7 e F

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 27

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

1-. ARGUMENTUA
Chrysostome iritsi da Yangambira, Force Publiqueko postu
militarrera. Alde batetik, bere etorrerak jendearengan aldaketa
izugarri ekarri ditu. Beste alde batetik, Lalande Biran Kapitainari bere
emaztearen eskutitzak iritsi zaizkio Frantzian falta zaion zazpigarren
etxea eskatzen. Horregatik kautxu bilaketarako espedizioak prestatu
ditu.

Lehengai

honen

prezioaren

igoerak

Europara

itzultzea

ahalbidetuko dio. Hala ere, tartean Belgika kolonialeko bizitza


kontatzen digu fikzioa errealitatea islatzeko baliatuz.
Zaila suertatu zaigu lauzpabost lerroko laburpentxoa idaztea.
Izan ere, gertakari lerro bat baino gehiago daude. Eleberriaren
hasieran Chrysostome pertsonaia nagusia izango delako susmoa
hartzen dugun arren momentu historiko horretan kokatzeko aitzakia
bat besterik ez dela ohartuko gara. Soldadu honen harrerari
garrantzia ematen badio ere 38 orrialderen buruan urtebete osoa
pasatu da ia eta idazleak gu konturatu gabe Lalande Biranengana
eraman

gaitu.

Gertakari

lerro

garrantzitsutzat

har

dezakegu

osteguneroko errutina errepikakorra; hau da, Donatienek basotik


neskatila bat hartu eta garbitu ostean harreman sexualak izateko
ekintza.
Gertakaria

bera

garrantzitsua

izateaz

gainera,

honek

Chrysostomeren ahulgunea ikustea ahalbidetzen digu. Izan ere, sifilia


hartzeko beldurrak ekidin egiten dio emakumeengana hurbiltzea.
Baina bere beldurra ez dute horrela ulertu postu militarreko bere
kideek eta marikoia delakoan basora bidaltzen dute garapenik
sumatuko dutelakoan. Basoan ba emakume batekin maitemintzen da.
Van Thiegelek hil egiten du ordea. Beraz, Gertakari lerro honek
bukaeraraino garamatza ia eta horregatik esan dezakegu gertakari
lerro nagusia dela.

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Hala ere, eleberriaren mamia dena ere ezin ahantz dezakegu.


Lalande Biranek bere emaztearen gutuna jasotzen du Frantzian
adostuta zuten eta oraindik ez daukan zazpigarren etxea eskatzen.
Diru hori lortzeko kautxu bilaketarako espedizioak antolatzen ditu.
Basora joan beharra dute gertakari lerro honetan ere, eta postu
militarreko hainbat eta hainbat soldaduk lan egiten duten arren,
Lalande Biranek

etekinak ondasun pertsonalerako nola hartzen

dituen ohartuko gara ahalegin handirik egin gabe. Basora joaten diren
asko eta asko postura bueltatu ez arren inongo arazorik ez dagoela
ere konturatuko gara.
Bi gertakari lerro hauek dira, beraz, nagusitzat jo daitezkeenak.
Batetik, eleberriaren beraren mamian sartzen gaituelako eta ekintzek
bukaerara garamatzatelako. Bestetik, fikziotik inoiz eta inon kontatu
ez diguten historia hori narratzen digulako. Ankerkeriaz eratutako
historia isila

du Bernardo Atxagak hizpide Zazpi etxe Frantzian

eleberrian.
Bigarren mailako hartuko ditugu beraz, soldaduen arteko
harremanak,

tiro

txapelketak,

inbidia

eta

tartean

dauden

deskribapenak. Honek baina ez du liburua osotzeko balio ez dutenik


esan nahi inondik inora. Baina esentzialak ez direla kontuan hartuta
hor kokatuko genituzke.
Basoko gertakariei denbora luze eskaintzen die liburuan, hauen
garrantzia indartuz, irakurleari basoan egiten dena argi geratuko
zaiola

bermatuz.

VI.

Kapituluan

hasi

eta

IX.

Kapitulura

arte

espedizioarekin bueltaka dabil idazlea. Basoan lehenengo, galdu


dituztenen gizonekin gero eta bildutako kautxuak ekarriko dion dirua
behin eta berriz errepikatuz.
Ostegunetako neska bilaketa, Chrysostome laguntzaile gisa
joaten hasi zeneko pasarteek ere leku dezente hartzen dute, eta baita
apaiza etortzen deneko momentuak ere. Chrysostomekin bekatuei
buruzko elkarrizketara garamatza- eta.

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Ordea Van Thiegelen heriotzak ia- ia ezustean harrapatzen gaitu


ez baita inongo argibiderik ematen.
Bukatzeko eta laburtuz, gertakari lerro bat baino gehiago
daudela argi dago eta baita ekintza batzuek hartzen duten garrantzia
nabarmena dela ere.

2.- KONTALARIA
Istorioa kontatzen duena istoriotik kanpoko instantzia bat dela
kontuan hartuz gero, kontalari heterodiegetikoa dela esan genezake;
honi jarraiki, Genetten sailkapenean oinarrituta, ahots narratiboa
maila estradiegetikoan legoke, hirugarren pertsonan idatzia, alegia;
bere ohea borobila zen, eta, eltxoen kontrako sarearekin, etxe
barruan egindako paillote bat ematen zuen, transparentea erdizka.
Etzanda jarri zen, begiak zabalik (50.or), tximu mozkorra haserretu
egin zen gorpua ikustean, eta ostikoka hasi zitzaion. Zakur
Lepoluzeak zerbait esan zion orduan (171.or). Bistan da, gainera,
narratzailea orojakilea dela, izan ere, beraien pentsamenduak eta
sentimenduak antzemateaz gain, beraien iraganari buruzko
informazioa duela dirudi Livok zortzi urte zeramatzan Yangambin,
eta bost inguru Club Royaleko arduradun(171), 51.orrialdean;
Astean behin arkatz marrazkiak egiten zituen, eta horixe zen bere
jardun guztia. Baina marrazkiak ere arrazoi sexualengatik egiten
zituen, ez artistikoengatik. () horrek luzatu egiten zuen bere
atsegina.

