Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Espainikao industri eremuen eta industri garapen ardatz potentzialen

maparen iruzkina.

Espainian industriaren kokapena desoreka handiak ditu. Kontraste handiak daude inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean.
Desorekak handiagotu egiten dira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen dira eta. Kokapen honen ondorioz beste
lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira honako esparruetan: biztanleria, aberastasuna, azpiegiturak, gizarte zerbitzuak.
1.1. Industria inguru garatuak
1.1.1. Metropolitako espazio zentralak dira batez ere, Madril eta Bartzelona. Bi joera aurki ditzakegu:
Hondoratu edo birmoldatu egin behar izan diren sektoreak tradizionalak.
1985tik aurrera industria piztu egin da. Madril eta Bartzelonak multinazionaletako enpresarik berritzaileenen gizarte egoitzak erakarri egin dituzte
eta prestakuntza handiagoko eta ondo ordaindutako lanpostuak sortu dira.
Honi esker industria tertziarizatzen ari da eta enpresa parkeak sortzen ari dira. Berako eraikinetan bulegoko funtzioak fabrikazio funtzioak baino
garrantzitsuagoak dira.

1.2. Hedatzen ari diren inguruak eta industri ardatzak


1.2.1. Metropoliko koroak: gainbeheran edo birmoldatze prozesuan murgilduta dauden industri guneak daude: Llobregak, Bilboko itsasadarren
ezkerraldea eta Madrilen hegoaldea. Kasu batzuetan bertan ezarri den industria tradizionalaren lurzorua beste erabilera batzuetako sustatu izan da
batez ere enpresa kostuak murrizteko. Beste kasuetan berriz, enpresa berritzaileak mugitu eta parke teknologikoetan ezarri dira.
1.2.2. Hirien inguruneak: hiriaren eta inguruko nekazaritza munduaren trantsizio guneak oso erakargarriak bihurtu dira inguruko hirietako
industriak ezartzeko. Bertan enpresa txikiak ezartzen dira eta hauek industria nabeen poligonoetan kokatzen dira. Espezializazio gutxiko
produktuak egiten dute (zura, altzaria, jantzigintza) eta lanari begira merkatu malgua dute.

1.2.3. Industriaren garapen ardatzak: komunikabide nagusietan ezartzen dira. Hauek Ebroren harana eta Mediterraneoa dira (Girona-Cartagena).
Autobideen sareen bitartez estatuko eta Europa hegoaldeko gune nagusiei lotuta daude. Hori dela eta, estatuko industriak eta multinazionalak
erakarri dituzte.
Eskualdeko zenbait ardatz garatu dira: Madril inguruko sarea eta Tordesillas-Valladolid-Palentzia autobidea.
1.2.4. Nekazaritza inguru batzuk: industria ezarpenak gora egin du. Enpresa txikiak dira: inbertsio txikiak, teknologia sinplea eta prestakuntza
profesional urriko langileak. Hauek potentzial endogenoa aprobetxatzen dute baliabideei dagokionez.
1.3. Gainbehera dauden industria guneak eta industria ardatzak
Asturias, Kantabria dira nagusiki eta E.A.E. duela gutxi arte multzo horretan sartuta egon zen arren gaur egun berriro suspertu da. gainbeheran
dauden industri gune hauek honako ezaugarriak dituzte:
Espezializatutako inguruak dira eta ez dute industria dibertsifikaziorik lanpostu alternatiboak sortzeko. Enpresa eta fabrika handiak dira nagusi.
Lan merkatuaren prestakuntza erdikoa edo txikia da eta sindikatuak oso errotuta daude gatazka ugari sortuz.
Ingurumena hondatuta dute oinarrizko industria honek sortu zuen kutsadura dela eta.
EB sartzeak produkzioan eta lanpostuetan murrizketa ekarri zuen.
Ondorioz gainbehera demografikoa dute lurralde hauek .

1.4. Industrializazio induzituko eta urriko inguruak


1.4.1. Industrializazio induzituko inguruak: Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia: 1960ko hamarkadatik aurrera industria inguru hauetan
garatu zen. Industri gune hauek ez dituzte beste industri guneekin harremanak eta horrela lurraldeen artean desorekak sortuko dira: Aragoin
Zaragoza nabarmentzen da, Andaluzian

ESPAINIAKO INDUSTRIA KOKAPENAREN MAPA: IRUZKINA

Mapa honen iruzkina egiten ikasiko dugu.

