Soinua Grabatzeko Teknikak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 88

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5 MIKROFONOAK ETA BOZGORAILUAK


5.1

Mikrofonoak: sarrera

Mikrofonoa transduktore akustiko-elektrikoa da, energia akustikoa (emari bidezko presioa, p x U)


energia elektriko (korronte bidezko tentsioa, e x i) bihurtzen duena. Transduktore hori, aldi berean, bi zati
ditu: transduktore akustiko-mekanikoa eta beste bat mekaniko-elektrikoa (5.1. irudiak).

5.1. irudia. Mikrofono baten transduktoreak.

Transduktore akustiko-mekanikoa mintz edo diafragma batekin dago osatuta, eta p presio-uhin bat
jasotzean, u abiadurarekin mugitzen da f indarra elementu mugikor bati komunikatuz, bobina bati
adibidez. Transduktore horren barruan daude zirkuitu akustikoak (hala nola presioen ondoko hartuneak,
barrunbeak, etab.), mikrofonoei hainbat direktibitate ematea ahalbidetzen dutenak.
Transduktore mekaniko-elektrikoa, oro har, tresna elektromagnetikoa edo elektrostatikoa izan daiteke,
eta lege fisiko baten arabera (bobina baten higidura eremu magnetiko batean, eta kondentsadore baten
karga do deskarga, hurrenez hurren), diafragmaren desplazamendua seinale elektriko bihurtzen du.
Horixe da edozein mikrofonoren oinarri fisikoa. Gainera, mikrofonoak behar bezala erabiltzeko,
komenigarria da mikrofono motak ezagutzea, edo erabilienak behinik behin, horien ezaugarri nagusiak
ematen dituzten zehaztapenekin batera.

5.2

Mikrofono motak

Mikrofono bat bi transduktoretan banatuta, erabilitako transduktore motaren arabera sailka daitezke
mikrofonoak energia-bihurketa bakoitzerako. Hala, mikrofono motak aztertuko ditugu jarraian;
9

Transduktore akustiko-mekanikoa, mikrofonoen direktibitateak ematen dituena.

Transduktore mekaniko-elektrikoa, mikrofonoak uhin akustikoa seinale elektriko bihurtzeko


duen eraginkortasuna adierazten duena.

LANBIDE EKIMENA

207

Soinua

Mikrofono motak transduktore mekaniko-elektrikoaren arabera


Gehien erabiltzen diren mikrofono motak bitarikoak dira: mikrofono dinamikoak bai bobinakoak,
bai zintakoak eta elektrostatikoak kondentsadorekoa edo elektretekoa izan daiteke. Transduktore mota
bakoitzaren oinarria fenomeno elektriko desberdina da, ondoren ikusten denez.

PRESIOA

Rext

5.2. irudia. Bobina-mikrofonoa.

Bobina-mikrofono dinamikoak

Mikrofono hauetan, bobina txiki batek diafragmaren higidura biltzen da, eta bobina bera mugitzen
hasten denean B eremu magnetikoaren barruan, l korrontea sortzen da, indar mekanikoaren proportzionala. Korronte hori kanpoko erresistentzia batetik igarotzean, presioarekiko proportzionala den tentsioa
lortzen da (5.2. irudia). Hauxe da bete den lege elektrikoa:

F = BIL

Bertan F indar mekanikoa da, B eremu magnetikoaren dentsitatea eta L bobinaren luzera.

Diafragmaren izaera, masa eta esekidura direla-eta, erresonantzia dute audio-marjinetan. Erresonantzia horren ondorioz, presioari emandako erantzuna, maiztasunaren arabera, lineala izango da eta ez
konkorduna. Zirkuitu akustikoen bidez, fabrikatzaileek lautu egiten duten konkor hori; maiztasuneko
erantzuna nahikoa irregularra izaten da, ordea (5.3. irudia).

Irregulartasun horiek baliagarriak izan daitezke ahotsari kolorea emateko, baina distortsioa eragiten
dute oro har.

208

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

ERRESONANTZIA

ZUZENKETA
MAIZTASUNA
5.3. irudia. Bobina-mikrofonoaren erantzuna.

Elementu mugikorren masa (diafragma eta bobina) nahikoa handia da bestelako mikrofono mota
batzuekin alderatuta. Horren ondorioz, denboran bizkor aldatzen den presio-uhina jasotzen dutenean
(maiztasun altua edo erasoa bat), higidura atzeratu egiten da inertzia gainditu arte. Hori dela-eta, bobinamikrofonoen erasoetarako erantzuna motela izango da, eta gainera nekez emango die erantzuna audioko
maiztasun handiagoei. Horrexegatik nahikoa sentikorrak izango dira, bibrazioaren eta kolpeen aurrean.
Mikrofono mota honen beste eragozpen bat bobinaren jokabidea da, zeren antena baten antzera
funtzionatzen baitu perturbazio elektrikoak bereganatuz, irrati-frekuentziako seinaleen eta sarearen moduan.
Eragozpen hori konpentsatzeko, beste bobina finko bat (anti-hum) jartzen da seriean audio-bobina
mugikorrarekin, eta bobinaren biribilketa lehen bobinaren kontrako noranzkoan. Hala, bobina bietan
dagoen eremu parasitoak kontrako korronte parasitoak sorraraziko ditu bobina bakoitzean, eta, beraz,
elkar baliogabetu egingo dute (5.4. irudia).

EREMU
PARASITOA

I AUDIO

5.4. irudia. Hum-en kontrako bobina.

LANBIDE EKIMENA

209

Soinua

Arazo horiek gorabehera, bobina-mikrofonoak erabiltzen dira gehien, honako arrazoi hauek direla medio:
9

Kostu txikia dute eta erabilerrazak dira.

Sendoak dira eta nekez matxuratzen dira; hori dela-eta, kanpoaldean erabiltzeko egokiak dira.

Tentsio ertaineko irteera, beste mikrofono mota batzuekin alderatuta.

Saturatu gabeko (gogorrak) presio-maila altua onartzen dutenez gero, oso instrumentu ozenak
hautemateko erabiltzen dira.

Irteera baxuko erresistentzia (< 200 ohmio); horri esker, kable luzeekin erabil daitezke edozein
mahairekin arazorik gabe konektatzeko.

Kondentsadore-erako mikrofono elektrostatikoak

Mikrofono hau kondentsadorea da, diafragma ere badena, plaka finko batekin eta beste plaka mugikorrarekin osatua (5.5. irudia).

DIAFRAGMA
PLAKA

ISOLATZAILEA

5.5. irudia. Kondentsadoreko mikrofonoa.

Funtzionatu ahal izateko, polarizazioa edo elikadura zuzena jaso behar du mikrofonoak, kondentsadorea nolabaiteko energia elektrostatikoarekin kargatuta egoteko. Orduan, diafragmak presio-uhin bat
jasotzen duenean, deformatu egingo da eta aldatu egingo da energia hori biltzen den airearen bolumena.
Bolumenaren edo edukieraren aldaketa horren ondorioz, ezinbestean, bildutako energia elektrikoa ere
aldatu egiten da, eta kargaren kanpoko erresistentzian ixten den korrontea sortzen da. Kanpoko karga
horretan gertaturiko tentsio-jaitsiera presioaren proportzionala da.

210

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Mikrofono honen funtzionamenduaren oinarria plaken artean bildutako energia elektrikoaren aldaketa
da; beraz, energia hori zenbat eta handiagoa izan, hots, energia sortzen duen polarizazioaren tentsio
zuzena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da mikrofonoaren tentsio-irteera. DIN
arauak ezarri duenez, polarizazio tipikoak korronte zuzeneko 48, 24 edo 12 wattekoak izango dira. Gaur
egun, aldiz, mikrofono askotxok 8 52 bitarteko polarizaziorekin jardun dezakete, DCtik DCra bihurtzeko
gailuei esker.

Oso ahalmen txikiko kondentsadorea denez, mikrofonoaren irteerako inpedantzia oso altua da,
bereziki maiztasun baxuan. Horren ondorioz, tentsio-galerak gertatzen dira mahairako konexio-kableen
bidezko transmisioan, kable horren luzera metro batekoa baino handiagoa denean. Galerarik gerta ez
dadin, inpedantzien aurreanplifikadore-egokigailu bat jartzen da kondentsadorearen kapsularen atzeko
aldean, eta gailu horrek mikrofonoari oso inpedantzia altua eta transmisio-lineari inpedantzia baxua ematen
die, 200 ohmio ingurukoa.

Hala, mikrofonoari inpedantzia altua ematen zaio, elementu aktibo gisa landa-efektuko transistore
bat (FET) edo hutseko hodi bat erabiliz; kasu bietan, tentsio jarraituarekin elikatu beharko da elementu
aktibo hori, mikrofonoaren polarizaziotik atera ohi dena. Horrexegatik eutsi behar zaio fabrikatzaileak
adierazten duen polarizazioaren zeinuari.

Mikrofono mota honen eragozpen modura, honako hauek aipa daitezke:

Kostu altua da, aurreanplifikadorea erabili behar delako eta mikrofonoak zehaztapen mekanizatua duelako.

Konexio-kablearen bitartez polarizazioa sortu behar da.

Ahulak dira. Diafragma, batez ere, oso hauskorra da.

Ez dute ondo jasaten hezetasuna. Izan ere, hezetasunaren ondorioz, hondatu egin daitezke,
plaken arteko deskargaren eraginez. Ez dira fidagarriak kanpoko aldeetan.

Erabiltzeko abantailak, berriz, hauexek dira:

Funtsean erantzun laua ematen du maiztasun altuetaraino; horrek fidelitate handia ematen
die, eta gainera ondo erantzungo du altuetan eta erasoen aurka.

Tentsio-irteera (sentsibilitatea) altua du. Seinalearen eta zarataren arteko oso erlazio onak
ematen dituzte, baina aurretiazkoa eta mahairako sarrera asebete dezakete iturriak presio
altuak ematen baditu.

LANBIDE EKIMENA

211

Soinua

Saturazio hori prebenitzeko, gutxi gorabehera 10 dB-eko leungailu konmutagarri bat txertatu ohi da
kapsularen eta aurretiazkoaren artean, eta, gainera, aurretiazkoaren irabazia 10 edo 20 dB gutxiagokoa
izan daiteke, baita kanpoko konmutagailu batekin aukeratu ere.
9

Diafragmaren masa txikia dela-eta, ez dira sentikorrak bibrazioen eta maneiatze-zarataren


kontra.

Ezaugarri egonkorrak ditu denboran.

Tamaina txikikoak. Baliagarriak dira hegal-mikrofono gisa.

Elektret mikrofono elektrostatikoak

DIAFRAGMA

ELEKTRET

ISOLATZAILEA

PLAKA

5.6. irudia. Elektret mikrofonoa.

Kondentsadoreko mikrofonoen oinarri bera du mikrofono mota horrek; desberdintasun bakarra hauxe
da: kapsulak ez du polarizaziorik behar elektret mikrofonoaren kasuan. Hala, kondentsadoreko aireganberaren zati baten ordez, elektret deritzon polimero bat jarri da. Polimero hori fabrikatzeko prozesuan,
aurrez polarizatu da, hots, karga elektriko iraunkorra ezarri zaio, eta karga hori arduratuko da kondentsadorea kargatuta egoteko beharrezko energia elektrostatikoa emateaz.
Elektret polimeroa erabiliz, ez dago zertan kapsularen polarizazioa egin, baina oraindik ere beharrezkoa
da inpedantzien aurreanplifikadore-egokigailua, eta horrek korronte zuzeneko elikadura eskatzen du. Hala
eta guztiz ere, elikadura hori (1,5 - 12 watt) pila huts batek eman dezake, mikrofonoaren karkasan itxita.
Kondentsadoreko mikrofonoen antzeko ezaugarriak dituzte, honako puntu hauetan izan ezik:
9

Altuetako erantzuna eskasagoa izan dezakete.

Kondentsadoreko mikrofonoak baino sentsibilitatea txikiagoa dute, elektretak polarizazioak


baino energia gutxiago ematen baitu.

212

Ez dira oso sentikorrak hezetasunaren aurrean.

Kondentsadoreko mikrofonoek baino kostu txikiagoa dute.

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Zintako mikrofono dinamikoak.

Mikrofono mota honen oinarria bobina-mikrofonoen printzipio bera da, baina oraingoan imanaren
eremu magnetikoan higitzen den eroalea oso lodiera txikiko metalezko zinta bat dago.

Zinta bera da diafragma; izan ere, bi aldeetatik presioa jasaten duenez, 8 baten itxurako direktibitatea ematen du (norabide bikoa).

Zintak ohmio batetik beherako erresistentzia elektrikoa du; hori dela-eta, erresistentzia hori 200 ohmio
tipikoetaraino handitzen duen transformatzaile-jasogailu bat izaten dute irteeran. Transformatzaile horrek
irteerako tentsioa ere handitzen du. Hala eta guztiz ere, sentsibilitate txikiena duten mikrofonoak dira
baina asetzeko errazenak ere bai, eta ez da gomendagarria soinu-instrumentuekin erabiltzea.

TRANSFORMATZAILEA
EGOKIGAILUA

ZINTA UZKURTUA

IMANA

5.7. irudia. Zintako mikrofonoa.

Maiztasunean duten erantzuna irregularra da, altuetan eskasa, baina baxuak eta ertainak indartu egiten
dituztenez, tonalitate beroak ematen dituzte erreprodukzioan.

Diafragmaren eginkizuna betetzen duen zinta uzkurtuta dago, presio-uhinen aurrean zurruntasuna
txikia izan dadin; nahikoa masa altua du, eta horri esker, mikrofonoa sentikorra da bibrazioaren eta
higiduraren aurrean. Erresonantzia-maiztasunak gorabeherak izan ditzake (40 Hz inguru), mikrofonoa
bizkor desplazatze hutsaren ondorioz (jirafa).

Fisikoki handiak, sendoak eta astunak dira.

LANBIDE EKIMENA

213

Soinua

Mikrofono motak transduktore akustiko-mekanikoaren arabera


Presio-uhinak diafragmara iristeko duen modua aldatzean, hainbat ezaugarri direkzionaleko mikrofonoak
lor daitezke:

Presio-mikrofonoa; norabide orotakoa.

Gradiente-mikrofonoa: bi norabidekoa edo 8 baten itxurakoa.

Presio- eta gradiente-mikrofono konbinatua: norabide bakarrekoa edo kardioidea.

Soinu sorta biltzen duen paraboloidedun mikrofonoa.

Interferentzia- edo kanoi-mikrofonoa.

Presioko mikrofonoa

Mikrofono honetako diafragmak presio erasotzailea jasaten du aldeetako batean, eta bestean barrunbe
itxi bat; barrunbe horretan, hodi ekualizadore baten bidez, Po giroko presioa dago (5.8. irudia).

HODI
EKUALIZADOREA

DIAFRAGMA
5.8. irudia. Presio-mikrofonoa.

Presio-uhin bat edozein norabidetatik iristen denean, diafragmaren kanpoko aldeak gainpresioak eta
arrarifikatzeak jasango ditu; atzeko aldea, berriz, giroko presioan egongo da. Presio-desberdintasun
horren ondorioz, diafragma higitu egingo da, eta bere higiduraren berri ematen dio transduktore mekanikoelektrikoari.
Hortaz, mikrofono honek, diafragma txikia duen bitartean, presio erasotzaileari erantzuten dio, presiouhinaren norabidea edozein dela ere.
Diafragma handia bada, direktiboa izango da nolabait maiztasunean, bi arrazoirengatik:

214

Mikrofonoaren karkasak berak atzeko erradiazioa estaltzen du.

Interferentziak ageri dira diafragman, kolorazioaren jatorrian eta direktibitatean.

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.9. irudian ikusten denez, diafragmaren aurrez aurreko eragina duten uhinak fasean iristen dira
diafragmara, eta halaxe sortzen da errefortzua. 5.9.b irudian, alboko erasoak desfaseak dakartza uhinak
diafragmara iristeko moduan; desfase horiek diafragmaren higidura indargabetzen dute. Hortaz, diafragmak
erantzun txikiagoa izango du alboko uhinen aurrean aurrez datozen uhinen aurrean baino; nolabaiteko
direktibitatea agertu da. Gainera, diafragma deformatzen bada, distortsioa agertuko da (kolorazioa).

(a) ALBOKO ERASOA; ERREFORTZUA

(b) ALBOKO ERASOA: INDARGABETZEA

5.9. irudia. Diafragmaren bibrazio partzialak.

Grandiente-mikrofonoa

Mikrofono mota honetako transduktore akustiko-mekanikoa presio-uhin erasotzailea alde batean


jasaten duen diafragma bat da, eta atzeko aldeak uhin beraren erasoa du, baina I bide akustikoa
eginarazi ondoren (5.10. irudia).

5.10. irudia. Gradiente-mikrofonoa.

LANBIDE EKIMENA

215

Soinua

Bide hori egin duela-eta, atzeko aldera iristen den uhinak uhinaren presio eta faseak izango ditu;
hala, diafragman presio-diferentzia edo presio-gradientea dago, diafragma mugiarazten duena hain zuzen.

Gradiente hori mikrofonoaren ardatzak uhin-frontea iristeko norabidearekin egiten duen angeluaren
araberakoa da (5.11. irudia).

5.11. irudia. Presio-gradientea.

Hala, honako hau izango da diafragmaren gaineko indarra:


fD =(Pf - PP). SD
Pf = aurreko presioa
PP = ondorengo presioa
SD = diafragmaren azalera
Hauxe frogatzen da:

-ren kosinuaren funtzioaren bidez azaltzen dira mikrofono hauen ezaugarri direktiboak, bi norabidekoak edo 8 itxurakoak (5.12. irudia).

216

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.12. irudia. Bi norabideko mikrofonoa.

Mikrofonoak gehieneko irteerarekin erantzungo du baldin eta presio-uhinak erasoa mikrofonoan badu
ardatzaren arabera, aurrez aurre edo atzetik; aitzitik, mikrofonoak irteera nulua emango du uhinak alboko
erasoa duenean (90), zeren eta uhinak diafragmaren bi aldeetara egiten duen ibilbidea bera baita eta;
beraz, ez dago diafragma higitzen duen presio-diferentziarik.
Presio-uhina senoidala dela jota, diafragmaren gaineko indarrari dagokioneaz, hauxe betetzen da:
fo = - jw. o.u.So. I . eos
Bestela esanda, irteerako tentsioa presio-uhinak kitzikaturiko aire-partikulen abiaduraren proportzionala da.
Irteerako tentsioaren eta abiaduraren arteko erlazio hori dela-eta, gradiente-efektua erabiltzen duten
mikrofonoek hurbiltasun-efektua dute; efektu horrek mikrofonoen erabilera zailtzen dute iturrietatik
distantzia txikietara egiten diren hartuneetan.
Efektu hori azaltzeko, soinu-iturrira hurbildu ahala partikulen abiadura nola aldatzen den aztertu beharra
dago (5.13. irudia): iturriaren inguruetan, uhina oso konplexua da, distortsio-gune bat da; hurreko eremuan,
uhina esferikoa da, eta distantziaren karratuaren alderantzizkoarekin aldatzen da abiadura. Azkenik,
urrutiko eremuan, uhina ia laua da eta abiadura jaitsi egiten da distantziarekin. Orduan, iturrira gradientemikrofono bat (abiadurari erantzuten diona) hurbiltzen badugu, distantzia txikiagoa egin ahala, handitu
egingo da partikulen abiadura, eta, beraz, baita tentsio-irteera ere, batez ere hurbileko eremuan.
Hurbileko eremu hori iturritik are gehiago hedatuko da uhinaren maiztasuna txikitu ahala (rP, 50/maizt.
metrotan). Beraz, maiztasun altuan ia ez dago hurbileko eremurik, eta ez da hurbiltasun-efekturik ageri.
Maiztasun baxuan, berriz, hurbileko eremua izango da, mikrofonoa iturrira dezimetro batzuetan hurreratzen bada; hortaz, hurbiltasun-efektua oso nabarmena izango da.

