Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 34

Unai Elizasu.

Bertsolarien gaiak

1. Ofizioko gaiak.
2. Bakarkako gaiak.

1. Ofizioko gaiak

1. Zu A, baztertua gelditu den trenbide zaharra zara eta B, orain


dela gutxi ireki duten abiadura handiko trenarentzako trenbide
berria da.

2. Zu A kartzelatik ateratzera zoazela, B presozainak urteetan


eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu.

3. Zuek biok hiri handi bateko senar emazteak zarete, A emaztea


eta B senarra. Jakin dugunez beti hika-mikan zabiltzate zuen etxera
norbait eskean datorrenean. A atea ireki nahi izaten du, Bk
ordea,ez.

4. Auzokideak zarete biok. Zu A beheko pisuan bizi den 40 urteko


gizon ezkondua zara eta B goiko pisuan bizi den neskatxa gaztea
da. Gauaz, goian besta izugarria dela entzun duzu eta hor joan zara
protesta egitera. B erdi biluzik ireki dizu atea.

5. Zuek zakurra eta jabea zarete. A zakurra haserre samar zabiltza


azkenaldian, B nagusia barazki-jale bihurtu delako.

6. Aspaldiko partez A biloba eta B amona elkarrekin joan zarete


futbol partidu bat ikustera. Partidua hasi eta segituan B amona,
epaileen aurka izugarrizko irainak esaten hasi dela ikusi duzu,
harriturik.
7. Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk A,
uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi
bizitzan. Bk uste du zoriona ere badagoela.

8. A hamabi urteko haurra zara eta B zure aita. Orain dela urtebete
hil zitzaizun ama. Gaur A aita emazte batekin etorri da etxera
gurekin biziko da esanez.

9. A eta B , bi gazte zarete, herrigintzan lan asko egindakoak.


Orain bioi funtzionario izateko aukera etorri zaizue. Zuk A,
aukeraz baliatzea pentsatu duzu. Bri ez zaio burutik pasa ere egiten
hori.

10. Zuek A eta B automobil enpresa famatu bateko bi ingeniari


zarete. Zuek diseinatutako 100.000 auto atera dira nahiz eta biok
akats teknikoa dutela jakin. A, zuk horren berri eman nahi duzu,
Bk ez ostera.

11. Zuek A, aitona eta B, biloba neska gaztea hondartzara joan


zarete elkarrekin aspaldiko partez. Aitona uretatik bueltan
etortzean hor dakusazu biloba gaztea top-lessean eguzkia hartzen.

12. Zu A zure trineoarekin gustura zabiltza elurretan jolasean. B


kamineroa etorri da errepideko elurra kentzera.

13. Zu A 10 urteko mutikoa zara eta B ama. Gaur eguerdian amak


bazkaltzeko bainak jarri dizkizu. Ez dituzu jan. Afaltzeko,
eguerdian jan ez dituzunak atera dizkizu berriro.

14. Duela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. A emazteak


ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. B
senarrak jada sasoi hori pasa dela dio.
15. Jakina da energia sortzeko Iberdrolak nuklearraren aukera
egina duela. Zu A Iberdrolako zuzendari nagusia zaitugu. B, 18
urteko semea, “Nuklearrik ez eskerrik asko” pegatina kotxean
jarrita etorri da etxera.

16. Zu A erietxean zaude B zure aita zaintzen. Medikuek jakinarazi


dizute egun gutxi geratzen zaizkiola B aitari. Gelan sartu eta aitak
galdetu dizu: Zer daukat seme?

17. Zuk A , lanbidez, adinekoak zaintzen dituzu. Azken aldi


honetan B zaintzen ari zara. Gaur B zurekin maitemindu dela esan
dizu.

18. Zu A mister Euskadi Lehiaketaren antolatzailea zara. B,


partaidea baserritar jantzita azaldu da lehiaketara.

19. Ama-semeak zarete zuek. Nonbait ogitarteko handi samarra


sartu du A semeak bere motxilan eta ikastolara eraman beharreko
liburu batzuk etxean utzi dituela ohartu zara B ama.

20. Ama-alabak zarete. A alabaren ibilerak direla eta B ama


kezkatuta dago. Asteburuetan ohi bezala dantzalekurako prestatzen
ari zarela, B amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela
zurekin.

21. A eta B , bi anaia zarete. Gurasoengandik herentzian etxe


zoragarria jaso zenuten. Azkenaldian diru arazo larriak dituzuela
eta, zuk B etxea saldu nahi duzu. Ak inola ere ez.

22. Dopinaren auzian, osasuna eta kirol emaitzak lehian dabiltza


gehienetan. Bi mediku zarete botika beraren ikerketan ari
zaretenak. Zuk A, botika hori eritasunak sendatzeko erabili nahi
duzu eta B, kirol emaitzak hobetzeko.

23. Ama-semeak zarete. A, B zure ama alarguna, zu eta zure


emaztearen etxean bizi da. Zuen bizimodua ez baitu onartzen,
zaharretxera joatea erabaki duela erran dizu.

24. Aita-semeak zarete. A aita, aspaldi etorri zen Andaluziatik


Euskal Herrira lan bila. Gaur B semeari esan dizu berriz itzuli nahi
duela Andaluziara, ez delako gustura bizi hemen.

25. Zu A, autoan zoazela, erregairik gabe geratu zara bidean. B


gendarmea etorri, depositua gasolinaz bete eta isuna jarri dizu.

26. Zuek biok etxebizitza berean bizi zarete elkarrekin. Goizez, zu,
A, dutxatzera joan zarenean bainu ontzian lo harrapatu duzu B,
zure pisu-kidea.

27. Klausurako mojak zarete. Arratsaldea bakoitzak bere gelan


pasatu behar zenuten, meditazioan eta otoitzean. Zuk A, moja-
nagusiak, B gaurko bertso-saioa irratitik entzuten aurkitu duzu,
bere gelan.

28. Zu A, suhiltzailea zara eta erretzen ari den etxe batera joan zara
sutea itzaltzera. Etxean bakarrik bizi den B andrea, doi-doi atera
duzu onik. Kanpoan utzi orduko, senar zenaren erretratua hartzera
joateko erregutu dizu.

29. Zu A futbol talde handi bateko izarra zara. Homosexuala zara


eta nekatua zaude gordeka ibiltzeaz. Gaur B, taldeko presidenteari
zure izaeraren berri azaldu diozu. B ez da batere poztu.

30. Zu A artzaina zara eta B basozaina da. Zeure artaldeko hiru


ardi hil dituen otsoa tiroz hiltzeagatik, B basozainak, auzitara
eraman zaitu.

