, kasurako), umeen negarren irakurgailua (amek umeak zergatik ari diren
negarrez jakiteko), ahazteko pilulak (zerbait txarra gertatu bazaizu, edo pentsamendu
txar bat bueltaka baduzu, pilula hartu eta kito!), jaiegungilea (egun batean eskolara edo
lanera joateko gogorik ez baduzu, lanegunak jaiegun bihurtzen ditu), eta askoz ere
asmakizun zoragarri gehiago...
Eta alboko gela honetan sorpresa bat daukat zuretzat.
Atea zabaldu eta gela txiki batera eraman zuen Mengolok. Bertan, erdi ilunetan, zerbait
mugitu zela iruditu zitzaion Bartolo Txorongori.
Erleski, geldi hor! Mutiko hau gure laguna da!
Gelako argia isiotuta, Bartolo Txorongok izaki txiki bat ikusi zuen, erdi gizakia, erdi
tximinoa. Aurpegia eta besoak tximinoenak bezalakoak zituen; gorputza eta hankak,
berriz, nano batenak. Apenas egiten zuen berba, eta ia beti berba bakarra esaten zuen,
ahoa zabaltzen zuen bakoitzean. Oso ahots berezia zuen, errobotena bezalakoa.
Erleskiren laguntzarekin zeure etxera bueltatu ahal izango zara.
Eta zelan? Erraldoiak nire zain egongo dira...
Zu lasai! Zugana datozenean, esaiozu hau Erleskiri (belarrira esan zion, Erleskik ez
entzuteko): Zizta, tximista!
Horretan geratu ziren.
Eta elkarri agur esateko ordua iritsi zen. Bartolo Txorongok penaz besarkatu zuen
Mengolo.

Ixo, ez negarrik egin! Eta tori opari hau: ispilua da, baina oso berezia. Alde bietatik
begiratu ahal da, baina alde bakoitzean desberdin ikusiko duzu zeure burua. Gorde
egizu, baina gauza bat agindu behar didazu.
Zer, Mengolo?
Ez duzula ispiluan begiratuko momentua ailegatu arte.
Eta zelan jakingo dut noiz izango den momentu hori?
Jakingo duzu, bai. Ez arduratu.
Mengolo berriro besarkatu eta txirristan gora abiatu zen, Erleski atzean zuela. Gora
heldu zenean, isil-isilik joan zen, erraldoien beldur zen eta. Hala ere, ez zuen bat ere
ikusi. Arrautzarik arrautza joan zen, eta, azkenengoan zegoela, plater bat ikusi zuen,
erraldoia etzanda egon zen tokian. Eta platerean zer ikusi, eta txuleta handi bat, egin
berria, eta hura ere txokolatezkoa!
Alde guztietara begiratu zuen Bartolo Txorongok, baina ez zuen inor ikusi. Oso arraroa
iruditu zitzaion: non ote zeuden erraldoiak? Laster ahaztu zituen arrisku guztiak baina.
Txuleta hura jan behar zuen. Goseak tragatuta zegoen. Bertara joan, txuleta eskuen
artean hartu eta...
Ai, ama! Zer da hau?
Sabaitik sare bat jausi zitzaion gainera. Askatzen saiatu zen, baina zenbat eta gehiago
mugitu, orduan eta nahaspila handiagoa. Amaraunean jausitako eulien antzera geratu
zen, bola bat eginda.
Karkara batzuk entzun zituen orduan. Erraldoiak ziren! Bere inguruan zeuden, barre
zantzoka.
Hau bai mutiko pepeloa! Gure tranpan jausi zara, kokolomendi halakoa! Orain

lapikoan beratzen jarriko zaitugu, eta bihar sisti-sausta jango zaitugu!


Orduan Erleskirekin gogoratu zen Bartolo Txorongo. Non arraio ote zegoen? Mengolok
esandako berbak oihukatu zituen, behin eta berriro: Zizta, tximista! Zizta, tximista!
Zizta, tximista!...
Eta hara zer jazo zen: berba horiek esaten zituen bakoitzean, Erleskik eztul egiten zuen,
eta eztularekin batera erle bat jaurtitzen zuen, tximistaren abiaduraz: frifri, frifri, frifri...
zihoazen erleak, balak bezala, eta erraldoiak hilda geratu ziren, bata bestearen atzean.
Irabazi egin dugu! oihukatu zuen Bartolo Txorongok, pozez zoratzen.
Erleskiren hagin zorrotzek kra-kra mila zatitan puskatu zuten sarea, eta orduan bai pozik
Bartolo Txorongo! Azkenean lasai-lasai hustu ahal izango zituen erraldoien armairu
janariz beteak! Antza, tripak ere pozik zeuden, korroka-korroka igarri zituen eta.
Zer ez zuen jan! Armairu guztiak hutsitu arte ez zen geratu. Han ibili zen, mauka eta
mauka, eta hainbeste jan zuen, non azken arrautzaren atetik ezin izan zen irten. Potolopotolo zegoen, eta handik alde egin ahal izateko arrautza bera jan behar izan zuen, hura
ere txokolatezkoa zen eta.
Berriro zegoen hasierako lautada amaigabean, baina ezin zen lurrean mantendu. Globo
baten antzera puztuta zegoenez, gorantz hasi zen, gorantz, gorantz... Eta halako batean,
klan!, zerbait jo zuen buruaz. Burua altxatu eta hara!: han goian, justu bere gainean,
platera ikusi zuen, bere platera, eta etxeko suetea, eta ama eta aita, afaltzen. Eta astiroastiro gorantz jarraitu zuen, plateraren gainean jesarrita gelditu arte.
Aaaaaah! oihu egin zuen amak, ez baitzuen semea ezagutu (munstro bat zela
pentsatu zuen, Godzilla edo horrelakoren bat).
Eta sardexka hartuta, zizt eta sast sartu zion munstro hari tripatzarrean.
Ama, neu naiz! esan zion Bartolo Txorongok, larrituta.

Baina berandu zen. Betekadaren ondorioz bera ere txokolatezkoa bihurtu zenez, amak
sardexkaz sastatu zuenean, lehertu egin zen. Orduan bai hasi gurasoak orro baten! Zer
gertatu zen? Bartolo Txorongo hormetan, sabaian, lurrean denean geratu zen
zipriztinduta. Suete guztia txokolatez zikinduta! Hango astrapalada! Amak, negar baten,
lanbasaz garbitu zuen guztia.
Ai, seme, barkaidazu! Neuk hartuko ditut zure zati guztiak!
Haiek ziren, haiek, negarrak eta aieneak, ama harenak! Bere semearen txokolate hondar
guztiak lanbasontzian bildu zituenean, oraindino negarrez, hauxe esan zion:
Bihotza! Orain hamar egunetan hilda egon beharko duzu, hozkailuan sartuta.
Eta halaxe izan zen: Bartolo Txorongo hamar egunez egon zen hozkailuan, molde
batean jarrita. Eta hamargarren egunean
Ama! Atera nazazu hemendik! Izoztuta nago!
Eta atea zabaldu zuenean, zelako ezustea! Hura ote zen bere semetxoa? Baina, baina
argal-argal zegoen eta! Erratzaren makila legetxe!
Zer pasatu zaizu baina? Zeu zara, benetan?
Bai, ama. Zer ba?
Argal-argal zaude eta!
Bai?
Eta orduan zera etorri zitzaion akordura, Mengolok emandako ispilua. Hantxe zeukan,
poltsikoan. Alde batean begiratu, eta Bartolo Txorongo ikusi zuen; beste aldean, eta
nor ote zen mutiko makal hura?
Ama, ispilu honen alde batean potolo nago, betiko moduan, baina beste aldeko

mengel hori, nor da?


Ba, nire seme berria, kontu egizu!
Izen berria jarri beharko didazu
Badakit! Zure aitaren moduan, Peru izango zara. Eta zure aldaketa zopari esker
gertatu denez, ba hara: Peru Zopa izango zara!
Eta handik aurrera izen hori erabiliko zuela erabaki zuten.
Asko aldatu zitzaion bizimodua: eskolan ez zioten burlarik egiten, eta neskak bere
atzetik ibiltzen ziren, hain guapoa iruditzen zitzaien, hain erakargarria, hain ummmm
Eta hala ere, bere bihotzean Bartolo Txorongoren izpiritua gordetzen zuen, eta penaz
gogoratzen bere aurreko bizimodua, batez ere amak afaltzeko zopa jartzen zuen
guztietan. Platerera begiratzen zuen, zoparen bestaldean zer ote zegoen asmatu nahian,
bazekien-eta han zeudela erraldoiak, eta, txirristaren amaieran, Mengoloren etxe
distiratsua.
Egun batean, plateraren aurrean zegoela, Erleski ikusi zuela begitandu zitzaion, zoparen
bestaldean. Gorantz begira zegoen, beraren zain balego bezala. Eta Peru Zopa koilara
eragiten hasi zen, gero eta arinago, gero eta arinago. Baina ez zen konturatu aldrebes ari
zela, erlojuaren orratzen bestaldera. Eta horren ondorioz, zirimola bat altxatu zen
plateraren erditik, eta trumoiaren antzeko dunbotsa ere entzun zuen. Zirimola hark
hurrup! Peru Zopa osorik xurgatu zuen.
Ez zen lautada amaigabean agertu, lur azpiko kobazulo batean baino.
Nor zara zu? galdetu zioten mutiko batzuek, bere ingurura etorri zirenak.
Ispiluaren alde honetan begiratzen dudanean, Bartolo Txorongo naiz, eta, ikusten
duzuenez, potoloa; beste alde honetan, berriz, Peru Zopa naiz, mutiko argala.
Ongietorria eman zioten, eta afaltzera gonbidatu zuten. Zein gozo zegoen dena!

Aurrekoan zer pasatu zitzaion gogoratuta, harri astun batzuk sartu zituen poltsikoetan,
globoak bezala gorantz ez joateko. Izan ere, hain gustura zegoen toki hartan, lagun berri
haiekin!
Afalondoan, kobazulora heldu aurretik bizi izan zituen abentura guztiak kontatu zizkien
besteei. Arretaz entzun zioten, baina azkenerako Maria Bekainekoa etorri zitzaien,
denak zeuden begiak zabalik eduki ezinda, loguraren loguraz, eta bakoitza bere ohera
joan zen, oraindino bizitzeko zituzten abentura guztiak gogoan.

2009/09/29 22:57:12.248 GMT+2

Hassan Hezin
Hassan Hezin iratxoa zelakoan bizi zen. Olio lanpara batean jaio zela esaten zien
ezagunei, baina batez ere ezezagunei, haiek lasterka ihes egiten baitzioten, galernaren
ihesean doazen hondartzaleak bezalaxe. Bi arrazoi nagusi daude arrapalada hori
zuritzeko: Hassan Hezin munduko gogaikarrien olinpiadetan lehena eta azkena helduko
litzateke, lehiakiderik lehiakorrenak ere ez bailuke haren ondoan ezta orrialde erdiko
elkarrizketa jasango. Eta hona are okerragoa dena: Hassan Hezin zoritxarraren
pertsonifikazioa zen, patu txarraren txapelduna, malerus hormonala. Bere iratxotasuna
egiazkoa balitz, esan beharko litzateke inoiz izan den iratxorik baldarrena zela,
papaoena, ganorabakoena. Deskalabru hutsa, labur esanda. Eta hori behintzat ezin
zitzaion ukatu: goi-mailako perfekzioraino eraman zuen inperfekzioaren kontzeptua.
Are gehiago: Hassan Hezin bera zen akatsik perfektuena.
Hassan Hezinek eragindako katastrofeak bata bestearen gainean pilatzen hasiz gero,
zerurainoko dorrea altxatuko genuke, eta hori ez da komeni, ziur asko dorrea ez ezik
zerua bera ere jausiko baitzen lurrera, eta kristoren hondamendia eragingo. Horren
ordez, zer edo zer esan beharko litzateke bere zaletasun handienetako bati buruz:
jendearen aurrean ezustean agertzea. Jakina, berak gustuko zuen bezeroak harritzea,
gutxien espero zuten tokian eta momentuan agertzea. Olio lanpararen barruan agertzeko
kontu hori ezagunegia zenez, berak beste bide batzuk probatu zituen (tamalez).
Horien artean, hona gehien erabiltzen zituen batzuk: nomadek erabiltzen zituzten
bideetan jartzen zen, basamortuko hondarraren azpian ezkutaturik, eta etortzen
sumatzen zituenean braust!, hondarretik burua ateratzen zuen. Eta orduan, beti
ezbeharren bat gertatu behar. Behin baino gehiagotan, kasurako, gameluen apatxek
zapaldu zioten burua gizagaixoari. Beste batzuetan palmondoetara igo eta hantxe egoten
zen, azpian norbait ikusi arte. Orduan panp!, bere burua botatzen zuen, bezeroa ezustean
harrapatzeko. Baina, jakina, gauzak beti txarto atera behar. Zenbat bider apurtu zuen
besoa ez bada hanka Burua apurtzen ez zuenean, pozik! Baina gehien gustatzen
zitzaiona turisten aurrean agertzea zen. Turista talde bat autobusetik jaitsi eta arkeologia
aztarnategiak eta horrelakoak bisitatzen zebilela, Hassan Hezin zutaberen baten ostetik
agertzen zen, edo hilobiren baten barnealdetik ere igual Orduan, mamua zelakoan,

turista guztiak uxatu egiten zituen, kalamidade halakoak!


Baina Hassan Hezinek ez zuen amore ematen, ezta... Eta hainbeste bider saiatuta,
batzuetan zortea izan behar. Tira, egia esateko, Hassan Hezinen hiru gurarien eskaintza
hura ez zen inondik inora zortea bezeroentzat, eskatutakoa sekula ez baitzuen
betetzen. Hori horrela zela egiaztatzeko, Hassan Hezinek Kaltetutako Bezeroen
Elkartera (HHKBE) jotzea besterik ez dugu. Hona hemen testigantza batzuk (izenabizenak ezabatu egin ditugu, badaezpada ere):
Nik sudurra Audrie Hepburrena bezalakoa izateko eskatu nion, beti egon naiz-eta
lotsatuta neure pikotxarekin, eta badakizue zer? Hassan Hezin malapartatu horrek
sudurra ukitu, eta guardasolaren gakoa lako piper okerra baino okerragoa utzi zidan!
Harrapatzen badut, akabatu egingo dut sasikume hori! Titiak handixeagoak nahi nituela
esan, eta badakizue zer egin zuen urde halakoak? Ipurmamiak titien lekuan jarri! Ederra
nago orain, kabenzotz!
Ni ez naiz gauza etxetik irteteko ere, egin kontu! Beti gustatu izan zait abestea, eta
zera, ahotsa Pavarottirena modukoa izatea gustatuko litzaidakeela esan nion. Ahoa
zabaltzeko esan zidan, eta aho barruan putz egin zidan. Harrezkero, badakizue zer
gertatu zaidan? (Ardiaren balakak entzuten dira: bee, bee, bee)
Ni burusoila nintzen, eta aukera ikusi nuen gaztetan legez berriro ilea izateko. Baina
hara: buruan beharrean, gorputz osoan atera zitzaidan ilea, eta zelakoa, gainera!
Pirinioetako hartzek ere nik baino ile gutxiago dute eta! Orain ezin naiz hondartzara ez
igerilekura joan, denak hasten zaizkit barreka. Hassan Hezin madarikatu hori larrutu
egingo nuke, zati-zati egin, birrindu!
Zergatik egin nion jaramon Hassan Hezin artolasto horri? Ikusten dituzue asto belarri
hauek? Berari jarriko nizkioke, bai horixe! Apur bat gorra nuela esan, eta lasai egoteko
erantzun zidan, handik aurrera primeran entzungo nuela. Astakirten alaena! Astindu
ederra emango nioke, ondo merezita dauka eta!
Halako aldrebeskeriaren bat egiten zuenean, ziun! desagertzen zen Hassan Hezin,

tximistaren antzera. Ezin bestela izan, bezeroak madarikazioka hasten zitzaizkion eta,
hesteak ere haserrearen haserreaz irakiten
Baina ez zuen hankasartzeetatik ikasten. Hassan Hezinek lehengo lepotik burua. Bai,
laster ahazten zitzaizkion bezeroen mehatxuak eta biraoak. Izan ere, oso gogoko zuen
bere langintza trakets hura, eta are gogokoago neska turisten usaina. Ai ene, zelako
lurrin goxoa neska haiena!
Ohitura hartu zuen turistak joaten ziren lekuetara joateko. Batez ere jatetxeetara joaten
zen, eta mahai-zapiaren azpian gorde. Hantxe egoten zen, emakumezkoen gonei begira.
Berarentzat munduko misteriorik handiena hantxe zegoen, hanka haien artean. Buruan
sartu zitzaion emakumeen lurrin hordigarri hura handik sortzen zela, kuleroek estaltzen
zuten iturri hartatik. Eta, jakina, ikertu beharra zegoen! Halako trebezia garatu zuen berbertatik usaintzeko, iturri ezkutu hartatik. Gero eta hurrago, orduan eta beroago! Han
ibiltzen zen, usna eta usna!
Esan daiteke Hassan Hezinek inkuboen dohainak zituela. Badakizue, ezta? Inkuboak
deabrutxoak ziren, loak hartutako emakumeen gainean pausatu eta eurekin gozatu
egiten zutenak. Eta Hassan Hezinek ere antzera egiten zuen, baina sudurra erabilita:
hanken arteko iturri hartan sartzen zuen sudurra, eta bertan uzten hazia. Bai, ez galdetu
nola, baina huraxe zen egia santua: Hassan Hezinen ugaltze-aparatuak handik
bideratzen zituen zapaburuak.
Zenbat neska bueltatu ziren etxera maleta eta guzti, jeseus! Ibili eta ibili, azkenean
harrapatu egin zuten. Behin, neska bati sardexka mahai azpira jausi zitzaion, eta,
hartzera zihoala, Hassan Hezin ikusi zuen, sudurra hantxe sartuta zuela. Poliziei deitu
eta kartzelan sartu zuten, lapurretan ari zela egotzita.
Epaiketan Hassan Hezin erruduntzat jo zuten: herrian gertatzen ziren hondamendi eta
ezbehar guztien erantzulea bera zela erabaki zuten. Eta hona zigorra: kohete batean
sartu eta iretargira bidali zuten. Bertako telebistan eman zituzten irudiak: nola eraman
zuten koheteraino (kateaturik, badaezpada ere), eta nola jaurti zuten kohetea.
Hassan Hezinen zorte txarra ez zen hor amaitu. Han hasi zen, auskalo zer aztikeriatan,

kohetea berriro Lurrera eraman nahian. Baina, kia! Betiko moduan, justu alderantzizkoa
lortu zuen: kohetea zoroen pare joan zen iretargiaren kontra, eta, danbatekoaren
eraginez, badakizue zer pasatu zen? Ba, iretargia abian jarri zen, eta Artizarraren kontra
talka egin zuen. Eta, ondoren, Artizarrak Martitzen kontra, billar bolen antzera. Hura
bai, hondamendi kosmikoa!
Bitartean, Hassan Hezinek koheteko botoi bat sakatu zuen, eta tziun!, sabaitik irten zen,
abiada bizian. Espazioan zehar joan zen, bueltaka, bueltaka, bueltaka, eta halako
batean... Zelan adierazi zer gertatu zen? Hondarrean ezkutatzen zenean bezalaxe izan
zen: bat-batean burua hondarraren artetik legez atera zuen, eta toki arraro batean agertu.
Kobazulo bat zirudien, eta bertan lau mutiko ikusi zituen. Hain justu jarrita zeuden
tokian agertu zen, euren erdi-erdian, lur azpitik etorrita.
Nor arraio zara zu? galdetu zioten, harriturik.
Hassan Hezin naiz, zuek zerbitzatzeko erantzun zien, erreberentzia eginez.
Zu bai izaki arraroa! Nola agertu zara lur azpitik? Goitik etorri behar zinen, gu
guztion antzera!
Aizue, agian berba magikoak aldrebes esan ditut.
Hassan Hezinek bere burua aurkeztu zuen orduan, eta mutikoek, kostata ere, euren
elkartean onartu zuten. Hain pertsona ganorabakoa izanda ere, seguru zeuden euren
abenturetan baliagarria izango zela, besteei zorte txarra emateko.
Eta boskotea osatuta, horrexetan hasi ziren pentsatzen: ea lehenengo abentura zein
izango zen. Baina hori beste baterako utziko dugu, ezta?

2009/10/05 22:54:15.935 GMT+2

Hello Kitty
Hello Kitty bahitzea pentsatu zuten Mukimoltsoek, arratsalde
oso bat pentsatzen ibili eta gero. Bost mutiko ziren isilpeko
elkarte hori osatzen zutenak: Patxi Bare, Txanton Pirri, Martin
Lupu, Bartolo Txorongo (Peru Zopa ere deitzen zena) eta
Hassan Hezin.
Lurpeko kobazulo bat zen euren gordelekua, eta eurek
bakarrik zekiten bertara nola ailegatu. Oso handia zen, eta
bertan argitasun gorri antzekoa zegoen, putzu sakon batetik
zetorrena. Putzu hori salda gori batez beteta zegoen, beti borbor zebilena; Mumimoltsoek uste zuten handik infernura hel
zitekeela, zuzen-zuzenean. Gainera, argia bakarrik ez, beroa
emateko ere balio zuen, eta sukalde moduan: hantxe jartzen
zuten lapikoa, janaria egiteko, hantxe frijitzen zituzten
satorren txuletak ere (Mukimoltsoei gehien gustatzen
zitzaiena satorren txitxia zen, zafla-zafla jaten zutena, tripa
bete-bete egin arte). Kobazuloan laku bat ere bazegoen, ur
beroa zuena, eta bertan ibiltzen ziren olgetan, txipli eta
txapla.
Baina paradisurik paradisukoena ere aspergarri bihurtzen da
azkenerako. Mukimoltsoei horixe bera gertatu zitzaien:
bazkalondo batean nahikoa zela pentsatu zuten, kobazulotik
irten eta zer edo zer egin beharko zutela. Eta pentsatzen hasi
ziren.
Hasieran, tontakeriak baino ez zitzaizkien bururatu: film
tuntun bat ikustera joan eta, aretoa ilun-ilun dagoela,

krokodilo bat askatzea; hiri handi batera joan eta bat-batean


semaforo guztiak gorri jartzea (edo hobeto oraindik: denak
berde jartzea); ozeanoaren hondo-hondora joan eta tapoia
kentzea; eskolara joan eta irakasle liburuak ostea (horrela ez
zituzten jakingo ariketen erantzunak, eta barregarri geratuko
ziren ikasleen aurrean); saltoki handi batera joan eta salgai
guztietako barra-kodeak endredatzea, produktu guztien
prezioa txupatxusarenarekin parekatzeko... Arratsalde osoa
eman zuten antzeko ideia zoroak esaten, algara baten.
Azkenean, zera erabaki zuten: euren isilpeko elkartea mundu
osoan ezagun bihurtuko zuen ekintza bat egin beharko zutela.
Zein, baina? Brainstorming teknika barik, eurek bazuten beste
bat, askoz ere hobea: muki-ekaitza. Zirkulu bat egin eta,
denek batera, mukiak jaurti zituzten lurrera. Eta mukiek letra
batzuk osatu zituztela ikusi zuten: HELLO KITTY. Horrelaxe
jakin zuten zein izango zen euren lehen ekintza: Hello Kitty
bahitzea.
Hasteko, euren segurtasunerako, kobazuloan beti
mukimoltsokide bat geratuko zela adostu zuten. Horrela,
zerbait txarto irtenez gero, kide hori arduratuko zen besteak
topatzen. Zozketa bidez erabaki zuten lehen abentura hartan
Hassan Hezin geratuko zela kobazuloan (egia esan, tranpa
egin zuten, ez baitziren harekin asko fidatzen; uste zuten
zorte txarra ekarriko ziela, edo aztikeriaren bat egiten
saiatuko zela, baina, betiko moduan, dena aldrebes aterako
zitzaiola).
LInterneten Hello Kittyri buruzko informazioa bilatu zuten.
Hain ospetsua zenez, seguru zeuden haren etxea oso ondo

zainduta egongo zela, eta kalera ateratzen zenean


bizkartzainak izango zituela. Beraz, moduren bat topatu behar
zuten Hello Kitty erakartzeko.
Badakit! esan zuen Martin Lupuk Sagar tarta jatera
gonbidatuko dugu!
Elkarrizketa batean horixe aitortzen zuen Hello Kittiyk, izugarri
gustatzen zitzaiola sagar tarta, endemas euren amak
egindakoa.
Beraz, gonbidapena idazteari ekin zioten. Honelaxe zioen:
Kaixo, Hello Kitty!
Zure miresle bat naiz. Txakurra naiz, baina ez izan beldurrik, niri
katuak jolasteko gustatzen zaizkit, eta ez jateko. Gainera, ni oso
txakur berezia naiz, lorez egina nago eta. Nahi baduzu, nire lore
bat hartu ahal duzu buruan jartzeko, txoriaren lekuan.
Badakit sagar tartak asko gustatzen zaizkizula. Ba, hara: nire
urtebetetzerako sagar tarta handi bat egiteko agindu diot nire
herriko sukaldari onenari. Berak errezeta berezia dauka, eta
seguru nago irrikaz egongo zarela tarta hori jateko. Horretarako,
Bilbao izeneko hiri batera etorri behar duzu, gonbidapen hau jaso
bezain laster. Juen-juen-juen museoaren aurrean ikusiko nauzu.
Nire barruan sartzeko zirrikitu bat topatu behar duzu. Bertan
beste gonbidatu batzuk egongo dira (lau mutiko). Beraiek esango
dizute tarta non dagoen; beraz, eurekin joan, eta ondo-ondo pasatu!

Laster arte!
Puppy
Gutuna postontzian bota eta, euren ideia bikaina ospatzeko,
Corte Ingles izeneko denda batera joan ziren. Bertan,
komunetako paper guztiak harrapatu, zazpigarren pisura joan
eta handik goitik bota zituzten, eskaileretan behera.
Hurrengo egunetan bihurrikeria gehiago egin zituzten hirian,
baina handiena hauxe izan zen: ibaiaren ondoan zegoen
garabi bat harrapatu (Karola deitzen zen bat, hain zuzen) eta
handik hurbil zegoen futbol estadioaren arkua altxatu zuten.
Eta hara zer pasatu zen orduan: estadioa karta eraikinen
antzera plunba! jausi zen lurrera.
Ijui! esan zuten, saltoka Azkenean hiri hau askatu dugu
bere futbol taldetik!
Eta halaxe gertatu zen: hango biztanleek lehoien gripea
izeneko gaitz arraroa zeukaten, edo auskalo madarikazioa ote
zen, eta buruan ez zeukaten besterik estadio hartara joatea
baino. Lehoien drogadiktoak ziren, baina, azkenean, askatuta
zeuden madarikazio hartatik!
Beste egun batean otu zitzaien agian Hello Kitty heltzear
egongo zela, eta Juen-juen-juen aldera joan ziren.
Begira, hantxe dago Hello Kitty! esan zien Patxi Barek.

Puppyren aurrean zegoenez, zirrikituaren bila, eurak


atzealdetik sartu ziren, eta, barruan zeudela, zirrikitua
zabaldu zuten.
Ongi etorri, Hello Kitty!
Zuek zarete tarta jatera eramango nauzuenak?
Bai. Etorri gurekin, mesedez.
Eta Puppyren barruan bertan hasten zen galeria batetik abiatu
ziren, lur azpirantz. Oso galeria luzea zen, eta Hello Kitty
urduri jartzen hasi zen.
Aizue, asko falta da? Ez dut tarta usaintzen, eta hemen
barruan beldurtzen hasi naiz.
Zu fidatu zaitez gurekin. Beldur bazara, itxi begiak. Laster
ikusiko duzu sukaldaria, gure zain dago eta.
Eta halaxe gertatu zen: Hello Kittyk berriro zabaldu zituenean
begiak, sukaldaritzat hartu zuena ikusi zuen. Nor, eta Hassan
Hezin bera! Bai, Mukimoltsoen kobazuloan zeuden.
Eta tarta? galdetu zuen Hello Kittyk, oraindik apur bat
ikaratuta.
Hona hemen berorrentzako jaki ezin gozoagoa! erantzun
zion Hassan Hezinek, bere betiko erreberentziak egiten
zituela.
Jakina, sagar tarta barik, sator tarta zen. Hello Kitty, lehen
koilarakada ahoratu zueneko, botaka hasi zen, higuinduta.

Hau bai jateko antojugarria! Zer demontre da hau? Eta


nortzuk zarete zuek?
Hau bahiketa bat da, mooa, eta gu zure bahitzaileak
gara, Mukimoltsoak. Ongi etorri gure kobazulora.
Eta barre-zantzoka hasi ziren, filmetako gaiztoen antzera. Eta
han nork agintzen zuen argi gera zedin, erratz bat eman
zioten, eta kobazuloa garbitzeko esan, ikustekoa baitzen
hango kuxidadea!
Biharamunean epaiketa egin zioten. Putzu gorriaren ondoan
jarri zuten, eta esan zioten (beldurtzeko) putzuan sartuko
zutela, lapiko batean, gezurrak esaten bazituen. Eta, beste
barik, epaiketa hasi zen.
Zu zara Hello Kitty, Mary eta Georgeren alaba, eta
Mimmyren ahizpa bikia?
Bai, neu naiz.
Zeintzuk dira zure neurriak?
Nire altuera bost sagarrekoa da, eta nire pisua, berriz, hiru
sagarrekoa.
Zer da gehien gustatzen zaizuna?
Leku guztietan eta objektu guztietan egotea. Jainkosa bat
bezalakoa naiz.
Zein da zure helburua?
Jende guztia zoriontsua egi...

Kontuz gezurrekin, mooa! Gogoratu putzua hor dagoela!


Bale! Denek nire produktuak erostea eta oso-oso aberatsa
izatea.
Eta nola hitz egin dezakezu, ahorik ez badaukazu?
Hori ezin dizuet esan.
Ezetz? Orain ikusiko duzu!
Eta, ez bat ez bi, lapikoan sartu eta putzuan jarri zuten.
Entzutekoak ziren Hello Kittyren garrasiak eta sokorruak!
Hantxe zegoela, Mukimoltsoek epaia esan zuten:
Guk, Mukimoltsook, erruduna zarela erabaki dugu. Hain
zuzen ere, zure erruagatik, munduko gero eta ume gehiago
memelotuta daude. Hello Kitty sindromea daukate buruan,
besterik ez: zure toalla erosi nahi dute, zure panpinak, zure
motxila, zure jolasak, zure puzzlea, zure musika, zure gailetak,
zure kuleroak... Guztiz lelotuta dituzu! Uste duzu horixe dela
jendea zoriontsu egitea?
Aizue, atera ni hemendik! Edozer egingo dut, baina atera
nazazue hemendik!
Bai, guk agintzen dizuguna egingo duzu, ziur egon esan
zioten, lapikoa putzutik aterata.
Sustoa pasatu zitzaionean, zer egin behar zuen azaldu zioten.
Ikusten duzu arrain-hezur hau? Ba, hemendik aurrera zure
pitilina balitz bezala zainduko duzu! esan zion Patxi Barek.

Baina... ni neska naiz!


Horrexegatik diotsut: mutil batentzat pitilina da
unibertsoaren erdigunea. Arrain-hezurra galtzen baduzu,
Goodby Kitty!
Eta Patxi Barek atzamar bi jarri zizkion bekokian, pistola bat
imitatuz (esan behar da arrain-hezurra Patxi Barerena zela eta
oso maite zuela, magikoa zen eta).
Eta zer egin behar dut ziztrinkeria honekin?
Patxi Bare sutan jarri zen.
Aizu, katutxo pijoflauta hori, kontuz zer esaten duzun!
Beste pitokeria bat, eta berriro zoaz putzura, baina lapiko
barik!
Hassan Hezin erdi negarrez hasi zen orduan, belauniko jarrita.
Ez! Ez egin minik katutxoari! Hain da ederra...
Orduantxe konturatu ziren Mukimoltsoak: Hassan Hezin Hello
Kittyrekin gustatuta zegoen! Begiradan tximeletak zituen
babo halakoak, eta bihotzaren taupadak Afrikako oihaneko
danborren hotsak bezalakoak ziren.
Zer daukazu, Hassan Hezin? Zeu ere jausi zara Hello
Kittyren amarrukerian? Ala beste zeozer nahi duzu?
Azken hori esan bazioten, sudurragatik zen. Sudurra
Pinotxorena baino luzeagoa zeukan (baina ez gezurrak
esatearren...), eta tanta batzuk jausten zitzaizkion, mukiak
edo...

Ez, nik ez diot minik egin nahi. Nik berarekin ezkondu nahi
dut!
Mukimoltsoak barre zantzoka hasi ziren.
Gure intxixuak katutxo pijoflautarekin ezkondu nahi du!
hasi zitzaizkion burlaka Eta gero umea egingo dio, sudur
luze horrekin!
Bai, Hassan Hezinen ezaugarri arraroena horixe zen: sudurra
zen umeak egiteko erabiltzen zuen erreminta. Eta esan
beharra dago beti-beti zegoela zeregin horretarako prest. Tira,
prest ez: irrikaz. Bizio hori zeukan koitaduak: batzuk beti
izozkiei begira dauden moduan, edo gailetei, edo baloiari, edo
motorrei, edo traktoreei... Ba, Hassan Hezinen sudurra beti
nesken misterio gorde hari begira, beti misterio gorde hura
usnatu guran...
Imajinatzen duzue Hello Kitty haurdun? Bere inperioaren
amaiera izango litzateke! esan zuen Martin Lupuk, eskuak
igurtziz.
Ba horixe bera pasatuko zaizu agindu dizuguna egiten ez
baduzu esan zion katutxo ikaratuari Bartolo Txorongok.
Bai! Hassan Hezinek pepinoa sartuko dizu! erantzun zuten
lagunek, koroa eginez.
Eta abesten hasi ziren, bertsolarien doinuaz eta Judas Priesten
martxarekin (heavylaritza deitu zioten estilo horri):
Hassan Hezinek pepinotzarra

sartuko dizu barrura,


sudur horrekin emango dizu
puxika baten itxura.
Umemoko bat jaioko zaizu
tripa betetik mundura,
kaka zirina bezain zatarra
behatz puntatik burura.
Hello Kitty ikaratuta zegoen (eta damututa ere bai, ordura
arte hain pijoflauta izateagatik). Hortaz, agindu zioten guztia
duda barik egingo zuela zin egin zien.
Eta eduki telebista isiotuta, ze, zuek esandakoaz gainera,
beste zeozer ere egingo dut. Sorpresa bat izango da!
Berandu zenez, afaldu eta lotara joan ziren.
Biharamunean prisa barik altxatu ziren, Hassan Hezinek
iratzargailua Plutonen orduan jarri zuen eta (morroiak ez zuen
inola ere nahi bere maiteoa joatea, bistan da). Hala ere, ez
zegoen beste erremediorik: epaiketan ezarritako zigorra bete
behar zuen. Baldintza hori ezinbestekoa zen Mukimoltsoen
barkamena lortzeko.
Denen artean eman zizkioten azalpenak, handik irten ahal
izateko:

Galeria horretatik gora joan behar duzu. Londoneko Big Ben


erlojuaren barrualdean agertuko zara. Han egin behar duzuna
eginda, Bilbora joan eta Puppyren barruan sartuko zara,
zirrikitutik. Handik abiatzen den galeria jarraitzea baino ez
daukazu hona etortzeko. Hiru egun dituzu hori guztia egiteko.
Hirugarren egunerako hemen ez bazaude, badakizu: Goodby
Kitty!
Han abiatu zen katutxoa, denei agur eginda, eta Hassan
Hezini patxoa emanda (zelako intziriak bota zituen gizajoak!).
Iragarritako moduan, Big Ben erlojuaren barruan agertu zen,
hamabien dangadan. Hantxe egon zen, gordeta, kontzertura
joateko ordua iritsi arte. Mozorrotuta joan zen, inork ez
ezagutzeko, eta aurre-aurrean jarri zen, lehen ilaran, zale
sutsuenen artean.
Bitartean, kobazuloan, Mukimoltsoek telebista bat lortzeko
plana egin zuten. Oso erraza izan zen: saltoki handi horietako
batera joan ziren, eta Martin Lupuk bere saguari telebista bat
osteko agindu zion: garestiena, handiena. Sagua Gose Mari
deitzen zen, eta zeregin horiek egiteko inor baino trebeagoa
zen. Orduan ere, inongo arazo barik bete zuen lana, telebista
irentsiz, anakondak behia jaten duenean bezalaxe, edo askoz
ere aiseago, egia esateko. Jakina, dendaren kanpoaldean
zeudela, bihurrikeriaren bat egin behar: alde egin baino lehen,
bertako kristalean letra handiz idatzitako NI EZ NAIZ
TONTOA esalditik bigarren berba ezabatu zuten, mukiak
trebezia handiz jaurtiz.
Kobazulora ailegatu eta telebista piztu zuten. Hantxe ikusi
zuten Paris Hilton tuntuna, eskenatokian, abesten. Fokuek

jendetza erakusten zuten, tarteka. Eta, bat-batean, hara


ezustea: Paris Hilton, abesteari utzita, garrasika hasi zen.
Ikusleen artean norbait ikusi zuela zirudien, norbait ezaguna.
Bai, horixe esan zuen mikrofonotik: berak hainbeste miresten
zuen norbait zegoela han, eta igotzeko eskatu zion.
Hello Kitty! deiadar egin zuten Mukumoltsoek, eskenatoki
gainera agertu zenean.
Mikrofonora joan zen zuzenean.
Hau nire lagunen izenean egin nahi dut. Zuentzat,
Mukimoltsoak!
Eta, berba horiek esanda, Paris Hilton lurrera bota eta
musukatzen hasi zen, ezpainetan.
Baina guk ez genion hori agindu! Guk arrain-hezurra
ipurdian sartzeko esan genion! esan zuten Mukimoltsoek,
harrituta.
Ez zarete konturatzen Paris Hilton hori musukatzea berak
agindutako sorpresa dela? argitu zien Hassan Hezinek.
Jakina! Baina begiratu zer daukan atzamarren artean.
Ikusten duzue? Arrain-hezurra da! konturatu zen Patxi Bare.
Bai, oso ondo ikusi zuten nola jarri zuen esku hori Paris
Hiltonen ipurdian, eta nola hasi zen desitxuratzen ziztadaren
ondorioz, erretzen egongo balitz bezala. Zehatzago esanda,
gomazko andrakila puzgarri nazkante horietako bat zirudien
Paris Hiltonek. Eta garren artean legez desegiten ari zen!