LANBIDE EKIMENA

217

Soinua

SORBURUKO
EREMUA
ABIADURA

HURBILEKO
EREMUA
URRUTIKO
EREMUA

DISTANTZIA

5.13. irudia. Partikulen abiadura.

Hurbiltasun-efektua argi eta garbi ikusten da zehaztapenek sentsibilitate-kurba ematen dutenean,


maiztasunaren arabera eta hainbat distantziatarako (5.14. irudia). Distantzia txikietan, baxuen errefortzua
12 dB-erainokoa izan daiteke.

5.14. irudia. Hurbiltasun-efektua.

218

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.15. irudia. Baxuen iragazkiaren hautagailua.

Baxuen errefortzu hori baliagarria izan daiteke instrumentu erritmikoei definizioa eta potentzia emateko,
baina hartunea, askotan, distantzia txikira egiten denez, gogaikarria izaten da hurbiltasun-efektua.
Errefortzu hori konpentsatzeko, mikrofono direktibo askok paso altuko iragazkia daramaten mikrofonoaren gorputzean bertan, ebakidura-maiztasun konmutagarriarekin, adibidez, 70 eta 150 Hz (5.15.
irudia), baxuak gutxi gorabehera leunduko ditu iragazkia, konpentsatu nahi den errefortzu kantitatearen
arabera. Nahiz eta mikrofonoa iturrik urrun erabili, iragazki hori sarearen edo aire egokituaren zarata edo
areto handiko modu propioen kolorazioa leuntzeko erabil daiteke.

Presio- eta gradiente-mikrofono konbinatuak: norabide bakarrekoak edo kardioideak

Mikrofono hauek erabiltzen direnak gehien, haien ezaugarri unidirekzionalak direla-eta. Aurrekoen
moduan, diafragma aldeetan agertzen den presio-gradientearen eraginez higitzen da. Hala, aurreko aldeak
zuzenean jasotzen du uhina; atzeko aldeak, berriz, kontrolaturiko desfase batekin jasotzen du uhina,
uhin horrek eginiko ibilbidea desberdina baita eraso-norabidearen arabera.
Adibidez, 5.16. irudian, desfaseko zirkuitu akustiko baten eskema ageri da. 5.16.a irudian, depresiouhinak aurrez aurreko erasoa du, eta uhinen arteko desfasea, aurreko eta atzeko aldeetan, aldi erdikoa
da; beraz, indartu egiten da diafragmaren higidura. 5.16.b irudian, uhinak mikrofonoaren atzeko aldetik
du erasoa, eta diafragmaren aldeetarako bidea antzekoa da. Beraz, bi aldeek presio berdina jasango
dute, eta diafragma ez da mugituko. Erasorako irteera nulua da 180-tan.

5.16. irudia. Desfaseko zirkuitu akustikoa.

LANBIDE EKIMENA

219

Soinua

Mikrofono horiek aurreko harrerarako ematen dute gehieneko erantzuna, eta atzeko harrerarako,
berriz, gutxieneko erantzuna. Kardioide deritze horrelako mikrofonoei. Baldin eta atzeko aldean erasoa
duen presio-uhina maiztasun baxukoa bada, diafragmaren atzeko alderako bide akustikoa txikia da presio
erasotzailearen uhinaren luzerarekin alderatuz. Orduan, sortutako desfasea ez da nahikoa diafragmaren
aurreko eta atzeko aldeetako uhinak ezeztatu ahal izateko. Hori dela-eta, norabide bakarreko mikrofono
askok maiztasun baxuko norabide orotako mikrofono bihurtzeko joera du (5.17. irudia).

5.17. irudia. Direktibitatea galtzea maiztasun baxuan.

Mikrofono horiek gradienteari erantzuten diotenez gero, hurbiltasun-efektua ere izango dute, baina bi
norabideko mikrofonoen kasuan baino neurri txikiagoan.


Sorta-biltzailea duen paraboloidedun mikrofonoak

Paraboloide baten fokua norabide bakarreko mikrofono batean kokatzen bada, paraboloide baten
ardatzaren araberako erasoa duen fronte lauko izpien kasuan, frontetik mikrofonoraino doan bidea
berdina da fronte horretako edozein izpitarako. 5.18. irudian, d1 bidea eta d2 bidea berdinak dira, eta parabolako fronte lauko islapen guztiak fasean iristen dira mikrofonora; hala, mikrofonoarekiko presioa indartu
egiten da.

ARDATZA
FRONTE LAUA
FOKUA

5.18. irudia. Paraboloidea.

220

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Fronte lauak ardatzaren araberako erasoa ez badu, desberdinak izango dira fokurainoko bideak, eta
errefortzua barik uhinaren interferentzia suntsitzailea lortuko da.

Hala, oso sorta esturarainoko aditze-angelua murriztea lortzen da, parabolaren ardatzaren arabera,
gutxienez maiztasun altuan.

Maiztasun baxuan, soinuaren uhin-luzera handia da parabolaren neurriarekin konparatuta eta, beraz,
alboko fronteek fokuan duten desfasea ez da interferentzia suntsitzailea gertatzeko bezain handia.
Sistemak norabide orotakoa bihurtzeko joera izango du.

Interferentzia-hodia duen mikrofonoa: kanoi-mikrofonoa

Mikrofono mota honek ere lortzen du direktibitatea altua alboko uhin-iturrien interferentzia suntsitzailearen metodoaren bitartez. Kasu honetan, desfasea ematen duen bide-diferentzia kapsula kardioide
baten diafragmaren aurreko interferentzia-hodi luze batean gertatzen da (5.19. irudia). Hodiaren arteken
eraginez, oso desfasatuta dauden izpiak, ezinbestean, mikrofonora iristen dira alboko eragina denean,
eta uhin-fronteak ardatzean erasotzen duenean, berriz, faseko izpiak iristen dira.

BIDEEN DIFERENTZIA TXIKIA

FASEKO ARDATZA

ALBOKOA
BIDE-DIFERENTZIA HANDIA
5.19. irudia. Kanoi-mikrofonoa.

Mikrofono horiekin, 5.20. irudiko moduko direktibitate altuak lor daitezke maiztasun altuan. Maiztasun
baxuan, berriz, paraboloidearekin gertatzen zen bezala, direktibitate txikiagoa du, barnean daraman
kardiodearena modukoa.

LANBIDE EKIMENA

221

Soinua

5.20. irudia. Kanoi-mikrofonoaren direktibitatea.

Kanoi-mikrofonoak eta paraboloide-mikrofonoak baliagarriak dira kanpoko tokietan, edo erreberberazioeremu oso bizia dagoenean, ez baitute erreberberazio-eremua atzera botatzen: direktibitate-diagrama
altua izanik, errefusatze hori handiagoa izan beharko litzateke. Izan ere, erreberberazio-eremua osatzen
duten islapenen norabidea ausazkoa da, eta ezin har daitezke fronte lau koherentetzat. Hori dela-eta,
interferentzia espero zitekeena baino ahulagoa da fokuan edo hodian.

5.3

Mikrofonoen ezaugarriak

Fabrikatzaileek zehaztapen gisa ematen ditu mikrofono baten ezaugarriak, eta ezaugarri horiek
zehazten dituzte, hain zuzen ere, mikrofono horretatik lor daitezkeen prestazioak.
Ondoren, mikrofonoen ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko dira, eta praktikan eta erabileran duten
eragina azpimarratuko da, hala nola mikrofonoen lineak edo elikadura azalduko direnean.

Sentsibilitatea
Mikrofono batek soinu-presioa tentsio elektriko bihurtzeko duen eraginkortasuna adierazten du.

Sentsibilitatea = S =

Zirkuitu irekiko irteerako tentsioa


Vca
=
Erreferentziazko presio erasotzailea
p

Erreferentziako presioa Pascal bat edo mikrobar bat izan daiteke; sentsibilitatea, beraz, Pascal
bateko milivoltikoetan edo mikrobar bateko milivoltetan emango da, hurrenez hurren.
222

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Pascal 1 = 10 / bar denez, hauxe izango dugu:


Sentsibilitatea (mV/Pa) = 10.Sentsibilitatea (mV/ b)
Merkatuan dauden modelo ugarien artean, kondentsadoreko mikrofonoak ( 20 mV/Pa) bobinamikrofonoak baino sentikorragoak dira ( 2 mV/Pa), eta bobina-mikrofonoak zintakoak baino sentikorragoak
(1 mV/Pa baino gutxiago).
Sentsibilitatea dezibeletan ere eman daiteke, volt 1 erreferentziatzat hartuta, presio erasotzailea Pascal
bat denean:

Mikrofonoaren irteerako tentsioa 1 volt baino txikiagoa izango denez beti, neurri hori db negatiboetan
adieraziko da:
- 20 dB 100 m V/pa; - 40 dB 10 mV/Pa; - 60 dB 1 mV/Pa; etab.

Maiztasuneko erantzun-kurba
Fabrikatzaileek maiztasunaren araberako sentsibilitatearen aldakuntza-kurba ematen dute fabrikatzaileek
mikrofono mota bakoitzerako.
Fidelitatea nahi bada, oro har, erantzun-kurba laua izatea eta ahalik eta gehien hedatzea komeni da
maiztasun altuan eta maiztasun baxuan. Kondentsadoreko mikrofono onetan baino ez da betetzen
jokabide hori, baina ez da eragozpena erantzun-kurbaren irregulartasunek, ohikoak bobina- eta zintamikrofonoetan, irteera elektrikoari kalitate tonal edo izaera atsegina eta desiragarria izateko modua
eman diezaioten.
Mikrofono direktiboetan iturritik hainbat distantziatara eman ohi da erantzun-kurba, hurbiltasunefektuak sortutako errefortzua antzeman ahal izateko.
Zenbait mikrofono motatan, maiztasuneko erantzuna nahita aldarazten da, erabileraren gaineko
arazoren bat zuzentzeko. Esate baterako, hegaleko mikrofonoetan (Lavalier), 4 kHz-etik gorako erantzunerrefortzu antzemangarria agertzen da. Horren bidez, mikrofonoa ahoaren ardatzean ez egoteagatik eta
altuetan direktiboagoa izateagatik sortutako altuen galera konpentsatu nahi da (5.21. irudia). Mikrofono
horiek norabide orotakoak izaten dira, hurbiltasun-efektua saihesteko; izan ere, arroparekiko marruskadurazarata indartuko luke efektu horrek.

LANBIDE EKIMENA

223

Soinua

ERANTZUNA

MAIZTASUNA (Hz)

5.21. irudia. Lavalier mikrofonoko erantzuna eta direktibitatea.

Direktibitatea
Zenbait mikrofonok zenbait norabidetako soinuak hartzeko eta beste batzuetakoak atzera botatzeko
duen gaitasuna adierazten du direktibitateak.

Direktibitatea neurtzeko, honelaxe definitzen da aditze-angelua: iturri bateko gehieneko erradiazioak


mikrofono baten kontrako erasoaren norabidea adierazten duena (5.22. irudia).

224

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Beraz:
Direktibitatea = D( ) =

Sentsibilitatea()
Gehieneko sentsibilitatea

5.22. irudia. Aditze-angelua.

Mikrofono guztietan, gehieneko sentsibilitatea ardatzean agertzen da, hots, 0 = 0 .


Direktibitatea dezibeletan adierazten da, 0 angeluaren arabera diagrama polar batean (5.2.3. irudia).

5.23. irudia. Diagrama polarra

Diagrama honetako kurba polarrak sentsibilitate-galera adierazten du, dB-etan, mikrofonoaren ardatzaren norabide desberdinetatik iristen diren soinuetarako (0 dB).

LANBIDE EKIMENA

225

Soinua

Mikrofonoen zirkuitu akustikoen arabera, hainbat direktibitate lortzen dira, eta horien artean hauexek
dira tipikoenak:

EZAUGARRIA

NORABIDE

BI

OROTAKOA NORABIDEKOA

KARIDIOIDEA HIPERKARDIOIDEA

SUPERKARDIOIDEA

DIAGRAMA
POLARRA
EKUAZIO

cos

1/2(1+cos )

1/4(1+3 cos )

37+ 63 cos

360

90

101

105

115

360

120

180

141

156

-6

-12

-8.6

-6

-11.7

90

180

110

126

AUSAZKO

333

333

250

268

ENERGIA

0 dB

-4.6 dB

- 4.8 dB

-6.0dB

-5.7dB

1.7

1.7

1.9

POLARRA
-3 dB-eko
ARKUA
-6 dB-eko
ARKUA
IRTEERA
90-RA (dB)
IRTEERA
180-RA (dB)
IRTEERA
NULUKO
ANGELUA

DISTANTZIA
FAKTOREA

5.24. irudia. Direktibitate tipikoak.

Bi zehaztapenak aztertuta 5.24. irudian, 90-rako eta 180-rako irteera, mikrofono superkardioidea
alboz ez da mikrofono kardioidea baino sentikorragoa; ondorio hori atera daiteke. Mikrofono kardioidea,
ordea, sentikorragoa izango da ondoko erradiazioaren aurrean. Gauza bera esan daiteke mikrofonoa
hiperkardioideaz mikrofono superkardioideari dagokionez.
Mikrofono direkzional batek, zati batez, erreberberazio-eremua errefusatzen du; zenbat eta direktiboagoa izan, orduan eta errefusatze handiagoa izango da. Horixe da mikrofono horren abantaila
nagusia. Erreberberazio-eremuarekiko errefusatzea neurtzen duen zehaztapena distantzia faktorea da
(DSF), honela definitzen dena:

226

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

DSF =

Norabide orotako mikrofono baten irteera


Mikrofono direktibo baten irteera

eremu akustiko zehaztugabean.

Areto bateko erreberberazio-eremua eremu zehaztugabera hurbiltzen denez eta mikrofono baten
tentsio-irteera mikrofonoaren eta iturriaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala denez (urrutiko
eremuan), honelaxe defini daiteke distantzia faktorea:

DSF =

Mikrofono direkzional baten iturrirainoko distantzia


Norabide orotako mikrofono baten iturrirainoko distantzia

Non zuzeneko eremuaren eta erreberberazio-eremuaren arteko erlazioa berdina izango baita bi mikrofonoen irteeretarako.
Adibidez, mikrofonorik direktiboena hiperkardioidea da, 2ko DSF duena. Beraz, baldin eta iturritik 6
metrora dagoen norabide orotako mikrofono batek eremu direktibotaren eta erreberberazio-eremuaren
arteko nolabaiteko erlazioa ematen badu, mikrofono hiperkardioidea iturritik bi halako distantziara jarri
ahal izango da (6 x 2 = 12 m), betiere eremu direktiboaren eta erreberberazio-eremuaren arteko erlazio
bera emanda. Mikrofono horrek norabide orotako mikrofono batek hartuko lukeen erreberberazio-eremuaren
erdia errefusatu duela esan daiteke (6 dB).
Mikrofono askok bere direktibitatea alda dezakete. Hauexek dira aldakuntza hori lortzeko gehien
erabiltzen diren metodoak:
9

Bi kapsula erabiliz, bata bi norabidekoa eta bestea norabide orotakoa, eta irteera elektrikoak
anplitude desberdinarekin nahastuz hainbat direktibitate-irudi lortzeko.

Zirrindola birakaria erabiliz; izan ere, desplazatzerakoan, atzeko presio-hartuneak irekitzen


ditu eta beste batzuk itxi, eta direktibitatea eragiten duten zirkuituak aldatzen ditu.

DIAFRAGMAK

PLAKA
KOMUNA

POLARIZAZIOA

DIREKTIBITATEHAUTAGAILUA

5.25. irudia. Diafragma bikoitzeko mikrofonoa.

LANBIDE EKIMENA

227

Soinua

Gaur egun gehien erabiltzen den sistema diafragma bikoitzeko kondentsadoreko mikrofonoa
da (5.25. irudia).

Mikrofono horrek bi kondentsadore-mikrofono ditu, eta horien irteerak batu egiten dira eta polarizazioak aparte alda daitezke. Mikrofono bakoitzaren edo diafragma bakoitzaren ezaugarri direktiboa
kardioidea da.
Beraz, diafragma bat antzeko tentsioarekin polarizatzen bada baina beste diafragma batekiko tentsio
negatiboa duena, diafragmaren ezaugarri direktiboak kendu egingo dira eta bi norabideko diagrama bat
lortuko da (5.26. irudia). Diafragma bat tentsio negatiboarekin polarizatzen bada eta gainera tentsio hori
beste diafragmarena baino txikiago bada, berezitasunak kendu egingo dira eta polarizaziorik handiena
duena nagusituko da; hala lortzen da guztizko ezaugarri superkardioidea (5.26. irudia). Mikrofonoaren
direktibitatea diafragma bakoitzaren polarizazioa aldatze hutsarekin molda daitekeenez, distantziara egin
daiteke direktibitate-konmutazioa.

NORABIDE OROTAKOA

BI NORABIDEKOA

SUPERKARDIOIDEA

5.26. irudia. Diafragmen direktibitateen konbinazioak.

Distortsioa
Sistema baten irteeran agertzen diren eta sarreran ez zeuden seinale multzoari deritzo distortsio.
Sistemak sarrerako seinalean linealki jarduten duen duelako gertatzen dira irteerako seinale baliagarria
zikinduko duten seinale horiek.
Sistema bateko distortsioaren zehaztapenik errazena anplitude-tonu ezaguna duen sistema kitzikatzen
denean sortze den guztizko distortsio harmonikoa da:

THD (%) = 100

228

Distortsio - seinaleen potentzia


Tonuaren irteera - potentzia

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Mikrofonoen kasuan, fabrikatzaileek ez dute distortsioari buruzko zifrarik ematen, eta esperientzia
edo marka izaten dira mikrofonoaren linealtasunari buruzko biderapena ematen dutenak.
Hauexek dira distortsioaren balizko zergatiak:
9

Barne-distortsioa:
Hurbiltasun-efektua.
Barne-erresonantziak, erantzun-kurba koloreztatzen dutenak.
Erasoen kontrako erantzun motela, bobina eta zintako mikrofonoetan.
Bibrazio partzialak, azalera handiko diafragmetan.