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Horrela bada, narratzaile nagusi gisa hirugarren pertsona


gailentzen bada ere, irakurri ahala pertsonaiak ere narratzaile
bilakatzen direla ikus genezake, idazleak beraien arteko elkarrizketa
ugari aurkezten dizkigularik, hala nola;
ez larritu, Donatien -esan zion Lalande Biranek-. Baimena ematen
diat nire bulegoan dagoen Martell bobotila ekartzeko. Ez daukak
biltegiraino joan beharrik (98.or), -Geldituko al zarete palma-ardo
pixka bat edatera? galdetu zuen Donatienek (119.or)., ekartzen
dutenean nik garbituko dut ibaian, eta nik egingo dio proba (48.or),
kutxa hondartzan utzi eta bagoaz (119.or). Honez gain, esan
beharra dago tonu ironikoaren erabilera nahiko nabarmena dela liburu
osoan zehar, 154.orrialdeko adibide honekin ikus dezakegun bezala;
-Biak zeuden beren lurraldean errezitatu zuen bat-batean, ahozgora-, baina lurralde batek ezin ditu bi errege izan. Ez naiz ari,
Kaliope, arrosa zuriaren eta gorriaren arteko lehia hartaz, edota, zuk
badakizu, Akilesek eta Hektorrek eduki zutenaz, baizik eta Belgikaz
eta Kongoz, Leopoldo II.az eta lehoiaz. Leopoldok bere erriflea altxatu
du, eta oihanean errege bat besterik ez da (154.or).

3.- IKUSPUNTUA EDO FOKALIZAZIOA


Ikuspuntua edo fokalizazioari dagokionez, Bernardo Atxagak,
Zazpi etxe Frantzian liburuan, kontatzen duena aurkezteko
pertzepzio modu gisa, orokorrean, Kanpo fokalizazioa erabiltzen duela
esango genuke, hau da, objektiboa edo behaviorista da idazleak, batik
bat, erabiltzen duen narrazio mota; izan ere, 3.pertsonan idazten du.
Hala ere, nahiz eta Bernardo Atxagak liburua idazteko garaian,
orokorrean, Kanpo fokalizazioa erabili, Barne fokalizazioa-ren adibide
batzuk ere aurki ditzakegu noizean behin; hau da, autoreak narrazioa
pertsonaia baten barrutik egiten du, 1.pertsonan, alegia:
Hala nola, Ikuspuntu hau, nabarmen ikus dezakegu
elkarrizketetan, esaterako:
-Nik uste gauza handia izango dela
Kongorentzat erregearen bisita, nekapitaina esan zion Donatienek
bulegoko atetik.(47. Orrialdea). Lalande Biran-ek idatzitako poema

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

zatiak agertzen zaizkigunean ere ikus dezakegu Barne fokalizazioaren erabilera: Erregeen arteko duelua. Biak zeuden beren lurraldean,
baina lurralde batek ezin ditu bi errege izan. Ez naiz ari, Kaliope,
lehenago, Akiles eta Hektorren edukitakoaz (44. Orrialdea).
Lalande Biran-ek liburuan zehar idazten dituen gutunetan ere aurki
dezakegu fenomeno hau: Poema berri batekin ari nauk. Titulua dik
erregeen arteko duelua. Bidaliko diat bukatzean. Nahi nian,
bestalde, hire aspaldiko eskaera bete eta hemengo paisaia bat
pintatu hiretzat, baina bi hilabete badituk Leopoldvillen olioak egiteko
oihalak eskatu nituela, eta ez zaizkidak iritsi. Nolanahi ere, gaur bisita
izango dudanez, neskatilaren marrazki bat bidaliko diat, ea hire
bihotza samurtu eta nire eskaerari baiezkoa ematen dioan. (50.
Orrialdea). Bestalde, Van Thiegelen pentsamenduak adierazteko
garaian: Buruan, luzatua zeukan ilea, eta aldaxkak bekokiraino jaisten
zitzaizkion kapeluaren azpitik; bularrean mespretxuz pentxatu zuen
hau Van Thiegelek-, ile arrastorik gabe jarraitzen zuen, maxek ohi
bezala. (70. Orrialdea). Lalande Biranen pentsamenduak idazteko
garaian ere azaltzen zaigu Barne fokalizazioaren beste adibide bat:
Jaia da kanpamentuan, eta gerlariek edan egin dute, pentsatu zuen
Lalande Biranek bere poemara itzuliz.
Beraz, ondoriozta genezake, Bernardo Atxagaren Zazpi etxe
Frantzian liburuan bi motatako ikuspuntua edo fokalizazioak aurki
ditzakegula. Alde batetik, Kanpo fokalizazioa; hau da, liburuan zehar,
orokorrean, ikus dezakeguna. Eta bestetik, Barne fokalizazioa; lehen
aipatu bezala liburuko zati batzuetan aurki dezakeguna.

3.- IKUSPUNTUA EDO FOKALIZAZIOA


Ikuspuntua edo fokalizazioari dagokionez, Bernardo Atxagak,
Zazpi etxe Frantzian liburuan, kontatzen duena aurkezteko
pertzepzio modu gisa, orokorrean, Kanpo fokalizazioa erabiltzen duela
esango genuke, hau da, objektiboa edo behaviorista da idazleak, batik
bat, erabiltzen duen narrazio mota; izan ere, 3.pertsonan idazten du.
Hala ere, nahiz eta Bernardo Atxagak liburua idazteko garaian,
orokorrean, Kanpo fokalizazioa erabili, Barne fokalizazioa-ren adibide
batzuk ere aurki ditzakegu noizean behin; hau da, autoreak narrazioa
pertsonaia baten barrutik egiten du, 1.pertsonan, alegia:

