Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 7

Otsailaren 5a

Agate Deuna
Azkenean bi kanta dituzu aukeratzeko (letra eta bideoa)

AURKEZPENA
Agate Deuna otsailaren 5 egunaren bezperan ospatzen
da.
Herrietan kopla batzuk abestu eta janaria eskatzen
irteteko ohitura dago.

HISTORIA
Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?
Agate Deuna Sizilian jaio omen zen 230ean.

Diotenez, neska polita zen horregatik gobernadoreak Agedaren amodioa lortu


nahi zuen.

Neskatoak monja sartu nahi zuenez, gobernadoreak bularrak moztu zizkion.

Harrezkero, haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen


babeslea da. Suteen kontrako abokatua ere bada zenbait herritan.

OHITURAK 1: Oles egitea


Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal
Herrian oles egiteko ohitura izan dugu.
Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea
da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura
honek bizirik dirau oraindik toki askotan.

OHITURAK 2: makila
MAKILA:
Negu garaian lurrak lo iraun du.
Laster dator udaberria eta orain da lurra
iratzartzeko garaia.
Lurrak elikagaiak guri emateko makilaz
jotzen dugu.

Aintzaldu daigun Agate Deuna


Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.(bis)
Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak...
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Zorion etxe hontako denoi


oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz (bis)
Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dogu gogoz (bis)
Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik... IEUP!!

https://www.youtube.com/watch?v=yuqa_PLSa8s

Santa Ageda, Ageda


Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
herri honi emon eiozuz
zoriona eta pakea.

https://www.youtube.com/watch?v=o4gPlgMvkLg

You might also like