Kanpo-distortsioa:
Gainkarga edo saturazioa presio altuaren aurrean. Mikrofono dinamikoak kondentsadoreko mikrofonoak baino gogorragoak izaten dira, baina kondentsadoreko
mikrofonoak kalitatezkoak badira, kontrakoa gerta daiteke. Honelakoa izan daiteke
zehaztapena:
Presioaren gehieneko maila (SPL max) % 0,5eko baterako (THD). Adibidez, AKGren
C414 EB kondentsadoreko mikrofonoak THD - % 0,5eko balioa du 142 dB-eko presio
batean {= 250 Pascal); AKGren D202 mikrofono dinamikoa muga horretara iristen da
124 dB-erako (= 30 Pascal).
Kapsularen eta aurretiazkoaren artean leungailuei esker, edo aurretiazkoan bertan,
balio horiek handitu egin daitezke.
Poping-a. p, t, b kontsonante leherkariak esatean botatako airearen talka-uhinak
diafragma deformatzen du eta zarata berezia sortzen da.
Mikrofono direktiboak norabide orotako mikrofonoak baino sentikorragoak dira pop
zarata horren aurrean.
Arazoa zuzentzeko, diafragmaren aurrean anmotap iragazkia jartzen da. Izan ere,
uhinaren abiadura murrizten duen ehun bat du, eta eragin txikia du zaratan.
Nolanahi ere, komenigarria da mikrofonoa ahoaren ardatzetik kanpo kokatzea.
Haizearen zarata
Haizearen turbulentziek, edo mikrofonoa aire-fluxuan jarritako oztopo gisa kokatzean
sortutakoek, hainbat abiadura-aldaketa dakartzate, maiztasun baxuko zarata gogaikarri
bilakatzen dituzte.

LANBIDE EKIMENA

229

Soinua

Zarata hori murrizteko, baxuen iragazki bat erabil daiteke, edo zarata hori 10 dB
inguruko indargabetzen duten haizearen kontrako pantailak. Pantaila horien barruan
mikrofonoa hartzen duen material porotsuko bola bat dago; material horri esker,
airearen abiadura murrizten da, baita turbulentzia eta zarata ere. Audio-uhina hodi
baten bitartez transmititzen da material horren bidez, eta indargabetze txikia baizik
ez du izaten maiztasun altuan.
Pantailok anmotap iragazki gisa ere erabil daitezke.
Bibrazio-zarata edo kolpatzea.

Mikrofono batek estudioaren egituratik datozen bibrazioak izan ditzake, edo oso instrumentu zaratatsuetatik (perkusioa) hurbil egoteagatik sortzen direnak edo instrumentuaren berarengandik jasotzen
direnak, hain zuzen miniatura mikrofonoa erabiltzen denean mikrofonoaren gainean.
Horietan kasu guztietan, bibrazioak diafragma mugiaraziko du, eta nahi ez diren zaratak sortuko
dira. Hori saihesteko, ohikoa da bibrazioaren kontrako euskarriak erabiltzea, non zenbait tirante elastikok
mikrofonora pasatzen den bibrazioa moteltzen duten.
Komenigarria da ere mikrofonoaren karkasak instrumentua ukitzea, eta lotura material porotsu batekin
egingo da.
Mikrofono askok, bereziki ahots emanaldietarakoak direnek, kapsula dute talkaren kontrako esekidura
bat edo biren gainean jarrita.

Irteerako inpedantzia. Mikrofono lineak


Irteera elektrikotik ikusita, mikrofonoa 5.27. irudiko zirkuituaren antzekoa da: tentsio-sortzaile ezin hobea,
tentsioa zirkuitu irekian ematen duena (Vea) edo seriean, mikrofonoaren barne-inpedantziarekin (Zo).

5.27. irudia. Mikrofono baten eredu elektrikoa.

230

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Karga bat irteeran konektatzen denean, tentsioaren zati bat galdu egingo da Zo-n; beraz, tentsio
baliagarria (Vm) Vea baino txikiagoa izango da.
Mikrofonoarekin konektatuko den lehen karga kable blindatu bat izango da; kable horretan, harien
arteko ahalmen bat dagoela suposa daiteke (Cc), kablearen luzeraren (I) proportzionala dena:
Cc = K x |
Kable horrek sistema batekin lotuko du mikrofonoa, adibidez, grabazio-mahai batekin. Sarreran
erresistentzia-inpedantzia izango da (Rin), eta horren gainean, mikrofonoak ematen duen tentsiotik
ahalik eta tentsiorik handiena biltzea (Vin) komeni da (5.28. irudia).

MIKROFONOA

KABLEA

GRABAZIO-MAHAIA

5.28. irudia. Mikrofono-linea.

Ondoren, mahaira iristen den tentsio baliagarria (Vin) mahaiko mikrofono bateko loturaren kablearen
luzeraren eta mikrofonoaren barne-inpedantziaren (Zo) araberakoa dela ikusiko dugu. Barne-inpedantzia
hori erresistentzia da (Ro) mikrofono dinamikoetarako eta kondentsadorea (Co) mikrofono elektrostatikoetarako.
a.- Bobina eta zintako mikrofonoak. Zo erresistentziakoa eta baxua da. Zo = Ro 200 ohmio.
Datu horrekin eta aurreko zirkuitua aztertuz, kapsulatik mahairainoko tentsio-transferentziaren kurba
bat lortzen da, 5.29. irudian ageri den bezalakoa.
Ro-ren balioa txikiari esker, 60 m-rainoko kable-luzerak erabil daitezke altu-galerarik gabe.

MAIZTASUNA

5.29. irudia. Mikrofono dinamikoetako transmisioa.

LANBIDE EKIMENA

231

Soinua

Tentsio-maila ez galtzeko, nahikoa izango da Rin hartzea 600 eta 1.200 ohmio bitartean (Rin >> Ro).
b - Mikrofono elektrostatikoak. Oso balio urriko Co kondentsadore bati dagokio Zo.
Orain, mahairako kapsularen transferentzia-funtzioak bi arazo adierazten ditu: kable luzea bada (Cc
luzea), tentsio-maila galtzen da mahaian. Rin oso altua ez bada, baxuetan galtzen da erantzuna (5.30.
irudia).

MAIZTASUNA

5.30. irudia. Kapsula eletrostatikoaren transmisioa.

Bi arazoak desagerrarazteko, kapsula elektrostatikoa zuzenean lotzen da aurreanplifikadore-egokigailu


baten sarrerarekin; izan ere, Rp inpedantzia altua du kapsulan eta Rop inpedantzia baxua kablean (balio
tipikoa: 200 ohmio), (5.31. irudia).

KAPSULA

AURREANPLIFIKADOREA

KABLEA

MAHAIA

5.31. irudia. Aurretiazkoa duen kondentsadoreko mikrofonoa.

Hala, aurretiazkoaren irteera mikrofono dinamikoarenaren antzekoa da, eta kable luzearekin egin
daiteke mahaiarekiko konexioa arazorik gabe.
Mikrofono-linearako erabiltzen diren kableak pantaila-itxurakoak dira, eta pantaila masarekin lotuta
dago, zaratak barneko harietan duen indukzioa murrizteko.
Kable hauek bi linea motatan erabil daitezke: linea asimetrikoan eta simetrikoan (5.32. irudia).

232

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

(a) LINEA ASIMETRIKOA

(b) LINEA SIMETRIKO FLOTATZAILEA

(c) LINEA SIMETRIKO OREKATUA


5.32. irudia.

Linea asimetrikoan blindajeak berak itzulera-hariaren funtzioa betetzen du; ez da erabiltzen zarataren
aurrean duen sentsibilitateagatik.

Linea simetrikoetan, blindajea masara edota, eta audio-tentsioa modu diferentzialean doa bidalketaeta itzulera-hariaren artean. Linea horren amaieran, transformadore batek edo anplifikadore-diferentzial
batek egon behar du, mahairako sarreran hain zuzen.

Transformadore horrek masarako bitarteko hartune bat izan daiteke edo ez; horren arabera, masari
(orekatua) buruzkoa izango da tentsioa edo ez (flotatzailea).

Linea simetriko hori erabiltzen da mikrofonoen kableetan gehien, modu komuna errefusatzeko
modua ematen baitu (CMRR). Horrek adierazten duenez, audio-hari bietan komunean agertzen den Vr
indukzio-zarata (5.32.c irudia) mahairako sarreraren transformadorearen gainean konpentsatzen da; Vm
audio-tentsio diferentzialak, berriz, ez du aldaketarik.

LANBIDE EKIMENA

233

Soinua

Eszenatokiko zenbait mikrofono dinamikotan, inpedantzia baxuko edo altuko irteera bat aukeratu
daiteke, biak asimetrikoak, mahairako sarrerarako egokitzapena optimoa izateko (5.33. irudia).

1-2 irteera: inpedantzia altuko asimetrikoa


3-2 irteera; inpedantzia baxuko asimetrikoa

ALTUA

BAXUA

5.33. irudia. Autotransformadorearen bidezko irteera.

Kondentsadoreko mikrofonoen elikadura

Kondentsadoreko mikrofono baten polarizazioa bi hari osagarrien bidez igor daiteke kableak edo pila
baten bitartez hornitu.

Baina, transmisioa, oro har, linea simetrikotik egiten denez gero, linea bera erabiltzen da tentsio
zuzena eta linearen gainean jarritako tentsioa audio modulazioan.

Hauexek dira linea simetrikoaren bi elikadura motak:

Elikadura fantasma

Elikadura AB

Elikadura fantasmaren kasuan, mahairako sarrerako transformatzailearen modu komunak duen


errefusatze-gaitasuna baliatzen da. Hala, tentsio zuzena komunean aplikatzen denean bi modulazioharietan, tentsioa sarrerako transformatzailearen primarioan konpentsatzen da, eta ez da perturbaziorik
gertatzen mahaiko kanalaren sarrerako anplifikadorean.

234

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

KAPSULA AURREANPLIFIKADOREA

KABLEA

ANPLIFIKADOREA

5.34 irudia. Gehikuntza fantasma.

DIN Arauak zehazten duenez, tentsio zuzen positiboa (+ B, 5.34. irudian) modulazio-harietara hornitu
behar da, eta negatiboa blindajera.
Elikaduraren balio estandarrak 48, 24 eta 12 volt d.c dira, baina DC/DC bihurgailu bat erabiltzen
bada, kanpotik edo mikrofonoan bertan sartuta, balio horiek aldatu egin daitezke.
A-B elikaduran, tentsio positiboa eta negatiboa modulazio-harietan aplikatzen dira, eta blindajeak
horietatik isolaturik dago (5.35. irudia).

MIKROFONORA

ANPLIFIKADORERA

KABLEA

ELIKADURA-ITURRIA
5.35. irudia. Elikadura A-B.

Ikusten denez, elikadura fantasmarekin konexio simetrikoko mikrofono dinamiko bat konektatu daiteke
linearekin elikadura deskonektatu gabe; mikrofonoak ez du kalterik izango, bi hariak potentzial berean
baitabiltza. Dena dela, komenigarria da elikadura deskonektatzea kasu horretan.

LANBIDE EKIMENA

235

Soinua

A-B elikadurarekin, ordea, hondatu egingo litzateke mikrofono dinamikoa, bobinak edo zintak tentsio
zuzeneko diferentzia handia baitu borneetan.
Elikadura-iturria eta linea batzen dituzten Rv erresistentziak ere garrantzitsuak dira; izan ere, mugatu
egiten dute iturriaren kontsumoa eta, batez ere, horiei esker, hainbat mikrofono elikatzen duen iturria ez
da ezdeus bihurtuko lineetako bat nahigabe edo akats elektriko baten ondorioz lurrean jartzen denean
(5.34. irudia).

Zarata-maila baliokidea
Elektrikoa dela-eta, mikrofonoak berak zarata elektrikoa sortzen du, hain zuzen sortutako zarataren
anplitudearen berdina den tentsio-irteera batek sortuko lukeen presio-maila baliokide gisa zehazten dena.
Zarata eta presioa baliokideak direnez, zehaztapena soinu-presioko dB-etan ematen da (dB SPL),
eta 20 dB-etik beherakoa da kalitatezko mikrofonoetan, hots, balio arbuiagarrietan.

5.4

Teknika mikrofonikoa: soinua hartzea

Mikrofonoak erabiltzeko teknikarik ohikoenak soinua hartzea da, hots mikrofonoen bidez musikasoinuak, ahotsak edo giroak hartzea edo entzutea.
Hainbat ideia dago soinua hartzeko helburua zein den ezartzerako orduan. Horietako bat fidelitatea
lortzea da, beste bat hartutako seinaleak prozesatzeko gaitasuna da; hala, seinaleak landuko dira musikari
izaera berezia emateko.
Lehenbiziko ideia, oro har, musika klasiko hartuneetan izaten da; bigarrena, berriz, musika modernoko
hartuneetako lan-metodoari dagokio.
Hirugarren ideiak iradokitzen duenez, soinua hartzearen helburua entzulea da eta, beraz, entzuleak
hartunearen emaitza nola jasotzen duen pentsatu beharko da. Adibidez, lataratutako musikaren entzulea
hartunearen berezko girotik at egoten da. Horri esker, kritikoagoa eta zorrotzagoa da, eta horren ondorioz,
zorrotzagoak izan beharko da nahitaez soinu-hartunearen baliozko akatsekin.

Mikrofonoen hartune motak


Mikrofonoak jartzeko oinarrizko bi modu bereizten dira soinua hartzean: pare estereofonikoen bidezko
hartunea eta mikrofono anitzeko hartunea.

236

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Mikrofono anitzeko hartunea

Hartune honetan, instrumentu edo instrumentu talde bakoitza mikrofono baten bitartez hartzen da
(5.36. irudia). Horrek hartutako seinaleen ondorengo nahasketa bat eginarazten digu, bai zuzenean, bai
pista anitzeko grabazio baten ondoren.

5.36. irudia. Mikrofono anitzeko hartunea.

Baldin eta estudioak isolamenduaren aldetik ematen dituen erraztasunak grabatzen denean edo
hartuneak soinu-iturrietatik oso hurbil egiten direnean, estudioko gainerako soinuetatik eta erreberberaziotik bereizita lortu ahal izango da instrumentu bakoitzaren soinua.
Isolamendu edo bereizketa horrek abantaila bat dakar: kanal bakoitza, nahasketan, aparte prozesa
daiteke, eta, hala, erraz maneia daitezke seinaleak.
Eragozpen bat ere badu, ordea: hartunearen giroari buruzko informazioa galtzen da:
a) Alboko kokapena galtzen da (estereofonikoa); horren simulazioa egiteko, seinalea bi kanal
estereotan banatu beharko da potentziometro panoramikoen bitartez.
b) Sakoneko kokapena galtzen da, eta simulazioa egiteko, erreberberazioa eta modu artifizialean
atzeraturiko seinaleak batuko zaizkio hartutako seinaleari.
Izan ere, gizakiaren belarriaren sakontasuna edo soinu-plano subjektiboak oso erantzun
txikia du iristen zaizkion soinuen intentsitate-diferentziaren aurrean eta oso erantzun handia
jasotako zuzeneko seinalearen eta erreberberazio-seinalearen mailen arteko konparaketaren
aurrean.

LANBIDE EKIMENA

237

Soinua

Hala, hainbat soinu-plano sortu ahal izango dira edo instrumentuak hainbat sakontasun subjektibotan kokatu ahal izango dira, jatorrizko seinaleari baturiko erreberberazio kantitatea aldatuz.
c) Ingurunearen informazioa galtzen da. Lokal batean ezaugarri nagusiak izaten dira nolabaiteko erreberberazioa (aretoaren erreberberazio-denbora eta erantzuna) eta zenbait oihartzun.
Informazio horren simulazioa ezin izan daiteke perfektua, baina erreberberazio eta oihartzun
artifizialak sar daitezke, behar bezala ekualizatuta eta denboran kokatuta, entzuleak errealismoeza ez antzemateko moduan.
Gainera, ez da erreberberazio artifizial berdina aplikatuko bi kanal estereoetan; izan ere,
soinu artifizialaren sentsazioa eragingo luke horrek. Hona hemen arrazoia: instrumentu talde
bakoitzak erreberberazio-denbora desberdina behar du. Hala, entzuleak hainabat erreberberazioak entzutea espero du instrumentu talde desberdinetan.

Hartune mota horretan, instrumentu bakoitzeko mikrofono batekin lan egin daitekeenez, bidezkoa da
distantzia mikrofonikoa kontzeptua definitzea, hartune-planoak sailkatuz:
a) Gertu-gertuko planoa. Instrumentuaren barruan edo gainean. Plano erreala da, entzuleak ez
baitu instrumentu bat hain hurbiletik entzungo. Ozentasun gutxiko instrumentu bat aparte
entzuteko izan daiteke baliagarria, edo instrumentuaren kalitatea nabarmentzeko. Adibidez,
gitarra baten kaxaren barruan kokaturiko mikro batek nolabaiteko distantziara egongo balitz
baino soinu zoliagoa eta koloreztatuagoa emango du (5.37. irudia).

5.37. irudia. Gertu-gertuko oinplanoa.

Kasu horretan, mikrofonoa instrumentuaren gorputzari lotuta dago, eta hartunean interferentziak eta kolorazioa eragin ditzaketen bibrazio mekanikoak har ditzake. Hori saihesteko,
elementu elastiko baten bitartez egin beharko da hartunea.
b) Lehen planoa. Hamarnaka zentimetroko distantzia mikrofonoaren eta soinu-iturriaren artean.
Ez da plano erreala baina, hala ere, mikrofono anitzeko hartuneetan gehien erabiltzen dena
da, eta baliagarria da batere ozenak ez diren ahotsen edo instrumentuen hartuneetan; nekagarria eta monotonoa da entzulearentzat.

238

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.38. irudia. Lehen oinplanoa.

Plano honekin, marraskadura-zaratak, giltzak, etab. entzuteko arriskua dago; horiek saihesteko,
behar bezala bideratuko dugu mikrofono direktibo bat.
c) Plano ertaina. Mikrofonotik metro bateko distantziara gutxi gorabehera. Plan naturala da,
soinu-instrumentuak edo taldeko soinuak hartzeko erabilia bereizketa arazorik ez dagoenean.
d) Giroko planoa. Hainbat metrotako distantzia. Instrumentuen soinu-seinalea eskasagoa da,
erreberberazioa eta bestelako soinu batzuk aditze-angeluan daudelako. Artikulazioa galtzen
da ahotsean eta definizioa musikan.


Pare estereofonikoen bidezko hartunea

Hartune honetan, bi mikrofono erabiltzen dira (pare estereofonikoa), eta horien ardatzak angelu jakin
baten arabera gurutzatzen dira soinu-iturrien frontea hartzeko (5.39. irudia).
Hartune mota horretan, ez dago bereizketarik mikrofonoak hartzeko moduan; hori dela-eta, hainbat
iturritako soinuak banaka prozesatzeko posibilitatea desagertu egiten da. Oro har, ekualizazio- eta
erreberberazio-zuzenketa arinak egiten dira, eta aurrez finkatzen da nahasketaren balantzea.
Bestalde, giroko planoko hartunea izango denez, grabazioaren ingurunea hartuko da, eta estereo
eta sakontasun-efektuak, oihartzunak eta erreberberazioak modu naturalean lortuko dira.