31. A eta B, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo.


Bide erdian igogailua trabatuta geratu da.

32. A eta B ohatze berean egiten duzue lo. Egundoko itogina hasi
da bat batean zuen gainera, gelako sabaitik. Ez da giro ohean!

33. A eta B, Errioxako ardangelak ezagutzera joan zarete. Trago


ugari egin ondoren kanpora ateratzeko ordua iritsi zaizue baina ez
da giro eskaileretan gora.

34. Zuk A, B idazlearekin urteetako bikote harremana izan duzu.


Urtebete egin du B liburu bat idazten zuri ezer erakutsi gabe.
Liburua kaleratu denean jakin duzu zuen sekretu guztiak agerian
jarri dituela.

35. Lantegi handi bateko nagusia zara A eta lantegirako kontratatu


berri duzun sendagilea B. Langileen osasun egoera gertutik
zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da B lanean hasi zenetik,
geroz eta langile gehiago dagoela bajan.

36. Zu A , Bilboko Guggenheim museoan zure arte-lanen


erakusketa eskaintzen ari zaren artista amerikar ospetsua zara. B
aldiz, Euskal Herriko artista gaztea, Aen arte lanak muntatzen ari
da.

37. Oraintxe jubilatutako senar-emazteak zarete. A, senarra


arduratuta zaude B zure emazteak
parakaidismoa egin nahi duela sartu zaiolako buruan.

38. Zu A, aktorea zara eta egunero telebistaz ematen den telesail


batean gaiztoarena egiten duzu. Etxerakoan B zure auzokoak,
haserre bizian eraso dizu.

39. Gaur zuk A, zure koadrilarekin, zeure ezkon aurreko


ospakizuna izan duzu. Goizaldeko ordu txikietan B zure neska-
lagunaren leiho azpira joan zara abestera.

40. Pertsona nagusiak zarete biok, zuen bizitzan lana franko


egindakoak. Orain zuen bizitzak etapa berria hasi du. A ikasten
hasi zara. Bk deskantsatu egin nahi du.

41. Adiskideak zarete biok eta ezkonduak. Orain dela gutxi arte
maitale bana izan duzue. Ak gertatu zenaren berri kontatu egin
diozu emazteari. Bk sekretuan gordetzea nahiago du.

42. Kotxe berean joaten zarete lanera egunero. Gaueko hotzak


eraginda edo, kotxeak ez du arrankatzen. Bultzaka hasi beharrean
zaudete.

43. Pisu berean bizi zareten bi ikasle zarete. Supermerkatu batean


sartu zarete asteko erosketak egitera. 5.000 pta dauzkazue.

44. Euroz bete-beteta dagoen furgoi batean zoazte biok. Oraintxe


atera zarete dirua banketxeetan banatzeko asmoz. Diru berriaren
usaina da nagusi.

45. Aita-alabak zarete. A alabak, ez zenekien B zure aita, droga


trafikoan sartua zebilenik. Gaur atxilotu egin dute eta komisariara
joan zara bisita egitera.

46. Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz eta zu A,


biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. B,
aitona berriz jaiak heltzeko beldurrez.
47. Bizitza modu ezberdinean eratu duzuen bi lagun zarete. Biok
gustura bizi zarete. A zeure bikote-kidearekin bizi zara, B bakarrik.

48. Zu A, 70 urteko agurea zara, gida baimena berritzeko asmoz B


medikuarengana joan zara, bada ez bada besapean urdaiazpikoa
hartuta.

49. A eta B, 60 urteko senar-emazteak zarete. Benidormen


oporretan zaudete. Afalondoko dantzaldian, A aitonak, amonarekin
dantza egin nahi duzu. B amona beste batzuei begira dago.

50. Zu A, bertsolaria zara, finalerako sailkatua, eta B epaimahaiko


kidea. Biok, taberna martxoso batean egin duzue topo. Goizeko
bostak dira eta sei ordu barru hasiko da final handia.

51. A eta B kazetariak zarete. Aspalditik ezagutzen duzue elkar.


Kontua da geroz eta elkarrengandik urrunago zaudetela. A
audientzia duzu helburu. B bere oinarri etikoak.

52. A eta B, senar-emazteak zarete. B emazteak bularreko minbizia


du. Medikuek bularra kentzea proposatu arren ez du bularra galdu
nahi.

53. Zu A, B zure bikotekidea etxeratu denean, beti bezala musu


ematera joan zatzaizkio. Hurbiltzean zerbait arraroa usaindu duzu:
beste baten lurrina.

54. Bi udaltzain zarete. Alkatearen kotxea ikusi duzue gaizki


aparkatuta.

55. Puenting egiteko asmotan etorri zarete biok Ibarrako zubira.


Zubitik behera begira zaudete.
56. Bi kaminero zarete bide bazterrak garbitzeko asmotan. Nonbait
zuen arduraduna deskuidatu egin da eta aitzur bakarra utzi dizue
lanerako.

57. Elkarrekin bizi zareten neska mutilak zarete. A neska egunero


joaten zara lanera. B mutila etxean gelditzen da etxeko lanak
egiten. Lana bukatu eta gosez amorratzen etorri zara A, etxera
baina mahai gainean lore sorta eder bat aurkitu duzu.

58. Zuek pertsonaren nortasun agiri edo identifikazio kartak zarete.


A, ENA edo Euskal Nortasun Agiria zara eta B, Espainiako
Nortasun Agiria. Biok zaudete pertsona beraren karteran. Zein da
zuen balioa?

59. 65 bat urteko bi emakume zarete, adiskideak. Bizitza latza


eman duzue zuen senarren ondoan. Zuk A, gehiago ezin eta
banatzeko erabakia hartu duzu. B aldiz lehengo bidetik jarraitzea
nahiago du.

60. Polizia-etxera eraman zaituzte, zu A, prostituta, atxiloturik.


Han, B polizia-burua ikusi duzu eta ezaguna duzunez beregana jo
duzu.

61. Zuk A, asteburuan diskotekan neska batekin dantza egin


ondoren zeharo lotsatuta bukatu zenuenez dantza akademiara
joatea erabaki duzu. Han atea ireki eta B, igandeko neska bera
irakasle.

62. Zu A, piercing-ez beteta zatozen gaztea zara eta B, aireportuko


zaintzailea da. Bat batean metalak detektatzen dituen makina
txistuka hasi da.

63. Zuek A eta B, lagunak zarete. Zuri A, amodioa era


tradizionalean egitea gustatzen zaizu. Bri ordea, ohiko ez diren
leku eta egoeretan egitea gustatzen zaio.

