Professional Documents
Culture Documents
Ziardamendi
Ziardamendi
Ziardamendi
(i) Fronteak:
(ii) Mugarriak:
Bitorio Agote
(iii) Fotografiak:
https://picasaweb.google.com/116009720841423543400/20140713SanMigel?
authkey=Gv1sRgCP_Z7or_s_i7cA
Bestelakatze prozesua
(iv) Bestelakatzea:
(v) Fotografiak:
https://picasaweb.google.com/116009720841423543400/ZiardamendinHildakoeiOmenaldia
(vi) Erakusketak:
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-09-05-07-00/hemeroteca_articles/una-
muestra-recuerda-la-batalla-de-zirardamendi-elgoibar-de-la-guerra-del-36
Santurtzin:
http://www.ensanturtzi.com/es/ayuntamiento/cultura-y-euskera/la-exposicion-goazen-gudari-danok-
homenajea-en-la-casa-torre-de-santurtzi-a-los-gudaris-fallecidos-en-zirardamendi/5014
http://santurtziberriak.blogspot.com.es/2014/11/la-casa-torre-de-santurtzi-ha.htm l
Ohikoa izan da, holaxe da, eta segur aski horrelaxe izango da...
Gauza bat da egitea, ekitea, zerbaitetan aritzea eta beste bat, erabat desberdina, afera hori
kontatzea, afera horretaz idaztea edo eta iruzkinak edo komentarioak egitea, eta okerragoa dena,
noski, afera bereganatzea, hots, bestelakatzea.
Bai, ohikoa da. Hau da, bereganatze edo hobe esanda bestelakatzearekin batera, akatsak, erroreak
eta edozein gauza jasotzen dira, baita ontzat eman ere.
Sabino Arana Fundazioko kideek historia bereganatu dute, bereganatze horretan, nahita zein nahi
gabe, historia bestelakatuz.
Ziardamendiko istorio berria, benetako historiaren bestelakatze prozesu hori lotsagarria da, erabat.
Baina benetan egin, ekin eta afera horretan aritu zaretenok (Pako, Hodei, Iñaki, Patxi, Alberto… gehi
Felix, Bitorio,… ) ongi dakizue zertan datzan afera osoa.
(viii) 'Dokumentala':
http://www.deia.com/2014/09/20/sociedad/historias-de-los-vascos/goazen-gudari-danok-el-batallon-
arana-goiri-frente-al-fascismo
http://www.deia.com/2014/09/22/politica/euskadi/el-gobierno-vasco-presentara-un-programa-de-
prioridades-en-materia-de-memoria-historica
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/goazen-gudari-danok-eus-goazen-gudari-
danok/3796605660001/3796561919001/goazen-gudari-danok/
Aurkezleak ZiRaramendi behin eta berriz esaten du, gudariak alkandora zuriez (sic) jantzita daude
mendian, Aitor Esteban jauna hasieran eta bukaeran ('protagonismo' lotsagarria), Juaristi UPVko
irakasleak gudariak Markinan 1936ko Irailaren 22an, 23an eta 24an zeudela esanez..., edozein gauza.
Francisca Bernedo Berasaluze (Pantxika edo Pantxike), emakume hau ile urdinduna da. Jaiotzez
Ziarda-Txiki baserrikoa eta gero Etxebarriko beste baserri batera ezkondua. Hobitik ateratzeko lanetan
(2012ko ekaina) bertan egon zen. Gogoratzen?
Maria Zelaia. Etxebarriko Aizte baserrian jaio zen, baserri hau gudari eta milizianoen lehen
kokapenetarikoa da, Urkaregitik oso gertu, Bizkaian sartu eta hor bertan. Emakume hau, San
Migeleko Bentan bizi da. Frontoiaren ondoan, errepide ondoko Benta zen etxean.
Emilia Ansola. Belarreta baserrikoa San Migeleko frontoitik pixkat atzerago dagoen baserria da.
Emakume honek beste bi hobiren kokapen zehatza daki. Ez lirateke Ziardamendin kokatuta egongo,
beraien etxe inguruan baizik.
'Dokumental' honetan zenbait gauza interesgarri agertzen dira: zazpi hilabeteko erresistentzia
adierazgarri, Estatutuaren onarpena Madrilen, Euskadiko Gobernuaren eratzea,…
Baina, oro har, oso arinki eta presa handiz egindako dokumentala da, gauza onak (irudi eta
dokumentazio zaharrak), txarrak (gudarien irudikapena) eta oso txarrak (Sabino Arana Fundaziokoen
bereganatze lotsagarria) dituelarik…
(ix) Hitzalditxoa
Ziardamendin, 2012ko ekainean, omenaldi-ekitaldia bukatu ondoren, lagunak (hau da, Ziardamendin
egon ziren langileak) soilik geratu zirenean, Pako-k bat batean ziria sartu zidan hauxe esanez: “Orain
da zure momentua, orain esan dezakezu nahi duzuna, zurea da hitza.”
Patxik eta Albertok grabatu zuten nik esandakoa, haiek esanda, nik ia ez dut gogoratzen zer esan
nuen.
Beste aldetik, gure ama zenak esan zuen eta Aranzadikoek grabatu zutenaren bi zati adierazgarri
hementxe daude:
(a) https://www.youtube.com/watch?v=pZ6WHMvgqtI&list=UUn6X7X4p2CS8PWnljgR97Bg&index=5
(b)
https://www.youtube.com/watch?v=MHmpFLQZ4Wc&index=4&list=UUn6X7X4p2CS8PWnljgR97Bg
Desberdina, ezta?
Gure amaren azken lekukotasuna (Angela Arbulu Bilbao: «nebaren gorpua azaldu izan balitz bakean
nintzateke, baina horrela ezer ez») IVAP-ek argitaratuko duen Resistencia Vasca izeneko liburuan
azalduko da.
Azken lan hori, ARGIAn azaldutako "Nebaren gorpua azaldu izan balitz bakean nintzateke, baina
horrela ezer ez" (http://www.argia.eus/argia-astekaria/2474/angela-arbulu-bilbao) delakoaren
bertsio bat da.