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Hala nola, Ikuspuntu hau, nabarmen ikus dezakegu


elkarrizketetan, esaterako:
-Nik uste gauza handia izango dela
Kongorentzat erregearen bisita, nekapitaina esan zion Donatienek
bulegoko atetik.(47. Orrialdea). Lalande Biran-ek idatzitako poema
zatiak agertzen zaizkigunean ere ikus dezakegu Barne fokalizazioaren erabilera: Erregeen arteko duelua. Biak zeuden beren lurraldean,
baina lurralde batek ezin ditu bi errege izan. Ez naiz ari, Kaliope,
lehenago, Akiles eta Hektorren edukitakoaz (44. Orrialdea).
Lalande Biran-ek liburuan zehar idazten dituen gutunetan ere aurki
dezakegu fenomeno hau: Poema berri batekin ari nauk. Titulua dik
erregeen arteko duelua. Bidaliko diat bukatzean. Nahi nian,
bestalde, hire aspaldiko eskaera bete eta hemengo paisaia bat
pintatu hiretzat, baina bi hilabete badituk Leopoldvillen olioak egiteko
oihalak eskatu nituela, eta ez zaizkidak iritsi. Nolanahi ere, gaur bisita
izango dudanez, neskatilaren marrazki bat bidaliko diat, ea hire
bihotza samurtu eta nire eskaerari baiezkoa ematen dioan. (50.
Orrialdea). Bestalde, Van Thiegelen pentsamenduak adierazteko
garaian: Buruan, luzatua zeukan ilea, eta aldaxkak bekokiraino jaisten
zitzaizkion kapeluaren azpitik; bularrean mespretxuz pentxatu zuen
hau Van Thiegelek-, ile arrastorik gabe jarraitzen zuen, maxek ohi
bezala. (70. Orrialdea). Lalande Biranen pentsamenduak idazteko
garaian ere azaltzen zaigu Barne fokalizazioaren beste adibide bat:
Jaia da kanpamentuan, eta gerlariek edan egin dute, pentsatu zuen
Lalande Biranek bere poemara itzuliz.
Beraz, ondoriozta genezake, Bernardo Atxagaren Zazpi etxe
Frantzian liburuan bi motatako ikuspuntua edo fokalizazioak aurki
ditzakegula. Alde batetik, Kanpo fokalizazioa; hau da, liburuan zehar,
orokorrean, ikus dezakeguna. Eta bestetik, Barne fokalizazioa; lehen
aipatu bezala liburuko zati batzuetan aurki dezakeguna.

4.-KONTATZEKO MODUA
Kontatzeko moduari dagokionez eleberri hau genero
narratiboaren sailean kokatuko genuke.
Narrazioak eta deskribapenak dira nagusi bertan. Narrazioen
bidez hainbat ekintza eta gertakari kontatzen dizkigu Bernardo

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Atxagak eta deskribapenen bidez lekuen eta pertsonaien


deskribapenak aipatzen ditu. Betiere idazleak narrazio edo
deskribapen horri eman nahi dion garrantzia kontuan izanda ekintza
batzuetan askoz ere gehiago sakonduko da beste batzuetan baino
baita deskribapenetan ere, idazlearen interesen arabera.
Aipatu dugunez testu narratibo bat da eta testu narratibo orotan
agerian da narrazioak garrantzi handia izango duela. Ekintzak eta
gertakariak narrazioaren bidez kontatuak egongo dira. Horren adibide
nagusi eta garbia dugu eleberriaren hasiera, Chrysostome Yangambira
iristen deneko narrazio sakona.
Deskribapenei dagokienez bi motatako deskribapena ikus
genitzake eleberri honetan. Alde batetik leku deskribapenak eta
bestetik pertsonaien deskribapenak. Betiere idazleak pertsonaien
nortasunaren deskribapenari garrantzi handiagoa ematen dio tokien
deskribapenari baino. Hala ere agerikoak dira tokien deskribapenak.
Eleberri hasieran esate baterako Kongo ibaiaren inguruko
deskribapena dugu Ibai sendoa zen Kongo.
Garbi-garbi eteten zuen oihana, nahiz eta landaretzak, uraren
azpitik joanda bezala, ernamuinen moduko irlatxo berdeak sortu
haren erdian. Kongo ibaian goraxeago, kilometro batera edo,beste
ibai baten arrastoa sumatzen zen, Lomania zeritzan harena. Puntu
hartan husten zen, haren urak, zeharka etorriz, frenatu zuen
Kongoren korrontea, hondartza ez ezik portu natural baten antzeko
bareunea sortuz Yangambi parean.Beti ere Yangambiko inguruetan
oinarritzen da.

Bestalde, pertsonaien deskribapenari dagokionez ekintza


askoren kontaketaz baliatzen da idazlea pertsonaiaren izaerak
deskribatzerako orduan. Betiere beraien jokatzeko moduari berebiziko
garrantzi emanez beraien nortasuna osatzen joaten da.Yangambik
9

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

auzunzabal bat zuen tiro-zelaia baino harago, paillote, barrakoi,


ukuilu, kautxu-biltegi eta baratzen benetako, eta iduri izan zuen batbatean, banderaren jaitsierak bihotzak piztu izan balitu bezala, askari
soldaduek eta subofizial beltzek jairen bat ospatu behar zutela, eta
ozenki hizketan eta elkarri txantxak eginez abiatu ziren harantz.
Idazlea ez da beraien nortasunaren deskribapenean sakontzen,
pertsonaien jokatzeko moduarekin joango gara beraien nortasuna
ezagutzen .
Hala ere, aipatzekoa da deskribapen asko kontakizuneko
ekintzekin nahasten dituela, hau da, istorioarekin aurrera joan ahala.
Eleberrian aurrera joan ala pertsonaien deskribapen sakonago bat
ikus genezake. Agerian da itxurari ez diola izaerari besteko garrantzia
ematen, ez baitu pertsonaien deskribapenik egiten, eta eginez gero
oso azalekoak. Donatienek azkar hitz egiten zuen, batzuetan
estropezuka, hainbat hitz puxketak jatenez.
<<Tutrouveratrebienci>> ebakitzen zuen <<tu te trouveras bien
eci>> esan ordez. Tarteka zintzurra gora eta behera mugitzen
zitzaion lepo barrenean, ahoan txistu gehiegi sortu eta hura irentsi
behar balu bezala. Guztien buru Lalande Biran kapitaina zen, kultura
handiko militarra, nahiko poeta ospetsua Belgikan, eta, batez ere,
buruzagi ona, Kongoko iparraldean sekula izandako onena.
Narratzaileak gertakariak kontatzeko ditu narrazioaren bidez,
eta lekuak, pertsonaiak eta abar deskribatzen ditu, Baina narrazioan
txertaturiko pertsonaiaren diskurtsoak hitzak eta pentsamenduak
ere islatzen ditu, horrela jakiten dugu gertakarien sakoneko arrazoiak.
Pertsonaiaren diskurtsoa beti kontalariaren diskurtsoan
txertatua agertzen da, pertsonaiak hark hitza ematen dionean hitz
egiten du. Kontalariaren manipulazio mailaren araberako hiru
diskurtso mota ageri zaizkigu eleberri honetan:

10

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

1.-Estilo zuzena- kontalariak pertsonaien ahotsetan entzunarazten


dizkigu elkarrizketak, modu zuzenean. Pertsonaien hitzak adierazteko
modu hau da ugariena.
Soladadu ona izaten bada, gaitz erdi. Poza guztiontzat- esan
zuen Richardsonek, Hamar libera, kapitaina. Dakizun bezala,
Yangambin ezin da postura handirik egin, Ekarri gauzakagindu zion Lalande Biranek.
2.- Zehar estiloa- Kontalariak, solaskideen hitzak berrekoizten ditu
ahalik eta zintzoen aditzera emanez.
Bruselako kazetari txikiak ezetz esan zuen, Angelu batean
zioenez, Biarritzeko hondartzan hartutakoa zen.,subofizialak
bakarra zela esan zion, denak kautxu-biltzaileekin joanak
zirela.,
3.- Zehar estilo librea- Pertsonaiak esan edo pentsatzen duena
fideltasun handiagoz adierazten du. , Laugarren garraiolariak
zehazki nola ihes egin ote zuen galdetzen zion Van Thiegelek bere
buruari. Ostera bakarrik gelditu zenean, lehia sortu zen bere buruko
bi zatien artean. Batek-errebeldeak- Gobernu egoitzara joateko
zirikatzen zuen. Ez zegoen ofizialik ingurua, ez zegoen lekukorik.
Interesgarria da pertsonaien karakterizazio psikologikoa egiteko,
pertsonaien hitz egiteko modua eta adierazteko moldea ordezkatzen
dizkigu.

11

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

5.DENBORA
Atxagak Zazpi etxe Frantzian eleberrian irakurlea eskutan hartu
eta liburura hurbiltzeko apenas astirik eman gabe, 1903ko Kongo
Belgikarrean kokatzen du. Ez du denborarik galtzen, testuko lehen
hitzekin hartzailea historiari begira jartzen du; honela dio 11.orrialdean:
Chrysostome Ligek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen
Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi
zen Afrikako bihotzera. Liburuko lehen esaldi hau irakurrita ikusi
dezakegu irakurleak hasiera hasieratik dakiela idazleak historiaren
denboran non kokatzen duen aurrerantzean lagun izango duen istorioa.
Afrikako lur haietan jasotakoaren inguruan maisu izan gabe ere,
narrazioa historiaren denboran hasieratik kokatze horrek nahikotxo
laguntzen dio hartzaile izango den horri aurkeztu berri zaion istorioan
kokatzen.
Izan ere, narratiban eta beste genero guztietan ere ohikoa denez,
historiaren denborak eta Atxagaren diskurtsoaren denborak ez dute bat
egiten. Urteetan Afrikako lurretan jasotako gertaera andana 249 orritan
aurkeztea ezinezko izateaz gain, idazleak errealitatea alde batera utzi
eta fikzioari eskutik helduta Yagambiko lurretan kokatzen du 1903ko
abuztuan hasiera duen abentura nobela.
Eleberriak abiatze data 1903ko abuztuan duela aipatu dugu,
amaiera ostera, handik urte eta erdira kokatzen da. Izan ere, aurrerago
ikusiko dugun bezala, Atxagak diskurtsoaren denboran, aurrera zein
atzera saltoak eman arren, ordena kronologikoan aurkezten du eleberria.
Hala ere, jakin badakigu, kronologikoa izateak ez duela esan nahi
denbora proportzionala denik lan osoan. Eta denbora proportzionala ez
den neurrian, eleberriko pasarte jakin batzuk beste zenbait baino

12

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

luzeago irudikatzen dira testuan, ondorioz, beste zenbait laburrago


aurkeztuko dira.
Honen adibide dira eleberri hasierako lehen hiru kapituluak. Lehen
34 orrialde hauek irakurriz gero, istorioan barneratzeko astirik izan gabe,
urte bete igaroko dela konturatuko gara. Hau da, istorioari hasiera
1903ko abuztuan ematen zaio eta irakurlea 4. kapitulura heltzerako
Atxagak honako hitz hauek aurkeztuko ditu: 1904. urteko uda hasieran,
Belgikako

palmondorik

altuenak,

Force

Publiqueko

buruzagi

zen

Leopoldo II.ak, Afrikako bere lurraldea bisitatzera gonbidatu zuen


Filadelfiako dantzari ospetsu bat.
Erregearen bisitak Yagambin, Chrysostome Ligeren inguruan eraikitzen
den

istorioan

egunerokotasunak

aldaketa
norabide

bat

suposatzen

aldaketa

bat

du,

izango

protagonisten
du

eta

denak

Leopoldoren bisitari begira jartzen dira. Erregeak dantzaria lagun duela


egingo duen bidaiak ez du aurrera egiten. Hala ere, nork bere zereginak
izango ditu gotzaina, 3apaiz eta Bruselazko Lasalle kazetariaren Afrikako
egonaldian. Hauen etorrerarekin, Samangarako bidaiarako baztertua
izanagatik, Van Thiegel-i Yagambin geratzea egokitzen zaio. Une
honetatik aurrera, eleberriko protagonista eta Van Thiegel-en arteko
harremanak okerrera besterik ez du egiten eta eleberria istorioaren
korapilora gerturatzen doan heinean, idazleak ere zenbait kasutan,
gertakariak luzeago errepresentatzeko joera hartzen du.
Hala nola, Van Thiegelek 200.emakumera heltzeko, Donatienekin
eta Livorekin batera bizi dituen pasarteak kontatzeko luze jarduten da
Atxaga. Hirukotea Madeleniren bila abiatzen da; honen inguruan XVII.
kapituluan hitz egiten hasi eta XX. kapituluraino luzatzen da (tarte
honetan egun gutxi batzuetan gertatutakoa kontatzen du). Laburbilduz,
liburu hasieran urte eta pikuan gertatutakoa lau kapitulutan biltzen den
bitartean, kasu honetan, egun gutxi batzuetakoa hiru kapitulutan
aurkezten da.
Eleberriaren puntu batetik aurrera Atxagak denbora dezente
luzatzen duela aipatu dugu, baina horrez gain, gertakari jakin batzuen
aurrean zehaztasunerako joera hartzen duela ere azpimarratu beharra
dago. Adibidez, Van Thiegel eta Chrysostomeren arteko dueluaren berri
zehaztasun txikienarekin ematen du. Horren testigu da 239. orrialdean