5.39. irudia. Pare estereofonikoa.

LANBIDE EKIMENA

239

Soinua

Ezaugarri horri esker, musika talde ugaritan erabiltzen da hartune mota hori; izan ere, mikrofono
anitzeko hartunea oso konplexua izango litzateke eurentzat, bereziki grabazioa kontzertu aretoan egiten
denean eta ez estudioan, hartuneak giroko zarata fidelitatearekin hartzeko duen gaitasuna baliatzeko asmoz.
Pare estereofonikoen hartunearen barruan, bi metodo bereiz daitezke: mikrofono kointzidenteen bidezko
hartunea eta tarte zabaletako mikrofonoak.
Mikrofono kointzidenteak
Metodo honetan ardatz fisiko berean elkarren gainean jarritako bi mikrofono erabiltzen dira 90-ko
angelu bat eginez bi ardatzen plano komunean (5.39. irudia).
Mikrofonoen direktibitatearen arabera, hainbat muntaketa tipiko dago:
9

XY hartunea. Bi mikrofono kardioide erabiltzen ditu, eta bakoitzak kanal estereo bat emango
du. Alde bakoitzeko soinuak gehienbat mikrofonoetako batekin hartzen dira, eta erdikoak
beste biekin. Horri esker sortzen dira, hain zuzen, estereo-irudiak.

SOINUAREN ITURRIAK
ADITZE-ANGELUA . 180

5.40. irudia. XY pare kardioidea.

Direktibitate kardioidearen ezaugarri nagusiak aurrealdeko lobulu zabala eta ondorengo hartze
baxua dira. Hori dela-eta, pare kardioideak hartze-fronte zabala izango du, gutxi gorabehera 180-koa,
eta erreberberazio-hartzea ez da gehiegizkoa izango (5.40. irudia).
Bi kanal estereoen balantzea doitzeko, erdian hitz egin daiteke, X eta Y ardatzen artean, oposizioan
batutako bi kanalekin; doikuntza optimoa izango dugu baturako kanalean gutxieneko bolumena dagoenean.
Ezker-eskuina balantzeari eusteko maiztasun guztietan, bi kapsula mikrofonikoek berdintsuak izan
behar dute; hori lortzeko, mikrofono estereofoniko komertziala erabil daiteke.
240

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

XY parea mikrofono superkadioideekin egin daiteke.


Gogoratu behar dugu mikrofono horien alboko hartze-lobulua kardioideena baino estuagoa dela eta,
gainera, oposizioko ondoko hartzea dutela, aurrealdekoaren 6 dB gutxiago bakarrik. Ondorioz, parearen
aurrealdeko aditze-angelua 130-koa besterik ez da. Gainera, ondoko hartzea nahikoa bizia izango da eta
aurreko aldearen oposizioan. Erreberberazioa nabarmen hartzen duela adierazten du horrek (5.41. irudia).

ADITZE-ANGELUA: 130

FASETIK KANPORA

FASETIK KANPORA

5.41. irudia. XY pare superkardioidea.

STEREOSONIC hartunea. Teknika honek bi norabideko bi mikrofono erabiltzen ditu; beraz, aditzeangelua 90-koa da (5.42. irudia).
SOINUAREN ITURRIAK

ADITZE-ANGELUA. 90

FASETIK KANPORA

FASETIK KANPORA

KANALA BIHURTZEA

5.42. irudia. STEREOSONIC parea.

LANBIDE EKIMENA

241

Soinua

Bi norabideko mikrofono baten direktibitatearen aurreko eta atzeko lobuluek maila berean eta faseko
oposizioan ematen dituzte seinaleak. Honako hauek izango ditugu:
9

Atzeko hartzean ezker-eskuineko kanalek duten orientazioa aurrealdeko hartzearen orientazioaren alderantzizkoa izango da.

Atzeko hartze hori aurrealdekoaren bezain bizia izango da, eta giroko erreberberazioa jasoko
da nabarmen.

Aditze-angelutik alboko iturriak badaude, faseko oposizioan agertuko dira kanal bakoitzean,
eta horrek desorientazioa eragiten du entzulearengan posizio estereoan, baita iturri horien
indargabetze handia ere monofonikora pasatzen bada.

M-S (Midle-Side) hartunea. Erdiko iturriak hartzen dituen M mikrofono kardioide batek eta
albokoak hartzen dituen S bi norabideko mikrofono batek osatzen duten parea.
SOINUAREN ITURRIAK
ERDIALDEA

ALDEA

ALDEA

5.43. irudia. M-S parea.

M eta S seinaleek matrize elektrikoa jasaten dute eta bertatik ateratzen dituzte ezkerreko eta eskuineko kanalak. Ondorioz, bi direktibitate-lobulu lortzen dira, l eta D, eta 45-ko angelua egiten da ardatzarekin
(5.44. irudia). Hala, aditze-angelua 90-koa da gutxi gorabehera, eta angelu hori txikitu egin daiteke
(erdiko iturrien hartzea indartuko luke) M kanalaren irabazia handituz.

5.44. irudia. Matrizea eta direktibitatea, M-S.

242

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

S kanalaren irabazia handituz aditze-angelua handitu daitekeen moduan, soinu-iturrien frontea ere
handitu egin daiteke erreprodukzioan, eta iturriak alboetarago dauden sentsazio subjektiboa sortuko da.
S irabazia gehiegi handitzen bada, erdian zulo bat dagoelako sentsazioa edo erdiko iturriren baten
egonkortasunik ez dagoelako sentsazioa izango da l eta D kanalen artean.
Mikrofono bereiziak
Pare hauetan, mikrofonoak ez daude elkarren gainean fisikoki jarrita, baizik eta nolabaiteko distantziara,
emandako angelu bat osatuz.
Parametro horien arabera, hainbat sistema izan daiteke (5.45. irudia).

5.45. irudia. Pare bereizien sistemak.

Nahiz eta sistema horiek mikrofono kardioideen kasuan erabiltzen diren, hartunea estudioan egiten
bada, norabide orotako mikrofonoak erabil daitezke eraikitzeko errazagoak baitira; izan ere, horiexek
eragiten dute distortsio gutxien.
Parearen mikrofonoen arteko distantziaren ondorioz, alboko soinuak hainbat aldiune iristen dira
mikrofono bakoitzera; kanalen arteko atzerapen horrek, oihartzun bizkor baten antzera, errealismo eta
intimitate sentsazioa ematen du.
Gizakiaren belarriaren kokapen-zentzumena askoz sentikorragoa da denbora-diferentzien aurrean
maila-diferentzien aurrean baino (panoramikoko 10dB eta atzerapeneko milisegundo gutxi batzuk baliokideak dira). Hori kontuan izanik ondoriozta daiteke iturrien kokapena, pare bereizien hartunearekin,
errealagoa izango da bestelako hartune motekin baino.
Teknika horrek eragozpen bat du: fronteko erdiko iturriak mikrofonoen sentsibilitate gutxiko angeluetan
hartzen dira, eta eragozpen horrek erdiko zulo baten sentsazioa eragin dezake erreprodukzioan.
Eragozpena zuzendu egin daiteke erdia hartuko duen beste mikrofono kardioide bat erabiliz, eta
horren seinalea bi kanal estereoen artean banatuko da, baina erdiko kanal horrek hartzen duen seinalek
ez du gehiegizkoa izan behar, bestela hartune-teknika horrek espazioaren aldetik ematen duen sentsazio
ona desagerraraziko bailuke. Era berean, nahasketaren balantzea aldatu egin daiteke, kanal nagusiei batuko
zaizkien kardiode osagarriak erabiliz; oso metodo baliagarria da hori solista bat nabarmendu nahi denean.

LANBIDE EKIMENA

243

Soinua

Pare estereofonikoen bidezko hartunean arazo bat ager daiteke, hain zuzen ere, parearen aditzeangelua nahikoa ez izatea iturrien fronte zabal bat hartzeko. Irtenbide bat parea iturrietatik urruntzea izango
litzateke, angelu berarekin arku handiagoa hartzeko asmoz, baina horrek zuzeneko erreberberazioaren
eta erreberberazioa eragiten duen seinalearen arteko zatidura jaitsaraziko luke toki bizietan.

Mikrofonoen arteko angelua ere handitu egin daiteke, baina horrek erdiko zuloaren sentsazioa
eragiten du.

Hala, irtenbiderik onena pare estereofoniko bat baino gehiago erabiltzea izan daiteke, kanal estereoak
binaka batuz; horri esker, frontearen sakonera edo zabalera osoa estaltzeko modua egongo litzateke
(5.46. a eta b irudiak).

ITURRIEN FRONTEA

IRUDIAK

(a) SAKONERA

(b) ZABALERA
5.46. irudia. Hainbat pare erabiltzea.

Bata bestetik urruti dauden paretetan bi mikrofonoek hartutako alboko uhinen arteko atzerapena
agertzen dela-eta (hots, desfase bat), hartune-sistema hori ez da batere lehiakorra monofonikoarekiko.
Izan ere, kanal estereoak batzen baditugu monofoniko batera pasatzeko, desfasaturiko uhinek baturak
soinu-ezeztapenak eragingo ditu, batez ere maiztasun altuetan, eta horren ondorioz, soinu finaren
kalitatea emango zaio monofonikoari, tinbrerik edo distirarik gabeko soinua hain zuzen.

5.5

Mikrofonoen desfasea

Mikrofono batera bi bidetatik antzeko bi uhin iristen badira, D1 eta D2 (5.47. irudia), uhin bakoitzak
eginiko bide-desberdintasuna uhin baten eta beste baten arteko atzerapenean islatuko da mikrofonoaren
diafragman, hala:

244

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.47. irudia. Bi uhinen atzerapena.

ATZERAPENA

Non c = soinuaren abiadura baita


Egoera geldikorrean atzerapena eta desfasea baliokideak dira; hortaz, D1 eta D2 batuta, 5.48 eta
5.49. irudietan agertzen diren mugako egoerak izan daitezke.

BATURA

5.48. irudia. Desfaseagatiko errefortzua.

Errefortzua agertzen da honako honetan: t = n T, (n = 0, 1,2, 3,...), non T = uhin-aldia baita.

5.49. irudia. Desfase bidezko ezeztatzea edo indargabetzea.

LANBIDE EKIMENA

245

Soinua

Indargabetzea agertuko da baldin eta hauxe betetzen bada:

Islaturiko uhinak, oro har, zuzenekoa baino anplitude txikiagoa izango da; orduan, ez da erabateko
ezeztapena izango, indargabetzea baizik (5.49. irudiko puntuetako lerroa).
Maiztasunetan adierazita, hona hemen errefortzu edo indargabetzearen baldintzak:

f errefortzua

f indargabetzea

D2 D1 distantzien arteko diferentzia txikia izaten denez gero, errefortzu-maiztasun eta indargabetze
horiek txandaka agertuko dira altuen marjinan, eta hartune koloreztatuaren erantzunean ematen dute,
5.50. irudian ikusten denez.

ERANTZUNA

log f
5.50. irudia. Desfaseko erantzun koloreztatua.

Kolorazio horrek hartunearen fidelitatea aldarazten du, eta soinu mehea sortzen da, distirarik gabekoa.
Distortsio hori saihesteko konponbide bat D2 D oso txikia egitea da, mikrofonoa lurretik hurbil
jarrita (5.51. irudia); hala, maiztasun altuan agertuko da kolorazioa eta ez da entzungo.
Interferentzia ere murriztu egin daiteke islaturiko uhina leunduz, adibidez, lurrean material xurgatzailea jarriz.
246

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.51. irudia. Desfasearen murrizpena.

Kasu honetaz gain, kolorazio-efektua edo desfaseko interferentzia honako hartune hauetan ere ager
daiteke:
a) Banaturiko pareen hartunea. Pareko mikrofonoen arteko banaketak atzerapenak dakartza,
eta horrek eragiten du, hain zuzen belarriarentzako gune atsegina izatearen sentsazioa. Baina
bi kanalak batzen badira seinale monofonikoa emateko, altuen kolorazioa gertatuko da erraz.
Egoera hori saihesteko, nahasketa-mahai askok korrelazio-neurgailua dauka, eta horren blokediagrama eta desfaseko hainbat egoeratarako zenbait jarraibide ematen dira 5.52. irudian.

ESKUINEKO
KANALA

KONPARADOREA

BIDERKAGAILUA

NEURGAILUA

(+1,-1)
BATEZBESTEKOEN
GAILUA (0,5 - 1 seg)
EZKERREKO
KANALA

KONPARADOREA
(+1,-1)

ANTZEKO D e l KANALEKO SEINALEAK (KORRELAZIOAN), FASEAN. EZ DAGO


KOLORAZIO ARRISKURIK.

LANBIDE EKIMENA

247

Soinua

ANTZEKO D eta I KANALETAKO SEINALEAK (KORRELAZIOAN), OPOSIZIOAN.


KOLORAZIO ARRISKUA.

D eta I KANAL DESBERDINETAKO SEINALEAK (KORRELAZIORIK GABEKOAK).


FASEAK EZ DU AXOLA, EZ DA KOLORAZIORIK IZANGO.

5.52. irudia. Neurgailua eta korrelaziogailuaren jarraibideak.

b) Pare kointzidenteen hartunea. Pareak bi norabideko mikrofonoa badakar (MS edo STEREOSONIC) eta mikrofono mota horrek aurreko eta ondorengo kaptazioak ematen dituenez faseko
oposizioan, betiere bi lobuluek seinale bera hartzen badute (alboko erasoa STEREOSONIC-n
eta ondorengoa MS-n), eta kolorazioa gerta daiteke monofonikora pasatzean.
c) Mikrofono anitzeko hartunea. Tarterik utzi ez dela-eta mikrofono batek urrutiko instrumentu
baten soinua hartzen badu eta soinu hori hartzen ari bada eta beste kanal batera bidaltzen
ari bada, nahasketan bi kanalak batzen direnean, kolorazioa gerta daiteke.

Arazo hori ez da handia izaten, tarte bat uzten delako mikrofono direktiboak erabiliz eta hartunea
soinu-iturrietatik hurbil jarriz.
Nolanahi ere, desfaseak eragindako interferentzia leuntzeko erregela bat dago. Honelaxe dio: Bigarren
mikrofono bat jartzen bada soinu-iturri bera hartzeko, lehen mikrofonoak soinu-iturriarekiko duen distantzia
baino 3 aldiz handiagoko distantziara jarri beharko da lehen mikrofonoa (5.53. irudia). Hala, intentsitate
diferentzia nahikoa izango da interferentzia gutxiesgarria izateko.

5.53. irudia. Hiru bateko erregela.

248

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Interferentziaren arazoa instrumentuak berak islapenak sortzen dituenean ere ager daiteke; horren
ondorioz, atzerapenarekin iristen dira uhinak mikrofonora.
Kasu tipikoa kontzertu-pianoarena da; pianoaren estalkiak kaxak eta sokek eragindako uhinak islatzen
ditu. Interferentzia egongo da mikrofonoa distantzia berean badago estalkitik eta soketatik (5.54. irudia).

5.54. irudia. Islapen bidezko interferentzia.

5.6

Atributu musikalak

Hartunearen teknika tipikoak azaldu ahal izateko, atributu musikalen eta musika-instrumentuen
fisikaren arteko erlazioa bilatzen saiatuko gara. Horretarako, 4. atalean azaldutako instrumentu horien
ezaugarriak hartuko ditugu oinarri.
Zenbait atributu musikalekin eta hartunearen eraginarekin hasiko gara.

Tonu-osotasuna
Zenbait instrumentuk (hari-instrumentuak, esatera bateko) soinuari eusten diote denbora jakin batean
kitzikapena amaitu ondoren; beste batzuk irradiatzeari uzten diote kitzikapena gelditzen denean (haizea).
Hala eta guztiz ere, zuzeneko kontzertu batean ez dira entzuten soinuen jaitsiera bizkorrak, zeren eta
erreberberazio naturalak soinu horiei eusten baitie hainbat segundotan desagertzen diren arte.
Ez hori bakarrik; erreberberazioak sortutako errefortzuak sonoritatea handiarazten. Gehikuntza horri
tonu-osotasun deritzo.
Hortaz, erreberberazio hori eman beharko zaio entzuleari, baldin eta giroari eutsi nahi bazaio eta
soinua osoa izatea nahi badugu.

LANBIDE EKIMENA

249

Soinua

Estudio batean, ganberen, plaken edo erreberazio-gailu elektronikoen bidez lor daiteke artifizialki.
Areto bizi batean, aretoko bertako erreberberazioa sumatu daiteke, mikrofonoaren eta soinu-iturrien
arteko distantzia aldatuz edo norabide orotarako mikrofonoak benetako erreberberazioa ematen duten
kanal osagarri gisa erabiliz; are gehiago, erreberberazio artifizial batekin osatu ahal izango da.

Definizioa
Atributu horrek esan nahi du soinu bat eta beste bat bereiz daitezkeela nahasketaren soinu multzoan.
Definizio horizontal eta bertikal gisa azaldu daiteke.
9

Definizio horizontala. Definizio horizontala dagoela esaten da segidako soinuak denboran


bereiz daitezkeenean.
Definizio hori soinuak denbora estaltzeagatik gal daiteke. Izan ere, gizakiaren belarriak bizkor
erantzuten die erasoei, baina maila altuen ondorengo jaitsieretan, ondoren gertatzen diren
soinuak 100 eta 200 milisegundo bitartean estaltzen dira.
Definizio horrek melodiari eragiten dio, hots, tonalitateen segidako aldaketari eta erritmoari.
Horrexegatik hartu ohi dira oinarri erritmikoak mikrofono batekin instrumentu bakoitzeko eta
tarte handia utzita.
Gehiegizko erreberberazioak definizio horizontala txikiarazten du. Hori dela-eta, ez da erreberberaziorik erabiltzen aipaturiko oinarri erritmikoetako grabazioetan.

Definizio bertikala. Denbora berean agertzen diren soinuak bereiz daitezkeenean, definizio
bertikala dagoela esaten da.
Definizio horrek harmoniarekin du lotura.
Maiztasunean estaltze-efektuaren ondorioz desager daiteke: intentsitate altuko soinuek intentsitate txikiagoko eta antzeko maiztasuneko soinuak estaltzen dituzte (nahikoa da 10-20 dB-eko
diferentzia estaltzea gerta dadin).
Pare estereofonikoen hartuneetan, solistak edo soinu txikia sortzen duten instrumentuak ez
estaltzeko, mikrofono direktibo osagarriak hartu ohi dira, ondoren kanal estereoekin nahas
daitezen.