Segundo gutxiren buruan, hondar zikin bat baino ez zen


geratu eskenatokian. Bien bitartean, Hello Kitty etorritako
moduan joan zen. Baina, arinago, berriro mikrofonora hurbildu
eta hauxe esan zuen:
Gora Mukimoltsoak! Uzten badidazue, neu izango naiz
seigarren kidea!
Hunkituta entzun zituzten Mukimoltsoek berba horiek. Orain
bazuten neska bat taldean! (Hassan Hezinen sudurra zen
guztien artean alaien zegoena: muki-jaurtika aritu zen, gelditu
barik)
Hirugarren egunean, eurekin zegoen Hello Kitty. Bibaka egin
zioten ongietorria. The Times egunkaria zekarren besapean.
Berau zabaldu eta albiste hau irakurri zien:
HELLO KITTIK PARIS HILTON HIL DU
Atzo hilketa izugarria gertatu zen Londonen: Hello Kitty
katutxo ospetsuak Paris Hilton hil zuen, kantaria ematen ari
zen kontzertuan. Guztien aurrean hil zuen, eskenatokira igo
eta ezpainetan musu emanda. Dirudienez, musu horren
eraginez, Paris Hiltonek su hartu zuen, eta guztiz erreta
geratu zen.
Denak harrituta daude Hello Kittyren portaerarekin. Nola
bihurtu da hain ankerra ume guztiek maite zuten katutxo hori?
Polizia beraren bila ari da, eta ikertzen dabil zer ote den
mikrofonotik esan zuen berba arraro bat: Mukimoltsoak.

Albistea artaziez ebaki eta album batean jarri zuten, azpian


hauxe idatzita: Mukimoltsoen lehen abentura honekin,
ospetsuak bihurtu ginen mundu osoan, eta Hello Kitty gure
seigarren kide bihurtu zen.
Oraindik orri asko falta ziren euren abenturekin betetzeko,
baina hantxe zegoen lehena. Eta zein pozik zeuden!
Gau hartan denek egin zuten amets abentura berriekin, baita
Hassan Hezinen sudurrak ere!

2009/10/19 10:56:33.501 GMT+2

Kate Reilly
Kate Reilly bakarrik joan ohi zen errekara. Biluzik bainatzea gustatzen zitzaion, urjauziaren azpian jartzea. Bere hamasei urteen lurrina inguru guztian hedatzen zen,
soinekoa eranzten zuenean. Lurrin hark bazuen maitasunaren musika. Bai, maitasunak
geldialdia egin zuen Kateren bihotzean. Lokomotora baten indarraz heldu zitzaion, uda
hartan. Ezpainen gorritasunean nabari zitzaion, eta bularraldea puzteko maiztasunean.
Goiz hartan ere errekara joan zen. Sagarra janez joan zen, eta haginkada bakoitzean
eguraldia bikainagoa zen: Eguzkiak gaztetuta zirudien zeruan. Izerditan heldu zen.
Soinekoak lurra musukatu zuenean haize-ikara txiki bat sentitu zuen azalean, norbaitek
hozkailu urrun bat ireki balu bezala.
Uretan sartu zenean ez zekien azkeneko bainua izango zela. Ez zekien ur haiek gorriz
tindatuko zirela, edertasun basati hura erreka hartan itoko zela betiko.
Begi zelatari haietan zegoen heriotzaren hazia. Halako edertasuna, halako gaztetasuna
jasanezinak ziren begi haientzat. Neskatxa uretan sartzen ikusi zuten, eta begien distira
sukartsuan sastakaiaren zorrotza islatu zen. Bekaitzaren begiak ziren haiek, gorrotoaren
begiak, edertasun hura sekula lortuko ez zuten begien begirada hiltzailea, udazkeneko
arrastiriaren oskorriaren begirada alimale hura, errekarantz zihoala, errekan sartzen zela,
sastakaia goratzen zuela, bere buruaren kontra, bere buruaren kontra, bere buruaren
kontra...

2009/10/26 17:24:51.274 GMT+1

Nakari Andreu
Nakari Andreu, euskataluniar jatorriko japoniarra, harriturik geratu zen goiz
katastrofiko hartan, Peruko futbol selekziora joateko deitzen zuen gutun ofiziala jaso
baitzuen. Egutegi aldaketaren beste ondorio bat ote zen galdetu zion bere buruari, izan
ere bisurte hartan autoritateei zera bururatu zitzaien: egun gehigarria otsailari barik
martxoari ematea. Horrek makina bat beharrezten eragin zituen, baina handiena hauxe
izan zen: munduko ordu-marrak endredatu egin ziren, euren artean nahastu, halako
moduan ze egun hartako hegaldi guztiak galdu egin ziren. New Yorkera zihoan hegazkin
bat Dimako aireportuan agertu zen, kasurako.
Orduen anabasa horrek beste kalte batzuk eragin zituen. Jendea desagertzen hasi zen,
mundua Bermudetako triangeluz bete balitz bezala. Aita Saindua bera larba baten
barruan topatu zuten, Madagaskarren, ahoan txupete bat zuela (Athene noctua
hegaztiarekin nahastu zuten hasieran, Benedicto XVI.a zela konturatu arte). Batzuek
diotenez, larba hura Necronomicon liburu misteriotsuaren pergaminoekin egina zegoen,
eta Aita Saindua bertan bola bat eginda zegoen, amaraunean harrapatutako euliaren
antzera.
Adituek, txupetearen esanahia zein zen argitu guran, hainbat saiakera eta doktore-tesi
burutsu idatzi zituzten hurrengo urteetan, nahiz eta inork ez zuen benetako arrazoia
asmatu (benetako arrazoia sinplea izaten da normalean).
Eta, jakina, egutegi aldaketak eragindako nahaste-borraste ikaragarri hura aitzakia
bikaina izan zen lanera ez joateko. Munduko milioika langilek esan zuten despistatu
egin zirela, jaieguna zela pentsatu zutela, eta etxean geratu ziren tripari hazka egiten.
Beste batzuek aukera hori erabili zuten lantokira joan eta lapurretan egiteko. Bilboko
metroko funtzionario hasi berri batek, esaterako, tren oso bat piezaz pieza desmuntatu
eta etxera eraman zuen, birziklatzeko poltsetan.
Nakarik, gutuna eskuan, postetxean okertu egin zirela pentsatu zuen. Gutun hura ezin
zela berarentzat izan. Zer dela eta berari deitu Peruko futbol selekziora? Berak sekula ez
zuen futbolean egin eta! Edonola ere, apur bat tristatu zen, behin deituz gero, berak

gurago baitzuen Brasilgo selekziora joan. Brasildar neskek beti eduki izan dute fama
hobea, eta berak bere burua ia sex-symboltzat zuen.
Gutunak eragin zion nahigabeagatik, lapiko bete barraskilo jan zuen ia arnasa hartu
gabe, eskuaz hartu eta ahoan sartuta. Esku osoa sartzen zuen ahoan, hain zen handia
gutun hark sortu zion antsia. Horrek are eragin katastrofikoagoak izan zituen, Nakarik
alergia baitzien barraskiloei. Hogeita bederatzi aldiz joan zen komunera txahala
botatzera, baina halakorik ez zen gertatu: botaka egiten zuen bakoitzean txahalik ez,
baizik eta tinta beltza goitikatzen zuen, litroka, komunetik ateratzen hasi zen arte.
Halako baten, ispiluaren aurrean jarri eta zera ikusi zuen: sepia officinalis bat.
Halakorik! Animalia higuingarria iritzi zion bere buruari. Nola joango zen gisa hartan
abesbatzaren entsegura? Zer esango zion Ko Matsushita zuzendariak? Zerbait abesten
ahalegindu zen. Zer zen hura baina? Bere ahots bikaina ere mudatua zen, petrolio-ontzi
baten adar-hotsa zirudien!
Nakari, sepia erraldoia bihurturik, zer egin ez zekiela geratu zen ispiluaren aurrean.
Orduan ideia bat etorri zitzaion: arazo harentzat ere Interneten egongo bide zen
erantzuna! Ahal izan zuen moduan joan zen konputagailuaren aurrera. Googlen Sepia
officinalis idatzita, hara sorpresa: Homeopatia Platense izeneko zer edo zer irakurri
zuen. Orri horretan sarturik, etorkizuna argitu egin zitzaion. Berak hain ugari ekoizten
zuen tinta hari esker aberastu egingo zen, bai horixe! Hara nola deskribatzen zuen tintaz
eginiko botika: Medicamento predominante pero no exclusivamente femenino con gran
tropismo sobre el sistema genital. Sendagaiaren aurkezpena berba kitzikagarri hauekin
amaitzen zen: Medicamento muy parecido a MUREX pero este posee un violento deseo
sexual con reglas copiosas que lo alejan de Sepia.
Bai, botikagintzan zegoen bere etorkizuna. Homeopatiaren multinazionala eraikiko
zuen. Isuritako tinta guztia moltsoaz batu eta tuper eta kazoletan gorde zuen. Ondoren
Peruko selekzionatzaileari fax bat bidali zion, lesionatuta zegoela adierazteko. Eta, beste
barik, oporrak merezi zituela pentsatuta, Baltiko itsasora joan zen, berarentzat kirol
berria zen urpekaritzan aritzera. Bertan beste sepia bat ezagutu zuen, eta horrek bere
egitasmo guztiak deuseztatu zituen.
Gaur egun han bizi da, Baltiko itsasoan, hondoratutako Estonia ferryaren hondarren

artean. Eta zoriontsua da, sepia izanda ere.

2009/11/09 15:27:26.727 GMT+1

Skafandra Vulvova
Skafandra Vulvova meatzari alkoholiko baten alaba zen. Aita egunez
meatzean sartzen zen, eta gauez alabaren barrenetan. Hamazortzi urte bete
berriak zituela, aski zela erabaki zuen baina: aita mozkortua gainera etorri
zitzaion gau horietako batean, aitonaren sable zaharra hormatik hartu eta
hankarteko beste sable zatar hura moztu zion. Ondoren, trofeoa beheko suan
jarri, txitxi-burruntzia egin eta aitaren txakurrari eman zion. Norka poz-pozik
jarri zen, eta mokadu baten jan zuen nagusiaren dindirri erre hura.
Biharamunean Skafandra Vulvovak alde egitea erabaki zuen. Aitak zigor hura
merezita zuen, baina bera zikin sentitzen zen, bekatu handia zen bere bihotz
ortodoxoarentzat aita hil izana. Europa osoa zeharkatu zuen, bere iragana eta
egindako izugarrikeria ahaztu nahian, eta ez zen gelditu Kantauri itsasoraino
heldu arte. Patuak Berango izeneko herri bateraino eraman zuen, eta bertako
jatetxe batean hasi zen lanean, suetean.
Ezin bekatu izugarria ahaztu baina. Barkamena behar zuen, bere burua
nolabait araztu. Eta hori lortzeko, zer hobeto Kantauriko ur hotzetan
murgiltzea baino? Ur haien sakontasunean lortuko zuen agian barnean
sentitzen zuen lohitasuna garbitzea. Hartarako, urpekaritza ikastaroa egin
zuen. Eta, titulua lortu bezain laster, kirol hura praktikatzeari ekin zion.
Murgilaldi horietako batean gertatu zen Skafandra Vulvovaren bizitza aldatu
zuen enkontrua. Kantauriko itsaspean ez da argitasun handirik izaten, eta egun
hartan ere ez. Horrexegatik geratu zen zalantzan, hura ikusi zuenean. Hasieran
zeroia zela pentsatu zuen, edo balea, hain zen handia animalia hura. Hala ere,
zerbait ez zen normala: balea moduko hura itsaspearen hondoan zegoen, eta
pertsona bat balitz bezala zebilen oinez, tirriki-tarraka. Astiro-astiro
hurreraturik, azkenean parean jarri zitzaion, eta hara!: baleatzat hartu izan

zuenaren aurpegia ezaguna egin zitzaion. Egia ote zen ikusten ari zena? Baina,
baina Jesus Nazaretekoa zen eta!
Keinuen bidez baietz erantzun zion, bera zela nazarenoa. Skafandra Vulvovak
errukiturik begiratu zion, gurutzeetako jesus anorexiko haien aldean hura
munstroa baitzen. Nazarenoak ahal izan zuen moduan azaldu zion guztia:
itsasoaren gaineko osteratxo haietako batean goseturik sentitu zela, eta
badakizu, bera betidanik oso gustukoa izan duela arraina, gogoratzeko ogi eta
arrainen miraria. Eta antxoak jaten hasi zela, antxoak jan eta jan aritu zela
denbora luzean, eta mirariaren kontrakoa gertatu zela azkenean, antxoak
biderkatu barik zatikatu egin zirela, zati-zati egin zirela bere ahoan. Hortaz,
bera zela antxoak Kantauri itsasotik desagertu izanaren erruduna. Eta halako
tripakadaren ostean uraren gainean ibili ezin eta pisuaren pisuaz hondoratu
zela, eta hantxe zebilela, besterik ezean, itsasoaren hondoan batetik bestera
paseatzen, gazteluetako mamuak legez, bola astuna batetik bestera
daramatela.
Skafandra Vulvovak, belauniko jarrita, nazarenoa gurtu zuen, eta bere
bekatuak oro barkatzeko eskatu zion. Hantxe zeukan bere bihotza garbitzeko
parada. Nazarenoak baietz erantzun zion, barkatuko zuela, baina baldintza
batekin: handik atera behar zuen.
Skafandra Vulvova pentsakor geratu zen. Nola eraman antxoa-ontzi hura
itsasgainera? Ikastaroan erakutsi ez zioten zerbait bururatu zitzaion,
deskonpresioa lortzeko sistema sekula erabili gabea, hain zuzen ere:
nazarenoak bere lapafreskoan hartu beharko zuen arnasa. Eta horixe egin
zuen, ondo pozik barrez: neska eder haren beheko ezpainetan itsatsi zituen
bereak, bentosak bailiran. Eta horrelaxe obratu zen miraria: Skafandra
Vulvovak atoian eraman zuen itsas zepelin hura, kostalderaino.
Nazarenoak, lehorrera heldu zenekoxe, ebanjelizazioari ekitea erabaki zuen.
Bi mila urte arinago bezala, arrantzale bila hasi zen. Eta, hara kasualitatea:

hantxe bertan horrelako batzuk zeuden, heldu berriari harriturik begiratzen


ziotela.
Neuk desagerrarazi dut antxoa Kantauri itsasotik!
Miraritzat hartuko zutelakoan esan zien, arrantzale haiek txunditzeko asmoz,
baina esaldi hark ez zien batere graziarik egin, antza. Morroi hura drogan
zebilela iruditu zitzaien, eta ezelango erreparo barik egurtu zuten, mankaturik
utzi arte. Skafandra Vulvovak, errukituta, ez arduratzeko esan zion:
Nazareno, kontu egizu bi mila urte pasatu direla eta daukazun itxura
horrekin ez zaituela inork ezagutuko. Dizipuluak barik, managerra behar duzu.
Uzten badidazu, neu izango naiz zure managerra. Irabazien erdia zuretzat;
bestea, niretzat.
Horrela hasi zen euren elkarlana. Enpresari INRI S.L. jarri zioten izena.
Skafandra Vulvova gogotsu hasi zen lanean. Lehenik, Vaticanora deitzea
bururatu zitzaion, papamobila alokatzeko. Baina nazarenoaren dimentsio
zetazeotarra gogoan, zerbait handiagoa beharko zuten, limusina baino
handiagoa izango zen zer edo zer.
Bricomaniara joango gara! erabaki zuen Skafandra Vulvovak.
Erabaki zuzena izan zen, programa horretan irtenbidea topatu baitzieten: zer
hobe nazarenoarentzat Aste Santuko pasoa baino? Gurutzean joateko moduan
ez zegoenez, besaulki erraldoia egin zioten, bertan jarrita joan zedin, patxada
ederrean.
Ondoren, Skafandra Vulvovak, pasoa nork eramango zuen erabakitzeko,
katalogoetara jo zuen. Sevillako kofradiei deitu zien aurrena, baina ezetz
erantzun zioten, nahikoa zutela euren pasoekin, eta ez zeudela gantz pila hura
eramateko prest.

Doala Descorporacin Dermoestticara! erantzun zioten guztiek.


Azkenean, mila eta bi porroten ostean, pasoa nork eraman topatu zuen:
Letoniako neska-eskola batetik berrogei nerabe bidali zizkioten. Ilehoriak
ziren guztiak, eta euren motots luze-luzeak elkarri lotuta ibiltzen ziren
pasoaren azpian. Esan zitekeen denen artean gorputz bat osatzen zutela, eta
euren arteko lotura motots luze haiek zirela. Nazarenoak eskatu zuen neskatila
haiek ikusi nahi zituela, pasoa zeramatela. Beraz, zorua kristalezkoa jarri
zioten pasoari, eta zelan begiratzen zien berrogei neskatila letoniarrei
nazarenoak, zelako irritsaz! Harrezkero, gau-poluzioak egunez ere izatera
pasatu zen (kontu hori ez zen miraritzat hartu, ordea).
Horrela hasi zen nazarenoaren ebanjelizazioa. Tarteka, mirariak egiten
saiatzen zen, baina praktika falta zitzaion, bi mila urte ez baitira alferrik
pasatzen.
Behin bost ogi eta bi arrainen miraria errepikatzen saiatu zen. Zapatu gau
batean, milaka gazte bilduta zeuden basamortu itxurako toki batera heldu
ziren. Gazteak oro horditurik zeuden, elkarretaratze alkoholikoaren kariaz, eta
han dena zen sodoma eta gomorra.
Zatozte! Neuk emango dizuet afaltzen!
Eta nazarenoak, berbok esanda, bost ogi mutur eta bi sardina-lata atera zituen
zorrotik. Eta, jakiok bedeinkaturik, Skafandra Vulvovari esan zion gazte haiei
guztiei emateko. Eta orduan jazo zen jazo beharrekoa: ogi muturrak donuts
bihurtu ziren, milaka donuts gazte-aldra harentzat. Latetako sardinak, berriz,
oilasko bihurtu ziren, ezin jakin nola. Eta gazte haiek guztiek lehertu arte jan
zuten, eta batu zituzten hondarrak hainbeste izan ziren, ze hamabi zaborrontzi
bete zituzten.

Mirari horrek ez zion inolako onurarik ekarri. Hasteko, gazte haien kontura
negozioa egitera joandako saltxitxautoetako jabeak sutan jarri ziren, eta
berrogei neskatila letoniarrek ziztu bizian atera behar izan zuten nazarenoa
handik. Baina txarrena hurrengo egunetan etorri zen: donutsak ekoizten zituen
enpresak salaketa jarri zion, plagioa egin izanagatik, eta Pollos Oikina
enpresak ere nazarenoa salatu zuen, lehia leialbakoa leporatuta.
Nazarenoari zazpi terdi axola salaketa haiek guztiak. Skafandra Vulvovak
kontuz ibiltzeko esaten zion, egile eskubideak kontu serioa zela, baina
alferrik. Nazarenoa mirariopteroen espeziekoa zen nonbait, eta ezin burutik
kendu grina zoro hura.
Beste batean, andre konkortuaren miraria errepikatu nahi izan zuen (Lukas 13,
10-13). Ospetsu bihurtu guran, aireportu batera joan zen, bertan biltzen baitira
paparazziak izenekoak, famatuen xerka. Eta probidentziak nahi izan zuen
egun hartan aireportu hartara Albako dukesa iristea. Babuinoen oinordeko
zuzen hori, denek dakitenez, gurpilaulkian eramaten dute (irakurleak erabaki
dezala aurreko esaldiaren koma artekoa zeinekin doan). Bada, nazarenoa
haren aurrera joanik, hauxe esan zion:
Andrea, libre zara zure gaitzetik.
Eta eskua haren buruan paratu zuen (nazarenoa ezin zenez besaulkitik altxatu,
gomazko esku bat erabiltzen zuen mirarietarako, makila luze-luze baten
muturrean itsatsita zegoena). Atoan, Albako dukesa itxuraldatzen hasi zen,
erran nahi baita buruko ile kizkur zuri zatar haiek gorputz osora barreiatu
zitzaizkiola. Horrekin batera, gurpilaulkitik altxatu eta jauzika hasi zen, bere
babuinotasuna agerian utziz. Bere segizioa eta paparazzien saldoa atzetik joan
zitzaizkion, ezin harrapatu baina. Handik egun batzuetara zine areto batean
topatu zuten, El Planeta de los Simios ikusten, eta zooilogiko batera eraman
behar izan zuten.

Horrelako mirarikerien ondorioz, azkenean nazarenoa atxilotu egin zuten.


Berrogei neska letoniarrak libre utzi zuten, eta euren herrira bidali, beti ere
mototsak elkarri lotuta. Skafandra Vulvova, berriz, nazarenoaren defentsa
egiteko prestatu zen (Ikasi abokatutza hamar egunetan liburuxka erosita).
Nazarenoari egozten zizkioten karguak ez ziren makalak: Eliza Katolikoak
pertsonalitatearen ordezkatzea leporatu zion, eta euren eliztarrei iruzur egin
nahi izatea (Eliza Katolikoak ez zuen inondik inora sinetsi fedegebe hura
Salbatzailea izan zitekeenik); Pollos Oikinak, oilanden lapurreta; Alba
familiak, dukesaren baitan hominido baten izpiritua sartu izana; arrantzaleen
kofradiek, Kantauri itsasoaren desantxoazioa; Letoniako gobernuak, berrogei
neraberen bahiketa eta esplotazioa; Donuts enpresak, formularen plagioa;
Skafandra Vulvovak, finitzeko, salaketa haien maremagnuma ederto baliatu
zuen, bere aitaren hilketa egotzi baitzion, zer arraio!
Audientzia Nazionalean egitekoa zen epaiketa; hala ere, garai latzak ziren
haiek, eta ez bakarrik krisi ekonomikoagatik: Somaliako pirata haien erasoa
inoiz baino lotsagabeagoa zen, eta lasai asko ibiltzen ziren Mediterraneoko
uretan ere. Horietako eraso baten ondorioz, Espainiako printzea bahitu zuten
Mallorca aldeko uretan (diotenez, morena bat harrapatu nahian zebilen, baina
morena zen printzea harrapatua zuena; Somaliako piratak heldu zirenean,
bazirudien elkarren lagun handi eginak zirela, besarkaturik aurkitu
baitzituzten. Hori ez zitzaion batere gustatu printzesari). Piratek Espainiari
Barne Produktu Gordinaren erdia eskatu zioten, eta horrek diru murrizketak
eragin zituen boteregune guztietan. Horren guztiaren ondorioz, epaiketa
Audientzia Nazionalean egin barik, Telecincori saldu zioten esklusiba
(Condname deluxe programari, hain zuzen ere).
Telecincok epaiketa hartarako telebista kateetako hienarik ospetsuenak fitxatu
zituen. Zenbat diru eskatzen zuten ikusita, hara zer irtenbide topatu zuen
Telecincoko zuzendaritzak: nazarenoari galdeketa egingo zioten kazetariei

hankak moztu zizkieten (horrela, soldataren erdia ordainduko zieten, kar-karkar). Patio, Marias eta enparauen gerritik gorako gorpuzkinak besaulkietan
jarri zituzten, euren galdera pozoitsuak jaurti zitzaten. Primeran egin zuten lan
hori: fiskalik zitalena baino askoz ere hobeto. Besteak beste, kontu hauek
argitzeko esan zioten nazarenoari:

Zer erlazio izan zenuen Maria Magdalenarekin?

Maria Magdalenak ikusi zuen inoiz zure txoritxoa?

Maria Magdalenari axola zitzaion zure txoritxoaren tamaina?

Larrutan egin zenuen Maria Magdalenarekin?

Eta zure dizipuluek zer? Eurek ere matxunbratu zuten?

Madalenak gosaltzen zenituzten elkarrekin, ala Maria gailetak?

Zer dio zure aitak erlazio horri buruz?

Homosexuala zara?

Azkenean, bistan da, nazarenoa zigortu egin zuten. Somaliako piratei esan
zieten hura zela Espainiako Barne Produktu Gordinaren erdia, eta zamaontzi
batean bidali zuten harantz. Diotenez, zamaontzi hori Suez kanalean geratu
zen trabatuta, harako bidean nazarenoak Mediterraneoko arrain-sarda guztiak
jan zituen eta. Ordurako, beraz, Espainiako Barne Produktu Gordinaren
erdiaren hirukoitza zen (gutxienez).
Skafandra Vulvovari dagokionez, Errusiara bueltatu zen. Merkataritza ilegala
da orain bere zeregina: vodka botilak trafikatzen ditu, ur bedeinkatua
delakoan. Eta ez dute inoiz harrapatu, ondo gordeta eramaten baititu.

Ez, ez zaitezte hain maltzurrak izan: ez ditu abizenean eramaten, izenean


baino.

2009/11/17 15:02:23.986 GMT+1

PATATA FRIJITU BATEN MEMORIAK


Patata izatea tragedia izan daiteke, mutilzahar baten etxean
bizi bazara.
Bai, zin dagizuet: gauzak beti joan ahal dira okerrera, belea
ere beltzago egin daiteke. Zalditik astora eta astotik lurrera
ibili naiz ni, horra hor nire bizitzaren laburpena.
Nire memorian urrun gelditu da denda erraldoi hartara
eraman gintuzten eguna. Zakutan. Metatuta. Sekula ez dut
ikusi hainbeste patata batera.
Gure aldean, oiloak ere ezin dira kexatu, kartzela txiki
horietan pilatuta bizitzera behartzen dituztela eta. Neu ere
biziko nintzateke horrela, inongo ardurarik gabe: jaten
ematen dizute, badaukazu non bizi, babestuta zaude.
Kaioletan bizi diren oiloen ametsetan ez da azeririk. Eta zuen
kontutxoez jardun ahal duzu egun osoan kokoriko, patxada
ederrean. Eta horren truk, arrautzak errutea besterik ez.
Uste dut zorion perfektua oiloa izatea dela. Oiloen adimena
nahi nuke niretzat.
Auskalo zenbat patata kilo gainean izateak ez dizu
pentsatzen uzten. Handik irtetea besterik ez duzu desiatzen.
Eternitatea begitandu zitzaidan han eman nuen denbora
mortua. Baina eternitatea ere amaitzen da noizbait.
Esku batek anabasa hartatik jaregiten zaituenean ixten da
historiaurrearen atea patata batentzat. Orduantxe hasten
zara benetan pentsatzen, orduantxe etortzen zaizkizu aldran

hainbat sentsazio, baina guztietan boteretsuena, bat:


BELDURRA.
Enorantziak ez zaitu beldurra gobernatzen uzten. Artean ez
baikenekien ezer. Gurekin batera zihoazen haiek guztiak zer
ziren ere. Sentipena daukat denak beldur haren mende
ginela. Plastikozko poltsa haien barrunbeetan nahastuta
gindoazen izaki genero guztien ezinegona usaindu nezakeen,
nire arnasa bera balitz bezala.
Bidaia ez zen luzea izan. Laster iritsi ginen etxera. Eskuak
banan-banan atera gintuen poltsetatik. Eta bakoitzari toki bat
eman zigun, unibertso partikular hartan. Gu suetean geratu
ginen, labearen azpiko tiradera hartan, kipulen eta
berakatzen bizilagun. Haraxe aienatu gintuen patuak.
Bakardadea zabarkeriaren adiskidea da. Ahanzturarena.
Mutila bazara, bakarrik bizi bazara, eta zure esperantzak
egutegiko orriekin batera deseginak badira, galduta zaude.
Alferrik da ispiluari begiratzea. Ez duzu egundo zeure
gainbehera antzemango. Eta ez ispilua zikin dagoelako,
berdin dizulako baino. Begiratzeko ahalmena sorgortuta
daukazulako. Eta zure etxea, pixkanaka, deboilamenduak
jango du. Zikinkeria ikustezin bihurtzen baita solitarioen
bizitzetan. Eta objektuak, tokiz kanpo egotearen egoteaz,
hondakin egiten dira. Horra hor egiaren letra guztiak.
Horixe izan zen gure galdu-beharra: tiradera hartan geratu
ginen, ahaztuta. Egunetan. Asteetan. Hiletan. Hortxe mamitu
zen gure tragedia. Patata lirainak izan ginen noiz edo noiz,
baina denborarekin zimurtuz joan ginen. Eta gure senak

esaten zigun ez ginela horretarako sortu. Arrengura horrek


kiskaltzen gintuen han barruan, espetxe ilun hartan, gure
gorputz behinola gazteen usaina kirats bilakatzen zela jasan
ezinik.
Eta zer esan gure bizilagunez? Kipulen egoerak lasterka
hasteko gogoa ematen zigun. Nork bizi nahi du kipula
ustelduekin? Berakatzak ez aipatzeagatik. Nork maita ditzake
izaki txiki horiek? Ezta banpiroek ere! Hango iluntasunean,
gure usteltzearen soinu isila aditzen genuen, baina ordurako
ernegua ere desegina zen: etsipena baino ez zitzaigun
geratzen. Heriotzak gorpua nola marraskatzen duen entzutea
bezalakoa zen iluntasun basa hura.
Eta etsipena ere desegina zitzaigun behinola baten, tiradera
zabaldu egin zen. Lehenengo kipulak ikusi nituen
desagertzen: hildako munstroen museoan egoteko ere ez
zuten balio koitaduek. Ondoren berakatzak joan ziren.
Destainaz begiratu ziguten: berakatz batek sekula ez dizu
irribarrerik oparituko. Eta, oparitzen badizu, kontuz! Ni ez
naiz jendilaje horrekin fidatzen: ozono geruzaren kontu
horretan ere ez daukate eskuak garbi, seguru.
Eta, azkenik, gure txanda heldu zen. Orduan konturatu
nintzen aldatuak ginela: antena moduko adar izugarriak
ateratzen ziren gure gorputz gurietatik. Handixek oratuta
atera gintuen tiraderatik eskuak. Nire patatakide batzuen
egoera hobe ez deskribatzea: zakarrontzian desagertzea
bakea izan zen haientzat.

Gizakirik desesperatuenak ere dignitate apur bat izan


beharko luke. Mutilzahar hark ez zuen halakorik. Gu
ordurako zabor-jana ginen, besterik ez. Baina gure jabearen
begiak ez zeuden horretarako. Begi haiek bi mezu zuten
idatzita: gosea eta hordia. Mahai gainean topatu nuen
begirada haren azalpena: ginebra botila huts bat.
Mutilzahar mozkortu bat edozertarako prest izaten da.
Horrek bakarrik zuri dezake beraren jokabidea: esku dardarti
haiek gutako bi aukeratu zituzten, salbatzeko modukoak
iruditu zitzaizkien biak. Eta, orduan ere, patu txarrekoa ni!
Guretzat salbazioa zakarrontzia zen, baina ez: etorkizuna beti
izan daiteke gaiztoagoa. Eta nirea ganibet hura zen, ganibet
kamuts haren sastadak sabelean sentitzea. Eta hori bakarrik
izan balitz!
Hura torturaren hasiera besterik ez zen izan. Gero, zartagin
batera bota gintuen. Zure patatatasuna olio kiskalgarritan
erretzen igartzen duzunean, gizateriaren aurkako gorrototsunamiak harrapatzen zaitu. Gorroto hura izan ote zen olio
txinpart hura eragin zuena? Mutilzaharrak besora eraman
zuen eskua, eta ,ostean, ezkaratzetik desagertzen ikusi nuen,
birao letaniaka.
Zartaginaren infernuan erre ginen. Kiskali. Zein erlijiok salba
zaitzake horrelako egoera batean? Ez, guretzat ez zegoen
salbaziorik: hondakin erradiaktibo bihurtu arte erre ginen.
Artean jaiobakoak ginela, esan baligute gure bizitza horrela
amaituko zela... Zartaginean hilago baikeunden bizirik baino.
Hantxe nengoen, nire nitasuna hainbat patata frijitutan

barreiatua eta erraustua, ezertarako ez nintzela. Eta, hala


ere, mutilzaharrak, noizbait bueltatu zenean, patata frijitu
haiek plater batera bota eta jan egin zituen.
Hura izan balitz amaiera!
Nire nitasunaren atalik potoloena hagin haiek desegin zuten,
bai, baina oraindik bazen nire arimaren ataltxo bat bizirik:
nik ez nuen nire neba-arreben zortea izan, eta zartaginetik
platererako bidean jausi egin nintzen, nora eta ezkaratzeko
lurrera. Ni, patata frijitu haien guztien artean txikiena eta
malapartatuena.
Eta hori azken tragedia izan zen, nahiz eta sekula ez den
komeni azken hitza erabiltzea, beraren ostean beste azken
bat egon ohi da eta.
Mutilzahar baten etxean badira hainbat ezleku. Ezlekuetan
ez da egundo ezer gertatzen. Ezkaratzeko zorua ikustea
besterik ez dago: ni bezalako ezgauzen garaje ikustezina da.
Mutilzaharraren begien dioptrientzat ikustezinak gara, bai.
Izan ere, oso erosoa da zikinkeria ez ikustea zikinkeriarekin
bizitzen ohitzen zarenean. Hatsa erraz bihurtzen da usain
mutilzahar baten etxean. Geu ere paisaia ikustezin bihurtu
ginen ezkaratzaren zorua ukitu genueneko.
Eta hemen nago, ezleku honetan ahazturik, erratzarekin
amesten. Baina erratzak, mutilzaharren etxeetan, objektu
subjuntiboak dira. Eta ni erratz baten igurtzi indikatiboak
bakarrik salba nazake.

Edo ez.

2009/11/23 13:19:13.389 GMT+1

Andres Amantegi
Andres Amantegi, Pentateukoaren garaiko kristauardia, erabat fedegabetu
zen Vaticano irratian albiste hau entzun zuenean:
Kristau maiteok, jakinarazi nahi dizuegu berri ikaragarri bat: Jaungoikoa hil
egin da. Berpizkunde egunean hil zen, exortzismo baten ondorioz.
Jaungoikoak aita saindu bat zuen barrenean, eta hura gorputzetik ateratzeko
saioan hil zen. Goian balego!.
Albiste haren ondorioz, Andres Amantegik fedea nola deuseztatzen zitzaion
sentitu zuen: komunean ura hutsitzen denean bezain bat-batekoa izan zen.
Mundua gaixorik dago, pentsatu zuen.
Eta, hustasun izpiritual hartan, zerbait egiteko beharra gailendu zitzaion:
munduaren gaixotasunaren iturria bilatuko zuen.
Non, baina? Asko eta sakon pentsatu ondoren, azkenean boreala ikusi zuen
(ohar bedi irakurlea boreala ikustea ez dela argia ikustea bezain ikuskizun
argia; atzetik: esperientzia lisergikoa da, sasimistikoa, sursunkordiarra,
kalamukada surrealista bat bezalakola). Hara zer erabaki zuen: munduaren
zilborrean egon behar zela gaitz ororen iturria.
Munduan zehar ibiltzeko, Lazaro bere txakur itsuak gidatuko zuen. Bai, hark
eramango zuen zilbor galduraino, haren sokaren teinkadek erakutsiko zioten
bidea, bekatu-labirinto bihurtutako munduan zehar. Ez zuen batere dudatantarik: bera izango zen salbatzaile berria.
Eta pentsatu zuen bidaia hura amaitzen zenean arroz movie bat filmatzea
ona izango zela, bidez bideko abenturak kontatzeko.