INDUSTRI ALDEAK ESPAINIAN-MAPAREN IRUZKINA


(220.ORRIAN)
Sarrera
Maparen aurkezpena egin+desoreka industria
kokapenean+bestelako desorekak
Industri inguru garatuak
Kokapena: Madril+Bartzelona metrpoli inguruak eta egun EAE ere.
Aldeko faktoreak (faktore klasikoak): lehengai eta kontsumo
merkatuak hurbil, garraio sistema egokiak, prestatutako langileria,
Guzti horrek aglomerazio ekonomia sortu du: hau da,
industriarekin batera bestelako jardueren agerpena; bestelako
enpresak erakarriz.

Inguru hauetan bi joera kontrajarriak:


Alde batetik, sektore helduen gainbehera edo
birmoldaketa jasan duten zonaldeak
Bestetik, industriaren berpiztea forma berriekin. Enpresa
garrantzitsuenen filialak, balio erantsi handieneko jarduerak, lanpostu
kualifikatuak, merkatu berrietara bideratutako jarduerak..
Industriaren tertziarizazioa emanez: ekoizpen aurreko eta osteko
lanekin zerikusia duten lanak. Joera honen erakusgarri parke
teknologikoak (ikerketa zentroak eta sektore berritzaileenetako
enpresak hartzen dituzte; hirigintzari begira espazio zainduak,
partzela ez oso handietan, ingurumena zainduz eta zerbitzu
osagarriekin; tokiko garapenaren motorrak izanik).
Hedatzen ari diren inguruak edo ardatzak (industria kokatzen
ari da)
Kokapena: Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Ebro Harana
lotura eginez Nafarroa eta Errioxarekin.
Kokapenerako faktoreak: lehen aipaturikoek eragina izan dute
(faktore klasikoak); baina gero eta gehiago 80ko hamarkadatik
aurrera espazio periferikoetarako joera (abantaila ekonomikoak
direla medio garraiobideen hobekuntza, zergak,multiplanta)
Hemen metropoli koroak, hiri inguruko zerrendak (hiri eta
landa espazioen arteko transizio eremuak) eta garapen
ardatzak (komunikabide nagusien zeharEbro harana eta
Gerona-Cartagena; baita eskualde mailan Gaztela Mantxa
Madril inguruarekin lotura eginez) ditugu
Gainbehera doazen industria guneak
Kokapena: Galizia, Asturias, Kantabria eta Cadizeko badia zein
Puertollano. EAEko eremua nahiz eta hemen kokatu, gaur egun
jadanik bertan industria berpiztu da (lehen aipatu dugu).
Kokapen faktore klasikoak nagusitu dira tradizionalki eremu
hauetan.

1975tik aurrera krisia dela eta, sektore helduenetan


espezializatuta egonik industria gainbeheran murgilduko da eta ez
da bere osotasunean 90 hamarkadararte berreskuratuko. EAE
egoera berrira egokitu delarik (jarduera berriak, langileen
prestakuntza,). Industria galtzearen arazoak izan ziren: BPgri
egindako ekarpena jeitsi, langabezi tasa igo, emigrazioa,
Industrializazio induzitu eta urriko eremuak
Kokapena: mapan ikusten da ia Estatuko eremu osoa barneratzen
duela (uharteak barne).
1960tik aurrera Aragoi, Gaztela Leon eta Andaluzia industria
sustatzeko ekimen xede izan dira, hau da, Gobernutik industria
sektorea bultzatu da laguntzak emanez.
Hemen badaude ere garatutako industria guneak, hiriburu
nagusien inguruan. Hala ere, ez dira gai bestelako gune
industrialekin harremanak sortzeko.
Hiriburuekin batera badaude ere industria tradizionaleko gune
txikiak ehungintza, altzariak edo kontserbekin erlazionatutako
industriak dituztenak.
Gutxien industrializatutako eremuak Balear eta Kanariar
uharteekin bat egiten dute. Industria tradizionala eta batere
lehiakorra ez den kokagunea.
Konklusio gisa eta etorkizunari begira
Aipatu diren lurralde desorekaz aparte Espainiako industriak
bestelako arazoak ere baditu:
-Enpresen tamaina ez da egokia
-ikerketa urria da oraindik ere
-Teknologia eta energa menpekotasuna
-Ingurumen arazoak

Etorkizunari begira zer?- bai Europa mailan eta bai Estatu zein
Erkidego mailan hainbat politika.Lehiakortasuna zein
jasangarritasuna lortu nahian. Lisboako Estrategia delakoa
2010rarte eta 2010tik aurrera Europa 2020 Plana. Estatu zein
Erkidego mailan sektorekako politikak, industria-behatokiak, erakunde
publiko eta pribatuen arteko hitzarmenak,.

You might also like