64. Aitona eta biloba zarete. A bilobak, B aitona ikusi duzu gaur
surfean egiteko erabiltzen duzun neoprenozko jantziarekin
baratzean lanean, euria ari duela eta.

65. 40 urte jiratuta dituzue biok A eta B. 20 urte zenituztenean


herriaren alde ari zinetelakoan saltsa guztietako perrexila zineten.
Gaur B ibilera hauek utzita dauzkazu albora. A lehengoan
jarraitzen du.

66. Zu A, Caritasek Bilboko langile auzo batean drogazaleentzat


ireki duen zentroko arduraduna zara. B, auzo horretako auzo-
elkarteko ordezkaria.

67. Zuek biok itxaropena zarete. Zu A txiroen itxaropena zara eta


B aberatsen itxaropena da.

68. Zuretzat A , mundu honetan onena, lehena izatea da


garrantzitsuena, hori duzu xede. B ordea nahiago du ez
nabarmentzea, ezkutuan gelditzea.

69. Zuk A , jada 15 urte daramatzazu kartzelan. Gaur aurreneko


aldiz kartzelara sartu duten B gaztea ekarri dute zelda berera
izuturik.

70. Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu


zareten bi elementu zarete. Zu A, gauero lotarako hartzen duen
pastila. B goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua.

71. Zu A, 16 urteko gaztea zara. Etxean diru arazoak dituzuela eta


zeu lanean hasteko proposamena egin diozu B, gurasoari.
72. Bikotea zarete, A emaztea eta B senarra. A oso okupatuta bizi
da nonbait, goizean bilera, eguerdian bestea, arratsaldean bi...
Iluntzean etxera etorri denean, zuk B , eguneko bilerarik
garrantzitsuena antolatu diozu, bion artekoa.

73. Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde


osoa eman duzue hizketan baina beste ezer egitera ausartu gabe.
Euria hasi du eta Ak zeure aterki txikia zabaldu duzu.

74. Zu A ama eta zu Bren ama zarete. Zuen etxekoak dira azkenik
txapela jokatzeko gelditu diren biak. Nork irabaziko ote du?

75. Bi boxeolari zarete. Gaur elkarrekin jokatu behar duzue baina


biok zatozte galtzeagatik
eskupekoa kobratuta.

76. Txindokira igotzeko asmotan iritsi zarete Larraitzera. Mendira


abiatu aurretik, kafea hartzera sartu zarete tabernara. Ordubete
beranduago bertan zaudete oraindik mahaian eserita.
77. 80 urteko aiton-amonak zarete. Maialen amonak, etxeko
berogailua garestia dela eta zu Andoni, aitona, basora bidali nahi
zaitu surtarako egurra egitera.

78. Euskal Herrian aspalditxotik bizi dugun gatazka honetan seme


bana galdu duzue biok. Zuk A, seme iheslaria galdu zenuen. Bk
seme ertzaina. Hilerritik etxera bidean hizketan hasi zarete.

79. Adopzioan hartutako haur baten gurasoak zarete. Guraso


biologikoak ezagutu nahi dituela esan dizue gaur. Zuk, 1
_________, bilatzen lagundu nahi diozu. 2___________ri ez zaio
kontu hau askorik gustatzen.
80. Euskal Herrian bakea laster lortuko zela benetan sinetsi
zenuten bi herritar zarete. Zu, 3________, erabat etsita zaude une
honetan; 4________k uste du orain arte egindakoa ez dela
alferrikakoa izango.

81. Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen


arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz
grabatzen ari zarete.

82. Zuri 2_________ lanera autoz joan ordez bizikletaz joatea


proposatu zizun
3___________k. Bidegorrian abiatu zarete, eta euria hasi du.

83. Zuk, 6_________, arropa-denda bat duzu. Salmenta gutxi


zenituela-eta, erdi-prezioan jarri duzu dena, eta, harrezkero,
1_________, orain arte sekula etortzen ez zena, egunero etortzen
da.

84. Zuek, 4_________ eta 5_________, urteak daramatzazue


egunero elkarrekin txikiteoan. Gaur zur eta lur utzi zaitu
5________k, 4________. Mosto nahi duela esan dizu.

85. Hilda zaudete. Zuk, 3__________, zure bikotekidearen


maitalearekin, 6___________rekin, egin duzu topo infernuan.

86. Zu, 1_________, atzerritarra zara, eta oporretara etorri zinen


Euskal Herrira. 4_________rekin maitemindu, eta hilabete igaro
duzue elkarrekin. Bihar amaitzen zaizkizu oporrak.

87. Fabrika berean egiten duzue lana. Zuen enkargatua gaixotu


egin da, eta gaur ez da etorri. Lanean hasi orduko, 5__________
agintzen hasi zaizu, 2_________.
88. Espainiako itzuliko etapa batean, ihes eginda zindoazten
liderrarekin, eta liderra erori egin da ikusle baten erruz. Zuk,
1________, itxaron egin nahi diozu. 2________k aurrera jarraitu
nahi du.

89. Herrialde pobre batean pasa duzue uda, kooperante gisa. Zuk,
3_________, berriz joateko gogoa duzu. 4___________k ez du
inolaz ere hara itzuli nahi.

90. Bikote ezkondu berria zarete. Bion etxean bakoitzak bere


logela izatea proposatu du 5_________k; alegia, logela banatan lo
egitea. 6_________ri ez zaio gustatu.

91. Zu 2_______, erizaina zara, eta suhiltzaile-parkera joan zara


hango langileei odol-analisiak egitera. 3_________ suhiltzailea da
hurrengoa, eta txuri-txuri sartu da.

92. Zu, 6________, enpresaria zara. Mercedes berri-berria erosi


duzu, eta 1________ kontratatu duzu zure txofer-lanak egiteko.
Lehen egunean markatu du autoa.

93. Gazta Txapelketa irabazitako gazta subastan garesti ordaindu


zenuen lehengo astean, 4________. Gaur, etxera sartu zarenean,
5________semea/alaba lagunekin afaltzen topatu duzu. Gaztaren
azala besterik ez da geratzen.

94. Zu, 3________, bakarrik bizi den adineko pertsona bat zara, eta
konpainia egingo dizun gazte baten bila zabiltza. Iragarkia jarri
duzu egunkarian, eta 6________ etorri da.

95. Harremanetarako zailtasunak zenituela eta, zuk


1_____________, agentzia batera jo zenuen, eta gaur duzu lehen
zita. Iritsitakoan nor ikusiko…, eta gaztetan bikotekide izandakoa:
4_____________.