13

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

hasita egiten den pasartearen deskripzio zehatza (Lopesek ahoa zabaldu


zuen, eta militar guztiak, batez ere askariak, tente posizioan jarri ziren
aurrena, eta segidan deskantsukoan. Lalande Biran hizketan hasi zen
orduan, ahoa etengabe irekiz eta itxiz. () Kanoitik heldu eta erriflea
altxatu zuen lurretik. Haren pisua sentitu zuen, eta 12 kartutxoena.);
denbora gelditu eta irakurlea Yagambin gertatutakoaren lekuko egiten
du.
Aitatzekoa da, idazleak egoera honen aurrean egiten duen
gertaeraren isiltzea; egoera zehaztasunez azaltzetik, Crysostomek Van
Thiegel nola hiltzen duen ez kontatzera igarotzen da. Dueluaren
narrazioa egin ondorengo kapituluan era honetara ematen du honen
berri: Van Thiegelen heriotzak ez zuen Yagambiko bizimodua aldatu.
Haren ondorio bakarra hainbat ofizialen arteko eztabaida izango zen ().
Orrietan aurrera egin ahala, Lasallek bere kaierean idazten ari dela
aurkezten digu Atxagak eta momentu hori aukeratzen du denboran
atzera egin ahal izateko eta pertsonaia nagusiaren eta honen aurkariaren
inguruko informazio gehiago emateko. Honakoa liburuko 242.orrialdean
aurkitu dezakegu ( Lasallek idazten jarraitu zuen bere kaierean: <<Van
Thiegel tenienteari lurra eman ondoren, Chrysostomerengana joan ginen
denok, bihotzetik bost bat zentimetrora zeukan zauriaz galdetzera, eta
Livok adierazi zigun balak harramazka besterik ez ziola egin besaburuan
(). Donatienek ezin izan zion emozioari eutsi, eta Chrysostomerengana
hurbilduta bostekoa eman zion>>.)
Richardson-en agerrerarekin kazetariaren narrazioa eten egiten du
berriro ere istorioaren denbora errealera itzultzeko, nahiz eta gero,
berriro ere denboran atzera egiten duen kazetariaren hitzen bitartez, eta
Lalande

Biranen

beraren

heriotzaren

berri

ematera

iristen

da

( Zaurituaren paillotean denok jo genuen sugea azpiratitzat. Biblian


iragarrita dagoena, Chrysostome gazteak berak errepikatutako hura, ()
Zortzigarren etxera noa. Hitz enigmatikoak askorentzat; ez, ordea,
poesiaren sekretuak ezagutzen dituztenentzat. Izan ere, zortzigarren
etxea, astrologian, heriotzarena da. 243-244-orr.)
Istorioaren denboran atzera egiteko kazetariaz baliatzen dela
aipatu berri dugunez, Atxagak flash back-era behin eta berriro jotzen

14

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

duela azpimarratu beharra dugu. Hainbat eta hainbatetan baliatzen baitu


formula hau liburuan. Besteak beste, honako une hauetan:
-Yagambin esaten zen Albini-Braendlin erriflearen kartutxoak zirela
Afrikako harribitxirik preziatuenak, eta Kongo ibaian gora eta behera
zebiltzan ontzietan errazagoa zela diamante bat aurkitzea kartutxo bat
aurkitzea baino. Esaten zen ere, horrenbestera heldu gabe, Leopoldo
II.ak berak zeramala kartutxo haien kontabilitatea, eta gastatutako
bakoitzaren nondik norakoa eskatzen ziela Leopoldvilleko ordezkariei:
noiz, non, nola eta zergatik gastatu zen. Beraz, Eguberri eguneko
oturuntzaren ostean Lalande Biran (). 26.orr.
-()baita emakume hori Yanganbiko mahai-zerbitzari bat zenean ere.
Horixe zen heroi haren orpoa.
Oinarri bortitza zuen bere beldurrak. Hamabi urte zituen garaian,
Britancourt bere jaioterrian jostatzen zebilela lagunekin, gizon bat ikusi
zuen

kobazulo

ilun

batetik

ateratzen.

Aurrena

pentsatu

zuen

berpizturtako gorpu bat izango zela, () Yagambira iritsi zen egunean


bere kideek ikusi zioten bera. Zintak bere bihotz garbitasuna adierazten
zuen: handia zela garbitasun hura, emakumeei zien ikararen adinakoa.
(27-28. orr.)
Paragrafo honetan ikus daitekeenez, denboran atzera egiteaz gain,
atzera egite horretan Chysostomeren bizitzako bi momentu ezberdin
agertzen ditu. Bata, txikitan bizitako une bat da eta bestea, Yagambira
iritsi

zen

egunekoa.