Mikrofono anitzeko hartuneetan berez ematen da definizio hori, tartea zuzena bada (panelak, kamerak,
overdubbing-a). Arazoa nahasketan agertuko da, bertan kanal bakoitzak baturan duen maila erlatiboa
kontrolatuz eutsi beharko litzaioke definizioari. Ekualizazioa ere lagungarria izango da, adibidez, instrumentu baten baxuen banda leunduz, zertarako eta sonoritate baxuko eta antzeko maiztasuneko beste
instrumentu baten soinua irteten uzteko nahasketan.
Lehen bezala, gehiegizko erreberberazioak estaltze-efektua eragin dezake.
250

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Intimitatea edo presentzia


Atributu hau izango dugu soinuak sentsazio jakin bat sortzen duenean, soinua musikariarengandik
oso hurbil eta areto txiki batean dela hain zuzen.

Areto bizietan mikrofonoa soinu-iturrietatik hurbil jarrita lor daiteke.

Estudioetan oihartzun bizkorrak (delay milisegundo gutxietan edo panel islatzaileak) eta erreberberazio txikia emanda lor daiteke, areto txiki batean gertatuko litzatekeen moduan.

Presentzia ere simulatu egin daiteke ahotsa 4 kHz-en inguruan puntako ekualizadoreekin indartuz,
haize-zurezkoetan 6 kHz-en inguruan eta metalezkoetan 8 kHz-en inguruan.

Zenbait mikrofonok errefortzu bat hautatzeko modua ematen du 4 kHz-etik aurrera, presentziaefektua eragiteko.

Intentsitatea edo dinamika


Instrumentuaren dinamika instrumentuak sor ditzakeen soinurik gogorrenen eta ahulen arteko
intentsitate-diferentzia da.

Musikariaren araberakoa izanik ere, dinamika handiko instrumentua adierazkorra dela esaten da.

Hartunean, mikrofonoaren edo grabazio-kanalaren asebetetzea keta zaratak mugatzen duten erabil
daitekeen dinamika.

Asebetetzeari dagokionez, bobina-mikrofonoak kondentsadoreko mikrofonoak baino gogorragoak


izaten dira, baina kondentsadoreko mikrofonoak kalitatekoak badira, aurrekoek baino 20 dB-eerainoko
potentzia handiagoa eman dezakete distortsio altu baterako gehieneko soinu-mailara iritsi baino lehen.

Zinta-mikrofonoak oso bigunak dira eta, beraz, ez dira batere gomendagarriak soinu-instrumentuen
hartunea egiteko.

Zaratari dagokionez, hainbat arrazoi direla-eta ager daiteke zarata:


9

Mikrofonoaren zarata baliokidea; aintzat ez hartzeko modukoa izan daiteke.

Indukzio-zarata (sarea, fluoreszenteak). Mikrofono-linea simetrikoak erabiliz moteltzen da.

LANBIDE EKIMENA

251

Soinua

Giro-zarata, batez ere kanpoaldeetan. Mikrofonoa soinu batean kontzentratzerik ez duenez


eta inguruko zarata alde batera ezin duenez utzi, gizakiaren belarriak egiten duen moduan,
zarata gogaikarri bat oharkabean egon daiteke, baina mikroak hartu egingo du zarata hori.
Hori prebenitzeko, mikrofono direktiboak erabili eta leihoak, trafikoko guneak, etab. saihestu
behar dira.

Instrumentu-zaratak.

Hartune bat egitean instrumentuetako hainbat eta hainbat zarata entzun daitezke: putzaren zarata
flauta batean; sokak marruskatzea gitarretan edo biolinetan; aire-fluxua perkusioan; popak, klika keta
arnasa ahoko hartuneetan, etab.

5.55. irudia. Flauta baten hartunea.

Zarata horietako asko maiztasun baxukoak direnez gero, mikrofono direktibo batek norabide orotako
mikrofono batek baino gehiago har ditzake, hurbiltasun-efektua dela-eta.
Aire putzaren edo fluxuaren zaratarik gerta ez dadin, haizearen kontrako bolak edo pop-aren kontrako
iragazkiak, baina praktikoetan mikrofonoa aire-korrontetik kanpora mugitzea da aditzeko gaitasunen
handieneko ardatza soinu-iturrirantz bideratuz, (5.55. irudia).
Zarata guztien kasuan, baliagarria da zarata-iturria mikrofonoaren gutxieneko sentsibilitateko aldea
aurkeztea, mikrofonoaren ardatz soinu baliagarriaren iturrirantz bideratuz.
Mikrofonoa iturritik urruntzea ere baliagarria da eta azkenean ekualizazioaren funtzioa betetzea.

Tonua eta tinbrea


Musika-instrumentuek sortzen dituzten soinuak bi taldetan bana daitezke maiztasunean aztertzen
direnean: harmonikoak eta ez-harmonikoak.

252

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Soinu harmonikoek ia aldizkako egitura dute maiztasunean; lehenik eta behin, oinarrizko tonua dute,
oro har, anplituderik handienekoa, eta ondoren, maiztasunen tonuak, anplitude gorakorreko oinarrizkoaren
multiploak; horiexek dira harmonikoak.
Soinu ez-harmonikoek, oinarrizkoa eta horren harmonikoez gain, matematikoki erlazionatu gabeko
maiztasunen tonuen beste multzo bat dute: partzialak (5.56. irudia).
Instrumentuaren soinua harmoniatsua bada, harmonikoen egitura nagusi da, marruskaturiko sokaren
kasuan. Alderantziz, partzialen egitura nagusi bada, metalarekin bezala, soinua ez da oso harmoniatsua
izango.
Soinu musikal baten oinarrizkoaren maiztasunak soinuaren tonua edo altuera definitzen duela esan
ohi da; egia esan, harmonikoen arteko tarteak ere emango digu tonua. Hala, soinu harmoniatsu baten
oinarrizkoa desagerrarazi egin daiteke iragazpenaren bidez, eta entzuleak nota bera entzungo du,
gizakiaren belarriak maiztasunak ezabatzeko eta oinarrizkoa berreskuratzeko duen gaitasunari esker.

ESPEKTROA
ESPEKTROA

PARTZIALAK

HARMONIATSUA

BATERE HARMONIATSUA
5.56. irudia. Musikako soinu motak.

Harmonikoen eta partzialen anplitudearen eta maiztasunaren egiturak emango du soinu baten tinbrea;
eta egitura hori berezkoa denez instrumentu bakoitzean edo instrumentu sortan, tinbrea ere berezkoa
izango da instrumentu bakoitzean. Are gehiago, instrumentuaren eta musikariak instrumentua jotzeko
moduaren funtzioa izango da. Muturreko kasu gisa, perkusioak funtsean partzialekin osaturiko espektro
bat du, iragazitako zarata baten antzekoa. Perkusioko zenbait instrumentuk, tinbalak esaterako, oso
egitura harmoniko laburra dute. Horri esker, gozatze-nota bat defini daiteke instrumentuotan. Beste
batzuek, txindatek adibidez, ez dute tonurik partzialen artean erlazio harmonikorik ez dagoelako.
Musikari dagokionez, pasaje musikal bateko batezbesteko estatistikoan instrumentuen soinua nolabait
homogeneoa (nota musikalaren arabera) den espektroa eman arte nahasten denean, oreka tonala
dagoela esaten da.

LANBIDE EKIMENA

253

Soinua

Tinbrearen orekaz arituko gara, berriz, instrumentuen tinbrerik ederrenak edo interesgarrienak
entzuten direnean musikan.
Hartunearen eta gizakiaren belarriaren ezaugarriek izango dute eragina bi oreka horiei eustean:
9

Belarria sentikorragoa da 3 kHz-eko balioaren inguruan; beraz, maiztasun horietako erantzunean edozein aldaketa nabarmen igarriko da.

Altuetan erantzun eskasa duen mikrofono batek instrumentuaren tinbrearen zati bat moztuko
du, eta soinu pobrea sortuko du eta tonalitate baxua duen irudipena eragingo du. Oinarrizkoa
altua bada, gainera, soinua zolia izango da.

Baxuetan errefortzu handia duen mikrofono batek, hurbiltasun-efektua dela-eta, soinu sendoa
emango du, hodi batetik irtengo balitz moduan.

Mikrofono direktibo baten orientazioa aldatuz, instrumentu baten tinbrea hautemateko modua
aldaraz daiteke.
Mikrofono direktiborik gehienak maiztasun baxuko norabide orotako mikrofono bihurtzen dira.
Hori dela-eta, mikrofonoaren edozein orientaziotarako sumatu ahal zango dira lehen harmonikoak. Maiztasuna handitzeaN, ordea, mikrofonoa gero eta direktiboago bilakatzen da; hala,
tinbre altua galdu egin daiteke, mikrofonoaren ardatza soinu-iturrirantz bideratzen ez bada.
Hori dela-eta, instrumentu bakoitzaren soinu-erradiazioen iturriak ezagutu behar dira; gerta
liteke instrumentu berean sorburu batek baxuak irradiatzea (flautaren kanpaia) eta beste
batek altuak (flautaren ahokoak). Gerta daiteke, halaber, batez ere erresonantzia-kaxa duten
instrumentuetan, instrumentuaren zenbait elementuk tinbre desberdinarekin irradiatzea.

Estudioetan frogak egin daitezke panel islatzaileekin eta xurgatzaileekin instrumentu taldeen
hartunea aldarazteko. Panel islatzaile batek berdin islatzen ditu maiztasun guztiak; panel
xurgatzaile batek maiztasun baxuak islatu eta altuak xurgatzen ditu. Orduan, instrumentu
baten tinbrea nabarmendu egin daiteke atzean panel islatzaile bat eta beste instrumentuan
atzean panel xurgatzaileak jarrita.

Erantzun irregularra duen mikrofono batek instrumentu baten soinua edo ahotsa aldaraz
dezake. Aldaketa hori nahita gerta daiteke; zenbait abeslarik, adibidez, nahiago dituzte zintamikrofonoak, baxuen erresonantziak gorputza eta berotasuna ematen dizkiolako ahotsari.
Halakoetan, mikrofonoaren akats hori ekualizazio baten antzekoa da.

Azterketa egiteko, 4 maiztasun-marjinatan zatitu daiteke espektroa, eta marjina bakoitzari zenbait
ezaugarri musikal lotuko zaizkio:
9

Baxuak (30 - 200 Hz). Instrumentu askoren oinarrizkoen aldea. Soinuari gorputza ematen
dio. Gehiegi indartzen bada, definizio galtzen du estaltze-efektua dela-eta. Zarata mekanikoen aldea da

254

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Ertain baxuak (200 - 1.000 Hz). Instrumentu askoren oinarrizkoen eta tesitura baxuko instrumentuen harmonikoen aldea. Berotasun eta definizio sentsazioa ematen dio soinuari.

Ertain altuak (1.000 - 5.000 Hz). Instrumentu askoren eta instrumentuen oinarrizkoen aldea
da, tesitura altuekin (biolina, flauta) edo zabalarekin (pianoa, arpa).
Presentzia ematen du eta perkusioen erasoko aldea da. Gehiegi indartzen bada, soinu
metalikoa izango da, zolia.

Altuak (5.000 Hz-etik gorako maiztasuna). Harmonikoen aldea da. Soinuari distira eta
argitasuna ematen dizkio. Gehiegi indartzen bada, txistu antzeko soinua agertuko da,
soinu zoliegia.

5.7

Musika-instrumentuen hartunea

Musika-instrumentuen hartunerako, instrumentuen ezaugarriak ezagutu behar dira, bereziki direktibitatea. Hori dela-eta, 4. atala izan behar dugu oinarri, eta ondoren emango den laburpena osagarri
izango da.

Haizezkoak eta zurezkoak


Oso soinu harmonikoak sortzen ditu, erasoa eta erorketa motelekin; ufadaren zaratarekin batera
agertzen da erasoa.
Hodiaren eginkizuna uhin geldikorra sortzea da, baina, berez, baxuak kanpaitik edo bozinatik irradiatzen ditu soilik; altuak, berriz, aho irekietatik irradiatzen ditu.
Instrumentu sorta honetako instrumentuek sonoritate handia dute eta gainera oso adierazkorrak dira.


Flauta

5.57. irudia. Flauta.

LANBIDE EKIMENA

255

Soinua

Kardioidea erabil daiteke ahoetara bideratuta eta apur bat inklinatuta ahokoaren putza ez hartzeko.

Hala hartuko ditu ahokoetatik irradiaturiko altuak eta kanpai eta ahokoetatik irradiaturiko baxuak,
norabide orotakoa baita maiztasun baxuan.

Oso tinbre altua duenez, kondentsadoreko mikrofono bat erabiltzea komeni da, distantzia txikira
jarrita (30 cm gutxi gorabehera), ez baita oso instrumentu ozena.

Musikaria asko mugitzen bada, edo giltzen zarata entzuten bada, urrutiagotik hartu beharko da; are
gehiago, buruaren atzetik zarata mekanikoetarako itzal akustikoa baliatuz.

Klarinetea

5.58. irudia. Klarinetea.

Instrumentu horrek, funtsean, ahoetatik irradiatzen du; beraz, mikrofono kardioide bat erabiliz hartu
behar da, ahoei begira. Soinu altua entzun nahi bada, mikrofonoa ahoei begira jarriko da; soinu baxua
nahi bada, berriz, kanpaiari begira (5.58. irudia). Nahikoa da mikrofono dinamiko bat.

Oboea

Klarinetearen antzeko hartunea du. Tinbre aberatsa eta nolabait karrankaria duenez gero, altuak
leundu egin behar dira mikrofonoaren ardatza instrumentuaren ahoetatik urrunduz.

Kondentsadoreko mikrofono batekin edo mikrofono dinamiko batekin har daiteke.


256

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Saxofoi baxua

5.59 irudia. Saxofoia.

Mihia duen instrumentu bat da, metalaren tinbre karrankariaren soinua ere badu.
Espektroaren zati handi batek bozinatik irradiatzen du; ahokotik irradiaturiko soinua altua da.
Hartunea ahoen eta pabiloiaren artean apuntatuta egin daiteke mikrofono dinamiko bat erabiliz,
baina pabiloiaren ardatzetik kanpora betiere (5.59. irudia). Metro erdiko distantzia mikrofonikoa, nahikoa
ozena baita.


Fagota eta kontrafagota

Oboearen antzeko hartunea du; oso maiztasun baxua irradiatzen dutenez, hurbiltasun-efektuaren
kontrako prebentzioak hartu beharko dira. Oso ozenak. Mikrofono dinamikoa.

Haizezkoa eta metalezkoa


Oso tinbre aberats eta karrakaria duten instrumentuak dira; oso ozenak dira eta gainera puntako
faktore handi bat dute. Hori dela-eta saturazio gogorrak gerta daitezke prebentziorik hartu ezik.
Pabiloitik irradiatzen dute; izan ere, oso direktiboa da pabiloia altuetan. Hori dela-eta, hartunea
egiteko, mikrofonoa pabiloiaren ardatzean kokatzen da, pixka bat deszentratuta tinbrea leuntzeko (5.60.
irudia).

LANBIDE EKIMENA

257

Soinua

5.60. irudia. Haizezkoa eta metalezkoa.

Metro bateko distantzia mikrofonikoa izan daiteke; hurbilago jarriz gero, saturazioa gerta daiteke.
Nahikoak dira mikrofono dinamikoak instrumentu guztietarako.

Haria
Hari-instrumentuek sortzen duten soinua oso harmonikoa da. Erasoa azkarra izan daiteke, baina
erorketa motela eta uniformea da, eta harmonikoak mantendu egiten dira.
Direktibitateri dagokionez, norabide orotan irradiatzen dute baxuetan, eta soken estalkiaren edo
taularen perpendikularra den gainalde estu batean altuetan.
Instrumentu hauen erresonantzia-kaxaren eginkizuna errefortzua eta kolorazioa ezartzea da bibrazioen bidezko formanteak sortzean; instrumentu bakoitzaren berezko ezaugarriak dira horiek. Horren
araberakoa izango da neurri batean instrumentuaren tinbrea.
Hala, mikrofonoaren ardatzera apuntatzen den tokiaren arabera, soinu-kalitate desberdina lor daiteke:
9

Zubirantz apuntatuz. Soinu distiratsua.

Giderrerantz apuntatuz. Soinu harmonikoa, hatzak harien kontra marruskatzean sortutako


zarata hautemateko arriskua izanik.

Kaxaren ahorantz apuntatuz (gitarra baten belarria edo biolinaren ardatza), soinu zolia,
koloreztatua.

Arkuaren erasoa edo hatzen pultsazioa jasotzen duten harien tokira apuntatuz, erasoaren
perkusio-izaera nabarmentzen da. Hori baliagarria izan daiteke instrumentuak eginkizun
erritmikoa bete behar duenean.

Zenbait kasutan, zubian edo erresonantzia-kaxan finkaturiko mikrofono txiki-txikia erabiltzen


da, distira edo erresonantzia nabarmentzeko, hurrenez hurren (5.61. irudia).

258

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Kitzikapena gertatzeko moduaren arabera, hiru instrumentu sorta bereizten dira:

5.61. irudia. Zubiko mikroa.

Hari marruskatua

Instrumentu sorta honetan, biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua sar daitezke; horiek guztiek
tinbre zabala dute maiztasun altuan, baita sonoritate handia ere.
Biolina musikariaren kokotsean eta sorbaldan jarri behar da; beraz, altuen erradiazioa sabaira
bideratzen da. Hala, zuzeneko joaldi batean, moteldurik jaso du soinua entzuleak.
Tinbre osoa suma daiteke hartunean mikrofonoa musikariarengandik metro batera baino distantzia
laburragora jarrita (5.62. irudia), edo tinbre naturalagoa nahi bada, mikrofonoa musikariaren buruaren
parean eta distantzia laburreragora jar daiteke.
Biolaren tinbrea suabeagoa denez gero, hartunea musikariaren gainean izan daiteke.

5.62 irudia. Hari marruskatua.

LANBIDE EKIMENA

259

Soinua

Hari-instrumentuen artean, biolontxeloa da adierazkorrenetako bat; gainera, lurrean jartzen denean,


erradiazioa entzuleari zuzentzen zaio. Hori dela-eta, entzulea ohituta dago biolontxeloaren tinbre suabea
entzuten. Horrexegatik egin behar da hartunea harietatik distantzia laburrera.

Kontrabaxuak tinbre zoliagoa eta ozenagoa du, eta biolontxeloaren moduko hartunea du baina
distantzia handiagora, salbu eta musikarien hatzek pultsatuta dagoenean. Hala denean, askoz distantzia
laburragora jarri behar da, sonoritatea galdu baitu (5.62. irudia).

Kondentsadoreko mikrofonoak erabil daitezke biolina, biola eta biolontxeloa jotzeko, eta dinamikoak
kontrabaxurako.

Erreberberazioak haria hartzeko modua errazten du.

Hari pultsatua

Instrumentu sorta honetan, gitarra klasikoa eta harpa nabarmentzen dira.

Instrumentu hauen tinbrea distiratsua da baina ez karrankaria. Hortaz, mikrofono dinamikoen bidezko
hartunea egin badaiteke ere, kondentsadoreko mikrofonoak erabili ohi dira tinbrea ondo baino hobeto
hautemateko.