96. Zu 2____________ berandu esnatu zara, eta presaka abiatu


zara autoz lanera. Semaforo batean geldi zeundela,
5_____________ kristalak garbitzen hasi zaizu.

97. Zu, 1________, urteetan zain egon ondoren, babes ofizialeko


etxe baten jabe egin zara. Garajean sekulako autotzarrarekin
sartzen ikusi duzu 2_________ bizilaguna.

98. Zu, 3_________, etorkina, taberna batera lan eske joan zara.
4__________ taberna-jabeak erantzun dizu ahal dela bertako
langileak hartuko dituela.

99. 6__________ ekonomialaria da. Berak gomendatuta, zuk


5________ dirua inbertitu zenuen burtsan. Hilabete pasa da, eta
emaitzei begira zaudete.

100. Pisukideak zarete. Zu, 2_________, dutxan sartu zarenean


3_________ sukaldeko ontziak garbitzen hasi da, eta ez dago
nahikoa ur bero biontzat.

101. Bikotea zarete 6 _________ eta 1 ______. Zuk 6 _________,


jertse bat oparitu zenion 1______ri. Jadanik pasa dira 4 hilabete,
eta ez du garbitzeko ere kendu.

102. Zu 4________ laster ezkontzen zarela eta, koadrilakoek


despedida egin zizuten bart. Afalondoan, 5__________ streeperra-
ren saioa izan zenuten. Gaur, supermerkatuko kajan
egin duzue topo.

103. Kanpamendu basera iritsi da berria: espedizio-kide batek


istripua izan du. 6________k berehala abiatu nahi du laguntzera.
Zuk, 3_________, nahiago duzu erabakia hotzean hartu.

104. Zuk 1________, 4_________ gaztea harrapatu duzu eskale


bati zigarro-paketea lapurtzen.

105. 2________semea/alaba eta 5________ama/aita zarete. Aurten


dagoeneko 6 mutil-lagun/neska-lagun aurkeztu dizkizu 5________
amak/aitak, eta berarekin hitz egitea erabaki duzu, 2________.

106. Elbarri geratu diren bi gazte zarete. Zuk 1________ nahiago


duzu bizitza berri bati ekitea. 2_______k lehengo bizitzari eutsi
nahi dio kosta ahala kosta.

107. Zu, 3________, zinemaldiko zuzendaria zara. Urteetan ibili


zara miresten duzun aktore bat, 4__________, ekarri nahian.
Oraintxe ireki diozu kotxeko atea.

108. Zuek asmo ezberdinekin eman zenuten izena txapelketan.


Zuk, 5________, parte hartzea duzu helburu bakarra. 6________,
berriz, txapelaren bila dator.

109. Elkarrekin etorri zarete autoan, eta aparkatzen ari zaretela,


alboko kotxea jo duzue. Zuk 2____________ ospa egin nahi duzu.
3____________k ohartxo bat utzi nahi du.

110. Zu, 6____________, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari


zarela, ohartu zara 1____________ zure botileroa zure aurka dirua
jokatzen ari dela.

111. Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete.


Zu, 4_________, ohartu zara 5__________k aurretik izan dituen
bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.
112. Zu, 3________, tabernaria zara. 6________ amona/agurea
zure tabernako makina txanponjaleari dirua botatzen ari da, eta
kanbio gehiagoren eske etorri zaizu.

113. Olinpiaden hasiera-ekitaldiko desfilean zoazten bi atleta


zarete. Zu, 1________, Avilan jaio zinen, eta zu, 4________,
Alemanian. Biok zoazte Espainiaren ordezkari.

114. Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku


utzi nahi dute biloba, lanean dauden bitartean. Zuk, 2________,
aitonak, gustura zainduko zenuke biloba; 5________ amonak ez du
astea horretan eman nahi.

115. Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue zuek. Zuk


1_________ aukera duzun guztietan jartzen diezu arreta
komunikabideei. 2_________k ez du ezer jakin nahi.

116. Etxe berean lanean ari zareten bi margolari zarete.


4_________ artista da, eta pareta batean margolan eder bat egiteko
enkargua eman diote. Zuk, 3_________, berriz, beste pareta
guztiak margotu behar dituzu brotxa handia hartuta.

117. Musika-talde bateko bi kide zarete, eta diskoa atera berri


duzue. 6_________k promozioa egin behar dela dio. Zuk,
5_________, ez duzu beharrik ikusten.

118. Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian, makina bat pertsona


hurbildu zaizkizue zuekin ligatzeko asmoz. 3_________ nazkatu
da, eta zuk 2_________, berriz, parrandan jarraitu nahi duzu.

119. Unibertsitatera joan zarete matrikulatzera. Ikasgaiak


aukeratzerakoan, zuk 6_________ “gaur egungo bertsolaritza”
hautatu duzu; 1________k “bertsolari klasikoak” aukeratu du.
120. Bikotea zarete. Zuen etxean zuk prestatzen duzu afaria
gauero, 4__________. Gaur etxera iritsi zarenean, sukaldean
aurkitu duzu 5_________. Labetik kea ateratzen ari da.

121. Hilabete daramazue kalean bizitzen. Zu 3_________ egunero


joaten zara senideen etxe atarira. 6_________k ez du ezer jakin
nahi senideez.

122. Zuen etxe azpian tanatorio bat ireki nahi dutela eta, eztabaida
sortu da bizilagunen artean. 1_________k manifestazioa antolatu
du protesta gisa, eta deialdia ekarri dizu, 4_________.

123. 5_______ ikaslea eta 2_______ irakaslea zarete. 5_______ ez


da oso ondo moldatzen gurasoekin. Gaur, zu 2_______ gurasoei
izan beharreko errespetuaz hizketan ari zinela, negarrez hasi da
5_______ ikaslea.

124. Protestan luze aritu ondoren, eskatutakoa baino gutxiago


eskaini dizue patronalak. Zu 1_________ onartzeko prest zaude.
2_________ ez.

125. Bidaiatzeko modu ezberdina duzue zuek biok. Zuk


3_________ hemendik dena lotuta abiatu nahi izaten duzu.
4_________k berriz ez.

126. Kirolean gaitasun handia erakutsi duen hamabi urteko haur


baten gurasoak zarete. Atzerritik eskaintza on bat jaso duzue, eta
zuk 5_________ begi onez ikusten duzu eskaintza; 6_________ri,
berriz, ez dio graziarik egin.

127. Zu 2__________zure bikotekideari barruko arropa sexya


erostera joan zara. Dendaria, 3__________ bikotekidearen aita da.
128. Zu 6__________ udaltzaina zara. Goizeko lauretan artean
taberna bat irekita zegoela eta, ixteko agindua ematera joan zara,
eta hara non ikusi duzun 1__________ alkatea.