Ibili eta ibili, halako baten lur idor batera heldu zen, basamortu antzeko
batera. Eta, bertan, pertsona bat aurkitu zuen, itxura primitibokoa, zutabe
bakar baten gainean igota. Pertsona horrek orro egin zion, ezin jakin
mehatxatzeko ala erakartzeko.
Zutabearen oineraino ailegatu zenean
S.E.Jr.: Nor zara zu?
A.A.: Ni Andres Amantegi naiz, Pentateukoko gizakia. Eta zu, nor zara?
S.E.Jr.: Ni Simon Eremuko Junior naiz.
A.A.: Simon Eremuko haren semea?
S.E.Jr.: Ez zehazki. Semea izateko kopula beharrezkoa da, eta ni ez ninduten
horrela sortu.
A.A.: Nola sortu zinen, bada?
S.E.Jr.: Simon Eremuko haren desintegraziotik. Haren humusetik.
A.A.: Beraz, sortu zinenetik gehiago zaude hor?
S.E.Jr.: Bai, eta beti zutunik. Horrela lortu dut araztasun izpirituala. Bekatu
guztiak etzanda zaudenean bururatzen dira.
A.A.: Zein da zure elikua?
S.E.Jr.: Hegaztien zirina.
A.A.: Ez dut nik hegaztirik ikusten.
S.E.Jr.: Madarikatuak sinisteko ikusi beharra dutenak!

Orduan, bere bizar luzeko ile parrasta bat bortxaz atera eta airera bota zuen.
Eta ile haiek bat-bateko haize bolada batek gorantz eraman zituen, bistatik
galdu arte. Baina, handik lasterrera, Andres Amantegik sekula imajinatu
gabeko hegazti-saldoa ikusi zuen, zutabe aldera jaisten. Hainbeste ziren, non
eguzkiaren argia itzali zuten.
Eta iluntasun hartan, zirin zaparrada handia etorri zitzaion gainera. Simon
Eremuko Jr. orroka zebilela iruditu zitzaion, han goian. Ez zion deus ere ulertu
baina. Hizkuntza arrotzean ari zen, marmar etengabean.
Mirari haren aurrean, Andres Amantegi belauniko paratu zen, eta Simon
Eremuko Jr. gurtzen hasi zen.
A.A.: Esaidazu, arren, zure jakituria mugagabean, non dagoen munduaren
zilborra!
Baina Simon Eremuko Jr. estasian zegoen. Esaldi bat ari zen behin eta berriro
errepikatzen: Phnglui mglwnafh Cthulhu Rlyeh wgahnagl fhtagn
Andres Amantegik zirin zaparrada hura bataio izpiritualtzat hartu zuen.
Bihotza indarberriturik zuen, eta bideari ekiteko maneatu zen.
Zutabetik urrunduz zihoala, eguzkiaren argia ikusi zuen ostera ere.
Azkenengoz atzera begiratzera bueltatu zenean, Simon Eremuko Jr. zutabean
ikusi zuen, hegaztien zirinetan blaiturik. Ahots errimez, azken mezu
enigmatiko hau bidali zion: Munduaren zilborra gizakiaren zilborretik arra
betera dago.
Denbora luzean ibili zen Andres Amantegi esaldi haren mezu ezkutua ulertu
nahian, izan ere, bere buru primigenioak ezin zuen argitu ea parabola bat zen,
ala lerro zuzen zuria.

2009/12/07 00:18:35.345 GMT+1

Nadia Rossi
Nadia Rossi belusezko besaulkian dago, aldizkaria eskuen artean. Letrei barik,
argazkiei begiratzen die. Azkar pasatzen ditu orriak, urduri edo. Hankak mahai gainean
jarri ditu. Nahi gabe, edalontzia jo du oinaz, eta garagardoa mahaira jausi da. Birao egin
du. Altxatu eta zapi baten bila joan da sukaldera. Leihotik begiratu du. Kanpoan, itsasoa
bare dago. Belaontzi bat ikusi du kaira iristen. Hasperen egin eta egongelara bueltatu da.
Garagardo isuria batu eta mahai gaineko platertxo huts batean utzi du zapia. Berriro
jesarri orduko, telebista piztu du.
Irudia biolentzia handikoa da: gizona haserre dago, senetik aterata. Emazteari oihuka ari
zaio. Alkandora txarto lisatuta dagoela diotso, ez duela ezertarako ere balio. Emaztea
izuturik dago, eta barkatzeko erregutu dio. Behin eta berriro errepikatu dio: barkatu,
barkatu, barkatu Negar-zotinek areago amorrarazi dute gizona. Emaztea hormaren
kontra eraman du, eta bi eskuak saman ezarri dizkio. Puta zikina, neuk erakutsiko dinat,
esan dio.
Hansek txirrina jo du. Botila bat ardo du eskuan. Atea ireki da. Kaixo, mooa, esan dio
Nadiari. Ipurdia ferekatu dio, atea itxi orduko. Nadia kopen bila joan da. Bitartean,
Hansek botila ireki du. Besaulkian eserita, topa egin dute. Musuka hasi dira. Hansen
eskua Nadiaren gonaren azpian desagertu da. Astiro, bihotza, esan dio neskak. Ez
daukat egun osoa, erantzun gizonak. Soinekoko botoiak askatu dizkio. Ezpainak
titiburura eraman ditu. Miazkatzen hasi da. Nadia besaulkian etzan da, begiak itxita. Ez
diote telebistari jaramonik egin.
Puta bat besterik ez haiz, oihukatu dio. Emaztea dardarka dago, ez dio ezer erantzun.
Ikusi dinat nola begiratzen dinan auzokoak. Zer uste dun, ergela naizela? Ez naun
engainatuko, fardel horrek! Akabatu egingo haut berarekin tontakerietan harrapatzen
bahaut! Emaztea beldurtuegi dago ezer esateko. Malkoak ditu begietan. Nik esaten
dudana egingo dun hemendik aurrera, ulertzen? Ulertzen? Emaztea negarrez dago, eta
horrek gizona sutan jarri du. Zaplaztekoa eman dio.
Zergatik ez nauzu belaontzian eramaten? Imajinatzen duzu gu biok bakarrik, itsasoan?

Nadiak begiak itxita hitz egin dio. Hansek jaramonik ez. Zergatik ibili behar dugu beti
ezkutuan? Ez al nauzu maite? Galdera horiek ere erantzun gabe geratu dira. Hansek
kuleroak kendu dizkio. Usaindu egin ditu, mahai gainera bota orduko. Hementxe daukat
belaontziko masta nagusia, mooa, esan dio, praketako botoiak askatzen hasita.
Bortxaz sartu dio. Orain biek dute begiak itxita. Hans orroka ari da, Nadia isilik dago.
Hansen orroak eta telebistatik datozen garrasiak, besterik ez da entzuten gelan.
Ez naun hire maina horiekin engainatuko, mamala horrek! Bazekinat nik nola konpondu
hau, bai horixe! Jarri hadi oraintxe bertan belauniko! Ileetatik oratu eta belaunikarazi
egin du emakumea. Ondoren, bragetako botoiak askatu eta zakila atera du. Emaztearen
ahoan sartu du. Xurgatu, alua!, oihukatu dio. Xurgatzen ere ez dakin ala? Zartakoa eman
dio buruan. Emaztea ito beharrean dago, baina gizonak ez dio atzera egiten uzten,
buruari tinko eusten dio, eta gerri kolpe latzak egiten ditu.
Maite zaitut, bihotza. Nadia erantzunaren zain geratu da, baina Hans altxatu eta
komunera joan da. Noiz esango diozu emazteari gure artekoa? Noiz hasiko gara
elkarrekin bizitzen? Hansek komunetik erantzun dio. Badakizu horrek dena hondatuko
lukeela. Gauzak ondo daude orain arte bezala. Nadiak kuleroak mahai gainetik hartu eta
jantzi egin ditu. Soinekoko botoiak lotu ditu gero. Ez zara ausartzen emaztearekin hitz
egiten, ezta? Nahi baduzu, neuk deituko diot. Hans komunetik bueltan da. Ezta pentsatu
ere! Hori egiten baduzu, zureak egin du! Nadiarengana joan da, eta besarkatu egin du.
Ondoren, billete bat sartu dio eskotean. Tori, laztana. Eros ezazu gustuko traputxoren
bat. Musua eman dio bekokian. Orain, alde egin behar dut. Datorren astean etorriko
naiz. Nadiaren begietan malkoak ageri dira. Leihora hurbildu da. Bertan egon da Hans
ikusi arte, belaontzira igotzen. Madarikatua, esan du ahapeka. Gero, telebista amatatu
eta komunera joan da, dutxatzera.
Emakumea lurrean dago. Ez da mugitzen. Begiak itxita ditu. Gizonak mugikorra du
eskuan. Istripua gertatu da, bai. Datorrela arin anbulantzia bat. Helbidea errepikatu du
bizpahiru aldiz. Gero, mugikorra poltsikoan sartu eta besaulkian jesarri da.
Madarikatua!, esan du. Madarikatua!, errepikatu du. Telebistari begira geratu da.
Emakumea ikusi du dutxatik irteten, txabusina janzten. Zoruan dagoen soinekotik billete
bat hartu du. Negarrez hasi da. Orduan, ados egon balira bezala, madarikatua! esan dute
biek, gizonak eta telebistako emakumeak. Kanpoan sirena hotsa entzun du gizonak.

Altxatu eta telebista itzali du.

2010/01/08 17:15:22.303 GMT+1

Ashlee Carson
Ashlee Carson izeneko baten mezua jaso dut posta elektronikoan: Your little
friend gives you big problems?
Badakit zer egiten duten pertsona zentzudunek horrelakoetan: zakarrontzira
bidali mezua. Hala ere, galderari begira gelditu naiz, tontotuta. Spam horren
atzean nor dagoen imajinatzen aritu naiz. Ingeleseko berba hori gure
hizkuntzako ezpain hitzarekin lotu dut. Bai, ezpain gorri erakargarri
batzuekin. Sofia Lorenenak etorri zaizkit gogora. Ordezko egokia iruditu zait
spam hitza itzultzeko: ezpaina. Postontzi elektronikoak gure musuen bila
datozen ezpainez betetzen dizkigute. Amu-ezpainez.
Amu-ezpainaren galdera irakurri dut, atzera ere. Nire buruan zirkuitulaburrak
izaten ditut maiz, pentsamenduen labirintoetan galtzeko jaugina izaten dut.
Horixe gertatu zait berriro ere: flash back horietako bat egin dut, Hizkuntza
Eskolan ibili nintzen garaira joan naiz. Bost urte egin nituen bertan, eta
zertarako? Orain mezu hori jasotzeko? Non arraio gelditu da zorioneko does
hura? Ondo gogoan dut ahozko proban zergatik izorratu ninduten, edo, hobeto
esanda, zergatik izorratu nuen neure burua. Your sister wants drinking
something? galdetu nion elkarrizketakideari, eta berehala konturatu nintzen
hanka sartu nuela. Eta, hala ere, ez nuen zuzendu, apropos. Momentu hartan
beste zirkuitulabur bat izan nuen: Benetako perfekzioa akatsak egitea da,
pentsatu nuen. Altxatu eta joan egin nintzen gela hartatik betiko, Hizkuntza
Eskolatik betiko, ingeles irakasleak Hizkuntza Eskola nire gainera jaurti
orduko.
Ashlee Carsonen galderari begira, beste ideia bat etorri zait, beste
zirkuitulabur bat: ingeles hizkuntzaren hondamendia. Bai, horixe bera. Zer
gertatu zen Erromatar Inperioarekin bestela? Barbaroak ez, benetako

errudunak Erromako hiritarrak izan ziren, latina hondatu zutenak.


Deklinabidea katramilatzen hasten zara, berbak bakoitza bere erara
ahoskatzen hasten da, eta akabo hizkuntza. Ezin elkar ulertu. Eta horrela ez
dago inperio bat iraunarazterik. Ba, erne: ingelesa bide beretik doa. Ashlee
Carson izeneko bat hasten da does hori ahazten, Alberto Eguren izeneko
beste batek wants drinking esaten du non eta Hizkuntza Eskolako azterketa
batean, eta konturatzen zarenerako ingeles hizkuntza komuneko paper erabilia
bihurtzen da. Argi dago: gauza bat alferrik galtzeko modurik onena jende
askoren artean partekatzea da.
Tira, kontuak kontu, nire pentsamenduen zurrunbiloan hegan nabilela, halako
batean Ashlee Carsonen galderaren gainean jarri dut eskutxoa. Zerk mugiarazi
dit atzamarra? Dardarizo hutsa izan da, ala planeten lerrokatzearen ondorioa?
Klik bat baino ez da izan, eta, hala ere, une horretan dena aldatu da, Lurra
Artizarraren airean biraka hasi balitz bezala. Horixe iruditu zait, Orionen
konstelaziotik etorritako erradiazioa-edo sentitu baitut bat-batean hanka
bitartean. Nire zintzilikarioa sumendi hila izan da orain arte, ez du batere
aktibitaterik izan azken berrogei urtean: isuri duen produktu bakarra
puxikaren destilazio toxikoa izan da. Bai, orain arte ez diot inortxori aitortu:
zerosexuala naiz. Ez daukat batere grina sexualik, sekula ez dut izan. Nire
barrabilak Neptunoko sateliteak bezain materia hila dira. Orain arte. Miraria
izan da? Madarikazioa? Bai, praken azpian herensugea moduko bat altxatzen
igarri dut. Hura sua! Hura erektrikara! Prakak erantzi eta munstroari begira
geratu naiz. Kobra baten antzera zutitu eta pozoia jaurti du, litroka. Hura bai
orgasmotzarra! Izan ahal da zoriontsuagoa gizakia? Minutu bat iraun du
isurialdiak, horixe begitandu zait niri behintzat, estasi betekada bat, berrogei
urtean izan gabeko plazerren metaketa, denak minutu lorios batean tsunamia
legez etorri zaizkidanak.
Haluzinazio bat izan dut ondoren: lurrean isuritako hazia erreka baten gisara
hasi da mugitzen, gorantz, ordenagailuaren pantailarantz, eta, azido sulfurikoa

bailitzan, bidean dena erre du. Pantaila bera deuseztatzen hasi da, eta, gero,
errekak aurrera jarraitu du: Interneten sartu eta munduko ordenagailu guztiak
erre ditu. Bai, munduko ordenagailu guztiak hauts bihurturik imajinatu ditut,
akabo latina, akabo ingelesa, akabo gizateriaren jakituria konputagailuratua!
Horixe izango litzateke salbabidea: haitzuloetara bueltatzea, adimena
suntsitzea, gizakia sexuaren grinetara mugatzea.
Orduantxe bururatu zait Ashlee Carsonen galderarentzako erantzuna:
gizakiaren benetako arazoa ez da sexua, urdaila baizik. Jan beharrak sortu du
anbizioaren kontzeptua, eta anbizioak gizateria hondatu du. Big problems
ororen iturria hitz hau da: NIREA.
Pentsamendu horiek alboratuta, lasaitasun mistiko batek hartu nau, orgasmoekaitzaren ostekoa. Bai, barrabilak haziz beteta edukitzea sekula ez da ona
izan: gizakia odolgaiztotu egiten du. Hori bazekiten Erromatar Inperioko
armadako buruzagiek, euren soldaduei galarazi egiten baitzieten gudaren
aurretik larrutan egitea, hazi-poltsa beteek suharrago bihurtzen zituzten eta.
Hortik ote dator erromatar zuhur-hitza, semen retentum venenum est
dioena? Bada, nik, pozoi hori berrogei urtean izan dut gordeta, lo, eta batbatean dena hustea liberazioa izan da.
Zoruan barreiaturiko isuri likina batzen hasi naiz, koilaratxo batez, eta
kristalezko ontzi batean sartu dut. Horra hor bizitzaren esentzia, pentsatu
dut. Estalkia jarri aurretik, tentazioa izan dut, hazi hori dastatzekoa.
Tentazioak gure izaeraren arrakalak bistan jartzen dituzten tximistak dira.
Zenbat bizitza hondatu dira, tximist horien argi liluragarriek itsuturik Nork
ez du noizbait dena utzi eta desagertzeko tentazioa izan, esaterako? Gogoan
dut gaztetan Julian nire lehengusuak eta biok genuen ohitura bitxia. Herriaren
kanpoaldera joaten ginen, atzamar egitera. Batak Gasteiz aldera egiten zuen,
eta besteak, berriz, Bilbo aldera. Patuak erabakitzen zuen nora joango ginen:
lehen automobila geratzen zen aldera. Behin, hamazazpi urte genuela,

gurasoei mendira goazela esanda, lau egun egin genituen maiatzeko zubian,
auto batetik bestera. Kontua ez zen nora joan. Zorteak erabakiko zuen. Zazpi
automobiletan joango gara. Automobil horiek doazen lekuetara joango gara.
Horixe zen erronka. Carboneras de Guadazan herrira eraman gintuen
zazpigarren automobilak, Cuencako probintziara. Herri ezezagun hartako
taberna batean gaudela, pattar-kafe bana edaten, proposamena egin nion
Juliani: Zergatik ez gara hemen geratzen, bizitzen? Tentazio batek beste bati
zabaldu atea Lehengusuak ezetz, gauza bat egun batzuetako abentura zela,
eta beste bat norberaren bizitza hankaz gora jartzea. Buruko tximist horiek
gobernatzen ikasi behar duzu, Alberto, esan zidan. Nire zoritxarrerako, ez
nion jaramonik egin. Nire bizitzaren hormak arrakalaz beteta daude. Nire
bizitzaren hormak erdi jausita daude. Buruko tximistek gobernatzen naute, ez
dago besterik.
Tentazio horri ere men egin diot: atzamarra ontzian sartu, hatz mamia hazitan
busti eta ahoan sartu dut. Gustatu egin zait zaporea. Orduan, beste tximist
batek jo nau: ontzia ezpainetaratu eta den-dena edan dut. Pozoia izateko,
ondo gozoa da, pentsatu dut. Behingoan gertatu da: dardarka hasi naiz, kafe
gaindosi bat hartuta legez, odola Formula-1eko zirkuituan balebil bezala.
Lurrera jausi naiz, suge baten moduan kiribilduta. Ez da mina sentitu dudana,
beste sentsazio bat izan da, desgorpuztea bezalakoa.
Ez dakit zenbat iraun duen zorabio horrek. Bat-batean konortea etorri eta oso
arin sentitu naiz, batere pisurik ez banu bezala. Ispilurantz joan naiz, bertan
munstro bat ikusiko dudan beldurrez. Baina ez: neure burua ikusi dut. Horixe
izan da lehen inpresioa. Hala ere, zer edo zer igarri dut, ezohikoa. Bai,
azalaren kolorea. Deskolorea esan beharko nuke. Zurbiltasuna izan liteke
definiziorik hurbilena, baina ez. Ispiluan ikusi dudan aurpegia ez da zurbila
izan, zurbiltasunetik haragokoa baino. Azala margula ez eze lausoa ere
begitandu zait. Areago: aurpegia desagertzen hasi da, ispilu barruko figura
atzerantz hasi balitz bezala, ispilutik urruntzen, urruntzen, urruntzen.

Susmo ikaragarri bat etorri zait orduan. Arropa erantzi eta biluzik jarri naiz.
Ispiluan ez dut deus ikusi. Eta, hala ere, zakilak egon behar zuen tokian
gogortasuna sentitu dut, ikara bortitza. Baita ahoan ere. Aho barruan suge
urduri bat igarri dut, sugearen izpi pozoitsua. Isuri bera dabilkit dagoeneko
ikusten ez dudan gorputzean, sumendi barruko labaren antzera. Zakiletik eta
ahotik jaurti dut hazia, batere kontrol barik. Plazerra sentitu dut, orgasmo
luzea, amairik bakoa.
Horretan nagoela, arreba igarri dut etxean sartzen, bere gelara joaten.
Gizakiaren %70 ura ei da. Nik ur hori irakiten sentitu dut. Dagoeneko ez dakit
ura den ala hazia ala argizari erraldoi baten muki-jario pozoitsua. Barne indar
alimale batek airean bezala eraman nau arrebaren gelara. Afrontua legez sartu
naiz, baina arreba ez da konturatu, ez nau ikusi. Oldartu egin natzaio, bortxatu
egin dut, nire mihiaren likina dastarazi diot. Oso arin gertatu da dena. Oso
atsegingarria izan da. Banpiroen filmekin gogoratu naiz, banpiroen odol-egarri
aseezinez. Uste dut irrika bera gidatu nauela, atsegin bera sentitu dudala.
Orain arreba lurrean dago, deskonorturik, baina badakit ispiluaren aurrean
plantatzen denean bere isla desagertzen ikusiko duela, urruntzen, urruntzen,
urruntzen.

2010/02/03 14:20:11.579 GMT+1

Magdalena Cortina
Magdalena Cortina da zainak odolez bete zizkidan ahots
epela, oraina eman zidana, naiztu ninduena. Horixe da
bizitza: naizetik zenera egiten dugun bidaia. Bidaia horretan,
atzoak metatzen ditugu, atzoek atsotzen gaituzte. Magdalena
Cortinaren begirada ere atzoz beteta dago. Amaren begi
atzotu horiek tristeziaren kolorea dute, toki eta denbora
urrunetan daude ainguraturik: Argentinan, gaztaroan. Han
hasi zen dena harentzat.
Gaueko txandetan, nire kabinatxoaren bakardadean, irratia
da ordu txikien tunelean aurrera egiten laguntzen nauen
argia. Irratsaio bera jartzen dut beti. Aurkezlearen ahotsak
horditu egiten nau, berbak xuxurlatzeko duen era amets
eragile horrek. Ipuinak kontatzen ditu. Berak ipuin
ezinezkoak deitzen die. Artxandan bizi den likantropoarena
kontatu du gaur. Ipuinaren ostean entzule batek deitu dio.
Ipuin errealak eskatu dizkio, horrelako istorio fantastikoen
lekuan. Entzule horri norbaitek esan beharko lioke
errealitatea dela ipuinik ezinezkoena, gu hemen egotea
sekula gehiago errepikatuko ez den kasualitate kosmikoa
dela.

Horrelako kasualitate batek itsasontziratu zuen Magdalena


Cortina Buenos Airesen. Ni ez nengoke hemen hori gertatu
ez balitz. Ni hemen egotea hamaika kasualitateren talkaren
ondorioa da. Adibidez, itsasontzi hura Bilbora joana, eta ez
Lisboara, edo Londresera, edo Habanara. Eta nire aita izango
zena, beste egun hartan, goizeko hamarrak eta hogeian,
makurtu eta eskumako zapatako lokarria lotzeko makurtu
izana, zapatatik altxatu zituenean begiek Magdalena
Cortinaren irribarrearekin estropezu egin baitzuten, Santiago
plaza euritsuan. Kasualitate batek elkartu zituen Argentinatik
hiru hilabete arinago etorritako neska eta egun hartan
Bilbora joan behar ez zuen Dimako mutilaren begiradak. Han
hasi zen dena niretzat.
Ipuinak bakarrik ez, abestiak ere jartzen ditu. Zein abesti
aukeratuko zenuke zeure azken hatserako?, deitzen da
irratsaioaren atal bat. Ama etorri zait akordura. Hiltzeko
momentuan, jarridazu musika hori, esan zidan behin (ez:
birritan; ez: musika hura jartzen nuen guztietan). Shine On

You Crazy Diamond. Baietz esan nion. Agindu hori ezin


betetzeak sugez betetzen ditu nire ametsak. Nire beldurrik
handiena gaueko txandatik etxeratzen naizenean ama hilda
topatzea da, aitarekin jazo zitzaidana errepikatzea. Aita hil
zenean urrun nengoen, urrunegi.
Aitaren azken urteak madarikazioa izan ziren. Berba barik
geratu zen. Umetan aitarekin ibiltzen nintzen askotan.
Aitarekin herrian, aitarekin trenean, aitarekin mendian,
aitarekin infinituaren bila. Ni oso isila nintzen, lotsor hutsa;
aita, berba egiteko makina. Mundu guztiarekin hitz egiten
zuen. Maiz pentsatzen nuen nire berbak maileguan hartzen
zituela, nire isiltasuna haren berba-jarioaren ondorioa zela.
Ez, nire aitak ez zuen ezezagunik ezagutzen. Behin,
abenduaren hogeita lau batean, eskeko bat gonbidatu zuen
etxera, afaltzera. Vidal deitzen zen. Vidali, bigarren ardo
botila amaituta, mingaina askatu zitzaion. Esan zigun zortzi
orduko soldata baino nahiago zuela hogeita lau orduko
askatasuna. Bera zela bere buruaren ugazaba, eta munduan
ez zegoela hori baino dirusari hoberik. Ni, Obelixen antzera,
pertz batean jausi nintzen, bota zigun, aitak eskainitako
fariasa ahoan. Eta pertz hori bizitzaz beteta zegoen. Ezin
izan zuten niretzat izen hoberik aurkitu... Bai, bizitzaz
gainezka egin behar zuela zirudien gau hartan. Mundua
ederregia da beti zerupe berberaren, etxe berberaren,
emakume berberaren magalean bizitzeko. Gaupasa ederra
egin genuen aitaren eta Vidalen elkarrizketa amaiezina
entzuten. Zertarako maitatu emakume bat, hogei emakume
maita ditzakezunean?. Horixe zen Vidalen filosofia.

Eskeko hark erein ote zidan bihotzean ipuin ezinezkoekiko


grina? Burua nintzatekez eta nukez betetzen ditugu, baina
gero ez gara ausartzen, jokatzen dakigun aditz bakarra
present monotonusa da. Amaitu zen gau hura, eta gure
bizitza basatzan galdu zen, zerupe berberean, etxe
berberean, ohitura berberetan. Gurera madarikazioa heldu
zen arte.
Aita burua galtzen hasi zen. Han hasi zen gure tragedia.
Azkenerako, berba barik geratu zen. Kirikinoaren begirada
bakartia gelditu zitzaion, dortokaren dorpezia. Nik pentsatu
nahi nuen ez zuela minik sentitzen, haurtzarora bueltatua
zela, amaren umetokira. Horixe zen niretzat gaitzena: ezin
jakitea zer sentitzen zuen, ezin jakitea pentsamendurik zuen
ala burua hareaz betetako bola bihurtu zitzaion. Bai: aitaren
heriotzarekin hasi zen dena amaitzen.
Noraren irratsaioa Ezinen Ostatua deitzen da. Haren ahotsa
entzukeran, zapaburuak egiten zaizkit belarrietan, eta
bihotzak errimeago bidaltzen ditu odol-errekak zainetara. Ez
diot egundo ere deitu, lotsarren edo. Gaur arte. Nire bizitza
aditz hipotetikoen albuma izan da, baina nintzateke eta nuke
guztiak ilargiaren orbitan geratu zaizkit. Eta ezin da beti
ilargiari begira bizi. Ezin da beti fokuetatik ihesi bizi,
kabinatxoaren anonimokerian ezkutatuta, autoak pasatzen
ikusten, ipuinak pasatzen ikusten, bizitza pasatzen ikusten.
Zenbat bider imajinatu ditut ipuin ezinezkoak ordaintokira
heltzen diren pertsonekin, edo kalean zurekin gurutzatu den
emakume ilegorriarekin, edo kafetegiko beste mahai
horretan dagoen neska bjrkararekin. Edo Norarekin. Baina

ametsetatik jausten naizenerako, berriro bakarrik


kabinatxoan. Bi euro eta bost zentimo. Horixe da esku
ezezagunak nirean uzten duten prezioa, horixe nire bizitza
debaluatuaren balioa. Gaur arte.
Magdalena Cortina da nire amaren izena. Elkarrekin
bazkaltzen dugu, telebistari begira. Telebistako txotxongiloek
bahitu digute intimitatea. Aita hil zenetik, gure etxea hauts
more batek estali du. Hauts more etsitua altzarien gainean,
alfonbren azpian, ispiluetan. Gure etxean indaba aspaldi
erreen sunda geratu da hormei itsatsita. Eta ama eta biok
berba barik geratu gara, aitak eraman zituen berarekin gure
berba guztiak. Eta, tristezia zimeldu horretan, maiz
pentsatzen dut oso gutxi geratzen zaiola amari, agian hauxe
izango dela haren azken negua. Begira geratzen natzaio, eta
haren begi ninietan argentina txiki bi ikusten ditut, berriro
itsasontzia hartu balu bezala, haurtzaromindurik. Besarkatu
egingo nuke, musujango. Baina ez, telebistako txotxongiloei
begira geratzen naiz, nire sentimenduak hamar tonako
eskulturak bailiran. Horrelaxe joan zait bizitza: amari zenbat
maite dudan esan ezinean.
Agian, honela gertatuko da: kabinatxoan egongo naiz, irratia
entzuten. Kanpoan hotz egingo du. Tarteka elur maluta
erratuak jausiko dira, eta sumendi izoztu batek oka egindako
lei-hautsa dela pentsatuko dut. Urrundik, kabinatxora
hurreratzen, ibilgailu bat ikusiko dut, baina ez dut motor
hotsik entzungo. Beldarra bezain geldo eta isil etorriko da.
Eta, azkenean, betazalen pisua jasanezina egiten zaidanean,
ordaintokira helduko da. Orduan konturatuko naiz katabuta

dela. Katabutaren estalkia altxatu eta ama agonduko da.


Seme, zergatik jan zenuen hitza? Zergatik ez zenidan
musika hura jarri?, esango dit, eta haren berbak antzigarra
legez pilatuko zaizkit eztarrian. Barkatzeko esan nahiko diot,
baina orduan ere ez zait berbarik jalgiko. Katabutean etzan
eta urruntzen hasiko da. Itxaroteko oihu egin nahiko diot,
baina alferrik izango da. Kabinatxoa krisalida hormatua
bilakatuko da, aterik gabeko amesgaizto glaziarra. Eta ez
naiz itzartuko.
Gauero entzule batek aukera izaten du irratira joateko,
Noraren irratsaiora. Deitzen duten guztien artean zozketa
egiten dute. Gizonezko batek hartu dizkit datuak. Egon adi.
Programaren amaieran esango dugu zozketaren emaitza.
Zuri hamazazpigarren zenbakia egokitu zaizu. Handik
aurrera, nire bularra danbor hotsa izan da. Egutegiari
begiratu diot, santuen laguntza eske. Gaur, San Blas. San
Blas, eman nire bizitzari gas, egin dut otoitz. Eta pentsatu
dut: nire bizitza otoitz ez, oteitz izan da. Oteka bizi izan naiz
(deituko ote dut?, gustatuko ote zaio nire ahotsa?, noizbait
laztandu ahal izango ote dut haren eskua?, eta beste hamaika
ote gehiago ere). Oteak arantzak ditu. Min egiten du. Ez,
gure bizitzetan ez dugu otez betetako sastraka itsurik nahi,
autopistak behar ditugu. Autopistak, ez galtzeko. Autopistak,
norabidea zein den jakiteko. Autopistak: hemen sartu eta han
irten. Dena seinaleztatuta, dena marraz eta geziz gidatua.
Galderarik ez: erantzunak. Aginduak. Bi euro eta bost
zentimo. Ez da garestia. Gehiago ordainduko nukeen neure
bizitzako otedia zuztarretik atera eta bistatik galtzearren.
Ziurtasunez berotuko nauen antizikloia behar dut bihotzaren

tokian. Baina orduan ez nintzateke ni izango: amari maite


zaitut esaten gauza ez naizen semea, eta, aldi berean,
amarekin itota bizi izandakoa. Amaren bizitza autopista izan
baita beti. Eta ni, beti atoian. Magdalena Cortinaren
adiztegian aginterak agintzen izan du, eta ni indikatibo barik
utzi nau. Horra nire bizitza: aditz eklipsez betetako zeru
izargabetua. Eta, hala ere, ama maitatzea beste erremediorik
ez zait geratzen. Agian, haren orbitatik ihes egiteko adina
gasik izan ez dudalako. San Blas, eman nire bizitzari gas.
Bai, indargaia behar dut hegan hasteko, amaren itzalpetik
jalgiteko, nintzateke eta nuke guztiak ilargiaren orbitatik
hona ekartzeko, nire kabinatxoaren ilunpetik ateratzeko.
Agian, ailegatu da momentua berbetan hasteko, bide erdian
geratu zaizkidan ipuin ezinezkoak idazteko. Momentua, nire
ezin guztiak ahal bihurtzeko, ezina izanaz egiteko. Zorriek
sekula ez dute enbaxadarik izan, ezta neuk ere. Baina,
azkenean, ailegatu zait ordua, zorri izateari uzteko, nire
zorritxarra errebesatu eta krisalidatik irteteko, amaren eta
aitaren izpiritu zainduetatik alde egiteko. Eta hori bakarrik
egingo dut haien ipuina kontatuz, gure ipuina kontatuz.
Martxoaren 17an joango naiz Noraren programara. Ipuin bat
eramango diot (neurea), eta ipuin bat eskatuko (berea), bion
artean Ezinen Ostatua errealitatez betetzeko, gure ipuin
ezinezkoa eraikitzen hasteko, gure bihotzetan antizikloi
berbera plantatzeko. Neure bizitzaren ipuina kontatuko diot,
ezinezkoa bezain erreala, magikoa bezain arrunta.
Pentsamenduak berbatuko ditut (dizkiot): Nora, unibertso bat
egingo nuke zure barrearentzat, habia bat zure ametsentzat,

mila Bagdad zure ahurrean idazteko. Zure ahots kotoialakoan


lo egingo nuke, eta ekaitzak ere poztuko lirateke,
egutegiaren denbora jipoitua behe-lainoa legez desagerturik.
Zerua zure begietan bizi da, Nora, zure niniak galaxiakumeak
dira, eta bertan bizi nahi nuke, haitzuloetako malkoen
abiadura geologikoan. Nora, nire taupadek zure izena
diotelako, zure argazkietan agertu nahi dut, zurekin bizi nahi
dut mundua, zure poltsikoak nire argazkiz bete, zure
atzamarrak nire atzamarrez. Entzun dezagun euriaren
perkusioa goardasol beraren azpian, goardasolpean euria
euriagoa da eta.
Eta ipuin horretako aditz nagusia: haut.

2010/02/22 12:00:34.052 GMT+1

Gabriel Ursua
Gabriel Ursua naizela esaten diet ezezagunei: Madrilgo
autobus geltokian kristoren matraka eman didan hari,
kasurako.
Metroko zazpigarren linean ailegatu naiz bertara, gaueko
hamabiak jota. Gerra osteko paisaia ikusi dut: jendea lurrean
eserita, oihuak, anabasa. Edo nire imajinazioa da guztia? Hain
nekatuta nago Jarleku batean pausatu dut neure ezinegona.
Handia da nola honda dezakezun zeure burua hain ekintza
sinple eta itxuraz kaltegabearekin!
Ondoko gizona, ni esertzeaz batera, berbetan hasi da, nire
ipurdiak haren mihia aktibatu balu bezala. Geltokietako
hormetan Kontuz ibili zuen maletekin ez ezik, Kontuz ibili
zuen ipurdiekin ere jarri beharko lukete.
Handik aurrera, zaparrada etorri da. Bera Logrookoa dela,
Bustamante Garca para servirle. Semea bisitatzera etorri
dela. Semea kolonbiar batekin ezkondu zela eta horrek
hondamendia ekarri diola. Ez diot azalpenik eskatu, berak
eman dizkit guztiak, dohainik. Kolonbiar hori sorgin hutsa zela,
diruaren atzetik zebilela. Diru guztiak kendu arte ez dutela
arnasarik hartzen sudaka alu horiek.