Gitarra ez da batera zolia; hori dela-eta, hartunea distantzia txikira egiten da, 30 cm-koa baino
distantzia laburragora, eta mikrofonoaren ardatza kaxaren belarrira apuntatu behar da.

5.63. irudia. Gitarra klasikoa.

260

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Harpa, aldiz, oso zolia eta altua denez, distantzia handiagoa hartu beharko da, gutxi gorabehera metro
batekoa, eta mikrofonoa desfokatu egin behar zaio soinu zoliegia eta altua moteltzeko.

Hari kolpatuak

Instrumentu talde honetako instrumentu tipikoa pianoa da, isats-pianoa zein piano bertikala.

Pianoa. Pianoak tinbre baxua du baina oso aberatsa. Bestalde, instrumenturik malguenetako
bat da; erasoa teklaren pultsazioaren arabera alda daiteke, jaitsiera itzaltze-pedalarekin alda
daiteke, harmonikoak una-korda pedalaren bitartez, etab.

Hori dela-eta, solistaren instrumentu tipikoa da, eta kondentsadoreko mikrofonoen bidez egin behar
da hartunea; are gehiago, mikrofono anitzeko hartunea egingo da, nahi den balantzea lortzeko.

Pianoa itxita badago, norabide guztietan irradiatzen du, eta kontrako posizioan beheko eta goiko
estalkietatik; kasu honetan, soinua oso baxua eta zolia izango litzateke. Hortaz, kontzertuetan eta
grabazioetan estalkia jasota jotzen da pianoa.

Goiko tapa jasota badago, erreflektore baten funtzioa betetzen du estalkiak berak, eta horren ondorioz,
erradiazio horizontala izango da. Islapen horrek desfaseak eragindako kolorazio-arazoak eragin ditzake,
baldin eta estalkiaren eta zubiaren artean dagoen mikrofono batek islaturiko soinua eta harien soinua
aldi berean jasotzen baditu. Arazo hori gerta ez dadin, estalkiaren eta zubiaren arteko espaziotik kanpora
kokatu behar da mikrofonoa, goitik (5.64. irudia, 1. posizioa) edo behetik (2. posizioa, 5.64. irudia).

KOLORAZIOA

5.64. irudia. Isats-pianoa.

LANBIDE EKIMENA

261

Soinua

Isatsetik ere egin daiteke hartunea islapena saihesteko, eta hainbat haritara apuntatuko da, balantzea lortzeko.
Hariek zubian duten kokapena dela-eta (6.65.irudia), tinbrea aldatu egingo da, pianoko gunearen
arabera (5.66. irudia).

BAXUAK

BEROA
GEHIENEKO
ERRADIAZIO
OREKATUA

BAXUA

GUTXIENEKO
ERRADIAZIOA

ALTUA
KOLPATUA

DISTIRATSUA

ALTUAK

ERRADIAZIO ESKASA (ZARATA MEKANIKOAK)


5.65 irudia. Zubiko hariak.

5.66. irudia. Pianoko erradiazio-eremua.

Beraz, hartunea mikrofono bakar batekin egiten bada, gehieneko erradiazioa dagoen tokitik egin
beharko da kaptazioa, eta ardatza hariak elkartzen diren tokirantz apuntatu beharko da.

Estereo programa batean bi mikrofono erabiltzen badira, bat hari baxuetan eta bestea altuetan jar
daiteke, balantzea doitu ahal izateko (5.64. irudia, 3G eta 3A posizioak).

Mikrofono horiek teklatutik hurbil jartzen badira, askoz soinu kolpekatuagoa eta erritmikoagoa lortuko
da, eta mailuen eta mekanismoen zaratak hautemateko arriskua dago.

Zenbait kasutan, nahasketan lagungarriak izango diren kanalak izateko, mikrofonoak jartzen dira
zubiko zuloetan (5.65.irudia), eta bakoitzak tonalitate nagusi bat emango du. Kasu honetan, hautemandako
soinua koloretuago eta zoliagoa izango da taula harmonikotik hurbil dagoelako.

Erritmikoak ez diren aplikazioetan, erreberberazio txiki batek laguntzen dio pianoaren soinuari (1,5
segundokoa).

Piano bertikala isats-pianoaren antzekoa da, baina tesitura txikiagoa du eta zubiak bertikalean ditu.

262

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Soinu distiratsua eta kolpekatua lortzeko erritmorako, goiko estalkia altxatu eta bi kondentsadoreko mikrofono sartzen dira kaxan, bata baxuen harietan (ezkerrekoa) eta bestea altuetan (eskuinekoa),
balantzea aldatzeko (5.67. irudia).

5.67. irudia. Piano bertikala.

Zenbait alditan, aurreko estalkia kentzen da soinu altuagoa lortzeko.

Mintzen perkusioa
Perkusio horien erasoa oso bizkorra eta bizia da, perkusioaren izaera dela-eta.
Mintzen perkusioaren jaitsiera motela da, erresonantzia-kaxak eta bi mintzek bibrazioari eusten
diotelako, eta erresonantzia edo distira bat ematen dute ertain-baxuen aldean.
Jaitsiera bizkorragoa izan dadin, bizkor moteldu behar da bibrazioa. Hartara, adabakietako bat kendu
eta erresonantzia-kaxan material xurgatzaileak sartuko dira, goma-aparra esate baterako.
Jaitsiera ere bizkorragoa egin daiteke, eta horrek soinu lehorra eragingo da. Horretarako, oihal bat
edo feltro bat jarriko da mintz bakarraren gainean, bibrazioa xurga dezan.
Musika modernoan, perkusio taldea baterian biltzen da, eta oro har, instrumenturako banako
hartunea izaten da banako ekualizazioa egiteko eta nahasketa malgua lortzeko.
Bateriako elementu guztiak oso hurbil daudenez eta oso ozenak direnez, oso distantzia txikira egin
behar da hartunean, hain zuzen, bideraturiko mikrofono kardioideen bitartez.

LANBIDE EKIMENA

263

Soinua

Hala eta guztiz ere, lorturiko tartea txikia izan daiteke, eta orduan, iragazi beharra dago elementuren
bat nabarmentzeko.

Azterlan horretan, ganbera edo tranpa akustiko bat erabili ohi da bateriaren hartunerako; kasu honetan,
kolorazioa ager daiteke baxuetan ganberak baxuak xurgatzeko zailtasunak dituelako. Ikus dezagun
jarraian perkusio-instrumentu nagusien deskribapen bat.

(a)

(b)

(c)

(d)

(e)

(f)

5.68. irudia. Bateriako elementuak.

Dunbala

Bateriako danborrik handiena da. Bi mintzekin dipolo baten moduan irradiatzen duenez gero, ezin
izango da kaxaren albo batetik hartu baxurik galdu nahi ez bada. Mikrofono dinamiko gogor batekin
egin behar da hartunea, soinu handiegirik ez sortzeko, betiere aurreko adabakitik distantzia laburrera
kokatua (30 cm-tik) eta bibrazioen kontrako euskarri batean muntatua.

264

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Dunbalaren soinuak eraso bizkorra izan behar du, baxuen atzealde onarekin eta jaitsiera bizkorrarekin. Atzealderako soinua indartu egin daiteke 100 Hz inguruan, baina gehiegi indartu gabe definiziorik
ez galtzeko. Erasoa 4 kHz inguruan indartuz nabarmentzen da. Jaitsiera bizkorra edo soinu lehor bat
lortzeko, adabaki bakarra uzten da eta mikrofonoa kaxan sartzen da bibrazioen kontrako euskarri batean.
Ahal dela, ez du kaxa ukituko bibraziorik ez hautemateko (5.68.a irudia).


Tinbala

Baterian oinarriko tinbal bat edo bi dunbalaren gainean bi tinbaletan jarri ohi dira.
Oinarrizko tinbala mintzetik distantzia txikira jartzen da (10 cm), mintzetik kanpora kolperik ez izateko
eta ertzerantz apuntatua soinu distiratsua lortzeko (5.69. irudia).
Tinbaleten artean 20 cm-ra esekitako mikrofono dinamiko batekin hartzen dira tinbaletak (5.69.a
irudia), edo bi mikrofonorekin ere bai; horietako bakoitzari kanal estereo bat esleituko zaio (5.69.b irudia).

(a)

(b)
5.69 irudia. Tinbal-hartunea.

Dunbalak bezala, adabaki bakarrarekin erabiltzen dira tinbalak soinu lehorra lortzeko; orduan,
mikrofono bat jar daiteke kaxaren barruan eta kanpoko hartune batekin nahastu, nahi den kolorea
lortzeko (5.68.b irudia).
Seinalea 4 kHz-en inguruan indartuz nabarmendu daiteke tinbalen erasoa.


Kaxa

Oso tinbre zabala eta zolia duen instrumentu bat da kaxa; hori dela-eta, altuetan erantzun zabala
ematen duten mikrofono dinamikoak edo kondentsadoreko mikrofonoak erabiliko dira hartunean.

LANBIDE EKIMENA

265

Soinua

Mikrofonoa goiko mintzaren ertzetik 10 cm-ra jartzen da, mintzaren erdirantz apuntatuz (5.68.f irudia).
Mikrofonoa ez da kaxaren azpian jarri behar da burrunba-soinuaren eragileko malgukien soinu karrankaria sumatu ez dezan.
Seinalea 200 Hz inguruan indartu daiteke, soinu biribilagoa emateko, 2,8 kHz inguruan erasoa
nabarmentzeko eta 10 kHz inguruan distira handitzeko.

Metalezkoen perkusioa
Metalaren perkusioaren erasoa oso bizkorra da eta jaitsiera mintz-perkusioan baino motelagoa da,
bibrazio-maiztasunak kitzikatzen direlako txindatetan soinu-arintze motel batekin, txindataren lodieraren
eta itxuraren arabera.
Modu horiek ia harmoniko indartzen dituzten zenbait partzial, eta txindaten burrunba edo soinu
zolia sortzen dute.
Perkusio horretako espektroa 17 kHz-erainokoa izan daitekeenez, kondentsadoreko mikrofonoen
hartunea erabili beharko da, baina hartunearekiko distantzia laburra denean altuetan ez asetzeko neurriak
hartuta.
Oinplano horizontalean irradiatzen du. Mikrofonoa 10-15 cm-ko distantziara jarri beharko da, txindaten
ertzerantz apuntatuz, baina bi txindatek oinplano horizontalean sortzen duten aire-fluxutik kanpo (5.68.c
irudia).


Txindatak edo zinbaloak

Hainbat txindata mota dago. Crash motakoek soinu indartsuagoa dute: erasoa bizkorra eta jaitsiera
oszilatzailea (burrunba). Kondentsadoreko mikrofonoa 30 cm-ra jartzen da txindatetan eta txindataren
ertzera apuntatuz (5.68.d irudia). Lorturiko seinalea baxuetan iragaz daiteke gainerako perkusioarekiko
tartea handitzeko.
Erritmo-txindatak aurrekoak baino soinu lehorragoa eta indar txikiagoa du. Antzeko hartunea da eta
distantzia txikira egin daiteke.

Gitarra eta baxu elektrikoak


Instrumentu horietako metalezko hari baten bibrazioa transduktore elektromagnetiko baten bitartez
hautematen da, eta bibrazio hori anplifikadore batek prozesa dezakeen seinale elektriko bihurtzen du.
266

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hartunea gitarrako irteeratik egin daiteke zuzenean, eta, hala, gainerako instrumentuekiko distantzia
egokia lor daiteke. Gitarraren irteerak mahaiaren lerroko sarrerara joan behar du, eta gerta liteke emandako seinala oso ahula izatea eta anplifikazio handia behar izatea. Hala suertatzen denean, mahaiko
mikrofonoko sarrerara bideratu beharko da. Gitarraren irteera inpedantzia altukoa izan daitekeenez
(adibidez, 10 kilo-ohmio), mahaiko mikrofonoko sarrerako motelgailua jarri beharko da martxan, PAD;
horren ondorioz, mahaiko sarrerako inpedantzia igoarazi eta MICeko anplifikadorearen erasoa handia
txikiarazten du. Hori nahikoa ez bada, inpedantzia murrizteko transformadore bat erabil daiteke (directbox), adibidez, gitarraren irteeran 50 kilo-ohmio izango dituena eta beste 600 ohmio, berriz, mahaiko
mikrofonoko sarrerara doan kablera (5.71.irudia); transformadore horrek linea asimetrikoa linea simetriko
bihur dezake.

5.70. irudia. Gitarra elektrikoa.

GITARRARA
(ASIMETRIKOA)

MAHAIKO (SIMETRIKOA) MIK.


SARRERAKO KABLEA

5.71. irudia. Direct-box.

LANBIDE EKIMENA

267

Soinua

Musikari gehienek nahiago izaten dute haien anplifikadorearen eta monitorearen soinua zuzeneko
konexioarekin lortzen dena baino. Orduan, monitorearen bozgorailuko ardatzean oso distantzia txikira
mikrofono dinamiko bat jarrita egin beharko da hartunea (5.70. irudia). Gitarra-anplifikadorea bolumen
txikian jarri beharko da eragin ohi duten distortsioa saihestu ahal izateko.
Bi hartune motekin nahasketa bat ere egin daiteke, baldin eta gitarraren irteeran Y itxurako
transformadore bikoitz batekin konektatzen bada. Horri esker, seinalea mahaiko kanalera eta gitarraren
anplifikadorera egokituta emateko modua izango da. Hala denean, bi hartuneen balantzearekin jokatu
ahal izango da.
Hartune biak zuzenean edo bozgorailutik oso hurbil egiten direnez gero, ez da erreberberazio hori
hautematen; modu artifizialean hornitu beharko da.

5.8

Bozgorailuak
Sarrera

Bozgorailua mikrofonoaren transduktore erreziprokoa dela esan daiteke; bozgorailuak energia akustikoa bihurtzen du energia elektrikoa, mikrofonoak egiten duenaren kontrakoa. Horretarako bi transduktore erabiltzen ditu, lehenbizikoa elektromekanikoa, energia elektrikoa diafragma mugiarazten duen
indarra bihurtzen duen motor elektrikoa. Diafragma edo mintz hori transduktore mekano-akustikoa (TMA)
da, indar hori irradiaturiko presioa bihurtzen duena -airea (5.72. irudia).
Bozgorailu bat bi transduktoretan banatuta, transduktore horien izaeraren arabera sailka daitezke
bozgorailuak;

TENTSIOA

INDARRA

KORRONTEA

PRESIOA

TEM

TMA

(MOTORRA)

(DIAFRAGMA)
ABIADURA

5.72. irudia. Bozgorailua: transduktore elektroakustikoa.

TEMren arabera (motorra)


Dinamikoak edo bobina mugikorrekoak
Elektrostatikoak edo kondentsadorekoak
Piezoelektrikoak
Era askotakoak daude baina hauexek dira gehien erabiltzen direnak

268

LANBIDE EKIMENA

EMARIA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

TMAren arabera (diafragma)


Erradiazio zuzenekoa. Diafragma konoa izan ohi da oro har, eta zuzenean airera
irradiatzen du.
Bozinakoa. Mintzak bozina baten bitartez irradiatzen du airera; izan ere, akoplatzaile
akustiko gisa jarduten du bozinak.

Bozgorailu elektrostatikoak
Bozgorailu hauek kondentsadore-egitura dute, baita plaka finko bat eta beste plaka mugikor bat
(diafragma) ere. Horien artean biltzen da tentsio zuzeneko iturri batek hornituriko energia elektrikoa
(5.73. irudia).

Orduan, audio-potentziaren anplifikadoreak hornituriko energia elektrikoak gehitu egiten du plaken


artean bildutako energia, eta plaka mugikorra mugiarazten du; hala, presio baliagarria sortzen du.

Bozgorailu horiek oso presio-erantzun laua ematen dute maiztasun ertainetan eta altuetan, eta horixe
dute abantaila; gainera, lodiera txikikoak dira eta presio-maila altuak sor ditzakete potentzia elektriko txikiekin.

PLAKA FINKOA

PLAKA MUGIKORRA

POTENTZIA-ANPLIFIKADOREA

TENTSIO-ITURRIA
5.73. irudia. Bozgorailu elektrostatikoa.

LANBIDE EKIMENA

269

Soinua

Hala eta guztiz ere, gutxi erabiltzen diren bozgorailuak dira, beharbada prezio altua dutelako, zehaztapen mekanizatua eta tentsio zuzeneko iturria ezarri beharra baitago.
Bestelako eragozpenak ere badaude: azalera handia dute eta zail zaie erantzuna ematea oso maiztasun baxuan.

Bozgorailu piezoelektrikoak
Azken urteotan maiz erabili izan dira bozgorailu horiek altuen bideak egiteko.

MATERIAL PlEZOELEKTRIKOA

ANPLIFIKADORERA

5.74. irudia. Bozgorailu piezoelektrikoa.

Bozgorailu hauen motorra material piezoelektrikoa da (poliesterra edo zeramika), eta metalezko
azaleren arteko tentsio-diferentzia jasotzean, luzatu eta konprimitu egiten dira. Bi aldeetako bati turuta
itxurako kono bat gehituz gero, konoa mugitu egingo da eta gai izango da maiztasun altuan irradiaturiko
presio bat sortzeko.
Bozgorailu horiek errazak eta merkeak dira eta oso argindar potentziarekin irradiatzeko gai dira;
gainera, inpedantzia elektrikoaren ahalmena dela-eta, askotan ez da gurutzatze-sarea behar izaten.
Hona hemen eragozpenak: erradiazioak distortsio pixka bat eragiten du eta oso zaila da baxuen
bidean martxan jarraraztea.

Bozgorailu dinamikoak
Bozgorailu mota hau da audioan gehien erabiltzen da, aurreko biak baino askoz gehiago.
Motorrean bobina bat du, diafragmarekiko solidarioa eta iman indartsu baten bidez eremu magnetikoan
murgilduta dagoena.
270

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hala, audio-anplifikadoreak bobina horri l korrontea hornitzen dionean, lege fisikoaren arabera, indar
mekanikoa sortuko da bobinan.

Indar hori diafragmarekin lotuta dago, eta elastikoki esekita egonda, presio-uhin bat irradiatuz
mugituko da.

Bozgorailu dinamiko baten elementu tipikoak 5.75. irudian datoz; jarraian, horien osagaiak zehaztuko dira:

ERAZTUN
PIEZA

ELASTIKOA

POLARRA

DIAFRAGMA
(KONOA)

BOBINA

KULATA

MUGIKORRA
NUKLEOA
ESTALKIA

ESEKIDURA-ERANTZUNA
EDO ARMIARMA

BURDINARTEA

IMAN
IRAUNKORRA

KARKASA

5.75. irudia. Bozgorailu dinamikoa.

LANBIDE EKIMENA

271

Soinua

Bobina mugikorra. Aluminiozko edo kobrezko esmaltedun espirak ditu, diafragmarekiko armazoi
solidario baten gainean muntatuak edo, bestela, esmalteak berak eutsitako espirak besterik
gabe. Hari laua erabili ohi da (ribbon-a), eroapen handiagoa pisu eta bolumen txikiagorekin
lortzeko.

