Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 21

1.- Arroxali mendian bizi da bakar-bakarrik, etxetxo txiki batean.

1.- Arroxali mendian bizi da bakar-bakarrik.

2.- Berak bakarrik egiten ditu etxeko lanak: janaria prestatu,


etxea garbitu...

2.- Berak egiten ditu etxeko lanak.

3.- Arroxaliren lagunak kalean bizi dira.


-Nik kalea ikusi nahi dut! -esan du arroxalik.

3.- Arroxaliren lagunak kalean bizi dira.

4.- Joxe Anttonek honela esaten dio igandero:


-Ikastolan jolas, dantza eta marrazkiak egiten ditugu.
-Ni ere joango naiz ikastolara.

4.- Ikastolan jolas egiten dugu esan dio Joxe Antonek.


Eta Arroxalik ikastolara joan nahi du.

5.- Gauean, bere lagunak lotan daudenean, Arroxali herrira joan


da, lagunek kontatu diotena ikusteko asmoz.

5 - Gauean, Arroxali kalera joan da.

6.- Arroxali ikastolara sartu da.


-Zenbat gauza dagoen hemen! Jostailuak, mahaiak, ipuinak,
marrazkiak...
-Zein polita den ikastola!
gela guztia izugarri gustatu zaio.

6.- Arroxali ikastolara sartu da. Oso polita iruditu zaio.

7.- Dena ikusi ondoren, loguratu egin da eta epel-epeletan lo


egiteko armairuan sartu da.
Benetan lo goxoa egin du.

7.- Armairuan sartu da gero Arroxali eta lo geratu da

8.- Nolako istilua goizean haurrak gelara sartu direnean.


-Non daude margoak?
-Non daude ipuinak?
-Gauza guztiak tokiz aldatuta daude!
-Nor ibili ote da gure gelan?

8.- Gauza guztiak tokiz aldatuta daude!


Nor ibili ote da gure gelan?

9.- Gelako armairu barruan norbait dagoela konturatu dira eta


horregatik atea ireki dute.
-Nor zara zu?
-Ni arroxali naiz -erantzun du negarrez.

9.- Armairua ireki dute eta Arroxali atera da handik.

10.- Armairutik irten ondoren:


-Ikastola ikusi nahi nuen eta horregatik etorri naiz.
-Oso ondo, arroxali; nahi al duzu, gu bezala, egunero ikastolara etorri?
Bai, nahi dut! egunero etorriko naiz! hau oso polita da!
Eta ordutik, egunero bere lagunekin ikastolara joaten da poz-pozik.

10.- Eta geroztik Arroxali ikastolara joaten da egunero poz-pozik.

You might also like