Ordurako ondo damutu zait han jesarri izana. Erretolika geltoki


bako lokomotora da Bustamante Garciaren ezpainetan.
Banandu egin dela semea, orain ostatu batean bizi dela.
Zerbitzaria ei da Gran Viako taberna tipiko horietako batean.
Ea joan naizen galdetu dit. Bekatua dela Madrildik joatea han
izan barik, urdaiazpikorik onena ateratzen dutela. Baietz ba,
Plaza Espaatik gertu dagoela, ea ez dudan ikusi. Espainiako
onena urdaiazpikoa eta Real Madrid direla. Orduan, eskua
poltsikora eraman eta diru-zorroa atera du.
Ezezagun batek diru-zorroa erakusten dizunean, galduta
zaude. Han hasi zait argazkiak erakusten: emaztearena,
semearena, alabarena (mi Merceditas, militar batekin
ezkondua, s seor). Eta hara Real Madriden egutegi txartela
ere, noski. Egutegi-txartelen bilduma egiten omen du, hiru
milatik gora daukala esan dit: ezezagun batek egiten dituen
bildumez hitz egiten hasten zaizunean, galduta zaude.
Boxeolariek kanpaia alde izaten dute, kolpe zaparrada etengo
duen gong salbatzailea. Nik, hori ere ez. Pantailan, SALIDAS
hitzaren azpian, Logroorako autobusa lehenengo, eta
ondoren nirea. Erlojuaren ankerra: oraindik, tamalez, ordu

erdiko kolpe zaparrada falta da. Ez dago hori jasango duen


urtainik.
Ea nora noan. Ea Bilbon bizi naizen. Ea ezkonduta nagoen.
Ezkondu beharko nukeela, planta onekoa naizela, gizonezkook
emakumeen beharra dugula, osterantzean galdu egiten
garela. Berak lehengusu bat duela Bilbon. Gaztetan joan zela
lan bila, eta Altos Hornosen ibilia zela, baina ez zuela
ganorarik izan andre on bat topatzeko. Gehiegi gustatzen
zitzaiola andre batetik bestera ibiltzea, putero hutsa zela. Eta
azkenean horrek ez dakarrela gauza onik. Jokoarekin hasi zela,
putas mquinas. Eta gehiegi edaten zuela, gehiegi. Baietz,
gizonok emaztea behar dugula, geure burua ez hondatzeko.
Erlojuari begiratu diot. Orratzek pleistozenoko izakiak dirudite
(denbora, batzuetan, katedralen gangetan betikotzen den
oihartzuna da). Alboko gogaikarriagatik doa denbora hain
astiro, seguru. Bere berba jarioa huntza lakoa da, erlojuaren
orratzen inguruan korapilatu eta ez die aurrera egiten uzten.
Orduantxe izan da. Maletak uzteko armairutxoen azpitik
agertu da labezomorroa. Arin mugitu da, badirudi izuak
gidatzen dituela haren mugimenduak. Nigana dator, zuzen
nigana. Alboko gogaikarriak begien aurrean jarri dit argazki
bat. Hura ei da bere lehengusua, Manolo. Gurdala, esan dit.
Atzealdean telefono zenbaki bat idatzi du. Manolo Bilbon
ikusten badut argazkia emateko eskatu dit, dei diezaiola
esateko.

Non dago labezomorroa? Jarlekuaren azpian sartu da, nire


oinen artetik. Makurtu eta begira hasi naiz. Arrastorik ere ez!
Ez dago. Ez dago!
Hotzikara sentitu dut. Bat-batean, aurreko udan entzundako
kondaira gogoratu dut. Frantziara joan nintzen, Languedoc
aldera. Vialas izeneko herriskan kontatu zidaten, La Source de
Castagnols landetxean. Cevennesko Parke Nazionala
bisitatzera joana nintzen haraino. Etxe dotorea zen,
arbelezkoa. Etxekoandrea Marjoleine deitzen zen, oso
emakume atsegina. Berak kontatu zidan labezomorroaren
istorio hura. Aitonari entzun nion, esan zidan, narrazioa
sinesgarri egiteko edo.
Labur esateko: labezomorroa izaki espantagarria da, eta,
batez ere, tematia. Horrexegatik iraun du hainbeste. Orain
400 milioi urte ere baziren intsektu nazkagarri horiek, atera
kontuak. Oso kontuz ibili behar da: horrelakoren bat zugana
badator, ez ezazu begien bistatik galdu, belarrietan sartzen
diren muskerrak baino arriskutsuagoak ei dira eta. Muskerrek
burmuina jaten dizute, apurka, eta tontotu egiten zara.
Labezomorroek, berriz, euren izaera izukorra eta tematia
kutsatzen dizute, euren bizimodu ilun eta itzurtia. Behin,
Marjoleineren aitonaren morroi bati, saroian etzanda zegoela,
labezomorro bat sartu zitzaion praken barruan (labezomorroak
beti sartzen dira uzkitik). Haren oihuak entzunda, lasterka
joan zen aitona saroira. Labezomorroa izan da!, esan zion
morroi gaixoak, laborria begietan. Aitona lasai zedin saiatu
zen, ezin baina. Burusia ekarri zion, eta atseden hartzeko
esan, biharamunean hobeto egongo zelakoan. Baina hurrengo

egunean ez zuen morroia aurkitu. Saroia hutsik zegoen, eta


burusia, lurrean. Ez zuten morroiaren albisterik izan. Antza
denez, erraietan labezomorroa duenak ez dauka besterik ihes
egitea baino, ezkutatzea.
Zorabioa. Horixe sentitu dut, alboko koipelustrearen
hitzontzikeriak alditxartu egin nau. Daborduko haren berba
jarioa txarto sintonizaturiko irratia lakoa da. Burua bueltaka
daukat, orratzak zoratu zaizkion erloju esferaren antzera. Non
dago labezomorroa? Praka barrenak miatu ditut. Handik gora
joan ote da? Itolarriak hartu nau, beldur basati batek. Oztaozta altxatu eta komunera joan naiz. Aurpegia busti egin dut,
kokotea freskatu. Alferrik. Hordi-hilik lez nago, hankak
indarge. Itxarongelako jarlekura barik, kanpoaldera joan naiz.
Bost gradu termometroan. Nik, ostera, odola bor-bor sentitzen
dut. Minutuak herrestan pasatu dira, prozesio lastimoso baten
moduan.
Autobuseko atea zabaldu da halako baten, eta banan-banan
irentsi ditu bidaiariak. Lekua egon denez, atzeko aldean jarri
naiz. Bidaian lokamusak egin ditut. Gaua, ametsen tunel
gaiztotua. Egonezina sentitu dut erraietan, grauetan ari den
erroi saldoa belarri barruetan. Zoratzen ari ote naiz?
Bihotzaren taupadak aupatsak iruditzen zaizkit, autobusaren
motor hotsa infernuaren sabeletik datorren gurgura. Mundua
desagertzen ari dela sumatu dut. Ala ni naiz? Desgorpuzten
ari ote naiz, gauaren leizean? Leize horretan amildu naiz,
denbora lurrundurik.
Txoferraren ahots trumoitsuak iratzarri nau: Lerma. Ordu erdi
egongo gara bertan.

Automata baten moduan irten naiz. Autobus geltokian sartu


eta ezkerretara jo dut, komunetara. Ispiluaren aurrean jarri
naiz. Nor da begira dudan hori? Ez dut neure burua ezagutu:
begi haietan sukarra islatzen da, labezomorroaren begirada
betizua. Eta izularriak ispilutik kanpora jauzi egin du,
ispiluaren aurrean dagoen izaki haren begietan itsatsi da.
Buruan, obsesio bakarra: ihes egitea.
Kanpora atera da. Kanpora! Ilunera! Ezkutazulora! Errepidea
zeharkatu du, landan zehar hasi da. Urrunera! Ezkutalekura!
Landan zehar lauhazka. Aski urrundu da? Buelta egin eta
geltokirantz begiratu du. Ez da ezer entzuten. Hantxe gelditu
da, zanga batean, oihuak entzun dituen arte. Txoferra deika
ari da. Azkenean, aspertu eta autobusera igo da. Abian jarri
da. Urruntzen ikusi du, urruntzen. Bistatik galdu arte hantxe
egon da, zangan. Gero, irten eta landan zehar jarraitu du,
urrunera. Urrunera! Ilunera! Azkenean toki seguruan sentitu
da, han, izarren azpian, iluntasunean. Poltsikotik argazkia
atera du, atzealdean telefono zenbakia duen hura. Lurrean
zuloa egin eta bertan utzi du.
Bai, azkenean salbu da.

2010/03/01 11:51:32.389 GMT+1

Mammo Rokko
Bi gauza infinitu daude: unibertsoa eta gizakiaren ergelkeria. Eta ez nago
seguru unibertsoari dagokionez.
(Albert Einstein)

Mammo Rokko, ziklogenesi leherkorraren afrontuak gidaturik, Bizkaiko


Golkoaren kostaldera ailegatu zen. Espazio-ontziaren barrualdetik, ingurura
begiratu zuen: Lurraren zonalde hura ez zen galaxiako turismo gidetan
agertzen. Egia esan, Lurra bera ere ez zen oso planeta erakargarria. Inguru
interesgarri bakarra Antartika zeritzon kontinentea zen, gizaki atzeratu haiek
oraindik suntsitu bako lurralde bakarra. Eta, hala ere, Mammo Rokkok, halako
jakingura antropologikoa sentiturik, espazio-ontzitik irten eta osteratxo bat
egitea deliberatu zuen.
Irakurria zuen gizakia zinez izaki primitibo eta ergela zela. Adibidez, oraindik
sexu ugalketaren bidez izaten zituzten euren kumeak. Langintza horrek
burmuinaren zati handiena jaten zien, eta, jakina!, zure bizitzaren tarte
handiena sexuan pentsatzen ematen baduzu, horra hor ondorioa: gizakiaren
eboluzioak apoarmatuaren sosegu infinituaz egiten zuen aurreraka.
Gizakien beste akats oinarrizko bat organikoa zen: jan eta edan beharra zuten.
Bizirauteko elikatu behar horrek bizimodua erabat trakesten zien. Esaterako,
ia-ia egunero lana izeneko zerbait egin behar zuten (gehienek, gogoz kontra),
dirua zeritzan zerbait lortzeko. Diru hari esker eskuratzen zituzten jangaiak
eta bizitzeko behar omen zituzten beste gai guztiak. Hala eta guztiz ere,
horietarik asko gehienak ez ziren inondik inora beharrezkoak, baina haiek
lortu ezean gizakiak ez ziren zoriontsu sentitzen. Hortaz, hona paradoxa:
behar ez zituzten gauzen beharragatik ziren dohakabeak. Jakina!: behin

lortuta, gauza horiek erakargarritasun guztia galtzen zuten, eta beste batzuen
xerka hasten ziren.
Teoria bi zeuden gauzak edukitzeko grina hori azaltzeko: batzuen ustez, irrika
horrek oinarri kulturala zuen (publizitatearen eragina, modak), eta gizartestatusari lotzen zitzaion; beste batzuek, berriz, uste zuten akats genetikoa zela.
Hori frogatzeko, gizakien kumeen jarrera baino ez zen gogoratu behar: modu
kontzientean esaten zuten lehenengo berba hauxe ei zen: nirea!
Giza izaera taxugabe horren beste froga bat haien zaletasun bitxi hura zen:
ohiturak maite zituzten, tradizioak, nahiz eta guztiz zentzugabeak izan. Hain
zuzen ere, Mammo Rokkok, bere osteratxoan, horrelako ohitura ganorabako
batekin egin zuen topo: kostaldeko herri hartara sartu zenean, ilara luze-luze
bi ikusi zituen kale nagusiaren alde banatan. Elkarren aurrean zeuden, baina
ez zuten elkar ikusten, euren buruak plastiko beltzez ezkutatzen baitzituzten.
Plastiko zerrenda amaiezinak ziren, kale nagusiaren alde batetik bestera
zihoazenak. Eta, alde bakoitzean, oihuka eta biraoka, jende aldra bat. Mammo
Rokko, interesgarria izango zelakoan, kusan hasi zen. Haren ikerketaren
emaitzak estonagarriak izan ziren.
Hauxe jakin zuen: plastiko beltzen atzean ezkutatzen zirenek kalearen erditik
etortzen zen prozesio moduko bati destaina egin ohi zioten. Baina Mammo
Rokkok ez zuen prozesiorik ikusi: baziren urte batzuk prozesioa egiten
zutenek euren ibilaldi hura egiteari uztea erabaki zutenetik. Eta, hala ere,
plastikoen atzean jartzen zirenek hantxe zirauten, urterik urte. Kalearen erdia
hutsik egon arren ere, inoiz baino errimeago egiten zuten oihu. Prozesioa
haientzat probokazio hutsa izan ohi zen; prozesio eza, ostera, are
iraingarriagoa zitzaien. Agian, horrexegatik tematzen ziren hainbeste:
plastikoak betiko tolestu eta etxean geratu beharrean, kale nagusira joaten
jarraitzen zuten, eta elkarri egiten zioten irain, kalearen alde banatatik. Horra
hor ohitura berria bezain zuztarbakoa.

Mammo Rokkok, giza kirtenkeriaren erakustaldi harekin nahikoa zuela


pentsatuta, alde egitea ebatzi zuen. Espazio-ontzirantz zihoala, giza aldra
ulularia inoiz baino pozago zegoela barrundatu zuen. Oso hunkigarria da
hemen egotea, elkarri laido egiten. Zuek, kanpotarrok, ez duzue ohitura hau
ulertzen, baina guretzat urteko egunik garrantzitsuena da. Horixe esan zion
emakume batek, malkoak begietan.
Behin espazio-ontzian, tximista laintxe urrundu zen handik. Lurraren bolari
azkenengoz begiratu zionean, agur, betiko agur esan zion. Izan ere, bazekien
justu handik galaxiako autopista berria egitekoak zirela, eta horrek,
ezinbestean, Lurra suntsitzea ekarriko zuela. Gizaki haiek guztiak handik urte
gutxitara hilko ziren, denak segundo batean, konputagailu batek Lurra
birrintzeko agindua ematen zuen unean, hain zuzen ere.
Ez zen asko galduko.

2010/03/10 11:28:57.934 GMT+1

Laura Lepisto
Laura Lepisto ikusten ari nintzen telebistan, etxean. Ez dakit zergatik,
baina buruan sartu zitzaidan beraren alde egitea. Korear batek ei zituen
aukera gehien irabazteko, baina niri Laura Lepisto gustatu zitzaidan. Pista
gainean beroketak egiten zebilela, bat-bateko maitemintzea sentitu nuen:
itsasbazterrean harrapatzen zaituen olatuaren antzera izan zen.

Izotz gaineko patinajea kirol ankerra da: aukera bakarra duzu. Ibil zaitezke
mila ordutan entrenatzen, baina ordua heltzen denean akatsa ez dago
onartuta. Beste kirol batzuetan hiru aukera dituzu; izotz gaineko patinajean,
ez. Dena egin behar duzu ondo, eta lehenengoan.

Vancouverko Joko Olinpikoetako finala ari zen jokatzen. Tentsio handia


igartzen zen: aurreko patinatzaileak ez ziren fin aritu. Laura Lepisto hantxe
zegoen, programa

laburrari

ekiteko prest.

Europako txapelduna zen

patinatze artistikoan, eta horrek adorea eman zidan. Tira Laura, suntsitu
korear hori!, esan nion neure besaulki laranjaren erosotasunetik. Eta,
oraindino konfiantza horri gehitxoago eustearren, dangada bat kendu nion
pirrikiari (destornilladoreari horrelaxe deitzen diot).

Nire finlandiar gaztea zisnea iruditzen zitzaidan. Zein dotore mugitzen zen
izotz gainean! Oso lasai zegoela ematen zuen, beraren bularrean bihotzaren
sistole eta diastoleen musika leitua balego legez. Oso ondo, bihotza, ez
dago zu langorik!, esan nion telebista barruko figura estilizatuari. Hain ondo
ari zen

Eta, bat-batean, akabo dena: lurrera erori zen, toeloop hirukoitza egiten
saiatu zenean.

Orduantxe joan zen argia, nire finlandiarra lurrera jausi eta batera.

Argi madarikatua!,

deiadar

egin nuen, ernegaturik. Ia ordubete egon

nintzen ilunetan. Tamalez, hori ohikoa zen egun haietan gurean (hori
esaterik badago, bakarrik bizi naiz eta). Baina, justu orduan joatea ere!
Pirrikiari dangada luzea egin nion, barruko amorrua sosegatzeko. Alferrik.
Ezin jakin zer pasatu zitzaion Laura Lepistori. Biharamunean jakin nuen,
Interneten bidez, hamargarren postuan geratu zela. Eta irabazlea, korear
betilehen hura

Hor amaitu zen dena. Atzo arte.

Atzo txirrina jo zuten, soilik ezezagunek egin ohi duten modu horretan. Atea
zabaldu eta andre-gizon bi ikusi nituen, oso dotore jantzita. Hara zer etorri
zitzaidan burura: Espediente X telesaileko bikotea dirudi.

Egunon, jauna. Fermin Usabel zaitugu? galdetu zidan gizonezkoak.

Gezurra esatekotan egon nintzen: banituen bizpahiru trafiko isun ordaindu


barik, eta auskalo nortzuk ziren morroi haiek. Emakumearen begien distira
berdeak desarmatu egin ninduen, horratik.

Bai, horixe da nire izena. Aurrera, mesedez.

Etxe barrura sartu zirenean, ez nuen batere dudarik izan: detektibeak ziren.
Ikertzaileek ohi duten begirakune zolia zuten. Begirakunea, eta harira
joateko modu zakarra.

Otsailaren 25ean argia joan zen zure etxean, ezta, Usabel jauna?

Emakumearen ahots limurkorrak beroikara sentiarazi zidan. Bazekien, bai,


gizonak zelan tratatu. Baietz erantzun nion, Vancouverko Joko Olinpikoak
ikusten ari nintzela, izotz gaineko patinajea, eta orduantxe geratu nintzela
ilunetan.

Gizonezkoak zorrotz begiratu zidan.

Usabel jauna, uste dut polizia-etxera lagundu beharko diguzula. Laura


Lepistoren desagertzeaz zer dakizun argitu beharko diguzu.

Momentu hartan hasi zitzaidan errealitatea lausotzen. Seigarren pirrikiarekin


sentitzen dudan sentsazioak hartu ninduen. Errealitateari eutsi guran, hura
zer adarjotze mota zen galdetu nien.

Berba gutxitan azaldu zidaten: nire etxeko argia kendu zuten segundo
hartantxe, Laura Lepisto desagertu egin zen Vancouverko pistatik. Eta,
harrezkero, inork ez omen daki non dagoen.

Nire protestek ez zuten askotarako balio izan. Esan zidatenez, toeloop


hirukoitzaren

ostean

jausiaz

batera,

pistatik

desagertu

egin

zen,

glaziarretako arrakaletan amiltzen diren mendizaleen antzera. Eta, hala ere,


munduko telebista guztietan beste zer edo zer ikusi zuten: Laura Lepisto
altxatu egin zen, altxatu, eta saioa amaitu egin zuen. Baina, han, zuzenean,
Vancouverren, pista gaina hutsik geratu zen.

Esan nien ikusia nuela Interneten hamargarren postuan amaitu zuela. Ea


zelan demontre azaldu behar zidaten hori.

Antolatzaileen kontua izan zela erantzun zidaten: gertaera ilun hark Neguko
Olinpiadei kalte egin ziezaiokeenez, misterio hura estali beharra zegoela
erabaki zuten.

Ez dakit zergatik, baina orduan Ilargiaren kontu hura etorri zitzaidan


akordura: Armstrongek benetan zapaldu zuen gure satelitea, ala hura guztia
amarru hutsa izan zen, askok dioten moduan?

Etxeko argia berriro joan zedin desiratu nuen. Pentsatu nuen argiarekin
batera, agian, Espediente Xetik etorritako ikertzaile haiek desagertuko zirela

eta ohean itzartuko nintzela. Hark amesgaiztoa izan behar zuen, bai horixe!,
amesgaizto bat besterik ez.

Baina argiak han jarraitzen zuen, temati, bonbillaren barruan, eta eguzki
txiki baten lotsagabekeriaz begiratzen zidan.
Ordurako, fikzioaren errealitate sentitzen nintzen.

2010/03/30 16:26:45.296 GMT+2

Lucas Valdes
Lucas Valdes zine-areto hutsean sartu da. Goizegi ailegatu dela pentsatu du,
eta denbora izango duela lo-sumatxoa egiteko. Eta, txarteltxoak adierazten
dion ilara eta butakara joanda, bertan jesarri eta lokartu egin da.
Amets egin du zine-areto batean itzartu dela.

Altzoan duen poltsatik libreta beltza atera eta idazten hasi da: Oraindik
askotxo falta da filma hasteko. Bakarrik nago. Denbora ematearren edo,
pantailari begiratu eta irudikatu dut bertan harrapatuta nagoela. Handik,
hamaikagarren ilaran libreta beltz batean zerbait idazten ari den horri begira
geratu naiz. Aurpegiari begiratu diot. Libretatxoari begiratzen dio, eta, tarteka,
begiak altxatu eta niri begiratzen dit. Urduri dagoela ematen du. Idazten ari
dena irudikatu dut:
Minutuak aurrera doaz, eta oraindik bakarrik nago. Ezin dut pentsamendu
arraro bat uxatu; bueltaka ari zait, saiak zeruan bezala: bat-batean, ezin jakin
nola, mundua desegin egin dela bururatu zait, zine-areto honetatik kanpora ez

dagoela ezer, leize amaigabea besterik ez. Pentsamendu horrek urduri jarri
nau. Agian, ihesbide bakarra butaka honetatik altxatu eta pantailan sartzea da,
pantailan desagertzea. Dagoeneko ez dakit errealitatea ni naizen ala
pantailaren barruan irudikatu dudan beste ni hori, oraintxe bertan begira
dudana. Iruditzen zait zerbait esan nahi didala. Ezpainen mugimenduei
erreparatu diet:
Filma amaitu egin da. Altxatu eta joan zaitez etxera, desorduak arriskutsuak
baitira. Begira zer pasatu zitzaidan niri: zure moduan, behin zine-areto huts
honetara sartu nintzen, oso goiz. Baina loak hartu ninduen, eta, handik aurrera,
ezin jakin nola, gauzak okertzen hasi ziren. Ez dakit, beharbada
madarikazioren bat da, zine-areto batean lotan geratzeagatik. Kontua da orain
hemen nagoela, pantailan harrapatuta, eta zu hor, butakan, arriskuan. Utzi
idazteari, eta zoaz! Ez al didazu entzuten? Zer ari zara idazten orain? Eskuak
dardaraka dituzu. Boligrafoaren mugimenduei erreparatuta, erraza da libreta
beltzean zer ari zaren idazten asmatzea:
Ikaratuta nago. Zergatik ez dator inor? Filma hasita egon behar zen
honezkero. Haluzinazioa ote da hau guztia? Begiak altxatu eta pantailan neure
burua ikusi dut. Altxatzeko esan dit, alde egin dezadala. Zer edo zer arraroa
sumatu dut haren bisaian: aurpegiaren lekuan erloju bat du. Iratzargailua
dirudi. Eta orratzen lekuan bi suge-landara daude. Ni ikusi eta izututa alde
egin dute aurpegitik. Iratzargailuak jo egin du orduan. Zarata jasanezina da.
Bat-batean norberaren bizitzan zabalik utzitako komatxo guztiak ixtea
bezalako sentsazioa izan dut: .
Butakatik altxatu eta kalerantz joan da Lucas Valdes, zorabiaturik.
Desorduaren inpresio latza sentitu du, urdailean musker bat zurrungaka balu
bezala. Kanpoko atera iritsi da. Haizea behar du, haize freskoa, zorabio hura
desegiteko.

Orduan, atea zabaldu eta hauxe ikusi du:

2010/05/19 14:53:33.610 GMT+2

Marisa Aguilera
Marisa Aguilera errezelen artetik begira dago, kuxkuxean. Patioaren bestaldean parez
pare dagoen leihoan josita ditu begiak. Leiho haren atzealdean, pertsianak ikusgai uzten
duen zatian, mutil bat ikusi du. Belauniko dago, eta hura ere patioko beste leiho batera
begira dago, hura ere zelatan.
Zer ikusi du mutilak laugarren pisu hartan? Marisak mutilaren begietan irrika igarri du.
Rosanari begira dago, pentsatu du.
Marisaren azpiko pisuan bizi da Rosana. Emakume gaztea da, hogeita hamar bat urte
izango ditu, eta bakarrik bizi da. Marisak inbidiaz begiratzen dio bebarruan gurutzatzen
direnean, edo igogailuan elkartzen direnean. Rosanaren lurrina hordigarria egiten zaio
espazio itxi hartan, eta haren edertasun betea hain hurbil izateak bihotzean haginka
egiten dion sentimendu urdin hura nabarmenagotzen du: emakume antzua, distira bakoa
izan da beti.
Desiragarri ez bazara, ikusezina zara.
Mutilaren begietan Rosana ikusi du, ohean etzanda, lo. Pertsiana goraino du igota, eta
errezelak parez pare zabalik. Ez, mutilaren begietako suak beste irudi bat ekarri dio, are
probokatzaileagoa: Rosanaren logelan ez dago errezelik, eta leihoa parez pare dago
zabalik.
Bero egiten du, bero handia. Udaminean gaude, eta patioak labea dirudi. Rosanaren
ohean izara bat besterik ez dago. Mutilak haren gorputz biluzia igar dezake izararen
azpian. Izerdiz blaiturik dago, eta urduri balego legez mugitzen da. Auskalo zer ari den
ametsetan. Agian esku bat sentitzen ari da gorputzean irristatzen, orkatilatik gora
doakion armiarma baten antzera.
Marisak kristalaren atzean dagoen mutilaren sugar likidoa sumatu du. Hura ere izerditan
dago. Ez da arraroa: gorputzean dardara bortitza nabari zaio, ikara basatia. Patioaren
bestaldean lo dagoen emakumearen besoa ikusi du izaratik kanpora, airean esekita. Beso

hura ukitu nahi du, esku lokartu hura hartu eta bere gorputz izerdituan gora eta behera
erabili, haren ferekak sentitu, hatz luze haien kili-kiliak izterretan.
Marisak ere irakiten sentitu du gorputza, zainetako odola borborka dauka. Mutil
gaztearen eskua zakila estutzen antzeman du, zakila astintzen, eta berak ere eskua
hankartera eraman du, eta titiburuak gogor sentitu ditu, eta gorputzean halako grina
basatia. Arnasestuka ari da, mutilari begira, haren begietan Rosana ikusten baitu,
izararen azpian biluzik, eta Rosanaren esku lokartua mutilaren hankartetik berera
daramala irudikatu du, bere hankarte izerditura, eta esku haren alegiazko igurtziek
estasia eragin diote.
Eta, sukar horren erdian, zarata bat entzun du: kafea deika ari zaio suetetik. Ala bere
bihotza ote da, bularrean txistuka ari zaion sosegatu ezineko lokomotora?
Kafesnea edaten duen bitartean, goizeko hamarretako albistegia entzuten hasi da, baina
bigarren berri txarrerako nahikoa duela pentsatu du.
Hondamendietarako, nahikoa dut nire bizitzarekin.
Irratiko lokutoreari ahotsa amatatu eta CD bat jarri du. Joan Sutherlanden ahotsak
freskotasuna ekarri dio goiz sargoritsuari. Rossiniren Bel raggio lusinghier ari da
kantatzen. Marisak pentsatu du huraxe izan daitekeela paradisua, ahots zoragarri haren
baitan betiko lokartzea. Baina, tamalez, errainu eder hura ere ez da betiko.
Logelara bueltatu da, ezkutalekura. Aurreko leihoko mutila joan egin da. Eta Rosana?
Dutxan irudikatu du, ur hotza haren titi mardulak freskatzen, ur tanta jostalariak haren
zilborretik behera irristatzen. Eta hotzikara bat sentitu du, hotzikara triste eta etsitua,
badaki-eta sekula ez dela ausartuko erraiak erretzen dizkion grina hura azaleratzen.
Ez. Bizitza errezelen atzean ezkutatuta alferrik galdu du, eta berandu da. Berandu, pasio
itogarri hari leihoak zabaltzeko.
Eta han, errezelen atzean belaunikaturik, begiak kristaldu egin zaizkio.
Ez dago etsipena baino basamortu kiskalgarriagorik, pentsatu du, begietako kristalen
distira bustia esku artean bilduta.

2010/09/15 09:32:07.657 GMT+2

Faustin Arrieta
Faustin Arrieta pozik zegoen bere Peugeot 205 zaharra
Boluetan

utzi

zuenean.

Pozik

edo...

Hirurehun

mila

kilometroko adiskidantzaren ostean, hartua zuen erabakia:


automobil berria erostea. Modernotasunarekin ezkontzen
zen

modeloa

aukeratua

zuen,

jasangarritasunaroaren

izpirituarekin bat zetorrena, hain zuzen ere: Toyota Priusa.


Zuztarretik aldatu nahi zuen ordura arteko bizimodua, eta
hortik hasiko zen: auto berria, bizitza berria. Hain erraza
izango balitz berriro bizitzen hastea!

Peugeotaren motorra betiko mutuarazi orduko, Faustin


Arrietari halako zirrara garratza sorrarazi zion automobilak
atera zuen azken karrankak. Kexu luze baten langoa
begitandu zitzaion: Madarikatua! Nola uzten nauzu hemen
botata, abarketa zahar baten moduan?

Metro geltokirantz zihoala, Faustin Arrietari Peugeotean


egindako

bidaiak etorri zitzaizkion

gogora,

batez

ere

1996an lagunekin Eskoziara egindako hura. Bertan ezagutu


zuen Fiona, Dunkeld herri txikitxoan. Cupidok ez zuen
batere gupidarik izan, maiteminaren gezikadak bete-betean
kolpatu zuen: ikusi baino ez, ilegorri haren mototsek goitik
behera gatibatu zuten.

Fionaren bihotza irabazi arte ez zuen etsi. Etxera-buelta


lagunekin egin zuen, baina, handik hiru hilabetera, domeka
arratsalde hartako goibela argitu zion miraria gertatu zen:
etxeko

txirrina

entzun,

atea

zabaldu

eta

Fionaren

irribarrearekin egin zuen topo. Eskoziako neguak luzeegiak


dira, esan zion, eskuan maletabete maitasun zekarrela.
Harrezkero elkarrekin bizi izan ziren.

Izan ziren.

Egunerokotasunaren
lorrintzen

ditu.

monotoniak

Egunerokokeriak.

maitasun
Eguneroko

guztiak
erokeriak,

maitasunaren korapilo sendoenak ere eteten dituztenak.


Batez ere udan ernetakoak. Udan jaiotako maitasunek
hareazko erroak dituzte. Udako maitasunak itsasbeherakoak
dira. Gaztelu ederrak egiten dituzu hondarrean, hareazko
hesi eta guzti, olatuetatik babestearren. Dena alferrik.
Udaren
estaltzen

ostean
du.

negua

dator,

Maitasun

itsasbehera

guztiak

itsasgorak

estaltzen

ditu

egunerokokeriak. Baita Faustin eta Fionaren artekoa ere.

Fionaren maleta maitasunez betean zuloak agertzen hasi


ziren. Gero eta zulo gehiago. Gero eta handiagoak. Eta zulo
haietatik ihesi joan zitzaizkion sentimendu guztiak, hasieran
tantaz tanta, gero errekaka. Atzenean, halako malenkonia
hitsa itsatsi zitzaion begirakunean, bazirudien Eskoziako

hodei multzo handi eta hezeak bizi zirela haren begi


ninietan.

Egun batean, lanetik bueltan, Faustinek orri bat topatu zuen


ezkaratzeko mahaian:
Banoa. Denak du hasiera eta amaiera. Zure automobila
zahartu den moduan, kilometroz kilometro, nire bihotza ere
ihartu egin da, egunez egun, arnasaz arnasa. Errua ez da
inorena; izatekotan, denborarena da.

Fiona

Faustin Arrietaren bihotza taupagabetu egin zen. Zainak


odolustu egin zitzaizkion, eta behazunez blaitu. Mukertu
egin zen. Errudun ez sentitzeko ziotson Fionak, baina berak
bestela irakurri zuen mezua: erruduna zara. Ez, ez zen
dioptria

kontua.

Faustinek mezua:

Intuizioa

zen.

Honela

irakurri

gure maitasuna ahitzen

zuen

utzi duzu,

automobila zahartzen utzi duzun moduan.

Bai, seguru zegoen: errua berea zen.

Sentimendu hura bihotz-koilaran trabatu zitzaion. Mina


sentitzen zuen. Mina, ariman; mina, erraietan. Minaren

bizia. Biziaren mina. Eta horrek beldurra eragin zion.


Beldurra, min horretatik gorrotora urrats bakarra zegoelako.
Gizonek honelako zeozer sentitu behar dute emakumeak
hiltzeko, pentsatu ohi zuen, min hura gobernatu ezin
zuenetan.

Eta

beldurra,

gorrototik

hilketara

amildegi

bakarra zegoelako. Berak, ostera, gorrotoa barik, etsipena


sentitzen zuen. Zer konponduko zuen Fiona hilda? Ezer ez.
Errudunago sentituko zen. Aukera bakarra erruduntasun
hura goitikatzea zen, ilunpeetatik ateratzea. Eta, halako
batean, tunelaren amaierako argi izpia ikusi zuen: aitzakia
bat behar zuen. Aitzakia bat, min jasanezin hura uxatzeko.

Bizimodua

zehatz

aldatuko

zuen.

Horra

hor

erruaren

hustubidea. Eta, lehenengo-lehenengo, automobil zaharra


baztertu eta berria erosi. Horixe izango zen bizimodu
berriaren sinboloa (hain erraza izango balitz berriro bizitzen
hastea!).

Etxetik zortziehun kilometrora utzitako txakur zaharraren


antzera, horrela utzi zuen Peugeota. Horrelako pagua eman
zion, hainbeste urteren ostean. Baina, zer egin zuen Fionak
berarekin? Gauza bera! Txakur deslai baten moduan utzi.
Eman gabeko ostikada horiek dira mingarrienak. Eta, hala
ere,

zergatik

Errubakoari

ordaintzen

errua,

horixe

zuen
egin

txanpon
zuen

berarekin?

Peugeotarekin.

Horrexegatik hasi zen amesgaizto hura izaten, erregular.


Beti berbera.

Ametsean, hiltzaile guztien antzera, bera ere bueltatu zen


hilketagunera.

Boluetara.

Bertan

utzia

zuen

Peugeot

zaharra, trenbidera begira. Egiaztatu behar zuen utzitako


lekuan zegoela. Hori bai, Prius berria ostenduta utzi zuen,
lantegi baten atzealdean (zitalkeria begitandu zitzaion
bertaraino auto berrian joatea, deslai utzitako txakurrari
beraren ordez erositako txakur berria aurkeztea bezalakoa).
Isil-isilik hurreratu zen, gaizkileei dagokien zeremoniaz.
Ondo gogoratzen zuen tokia, Santana aretoa orduko.
Haraino ailegaturik, begiak igurtzi-igurtzi egin behar izan
zuen:

aparkalekua

hutsik

zegoen.

Hutsik

zegoen!

Peugeotaren arrastorik ez! Orduantxe entzun zuen motorzaratots hura, ziztu bizian zetorren automobil batena.
Urrundik ikusi zuen hurbiltzen, txakur amorratu baten
antzera. Oinak lurrean josita zituen. Ezin zirkinik egin baina!
Gelditzeko esan nahi zion, barkatzeko. Ezin. Ahotsik ez.
Saman

sastada

sakona

sentitu

zuen,

labankadaren

antzekoa, automobila bere aurrean geratu zenean, motorra


zaunka. Erroberen haginkada bortitza igarri eta batera
itzartu zen, arnasestuka, izerdi baten.

Amesgaizto berbera izan zuen hurrengo egunetan ere.


Horrela ulertu zuen automobil berriak ez zizkiola bere
arimaren maletategiko bekatu zaharrak garbituko, bizimodu
berriaren tatuajeek ez zizkiotela larruaren zauriak osatuko,
erruaren bihotzerrerako ez zegoela botikarik.

Harrezkero,
zitzaizkion.

Faustin

Arrietari

belarriak

uhuriz

bete

2010/09/23 17:20:23.323 GMT+2

Intxixu gorrien ametsak

Behin, betiko moduan autoak kalean gora eta behera nola pasatzen ziren begiratzen ari
zela, intxixu gorriak beste espaloiko anaiari galdetu zion ea egia zen intxixu berderik ba
ote zen. Bestaldeko intxixu gorriak ezetz erantzun zion, ametsetan baino ez zirela
existitzen. Amets errepikatu haietan, intxixu gorriak lokartu eta batera, haiek bezalako
intxixu berdeak agertzen ziren, justu maila bat beherago, eta espaloietan pilatutako
jende-aldrak kalea zeharkatzen zuen, automobilen ezelako beldur barik, gelditu egiten
baitziren, jendetzari pasatzen uzteko.

Horretan geratu zen intxixu gorria, intxixu berdeak ametsezkoak zirela. Izan ere, gauza
jakina zen automobilak ez zirela egundo ere geratzen. Nola ausartuko ziren hala
oinezkoak espaloi batetik bestera pasatzen? Gizonezko hari zer jazo zitzaion ba?
Zeharkatzen hasi baino ez, furgoneta batek eraman zuen aurretik.

Ez, intxixu berde haiek ezin ziren existitu: errazago zeharkatuko zuten oinezkoek
espaloien arteko tartea intxixu berdeek ametsen eta errealitatearen arteko tartea baino.