129. Zuri 4___________, kanpoan bizi den osaba 5__________


etorri zitzaizun bixitan etxera. Hilabete badarama zuen etxean, eta
oraingoz ez du alde egiteko itxurarik.

130. Zu 1_________, praillea zara. Loiola inguruan paseatzen


zenbiltzala, 4_________ amona ikusi duzu arrosario bat harrika
botatzen.

131. Zu 2_______ kamioi bat janez kargatzen ari zara Afrikara


bidaltzeko, eta 5_______ eskalea hurbildu zaizu.

132. Jubilatuen egoitzan elkar ezagutu duzue. Zu 3_________


orain artean enterradorea izan zara. 6___________, berriz,
emagina edo matrona.

133. Zuk 1_________,aspaldian agendan markatua zenuen biharko


eguna 2_________ lagunarekin igarotzeko. Gaur 2_________k
esan dizu beste konpromiso bat sortu zaiola.

134. Zuen bikotekideek etxean lan-kontuez hitz egiteko ohitura


dute. Zuk 3_________ arretaz entzuten diozu. 4_________k,
berriz, ez du laneko konturik entzun nahi.

135. Ziega berean zaudete biak eta laster duzue epaiketa. Zuk
5_________ lasai lo egiten duzu; 6_________k, berriz, ez.

136. Gaur etxera iritsi zarenean 3________ bikotekideak opari bat


eman dizu: gazte mantentzeko krema bat.
137. Auto-eskolako kotxean zoaztela, gurpila zulatu da.
1________ irakasleak zuri agindu dizu gurpila aldatzeko,
6________.

138. 5________ amaginarreba/aitaginarreba gonbidatu zenuten


atzo afaltzera. Ondoezak jota, gauean erietxean ingresatu behar
izan dute. Bixitan etorri zatzaizkio ospitalera, 4________.

139. 1_________ ama/aita eta 4_________ semea/alaba zarete. Zu


1_________ ama/aita, arduratuta zaude hilabete honetan ez delako
lehen aldia 4_________ semea/alaba ubelduta etorri dela eskolatik.

140. Duela 10 urte hil zitzaizuen semea hilobitik ateratzera doaz.


Zuk 2_________ beste nitxo batean sartu nahi duzu. 5_________k,
ordea, betiko desagerrarazi nahi du.

141. Aitona-bilobak zarete. 3_______ biloba eta 6_______ aitona.


Elkarrekin argazki zaharrei begira zaudetela, 6_______ aitona
fusila eskuetan duela agertu da batean.

142. Hamabi urteko alaba baten gurasoak zarete. Orain arte, bi


telebista zenituzten etxean, eta bere gelan jartzeko beste bat eskatu
dizue alabak. Zu 1________ ez zaude prest alabaren nahia
betetzeko. 2________, berriz, bai.

143. Bikote gaztea zarete. Prediktorrari begira zaudete, emaitza


ikusteko zain. Zu 3________, neska, ikaratuta zaude.
4________,mutila, ez.

144. Eibar futbol taldean jokatzen ari zarete Realak utzita, eta bihar
duzue Realaren kontrako partida. Zu 5________ amorru biziz
zaude haien kontra jokatzeko. 6________, berriz, beste edozein
partidaren aurrean bezala.

145. Zu 2________, gaueko txandan lan egin ondoren, neka-neka


eginda etxeratu zara. Ohean sartu orduko, 3________ igeltseroa
leiho azpiko espaloia zulatzen hasi da.

146. Zuk 6________ orduak eman dituzu kontzertu handi baterako


sarrerak erosteko leihatilan ilaran jarrita. Zure txanda iritsi denean,
kartel hau jarri du 1________ txartel-saltzaileak: “sarrerak agortu
dira”.

147. Zu 4________, anaia bisitatzera zoaz Argentinara.


Hegazkinera sartzera zoazela, 5________ guardiak esan dizu
zahato betea ezin duzula hegazkinean sartu.

148. Bi emakume zaituztegu, eta oraintxe duzue politikan goi-


kargu bat hartzeko aukera. Zu 1_________ heltzeko prest zaude.
4_________ zalantzan dago.

149. Atzo adarrak jarri zenizkieten zuen bikotekideei. Zuk


2_________ lasai egin duzu lo; 5_________k, berriz, ez.

150. Zuen etxeko portalean eskale bat dago lo. 6_________k bota
egin nahi du, zuk 3_________ ez.

151. Zuk 1_________ diru-mordoa jokatzen duzu zozketa eta


loteria kontuetan. 2_________k, berriz, xentimorik ere ez.

152. Zu 3__________ pilotazalea zara, eta askotan etortzen zara


herriko frontoira jokatzera. Baina azkenaldian ezin izan duzu
jokatu, 4________ herritarrak okupaturik izaten baitu frontoia
dantza-entsaioak egiteko.
153. Zu 5__________ baserritarra zara, eta 6__________
etxegilea. Azkenaldian sarri ibiltzen da 6__________ zure
baserriko lursailei begira, 5__________. Eta gaur berarengana
hurbildu zara.

154. Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk


2__________ bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu.
3__________k ez.

155. Hamazazpina urte dituzue. Zu 6__________ supermerkatu


bateko kaxan hasi zara lanean
gaur, eta 1__________ koadrilako laguna etorri da botelloirako
edariak erostera.

156. Auto-desguazean topo egin duzue biok. Zuri 4_________


hogei urte iraun dizu autoak; 5_________ri, berriz, hogei egun.

157. Bananduta zaudete. Eta aste batean batek eta hurrengoan


besteak zaintzen duzue 10 urteko semea. Gaur honela esan dizue:
ni ez naiz motxila bat batetik bestera ibiltzeko.

158. Atari berean bizi diren bi bizilagun zarete. Zu 2________,


bikien esperoan zaude, eta igogailua jartzea proposatu duzu auzoko
bileran. 5________ adineko bizilagunak ez du jarri nahi.

159. Bikotea zarete, eta diru-arazo larriak dituzue. Zuk


3_________ gurasoei dirua eskatu nahi diezu; 6_________k,
berriz, ez.

160. 1_________ semea/alaba eta 2_________aita/ama zarete.


2_________enpresaburua zen eta duela urtebete jubilatu zen
enpresa 1_________ semearen/alabaren esku utzita, hala ere
egunero etortzen da enpresara.
161. Zuri 3_________ gustatzen zaizu tarteka lagunekin heriotzaz
hitz egitea. Gaia ateratzen duzun bakoitzean, 4_________k
isiltzeko esaten dizu.