Ikusi

daitekeenez

beraz,

Atxagak

tramaren

aurkezpenean hainbat salto ematen ditu atzera; salto hauek neurri


ezberdinetakoak direlarik.
Adibidez,

203.

orrialdean

egiten

duen

atzera

pausoak,

Chrysostome eta Britancourt, protagonistaren jaioterriko erretorearen


arteko harremanaz hitz egiten duen horrek, lehenengoaren izaeraren
berri ematea du helburu. Beraz, honek istorioan hartzen duen garrantzia
pisuzkoa dela kontua hartuta, idazleak hauen artean gertatutakoaz luze
aritzeko autua egiten du.
Neurriak neurri baina gehiago ere badira, Atxagak flash back-era
joz aurkezten dituen pasarteak:
-39. eta 40. orrialdeetan Saint-Foix-en eta Lalande Biranen arko
harremanaren berri emateko: Laudorioa nahiko zintzoa zen, garai hartan

15

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Lalande Biranek ez baitzekien Sain-Foix dukea erregearen hurbilhurbileko gizon boteretsua zela, ().
Aipatu baita, denbora laburtu, luzatu edo honetan atzera egiteaz
gain, gertaera batzuk isildu egiten dituela. Horren adibide dugu,
lehenago azaldu zaigun Van Thiegel-en hilketa; baina aipatu berri dugun
adiskideon arteko harremanetik haratago kokatzen den Armand SainFoix-en bizimodua ere. Izan ere, Lalanderen lagun honen berri ez dugu
eskutitzen bitartez idazleak kontatzen digun apurra ez bada. Berdintsu
gertatzen da honen emazte Christine Saliat de Meilhani-ren eta Van
Thiegel-en amaren kasuan. Hauen istorioa ezkutuan kokatzen du
Atxagak.
Bukatzeko esan, flash forward-az apenas baliatzen dela idazlea.
Denboran

aurrera

egiten

duen

gehienetan

pentsamenduak

edo

irudipenak errepresentatzeko da. Tartean honako hauek:


-() Lasaituta itzuli zen ohera eta, erdi ametsetan, Europako eta
Ameriketako egunkarietan aterako zen errege bidaiaren erreportajea
imajinatu zuen ostera. () 44.orr.
-Jolasean hasi zen pentsamenduarekin, nolakoa izango ote zen ostegun
hartan Donatienek ekarriko zion neskatila. Aho zein ezpain handi batzuk
imajinatu zituen () 51.orr.
-Baina, jakina, nonbait eseri beharko zuten Gobernu Egoitza bisitatzen
zutenean. (). 45.orr.
Eta beraz ezin esan dezakegu istorioan flash forward-aren erabilpenik
egiten duenik.

6.-LEKUA
Istorioa Afrikako bihotzean, Kongo belgikarrean dago kokatua.
Gertakari gehienak Yangambiko postu militarrean gertatzen dira.

16

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Hala ere, gertakari batzuk beste lekuetan gertatzen dira. Horretaz


gain, Zazpi Etxe Frantzian liburuan beste leku batzuk aurki
ditzakegu.
Yangambiko postu militarra oihanez inguraturik dago eta
horra iristeko edota ateratzeko bide bakarra ibaia da, Yangambi
Kongo ibaiaren ondoan baitago. Herrixkan bi auzune zabal daude.
Batean Europar estiloko etxeak daude eta bertan Lalande Biran,
Van Thiegel, Chrysostome eta gainontzeko ofizialek dute euren
etxea edo paillotea. Auzo horretan ere, Yangambiko Gobernu
Egoitza dago. Egoitzak lorategia du. Auzo hau, bestea ez bezala,
hesitua dago, oihaneko arriskuez babestearren. Beste auzunean
askari soldaduak eta subofizial beltzak bizi dira. Auzo hau paillotez,
kautxu-biltegiz, ukuiluz, baratzez eta barrakoiez beteriko nahasmahasa da. Herrixkaren erdian Grand Palmier izeneko plaza dago.
Izenak dioen bezala, plazaren erdian palmondo handi bat dago
banku txuri dotoreez inguraturik dagoena. Eremu hesitutik ateraz
bostehun metrotara tiro-zelaia dago. Hemen ezagutuko dira
Chrysostome eta gainontzeko ofizialak. Chrysostomek irabaziko
dituen tiro txapelketak ere hor gertatuko dira. Lehen esan dudan
moduan, Yanbambira iristeko modu bakarra ibaitik iristea da. Kongo
ibaia, Yangambi inguruan behintzat, ibai zabala da eta erdian
irlatxo berdeak ditu. Yangambi inguruan hondartzatxo bat dago eta
korrontea oso indartsua ez denez, ibaiak portu natural bat sortu du
puntu horretan. Portu hori erabiltzen dute Yangambira etortzeko
edota irteteko. Hondartzan bertan Yangambiko ofizialen kluba
dago, Club Royal-a. Kluba lau barrakoi militarrez dago osatua.
Lehenengoa aldagela bezala erabiltzen zuten, bigarrena, kluba
bera da, hirugarrena, berriz, terraza moduko bat da eta azkeneko
barrakoia klubaren biltegi handia da. Bederatzigarren kapituluaren
hasieran, 82. Orrialdean hain zuzen, klubaren deskripzio zehatz bat
ageri da: Club Royaleko bigarren barrakoia,Yangambiko ofizialen

17

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

biltoki nagusia, caprice bat zen Afrikako oihanean. Teilatua bikoitza


zuen,buztinez eta palmondo hostoz egindako geruza isolatzaile
batekin, eta barrutik dena zen egur preziatu, dena ebano, teka edo
kaoba. Brusela edo Pariseko klub pribatu baten egoitza ematen
zuen. Hamabi mahai zeuzkan, haietatik hiru jokorako, borobilak
eta feltro berdez apainduak. Sarrerako angeluan barra bat zegoen
eta edarientzako apalategia; hondoan, mahai guztiak baino
areago, lasai eserita egoteko fumoir bat, zirkuluan jarritako
besaulki kuxindunekin. Hondo hartan zegoen, halaber, klubeko
kapritxorik bitxiena_ ate bat dena kristalezkoa, estalperako bidea
ematen zuena. Barratik fumoirera zihoan paretan Leopoldo II.aren
argazki handi bat zegoen, irudi bakarra Club Royalen. Biltegiaren
eta hiltegiaren artean arma eta munizioen barrakoia dago, hau ere,
auzo Europarrean, noski. 142. Orrialdean Van Thiegelen pallotea
deskribatu egin du Atxagak: Etxearen barne-gela ilun bat zen
alkoba, eta bertako altzari bakarra, oheaz gain, kaobazko gau
mahaia zen.
27. orrialdean Britancourt herria, hau da, Chrysostomeren
jaioterria, aipatzen da lehenengo aldiz. Gero hogeita bigarren
kapituluan Chrysostomek txikitan Britancourten pasatako pasarte
bat kontatzen da.
Lehen aipatutako moduan, gertakari guztiak ez dira
Yangambin gertatzen. Gertakari esanguratsu bat, Saint-Jean-CapFerrateko uda-jauregian gertatzen da. 1904. Urteko uda hasieran,
Belgikako palmondorik altuenak, Force Publiqueko buruzagien
burua zen Leopoldo II.ak, Afrikako bere lurraldea bisitatzera
gonbidatu zuen Filadelfiako dantzari ospetsu bat. Saint-Jean-CapFerrateko uda-jauregian gertatu zen, eta funtsean maitasunak
bultzatu zuen erregea gonbit egitera, alegia dama haren bihotza