Diafragma (konoa). Bozgorailuaren oinarrizko elementuetako bat da, motorraren indarra presio
baliagarri bihurtuko baitu.
Bozgorailua maiztasun baxua irradiatzeko bada, azalera handiko konoa izan beharko du,
nahikoa potentzia irradiatu nahi bada.

Halaxe gertatzen konoaren desplazamenduak handiak eta motelak direlako maiztasun baxuan; hala,
konoak erabilitako energia airea mugiarazteko erabiltzen da, airea konprimitzeko eta hedatzeko baino, hain
zuzen presio-uhin bat eragiteko. Beraz, presio handia eragin nahi bada, aire kantitate handia konprimitu
(eta mugiarazi) beharko da, azalera handiarekin eta motor indartsuarekin.
Horrexegatik, azalera handia duenez, diafragmak ere masa handia izango du, eta, inertzia dela-eta,
ezin izango ditu jarraitu maiztasun altuen erreprodukzioak eskatzen dituen higidura-aldaketa bizkorrak.
Hori dela-eta, maiztasun baxuak ondo irradiatzen dituzten bozgorailuen funtzionamendua eraginkorra
izango da soilik 1 edo kHz-eko maiztasunean.
Diafragmaren beste arazo bat jokaera zurrunik ez izatea da, eta, irradiatu beharreko presio-uhina
haren bitartez transmititzen denez, diafragmaren beraren islapenak eta deformazioak gertatzen dira,
maiztasuna nahikoa altua denean, hain zuzen diafragmaren erradioa irradiaturiko uhina baino luzeagoa
izateko nahikoa altua denean (5.76. irudia).
Diafragmaren alde bakoitzak fase mota bat irradiatzen duenez, moteltzeak eta indartzeak gertatzen
dira, bozgorailuaren erantzuna koloreztatzen dutenak.

5.76. irudia. Diafragmaren bibrazio partzialak.

272

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Diafragmaren bibrazio partzialik gerta ez dadin, fabrikatzaileek material zurrun eta arinekin egiten
dituzte diafragmak (polimeroak, aluminioa, etab.), eta oso egitura zurrunekin diseinatzen dituzte (abaraskaitxurako zelulak) edo itxura zurrunagoak ematen dizkiete besterik gabe, diafragma lauetan edo tweeterretarako kupuletan bezala.
9

Imana. Bozgorailu bateko imana zeramika magnetiko anularrarekin egin ohi da, B fluxudentsitateko eremu magnetikoa sortzen duena. Fluxu hori iragazkortasun altuko burdinazko
zirkuitu magnetiko batetik bideratzen da burdinartera (nukleoa, kulata, imana, pieza polarra,
nukleoa).
Imanak potentzia handia badu, bozgorailuak errendimendu handiarekin bihurtuko du energia
elektrikoa energia akustiko. Gainera, BL indar faktoreak (imanaren fluxuaren dentsitatea,
bobinaren luzera dela-eta) balio altua badu, bozgorailuak iragankorrei erantzun ona emango
diela bermatuko da.

Burdinartea. Burdinartean bildu behar da imanaren fluxua; hori dela-eta, oso estua izan beharko
du. Gainera, luzea izan beharko du bobina luzea onar dezan.
Fabrikatzaileek burdinartea baino bobina luzeagoak erabili ohi ditu, bobinak atzemandako
fluxu magnetikoak konstantea izan dadin bobinak desplazamendu handia izan arren.

Esekidura. Bozgorailu baten esekidurak eginkizun garrantzitsua betetzen du, bozgorailuaren


iraupenean eta distortsioaren kontrolean.

Bozgorailu batean bi esekidura daude:


9

Goiko esekidura, armiarma edo uztail zentratzailea plastikozko material zurrun eta uzkurtuko
uztai bat da, konoaren oinarria inguratzen duena konoa bobinarekin batzen den tokian.
Diafragmaren desplazamendua mugatzeko eginkizuna du, bobina burdinartetik ez irteteko
eta, aldi berean, burdinarte horretan bobina guztiz zentratuta izateko, hormarik ez ukitzeko;
bestela, hondatu egingo litzateke azkenean.

Esekidura edo goiko eraztun elastikoa gomazko edo plastikozko gurutze bat da, uztai doitzailearen antzeko eginkizuna betetzen duena; hala, horrekin batera, konoaren desplazamendu
axialak besterik ezin egin daitezke.
Eginkizun osagarri gisa, konotik doazen uhinak xurgatu behar ditu, bertako islapenak bibrazio
partzialik eragin ez dezan.
Diafragmaren desplazamendua maiztasunarekin erlazionatzen da honako honen bidez:

Desplazamendua =

Aplikatutako tentsioa
(Maiztasuna)(B.L)

LANBIDE EKIMENA

273

Soinua

Hots, zenbat eta maiztasun txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da konoaren desplazamendua
(erraza da woofer baten konoaren mugimendua ikustea eta zaila, berriz, tweeter baten diafragma bat
ikustea).
Beraz, esekidurek konoaren maiztasun baxuko desplazamendua mugatzen du, eta bozgorailuak
maiztasun baxuan duen erantzuna txikitu egiten da. Masa mugikorrak, era berean, maiztasun altuko
erantzuna txikitzen du.
Kaxa hermetikoetan, kaxako aireak ez konprimitzeko egiten duen erresistentziak berak esekidura
akustiko osagarriaren eginkizuna betetzen du.

Bozgorailu dinamikoen ezaugarriak


Bozgorailu dinamiko baten posibilitateak ezagutzeko moduetako bat bozgorailuaren ezaugarriak
aztertzea da; ondoren azalduko dira ezaugarririk garrantzitsuenak.


Inpedantzia elektrikoa.

Potentzia duen anplifikadore batek eraso egiten dio bozgorailuari; izan ere, korronte-generadore
gisa funtzionatzen du anplifikadoreak.
Bozgorailu honek nolabait geldiarazi egiten du korronte hori; oposizio hori bozgorailuaren inpedantzia elektriko gisa neurtzen da (5.77. irudia).
POTENTZIA-ANPLIFIKADOREA

5.77. irudia. Inpedantzia elektrikoa.

Inpedantzia horren anplitudea jasota uzten bada, 5.78. irudiarena moduko grafiko bat lortzen da.
Grafiko horretan, maiztasun baxuan agertzen den inpedantziako puntako balioa nabarmentzen da. Maiztasun
hori, bozgorailuaren elementu mekanikoen erresonantziako inpedantzia izenekoa, bozgorailuaren maiztasunik gogokoenetako bat edo gehieneko eraginkortasuna duen maiztasuna da.
274

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

I Zee| (OHMIOAK)

ERRESONANTZIA

EREMU BALIAGARRIA
INDUKZIO-EREMUA

EREMU NOMINALA

ETENIK GABEKO
ERRESISTENTZIA
ERRESONANTZIA

MAIZTASUNA

MAIZTASUNA
5.78. irudia. Inpedantzia elektrikoko modulua.

Jarraian, sakonuneak bozgorailuaren inpedantziaren gutxieneko balioak adierazten ditu. Inpedantziak


sakonune horretan duen balioak bozgorailuaren inpedantzia nominala zehaztu du hurbiltasunez; 4, 8 edo
16 ohmio izan ohi dira. Toki horretan xurgatzen du bozgorailuak anplifikadorearen korronte gehien. Hori
dela-eta, baldin eta anplifikadorea prest badago konektaturiko bozgorailuarena baino inpedantzia nominal
handiagoa duten bozgorailuekin, korronte-xurgapena hain handia izango da, erraza izango da anplifikadoreak linealki funtziona dezan; izan ere, distortsioa gerta daiteke eta, are gehiago, desegin egin daiteke.

Sakonune horren ondotik, berriz ere egiten du gora inpedantzia elektrikoak, motorreko bobina energia
biltzen baitu eta korrontearen kontrako oposizioa baitu. Energia-biltze horrek higidura-energia kentzen
dio bozgorailuari; bozgorailua ingurune horretako maiztasuna irradiatzean hasiko da, induktiboa izenekoa.

Bozgorailu batean komenigarria izaten da erresonantziaren inpedantziaren puntako balioa ahalik eta
handiena izatea, potentzia handikoa motorra dela adierazten baitu, eta hori mesedegarria da errendimendu
hobea eta iragankorrei erantzun hobea emateko.

Presio-erantzuna maiztasunean

Ezaugarri hau grafiko baten gisara eman ohi da, eta bertan agertzen da bozgorailuak metro batera
eta bere ardatzean irradiaturiko soinuaren presio-mailaren aldaketa, potentzia elektriko finkoarekin,
maiztasuna aldatzen denean (5.79. irudia).

LANBIDE EKIMENA

275

Soinua

SOINUAREN
PRESIO-MAILA

ERRESONANTZIA
MAIZTASUNA

MAIZTASUNA

5.79. irudia. Presioko erantzuna.

Grafiko honetan ikusten denez, bozgorailuak bat-batean erresonantzia-maitasunaren azpitik irradiatzeari


uzten dio, esekidura mekanikoak egiten dituen diafragmaren atxikipena dela eta.

Bat-batean maiztasun altuan irradiatzeari uzten dio ere bobinak anplifikadoreari hornitzen zaion energia
elektrikoa xurgatzen duenean, eta gainera, masa mugikorraren inertziak galarazi egiten ditu diafragmaren
mugimendu azkarrak.

Hala, bozgorailuaren lanerako alde erabilgarria murritza da erresonantzia mekanikoaren eta alde
induktiboaren artean, eta ezinezkoa da bozgorailu bakar batek audio-maiztasuneko banda osoa lantzea.
Muga horren ondorioz, hainbat bidetako sistemak erabili beharra dago, non maiztasunean elkarren
gainean jarrita lan egiten duten zenbait bozgorailuk audio-espektro guztia estaltzen duten (5.80. irudia).
Gain-jartze hori gurutzatze-iragazkien sare batekin doitu behar da (crossover-a), baina distortsioa
eragiten du kontuz egin ezik.

Lanerako alde erabilgarrian izaten den presio-erantzuna oso irregularra izaten da bozgorailu gehienetan.
Alienalitate horrek kolorazioa eta distortsioa eragiten ditu, eta diafragmaren bibrazio partzialengatik, diafragma muntatzen den kaxaren edo bozgorailuaren egituraren erresonantziengatik, etab. izan daitezke.

276

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

CROSSOVER-A

WOOFER-A

TWEETER-A

GURUTZATZEMAIZTASUNA

MAIZTASUNA

5.80. irudia. Bi bideko sistema.

Potentzia

Ezaugarri honetan potentzia elektrikoa eta akustikoa bereizi behar dira. Bozgorailuak akatsak agertu
baino lehen xurga dezakeen potentzia adierazten du potentzia elektrikoak. Bi zehaztapen gisa eman ohi da:
9

Potentzia onargarria, musikala edo puntakoa: gehieneko potentzia inpultsiboa (seinaleko punta),
bozgorailuak, hondatu baino lehen, noizean behin jasan dezakeena.

Potentzia nominala, eraginkorra edo RMS: bozgorailuak, hondatu baino lehen, jasan dezakeen
gehieneko potentzia da, betiere etengabeko erregimenean.
Zehaztapen horiei esker, anplifikadoreak eman dezakeen kanaleko potentzia nominalerako
bozgorailu egokia aukeratu daiteke. Orientazio gisa, bozgorailuaren potentzia onargarria
gutxienez Hi-Fi-ko kanalaren nominalaren 1,5 aldiz eta monitore profesionalen 2 aldiz handiagoa izatea eska daiteke.
Bi eratara zehaztu daiteke bozgorailu batek ematen duen potentzia akustikoa.

Sentsibilitatea. Bozgorailu batek metro bateko distantziara eta kitzikapeneko watt elektriko
batekin ematen duen soinuaren presio-maila. Aldez aurretik finka daiteke neurketako
maiztasuna.
100 dB-etik gorako sentsibilitatea oso altua dela esan daiteke (ohikoa megafonian); 100 eta
90 dB bitarteko sentsibilitatea ertaina da (ohikoa monitoreetan) eta 90 dB-etik beherako
sentsibilitateak baxuak dira eta HI-FI sistemek ematen dute.
Bozgorailu batek irradiatzen duen potentzia akustikoa jakiteko beste modu bat errendimendua
erabiltzea da, honelaxe definitua:
Errendimendua (%) =

Irradiatutako potentzia akustikoa


100
Kontsumitutako potentzia elektrikoa

LANBIDE EKIMENA

277

Soinua

Bozgorailu dinamikoetako errendimendua % 2,5etik beherakoa izan ohi da (100 watt elektrikok 2,5
watt akustiko ematen dituzte); megafoniako bozinak, gehienez, % 40ra iristen dira. Hain errendimendu
baxuko zifra horiek aditzera ematen dutenez, bozgorailu batek irradiatzen duen potentzia baino potentzia
gehiago xahutzen du. Hala eta guztiz ere, bozgorailuek presio-maila altuak sor ditzakete potentzia
3

elektriko txikiarekin. Adibidez, 60 m -ko lokaletan (4 x 5 x 3 metro) 96 dB-eko puntako depresio-mailan


lor daitezke soinuan; oso maila altua da 0,15 watt akustikorekin bakarrik. % 2,5eko errendimenduko
bozgorailu batek soilik 6 watt elektriko beharko lituzke potentzia akustiko hori emateko.


Direktibitatea

Bozgorailu baten direktibitateak hauxe adierazten du: bozgorailuak erradiazioa espazioan nola
banatzen duen.
Diagrama polarra erabiltzea da direktibitatea emateko moduko grafikoena, non honako funtzio hau
adierazten den dB-etan bozgorailuaren ardatzeko pianoan posizio angeluar guztietarako:

Direktibitatea (dB) = 20 log

presioa angeluarekiko norabidean


Presio maximoa bozgorailuaren ardatzean

Diagrama polarrak hainbat maiztasunetan marrazten dira (581. irudia), kontuan hartuta produktua
zenbat eta handiagoa izan, orduan eta estuagoa eta orduan eta direktiboagoa izango dela bozgorailuak
irradiatzen duen sorta:
[Diafragmaren erradioaren x maiztasuna]

ARDATZA

OINPLANO HORIZONTALA
5.81. irudia. Direktibitate horizontala.

5.82. irudian ikusten denez, 12 hazbeteko diametroa duen diafragma duen bozgorailuaren kasua da
(hazbete 1 = 2,54 cm).
278

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Praktikan, woofer bat norabide orotarakoa da, 500 Hz-etik beherakoa, eta sorta estuagoa egiten zaio
500 hz-etik gora; gainera, direktiboago bihurtzen da maiztasuna handitzen denean.
Hainbat bidetako kaxetan tweeter-a da sortarik estuena irradiatzen duena; hortaz, entzuteko posiziora
bideratu beharko dira, sistemako altuetan dagoen erantzunaren zati bat gal ez dezan entzuleak.
Ideia praktiko hori izanik, maiztasunean direktibate uniformea duen bozgorailua nahiagoa izango dela
ondoriozta daiteke, betiere aurre aldeko erdiespaziorantz irradiatuz entzute-aurrealde zabala estaltzeko
eta, aldi berean, ondoren eta alboetan gutxi irradiatuko du, erreberberazio-eremuan energia akustiko
gehiegirik ez emateko.

5.82. irudia. Direktibitateko diagrama polarrak hainbat maiztasunetan.

Distortsioa

Erreprodukzio-sistema bateko osagai guztien artean distortsiorik handiena eragiten duen elementua
da bozgorailua. Gainera, fabrikatzaileek ez dizkiete kontsumitzaileei bozgorailuen distortsioari buruzko
zifrak ematen, eta kalitatea badutela aitortuta duten ereduetara edo zuzeneko neurketara jo behar da
distortsio baxuarekin lan egin nahi bada.
Era askotako kausak daude distortsio hori izateko: burdinartearen fluxuko bobinaren irteera, bibrazio
partzialak, maiztasun modulazioa diafragman, esekiduren alienalitatea, etab.

LANBIDE EKIMENA

279

Soinua

Kausa guztien artean, azkena nabarmentzen da; hala, bada, bozgorailuak maila handian maiztasun
baxua sortzen duenean, diafragmaren desplazamendua hain handia da, esekidurek diafragma atxiki
behar dute, eta ebaki handia gertatzen da erreproduzitu beharreko uhinean.
Hori dela-eta, bozgorailuen distortsioa handitu egiten da maiztasuna txikitu ahala, bereziki erresonantziako maiztasunaren inguruetan. Maiztasun baxuak erreproduzitzeko, bozgorailu handia erabili beharko
da (subwoofer-a), diafragmak txango handiak egiteko modua izan dezan.

Kaxa akustikoak
Bozgorailuak beti erabiltzen dira kaxa akustiko batean sartuta, bozgorailu soil batean zirkuitulabur
akustikoa gertatzen baita, maiztasun baxuen erradiazio baliagarria asko murrizten duena.
Fenomeno hori ulertu ahal izateko, kontuan izan behar da diafragma baten bi aldeek faseko oposizioan jarduten dutela, hots, baldin eta diagrama mugitzean aurreko aldeak harekiko gainpresioa eragiten
bada, ondorengo aldeak bozgorailua arrarifikatuko du.
Hala, maiztasun baxuarekin bozgorailuak norabide orotan irradiatzen duenean, bi efektuak diafragmaren
inguruan komunikatzen dira; elkar konpentsatzen dute eta aurrealdeko erradiazioa desagerrarazten dute;
izan ere, erradiazio hori da erabilgarria (5.83. irudia).

ARRARIFIKATZEA

GAINPRESIOA
EDO
KONPRESIOA

5.83. irudia. Zirkuitu labur akustikoa.

Maiztasuna nahikoa altua izan arte agertzen da zirkuitulabur akustikoa, hain zuzen gainpresioa
uhinaren periodo erdia atzeko aldera transmititzeko. Periodo erdiko atzerapen horren ondorioz, bi
erradiazioak fasean batzen dira.
280

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Bi alde horien arteko bideak, D diametroko bozgorailu batean, D/2 + D/2 neurtzen duela kontuan
izanda, hauxe izango dugu:

T D/2+ D/2
=
2
c

eta zirkuitulabur akustikoen maiztasuna hauxe izango da:

fca =

c
2D

Bozgorailu soil baten presio-erantzuna eta luzera infinituko (posizio horri esker, gehieneko erantzuna
eman dezake bozgorailuak maiztasun baxuan) baffle (panela) batean bozgorailu bat jartzearen erantzuna
alderatuz ikusten denez, murriztu egiten da zirkuitulabur akustikoak sortzen dituen baxuen erantzuna,
(5.84 irudia). Adibidez, zirkuitulabur akustikoaren (fca) balioa 700 Hz-ekoa zen 10 hazbeteko (25,4 cm)
diametroko bozgorailu baterako; horrek agerian uzten du baxuetan erantzuna emateko ahalmena ikaragarri galdu dela. Zirkuitulabur akustikoa (fca) murrizteko eta zirkuitulaburra maiztasun azpisonikoetan
gertatzeko irtenbide bakarra, baffle infinitu batean bozgorailu bat jartzea izango litzateke, aurreko eta
ondoko erradiazioak isolatuko dituena, (5.85. irudia).