162. Atzerrian haur bana adoptatzeko zain zeundeten. Azkenaldian


haurren trafikoa dela-eta zabaldu diren kontuak entzunda, zuk
5_________ atzera egitea erabaki duzu. 6_________k aurrera
jarraitu nahi du.

163. Parrandatik bueltan, zure autoa utzi eta taxia hartzea erabaki
duzu 2_________. 3_________ taxi-gidariak ez dizu taxian sartzen
utzi nahi.

164. Zu 6_________ txatarreroa zara, eta azken egunotan


telefonorik gabe zaude, kobre-lapurretak direla eta. 1_________
etorri zaizu gaur, ehun kilo kobre saltzera.

165. 5_________k zita bat dauka gaur, eta armairu aurrean dago
zer jantzi asmatu ezinda. Zuri 4_________ anaiari/arrebari,
aholkua eskatu dizu.

166. Telebista ikusten ari zaretela, 20 urtez seme-alaben berri izan


ez duen ama bat agertu da. Ematen ari den datuen arabera, zuen
ama izan liteke.

167. Zuk 1___________, telebistara deitu nahi duzu.


4___________k ez.

168. Zuen ondoan gazte bat bortizki astintzen ari dira. Zuk
2__________ erasotzailea geldiarazi nahi duzu. 5__________ez da
ausartzen.
169. Biok duzue seme bana espetxean, eta errepideko gasolindegi
batean egin duzue topo. Zu 3__________ semea bisitatzera zoaz.
6___________ bisitatik bueltan dator.

170. Hamabost urteko gaztetxo baten gurasoak zarete. Gaur alabak


esan dizue baleteko dantzaria izan nahi duela eta etxetik 600
kilometrora dagoen eskola batera joan nahi duela ikastera.

171. Lankideak zarete. Zuen lantokia itxi behar dutela eta, lanean
jarraitzekotan atzerrira joatea proposatu dizuete.

172. Eskulturak zaharberritzen egiten duzue lan. Hurrengo


zeregina Frankoren eskultura bat zaharberritzea izango duzue

173. Elkarrekin bizi zarete. 3__________ begetarianoa denez , zu


ere bejetariano egin zara etxeko martxa hobetze aldera,
1__________. Hilabete pasa da, eta ezin duzu gehiago.

174. Obra berean ari zarete lanean. Lan-astea amaitu da, eta arropa
zikin-zikinekin zaude zu 2__________. 5__________i berriz, ez
zaio zikin-arrastorik ere ikusten.

175. Margolaria zara, 4__________. Bere etxeko logela margotu


aurretik, hamar kolore probarazi dizkizu 6__________k. Azkena
ere ez zaio gustatu eta beste bat probatzeko eskatu dizu.

176. Gorputza zaintze aldera, pesak egitea erabaki duzue. Gaur


duzue lehen eguna kiroldegian.

177. Bi futbolari zarete. Gaurko partidan hamabosgarren gol-


aukera ere huts egin duzue.

178. Patinete-ikastaro batean eman zenuten izena. Ordubete da


patinatzen hasi zaretela, eta
biak zaudete lurrean.

179. Hemezortzina urte dituzue, eta prostituzio-etxe batean egin


duzue topo. Zu 5_________ prostituta zara, eta 1_________
bezeroa.

180. Paseatzen topo egin duten bi lagun zarete. Zuk, 2________,


aita daramazu paseatzera gurpil-aulkian. 4________k, bere semea,
ume-kotxean.

181. Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur
parrandan topo egin, eta elkarrekin oheratu zarete.

182. Kayuko batean noraezean zoazte itsaso erdian, beste ehun


lagunekin batera.

183. Erraustegiaren kontrako plataformako bi kide zarete. Etxe


azpiko kontainerrean zaborra botatzen egin duzue topo.

184. Zuen hamalau urteko semeak ordu asko egiten ditu bere gelan
sartuta. Apenas ateratzen da kalera.

185. Ikasle-garaitik hona, urtero, herriko taberna merkeenean


elkartzen zarete afaltzeko. Aurten, 1_________, sagardotegi batera
joatea proposatu dizu 3_________k.

186. Auzoko bazterrak garbitzen ari zarete auzolanean. Goizeko


zortzietan hasi zarete, eta zortzi eta erdietarako atseden hartzeko
eseri da 5_________.

187. Zu, 4_________, goiz erretiratu zinen atzo, gaur goizean


ehizara joateko. Ehizatik bueltan, soziedadean gosaltzen ari zarela,
6_________ laguna agertu zaizu gaupasa eginda.

188. Ezkontza batean zaudete. Ezkonberriak etorri zaizkizue


oraintxe, tartaren gaineko panpinak ematera.

189. Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen


diren gazteen janzkerari begira.

190. Lurpeko parking bateko segurtasunaz arduratzen zarete.


Parkina kontrolatzen duten kameretatik, bikote bat ikusi duzue
larrutan.

191. Zuk 5_________, atzo gauean sekulako oihuak entzun


zenituen alboko etxean. Gaur, eskaileretan egin duzu topo
1_________ bizilagunarekin, eta begia ubelduta duela konturatu
zara.

192. Bikotea zarete. Gaur, 2_________, analisiak egiteko eskatu


dizu 4_________k, HIESA duzun jakiteko.

193. Zuk 6_________, itsasoan eman duzu bizitza osoa, arrantzan.


3_________ semea kamioilaria da, eta Gasteizko aireportutik
arraina Euskal Herriko arrandegietara banatzen egiten du lan.

194. Zuek herrian antolatu duzuen antzerki-saiora, jende gutxi


etorri da gaur ere. Guztira, ez zarete dozena bat lagunera iristen.

195. Egunero bezala, kafea hartzen ari zarete tabernan. Oraintxe


bidali duzue albotik diskoak saltzera etorri zaizuen senegaldarra.
196. 90 urteko 2 herritar zarete. Zuen adineko baten hiletan,
elkarren ondoan eserita zaudete.

197. 1_________ semea eta 3_________ 80 urteko aita zarete.


Medikuak erretzeari uzteko agindu zion 3_________ri, baina zuk
1_________, puruari tiraka ikusi duzu bilobaren ezkontza-
egunean.

198. Zu 2_________ parrandan zabiltza. 5_________ ezagutu, eta


belarrira hizketan ari zitzaizula, konturatzerako, txupoi bat egin
dizu.