2010/10/04 08:37:06.965 GMT+2

Arrain txikiaren betaurrekoak


Arrain txiki bat beti zegoen beldurrez, hain txikia izanda arrain handi batek jan egingo
zuela eta.
Egun baten, mutiko bat ikusi zuen itsasbazterrean, itsasoari begira. Eta, hara!,
mutikoari betaurrekoak uretara jausi zitzaizkion! Arraintxoak betaurrekoak harrapatu
eta jarri egin zituen.
Eneeee! Dena hamar bider handiago ikusten da eta!
Orduan otu zitzaion arrainari zer egin: bere benetako itxura ikusteko beste arrainek
betaurreko haiek jarri behar zituztelako zurrumurrua zabalduko zuen. Pentsatu zuen:
Betaurreko hauek jartzen badituzte, pentsatuko dute hamar bider handiagoa naizela,
eta, hala, beldurtu egingo dira.
Handik egun batzuetara, arrain handi batek betaurrekoak hartu eta jarri egin zituen. Eta
hauxe pentsatu zuen: Hara! Nik arraintxo hori egunero ikusten izan dut, baina ez diot
sekula jaramonik egin, jan arren ere gosetuta jarraituko nuke eta. Horrexegatik uzten
nuen bakean. Baina, betaurrekoak jarrita, hara ezustekoa!: nik uste nuena baino hamar
bider handiagoa da eta! Jaten badut, tripa bete-bete egingo dut!
Eta zer egin zuen? Arraintxoa jan!

2010/10/13 12:33:31.958 GMT+2

Erregea eta erle erregina


Aspaldi baten, erresuma urrun batean, bazen erleak gorroto zituen errege bat. Bere
armadako buruzagiei esan zien:

Erresumako erle guztiak akabatu behar dituzue.

Hegan zebilen euli batek dena entzun zuen, eta erlauntzara joan zen, entzundakoa
kontatzera.

Hurrengo egunean, erle erregina erregearen gaztelura joan zen.

Entzun dut erle guztiak akabatu nahi dituzula. Bada, jakin ezazu erleak ez garela
akabatzen. Gu, erleok, zuen antzera, hil egiten gara. Destainaz tratatu gaituzunez,
erronka egitera etorri naiz: egin dezagun guk biok borrokan.

Erregea barreka hasi zen.

Nahi duanean! Birrindu egingo haut!

Ondo da. Bihar bueltatuko naiz. Harrapatzen banauzu, emakume bihurtu eta berton
geratuko naiz; nik eztena sartzen badizut, berriz, zu erle bihurtu eta gure erlauntzan
biziko zara.

Ados! Joan hadi orain erlauntzara, eta esan agur erletxoei, bihar hemen geratu
beharko duk eta.

Erle erreginak, alde egin orduko, azken berba batzuk esan zizkion erregeari:

Ah! Eta jakin ezazu erleei ez zaiela hika egiten, zuka baino.

Biharamunean, agindutako moduan, erle erregina gaztelura joan eta erregearen


ganberan sartu zen, leihotik. Erregea jauzika hasi zen, erle lotsabako hura harrapatu
nahian. Eta, halako batean, eskuan hartu zuen. Baina, atzematearekin batera, erlearen
eztenkada igarri zuen esku-ahurrean.

Egun hartan, gazteluko zerbitzariek emakume eder bat ikusi zuten erregearen ganberatik
ateratzen, haren koroa buruan zuela. Erregea ez zuten ikusi, bere burua erle bihurturik
ikusi zuenean leihotik alde egin baitzuen, lotsaturik.

Handik aurrera, erresuma hartan, erregina eder hark agindu zuen, eta erleei zuka egin
zieten. Erlauntzan, berriz, ordura arte ikusi gabeko erle zatar bat agertu zen: erle nagia.

2010/11/10 10:31:12.663 GMT+1

Lucille Whelan
Lucille Whelan, zarata hura entzunda, ohean kiribildu zen. Bainuontziko iturritik
jausitako ur-tantak zirela pentsatu zuen. Baina ez, ezin zen izan: hots errepikatu hura
lehorregia zen. Beste aukera batzuk aztertu zituen: hoditeriak eragindako zarata izan
zitekeen, edo parketeko oholen baten krakada, edo txarto itxitako leiho-ateren baten
takatekoa. Aukera guztiak baztertu zituen. Bakarrik bizi zen, eta horrek susmo txarrena
hautatzera bultzatu zuen: norbait dago hor, etxe barruan.

Pentsamendu hori suge baten antzera irristatu zitzaion bizkarretik. Atezuan zegoen,
lehoiaren begirada gosetia usnatzen duen harrapakinaren antzera. Zarata berriro
entzunda, ez zuen zalantzarik izan: norbaiten urratsak ziren.

Ez zen altxatu baina. Sentitzen zuen beldurra solidoegia zen horretarako. Zirkinik
txikiena egiteko ezgauza, hantxe gelditu zen, izararen azpian, zurt. Beldurra uxatzeko
edo, zera pentsatu zuen: zarata hori ez dagokio errealitateari, ezpada ametsari.
Oraindino itzarrik zegoen arren, entzuten zituen urrats haiek ametsezkoak zirela erabaki
zuen. Horrelaxe kontsolatu zuen beldur eskerga hura.

Eta kontsolazio haren besoetan kulunkaturik, loguraren olatuak sentitu zituen Lucille
Whelanek. Begiak kanika astunak ziren, pixkana-pixkana errealitatearen ertzak
desegiten hasi ziren, bazetorkion loaren mareagora. Handik lasterrera, haren arnasa
ametsetan hasi zen nabigatzen.

Eta, hala ere, zaratak han zirauen, etxe barruan, gero eta hurrago.

2010/12/08 20:23:34.665 GMT+1

Hamabiak eta hogeian hilko zara

Horixe esan dizu telebistako esatariak: hamabiak eta hogeian hilko zarela. Pantailari
begira geratu zara, imantaturik legez. Zerk bultzatu zaitu bertara deitzera baina? Lokartu
ezinak? Ohetik altxatuta, hor aritu zara, telebistaren aurrean, botoitxoak saka eta saka.
Hainbeste kate daude! Zeu ere, hortxe, telebistako kateetan harrapatuta, esatari hori
ikusi duzun arte. Haren atzealdean, logotipo arraro bat: TT. Zer arraio ote da?
Norbaitek deitu duenean argitu da kontua: Ongi etorri TeleTanatos telebistara. Nor
zara? Halakorik! TDT dontsu horretan, egunero kate berriren bat... TT hori akabukoa
da horratik! Harriturik entzun duzu esatariaren erretolika. Deitzen duenaren heriotzaordua asmatzen ei du morroiak! Eta egia balitz? Pentsatu barik, pantailan agertu den
telefono-zenbakia markatzen hasi zara...

Zer ordutan hilko zaren esan dizunean, pantailaren goialdera begiratu duzu. Hantxe,
bazter batean, katearen ikurra ikusi duzu: bi T, gurutzatuta, erlojuaren orratzen antzera.
Orduan, bihotza samatrabatu egin zaizu: orratz haien arabera, hamabiak eta hemeretzi
dira! Itolarriak eraginda egin diozu galdera, ea zein egunetan izango den hori, ea zein
urtetan. Bizkor! Alferrik izan da, pantailako esataria desintegratzen hasi da eta. TDT
madarikatua! Zoritxarreko sateliteak! Amorraturik begiratu diozu dantzan ari den
irudiari, desegiten ari den puzzlea izango balitz bezala. Eta, orduan...

NO SIGNAL

2011/01/23 23:56:17.137 GMT+1

Claudio Suarez
Claudio Suarez gautxoaren istorioa kontatu dit Manuelek,
matea elkarrekin hartzen ari garela. Mendian egin dugu
topo, goizean. Berak bikote frantses batekin egin du bidea,
zaldiz. Gu oinez joan gara. Joan-etorria, hogeita hamazazpi
kilometro. Hemen horrelakoa da dena: handia, neurrigabea.
Orain, afarirako bildotsa sutan erretzen ari dela, gustura
gaude mahaian. Zera galdetu diot: ea Laguna Mancillara
orduko etxaldeak zer izen duen. El Puesto de la Oriental,
erantzun dit. Goizean handik pasatu garenean, haizeak
animalia haserretua zirudien.
Ez duzu abestia entzun?, galdetu dit. Zer abesti?.
Orduan hasi zait istorioa kontatzen.
Antza denez, sasoi baten inguru hau ez zen orain bezain
deslaia. El Puesto de la Orientaletik aurrera, oraindik
bazegoen beste etxalde bat: El Destacamiento Viejo. Bertan
poliziak egoten ziren, Txile eta Argentina arteko muga hur
zegoen eta. Orain ere muga horrek hor dirau, ez da mugitu,
baina beste sasoi bat da. Dagoeneko ez dago poliziarik, eta
hemengo bideek abandonatuagoak dirudite. Gu bezalako
turistengatik ez balitz, hemen bakardadea erabatekoa
izango litzateke. Eta, hala ere, erabatekoa da.
Claudio Suarezen abestia, zer bestela, esan dit. Ezetz
esan diot buruaz, ez dudala abestirik entzun. Ez dit urtea
esan, edo, esan badit, ez daukat gogoan. Kontua da Claudio

Suarez El Puesto de la Oriental etxaldean bizi zela (bizi


dela?).
Bizimodu

gogorra

gautxoena.

Hemengo

bakardadea

astunegia da, eta bizimodua, gogorregia. Zeru erraldoi hau


handiegia da lepo gainean izateko: esan daiteke lau edo
bost atmosfera dituela bere baitan.
Claudio Suarezen bizimodua horrelakoa zen: egun guztiak
egun bera ziren; urte guztiak, urte bera. Paisaia hura, hain
ederra, hain amaigabea, kartzela zen, aldi berean. Eta ez
dago kartzela ankerragorik horma bakoa baino.
Bai, Claudio Suarezen etxaldera emakume hura agertu zen
arte, bizimodua erloju geldia zen han. Eguzkia bera zerutik
jaitsita ere, Claudio Suarez ez zen hainbeste harrituko.
Emakume hark, zalditik jaitsirik,

ea atseden hartu ahal

zuen galdetu zion. Ea zerbait beroa emango zion. Matea


beti dago prest, erantzun zion Claudioren mihi txundituak.
Eta emakume hura etxaldera sartu zen. Eta, sartzearekin
batera, zeruko izar bat itzartu zen gela ilunean. Ez: bi izar
ziren. Emakume haren begi berdeek ir-ir egiten zuten,
orain amatatu, orain isiotu, eta Claudio Suarez, mahaiaren
bestaldetik, izar haiei begira geratu zen, satelite hipnotizatu
baten antzera.
Gero, matea edanda, emakume hark, abiatu aurretik, gizon
abegikor hari zekien modurik ederrenean eskertu nahi izan
zion. Eta abesten hasi zen, izarrak itxita.

Manuel altxatu eta zigarroen bila joan da. Bat eskaini dit.
Ibilaldia gustatu zaidan galdetu dit. Baietz erantzun diot
buruaz,

gaurkoa

deskribatzeko

ez

baitago

berbarik.

Munduan badira toki magikoak, eta Piedras Clavadas


horietako bat da: sumendi baten barrualdea, iretargi bat
Lurrean. Eta barruan, lakuak, eta harkaitz erraldoi haiek,
lurrean itsatsita. Negar egin dut, edertasun hura guztia
eztarrian gorde ezinik.
Claudio Suarezen

begietan ere malkoak agertu ziren

emakume hura kantuan hasi baino ez. Masailak erreka


bihurtu zitzaizkion, emakume haren ahotsa entzunda. Eta
bularrean

sentimendu

hura

bultzaka

igarri

zuen.

Sentimendu ezezagun hura. Hain sakona, hain mingarria.


Emakumeak, abestia amaituta, altxatu eta musu bat eman
zion bekokian. Gero, atea zabaldu eta joan egin zen.
Piedras Clavadasen, sumendi hil hartako bihotzean, badira
itsasoko

ostrak,

hormetan

itsatsita,

edo

lurrean

sakabanatuta. Ostrak, harri bihurturik. Ea ikusi ditudan


galdetu dit Manuelek. Baietz esan diot, buruaz. Baietz,
jarraitzeko istorioa kontatzen.
Bada, Claudio Suarezen bihotza ere horrela geratu zen,
itsasotik ateratako ostra haiek bezalaxe, emakume hura
desagertu zenean. Harrezkero ez da El Puesto de la
Orientaletik irten. Atea trangatu eta leihoak oholez itsutu
zituen.

Ea zergatik egin zuen hori galdetu diot. Manuelek eskuak


mugitu ditu, harentzat hain nabarmena dena azaldu guran.
Zergatik izango da ba?, galdetu dit, eta hura galdera barik
ia-ia errieta izan da: Emakumearen ahotsa etxalde barruan
gordetzeko!
Eta harrezkero han dago, hil ez bada. Inork ez daki hori, inor
ez baita etxalde barruan sartu.
Zera galdetu diot, ea nola dakien istorioa. Claudiok berak
kontatu ziola erantzun dit. Egunetan agertzen ez zenez,
bisitan joan zitzaion, ezbeharren bat gertatu ote zitzaion
beldurrez. Etxalde barrutik kontatu zion dena Claudiok.
Atea zabaltzen badut, emakumearen abestia joan egingo
da, bera joan zen bezala.
Horixe esan zion. Eta joateko. Hil arte hantxe geratuko zela,
emakumearen ahotsarekin batera.
Ederra iruditu zait istorioa. Gizon hura, etxalde barruan
betiko, emakume haren kantuaren oihartzunak gordetzen.
Egon daiteke altxor ederragorik munduan?
Horrexegatik galdetu dit Manuelek ea abestirik entzun
dudan El Puesto de la Orientaletik pasatu garenean. Artean
emakume haren ahotsa hantxe dagoelako, sekulako.
Ez dakit. Agian haizearen ziztua baino ez da izango,
atepetik sartu eta han barruan abesti ederra dirudiena.
Neuk ere horixe pentsatu nahi izan dut, ez dela haizea,
ezpada
ederragoa

emakume
dena.

haren

Eta

ahotsa,

malkoak

egunean-egunean

sentitu

ditut

begietan

bultzaka, pentsatuta nor ote zen emakume hura, begietan


bi izar berde zituena eta Claudio Suarezi eskerrak emateko
han kantu eder hura betiko utzi zuena.
Eta pentsatu dut agian emakume hura zeu zarela, lerro
hauek irakurrita niri begiratu didazuna.
Eta neuk ere begirada hori betiko gordeko dut, Claudio
Suarezek abesti hura gorde zuen bezalaxe.
Bai, begirada hori gurea izango da, betiko.

2011/02/17 10:16:55.800 GMT+1

Antonio Velardiez
Antonio Velardiez nintzen. Horrela esan beharko dut: nintzen. Nola azaldu
bestela egoera hau. Egoera maskal hau.

Noizbait entzuna nuen aireportu handietako gaitzaren kontu hori. Asmazio


hutsa zela iruditu zitzaidan, hiri kondaira horietako bat. Labur esanda:
aireportuetako korridore luzeetan deslai ibiliz gero, ailegatzen da momentu
bat zeinetan ez baitakizu bueltatzen: ezinezkoa da eserita egon zaren tokira
bueltatzea.

Adibidez, guri bezala hegaldirako lau ordu luze falta direla-eta altxatu eta
lagunei banoa osteratxo bat egiten esanda alde egiten duzunean,
dagoeneko jarlekuan egoten aspertu zarelako eta aldameneko bizardun
betaurrekoduna berba eta berba ari delako, soilik jubilatuek dakiten era
ilustratu horretan, hiri kondaira horren arabera aireportuko korridoreetan
betiko galtzeko arriskua daukazu. Arrisku txikia, imioa, ia-ia gertaezina,
gure planetak zulo beltz batean jausteko duen probabilitate txatxarraren
parekoa, kasurako. Baina estatistikek hori daukate: nahiz eta komaren alde
banatan 0 zenbakia egon, nahikoa da haren ostean 1 zenbaki xumea egotea
arriskua izateko. Ezinezkotzat duguna ere jazo ahal da, horixe besterik ez.
Esate baterako, 2036ko apirilaren 13an Lurretik 29.450 kilometrora
pasatuko den Apofis asteroidea, kasualitate ia ezinezko bategatik, lur
azalean jaustea, non eta norberaren buru gainean.

Munduko aireportu handietako korridoreak horrelako gizaki galduz


populatuta ei daude. Normalak dirudite, gizaki arrunt-arruntak. Gure
ondotik pasatzen dira, haien maletatxoak narraz daramatzatela, edo
hegaldien berri ematen duten telebista-pantailei begira egoten dira, edo
dendarik denda dabiltza, erosi nahi ez dutena nagikeriaz aztertzen dutela.
Baina denak galduta daude.

Aireportuak ezlekuak dira, eta gaitasun estrainio eta beldurgarri hori


daukate: tarteka, zu edo ni bezalako pertsona arruntak fagozitatzen dituzte,
ez-pertsona bihurtzen dituzte. Telefono mugikorrez berbetan ari direla ere,
haien berbeta antzua da, eta haien hizkuntza, ez-hizkuntza.

Halako bat ikusi nuen komunean, eskuak garbitzen ari nintzela. Horixe
iruditu zitzaidan behintzat, begiratzeko zuen era hutsal eta galdu hargatik.
Sonanbuluaren tankera hartu nion, halako modu axolagabe eta trauskilean
mugitzen zen.

Begirada hark izutu egin ninduen, baita haren ibilera noragabeak ere.
Komunetik irten eta artegaturik abiatu nintzen emaztea eta biok jesarrita
geunden tokirantz. Bihotzaren taupadek min egiten zidaten lokietan,
mailukadak ziruditen. Halako sentsazio desatsegina nuen, ahoa lehorturik
eta burua punpaka, burmuina edozein momentutan eztanda egingo duen
leherkari bihurtu balitzait bezala.

Abiatu nintzen, bai. Eta hala nabil orain ere. Oraindik ez dut emaztea
aurkitu. Nire beldurra da hura ere altxatu eta ez ote den galdu, korridore
beti berdin hauen labirintoan.

Eta zer egin dezakezu korridoreen ostean korridore gehiago besterik ez


dagoenean, zure jarlekua non dagoen ahazten zaizunean? Begirada laino
artean galtzea bezalakoa da, halako sortasunak gidatzen zaitu, eta jitoan
joatea beste erremediorik ez daukazu, korridore amaigabe hauen
eldarnioan, nor zinen ere oroitzapen lausotu bat besterik ez dela.

2011/04/12 10:47:31.611 GMT+2

Nostragamus!
Azkenean deskubritu da: Jainkoa zulo beltz bat da. Kasualitatez jakin dugu,
zientzian sarri jazoten den legez (gogoratu, adibidez, Newtonen
sagarkadaren episodioa).
Pioneer X espazio-ontziak bidali dizkigu irudiak. Eguzki-sistema zeharkatu
eta espazio zabalera irtenda, haren helmuga Aldebaran izarra da. Edo,
hobeto esanda, izan behar zuen. Ontziaren azken seinalea 2003ko
urtarrilaren 23an heldu zen; harrezkero, mutu egon da. Hala ere, bidaia
horretan, gauza arraroak gertatu dira, orain arte behar bezala azaldu ezin
izan direnak. Eguzki-sistematik urrundu ahala, zientzialariak konturatu dira
programatutako bidetik desbideratu dela eta abiadura motelduz joan dela.
Eta, bat-batean, zoramena.
Urteetako isilaldiaren ostean, aurreko hilean izan zuten zientzialariek
berriro ere Pioneer X-en berri: ontzia ezohiko abiaduran zihoan. Zer diogu
ezohikoa? Ontzia kontrol barik zihoan, erotuta, abiadura galaktikoan, Red
Bull-a bihurtutako barraskiloaren antzera. Nora, baina?
Zientzialariek pentsatu zuten espazio-ontzia zoratu egin zela edo zerbaitek
indar boteretsu eta ezezagun batek gobernatzen zuela. Egun gutxitan,
urteetan egindako bidea enekatu zuen (uler bedi: bider bi adierazteko
biderkatu diogun bezala, bider n aldiz espresiorako aditz hori asmatu dugu;
bestela esanda: argiaren abiadura bera ere itzalpean utzi zuen).
Nola azaldu espazio-ontziaren portaera enigmatikoa? Bada, imajinatu
Kubricken bi filmen arteko zirkuitulaburra: 2001eko odiseako Discovery 1
ontzia marra koloretsu haien artean ziztu bizian, gidari nor eta Jack

Torrance duela, bourbon-shiningak horditurik, artean Overlook hoteleko


korridore labirintikoetatik semearen trizikloan ibiliko balitz bezala,
abiadura odoltsuan. Imajinatu haren begiradaren aizkorakada: hementxe
nagooooooooo
Eta, bat-batean, zulo beltz hura, alienaren gelatinazko aho adurjario hura,
zerbaitek hurrupatzen zaituen sentsazio leizetsua.
Profezietan idatzita egon da hori guztia? Bai! Azkenean, argi dakusagu:
orain arte, inork ezin izan ditu asmatu Saint-Rmy-de-Provence-ko
profetaren bertsoak, munduko katastrofe guztiak iragartzen omen
zituztenak. Benetako profezia haren izenean ezkutatuta zegoen-eta! Letra
bat aldatzea zen kontua: Nostradamus barik, Nostragamus. Horixe da
gizateriaren azkena: tragatuko gara! Tragatu! Irentsi! Zulo beltz batek
hurrupatuko gaitu, Pioneer X-en heriotza bera izango dugu geuk ere!
Jainkoak goitikatu zuen unibertsoa, eta jaurtitako txahal kosmiko haren
hondar bizi bakarra den Lur planeta hara doa berriro ere, Pioneer X-ek
egindako bidaia bera egingo du, zulo beltz hartan desagertuko da betiko.

Berehala etorriko zaizue galdera: zein sasikumeri bururatu zitzaion Pioneer


X ontzian Lurrari eta gizakiari buruzko datu zehatzak jartzea? Haiek barik,
salbu geundeke. Baina ez: unibertsoan zein lekutan gauden argi eta garbi
jakiteko instrukzioak jarri zituzten, jakin barik noren eskuetan jausiko
ziren. Bada, eskurik hiltzaileenetan jausi dira: Jainkoarenetan! Eta, nortzuk
dira errudunak? Bada, Carl Sagan eta Frank Drake. Haien memoria izan
bedi madarikatua in saecula saeculorum!
Pioneer X ontziaren ezusteko aktibitateari esker dakigu nolakoa den
Jainkoaren

piura.

Irudiak

bidali

eta

bidali

ibili

da,

paparazzi

inpertinenteenen lotsagabekeriaz. Eta esan beharra dago lurtar erlijioek kale


egin dutela. Jainkoak ez du gizonkote bizardunaren itxura, ez ditu hiru
begi Egia esan, gaitza da deskribatzen. Pioneer X haren inguruan
bueltaka hasi denetik, nondik begiratzen zaion, orain akaroa dirudi, orain
marmoka, orain potrozorri iletsua. Ez ote da azken baten birus amorfo bat
izango?
Irudiak konpultsiboki bidaltzeaz gain, Pioneer X-ek elkarrizketa ere igorri
digu. Bai, ondo irakurri duzue: elkarrizketa! Jainkoaren satelite bihurtu

denetik, intimatzeko denbora izan dute. Hasieran elkarri begiratzera mugatu


ziren, baina, halako batean, Jainkoak orro moduko bat jaurti zuen,
korroskada

antzeko

bat.

Pioneer

ez

dago

oso

prestatuta

eleaniztasunerako, baina bizkorra da. Birus amorfoaren korroskada gero eta


zaratatsuagoak interpretatzeari ekin zion, eta, ahal zuen moduan, erantzuten
saiatu ere bai. Jakina, seguru oker-ulertzeak egon direla haien artean, eta,
Pioneer X-ek bidalitako bertsioarekin fidatzerik badago, batzuetan antzerki
absurdoaren azpigenerotzat har dezakegu solasaldia.
Edozein modutan ere, haren balio historikoa gogoan izanda, hona hemen
elkarrizketa horren pasarte bat, ulergarri-edo den horietakoa:

Jainkoaren eta Pioneer X espazioontziaren arteko elkarrizketa (lagina)


Jainkoa Zer arraio dabil hor bueltaka?
Pioneer X Lurretik bidali naute.
J Lurra? Bidali? Zer ostia diozu?
P Gizakiek bidali naute.
J Gizakiek? Ezinezkoa da! Ni bakarrik nago unibertsoan.
P Ikusten duzu ezetz.
J Kaguendios! Eta zer dira gizakiak?
P Baina, ez zenituen bada zeuk sortu, zure irudiaren
moldean?

J Bai zera! Zer alukeria da hori? Nik ez nuen horrelako


pitokeriarik sortu.
P Zein izan zen, bada, zure asmoa unibertsoa sortzean?
J Sortu? Koplak! Goitikatu egin nuen! Eta nire asmoa ez
zen inondik inora nire antza zuen ezer sortzea. Ez naiz hain
ergela, txotxo!
P Zer helburu zenuen, beraz?
J Ez neukan helbururik. Izatekotan, halako bodegoi
surrealista bat sortu nahi nuen. Izadi hila, edonola ere.
P Bada, huts egin zenuen. Lurra izeneko planetan,
behintzat, bizitza dago.
J Ostia puta! Seguru errua bakterio zikin horiena dela!
Elkartzen hasten dira eta edozein barrabaskeria sortzeko
gauza dira! Eta non dago Lurra?
P Eguzki-sistemako hirugarren planeta da. Ontziaren
barruan topatuko dituzu bertara joateko instrukzioak eta
gizakiei buruzko datuak.
J A, bai? Oraintxe enteratuko dira putakume horiek nor
naizen!
P Nahi duzu mezuren bat bidal diezaiedan?
J Kabroi horiei? Bai! Esan tragatu egingo ditudala guztiak,
zurekin egin dudan moduan.

P Baina batzuek zugan sinisten dute. Jainkotzat zauzkate.


J Bada, horiekin hasiko naiz. Zein da haien ezaugarria?
P Zu gurtzeko tenploak dituzte.
J Nola deitzen dira tenplo zikin horiek?
P Hainbat bertsio daude. Batzuk elizak deitzen dira, beste
batzuk meskitak, edo sinagogak Hainbat batzoki motatan
elkartzen dira.
J Prestatu daitezela marikoi horiek! Laster ezagutuko dute
nire malaostiaren kalibrea!
P Zer egingo duzu?
J Horiek guztiak xurgatu eta txiki-txiki egin!
P Jainkoa izateko, nahiko satanikoa zara, ezta?
J Ze ostia da hori?
P Satan zure aurkaria da, Gaizkiaren pertsonifikazioa, eta
Lurrean baditu hainbat jarraitzaile tximaluze.
J Nik ez dut aurkariaren beharrik, nahikoa naiz ni zeregin
horretarako. Eta, satankume horiei dagokienez, berdinberdin amaituko dute: denak tragatuko ditut!
P Zer egingo duzu?

J Lehenengo, zurekin jolastu. Ipurtzuloan sartuko zaitut.


Horrela

jakingo

duzu

zer

den

benetako

bidaia

interhestelarra!

Esan eta egin.


Jainkoaren zulo beltza zabaldu eta Pioneer X hurrup! irentsi zuen. Ilunpe
haietako irudiak bidaltzen jarraitu zuen horratik. Bideoklub zaharretako
porno-apaletan

jartzeko

ere

gogorregiak

lirateke

han

barruan

grabatutakoak. Lovecraftek berak sekula ez luke asmatuko halako aberrazio


kosmikorik.
Hala ere, orain egun batzuk irudiak jasotzeari utzi diote. Ez dago Pioneer
X-en berririk. Zientzialariak arduratuta daude. Eta, kasualitatez?, espazioontziaren isilera bat etorri da gertaera harrigarrien hasierarekin.
Horietako lehena: munduko kanpandorre eta minarete guztiak desagertu
egin dira, denak batera. Imajinatzen duzue eszena, aldi berean munduko
kanpandorre eta minarete guztiak espazioaratzen, esku beltz batek su eman
eta jaurti balitu legez? Zientzialariek estonaturik ikusi dituzte irudiak
teleskopioetatik: kanpandorre eta minareteak, kohete bihurturik, ziztu
bizian Eguzki-sistematik ateratzen.
Bigarren ustekabea gaur goizean gertatu da. Jakin dugunez, Vatikano,
Jerusalem eta Meka desagertu egin dira. Haien lekuan krater bana topatu
dute. Eta, hara!, Lurreko teleskopioek beste eszena ikaragarri baten berri
eman digute: San Petriko basilika, Haram meskita eta Arrokaren Kupula
galapan Lurretik urruntzen!

Zer etorriko da horren ostean? Dagoeneko inor ez dago salbu. Bizitza


basatzara doa. Etorkizuna erorkizuna da. Konturatu orduko, Jainkoaren
hesteetan estekaturik egongo gara.
Nostragamus!

2011/07/08 10:54:15.617 GMT+2

Secundino Parra
Secundino Parra nor den galdetuko banizue, ez zenukete erantzuten
jakingo.

Beraz,

esan

dezadan

Garoako

zentral

nuklearreko

segurtasuneko arduradun horietako bat izan dela, orain dela gutxira


arte. Eta hori asko esatea da, lankideek Homer esaten ziotela argitzen
badizuet. Haren lankide batek kontatu zidan harekin egin zuten
postura. Horrelako kontuak isilik gordetzekoak izaten dira, baina
badakizue zer pasatzen den afarietan: ardo gehiegi edaten da, gero
gintonik batzuk, lagunen batek kostoa badauka txirri batzuk erre...
eta, azkenean, mingaina askatu egiten da. Horrela jakin nuen nik
Secundinorena, gertatu eta astebetera.

Gauza gutxi dago galgarriagorik burubako bezain ahobero izatea


baino. Bada, Secundinok bi akats horiek zituen: satelite hutsa zen.
Buruan argirik ez, eta ezpainean dardarizoa daukazunean, gauza onik
ez.

Horixe

gertatzen

zitzaion:

esaten

zituen

gehienak

zuztarbakokeriak ziren. Eta horrelako batek eraman zuen galbidera.


Zentrala segurua ez zela zioten lagunekin gogaituta zegoenez,
postura egin zien: baietz sartu Ebroko uretan, haiek estimatzen zuten
lekurik kutsatuenean.

Nik Fragak baino potro handiagoak ditut! esan zien, bere


erabakiaren irmotasuna esaldi batean erretratatzeko.

Lagunek postura onartu zioten. Potroak bazituen, sar zitzala potroak


ur haietan.

Baita zakila ere! esan zien, enbidoari hordagoka erantzunez.

Esan eta egin: lagunek aukeratutako tokira joan, prakak

eta

galtzontziloak erantzi, eta di-da sartu zituen lotsariak Ebroko uretan.


Han ibili ei zen, plisti-plasta, zakil-barrabilak beratzen. Itzelezko barrealgarak eginda, Gasteizera bueltatu ziren denak, Secundinori afaria
ordaintzera. Ondo irabazita zuen!

Biharamunean hasi ziren komeriak, antza. Secundinok hazkura arraro


bat hasi zen sentitzen hankartean. Jakina, ez zien errua bota Ebroko
urei, ezpada ze ordu txikietan Gamarra aldeko errotonda batean
aurkitu zuen urdanga beltzari.

Puta zikinak! esan zion komuneko ispiluari, barrabilak esploratzen


ari zela.
Ez zituen gogoratzen gaueko xehetasunak: gastu guztiak lagunen
lepora zirenez, ohi baino oktano gehiago sartu zituen urdailean, baita
marraren bat edo beste sudurreratu ere. Egia esanda, urdanga
harekin nora joan zen eta zer egin zuen ezabatuta zuen memoriatik.
Hori pasatu zitzaion gau hartan: neurona bat baino izan ez, eta bi
galdu.

Hazkura hasiera besterik ez zen izan. Hurrengo egunean handitzen


hasi zitzaizkion. Nola baina! Gauerako sagar erre hanpatuen itxura
zuten. Gauza onik ez! Kezka benetako izua bihurtu zitzaion logelako
argia

amatatu

zuenean:

izaren

azpian

barrabilek

halako

argi

fosforeszentea zuten, barruan espermatozoideak ipurtargi bihurtu


balira bezala.

Hori guztia Secundinok berak kontatu zidan. Arinago, lehen esan


dudan moduan, haren lagun batek kontatu zidan larunbat hartakoa.
Telefono-dei hura, berriz, ez nuen inola ere espero. Secundinorena
berarena.

Ni

aspaldidanik

nuklearren
nindukan

aurkako

etsaien

borrokalari

zerrendan.

historikoa

izanda,

Horrexegatik

harritu

ninduen haren ahotsa entzuteak.

Zerbait bitxia ikusi nahi baduzu, etorri nire etxera. Arrazoi


atomikoak erakutsiko dizkizut nuklearren aurka duzun jarrera hori
aldatzeko.

Secundinoren beste ahokada bat zelakoan joan nintzen harenera, erdi


kuriositatez erdi trufarako asmoz. Azidorik lisergikoenak ere ez zidan
eragingo

halako

ikuskizun

surrealistarik!

Hara

zer

ikusi

nuen:

gizakume bat katamarka, ilunpetan. Hala ere, zerbait magikoa


hedatzen zen gela hartan. Aurora borealaren antzeko efektu bitxia
zen, airean hegan bezala ari zen argitasun koloretsua. Baina zerk
sortzen zuen haluzinazio hura? Arretaz begiratuta, soa Secundinoren
hankartera joan zitzaidan. Zer ote zen hura? Barrabilen lekuan harri
bolkaniko bi zituen, tamaina handikoak, eta oraindino guztiz hoztu
gabekoak, halako goritasuna baitzerien, denbora luzean sutan egon
balira bezala.

Begiratu! Hona hemen energia atomikoaren garaipena!

Harroturik hitz egin zidan, baina erotasun ukitu nabarmen batekin.

Hemen daukazu uranioaren ahalmen basatia! Segundo batzuetan


nire zerak Ebroko uretan sartzea nahikoa izan da miraria gertatzeko.
Begiratu: nire potroak mikroeguzkiak dira orain!

Ez zegoen dudarik: burutik eginda zegoen.

Medikuarenera joan beharko zenuke aholkatu nion.

Mediku zer? haserretu zitzaidan Ez naiz egundo hain indartsu


sentitu. Erradiazioaren garaipena naiz. Joatekotan, telebistara joango
naiz, munduari nire barrabilak erakustera!

Ez zaude ondo ganbaratik! Ez naiz etorri txotxolokeriarik entzutera!

Bera ez: neu nengoen haserre. Aterantz abiatu nintzen, handik alde
egiteko.

Geldi hor! entzun nuen atzealdetik.

Ez ziren ezta hiru segundo pasatu. Zerbait likitsa, nardagarria,


kirasduna etorri zitzaidan gainera, olatu baten indarrez. Blaiturik
nengoen mukia bezalako zer itsaskor batez.

Buelta eman eta Secundino ikusi nuen, esku artean sekula ikusi bako
zakil alimale traste bat zuela. Sutatik ateratako enbor kiskalia
zirudien.

Ikusi duzu nolako plastada jaurti duen? Bada, nahi beste bider egin
dezaket. Iturri agortezina naiz! Imajinatzen duzu nolako ikuskizuna
eman nezakeen zirku batean?

Hura ez zen zirkurako ikuskizuna, ezpada ze zoroetxe baterako


larrialdia. Hala ere, elbarriturik bezala sentitzen nintzen, likido itsaskor
hark lotuta nindukan. Erreakzionatzeko modurik gabe utzi ninduen
isurkari higuingarri hark.
Secundinoren proposamena entzun nuen orduan: kazetaria nintzenez,
gertatzen zitzaion guztiaren kontakizuna egitea. Ondo ordainduko
zidan, diru asko lortzeko asmoa zuen-eta, zentral nuklearreko
nagusien kontura: komunikabide guztiei kontatuko zien Ebroko ibaian
gertatua milioi bat euro ematen ez bazioten.

Horrelako mehatxuak oso arriskutsuak dira. Bide-bazterrak zulako


xantaiagilez beteta daude.

Eta zer gal nezake? Ez duzu ikusten nola nagoen?

Arrazoia zuen. Orduantxe erabaki nuen proposamena onartzea. Beti


gustatu zait borroka galduen eta galtzaileen alde jartzea. Neu ere
bando horretakoa izanda...

Secundinoren

gorputzaren

itxuraldaketa

egun

batetik

bestera

gertatzen zen, goizetik gauera, ordutik ordura. Den-dena kontatuko


nuela agindu nion. Xehetasun guztiak.

Ez dut hitza bete. Krudelegia da. Horren froga, nik erradiaziometastasi izendatu dudan antzaldaketa: goiz batean, haren etxera
joan eta aurpegia estaltzen zion zapia jarrita hartu ninduen. Hitz
egiten saiatu zen, baina ezin zuen ganoraz ahoskatu, trabaren batedo zuen ahoan. Zapia erantzi zuenean ulertu nuen dena: barrabil bi
zituen matrailan itsatsita, zintzur-sagarraren parean esekirik, haiek
ere gori-goriak. Eta ahoa zabaldu zuenean, akabua: mihiaren lekuan
zakil bat zuen, zeina kanpora lotsagabeki ateratzen zen, sugeen
izpien moduan. Eta hara: zikinkeria likits hura jaurtitzen zuen
etengabe, txarto itxitako iturrien antzera.