18

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

eta bere hainbat gorputz-atal konkistatu nahiak.(34. orr.). Jauregi


horrek, jauregi gehienek bezala, lorategi handi bat du.
Ama Birjinaren irudia Samanga uhartean jarriko dute. Hori
dela eta, gertakari batzuk irlatxo horretan gertatuko dira, hala nola,
Richardsonen batailatzea. Laurogeita hamargarren orrialdea uharte
horren deskribapena ageri da: Samangako uhartea Yangambi eta
Kisangani artean zegoen. Ibaiko gehienak baino handiagoa zen,
eta, izan, hirurehun bat metroko goiera zuen menditxo bat zen.
164. orrialdean Van Thiegelek bere txikitako etxean
gertatutako pasarte bat kontatuko du.
Madalaine/Bamuren heriotza oihaneko herrixka, mugini,
batean gertatzen da, bere txabolan hain zuzen ere.
Madelaine/Bamuren pallotearen egurrezko atarian txori kaiola bat
dago. Muginia ibaiaren beste aldean dago, hots, Yangambitik hara
joateko ibaia gurutzatu beharra dago. Livoren alabaren muginiaren
ondoan dago Madalaine/Bamuren muginia. Horra iritsi baino lehen,
Yangambi inguruko mugini handienetariko batera joango dira eta
hor Van Thiegelek eztabaida izango du Livorekin Madelaine/Bamu
hor ez dagoelako eta mugini hori hutsik dagoelako.
Livo Kadissaren herrira joango da aholku eske liburuaren
bukaeran. Herrixka hori Lomani ibaiaren ertzean dago eta hara
iristeko ibaia gurutzatu beharra dago baina beste mugini baten
parean gurutzatu behar da, Kadissaren muginitik pasatzen denean
korronte handiegiarekin baitoa.
Lassalle kazetariak Chrysostomeri egiten saiatuko den
elkarrizketa, gero Le Soire aldizkarian argitaratzeko artikulua
idazteko, Le Roi du Congo baporean izango da. Bertatik ere

19

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Yangambira iritsi baino lehen Livo ikusiko dute eta baporean


igotzen lagundu ondoren, Livok Van Thiegel eta
Madelaine/Bamurekin gertatutakoa azalduko dio Lalande Birani
baporean bertan.
Horretaz gain, Paris eta bertako Pont Vieux kalea, Brusela,
Leopoldville, Matadi, Anberes eta Stanley Falls ur-jauzia, Biarritzeko
etxea aipatzen dira. Hala ere, leku hauetan, ez da ekintzarik edo
ekintza esanguratsurik gertatzen. Beti ere esan beharra dago,
istorioaren ekintza gehienak Yanbambin gertatzen direla.
Zazpi Etxe Frantzian liburuan agertzen diren leku guztiak oso
errealak direla azpimarratu beharra dago. Atxagak leku hori bere
imajinaziotik atera duen arren, benetako leku bat izango balitz
bezala deskribatu du eta horregatik benetan existitzen den toki bat
dela pentsa daiteke. Atxagak nobela hau idazterakoan oso argi
zuen istorioaren tokia nolakoa den. Gainera benetan existitzen
diren leku batzuk aipatu ditu, hala nola, Paris, Brusela, Anberes
Istorioko lekuen eta pertsonaien artean lotura bat dagoela ikus
dezakegu. Lalande Biran, Van Thiegel, Richardson, Donatien
Yangambiko postu militarrean daude eta hori dela eta, militarrek
izan dezaketen nortasuna edo jarrera dute. Lomani (Livoren alaba)
eta Kadissaren kasuan berdina gertatzen da. Beraiek oihaneko
mugini ezberdinetan bizi dira eta tribu horietako pertsonek izan
dezaketen nortasun edota jarrerak dituzte. Chrysostome eta
Livoren kasuan ezberdina da. Chrysostemek ez du normalean
militarrek edukitzen duten jarrera. Livoren kasuan, berriz, bera
oihaneko tribu batekoa da baina istorioan zehar Yangambiko postu
militarrean agertzen zaigu gehienbat.

20

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

7. PERTSONAIAK
Pertsonaiak aztertzen hasi aurretik esan beharra daukagu,
tramaren parte diren aldetik bertan kokatu behar ditugula. Behin hori
zehazturik lehenik eta behin pertsonaia nagusiak ikertuko ditugu.
Nobela honetan, narrazioaren pisua ez da pertsonaia baten gainean
jauzten bakarrik. Zenbait pertsonek hartzen dute parte eta horregatik
hauen artean bat baino gehiago ezarriko ditugu. Hala ere, orokorrean,
pertsonaia borobilak gailentzen dira. Izan ere, degradazio psikologiko
bat jasaten dute denbora pasatzearekin bat. Ekintza ezberdinek,
garapen bat gauzatuko dute, narratzailearen laguntzaz, irakurlea
iritziz aldatzera eramango duena.
Chrysostome Liege: Yangambira joaten den puntuan bertan
hasten da istorioa, hortaz protagonista dela esan genezake.
Britancourt-en jaioa da eta istorioan Kongora joandako kazetariak
deskribatzen duen gisa 3 alde ditu bereziki, olinpikoa, lanean
kontzentratuta egotera bultzatzen duena; fededuna, bere izaeraren
zati handi bat hartzen duena; eta azkena, misteriotsua, nobela osoan
zehar zeresana emango duena. Puntuz-puntu sakonduz gero honakoa
ondoriozta genezake. Egia bada ere 3 puntu ezberdinekin
deskribatzen dela, lotuta daude 3 puntu horiek.