199. Argazki-saio bat egiten ari zaizkizu, 4_________. Ordubete


daramazu postura batean jarri eta bestean jarri, baina 6_________
argazkilaria oraindik ere ez dago pozik.

200. Dentistaren itxarongelan zaudete. DATORRELA


HURRENGOA entzun duzue, baina ez bata, eta ez bestea, ez
zarete mugitzen.

201. Herriko jaietako erromerian zaudete. Plaza guztia ari da


dantzan, zuek biok izan ezik.

202. Ezkontza berean topo egin duzuen bi neska zarete. Biok


zaudete soineko tiraduna jantzita, hotzak akabatzen.

203. Zu 5___________, 1___________ren bizkartzaina zara. Gaur,


bi orduz bakarrik uzteko eskatu dizu 1___________k.

204. Zuk 2_________ bost urte daramatzazu astero-astero


Alkoholiko Anonimoen bilerara joaten. 4_________ gaur etorri da
lehen aldiz.

205. Bikotea zarete. Duela urte batzuk, koxkortutako ume bat


adoptatu zenuten. Azken boladan,
oldartuta dabilkizue umea, eta, gaur, 3_________k zaplaztekoa
eman dio.
206. Abokatu-buffete bat daramazue bion artean. Emakume bat
bortxatu duen gizon batek bera defendatzeko eskatu dizue.

207. Afari erromantikoa egin duzue elkarrekin. Orain, bakoitza


bere etxera doa, bere bikotekidearengana.

208. Etorkinak zarete. Gaur, zuen nagusia esku-burdinak jarrita


atera du poliziak lantokitik.

209. 10 urteko haur baten gurasoak zarete. Kontzentrazio edo


elkarretaratze batera joatekotan zarete, eta zalantzan zaudete haurra
eraman edo ez.

210. Fabrika berean egiten duzue lana biok. Zu 2_________


mantenimenduan aritzen zara, eta asteburuetan telefonoa martxan
izaten duzu, lantokian zer gerta ere. 3_________ zure lankideak
asteburuan lan egin behar izaten duen guztietan gertatzen da
matxuraren bat.

211. 4_________, urteak daramatza zure jaunartzeko argazkiak


egongelako paretan zintzilikatuta. Gustura kenduko zenuke, baina
1_________ amak ez dizu uzten.

212. Farmazialaria zara, 6_________. Guardian zaudela, goizeko


bostetan, 7_________ etorri zaizu kondoi eske.

213. Elkarren ezker-eskubi bizi zarete. Udako oporretan,


karabanan etxeko bartulo guztiak eta familia osoa hartuta,
kanpinera joan zara zu 8_________ hilabete pasatzera.
Aldameneko karabanan nor egongo, eta 5_________ bizilaguna
bere familiarekin.
214. Zu 1_________ taxi-gidaria zara. Gaueko hamaiketan,
3_________ sartu zaizu autora, eta hiriko zubi handienaren erdian,
honela esan dizu: “utz nazazu bertan”.

215. 2_________, zure alaba hil zenean haren organo guztiak


eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da orain
4_________. Gaur ezagutu duzue elkar.

216. 7_________ aita alargundu berria eta 5_________ semea


zarete. Zuk 5_________, semeak, amaren gauza guztiak
zaborretara botatzen ikusi duzu 7_________ aita.

217. Gaixotasun larri bat diagnostikatu dizuete bioi. Zuk


6_________ ez diozu inori esan nahi. 8_________k jakinaren
gainean jarri nahi ditu ingurukoak.

218. Bi espermatozoide zarete. Hil edo biziko lasterketan zoazte.

219. gabon gaua da, eta oraintxe amaitu duzue afaltzen. Bat-
batean, zuen aitak honelaxe esan du: noiz hasi behar dugu
afaltzen?

220. A produktu ekologikoak erosten ditu, berdin du nongoak


diren. B bertako produktuak erosten ditu, berdin dio ekologikoak
diren edo ez.

221. Bulego batean lan egiten dute. A lan egiteko aukera eman
diete. B ados dago, Ari ez zaio ideia gustatu.

222. Gidoigileak dira. Produktora batek euskal pelikula berri


baterako gidoia eskatu diete. A umorezkoa egin nahi du, Bk drama.

223. Auzoan izan diren lapurretak direla eta, Ak portalean kamara


bat jartzea proposatu du. B ez dago ados

224. Ospitaleko gela konpartitzea tokatu zaien bi gaixo. aspaldiko


lagunak, baina urteak dira elkarrekin haserretu direla

225. A Korrika herritik pasatzen denerako entrenamendu saio


batzuk egiteko izena eman du. Gaur da lehen eguna; B talde-buru
jarri da

226. Herriko liburutegian topo egiten dute astero. Sekula ez diote


hartutako liburua elkarri erakutsi.

227. Bizilagunak zarete. Ak Marca erosten duela besterik ez daki


Bk

228. Koadrila berekoak zarete. Taldeko bat ezkontzera doala eta A


despedida ilusioz prestatzen ari da, B ez da ospakizun horien
aldekoa.

229. Lagun minak zarete. Atzo kafea elkarrekin hartu zuten


egunero bezala. Gaur jakin du Ak B haurdun dagoela. Gaur
elkarrekin kafea hartzeko ordua dator

230. Erriberako herri batean egoera tamalgarrian bizi diren bi


etorkin. Astean 15 euro irabazi eta barrakoietan biziz dira. A
egoera salatu nahi du Bk ez.

231. Herrian etxe berriak egin zituzten, hagitz garestiak. A erostea


erabaki zuen, Bk berea egitea. Bost urte pasa dira eta B oraindik
etxe egiten ari da.

Gora
2. Bakarkako gaiak

1. 18 urteko ikasleaz maitemindu zaren 45 urteko irakaslea zara.


Zure burua eta bihotza ezin dira bat etorri.

2. 27 urteko gaztea zara. Orain bi hilabete hasi zinen lantoki batean


lanean, behin behineko egoeran. Nagusiak, datorren astean, Txinan
zabalik duten lantokirako norbait behar dutela eta joateko
proposamena egin dizu.

3. 6 urteko semearekin batera bizi zaren ama ezkongabea zara.


Gaur semeak ikastolan, “aita, ama eta ni” deritzan marrazki bat
egin duela esanez datorkizu.

4. Abeslaria zara. Amodio kontuetan ez duzu zorte handirik izan


bizitzan, hala ere zure amodio kantuei esker harreman asko erne
dira.

5. Afganistango emakumea zara. Azken urteetan burkha batez


aurpegia estalita eramatera behartu zaituzte. Gerraren une honetan
zure lagun batzuk hasi dira aurpegia bistaratzen.