Lastima eragin zidan. Eta amorrua. Hura salatu egin beharra zegoen.
Kazetarako erreportajea egingo nuela esan nion. Berak, ezetz. Arinago
xantaia egin behar zela. Tematuta zegoen dirutza lortzeko ideia
harekin. Secundino beti izan da gangar hutsa, baina egun haietan
haren morokil mentalak gainez egin zion. Dena nahasten zuen
gizarajoak: zegoen moduan egonda, oraindik energia nuklearra
bedeinkatzen zuen, eta seguru zegoen zakilak isuritako likido hura
aztertuta sekulako propietateak topatuko zituztela zientzialariek.
Berak elixirra esaten zion, eta prest zegoen herriz herri ibiltzeko,

produktu miragarri hura litro erdiko botilatxotan saltzeko. Baina, aldi


berean, madarikazioka jarduten zuen, batzuetan pentsatzen baitzuen
errua, erru guztia, errotonda hartako urdanga beltz harena zela, eta
auskalo zer zikinkeria kutsatu zion, energia nuklearrak ezin baitzuen
inola ere halako deformaziorik eragin.

Alferrik izan zen Secundino konbentzitzea. Nagusiengana joatea sartu


zitzaion buruan, eta hura egin behar. Neuk lagunduko niola agindu
nion. Zapia aurpegian jarri eta garajera jaitsi ginen. Neuk eraman
nuen autoa zentraleko sarreraraino.

Utzi hemen. Oinez joango naiz. Zu ezin zara sartu.

Horixe idatzi zidan paper batean. Ordurako ez zegoen aitaren semerik


tutik uler ziezaiokeenik: aho barruko zakila boa hertsatzailea zen.

Jaramon egin nion. Bertan geratu nintzen, zain. Ordu bat. Bi ordu. Ez
zen bueltatu. Ez zidaten sartzen utzi. Sarrerako zaintzaileek argi eta
garbi esan zidaten: Ez zara hona inoiz etorri. Hobe horrela, bide
bazter baten amaitu nahi ez baduzu.

Ez dut erreportajea idatzi, ezta idatziko ere. Galtzailea naiz, baina


eroa ez. Hala ere, zirrikitu bat topatu dut Secundinorena kontatzeko:
ipuin gisa aurkeztea.

Izan ere, nork egin dezake ezer fikzioaren aurka?

2011/07/25 12:51:42.423 GMT+2

Gure azken deabrusakeria


Zer zikinak garen! Eta zer maltzurrak! Eiderri beti gustatu
zaio bere gorputza erakustea eta mutilak bero-bero jartzea;
ni, berriz, lotsati samarra izan naiz oraintsu arte. Eiderrek
bultzatuta hasi naiz blaitzen probokazioaren artean. Eta
aitortu behar dut gustatzen zaidala eta neu ere irakiten
jartzen naizela gizonezkoen begiradak nire gorputzean
imantaturik sentitzen ditudanean.
Ederrak gara. Nahikoa da gizonen aurrean guk dakigun
modu lizunean makurtzea haien libidoa tentearazteko.
Badakigu zakil horiek guztiak gure barnean sartzeko irrika
gorrian daudela, eta horrek boteretsu egiten gaitu. Nahi
duguna lor dezakegu. Gizonezkoak jostailuak dira guretzat.
Eta horrek kitzikatu egiten gaitu.
Gure azken deabrusakeria atzo bururatu zitzaigun, lokalean.
Hara: gure lokala toki lasaian dago, kale-oste batean.
Lokalaren aurrean lau pisuko etxe bat dago, eta, tartean,
oinezkoentzako pasabide zabal bat. Aurreko etxetik gure
lokalaren barrualdea ederto baten ikusten da, baina,
kuxkuxeroen begiluzekeria xaxatzeko, atea zabalik izaten
dugu, lasai-lasai ikus gaitzaten besaulkietan hanka zabalik
etzanda. Horretan zaleena lehen pisuko gizonezkoa da.
Orduak ematen ditu guri begira, gortinen atzealdean
ezkutaturik.
Bero egiten duenean besaulkiak kanpora ateratzen ditugu.
Eguzkitan

jartzen

gara,

kamisetak

erantzita.

Tarteka,

disimuluz, lehen pisura begiratzen dugu, gure zaintzailea


bertan dagoela ziurtatzeko. Eta bai, hantxe egoten da, gure
minigonek iradokitzen duten geografia usnatzen. Dardaraka
imajinatzen dugu zikin halakoa, kanpaia jotzen. Seguru
gortinak haziz bedeinkatuta dituela madarikatuak!
Haren

hazi-isurgintza

sustatzeko,

Eiderrek

sekulakoak

egiten ditu. Nigana hurbildu eta ferekatzen hasten zait:


eskua

sartzen

dit

bularretakoen

barruan,

zilborra

miazkatzen hasten zait, eta gero beherantz egiten du, nire


minigonaren azpian sartzen du burua, eta xurgatzeari
ekiten dio. Ni aldakak gora eta behera ibiltzen naiz, film
pornoetako aktoresak bezala, eta titiburu tenteak bistara
ateratzen ditut, mihiaz blaitzeko. Zer saskarak garen!
Atzo Eiderrek ideia bikaina izan zuen: gizonari keinuka
hastea, gure lizunkeriak bertatik bertara ikustera limurtzea,
gure lokal barrura erakartzea. Orri bitan, letra handiz, mezu
hau idatzi zuen:
ZURE PUTATXOAK GARA. ETORRI LOKALERA.
Segada galanta gero Eiderrek asmatutakoa! Gizon hura
larrutzea zen helburua, nola eta larrutan eginda
Ergel pepeloa gizona! Oso-osoan jausi zen gure amarruan.
Gortinen atzealdetik erretiratzen ikusi genuen, eta, handik
lasterrera, lokalaren aurrean genuen, janari eske dabilen
txakurtxoaren antzera. Jantxakurra!
Egin beharrekoen xehetasun guztiak aurrez azaldu zizkidan
Eiderrek. Berak protagonista nagusia izan behar zuen,

pornoizarra. Baita primeran egin ere! Besaulkian etzanda


itxaron zion gizonari. Ni kanpoan geratu nintzen, kukuka.
Gizona

lokalean

sartzen

ikusi

nuen.

Handik

aurrera,

itxarotea baino ez zegoen.


Linternaren argia izan zen seinalea. Hura ikustearekin
batera hasi behar zuen nire antzerkitxoak. Ederto bete nuen
papera, Oscar saria irabazteko moduko antzezpena egin
nuen. Lokaleko atea zabaldu eta garrasika hasi nintzen.
Zoroen pare. Laster bildu zen jende mordotxoa. Baita
munipak ere. Gizona bete-betean harrapatzea zen kontua,
eta kristoren pare atera zitzaigun jokaldia. Denek ikusi
zuten gizonezko nazkagarri hura nerabe haren gainean,
zertan eta neskatila koitadua bortxatzen.
Orain kartzelan dago morroia, epaiketaren zain. Baina jai
dauka. Froga guztiak haren aurka daude: Eiderren kamiseta
urratua, haziaren arrastoak baginan
Primeran atera zaigu dena. Txerri ostia horrek barrabiletan
dituen espermatozoide guztiak aterako dizkiogu, euro
bihurtuta!
Eta hau hasiera besterik ez da. Bai, ondo ezagutzen dut
Eider: edozer egiteko prest dago, eta ez du etsiko Maria
Cristina hotela bera gure lokal berria bihurtu arte!

2011/08/04 18:32:37.566 GMT+2

Hernan Quiroga
Hernan Quiroga errealitatetik fantasiara alde egindako pertsona da.
Horixe pentsatu dut haren gaineko narrazioa entzunda. Manuel Pardok
kontatu digu, ohi duen trentinaz. Berbak zigarroaren kea bezala
ateratzen zaizkio ahotik, soilik jakituriak eskain dezakeen soseguaz.
Hernan Quirogari Mollejas ezizena jarri zioten, alfer galanta zelako.
Emazteak erratza hartuta joan behar izaten zuen ohetik altxarazten,
egunero-egunero, ostean sarkofagoetako momiak baino gutxiago
mugitzen zen eta.
Furgoneta bat zuen, eta, bidaia agentziatik deitzen ziotenean, turistak
eramaten zituen batetik bestera. Goizetan beti azkena altxatzen zen.
Behin, turisten taldeburuak haren logelara joan behar izan zuen, eta
ohetik atera, hanketatik oratuta: alproja hari lar gustatzen zitzaion
bolichea.
Mollejas ez ei zebilen ondo ganbaratik. Nagikeriaz aparte, bazituen
beste zalekeria batzuk: pizcoa gura adina edaten zuen, eta larrutan
edonorekin eta edozeinekin aritzeko irrika neurrigabea izaten zuen.
Hain zuzen ere, sexu-gose hark galdu zuen.
Manuelek,

zigarroa

hautsontzian

amatatuaz

batera,

Mollejasen

tragediaren xehetasunak kontatu dizkigu.


Turista batzuk Puerto Natalesen utzi eta bakarrik abiatu zen,
etxerantz. Bakartasun horrek aldrebestu ei zion burua. Bakartasunak
eta

bueltako

bidaiaren

luzeak.

Bidaia

hartan

sexu-grinak

zirkuitulaburra eragin zion buruan, eta ez egitekoa egitera bultzatu:


furgoneta

gelditu

eta

hartxintxar

bidearen

bazterrean

zegoen

guanako eme gazte bat harrapatu zuen. Harrapatu, eta estali.


Mollejasek

ez

bide

zekien

gizonak

guanakoa

estaltzeak

zer

madarikazio dakarren. Tehuelcheen herri kondaira batek dioenez,

guanakoa izorratzen duen gizonak haren izaera hartzen du. Baina


aldaketa hori ez ei da egun batetik bestera gertatzen, astiro-astiro
baino. Horixe jazo zitzaion Mollejasi ere: etxera ailegatu eta aste
batzuetara hasi zen antzaldaketa.
Bitxia da prozesua: lehenengo, itzala hasten da desitxuratzen. Bi
hanken itzala barik, lehenengo hiru eta gero laurena ikusten ei da.
Lau hanka luze gorputz bakarrerako. Gero, hirugarren hilean edo,
gorputza lau hanka haietara egokitzen hasten da. Enborra, luzetik
zabalera. Eta, azkenik, urte erdia iraganik, guanako burua ikusten da,
idun luzearen muturrean.
Prozesu hori bera jasan zuen Mollejasek: guanako hura izorratu eta sei
hilabetera, berea barik guanako itzala zuen.
Lan egiteari utzi eta eguna etxean sartuta ematen zuen, lotan.
Emazteari sinetsarazi zion gaixorik zegoela, loaren gaixoa zuela,
eguzkiak kalte egiten ziola. Gaixotasun banpirikoa zela.
Gauez, berriz, kalera ateratzen zen. Beti zegoen tabernaren bat
zabalik berandura arte. Pizcotan blaitzen zuen egonezina, beldurra,
amorrua. Gero, lehen argi printzak sumatu orduko, etxerantz abiatzen
zen, horditurik.
Guanakoa

izorratu

eta

urtebetera,

gorputza

hasi

zitzaion

itxuraldatzen. Prozesua alderantzizkoa izan zen: lehen-lehenik adarrak


ziruditen belarriak atera zitzaizkion buruan. Adar txiki bi, handituz
joan zirenak. Gero, betileak luzatzen hasi zitzaizkion. Antzaldaketa
hark erabat endredatu zion gogoa.
Kalera irteteari utzi zion. Gauetan ere etxean geratzen zen, logelan
bakarturik. Emazteari esaten hasi zitzaion belarra ekartzeko, besterik
ez zuela nahi jateko. Ate ondoan uzteko.
Emazteak debekatuta zuen gelan sartzea. Atearen bestaldean jartzen
zen, eta izuturik entzuten zituen barrutik ateratzen ziren hotsak.
Bazirudien gela hartan animalia bat bizi zela. Senarraren ahotsa barik,

piztia batek sor lezakeena entzuten zuen. Eta, urratsak barik, kaiolan
harrapatutako basabere baten apatzen hotsak antzematen ziren.
Sen basati hark arima antzaldatu zionean, Mollejasek ezin izan zuen
logela hartako kaiolatasuna gehiago jasan. Atea ostikoz bota eta alde
egin zuen, emaztea lo zegoela.
Harrezkero, inork ez du Hernan Quiroga gehiago ikusi. Patagoniako
ordoki amaigabean ibiliko da, guanakoen artean beste guanako bat.
Manuelek, isildu orduko, azken xehetasuna eman digu: Mollejasen
antzera guanako bihurtutakoek zerbait gordetzen dute haien aurreko
bizitzatik: ametsetan, gizon izaten jarraitzen dute. Giza ametsak
izaten dituzte.
Manuel matea egiten hasi da, ezpainen artean beste zigarro bat
duela. Zera esan diot, aurrerantzean guanako bat ikusten dudanean
Mollejas dela pentsatuko dudala.
Seguru ametsetan oraindik furgoneta gidatzen ikusten duela bere
burua.

2011/10/28 12:21:38.730 GMT+2

Errebueltako neska

2011/11/16 12:26:39.986 GMT+1

Ispiluaren begiradak
Hiru plater jarri ditut, baina ez da etorri. Haren plater hutsari begira afaldu dugu. Guri
min emateko egin du, ez etortzea?
Izena jarri behar diogu esan dit Mariak, plater hutsari begira . Izena jartzen
badiogu, etorri egingo da.
Ez diot ezer erantzun, hasieran. Gero bai. Batzuetan kostatzen zait pentsamenduak
ahora ekartzea. Hitzak euliak bezala ibiltzen zaizkit buruan. Banan-banan ehizatu behar
ditut, ahora ekartzeko.
Ez. Gustuko dut Hirugarrena deitzea. Izena jartzen badiogu, etorri ez, joan egingo
da. Betiko.
Nola joan daiteke sekula etorri ez dena? Zer dakigu hartaz? Aterkia uzten duela, aterki
gris belztua? Asteetan euririk egin ez duen arren, haren aterkia beti bustita egoten dela?
Nor da Hirugarrena! Ez da galdera: jakin beharra da, etxe honek eztarrian korapilatu
digun misterioa. Eta misterioak ondo daude liburuetan edo filmetan, baina ez norberaren
etxean. Ez norberaren bizitzan. Nahikoak dira bizitzak erantzuteko formulatzen
dizkigun galderak. Nahikoak ez: gehiegi. Bizitzaren galderak astunegiak dira, eta zama
horri guk beste hau erantsi behar diogu: nor da Hirugarrena! (zer nahi du!)

Hemen dago!
Mariaren xuxurlak ikara eragin dit. Amamaren ahotsa etorri zait gogora, hamabost urte
hilda datzan ahots lehor hura.

Hemen dago! esaten zuen amamak, afrontuak kanpoan modu hartan inarrosten
zituenean baserri atzeko elektrizitate-kableak (umezaroko zarata hura nire Beldur
Handien soinu-bandan itsatsita dago).
Aitita eraman zuen afrontua zen hura. Afrontu madarikatua. Zergatik atera behar izan
zuen aititak eguraldi makur harekin? Ekaitzak irentsi zuen. Gauak.
Harrezkero, haizeak modu hartan putz egiten zuenetan, amamak hitz haiek esaten
zituen: Hemen dago. Guk ez genuen ezer entzuten, haizearen ufadak besterik ez. Berak
bai. Berak aititaren intziriak entzuten ei zituen, haizearen ziztuekin nahasirik.
Entzun duzu? Hemen dago!
Mariak amamaren ahotsetik erreskatatu nau.
Bai. Hor dago.
Urratsak entzun ditugu. Ez. Ez dira urratsak: oinak tarraz doaz. Dortoka baten
dorpeziaz, sugearen isiltasunaz. Edo zuraren krakadak dira?
Batera altxatu gara, batera joan gara komunerantz. Argia piztu dugu. Ez dago inor.
Aterki bustia, hori bai. Baina ez dago betiko moduan: zabalik dago, bainuontzian.
Argia amatatu dugunean, komuneko ispilutik norbait begira dudala sentitu dut.
Laguntza eske. Hori begitandu zait: norbait laguntza eske ari zaidala ispilu hartan.
Ikusi duzu? galdetu diot Mariari.
Zer?
Hor. Ispiluan.
Ez. Ez dut ezer ikusten.
Bai. Hor dago. Hortxe. Begira.
Mariak argia piztu du. Komuneko ispiluan biok gaude, beste inor ez.

Hirugarrena. Aterkiaren jabea. Mariaren eta bion arteko sekretua. Horixe erabaki dugu:
inori ez esatea. Galdera batek elikatzen du gure beldurra: zer gertatuko litzateke aterkia
hartu eta etxetik aterako bagenu? Nahiago dugu galdera hori lo utzi. Sekula ez dugu
aterkia ukitu. Badakigu hor dagoela, baina beste dimentsio bateko objektua da guretzat.
Hirugarrenaren aterkia da. Hain erreala, eta, aldi berean, hain irreala!

Gurasoenean izan naiz asteburuan. Mariagandik urrundu behar nuen. Azken asteak
luzeak izan dira. Tiraz eta biraz beteak. Maria leher egiteko zorian dago. Hirugarrenaren
presentzia absente hori jasanezin bihurtu zaio. Musker baten antzera entzuten dugu
etxean mugitzen. Haren lizun-sundak dena hartzen du. Egunean-egunean hurbilago
sentitzen dugu. Eta, hala ere, oraindik ez dugu ikusi. Horrexek ateratzen du Maria bere
onetik: Hirugarrenaren inmaterialtasunaren hurbiltasunak.
Amamaren begiak dituzu esan dit Mattinek.
Nola dakizu hori? Zuk ez zenuen amama ezagutu.
Neba txikiak baietz egin dit buruaz, arrazoi duela (dudala).
Amama ezagutu barik dakit hori. Sinisten ez badidazu, tori hau.
Argazkien albuma pasatu dit.
Familiaren albumean sartzea da asmatu den denboraren makina merkeena (eta
arriskutsuena). Hor daude aldi berean izan garen (eta dagoeneko ez garen) ni guztiak.
Denak daude hilda. Eta, hala ere, horietako bakoitzaren arrasto urrun bat ikusten dugu
ispiluaren aurrean jartzen garenean. Edo ez?

Ikusten duzu? Amamaren begi berberak dituzu!


Argazkiari begiratu diot. Egia da. Zera pentsatu dut: honelakoxea izango naiz
zahartzaroan? (gordinago esanda, hona benetako galdera: nora joaten da edertasuna?).
Denboraren makinatik bueltan, galdera bat daukat urdailean haginka: non daude
aititaren argazkiak? Erantzun eza izan da haginkadarik mingarriena. Inork ez dit
albumeko hutsune haien zergatia azaldu. Zera pentsatu dut: ekaitz hark aitita ez ezik,
haren oroitzapena ere eraman zuela.

Eztabaida latza izan dugu goizean.


Zuk nahi ez baduzu, neuk egingo dut. Ezin dugu honela jarraitu, Amaia.
Mariak aterkia etxetik atera nahi du. Bestela bera joango da. Ezin du gehiago.
Ulergarria da: aurreko gaua jasanezina izan da. Hirugarrena etxeko leihoak zabaltzen
ibili da gau osoan. Gu, leihoak ixten; bera, berriro zabaltzen. Baina zergatik? Zertarako?
Zer esan nahi digu?
Gosaldu ondoren, hondartzara joan naiz. Bakarrik egon nahi dut, nire sentimenduekin
berba egiteko. Maria gero eta urrunago sentitzen dut. Errudun egiten nau. Erruduna,
Hirugarrena defendatzen dudalako. Eta baliteke arrazoia izatea: pena ematen dit. Ez
genuke Hirugarrena deitu behar, ezpada Lehena. Bera gu baino lehen dago hemen.
Komunaren iluntasunean, haren laguntza eskea sumatzen dut ispiluan. Edo hori
iruditzen zait. Ispiluan, benetan, ez baita inor bizi. Edo bai?

Kezkatuta nago. Hiru egun pasatu dira Maria barik. Hondartzatik bueltan etxea hutsik
aurkitu nuen. Mariaren zantzurik ez. Egia ote da etxetik joan dela? Ezezkoan nago: inor
ez da betiko joaten armairuan soinekoak utzita. Eta, hala ere, falta da. Haren faltak min
ematen dit. Orain bai. Orain errudun sentitzen naiz. Gauza txarra da erruduntasuna: ez
dizu arnasa hartzen uzten.

Bi aste. Bi aste Maria gabe. Haren absentzia ukitzen dut mahaian hiru platerak jartzen
ditudanean. Badakit bi hutsik geratuko direla, Maria ez dela etorriko, ezta Hirugarrena
ere.

Gaur, komuneko atea ireki dudanean, aterki bustiaren ondoan betaurreko batzuk ikusi
ditut. Mariarenak. Bertan utzi ditut. Falta direnen gelak dauden bezala utzi behar dira.
Eta haien objektuak erlikiak dira. Eta erlikiak ez dira ukitzen.

Bart ez dut altxatu behar izan leihoak ixtera.

Komuneko ispiluaren iluntasunetik, bi begirada.

Azkenean, pozik nago. Argazki galduak topatu ditut.

Bernardo Kapanaga
Oharra: honako hau Irati Jimenezek idatzitako Hirugarren bat narrazioaren segida da.
Irati Jimenezek narrazio hori Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Jarraitzeko
prest? Orain zure txanda da sariaren hirugarren deialdirako idatzi zuen. Helburua
narrazioari segida ematea da.

2012/01/02 12:23:30.534 GMT+1

Klaus Kummer

Klaus Kummer Guggenheim museora gonbidatu dute. Krisialdi baten


ostean, tunelaren amaierako argia hasi da ikusten. Osaturik sentitzen
da, berrindarturik. Sormenaren taupada sendoak sentitzen ditu
buruan, eta irrikaz dago berriro ere mundua harritzeko: inoiz egin
duen artelanik ausartena sortuko duela iragarri du. Ohi duen bezala,
bakar-bakarrik arituko da. Inaugurazio-egunera arte, inork ez du
sortze-prozesuaz ezer jakingo.
Bilbora heldu orduko, Elorrio izeneko herrira desbideratu da. Egun
euritsua da. Neguaren hats leitua igar daiteke nonahi. Herrira helduta,
aparkatu eta plazara abiatu da. Bertan, gizon-emakume batzuk ikusi
ditu, eta haien artetik batek zirrara eragin dio. Zirimolaren antzeko
zer edo zer igarri du bihotzean. Emakume gaztea da, liraina. Haren
gorputzean oraindik senti ditzake nerabezaro urrunaren lorratzak.
Taldearen atzetik joan da. Antzoki batean sartu dira. Hango langile
batek esan dio koru bat dela eta ordubete barru kontzertua emango
duela. Ondo etorriko zaio musika entzutea: maiz, sormenaren lehen
txinpartaren eragilea izan ohi da. Baina batez ere neska hura ikusi
nahi du oholtzan, distantziatik. Haren ezpainen bibrazioa igarri nahi
du, haren bularraren mugimendua.
Aurkezleak abesbatza aurkeztu du. Txaloak. Hor dator! Neskak
gatibaturik dauka Klaus Kummerren begirada. Badu zerbait berezia,
taldeko beste neskengan ikusten ez duen grazia misteriotsu bat.

Lurrin hordigarri baten antzera iristen zaio, iradokitzailea eta basatia


aldi berean.
Kantatzen hasi dira. Abesti haien gozotasunean kulunkatu da,
besaulkian behera irristatuta. Haietako batean, soprano bi aurreratu
dira. Ahots ederrak dituzte. Hala ere, bi ahots haien azpitik beste bat
entzun du, motelagoa, finagoa, baina mila aldiz xarmangarriagoa.
Birjina baten ahotsa iruditu zaio, sekula edan daitekeen urik garbiena.
Ahots haren bila hasi da, eroturik. Eta bai: bera da, jainkosa herabe
hura! Haren bular nerabearen mugimenduan ezarri ditu begiak, haren
ezpainen

dardaran.

Hantxe

dago,

begi-bistan,

irudika

litekeen

eskulturarik ederrena, haragi bihurtua!


Kontzertuaren ostean, atzetik jarraitu dio. Beste korukide batzuekin
joan da automobilean Durango deritzon herriraino. Halako batean,
autotik jaitsi eta bebarru baterantz abiatu da. Klaus Kummer bizkor
mugitu da. Furgonetatik jaitsi eta ateraino heldu da, itxi orduko. Neska
igogailuaren zain harrapatu du. Irribarre lotsatia eskaini dio. Klausen
bularra tinbal erotua da. Piztia bat nabaritu du erraietan bultzaka,
baina eusten saiatu da: gozoa izan nahi du neska harekin.
Kontzertuan egon naiz. Ahots zoragarria daukazu. Utzidazu neure
burua aurkezten: Klaus Kummer naiz, eskultorea.
Neskari distira antzeman zaio begiradan, zeruan bat-batean dar-dar
egiten duten izarrei bezala.
Ezaguna egiten zait zure izena. Irakurria dut zuri buruzko libururen
bat.
Benetan?
Bai. Artista handia zara. Bazatoz etxera, zerbait hartzera?
Neska haren begiradan sugar kiskaltzailea sumatu du. Eta ahotsa?
Leizeren batetik datorren xuxurla umela da, eta umeltasun hark
osorik blaitu duela sentitu du. Ulises etorri zaio gogora, eta

itsaslamina haien kantu hordigarriak. Baina Klausek ez du mastarik ez


sokarik bere burua lotzeko. Ahul sentitu da: lamina haren ahotsak
atoian darama eskaileretan gora. Neskaren eskua sentitu du berean,
eta ikara eragin dio haren hoztasunak. Lei-kandela iruditu zaio.
Etxean sartu direnean, Klaus Kummerrek ez du ezertarako astirik izan:
neska gainera etorri zaio. Haren irriaren zirria nabaritu du belarrian.
Benetan gustatzen zaizu nire ahotsa? Ba, nahi baduzu, kantatu
egingo dizut. Gauero. Xerezade izango naiz zuretzat.
Puntuan, lamina kantuan hasi da. Haren ezpainetatik doinu eztia
aireratu da. Nota haiek tximeleta-burbuilak begitandu zaizkio. Klaus
Kummerrentzat droga lo-eragilea da ahots paregabe hura. Estonaturik
miretsi du neskaren edertasuna: bizitzaz jantzitako maniki sorgindua
dirudi. Gorputz mehe hark kristalaren hauskortasuna du, baina
diamantearen antzera diz-diz egin du biluztu denean. Gainean paratu
zaio, eta sugarren lizunkeriaz mugitzen hasi da. Ondoren etorri dena
sumendi batean jaustea bezalakoa izan da. Hura zerua eta infernua
izan da batera: mina sentitzeraino gozatu du. Basapiztia haren
atzazalek urratuz bete diote bizkarra, haren haginkadek markaturik
utzi diote iduna.
Pasioaren irakinaldian, Klaus Kummerrek, bihotza galopan duela,
harentzat inoiz egin duen artelanik bikainena egingo duela agindu dio.
Neskarentzat ez da nahikoa izan.
Jainkosa bihurtu behar nauzu. Nire kantuak ez dezala amairik izan
eskultura horretan.
Orduan isiotu zaio (dio) ideia: egingo duen eskultura kolosala izango
da, sekula egin duen erraldoiena, ilargiaren misterio zurbilaz museoa
betiko argituko duena.
Ideia haren bor-bor beroa buruan abiatu da Bilborantz, gauaren
begirada izarratua lagun duela. Neska darama berarekin, betiko
osperantz egingo duen azken bidaian.

Hiletan ibili da lanean, harria lantzen, ideia hari dimentsioak ematen.


Sekula sentitu ez duen grinak gidatu du: unibertsoaren handitasuna
sartu nahi du eskultura hartan, hasierako Big Bangera ekarri nahi
izango balu bezala. Eztanda kosmiko haren oihartzunak barreiatu nahi
ditu museoko horma eta sabaietara; haren erradiazioa betikotu egin
dadila, neskaren ahotsaren durundiaren bidez.
Inaugurazio-egunean,

Klaus

Kummerren

aginduz,

Guggenheim

museoa guztiz ilundurik ageri da. Kobazuloaren sentsazioa sortu nahi


du: bisitariek inpresioa izan dezatela Lurraren erraietara barneratzen
ari direla. Efektu hori areagotzeko, iluntasun erabatekoan tantak
entzuten dira, balizko estalaktitek isuritako malko hotzak. Eta isiltasun
haren baitatik ahots bat etorri zaie, galeria urrun batetik edo. Ahots
urrun hark gidaturik egin dute aurrera, erradiazio haren bila.
Hurbildu ahala, ahots-hari hura zolitu egin da. Hasierako tanta urrun
haiek xirripa bihurtu dira, eta gero, ibai zabal. Bisitariak ur epel haren
ferekaz blaitu dira, eta, ibai gero eta sakonago hartan barneratuaz
batera, ur-lasterrak ahots haren hizkuntza sekretua xuxurlatu die.
Amaren umetokira bueltatzea bezalako sentsazioa izan da ilunetan
dagoen aretora heltzea. Han ahotsak ilargi betearen handitasunaz
egiten du distira: haren errainuak unibertsoaren taupadak dira.
Itsasoan murgiltzea bezalakoa izan da.
Aretoaren iluntasunean lehen argi printza artelanean pausatu denean,
emozio-eztanda batek xurgatu ditu bertan bilduak, lekurik eta
denborarik

gabeko

sakontasunerantz.

Ozeanoaren

hondoan

altxatutako eskultura ikusi dute. Hainbat gizairudi daude, elkarri


eskua

emanda.

Eraztuna

osatzen

dute,

eta

osotasun

hartatik

ametsezko musika sortzen da, erradiazio kosmikoa.


Eraztun hartako eskultura bati argitasun berezia dario. Huraxe da
unibertsoaren bihotza, edertasun guztien sorburua, ahots gardenaren
iturria. Klaus Kummerrek bisitarien masaila bustiak ikusi ditu bere
ezkutalekutik, eta berari ere ibaitu zaizkio begiak. Hain hurbil du

unibertsoaren bihotza! Harriaren barruko espazio hutsean sentitu du


neskaren eskuaren hotza, haren eskumuturreko zainen taupadak.
Eta

pentsatu

du

ez

dagoela

mundu

hoberik

hiltzeko:

bere

itsaslaminaren kantuarekin batera joango da astiro-astiro amatatzen,


iraungiz doan kandelaren antzera.

2012/02/14 13:59:11.808 GMT+1

Jeins Bon
Arratsalde goibel hartan Jeins Bonek, hiriko etorbide nagusitik zihoala, ilara izugarria
ikusi zuen portalada batean. Egia esan, ez zen ilararen hasiera ikusten, portaladaren
barrenean galtzen baitzen. Bai ostera kalean gora zihoan giza lerro amaigabea,
eraikinaren hormari itsatsia, oinezkoen joan-etorria ez galaraztearren. Izan ere, espaloia
estua zen, eta ibiltariak ugari. Hauetako gehienak, presaka ibili arren, ilararantz
hurbiltzen ziren, ea ordu hartan horrelako jendetzak zer egiten zuen galdetzera, denda
eta bulego guztiak itxita baitzeuden.
Jeins Bon giza korrontearen aurka zihoan, kalean behera, baina ia ezin zuen aurrera
egin. Bazter baten geratuko naiz, jendetza igaro arte, pentsatu zuen, hormarantz
hurreratuz. Baina han giza korrontea ikaragarria zen, ezin izan zuen ezer egin bere
gorputza jende aldrak bultzaturik kalean gora somatu zuenean. Lurra ere ezin zuen
zapaldu, airean zihoan, haize erauntsiak eroanda legez.
Ilara luzearen parean jende multzoa itogarria zen. Estu-estu bata bestearen kontra, ez
atzera ez aurrera zegoen Jeins Bon, belarri-belarrian emakume baten txilioak pairatuz,
alde guztietatik bultzadak eta ukondokadak jasanez. Azkenean, bultzaden eraginez,
ilararen barruan sartu zen, eta harekin bat eginda, portaladaren bidea hartu zuen.
Beraren moduan harrapatutakoak asko zirela konturatu zen, egiten zituzten orroei
erreparatuta. Beraz, ilara bat barik bi ziren han, gutxienez. Eta gogoz kontra
harrapatutakoena zen guztietatik arinen zihoana, halako abiaduraz egiten zuen aurrera
ze Jeins Bonek, konturatu orduko, portalada barruan ikusi zuen bere burua.
Han, lekua txikiagoa izanik, ilara guztiak batu eta korapilatu egin ziren. Berriro ere
esturak eta izerdia. Asko eta asko, jendetzaren korronteari aurka egin nahian, kanpora
irteten ahalegindu ziren. Besteengandik bereizteko ahalegin horretan, garrasika
zebiltzan eten gabe, besoak gora eta behera modu airatuan erabiliz, aurpegiak gorrigorri eginda. Gorantz joan nahi zutenak, berriz, marmarka zebiltzan, kolkorako hitz
egingo balute legez. Edo ez zuten berbarik egiten, euren jardun eta arreta bakarra
gorantz joatea baitzen.
Jeins Bonek ezin zuen egoera hura jasan, berak ere buelta egin eta kanpora irten nahi
zuen. Baina bueltatzea bera ezinezkoa zen. Horregatik, kanpora irten nahi zuen gizon
lodikote baten ondotik pasatu zenean, haren belarrira gerturatu eta zergatia galdetu zion,
ea zergatik zegoen hainbeste pertsona han.
- Horretarako -erantzun zuen gizonak- gorago jo beharko duzu. Hemen daudenek, zuk
bezala, ez dakite ezer. Ni hemen bizi naiz, bosgarren pisuan, baina ilara askoz gorago
doa. Beheko pisuetan zaudetenok galdezka aritzen zarete. Benetako ilara han goian
dago.
Eta garrasika jarraitu zuen, aurpegi guztia izerdituta. Bultzada eta birao artean, Jeins
Bonek aurrera egin zuen. Ihesaren beharra orain atzeraezina zen, gorputz osoa dar-dar
zeukan, burua zorabiatu beharrean. Azkenean, denboraren zentzua aspaldi galduta zuela,

benetakoa zirudien ilarara ailegatu zen, eta galdezka hasi, gogoa indarberritu balitzaio
bezala. Agure ilun batek erantzun zion.
-Zer? Zertarako gauden hemen? Geuk bageneki! Egia esan, jende piloa ikusi dugu
portaladan, ilara luzea, eta jakinminak eraginda, hemen gaude, zuk eginiko galdera hori
buruan. Izan ere, hemen ikusten duzun ilara hau ez da benetakoa, benetako ilararen
zergatiaz galdetzeko elkartu garenona baino. Baina galdera horrentzat ez dago
erantzunik. Eta berandu da, ezin da zulo honetatik irten, behin sartuz gero. Agian ez
dago benetako ilararik, eta hemen gaudenok gizaki erratu deslaiak baino ez gara.
Agurea, hori esanaz batera, txoko baten kiribildu eta negarrez hasi zen, etsita. Orduan
ulertu zuen Jeins Bonek eskailerako maila guztiak igo arren, benetako erantzuna
lortuagatik, ez zela handik egundo irtengo. Ziurrenean, azkenean ez zegoen ezer: nor
edo nor geratu da espaloiaren erdian gora begira, eta handik lasterrera ibiltari guztiak
geldi daude, zeruari begira, zer ikusiko zain. Autoak ere geratuko dira, autobusak
berdin, eta jendetza gora begira, eta ezer ez dagoen lekuan, aldraren irudimenak
asmaturik, ikuskari ugari sortuko dira, eta benetakotzat hartuko dituzte.
Eskaileraren amaieraraino iritsi zenean, arnasestuka eta goibeldurik, bertan ikusi zuen
erantzuna, zutunik, errukigabe, ailegatzen zenaren aiduru: borreroa zen, eskuetan
aizkora zorrotza, burua estalita, kolpe latz batez lepoa mozten zuena. Jeins Bonek
aizkoraren zorrotza sentitu zuen kolkoan, baina ezerezaren amildegi amaigabean
murgildu aurretik borreroaren berba ankerrak eroan zituen berarekin:
- Norberak babesteko asmoz altxatzen dituen hormak, aterpe barik ziega baino ez dira
bihurtzen.

2012/04/01 13:29:16.170 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (0)


Bihartik aurrera, Txistu y Tamboliek egunean-egunean oraintsu arte
galdutzat jotzen genuen ipuina eskainiko dizue, atalka: Xaburuko
kondesaren hortzordeen abenturak.
Urte asko dira ipuina heldu zitzaigunetik. Hain zuzen ere, Txistu y
Tamboli... y va, le mata y vuelve aldizkaria prestatzen ari ginela
bidali ziguten. Egia esateko, bigarren zenbakia izango zen hori oso
aurreratuta

genuen,

eta ordurako aukeratuta

genituen

testuen

bikaintasuna kontuan izanda Estanislao Vararen Garbie ipuinak


egundoko
dimentsioak

arrakasta
aldizkaria

lortu
lar

zuen

eta

potolotuko

ipuin
zuela

heldu

berriaren

pentsatuta,

beste

baterako gordetzea erabaki genuen.


