Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

IMANAK

- Imanek polo izeneko bi aurpegi edo edo alde desberdin dituzte: Ipar poloa
(I) eta Hego Poloa (H).
Eremu magnetikoa: Indar magnetikoen eragina
hauteman daitekeen bere inguruko espazioko
guneari deritzo.
- Imanaren Ipar polotik irten eta hego
poloraino doazen lerroen bidez irudikatzen
da
Poloen Legea: Zeinu bereko poloen artean (iparraiparra, hegoa-hegoa) aldaratze-indarrak egoten dira;
kontrako zeinuko poloen artean, berriz, erakarpenindarrak sortzen dira
- polo BERDINEK elkar aldaratzen dute.
- polo DESBERDINEK elkar erakartzen dute.
Erabilerak: motor elektrikoak, sorgailuak, bozgorailuak, neurgailuak,....

ELEKTROIMANAK
- Kabletik pasatzen den korronte elektrikoa bere inguruan eremu magnetikoa
sortzeko gai da, iman iraunkor bat bezala.
- Erabilera ohikoaena elektroimanak dira.
Ezaugarriak:
- Bere barrutik zehar korronte elektrikoa pasatzen da eta iman gisa portatzen
da
- Altzairuzko edo burdinezko nukleoaren inguruan biribildutako hari eroalez
egindako harilak
- Ipar polo bat eta Hego polo bat du
Polaritatea: pilaren polaritatea zerikusia du imanaren polaritatearekin.
Haril moduan biribilkatutako eroaleak sortzen duen eremu magnetikoaren intentsitatea
handiagoa da eroale zuzenak sortzen duena baino. Gainera, haril biribilkatuaren barruan
burdina gozozko hagaxka bat jartzen badugu, eremu magnetikoa handiagotzea lortuko
dugu. Horrela sortutako gailuari elektroimana deritza.

You might also like