6. Aitona zahar bat zara, arrantzuntzi batean patroi izandakoa. Zure


ontziko arrantzale guztiak herrikoak ziren. Gaur portuan itsasoratu
behar duen ontzi bati begira zaudela, ohartu zara, marinel gehienak
atzerritarrak direla.

7. Aitona zara. Sarritan aritzen zara errietan zure seme eta errainari
elkarrekin erdaraz aritzen direlako. Gaur, Kamiltxo, artza
euskalduna, euren haurrei oparitu dietela ikusi duzu.
8. Amona zara eta herriko parkera hurbildu zara biloba txikia
eskutik duzula. Zure sasoian 12 seme/alaba hazi zenituen.
Bilobatxoarekin jolasean zabiltzala mila oroitzapen datozkizu
burura.

9. Aspaldi jaso zenuen eskutitza erantzutea erabaki duzu. Orri zuri


baten aurrean zaude.

10. Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke


lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago
ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke.

11. Azken aldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta
arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begirapean zaude.

12. Azkenaldian zure herrian eraso sexual bortitzak egon dira.


Lehen ez zenion gaiari arreta handirik jartzen. Orain ordea bi alaba
gazte dituzu etxean eta benetan arduratuta zaude.

13. Azkenean erabakia hartu duzu: euskaltegian izena eman eta


euskara ikasten hasiko zara.

14. Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan,


baina ezin nuen gehiago.

15. Bizitza osoa daramazu zure denda txikian lanean. Jubilatu egin
behar zarenez azken aldiz zure denda irekitzera zoaz.

16. Bizitzan hamaika lan egina zara eta baita diru mordoska pilatu
ere. Heriotza hurbil eta zure diru guztiei su eman diezu. Suari
begira hiru bertso.

17. Dagoeneko ez dakizu zer egin bera gustura egon dadin.


18. Duela bi urte alargun gelditu zinen. Ordutik alargun
pentsioarekin bizi behar duzu, 430 eurorekin.

19. Egunero bezala, ipuina kontatu eta lotaratu duzu zure haurra.
Telebistaren aurrean eseri eta hauxe entzun duzu: hiru orduz egon
zen guraso bat bere haurra saldu nahirik azokan.

20. Epaitegiko gela utzi berri duzu!

21. Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga


arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu!

22. Erantzun baten zain asteak eman dituzu, eta, gaur, espero ez
zenuen erantzuna jaso duzu.

23. Etxeko balkoian zaude. Baliteke hemen zauden azken aldia


izatea.

24. Euskaldun gehienek badakite aurten Joane Somarribak bigarren


aldiz irabazi duela emakumeen Tourra. Behar bada ez dute jakinen
500.000 pezetako saria eman diotela irabazteagatik, gizonezkoen
Tourra irabazteagatik 54.000.000 pezeta eman eta gero.

25. Ezindua zara, zure gurpil-aulkia duzu zure derrigorrezko


ibilgailu. Ibilgailuari erantsia duzun motxilatik kartera ostu dizute
gaur.

26. Ezkondua zara. Lana dela eta aste bete daramazu etxetik
kanpo. Hoteleko tabernan, goizaldeko ordu txikietan, emakume bat
keinuka ari zaizu alboko mahaitik.

27. Gaur ez duzu jatekorik ahora eraman. Zeneukan apurra zure


haurrari eman diozu.

28. Gaur hauteskunde eguna da, eta gaur duzu lehenengo aldiz
botua emateko aukera. Esnatu eta ohean zaude, pentsakor.

29. Goizero bezala, galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio.

30. Hamaika parranda egin duzu zure bizitzan. Gaur, larunbata


izan arren aspaldiko partez, gauez atera beharrean etxean gelditu
zara.

31. Heriotzaren korridorean urteak daramatzazu. Bertan zure zelda


kidearekin harreman estua izan duzu. Gaur, borreroek badaramate
zure laguna.

32. Hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko


unea da.

33. Ikusezina bihurtzeko formula asmatu duzu. Zure etsaien


etxeetan sartzeko moduan zaude orain.

34. Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri


batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak.

35. Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz


zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur,
maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara.

36. Kale garbitzailea zara. Zure lana amaitu eta atseden hartzeko,
bankuan eseri zara. Ordu erdiz egon zara jendeak kalea berriro
nola zikintzen duen ikusten.

37. Konturatu zara norbait atzetik segika duzula.


38. Leihotik begira zaude, urrutira begira

39. Lore sorta eder batekin zoaz etxera. Atera iritsi, eta giltza ez da
sarrailan sartzen.

40. Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia


pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu.

41. Ohar hau jaso duzu gaur: "hau abisu bat da, hurrengoan
kanporatu egingo zaitugu".

42. Oparia paperean bildu, eta berarengana zoaz.

43. Orain dela hiru urte ez zenuen neska-lagunik eta gurasoen


etxean bizi zinen. Gaur,
ezkonduta zaude, ume bat duzue, bigarrena bidean eta izugarrizko
hipoteka duzue banketxearekin.

44. Orain gutxi amaitu duzu kimikako karrera. Ikasketak amaitu


orduko oso eskaintza ona jaso duzu arma kimikoak egiten dituen
lantegi batetik.

45. Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz
etxera.

46. Sei hilabete daramazu lana topatu nahian. Gaur ere lanik gabe
bueltatu zara etxera.

47. Supermerkatu bateko kutxako ilaran zaude, zeure erosketak


ordaindu asmoz. Halako batean, zure aurreko emakumeak, dirua
iristen ez eta, kutxan gauza batzuk itzuli behar izan dituela ikusi
duzu.
48. Tren-geltokian zaude, trena noiz iritsiko zain.

49. Urte asko eman dituzu Gasteiztik kanpo. Gaur aspaldiko partez
bueltatu eta harrituta zaude gauzak zenbat aldatu diren.

50. Zesta puntako pilotari ohia zara. Markina zesta puntako


pilotarien sehaska izan da urte askotan. Gaztetan pilotarako txanda
hartu ezinik ibiltzen zineten frontoian. Gaur hutsik aurkitu duzu.

51. Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian.


Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena
luzatzea.

52. Zu Aitor, etxeko-andrea zara. Gaur Euskal Herri osoan greba


eguna da. Lantokietan ez da lanik egin baina etxean 8 lagun dituzu
bazkaltzeko orduan.

53. Zu hiltzen saiatu dira gaur

54. Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur
jaso duzu berak handik bidalitako postala.

55. Zure ustez oso guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-
pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela.
Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean.

Gora

You might also like