Gauza jakina da gure literatura-batzarrak garagardoz eta bestelako
liluragarriz hornitzen genituela eta batzarrondoetan Goienkaleko
tabernetan ibitzen ginela eromes praketako poltsikoak txanponez
gainezka egin arte. Parranda haiek Gogokoa zenean amaitzen ziren,
bozgorailuetan Benito Lertxundiren ahotsak zoiezie etxera, mozkor
arraixuok! esaten zigunean.
Parranda hartan ipuina eskutik eskura erabili genuen, eta gure
txistukide piromanoaren txiskeroa ere dastatu zuen. Azken baten, zer
espero

daiteke

ganorabako

koadrila

batengandik?

Hurrengo

batzarrean elkarri egotzi genion ipuinaren gobernu eza, baina


tenplau!, damuaren arrastoak lehen garagardoaren lurrunaz uxatu
genituen-eta. Kontua da betiko ahaztu genuela Xaburu kondesa,
mozkorraldiaren zulo beltz horietako batean galdu zelakoan.
Eta, urte askoren ostean, ezustea! Gure txistukide erretiratu batek,
gurasoen etxera egindako bisita batean, amaren erretolika entzun
behar: ganbaran gordetako kutxak jainkoarren eramateko! Kutxa

haietan, gaztetako gauzak: unibertsitateko apunteak eta liburuak,


aldizkari zaharrak Eta, badaezpadako ondare hartan, aldizkari baten
orrien artean ostenduta ipuin galdua!
Gure utzikeria barkatzeko eskatuko genioke egileari, baina ezin:
ipuina sinatu gabe etorri zitzaigun. Zelan arteztu, beraz, egindako
okerra? Zuen laguntza behar dugu, lagunok. Zein idazlerena izan
daiteke? Izenik ematen ausartzen zarete? Burua agertuko ote du
benetako egileak? Bada, jakin dezala osorik argitaratu arteko epea
ematen diogula (jakina, ipuinaren amaiera zein den zehazteko
eskatuko diogu).
Hortik aurrera, Anonimo ospetsuari egotziko diogu autoretza.

TXTko buruzahagitza

2012/04/02 10:07:18.463 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (1)


I- Hortzordeen ihesak dantzaldia arriskuan jartzen du
Gau batean, Xaburuko kondesa lo zegoela baliatuta, haren hortzordeek ahotik jauzi egin
eta ospa egin zuten. Kondesa ez zen goizera arte haien faltaz ohartu. Ispilu aurrean
plantatu eta izuturik ikusi zuen aho barruko gabezia hura. Nora joan zitekeen itxura
harekin? Ikustekoak ziren haren espantuak, gogoratu zuenean biharamunean dantzaldira
joan behar zuela! Dantzaldi hartan esperantza handiak jarrita zituen, eta esperantza
haiek guztiek izan bat zuten: Bakedanoko kondea. Herrira etorri berria zen, oporretan,
eta aste bat ematekoa zen bertan. Baina, orain, hortzik gabe, nola konkistatuko zuen
kondea? Zerbait egin behar zuen, azkar egin ere. Hortzordeak berreskuratu behar zituen,
osterantzean akabo kondea eta harekin eraikiak zituen amets guztiak!

2012/04/03 09:37:05.466 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (2)


II- Hortzordeen bihurrikeriak eta haren biktimak
Bien bitartean, hortzordeak bihurrikeriak egiten hasi ziren. Goizean goizetik, Kale
Nagusian ibili zen, gora eta behera zebilen jendeari hanketan haginka egiten. Ondo
aukeratu zituen biktimak. Kondesak hainbeste gorroto zuen Monakoko printzeari,
adibidez, haragi puska ederra kendu zion aztaletik. Esan beharra dago kondesak titulu
faltsu hori jartzen ziola bere suhiari, alaba txikiarekin ezkonduta zegoen morroiari,
preseski. Sekula ez zuen onartu ezkontza hura, gizon txiki eta ezdeus hark ez baitzion
familiari ez titulurik ez diru-onurarik ekarri. Gosea besterik ez zuen ekarri, gose
alimalea. Kondesak zioenez, gizontxo hark elefantearen urdaila zuen, baina oiloaren
duintasuna. Etorri berri hark gutxieneko duintasuna balu, bazter batean geratu beharko
luke, janarien hondarren zain. Baina ez: lotsagabeak mahaiburuan jartzeko ohitura zuen,
zorripiztu halakoak, eta lehena zen jatekoa aukeratzen. Besteentzat hondarrak!
Horregatik deitzen zion Monakoko printzea, gorrotoz eta isekaz.

Bestalde, hortzordeen beste biktima bat Jesusen Zerbitzarien abadesa izan zen:
abituaren azpialdea zati-zati egin zioten. Abadesaren biraoei erantzunez, hortzordeek
haginak klaskatu zituzten, barre-algaraka. Eta zantzo haiek pertsona ezagun bat
gogorarazi zioten abadesari. Ezin asmatu norenak ote ziren hortzorde malapartatu haiek
baina!
Gero, olgeta harekin nekaturik, denda ospetsuenetan sartzen hasi zen, lapurretan.
Denetarik harrapatu zuten: harribitxiak, soineko garestiak, kapelak eta topatu zituen
beste zeinahi objektu. Janari-dendetan ere triskantza galanta eragin zuten, batez ere
gozoki-dendetan, kondesa oso ahozuria baitzen. Gainera, urdailik ezean hortzordeek ez
zuten gosearen sentsaziorik, eta, beraz, ez ziren behin ere asetzen. Haien txikizioak ez
zuen bukaerarik!

2012/04/04 09:34:54.572 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (3)


III- Kondesaren ametsak
Kondesak goiz osoa eman zuen etxea miatzen. Normalean bainugelan uzten zituen
hortzordeak, kutxatxo zuri batean, baina gau hartan, dantzaldiak eragindako
urduritasunagatik, hortzak eranztea ahaztu zitzaion. Ohean etzanda, amets egiteari ekin
zion. Itzarrik egiten diren ametsak onenak izaten dira, nahi dituzun eran molda daitezke
eta. Hala ari zen kondesa: dantzaldira heldu orduko, kondea beste emakumeen artean
ederrentzat jo zuen; hurbildu egin zitzaion eta dantzan egiteko eskatu zion; vals hartan,
emakumeek hain modu trebean erabili ohi dituzten arteak baliatuta, kondearen bihotza
irabazi zuen. Ororen buru, bihotzarekin batera kondearen diru-zorroa lortzea zen haren
asmoa, pilatuta zituen zorrak kitatzeko modu bakarra baitzen (mundu guztiak daki
maitasunaren ifrentzua materialismoa dela). Baina amets gozo haiek xaboi-ponpak
bezala desegin zitzaizkion loak hartu zuenean.

2012/04/05 10:18:58.796 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (4)


IV- Hortzordeak haginlariarenera doaz
Goiz osoa droga ateratzen ibili ondoren, eguerdi aldean hortzordeak atseden hartzera
joan ziren. Nora, eta haginlari baten etxera! Bertan, apal batean ezarririk, hainbat
hortzorde zeuden, erakusgai. Haien ondoan jarri ziren kondesarenak ere. Beste
hortzordeek inbidiaz begiratu zieten: haginetan odol arrastoak ageri zitzaizkien, baita
haragi puskak ere. Orduan, kondesaren hortzordeei fantasia bat eraikitzea otu zitzaien.
Hortzak klaskatuz, besteei jakinarazi zieten banpiro bat zela haien jabea, baina egunez,
hura lotan zegoenez, askatasuna izaten zutela hor zehar barrabaskeriak egiten joateko;
goiz hartan bertan izua eragin zutela Kale Nagusian, eta, biharamunean, iluntzean,
dantzaldi batera joateko asmoa zutela. Beste hortzordeek, inbidiari ezin eutsita, haiekin
joaten uzteko eskatu zieten, arren eta otoi.

2012/04/06 10:18:47.018 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (5)


V- Enkontru desatsegina polizia etxean
Kondesa etsiturik zegoen. Bazter eta okoilu guztiak arakatu arren, hortzordeen
arrastorik ez. Arratsaldean polizia etxera joatea erabaki zuen. Lotsa sentimendu
boteretsua izaten da, baina are indartsuagoa da zorren pisua. Jakina: ezin zuen dantzaldi
hura galdu.
Etxetik polizia etxerainoko bidean izkintxo egin zien ezezagun guztiei, ahoko gabezia
lotsagarri hura igarri ez ziezaioten. Ez zitzaion batere erraza gertatu, haren ohitura
baitzen mundu guztiarekin berba egiten gelditzea. Munduan ez zegoen harentzat txutxumutxuetan eguneratuta egotea baino gauza garrantzitsuagorik. Zazpisuete galanta zen
bera, gero! Haren gainean ez zezala inork gaiztakeriarik esan baina! Horrexegatik zin
eragin zion poliziaburuari salaketaren berri ez ziezaiola inortxori eman.

Hortzordeak ebatsi dizkidate. Erruduna bila dezazula agintzen dizut, gaur bertan.
Bihar pertsona garrantzitsu batekin egon behar dut, eta, ulertuko duzunez, ezin naiz
haren aurrean honela agertu
Orduan, gelaren kanpoaldean orroak entzun ziren. Ahots haserretu hura ezaguna egin
zitzaion Xaburuko kondesari. Atea braust zabaldu eta hara nor sartu zen gelan, katapulta
batetik jaurtitako harritzarraren indarrez: Jesusen Zerbitzarien abadesa!

2012/04/07 10:56:48.581 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (6)


VI- Abadesaren salaketa
Basapiztia batek ere ez lituzke halako orroak egingo. Eskuen artean abitu urratua
zekarren.
Deabrukeria hau egin didana harrapatu behar duzue! Norbaitek haginka egin dit
atzetik gaur goizean, eta abitua urratu!
Orduan ikusi zuen Xaburuko kondesa gelaren bestaldean. Eta kondesaren aho barruan,
hutsune salagarri hura.
Orain ulertzen dut dena! Bera izan da! Eta, proba ezkutatzeko, haginak gorde ditu
madarikatuak! Jaungoikoaren gorroto guztia eror dadila haren gainean!
Abadesak aurrera egin zuen, eraso itsuan. Xaburuko kondesak galdurik ikusi zuen bere
burua: abadesak tartariarren armada bera zirudien, oldar basatian. Polizia guztien besoak
behar izan ziren gorroto-galerna hura gerarazteko.
Abadesa setiaturik ikusita, kondesak abagunea baliatu zuen kontraerasoa antolatzeko.
Abadesak izena besterik ez du mojatik. Egiaz, pozoi-putzua da, sinets iezadazue.
Orratz batez ziztatzen baduzue, sufre usaina zabalduko da gela honetan.
Suari alkohola botatzea izan zen hura. Abadesak Eliza Katolikoaren aurkako atentatua
egiteaz salatu zuen Xaburuko kondesa. Erreta amaituko zuela agindu zion, aspaldiko

heretiko haien antzera. Haren iritziz, dena ondo pentsatuta egin zuen kondesak. Guztien
ezaguna zen nolako gorrotoa zion (ez bakarrik berari, ezpada elizaren hierarkia
guztiari), eta erraz frogatuko zen hagin haien jabearen aginduz egin ziotela horzka,
auskalo zer sorginkeria erabilita, eta abitua urratzea ez zela ekintza hutsala, benetako
asmoa kristautasunaren oinarriak suntsitzea baitzuen.
Ez izan zalantzarik amaitu zuen salaketa, abitu urratua astinduta Hagin horiek
azkar harrapatzen ez badituzue, luze gabe gure zibilizazioaren balio guztiak hauts
bihurtuko dira!
Gauza batean bat etorri ziren andre biak: hortzordeak topatu beharra zegoen, kosta ahala
kosta.

2012/04/08 10:11:06.213 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (7)


VII- Karliteko bizkondea eta haren semeak
Karliteko bizkondearen jauregia argiz eta lorez ederki horniturik zegoen. Bizkondea oso
zaharra zenez, areto nagusiaren goialde batean jartzen zuten, besaulki batean, hodei
batean pausaturiko jainko txiki baten gisan. Egia esan, sarkofagoetako momiak baino
gutxiago mugitzen zen gizagaixoa. Burua besaulkiaren hegalean paraturik, enbor
pipiatua zirudien.
Haren bi seme ezkongabeek, berriz, sugandilen abileziaz mugitzen ziren aretoan zehar.
Ondo irabazitako ospea zuten: erresuman ez zen ezagutzen haien mailara hel zitekeen
gonazalerik. Mihi gaiztoen joan-etorriek ziotenez, emakume gutiziatuenen logelak
gaztelu garaituak ziren Fredo eta Begnatentzat. Amak zein alabak, denak ziren ehizaki
gozoak satiro haientzat: gorputz eta aurpegi ederrenak aukeratzen zituzten beti, eta ez
zuten behin ere hutsik egiten.
Horrela ari ziren orduan ere, areto nagusian batetik bestera, harrotasunez hanpaturik.
Han ziren emakumeak bitan banatzen ziren: batetik, haiekin oheratzeko ohorea izan
zutenak; bestetik, ohore hori irabazi nahi zutenak. Azken horiek ez fortunarik ez

edertasunik gabekoek, hain zuzen ere aldarrikatzen zituzten ozenkien bizkondearen


semeekin izandako ustezko abentura eta enkontruak. Haien berba-jarioaren emaiari eta
garrari erreparatuta, errazto ulertzen da zer bikote gaindiezin egiten duten desioak eta
irudimenak.

2012/04/09 20:33:22.549 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (8)


VIII- Kondesak eta haren hortzordeek topo egiten dute
Xaburuko kondesa bigarren tropa horretakoa zen: edertasuna sekula ez zitzaion ispilu
aurrean agertu. Edozein modutan ere, erokeria iruditzen zitzaion maitasun istorioak
asmatzen hastea. Haren ustez, mutxurdin susara haiek ez zuten duintasun izpirik;
gainera, berari interesatzen zitzaion larru bakarra diru-zorroarena zen, eta denek zekiten
jauregi hartako ondasunak jabea bera bezain pipiaturik zeudela. Hala ere,
handinahikerian bizitzea maite zutenez, temati ekiten zioten jaiak antolatzeari. Gau
hartako dantzaldia ahalegin antzu haren azken emanaldia zen. Eta kondesak faltsukeria
hartako aktorea izan nahi zuen. Sinetsi nahi zuen oraindik egunik zoriontsuenak
(dirutsuenak, bestela esanda) etortzekoak zirela. Baina horretarako oztopo handi bat
zuen: hortzordeak falta zitzaizkion. Horrexegatik zegoen aretoaren bazter batean,
loreontzi handi baten atzean ostendurik.
Bertatik, areto guztia ikusten zuen. Arretaz arakatzen zituen mugimendu guztiak, ohikoa
zuen hontz-begirada hipnotiko harekin, baina alferrik: Bakedanoko kondea ez zen agiri.
Orduan, gorantz begiratu zuen batean, bihotzak eztanda egin zion bularrean:
hortzordeak han goian zeuden, bizkondearen belarriaren ondo-ondoan, lotsabako
malapartatuak! Zer denganino egiten zuten han baina? Auskalo zer astakeria ari ziren
asmatzen, bizkondearen ahoan halako irribarre maltzurra marraztu baitzen.
Eta haren atzealdean, dozena erdi hortzordek korua egiten zieten, haginak elkarren
artean klaskatuz.

Kondesa, hontz-begiak plater bihurturik, keinuka hasi zitzaien, berehala aho barrura
buelta zitezen. Baina hortzordeek inoiz baino jostalariago ziruditen, bizkondeari
egindako barrabaskeriak (eta egiteke zituztenak) kontatzen ari baitzitzaizkion. Ez
horixe: oraindik ez zuten aho barrura itzultzeko gogorik. Dantzaldi hartan hainbat
ipurmami guri dastatzeko asmoa zuten, eta asmo lizun haiek ziren, hain zuzen ere,
bizkondearen irribarrearen eragile.

2012/04/10 19:02:13.921 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (9)


IX- Bizkondearen eta hortzordeen arteko elkarrizketa
Bizkonde jauna: egia da ipurdiei buruz berorrek dioena?
Hara: bi seme bihurri horiek ez dira nire imitatzaile apalak baino. Sekula ez dute nire
lorpenetara helduko, ezta hurbilduko ere.
Bizkonde pipiatua, besaulkian apur bat tenteturik, harrotuta begiratu zien kondesaren
hortzordeei.
Jakizue, hagin maltzur maiteok, erreginaren beraren ipurmasailei behin baino
gehiagotan egin diedala muin. Eta sinets iezadazue: ez dut egundo horrelako lurrin
gozorik usaindu.
Eta, barka beza berorrek nire atrebentzia, zein dira ipurdirik gozoenak? Areto honetan
horiexek hozkatu nahi nituzke.
Bazirudien hortzordeak, kondesaren ahotik hainbat orduz ihesean ibilita, bizitza propioa
eraikitzen ari zirela eta ez zietela gehiago jabearen aginduei jaramonik egiten, kondesak
mutil lerdenen ipurdi sendoak maite baitzituen. Bistan zen: hortzordeek bestelakoak ere
probatu nahi zituzten. Horra hor bizkondearen iritzia jakiteko grinaren arrazoia. Eta
asko zekien, aladeabrua!: ipurdien gaineko tratatu bat idatzia zuen, nahiz eta logelako
tiradera batean gordeta izan, eskandalagarriegia baitzen argitara emateko.

Bizkondea, buruaren keinu arin batez, bigarren ilaran jesarrita zeuden bi atso seinalatu
zituen.
Bada, ni zuen lekuan banengo, eta eskandalua eragin nahi izango banu, horko bi
horien ipurdiei egingo nieke ausiki.
Neskazahar horiei? Baina zer dio berorrek? Elefante zaharren ipurdien moldea dute
eta!
Bizkondea, atzazalak besaulkian tinkaturik, urguiluz mintzatu zen:
Lagunok, zinez diotsuet: areto honetan bildutakoen arreta erakarri nahi baduzue, egin
kosk ipurditzar horiei. Krakatoa sumendiak kalapita txikiagoa eragin zuen, bi mutxurdin
horiek eragingo dutenaren aldean.
Hantxe zeuden atsoak, ipurdiei aulki banatan ostatu emanda. Bata, Kondebasoko alaba
bakarra; bestea, Akerlandako laugarren alaba, misioetan ibilia baina aspaldi erretiratua.
Mundu guztiari esaten zion moja izateari utzia ziola, baina mundu guztiak zekien inoiz
baino mojagoa zela. Batak zein besteak ez zuten dantzaldirako esperantzarik: haien
asmo bakarra disimuluz ikusmiran egotea zen. Arrosarioa errezatzen ari zirela zirudien,
bien artean beti ere marmarka. Haien bibote luzeak bai, haiek dantzan zebiltzan, halako
moduan non, soineko ilun haietan ezkutaturik, sagu konkortuen tankera zuten.
Hortzordeak, haiei begira, berriro makurtu ziren bizkondearen belarri parera.
Horixe nahi nuke preseski: ahalik eta drogarik handiena ateratzea. Baina, arren, esan
diezadala berorrek zer bertute ikusten dien ipurdi motroilo horiei, nik haietan espantua
besterik ez baitut atzematen.
Entzun ondo, lagunok: bi atso horiek ipurdietan ferekarik imioena igarri eta
behingoan, garrasika hasiko dira, eta Afrika osoko tximino guztiek batera baino
zalaparta handiagoa eragingo dute. Alde batetik, ezusteagatik. Ametsik zoragarrienean
ere ez lukete asmatuko halako gordinkeriarik, hain ezdeusturik dituzte gizonekiko
grinak oro. Atera kontuak: Edertasunaren grazia ez zen haietaz ezta ume-denboran ere
oroitu; Ezaintasunaren dizipulu txit aurreratuak izan dira betidanik. Hara: gizonek
gazte-gaztetatik uko egiten izan diete haien begiradei, badakite-eta begirada soil batek
hil arteko ezkontzara kondena ditzakeela, haientzat arrazoi nahikoa izango

litzatekeelako ezkontza-proposamentzat jotzeko. Ulertuko duzuenez, basiliskoaren soak


maitasunezkoa lirudike bi sugegorri horien begirada pozoituaren aldean.
Hori alde batetik; eta bestetik?
Hortzordeek bizkondearen diskurtsoa arindu nahi zuten, ikusten baitzuten, halako
erretolika luzearen kariaz, inoiz baino pipiatuago zegoela eta une batetik bestera airean
desegin litekeela, haize bolada batez.
Ipurdi-haztatze horrek bigarren erreakzio bat eragingo luke: ipurdien birjintasuna
galtzeak, ekintza miragarri horrek, bide emango die bortxaketa-saiakeratzat jotzeko.
Gizonezkoen lizunkeriekin ohituta dauden emakumeek ez liokete ipurdi-ukitu sotil bati
garrantzirik emango, ohiturik baitaude. Baina bi momorro horiek, zeinek erlikia
saindutzat dituzten beren atarri totoloak, ederto baliatuko lukete aukera, aretoko (eta,
aterako luketen espantu oihuengatik, erresuma osoko) kristau guztiek jakin zezaten
ukituak izan direla, edo, beste modu baten esanda, desiragarriak direla. Zenbat eta
ozenago oihu egin, orduan eta desiratuago agertuko dira beste emakumeen aurrean.
Haserre antzean altxatuko dira antzezle iruzurti halakoak, jasandako ofentsa guztien
begi-bistan gera dadin, eta burua moztutako oiloen moduan alde egingo dute aretotik,
desondraren zipriztinak bazter orotara jaurtiz.
Kalaka luzearen kariaz, bizkondea zutunduz joan zen, tentsio erretorikoz puzturik, baina
azken berbarekin batera tentsio hura guztia deuseztatu egin zen: besaulkian etzanda
geratu zen, errenditurik. Inoiz baino fosilago zirudien.

2012/04/11 20:39:19.100 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (10)


X- Kondesak hortzordeak harrapatzen ditu
Bitarte hartan, kondesa, loreontziko alokasiari orri bat kenduta, haren ostean ezkutaturik
lerratu zen aretoan zehar, sugearen artezia berberarekin, eta, eskaileretan gora joanda,
bizkondea hortzordeekin erasiaka zebilen alderantz jo zuen. Justu elkarrizketa amaitu
zen istantean, eskua altxatu eta hortzordeak harrapatu zituen.

Nireak zarete!
Eta, mugimendu azkar bat eginda, xake-matea exekutatzen duenaren keinu garaile
berberaz, ahora sartu zituen hagin iheslariak. Puntuan, haren aurpegiak udako
eguzkiaren bristadaz egin zuen distira: azkenean, peril guztiak uxaturik, prest zegoen
dantzaldirako!
Jakina, ez zuen beste ezusterik nahi: badaezpada, ezpainak lotuta izan zituen, eta eskua
haien gainean ezarri zuen, hortzorde madarikatu haien beste ihesaldi bat galarazteko.

2012/04/12 12:07:19.031 GMT+2


Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (11)
XI- Tenorearen tenorea
Puntuan, tronpeta hotsak entzun ziren. Ate nagusian mirabe bat agertu zen, gaueko
gonbidatu nagusia aurkeztera. Aulkietan zirenak zutundu egin ziren, bai baitzekiten hura
pertsonaia ospetsua zela: bel cantoaren jainko handia, hain zuzen ere!
Jaun-andreok! Hona hemen Luiggi Portamento tenore handia!
Atean agertu zenean, areto nagusiak gainez egin zuen txaloz eta laudorioz. Halako
harrera beroak adoreturik, kilimusietan hasi zen, artista handiei dagozkien keinu
arranditsuak eginez. Soingaineko more bat jantzita zetorren, buruan kapela zuri dotorea.
Planta harekin, zirku bateko izar nagusia zirudien. Zartailua besterik ez zitzaion falta
bibaka ziharduten piztia haiek guztiak otzantzen hasteko.
Aretoko harrabotsak adierazten zuenez, jaia goreneko graduan zegoen. Denak zeuden
tenore ospetsua entzuteko irrikaz, eta batez ere haren agudorik agudoena eragiten omen
zuen leherketaren aiduru. Zoritxarrez, ez zen ohiko gertaera izaten. Sinesgogorrenek
ziotenez, dena propaganda hutsa zen, Luiggi Portamentoren managerrak asmatutako
ipuina. Horren arabera, tenorea, emanaldiak aurrera egin ahala, puztuz joaten zen, globo
aerostatiko baten antzera, edo erripan behera doan elur-bola gero eta handiagoaren
gisan. Kontuan izanda berez zortzi arroa inguruko gantz-meta zela, erraz uler daiteke

sortzen zuen ikusmina. Egia esateko, aretoan zeuden gehienek ez zioten ahotsaren
gorabeherei jaramon egiten, ezpada sabelaren hazkundeari.
Jarrera horrek nabarmen uzten zuen ikusleen artean gehienak sinestunak zirela: beti
ateratzen zen norbait mirariaren benetakotasunaren alde egitera.
Zeuk ikusi duzu, ala? galdetzen zion fedegaberen batek.
Ez, nik ez, baina Urliak esan zidan Berendiaren ezagun baten suhiaren auzo baten
emazteak behin leherketa ikusi omen zuela.
Eta omen hura froga eztabaidaezina zen gehienentzat.
Eta non dago emazte hori?
Zoritxarrez, hil omen zen.
Hiltzea behin betiko froga zen: haren aurka argudiorik zientifikoena gorotzaren parekoa
zen.
Horregatik begiratzen zioten sabelari, denak baitzeuden eztandaren zain. Horixe zen
miraria: Luiggi Portamentok, oso noizbehinka, leher egiten zuen, nota agudoren bat
ematean. Haren gorputzak gasez mukurututako zeroi hilaren antzera zapart egiten zuen.
Omen zuen. Eta aretoa tenorearen gorputz zatiz zipriztintzen zen. Beso zati bat
lanpararen gainean, burmuin zatiak horman itsatsita, erraiak ikusleen artean
sakabanaturik...
Orduan hasten zen eromena! Denak ateratzen zituzten ordura arte ondo gordetako
poltsak, eta gorpuzkiak batzeari ekiten zioten, sarraskijale goseberen moduan. Izan ere,
gorpuzki haiek mirakulutsuak ziren. Omen ziren. Gorputz-atal bakoitzari gaitasunen bat
egozten zioten. Batzuek min fisikoa kentzen zuten; beste batzuek, min izpiritualak;
hauek onak ziren min ekonomikoak konpontzeko; horiek, maitasunak eragindako
zauriak garbitzen zituzten
Eta gutiziatuenak ahots-kordak ziren. Haiek harrapatzen zituena tenorearen bertute
ororen jabe egiten zen. Omen zen.

2012/04/13 09:50:18.237 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (12)


XII- Dantzaldiaren hasiera
Hiruzpalau aria abestuta, Luiggi Portamento tenore handia atseden hartzera erretiratu
zen, dantzaldiaren ostean bueltatuko zela aginduta. Beraz, oraindik bazegoen
esperantzarik: bigarren zati horretan Donizzetiren Ah! mes amis kantatu behar zuen.
Denek pentsatu zuten aria horretan lehertuko zela, bederatzi do ospetsu haietako batean.
Kantaldiaren lehen zati hori pazientzia infinituz entzunda, Xaburuko kondesa irrikaz
zegoen, dantzaldia noiz hasiko. Hontz-begiez azken izkinaraino arakatu zuen aretoa.
Non zegoen kondea? Inon ez!
Musikariak bai, hantxe zeuden, dantzaldiari hasiera emateko prest. Suitzar erloju baten
puntualtasunaz hasi ziren lehen balsa jotzen. Kondesak inbidiaz begiratu zien
dantzalekura atera ziren bikoteei. Hantxe ziren damarik desiratuenak; hantxe galairik
galantenak. Hantxe ziren soineko garestiak eta harribitxi distiratsuak. Han barruan
asperdurak ez zuen habiarik. Eta, hala ere, kondesa aspertzen hasita zegoen. Amorrazioa
mastekatzen zuen aho barruan, irentsi ezineko ore likitsa, eta hortzorde madarikatuei
egotzi zien ernegu astun haren errua. Ezinegonak itsuturik, haginak karraskatzen hasi
zen, halako moduan ezen orkestrari falta zitzaion perkusio instrumentua ziruditen.
Eta, bat-batean

2012/04/14 11:25:04.910 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (13)


XIII- Bakedanoko kondearen agerpena
Kondesaren bihotza sugeak ohildutako zaldi erotua zen: hantxe zegoen Bakedanoko
kondea!
Ohi zuen zogieraz, zutabe baten alboan zegoen, aulki batean erroak eginda. Burua
kapela batez ezkutatzen zuen, eta beltzez jantzita zegoen. Horrek haren dotorezia

nabarmentzen zuen, eta, batez ere, haren aurpegiaren zurbiltasuna: bazter hartan erdi
ostenduta, aurpegi zurbil hark ilbehera zirudien.
Baina kondesak ilargi betea nahi zuen, edo ilargi bete eta erdi: kondearen ondasun
guztiak pilatzeko besteko espazioa behar zuen, eta ilargi beteari gutxitxo irizten zion.
Eta, horren esperantzan, berriro ere lerratu zen sugearen isiltasunaz, haren ondora heldu
arte.
Bakedanoko kondea! Hau bai ezustekoa! Ez nekien dantzaldira etortzekoa zinela!
Kondeak, errespetuagatik, jarlekutik altxatu eta kapela erantzi zuen, burua apur bat
beheititurik. Haren ileak, beltzaren beltzez, distira berezia egiten zuen.
Barkatu, andrea. Oraindik ez gaituzte aurkeztu
Kondearen ahotsa sakona zen, kontrabaxuaren sokez sortua legez. Eta hain
erakargarriak iruditu zitzaizkion berba haiek kondesari
Ahotsak dardara egin zion bere burua aurkeztu zuenean. Kondearen ahots lodiaren
alagalako osagarria izango zelakoan, hitzen azken silabak oktaba bat altuago ahoskatu
zituen:
Jauna, Xaburuko kondesa nauzu.
Kondesaren azken silaba durunditsu haiek ez zuten apokalipsiko tronpeten inolako
inbidiarik! Txerri-hiltzeak Chopinen mazurka lirudike antzara karrankari haren alboan
eta!
Bere burua aurkeztuta, zain geratu zen: ez zuen ezergatik ere nahi mari-banderatzat har
zezan. Kortesiarik gabekoa izango litzateke kondeari dantzan egiteko eskatzea. Hortaz,
haren aurrean geratu zen, eskua apur bat goraturik, gonbitaren zain. Kondeak, berriz,
aretoaren kanpoalderantz begiratu zuen, itsasoan galdutakoaren larriduraz.
Madame
Kondesak, badaezpada, ez zion esaldia amaitzen utzi:
Bai, jauna, atsegin handiz egingo dut dantzan.

Eta goraturik zuen eskuaz kondearena hartu zuen, hortzordeek bezala ihes egin ez
ziezaion.

2012/04/15 17:36:09.164 GMT+2

Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (14)


XIV- Erasoa
Hura zen abagune aproposa, urteetan amestutako deretxa. Erasora jotzea ebatzi zuen
kondesak:

dantzan hasi bezain bizkor, bular gurien kontra estutu zuen kondea.

Biguntasun haiek kondearen zurruntasuna eragin zuten.


Jauna, sekula ez naiz hain zoriontsu sentitu.
Ez zuen erantzunik jaso. Kondearen begiradak handik urrun zirudien, hiriko teilatu
ilunetatik gorago
Eta are zoriontsuagoa izango nintzateke zure jauregira gonbidatuko baninduzu.
Entzun dut oraindik ezkongabea zarela. Harrigarria da, benetan, hain gizon galanta
izanda
Orduan, Bakedanoko kondearen begiradak sorgorturik utzi zuen: hain sakona zen, hain
gartsua Kondesak maitasuna ikusi zuen bris-bris zegiten begi haietan. Baina bazuten
zerbait arraroa, mundu honetakoa ez zirudiena. Begirada hura zurrunbiloa zen,
amildegia. Zorabiaturik sentitu zen. Sorgindurik.
Jauna, ez naiz ondo sentitzen. Lorategira aterako gara?
Han burutuko zuen plana; han pasatuko ziren hitzetatik ekintzetara.
Gaua epela zen. Izarrak, handik goitik, areto barruko orkestraren airera ari ziren
dantzan, eta haiek ere zorabiaturik ziruditen, konstelazio guztiak elkarren artean
nahasita baleude bezala.
Tamarindo baten azpian jesarri ziren.
Jauna, hain zoriontsu egiten nauzu

Eta zoriontasun hura zigilatzeko, ezpainak eskaini zizkion.


Orduan, kondeak egarriz blaituriko begirada harekin erantzun zion, eta, segidan, ahoa
zabaldu zuen.
Momentu hartan, Xaburuko kondesak leherketa moduko bat sentitu zuen, baina ez zuen
jakin asmatzen nondik zetorren, aretotik ala bere barnetik. Ez zekien eztanda haren
eragilea nor zen, Luiggi Portamento ala Bakedanoko kondea. Kontua da sekula sentitu
gabeko zauskada izan zuela: pentsatu zuen bainuontzi batean zegoela eta norbaitek
tapoia kentzen zuela eta ur guztia bazihoala (bazihoala, bazihoala) eta ur harekin
batera bera ere bazihoala (bazihoala, bazihoala).
Egon balitz margolari klasikoren bat, eszena hunkigarri hura artelan batean betikotzeko!
Kondesa korde barik zegoen, lurrean etzanda. Haren bisaia elurrezkoak eta begi itxiek
hil-hotz zegoela pentsarazi arren, inoiz baino ederragoa zirudien. Ipuinetako maitagarri
lokartuen jasa zuen, ezpainak margul, aurpegia ilargi.
Eta ezpain erdi irekietatik, hortzordeek Bakedanoko kondea ikusi zuten, haren suzko
begirada, haren letagin gorrituak. Gauaren ilunean galdu ziren letagin haiekin joateko
irrika sentitu zuten, baina ez zuten indarrik: kondesa bezain ahul sentitzen ziren aho
barruan, kondesa bezain lokarturik

2012/12/27 12:45:02.064 GMT+1

Beheko solairura igotzen ziren eskailerak


Gorasarri jauna Artazugoikoko eraikin hartan sartu eta lehen solairura abiatu zen,
enpresaren bulego nagusira, soldata-igoera eskatzera.
Beheko solairutik lehenengora 17 maila zenbatu zituen. Gutxi ziren, etxeko 64 mailen
aldean. Eskailera-buruan, ate bat. Ate hura zabaldu, eta
Ez da posible! Beheko solairua berriro?
Gorasarri jaunak harrituta begiratu zion karteltxoari: BEHEKO SOLAIRUA jartzen
zuen! Nondik nora zihoazen, bada, 17 maila haiek?
Atzean zuen atea zabaldu zuen, maila haien bila. Baina atearen bestaldean hall handia
ikusi zuen. Eskailerarik ez!
Gorasarri jaunak ez zuen etsi: soldata-igoera hura behar-beharrezkoa zuen. Beraz,
bigarrenez ahalegindu zen. Mailak binaka igo zituen, hemen nago ni! esanez bezala.
Aurrekoan bezala, eskailera-buruko atea itxita aurkitu zuen. Badaezpada, barrura sartu
orduko, atzerantz begiratu zuen: bai, hantxe zeuden eskailerak.
Atea zeharkatu, eta
Baina, baina Zer arraio da hau?! Beheko solairua berriro?!
Atzeko atea zabaldu zuen: eskailerarik ez. Haien lekuan, hantxe zegoen hall handia.
Sarrerako atearen ondoan atezainaren mahaia ikusi zuen. Egunkari bat ikusi zuen,
zabalik, eta haren atzealdean atezaina imajinatu zuen. Txikitan lanbide hura zuen
gogoko: atezaina izatea, egunkaria irakurtzeko eta jendearen atzera-aurrerekin
dibertitzeko.
Baina Gorasarri jauna ez zegoen momentu hartan txantxetarako: soldata-igoera hura
gauza serioa zen gero! Beste saiakera bat merezi zuen, bai horixe!
Hirugarrenez igo zituen eskailerak, lasterka, ez didazue adarra joko, ezta pentsatu
ere!, esanez bezala. Eskailera-burura ailegatuta, estrategia aldatzea pentsatu zuen: atea
zabaldu eta trabes jarriko zen. Horrela, atea zabalik dagoela, ezkerreko begiaz atzera
begiratuko zuen, mailak han daudela egiaztatzeko, eta eskumakoaz barrurantz, hura
lehen solairua zela frogatzeko.