PRESIO-MAILA
(DB)

BAFFLEA

SOILA

ERRESONANTZIAMAIZTASUNA

C.A. MAIZTASUNA

MAIZTASUNA

5.84. irudia. Zirkuitu labur akustikoaren erasoa.

LANBIDE EKIMENA

281

Soinua

Baina 50 Hz-eko maiztasuneko zirkuitulabur akustikoa (fca) besterik nahi ez bada, luzera-panel bat
beharko da:

D=

c
340 m/s
=
= 3,4 metro
50.2
100

Tamaina hori ez da batere praktikoa.

5.85. irudia. Baffle finitua.

Beraz, irtenbide bakarra gelditzen zaigu: bozgorailua hermetikoki itxitako kaxa batean sartzea, halako
moldez non diafragmaren bi aldeak guztiz banatuta egongo baitira (5.86. irudia).
Irtenbide horrek, ordea, baditu arazoak:
9

Kaxaren barruan, bozgorailuaren erantzuna koloratzen duten islapenak eta uhin geldikorrak
sortzen dira. Hori dela-eta, islapen horiek kenduko dituen material xurgatzailearekin estaltzen
dira barrutik.

MATERIAL
XURGATZAILEA

5.86. irudia. Kaxa itxia.

282

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Kaxaren barruko airea konprimitu eta arrarifikatu egingo da, diafragmaren higidurari jarraituz.
Baina kaxaren bolumena txikia bada, barruko aireak oposizio handia erakusten du konprimitua eta arrarifikatua izateko; izan ere, diafragmaren desplazamendu handiak mugatzen
dituen esekidura gehigarri gisa dihardu.
Muga horren ondorioz, bozgorailuak kaxa itxian duen erantzuna jaisten hasiko da, kaxaren
bolumenaren alderantziz proportzionala den fe ebakidura baino txikiagoak diren maiztasunetarako (5.87. irudia).

Oraindik ere fe maiztasuna erresonantzia mekanikoko maiztasunaren berdina izatea eta kaxako
bozgorailuak maiztasun baxuan gehieneko erantzuna ematea lor daiteke (baffle infinituaren kasuari
dagokiona); baina bide horretatik sortu beharko liratekeen kaxak hain handiak izango lirateke, horien
erabilera ez litzateke batere praktikoa izango.
PRESIO-MAILA
(DB)

BAFLE INFINITUA

ERRESONANTZIAMAIZTASUNA

KAXA ITXIA

fc

MAIZTASUNA

5.87. irudia. Erantzuna galtzea kaxa itxian.

Hori dela-eta, nahiago izaten da kaxa txikietan lan egitea eta fase-bihurtzailearen disposizio bat
erabiltzea (bass-refiex) bozgorailuaren atzeko erradiazioa baliatu nahian, betiere kaxaren efektua delaeta maiztasun baxuan galdutako erradiazioa berreskuratzeko.
Bass-reflex kaxa horiek dagoeneko ez dira hermetikoak, baizik eta giroko airera irekita daude ate
batetik; kaxaren barruan hodi estu bat da ate hori, eta neurri kritikoak ditu (5.88. irudia).

5.88. irudia. Bass-refflex kaxa.

LANBIDE EKIMENA

283

Soinua

PP diafragmaren atzeko erradiazioa baliatu nahi da sistemak maiztasun baxuan duen erantzun
eskasa indartzeko. Errefortzu hori baliagarria izan dadin, atzeko erradiazio horrek 180-ko desfasea izan
behar du honako hau konpentsatzeko: diafragmaren bi aldeek kontrako norabideetan irradiatzen dutela.
Hala, Pi ateko eta Pf diafragmako erradiazioa fasean gehitu dira giroan.
180-ko desfase hori zirkuitu mekaniko ozenak egiten du, kaxako airearen zurruntasunak eta hodiaren
aireko masak osaturiko zirkuituak hain zuzen; desfasea maiztasun baten inguruetan gertatzen da soilik,
sintonia-maiztasun deritzon horren inguruetan: hodiaren tamainaren araberakoa izango da maiztasuna.
Hortaz, baldin eta bozgorailu batek kaxa itxi batean duen erantzuna 5.89.a irudian agertzen dena
bada, atea irekitzean kaxak presio-errefortzua eragingo da, fasean, 5.89.b irudiarena bezalakoa; hala,
multzoaren erantzuna 5.89.C irudiak dakarrena izango da. Erantzuna handitu egin da maiztasun baxuan:
kantitateari dagokionez oso handia ez bada ere, oso garrantzitsua da entzumenaren aldetik, maiztasunmarjina horietan agertzen baita musikaren osotasun eta potentzia sentsazioa.

ATEKO
ERREFORTZUA
(DB)

PRESIO-MAILA
(DB)
BAFLE INFINITUA

KAXA ITXIA

f
FREC RES

fc

FREC RES

a)

fc

b)
GUZTIZKO
PRESIO-MAILA
(DB)

fs

fc

(c)
5.89. irudia. Bass-refflex errefortzu sistema.

284

fs

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Bozinako bozgorailuak
Hauexek dira bozinetako bozgorailu baten osagaiak: motor bat, oro har dinamikoa; diafragma txiki
eta zurrun bat. Motorrean finkatzen den bozinan irradiatzen du; eta ahoak airera irradiatzen du (5.90. irudia).
DIAFRAGMA

MOTORRA

AHOA

ZINTZURRA

FASEKO ZUZENTZAILEA
5.90 irudia. Bozinako bozgorailua.

Bozina bat erabiltzeak duen abantaila nagusia ezagutzeko, diafragma baten erradiazio-inpedantziaren
kontzeptua erabili behar dugu. Airearekin kontaktu estuan dagon diafragma bat mugitzeko aireak erausten duen oposizioa da erradiazio-inpedantzia. Inpedantziak bi elementu ditu, bata erradiazioerresistentziakoa, RA, airea konprimitzen eta hedatzen duen energia xurgatzen duena, hots, presio
erabilgarria irradiatzen duena. Beste elementua XA masa bat da, aire mugitzeko erabilitako energia
xurgatzen duena diafragma mugitzen denean. Agerikoa denez, azken energia hori galdu egiten da, eta
ez du presio erabilgarririk sortzen.
Beraz, bozgorailu baten konoak maiztasun txikia irradiatzen duenean, desplazamenduak handiak
eta motelak dira, aireak mugitzeko joera du eta ez, ordea, presio erabilgarria sortzekoa (konpresioak eta
hedapenak); hori dela-eta, maiztasun baxuan RA erradiazio erresistentzia txikia du (5.91. irudia), eta
kono handiak erabili behar dira erradiazio txikia maila erabilgarrietara iristeko.
Bozina batean, motorren diafragman aplikatzen den zintzurrak sekzio txikia duenez gero, barruko
aireak konprimitu eta hedatu beharra du, maiztasun baxuan bada ere. Aldi berean, bozinaren aldea poliki
irekitzen denean, zintzurretan sortutako presio-uhina aho handitik irradiatzen da airera, baina ez da
ikusten aire mugitzen denik.
Hauxe da emaitza kualitatiboa: bozina baten erradiazioaren erresistentzia, maiztasun baxuan, askoz
handiagoa da bozina baten ahoaren azaleraren antzeko azalera duen kono batena baino (5.91. irudia).
Bestela esanda, bozinaren bozgorailu batek askoz gehiago irradiatzen du baxuetan azalera berdineko
konoaren bozgorailuak baino.

LANBIDE EKIMENA

285

Soinua

BOZINA

KONOA

5.91. irudia. Bozinako eta konoko erradiazio normalizatuen erresistentziak.

Abantaila horrez gain, motorrean masa txikiko diafragma txiki bat erabiltzeko modua ematen du; hori
dela-eta, txikitu egiten da masa mugikorraren inertzia, eta maiztasun altuko erantzun handiagoa eta
errendimendu altua errazten ditu.

Ideia horiek baxuen unitaterako azaldu dira, eta ertainen eta altuen bideetako bozinetan ere erabil
daitezke, betiere zuzeneko erradiazioko bozgorailuekiko abantaila berei eutsiz:

Lan egiteko marjina handiagoa maiztasun baxuan eta altuan

Errendimendu eta sentsibilitate handiagoa

Bozina sortak

Bozina baten sekzioa irekitzeko moduaren arabera sailka daiteke bozina sorta edo bozina mota:
konikoa, esponentziala, hypex-a, etab., (5.92.a irudia). Bozina sorta horietako bakoitzak maiztasun baxuko
erantzunaren hobekuntza desberdina du motorrarekin eta bozinarekin osatutako multzoan (5.92.b
irudia), baina arau bat dago: bozinaren sekzioa zenbat eta azkarrago ireki (kanpai-itxura handiagoa
du) baxuetan erantzun handiagoa izango da eta, horren trukean, presio-uhinean ere distortsio handiagoa
izaten da.

286

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

HIPEX-A

ESPONENTZIALA

KONIKOA
a. Sekzioa

IRTEERA
HIPEX-A

KONIKOA
ESPONENTZIALA

b. Maiztasuneko erantzuna
5.92. irudia. Bozina sortak.

Bozinen direktibitatea

Bozinek zuzeneko erradiazio-bozgorailuekiko duten abantailetako bat sorta zabalagoa eta aurreko
irradiatzea da.

Bozina-sorten artean, bozinaren sekzioa zenbat eta azkarrago ireki, orduan eta direktiboagoa izango
dela esan daiteke; hala, hypex bozina bat esponentzial bat baino direktiboagoa da, eta esponentziala
konikoa baino direktiboagoa.

Bozinaren ahoak edo zelula anitzeko bozina baten gainazalak gainazal esferikoko sektore baten
itxura simulatzen dutenean (5.93. irudia) erradiazio sortaren zabaleraren oso jokaera baliagarria lortzen
da: maiztasuna handitu ahala, sorta estutu egingo da, erradiadore guztietan moduan, baina halako
maiztasunera iritsiko gara non sorta angelu jakin bateraino ireki daitekeen; angelu horretatik aurrera,
konstante izateari eutsiko dio maiztasuna handitu arren.

Jokaera hori baliagarria da sonorizazioetan, bozinak estaltzen duen eremu konstante izateari eusteko
modua ematen baitu, maiztasuna aldatzen bada ere.

LANBIDE EKIMENA

287

Soinua

5.93. irudia. Zelula anitzeko bozina.

Antzeko zerbait gertatzen da bozina birirradialekin (5.94. irudia); izan ere, maiztasuneko erantzunari
eusten diote modu iraunkorrean entzuteko hainbat posizio angeluarretarako. Halaxe ikus daiteke 5.95.
irudian, non presio-erantzuna ematen zaien entzuteko hainbat posizio angeluarri; ikusten denez, bozina
erradialarekin altuetako erantzuna galdu egiten dela bozinaren ardatza urruntzean; bozina birirradialarekin,
erantzunak lineal izateari eusten dio gutxi gorabehera entzulearen hainbat posiziotan.

IRRADIALA

BIRIRRADIALA

5.94. irudia. Bozina erradialak eta birirradialak.

IRRADIALA

288

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

BIRRADIALA
5.95. irudia. Bozinako maiztasuneko erantzuna hainbat posizio angeluarretan.

Logikoa denez, bozinako bozgorailuek zenbait eragozpen dute zuzeneko erradiazioko bozgorailuekin
alderatuta. Hona hemen garrantzitsuenak:
9

Oro har konoko bozgorailuek baino distortsio handiagoa eragiten dute.

Askoz potentzia akustiko handiagoa erabiltzean, bibrazio mekanikoek eragindako erantzuneko


kolorazio handiagoa dute.

Bozina batek maiztasun baxuan distortsio baxuarekin irradia dezan, luzera handia izan beharko
litzateke erabiltezina bihurtuko litzateke. Horrek bozina tolestuak erabiltzera behartzen gaitu,
oro har bass-refflex (5.96. irudia) disposizioan; hala, bolumena jaitsi egin daiteke distortsio
pixka bat igotzearen truke.

AURREKO BISTA

A-A SEKZIOA

ERANTZUNA (dB)

MAIZTASUNA
5.96. irudia. Bass-refflex bozina tolestua

LANBIDE EKIMENA

289

Soinua

Monitorizatzea
Pantaila akustikoen aplikaziorik sofistikatuenetako bat musika estudioetako kontrol-kabinetako motorizazioa da. Kontuan izan behar da kanal anitzeko nahasketa-prozesu batean teknikariak jasotzen duten
entzuketaren arabera jardungo duela; hori dela-eta, erreprodukzio akustikoak ahalik eta perfektuena izan
behar du.
Monitorizazio akustikoan bi pantaila talde erabiltzen dira:
9

Potentzia altuko eta distortsio baxuko bi monitore, entzuteko ohiko posiziotik distantzia jakin
batera kokatuak.

Potentzia baxuko bi monitore, etxeko entzuketaren baldintzen simulazioa egiten dutenak,


edota mono irteera entzuteko monitore bat.

Monitore horiek nahasketa-mahaiaren gainean edo hurbil kokatu ohi dira.


Potentzia altuko monitoreen bidez, grabaturiko soinuaren kalitatea eta ondorengo nahasketa sakon
aztertzeko modua egon behar da; horrexegatik eskatzen zaizkio ezaugarri zorrotzak:
9

Sentsibilitate altua, 100 dB-ekoa metro batean eta watt batekin eta distortsio baxuarekin.

35 Hz - 20 kHz-eko erantzuna, ahalik eta linealena. Soinuak ez du atsegina izan behar (koloreztatua), lineala baizik, benetako soinua atera dadin.
Egia esan, kontrol-aretoko akustikak kaxarik linealena koloratuko du; hori dela-eta, nahiago
dira distortsio baxuko monitoreak (argitasuna eta definizioa), eta erantzunaren linealtasuna
erreprodukzio-sistemaren ekualizazioaren esku uzten da; izan ere, benetako neurketaren
bidez doitzen denez, sistema osoaren linealtasuna bermatzen du.

Erradiazio sorta zabalak (120 6 dB-eko erorketarako), aurrealdekoak eta iraunkorrak maiztasunean, monitoreetan ardatzetik urruntzean alturik ez galtzeko.

Puntako balioetarako potentzia-marjina zabala (Headroom-a). Gutxienezko potentzia musikaleko


100 watt eta potentzia ertaineko 25.

Gehien erabiltzen den sistema bi bideko monitorea da, bass-refflex delakoa: baxuetarako woofer
bat, 500 800 Hz-eko gurutze-maiztasuna eta bandaren gainerako zatiarentzako bozina bat ditu.
Nahiago da bozina bat goiko banda zabalean, lehenago aipaturiko abantailak direla-eta. Bi bide
erabiltzen dira bakarrik, faseko, distortsioko eta potentzia-galerako arazoak dakartzaten gurutze-iragazkiak sinplifikatzeko.

290

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hiru bideko monitoreak erabiltzen badira, kalitatezko gurutze-iragazkiak eta doikuntza egokiak beharko
lirateke; monitore horiek abantaila bat dute: baliabide-banda, belarrian sentsibilitaterik handiena duena (3
kHz), bozgorailu bakarren bidez ematen da, midrangearen bidez, eta horrek erreprodukzio linealtasun
handia ematen die banda horretan.

Hurrengo gaietan, kontrol-kabinaren egokitzapen akustikoak nahasketaren emaitzetan duen eragina


azpimarratuko da.

Adibidez, lokal batek kolorazio gogorra badu, teknikariak nahasketa lineala egitean, erraza da azken
nahasketak alderantzizko kolorazioa izatea gertatzea.

Monitoreek aretoan duten posizioak nolabaiteko eragina du entzuteko posizioko erantzunean. Hori
azaltzeko, entzuketa-areto batean ahalik eta modurik gehien kitzikatu behar dira, hots, aretoaren erantzun
koloratuko duten ahalik eta uhin geldikor gehien. Hala, kolorazioak hain dentsitate handiarekin agertuko
dira, maiztasunean bata bestetik hain hurbil, maiztasuneko banda estuetan entzuten duen gizakiaren
belarriak ez ditu antzemango kolorazioak, erantzun uniformea baizik.

Ideia horren arabera, monitoreak aretoko paretarik estuenean kokatu behar dira, zertarako-eta areotako
maiztasun baxuena duen uhin geldikorrena kitzikatzeko (5.97. irudia). Monitoreak aretoko erdialdean
kokatzen badira, galdu egiten da aipaturiko modu hori.

Monitoreak lokaleko bazterretan kokatu behar dira, posizio horietan areto modu gehien kitzikatzen
baitira.

5.97. irudia. Areto bateko modurik baxuenaren kitzikapena.

LANBIDE EKIMENA

291

Soinua

Monitoreek paretatik ahalik eta hurbilen egon behar dute, gehienez bibrazioaren kontrako euskarriek
exijitzen duten tartearekin banatuta. Baldin eta paretatik monitorea ikusteko moduan banatzen bada,
maiztasun ertainetarako kolorazioa agertuko da, bozgorailuaren zuzeneko uhina eta paretan islatzen
dena nahastean (5.98. irudia). Maiztasun altuan arazo hori desagertu egiten da, bozgorailuek soilik
aurreko aldetik irradiatzen baitute. Maiztasun baxuan, berriz, zuzeneko uhinaren eta islaturiko uhinaren
arteko desfasea hain da txikia, islapenak erantzun handitzen du maiztasun baxuan, 3 dB-ekoa gutxi
gorabehera. Errefortzu hori monitorea paretan lotuta egonda ere gertatzen da eta saihestezina da, salbu
eta kaxa paretan sartzen bada; hori konpentsatzeko, ekualizaziora jo beharra dago.

Zenbait kasutan, paretako monitorea banantzeko ahaleginak egiten dira bien artean material xurgatzaile bat jarriz; horren ondorioz, maiztasun ertainak ager daitezke baina ez maiztasun baxuan, oso zaila
baita xurgapenaren bidez indargabetzea.

5.98. irudia. Islapen bidezko kolorazioa.

292

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

5.9

Bibliografia
9

BORWICK, J.: Sound Recorcling Practique, Oxford University Press, 1980.

RODRGUEZ, A.J.; ALVAREZ, E. eta VAQUERO, M.: Electroacstica II. Departamento Publicaciones
E.U.I. Tec. Telecomunicacin, Madril, 1983.

EARGLE, J.: The Microphone Handbook. Elar Publishng. N. York 1981.

EARGLE, J.: Sound Recording. Van Nostrand Reinhold Company. N. York 1976.

ALTEN, S.R.: Audio in Media. Wadsworth. Publishing Company. Kalifornia 1981.

NISBETT, A.: El uso de los micrfonos. Instituto Oficial de RTV. Madril 1984.

OLSON, H.F.: Acoustical Engineering: D. Van Nostrand Company Inc. Prin-ceton, 1957.

BERANEK, L.L.: Acstica: Ed. Hispano Americana, Madril, 1954.

AKG: Manuales de Usuario, Wien, Austria.

LANBIDE EKIMENA

293

You might also like