Baina atea zabaldu zuenean hiru metro aurrerago beste ate itxi bat aurkitu zuen!
Zer arraio da hau??!! Nork jarri du beste ate hori hor??!!
Bigarren atea zabaldu, eta beheko solairuan zegoen atzera ere!
Amorraturik, sarrerako mahaira joan zen. Atezaina lo zegoen, egunkariaren atzean
ezkutatuta. Atezaina zela ari zen ametsetan, eta penalti guztiak gelditzen zituela.
Erreklamazioa aurkeztera nator! esan zuen Gorasarri jaunak, haserre.
Atezaina, penaltia geldituta, ametsetatik bueltatu zen, egunkaria mahai gainean utzita.
Jauna: erreklamazioak egiteko lehen solairura joan behar duzu.
Eta, egunkaria ostera ere altxaturik, beste penalti hura gelditzeko maneatu zen.
Kalera irtenda, Gorasarri jaunak goragalea sentitu zuen. Beharbada ez nuen soldataigoera hori merezi, pentsatu zuen, etsiturik.
Eraikinari begiratu zion: hantxe zegoen lehen solairua, irribarreka.

Bernardo Kapanaga

2013/01/29 08:28:22.963000 GMT+1

Esneko haginen bidea

Laura:
Hor zaude? Zergatik ez didazu erantzuten?
Agian nazkatuta egongo zara, gutunaren hasieran beti bi galdera horiek topatuta, baina
ez didazu beste aukerarik ematen: oraindik ez dakit zeinek irensten dituen nire
eskutitzak, zure begiek ala paperontziak.
Edonola ere, gutun hau desberdina da. Rikardoren bidez jakin dut umea abuztuaren
13an jaio zela. Horrek, bat-batean, zu ama bihurtu zaitu, eta ni, aitona. Eta horrek argi
bat piztu du nire barruan, izar bat bizi naizen kobazulo honetan. Eta hori asko da.
Argi horrek gidatuta, nire umezaroaren bila hasi naiz, ostenduta izan ditudan
oroitzapenen bila. Eta, gogoratu ahala, masailak gaziz bete zaizkit. Eta pentsatu dut
ordua heldu dela gomuta horiek zure begietara eramateko. Horien artetik, pasadizo bat
kontatu nahi dizut gutun honetan.
Umezaroa laino artean galdutako txalupatxoa da. Nirean, Julia ikusten dut. Hain zuzen
ere, Juliarekin hasi zitzaidan umezaroaren txalupatxoa hondoratzen, berarekin hasi
nintzen bizitza errealaren ozeanoan murgiltzen, berak piztu zizkidan ordura arte lo izan
nituen sentimenduak. Eta sentimendu haiek erradioaktibitatearen indarrez zabaldu ziren

nire zain eta arterietan. Bat-batean loratzen den zuhaixkaren antzera sentiarazi ninduen.
Orduan hasi zen hondoratzen nire inozentzia.
Garai hartan interesik gabeko objektua nintzen nire adineko neskentzat. Haien
begiradak mutil nagusientzat izaten ziren. Haien begiradak, eta haien gorputzak. Baina
Julia niretzat zen, eta ni Juliarentzat. Amarekin etortzen zen gurera, larunbat
arratsaldeetan. Ama biak sukaldean geratzen ziren, kafearen lurrinarekin solasean, eta
gu, berriz, egongelan, telebistari begira. Errituala beti bera izaten zen: besaulki banatan
jesartzen ginen, baina, halako batean, Julia altxatu eta nire besaulkira etortzen zen. Gure
gorputzak mantaren azpian geratzen ziren, ezkutuan. Eta manta hark gure
elkarrenganako grina isiotzen zuen. Haren azpian, gure bihotzak danbor basatiak ziren.
Gogoratzen dut larunbat arratsalde haietako batean elurra zela. Aitona Ziriako etortzen
zait gogora elurra egiten duenetan. Zera esaten zigun, elur malutak aingeruen malkoak
direla. Nik orduan pentsatzen nuen zeruak leku triste eta izoztua izan behar zuela, eta ez
nuen ulertzen zergatik esaten zuen apaizak onak izanez gero zerura joango ginela. Nik
ez nuen joan nahi jendeak negarrez egiten zuen toki batera! Nahiago nuen manta haren
azpian geratu. Larunbat hartan, gure gorputzek, batu-batu eginda, lurralde txiki eta
goxoa bihurtu zuten besaulkia. Eta zer gustura geunden han, telebistaren irudiei begira,
kanpoan aingeruek negar egiten zuten bitartean.
Gogoan dut momentu hura: Juliak burua nire sorbaldan jarri zuen, eta ezkerreko besoa
nire bularrean. Orduan, justu une hartan,

musika zoragarri hura etorri zitzaigun

telebistatik: Mozartek pianorako konposatu zuen 21. kontzertuaren andantea. Musika


haren baitan lokartu ginen, besarkaturik, kanpoan malko-zaparradak larreak zuritzen
zituen bitartean. Momentu hartan unibertsoa betiko geratu balitz

Ilargiak sortzen ditu ametsak. Horixe esaten zigun aitona Ziriakok: Eguzkiak argia eta
beroa bidaltzen dizkigula, eta Ilargiak, ametsak.
Nola dakizu hori, aitona?
Ilargiak urak gobernatzen dituelako. Berak agintzen dio itsasoari gora eta behera
egiteko. Eta badakizu zer? Gizakiok ere, gehiena ura gara. Eta ametsak ere uraren
esentziaz eginak daude. Ametsak ez dira ur lurrundua baino. Lurrunaren lurrina dute.
Aitona altu-altua zen. Pentsatzen nuen besoa luzatuz gero Ilargiraino hel zitekeela,
gauez zeruan pizten den bonbilla zuri hartaraino. Izaki miresgarria iruditzen zitzaidan.
Pipa ezpainen artean zuela, haren hitzek, kearekin nahasturik, halako magia berezia
sortzen zuten sukaldean. Hitz haien lurruna eta lurrina itsatsirik geratu zitzaizkidan,
betiko.
Itzarrik egiten ditugun ametsak ere gobernatzen ote ditu Ilargiak? Ni, garai hartan,
amets batek gobernatzen ninduen. Amets hartan, Juliarekin ezkontzen nintzen.
Juliarekin bizi nintzen. Pentsatzen nuen: ez gara aita eta ama bezalakoak izango. Ez
gara matrakan ibiliko. Ez gara haserretuko. Eta ez dut behin ere Julia joko. Ez, behin ere
ez.
Aitak ama jotzen zuen. Ez beti: tabernatik mozkortuta etortzen zenean. Logelatik
entzuten genion, orroka. Bagenekien aita zela, baina beste pertsona bat zirudien.
Mozkorrak ahotsa lakartzen zion, eta izaera zakartzen. Beldurturik entzuten genizkion
birao haiek, mehatxu haiek, izugarrikeria haiek. Ez genuen ulertzen nola irain zezakeen
modu hartan gure ama, bere emaztea. Alkoholak itxuraldatzen zuen. Odola pozoitzen
zion, eta maitasuna gorroto bihurtzen. Ez zen aita sukaldean deiadarka entzuten
genuena. Ez zen, eta bazen. Izaren azpian ezkutatzen ginen orro haiek ez entzuteko,

kolpe haiek sortzen ziguten izuari ihes egiteko. Baina ezinezkoa zen. Muturreko haiek
amaren aurpegian ez ezik, gure gogoan ere geratu zitzaizkigun iltzaturik.
Aita bezalakoa bihurtzea zen nire amesgaiztorik krudelena. Eta pentsatzen nuen:
amesgaiztoak ezin dira Ilargitik etorri, Eguzkitik baizik, erre egiten baitute. Aitonaren
hitzak, berriz, amets gozoak ziren. Izar urrunen lilura sortzen zidaten.
Eta zer da trumoia, aitona? Aingeruen uzkerrak?
Erantzun baino lehen, aitonak piparen beheko sua bizitzen zuen.
Ez, Martintxo. Trumoiak Jainkoaren eztulak dira. Eta badakizu noiz egiten duen
Jainkoak eztul? Guk bekaturen bat egiten dugunean. Gure gaiztakeriek eragiten diote
eztula.
Ilargiraino heltzen zitzaion besoa luzatu, eta burua laztandu zidan.
Zuk ez diozu Jainkoari eztul eragingo, ezta?
Ez, aitona. Behin ere ez.
Handik aurrera pentsatzen nuen ea Juliak eta biok mantapean egiten genuenak ez ote
zion Jainkoari eztul eragingo. Artean ez nekien hura bekatua zen ala Jainkoak begi onez
ikusten zuen zerbait. Baina, orduan, zergatik lotsatzen ginen? Zergatik egiten genuen
ezkutuan? Mantaren azpian gertatzen zena ere ikusten ote zuen Jainkoak?
Larunbat arratsalde batean jakin nuen erantzuna, Juliak komunera eraman ninduenean.
Txilibitoa erakusten badidazu, nik kuleroak erantziko ditut, eta poxpolina erakutsiko
dizut.

Izuturik geratu nintzen. Jainkoa sumatu nuen han goian, eztul egiteko zorian, eta
aitonari emandako hitza gogoratu nuen. Baina hitz hura ahula zen Juliaren begiradaren
aldean. Juliaren begiek sorgindu egiten ninduten. Orduan ere, sorgorturik bezala
nengoen, eta ezin izan nuen ezer egin nigana etorri eta praketako botoiak askatu
zizkidanean. Galtzontziloak erantzi zizkidanean, aitonari emandako hitza eztarrian
behera igarri nuen, eta behazunaren zaporea zuela iruditu zitzaidan.
Gero, haren txanda heldu zen: gona altxatu eta kuleroak jaitsi zituen.
Momentu hartan egin zuen Jainkoak eztul: komuneko atea zabaldu zen, eta amaren
oihua entzun genuen.
Zer arraiotan zabiltzate!
Trumoia zeruan.
Larunbat hura izan zen azkena. Julia ez zen bueltatu gure etxera. Handik aste batzuetara
jakin nuen Madrilera joan zirela bizitzera.
Harrezkero ez dut behin ere ikusi. Eta zer den denboraren joana! Urteak igaro ahala,
Juliaren aurpegia iraganaren laino artean deseginez joan da, eta dagoeneko oroitzapen
zirriborratua baino ez da. Handia da: gauzarik garrantzitsuenak ere aitonaren piparen
kea bezalakoak bihurtzen dira. Horixe esaten zigun aitonak, bizitzan bi heriotza
daudela: bata, kanposantura eramango gaituena; bestea mingarriena, bizitzan zehar
pairatu behar duguna: gure iragana. Eta iragan hil horretan geratu ziren Julia eta harekin
egin nituen amets guztiak.

Aitona Ziriako 1969ko uztailaren 21ean hil zen, Armstrong, Collins eta Aldrin Ilargira
heldu ziren egun berean. Gogoratzen dut hauxe idatzi nuela logelan esekita zegoen
egutegian: Gaur da nire bizitzako egunik tristeena.
Egun hartan ireki zitzaizkidan benetan begiak. Ez zen izan Juliak poxpolina erakutsi
zidanean bezalaxe. Orduan begiak ireki ez: handitu egin zitzaizkidan. Artean, gure
biluztasuna errugabea zen; inozentziaren soinekoak babesten gintuen. Begiak handitu
zitzaizkidan, aitonaren ipuinak entzutean handitzen zitzaizkidan modu berean. Baina
begiak ireki, aitona hil zenean ireki zitzaizkidan, hiru astronauta haiek Ilargira heldu
zirenean. Orduan jakin nuen zer den benetan biluzik egotea. Adanek eta Ebak bat-batean
beren biluztasunaz konturatzean sentitu zutena sentitu nuen neuk ere egun hartan, nire
bizitzako egunik tristeenean.
Orduan jakin nuen egia, Ilargiaren azal grisa ikustean, azal hautseztatu hura. Hilkutxan
zegoen aitonaren belarrira hurbildu, eta hautsez betetako egia triste hura xuxurlatu nion:
Ametsak ez datoz Ilargitik, aitona.
Esaldi hartan deskubritu nuen badagoela hirugarren heriotza mota bat ere: ilusioen
heriotza.
Egun hartan hil zen nire umezaroa, eta, harekin batera, magia ere, aitonaren pipan
sortzen zen magia hura. Egun hartatik aurrera, munduaren benetako aurpegia ikusi nuen.
Eta aurpegi haren azala Ilargiarena bezain mortua zen. Han ez zegoen aingeruen
negarrik. Negarra ez zen elurra bezain zuria eta ederra, baizik eta begiak erretzen zituen
basamortuko gatza. Eta Jainkoak ez zuen eztulik egiten galtzontziloak eta kuleroak
jaisten genituenean: Jainkoa liburuetan eta pertsona batzuen buruetan bizi zen asmazioa
besterik ez zen.

Benetako mundua aita zen, tabernatik mozkortuta etortzen zenean, ama iraintzen eta
jotzen zuenean. Benetako mundua pertsona helduena zen. Mundu hartan, gizakiaren
ehuneko gehiena ez zen ura, harea baizik. Basamortuaren zeharkaldia da helduaroa. Eta
basamortu hura sartu zen gure etxean aitonaren piparen kea isildu zenetik.
Bizitza bidaia da, bidez eta bidegurutzez betea. Bidaia horretan uste dugu guk
aukeratzen ditugula bideak, baina ez ote da alderantziz? Bidegurutze horietan galdu
nituen Julia eta aitona, eta, haiekin batera, umezaroa eta ilusioa.
Handik aurrera, jitoan joan nintzen, nora gabe. Bizitzak kale itsuetara eraman ninduen,
estoldetara. Bartzelona, Andaluzia, Kanariak... Asko izan dira bidegurutzeak gurutzebide honetan, hareazko bizitza honetan. Baina zer egin dut urte hauetan guztietan? Ihes
egin. Tamalez, ez nekien norberaren mamuetatik ez dagoela ihes egiterik Ukitu dudan
guztia hondatu dut, eta askotan pentsatzen dut horrexegatik alde egin nuela, zure ama
haurdun utzita: nirekin batera jarraituz gero, hondamendira eramango nuen, bera eta
sabelean zeraman umea. Zu, Laura. Ez nintzen zure amarentzat senar ona izango, ezta
zuretzat aita ona ere. Ez, orduan ez.
Aitaren irudia etortzen zitzaidan gogora: aita ama iraintzen, mehatxatzen, jotzen.
Aitaren irudi hark behin eta berriro kolpatzen ninduen. Badakizu zergatik? Hura
bezalakoa bihurtuko nintzela pentsatze hutsak ito egiten ninduen. Eta badakizu zer den
txarrena? Egia zela. Aitaren zur berekoa naiz.
Koldarkeriak eraman ninduen zuengandik aparte. Beldurrak uxatu beharrean, beldur
haiek eraman ninduten urrunera. Errazena egin nuen: buelta egin eta ospa! Ergel hori!
Ez nekien beldurra norberaren itzala bezalakoa dela

Dagoeneko nekatuta egongo zara nire negarrak irakurtzen. Pentsatuko duzu ondo
merezita dauzkadala jaso ditudan zartako guztiak. Eta arrazoi duzu. Baina zer egin ahal
da bizitza amesgaiztoz betetzen zaizunean? Deserriz deserri ibiltzea, horixe izan da nire
kondena. Ahotsa lakartu egin zitzaidan, eta izaera zakartu. Etxeko sutondoaren ordez,
pubetako barretan bilatu nuen babesa. Whiskitan eta ginebratan ito nituen arrangurak eta
malenkoniak. Behin, pub haietako baten komunean botaka ari nintzela, ispiluan ikusi
nuen neure burua. Neure buruaren hondamendia. Ispiluko arrotz ezagun hari egin nion
diosala, eta diosal hark derrotaren zapore garratza zuen:
Kaixo, aita.
Amildegian behera nindoan, erremediorik gabe.
Erraza da errua alkoholari egoztea, edo esatea nire izaera aitaren zuraz egina dagoela.
Baina gezurra da. Aitzakiak dira. Zer egin dut benetan? Basamortua barreiatu dut neure
inguruan. Ardurei aurre egin beharrean, ihesean ibili naiz. Alu hutsa izan naiz. Ondotxo
dakizue hori.
Ez dago arimaren orbanak garbituko dituen xaboirik. Hemen ditut denak, nire esku
ahurretan, nire bihotzean. Ulertzen dut zuen mesprezua, zuen isiltasuna. Ez dut besterik
merezi. Horrexegatik nago hemen, kartzela honetan. Basamortua ereiten dugunok ez
dugu oasirik behar, kartzela baizik. Hormak, gure basamortuari mugak jartzeko. Eta
horma horien barruan, presokideen mesprezua da nire eguneroko ogia. Baztertuta
naukate. Gorroto naute. Sentimendu hori gailendu zait bizitzan: mundua gorrotatzea,
neure burua gorrotatzea.
Hemen gorrotoa zaldi eroa da: ostikoka sentitzen duzu, erraietan, odolean, buruan.
Hemen gorrotoa huntza da: hanketatik gora sentitzen duzu hazten, inguratzen, estutzen.

Gorrotoa: egunero-egunero aurpegikoa baino askoz indar handiagoz hazten den aho
barruko bizarra. Eta txarrena: ez dago labanarik bizar hori egingo duenik; gorrotoak hor
dirau beti, aho barruan, eta etengabe sentitzen duzu haren hazkura, baina ezin duzu ezer
egin. Ezin duzu zeure gorrotoaz beste egin.
Baina zertarako balio du gorrotoak? Ezertarako ere ez. Ezta damuak ere. Damuak ez du
zuhaitz okerrak artezten. Zer lortuko nuke bularra kolpatuz? Ezer ez. Eta, era berean, ez
dizuet errukia eskatzen. Errukia ere sentimendu antzua da.
Eta, negar-olde honen artean, bat-batean, ezustea: bart, argia ikusi dut. Non, eta
basamortu honen erdian, sentimendu antzuen lurralde honetan altxatutako horma hauen
artean.
Bart zeruari begira egon naiz. Zeru izarratuan, Esne Bidea musika-notaz beteriko
partitura iruditu zait. Bat-batean, aitonaren berbak etorri zaizkit gogora. Zera esan zidan
behin, izarrak umeei jausitako esneko haginak direla. Orduan zabaldu zaizkit begiak.
Kaixo aitona! Hor egon zara urte hauetan guztietan, ezta?
Bai, argi ikusi dut: zeruan izarrez blaitutako bide hori aitonaren piparen kea da. Magia
ez da hiltzen. Hor egon da beti, nahiz eta nik ikusi ez. Hareazko bizitzak estali dit.
Zergatik diotsut hori, Laura? Bada, gaur Rikardok jaiotzaren albistea eman didalako.
Orduan jakin dut umeari Julia jarriko diozuela izena. Julia! Izen horrek oroitzapenen
konstelazioak piztu dizkit, eta aitonaren piparen behe-lainoa zabaldu du patioko goiz
umelean.
Julia batek bota ninduen umezaroaren txalupa urrun hartatik, eta zure sabeletik jaio den
Juliaren esku txikiek salbatuko naute bizitza ilun honen ozeanotik. Juliaren aitona

izanda erakutsi behar diot neure buruari aitaren zura ustela zela, eta aitonaren magia
bera bizi dela nire baitan.
Zahartzaroan pausatzen hasi naiz, Laura. Eta bitxia da: bizitzaren amaierara hurbiltzea
haurtzarora bueltatzea bezalakoa da, ilusioaren lurraldea berreskuratzea. Lurralde hori
ipuinez eta kantuz jantziko dut ilobarentzat, Julia txikitxoarentzat, azkenean jakin baitut
bizitza heriotza txikiz ez ezik jaiotza handiz ere beterik dagoela. Eta ni, hemendik
ateratzen naizenean, jaiotza horien sutondoan egon nahi dut, gure Juliaren begiak
handitzen. Orain niri dagokit Esne Bidea magiaren musikaz hornitzen hastea, Julia
txikiarentzat.
Ez nuen jakin aita izaten; orain, aitona izan nahi dut.

Nathalie Markus

2013/01/31 19:52:13.912000 GMT+1

Andereo Lourdes

Andereo Lourdesek denbora librean harriak margotzen ditu.


Kostaldean batzen ditu, eta, eskuan hartuta, bakoitzari zer marrazki
jantziko dion erabakitzen du.
Zu errusiar panpina izango zara.
Etxeko ganberan margotzen ditu. Amaitutakoan, lagunei oparitzen
die.
Niri marigorringo bat oparitu zidan.
Badakizue zer? Uste dut margotzearekin batera harriei bizitza ematen
diela. Nire marigorringoa, adibidez, mugitu egiten da: langelako
mahaian edukitzen dut, bazter batean. Bada, egun batetik bestera,
mahaiaren beste aldean topatzen dut, edo leihoaren ondoko
armairuaren gainean ere igual!
Behin, erloju bat marraztu zuen, baina ez edozelakoa, ezpada ze Dalik
pintatu ohi zituen erloju bigun horietako bat. Lankide bati oparitu
zion, Elvirari. Eta, harrezkero, Elviraren etxean denbora objektu
malgua da: uda, adibidez, otsailaren hogeita hamarrean hasten da.
Jakina: andereo Lourdesen harri margotuen ospea Artazugoiko
guztian eta handik kanpo ere zabaldu da.
Behin, inguruko hiri bateko jauntxo bat etorri zitzaion bisitan.
Margolari ospetsu haren sekretua jakin nahi zuen. Badakizue
zertarako? Munduko gizonik aberatsa izan nahi zuen, zelan eta harriak
urregorri bihurtuta
Zein da sekretua? galdetu zion.
Nik maitasuna jartzen dut marrazkietan, besterik ez.
Jauntxoa ernegatu egin zen. Mehatxu egin zion marrazkilariari:
Sekretua esaten ez badidazu, eskuak moztuko dizkizut.

Orduan erabaki zuen andereo Lourdesek zer egin. Artazugoikoan


badago harkaitz handi bat, herriaren goialdean. Bertara eraman zuen
jauntxo hori.
Harkaitzaren aurrean plantatu, eta ate bat margotu zuen. Ate bat
harkaitzean.
Orain, zabaldu atea eta sartu. Barruan topatuko duzu sekretua.
Jauntxoa harriturik zegoen: ateari bultza egin eta zabaldu egin zen!
Pospolo bat isiotu eta harkaitzean sartu zen.
Puntuan, andereo Lourdesek margotutako atea ezabatu zuen.
Harkaitza lehengo moduan geratu zen.
Harrezkero, harkaitz horri Jauntxoarena esaten diogu. Eta bertakook
jauntxoaren oihuak entzuten ditugu, harkaitzaren barrualdetik
sokorruka. Baina, horretarako, artazugoikoarra izan behar duzu:
kanpokoen belarriek ezin dute jauntxoaren oihurik entzun.
Andereo Lourdesek harriak pintatzen jarraitzen du. Atzo bertan, harri
bat matxinsalto bihurtu zuen.
Ikustekoak ziren eskolako umeen algarak, matxinsaltoaren jauziei
begira!
Egia da: eskolako umeek asko maite dute andereo Lourdes.
Sekretua? Haren maitasuna.
Harriei bizia emateko moduko maitasun erraldoia.

Bernardo Kapanaga

2013/03/26 20:28:20.908500 GMT+1

Tximeleta-efektua Bentagertun

Artazugoikoko eskola Bentagertu deitzen da. Egunotan,


tximeleta-efektua zer den erakutsi die andereo Lourdesek
ikasleei. Herenegun, eguraldi-mapa azaltzeko, hauxe esan
zien:
Afrikako elefante batek tronpa astintzen duenean,
Atlantikoko borraskak eta antizikloiak mugitzen hasten dira.
Orduan ulertu zuten umeek telebistako eguraldi-mapa.
Beraz, Atlantikotik zetozen fronte luze haiek elefantetronpak ziren!
Umeak ez dira aspertzen andereo Lourdesekin. Atzo
esperimentu bat egin zuten, tximeleta-efektuaren indarra
probatzeko. Ideia irratia entzuten zebiltzala bururatu
zitzaien, elkarrizketatu batek hitz arraro batzuk esan
zituenean.
Andereo! Zer da zolu etikoa?galdetu zuen Alainek,
gelako ume txikienak.
Politikarien artean modan jarri den espresio bat da,
bihotza. Gure oinazpietan denok izan beharko genukeen
zolu mota bat da.
Gauzak eginez ikasten direnez, tximeleta-efektua praktikan
jartzea proposatu zien.
Andereo! Badakit zer egin dezakegun! esan zuen
Alainek.
Zer, bihotza?
Denok batera egingo dugu jauzi, ikusteko non dagoen
zolu etikoa, eta non ez.

Pentsatu eta egin. Gelaren erdian jarri ziren denak, korruan,


eta batera egin zuten jauzi, Alainek berba hauek
esandakoan:
Jausi daitezela zolu etikorik ez dutenak!
Umeak triste geratu ziren, haien oinazpietan munduak
berdin-berdin segitzen zuen eta. Andereo Lourdes ikasleak
kontsolatzen saiatu zen:
Ez tristatu, umetxook. Tximeleta-efektua ez da segituan
igartzen. Biharko egunkariak irakurri beharko ditugu,
jakiteko gure esperimentuak huts egin duen ala ez.
Eta gaur gaur andereo Lourdesek egunkaria umeen
begien aurrean astindu du, gure futbol-taldeak gola
sartukeran zaleok banderak astintzen ditugun modu
berean.
Hemen dator notizia! Guk jauzi egin genuen momentuan
hara zer gertatu zen!
Eta berria irakurri die:
Atzo, goizeko hamaikak hamaika minutu gutxiagotan, hainbat
lekutan batera, zolua zulo bihurtu zen. Horren ondorioz, zenbait
eraikin eta makina bat pertsona desagertu dira, lurrak irentsita.
Oraindik inork ez daki zerk edo nork sortu dituen zulo horiek guztiak.

Ikusten duzue? esan die andereo Lourdesek Zolu


etikorik ez dutenak zulo septikora joan dira. Baina ez esan
inori guk eragin dugula hori, ados? Gure sekretua izango da.
Gero irratia jarri dute, tximeleta-efektuaren eragin zehatzak
jakiteko. Estatuko hiriburuan, adibidez, parlamentuak egon
behar zuen lekuan, krater handi bat ei dago, eta Bonbon
erregea ere leize sakon batek irentsi du, jauregi eta guzti;
dirudienez, Elefantearen ehiza izeneko zarzuela bat
kantatzen ari zela. zulo erraldoi bat zabaldu zen haren
oinazpietan. Era berean joan ziren zuloan behera hainbat
epaile, artzapezpiku, enpresaburu eta handiki.
Oso kuriosoa da! esan die andereo Lourdesek umeei
Besteei zolu etikoa eskatzen zieten horiexek joan dira
zulora. Zer esan nahi du horrek, umetxook?

Norberak betetzen ez duena ezin diogula albokoari


eskatu? galdetu diote, denek batera.
Horixe bera. Ez da hain gaitza, ezta? Umeen zentzuna
beharko lukete hemen askok eta askok!
Eta tximeleta-efektuaren garaipena ospatzeko, luntx bat
egin dute.
Esan beharra dago Artazugoikoko jendea oso jaizalea dela,
eta edozergatik antolatzen duela bazkariren bat. Bentagertu
eskolako maisu-maistrak ere horrelakoxeak dira: haien
metodologiaren oinarrian zoriontsuak izatea dago, eta hori
luntxak eginez lortzen dute. Eta bete-betean asmatzen
dute:
zoriontasun-indizea
munduko
altuena
da
Bentagertuko ikasleen artean. Azken baten, nork ez daki
urdaila dela zoriontasunaren bihotza?
Eta, luntxa amaitzen dabiltzala, halako batean atea zabaldu
eta Txefo agertu da. Txefo txangoen arduraduna da, eta
beti dago umore onean.
Aizue, datorren astean Elorriora joango gara.
Denak hasi dira
musukatzera.

txaloka,

eta

Txefogana

joan

Haiek Elorriora doazen bitartean, zolu etiko


elorriokoak ikusten egongo dira, zulo septikoetan

dira,

bakoak

Bernardo Kapanaga

2013/04/01 20:29:26.233600 GMT+2

Derrotaren bihotzerrea

Antzokiko argiek tabakoaren kea behar dute distiratzeko esan dit


Arantzak, txiskeroaren lamari begira.
Aitzakia poetikoak leku debekatuetan erretzeko erantzun diot.
Amaitzear da Las Culebrasen kontzertua. Sartu garenean, Antzokia
erdi hutsik topatu dugu, baina musikaren indarrak eta garagardoaren
aparrak ikuspegia aldarazi didate: orain erdi beteta ikusten dut.
Neuk ere urratuko nuke legea, baina ezetz esan diot Arantzak eskaini
didan tentazioari: hogeita bi egun pasatu dira erretzeari utzi
diodanetik. Bitxia da: gripeak jota egon arren birikak nikotinaz
pozoitzen tematu eta gero, tabakoari ezetz esan nion osatu eta

berehala, pentsatu barik. Nork esan zuen gizakia adimentsua dela?


Nik behintzat, gauza bat argi daukat: adimena eta adina ez doaz beti
batera.
Azken abestian Sabin agertu da, zikloi baten moduan (eta San Miguel
bat eskuan, jakina). Zinematik dator. Coronadoren azken filma
kalifikatzeko, zera esan dit: Almodovarren azkena baino hamar aldiz
txarragoa, txo!. Ez dakit film txarren eskalan hain behera joaterik
dagoen
Atsedenaldian sarrerara atera gara (sarrerara atera?). Arantza
aurkeztu diot Sabini: Helicobacter pylori bakterioari urdail birjinal bat
aurkeztea izan da (inuzentea!).
Sabin estratega doktoratua da: ikustekoa da nola hurbiltzen zaion,
zein trebea den elkarrizketa interesatzen zaion esparrura eramaten.
Urduritzen hasi naiz, solas-jolas horretan nire muturren aurrean nola
katigatzen diren ikusita, zigarreten kearen artean babestuta. Ez dakit
arriskuei aurre egiten: saltokira hurreratu naiz, disko eta kamisetei
begira porrota disimulatzeko. Eta Las Culebraseko kideak agertu
direnean, libidoa ames-joka hasi zait. Haien musika bezalaxe, boltaje
handikoak begitandu zaizkit: haiekin ohean imajinatu dut neure
burua, hanka luze haien artean endredatuta; planta horrekin,
hiperaktiboak izango dira, seguru. Luxuriaren panpinak, beti prest
pozoia inokulatzeko.
Kontzertuaren bigarren zatia etorri da gero: Sex Museum. Nire
harridurarako, Sabin Durangoko koadrila zaharreko bi lagunekin
elkartu eta Antzokitik joan da, garagardo-rallyari ekiteko. Arnasa hartu
dut: urrundu da arriskua.
Gogotsu ibili dira Sex Museumekoak, baina aitortu behar dut nire
begiak Marta eta haren organoarentzat izan direla. Kobra baten
moduan zutuntzen izan da organoaren gainean: Hammond haren
teklatua izango banintz, Martaren hatzen pasioa sentitzeko! Gustura
hartuko nuke fisioterapeuta moduan
Aspertu egin naiz. Inguruan denak saltoka, eta ni, aharrausika. Las
Culebrasen freskuraren aldean, formula ahitua iruditu zait Sex
Museum. Arantza, aldiz, pozarren, batez ere komunetik bueltan etorri
denetik Pare bat bider saiatu naiz hurreratzen, baina alferrik. Gero,
esan dit. Eta ni pozik, geroaren esperantzan (inuzentea! + ergela!).
Zoritxarrez, Arantzak ez du Axularren notiziarik. Gauzak geroko
uzteak zer arrisku duen jakin beharko luke, baina kia! Argi dago
Arantzak ez duela geroaren beldurrik: nahi duenean atzamarrekin
kriskitin egin eta bertan izaten ditu nahi beste mutil, eskua
miazkatzeko prest. Geroaren arriskua nire jabetza pribatua da. Zein
ehiztari dago geroko txoriei beha, eskopetaren aurrean pieza ederra
duenean? Nire moduko txotxoloak, bistan da.
Horrela joan da kontzertua: Arantza, estasian; ni, garagardoak
garraiatzen (bost bidaia bina garagardo = poltsikoak hutsik). Eta,

bis eske gabiltzala, arriskuak belarri parean egin dit oihu (Es-te-ban!
Es-te-ban!). Buelta egin, eta horra hor Sabin, Durangoko
koadrilakoekin, irribarreen dimentsioa edandako litroen salatari.
Oraindik ez zaizkio erabat ahaztu gaztetako futbito-saioak: dribling
egin eta Arantzaren ondoan paratu da. Hortxe hasi da mamitzen
helicobacter pyloriren garaipena: Sabinen irribarreak Arantzaren titipuntekin topo egitean.
Hortik aurrerakoa mingarriegia da xehetasunetan hasteko. Gauza bat
aitortuko dut, hala ere: ez dago derrota ez onartzea baino derrota
umiliagarriagorik. Orduan, derrotaren bihotzerreak gupidarik gabe
egiten dizu haginka.
Bada, horixe egin dut nik: aitzakia bat asmatu sugandilen moduan
desagertzeko. Ni, etxera; haiek, Azkenara, gauaren errapeetatik
garagardo guztia edatera. Urrundik ikusita, Sabinen irribarreak
itsasargia dirudi, eta, pizten den bakoitzeko, mezu hau bidaltzen dit:
nirea da!, nirea da!, nirea da!...
Honezkero, Arantzaren urdailean ultzera ederra inauguratua du
Sabinek. Sabin kabroi halakoak. Eta orain hemen nago, udako
ordutegi dontsuak gauari jandako ordu edo desordu honetan neure
burua madarikatzen. Aste Santuko kalbario hau areagotzeko, zartailua
atera eta autoestimua zigortzen nabil. Ondo pentsatuta, nirea
astoestimua da.
Eta hona hemen ondorio mingarria: Sabin eta biok ez gara hain
desberdinak; ni pentsamenduetan geratzen naiz (ezinbestean), eta
berak ekintza bihurtzen ditu. Koherentzian ere, bera garaile.
Zorionez, porrota ez da sekula erabatekoa izaten (beti lor daitezke
marka hobeak). Butakan jesarri, kaskoak jarri, eta Las Culebrasen
disko berria jarri dut. Hor daude, CDaren azalean fresko-fresko,
erreguka batutako sinadurak, haien hankak bezain luzeak
(eta
lizunak). Haiei begira, txiskeroa atera eta dagoeneko ezpain artean
dudan zigarretari bizia eman diot. Akabo hogeita bi eguneko
baraualdia!
(Inuzentea! + ergela! + subnormala!)

Kapez Kap

Bigarren exodoa
Israelgo kolonoen okupazioarekin gogaiturik, Palestinako gobernuak adierazi
du haiek ere eskubidea dutela lur berriak okupatzeko, eta, juduek Moisesen
eskutik egin bezala, exodoa egitea erabaki du. Israeldarrek Itsaso Gorria
zeharkatu zutela-eta, haiek ere hori egiteko gauza badirela erakutsi nahi
diote munduari. Eta urek utzitako lurretan herriak eraiki ere, erregular!
Israelgo gobernuak asmo horiek ilegalak direla adierazi du: exodoaren
patentea judutarrena dela defendatu du, baita Itsaso Gorriko lurren jabetza
ere, Moisesek deskubritu zituenez gero. Eta, badaezpada, berehala heldu dio
bigarren exodoa antolatzeari. Astebete igaro orduko, prest daude juduak.
Etxeko altzariak gurdietan pilatu, abereak batu, eta ilara luzeetan abiatu
dira Itsaso Gorrirantz, herriak hutsik utzita.

Baina lasai daude. Mehatxu garbia egin diete palestinarrei: Gure etxeetan
sartzen bazarete, bueltan suntsitu egingo zaituztegu. Eta mehatxua broma
ez dela frogatzeko, hegazkinek palestinarren zenbait herri bonbardatu
dituzte.
Egunez tankeek altxatutako hautsak eta gauez hegazkinen argiek gidaturik
zeharkatu dute basamortua, eta, halako batean, heldu dira Itsaso Gorrira.
Lehen Ministroak, behiala Moisesek egindako legez, aginte-makila altxatu
eta ura eskuaz ukitu du. Puntuan, urak erdibitu egin dira. Orduan, sekula
irudikatu gabeko paradisua agertu da israeldarren begi handituen aurrean:
egundo ez dute halako lur emankorrik ikusi. Galapan hasi dira, kolpeka eta
bultzaka, lur-sailik onenaren bila, nahiz eta lur ugari dagoen: Israel osoa
halako bi bai, behintzat. Baina lur-goseak itsutu egin du juduen adimena, eta
puzka hasi dira, itsasoari are lur gehiago irabazteko.
Orduan

gertatu

da:

urek,

tsunamiaren

indarraz,

galdutako

lurrak

berreskuratu dituzte, israeldar guztiak irentsita. Albiste ikaragarria bizkor


zabaldu da mundu osoan: galduak dira juduak!
Orain, Itsaso Gorriko urak inoiz baino gorriagoak dira, eta palestinarrak triste
daude, etsairik gabe gelditu baitira.

You might also like