21

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Gizon honen oinarria Belgikako herri fededun batean koka


genezake. Bertako erretorea, kapilau militarra izandakoa, herri
hartako umeei bizitako kontakizunak azaltzen zizkien. Crisostome,
amarik gabeko mutiko pobrea, gertakari horien baitan harrapatzea
lortu zuen. Soldadu izango zela esan zion baina horretarako bere
burua zaindu beharko zuela. Edana eta erretzekoa alboan utzi zezan
gomendatu zion batetik punteria zaintzeko. Bestetik, garbitasuna
mantentzeko emakumeekin erlazio sexualak eduki ez zitzan aholkatu
zion, horrela soldadu paregabea izango zelakoan. Aholku horiek
jarraitu eta oso urrun iritsiko zela esan zion gaztetan, eta hitz horiei
jarraiki, emandako zinta zuriarekin batera, Yangambira iritsiko da
Liege. Gainera, bizitza markatu zion gertakari bat ere bizi izan zuen
12 urterekin sifilia zeukan gizon bat, gaitzak jota, inguruko kobazulo
batetik ateratzen ikusi zuenean
Hortaz, izaeraz fededuna bezain punteria oneko den pertsonaia
batean aurrean gaude. Zuzentasun horrek hala ere, zalantzan jarriko
du behin eta berriz bere gizontasuna Kongon pasatutako denboran
zehar, garbitasuna mantentzea baitzen bere arrakasta militarraren
oinarri.
Izenari erreparatuz gero, Jean Chrysostome elizgizonarekin
egingo dugu topo, pertsonaiarekin oso lotuta dagoena.
Kristautasunaren barruan 4 gizon garrantzitsuenen artean ikusi izan
dugu. Gainera, abizenak ere zer esana emango digu, Lieg Belgikako
hiri bat delako. Berez Siriako den elizgizonaren izena eman zaio eta
pertsonaiarekin aldi beran lotuta dagoen herrialdeko hiri baten izena.
Pertsonaien azterketan aurrera joan ahala, protagonistaz gain
pisuzko pertsonekin jarraituko dugu.
Philippe Marie Lalande Biran: Kongo iparraldeko buruzagirik
onena bezala deskribatua izan da irakurri dugun lerroetan.
Yangambiko kapitaina. Fisikoki, 175 zm-ko altura hartu du, gorputz
fina dauka eta begi ederrak dor et dazur.
Transfondoan arakatzen badugu, idazleak berak herriko gizon
baten oinarrituta egin zuen pertsonaia hau. Gaztetan, haren herriko

22

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

bati entzun zion, nola Toledoko kapitain batek emakume birjinen bila
bidaltzen zuen, eta berari utzi aurretik garbiketa egin zezan agintzen
zion. Egin beharrak buruturik, poema bat idazten zion alabaina bere
emazteari.
Bere emaztea, Christine, edo bere egoskortasuna hobeto
esanda, liburuari izenburua ematen diona da. 6 urte pasatu behar
izaten ditu buruzagi honek kolonia belgikarrean berak Frantzian 7 etxe
erosi ditzan.
Gainera, ezin ahantz genezake lehenago zertzelada batzuez
aipatua geratu den bere fazeta artistikoa. Poesia idatzi eta margotu
egiten du.
Hasiera batean, protagonista lagun hurkotzat daukan arren, Van
Thiegel tenientearekin batera, XIX. kapitulutik aurrera, honekiko
gorrotoa gailendu egiten da.
Beraz, fisikoki zein psikikoki pertsona jantzia da baina Livo-k
esaten duen bezala muano baten, animali baten, antza dauka aurpegi
bat baino gehiago daukalako. Beste hitz batzuk erabiliz, Ruper
Ordorikaren Hautsi da anphora (1980) diskoko azken abestian,
Zenbait bertso xelebre, idazle honek berak landua dena: Borreroak
baditu milaka aurpegi
Ordena militarrean hurrengoa Richard Van Thiegel: Teniente
kargua dauka eta ofizial zurien ilarako buru da. Anbereko ofizial hau
indartsua da oso. Baina istorioan zehar baliteke indarra fisikoa baino
ez izatea. Kapitainak baino eskola gutxiago dauka eta diotenez ez
daki zer den beldurra. Hala ere, istorioaren korapiloa askatzen joan
ahala ausarduriak zalantza bilakatuko zaizkio.
Protagonistaren guztiz kontrakoa da, emakumezalea eta
alkoholaren maitale. Azken horrek, burua galtzea ekarriko dio
emakumeen aurrean. Hori gutxi balitz, kapitainaren emazteaz
maitemintzen da, ezagutzen ez duen arren eta eginiko zenbait burugabekeriak amaiera dramatiko bat eragingo diote. Bigarrenez galduko
du, lehendabiziko Guillaume Tell tiro-lehiaketaren ostean,
hondartzan egindako duelua Chrysostome-ren aurka.

23

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Hurrena, Richardson Yagambiko 3. ofiziala daukagu. 17 ofizial


zuri, 20 subofizial beltz eta 150 askariz osatutako goarnizioko
zaharrena da. 60 urteko gizon hau, emaztearekin 20 urte lehenago
izandako tira-birak medio, Afrikako iparraldean egonkortutako
protestantea da. Inork ez dio gutunik idazten eta tenienteak bezala
beldur gutxiko gizontzat dauka bere burua. Urteen joan-etorriak
bigundu izan baldin badute ere, jazotako guztien ostean bertan
jarraitzeko hautua egiten du oraindik.
Gainera, Donatien kapitainaren laguntzaile izandakoak
hasieratik, joko berezia ematen dio liburuari bere anai-arreben
gorabeherekin esate baterako. Andana bat anai-arreba omen ditu:
ped-a zena (108), herriko hiltzailearen konfidantza hartu zuena
(109), hiltzailea (111), bizkorrena (115), arriskuari deitzen zioten bi
anai (117), 8 edo 9-k anissetea edateko zaletasuna daukate (122) 2
arreba ditu (176), kontra egiten dioten 10 edo 12 anai-arreba(177)
Hau da itxura hutsez bakarrik 24 anai-arreba baino gehiago ditu,
baina errekurtso honen bitartez bere barne-munduarekin lotura bat
egin nahi du. Hau da bere kontzientziaren alderdi ezberdinak
azaltzeko bete modu bat baino ez da.
Umore berezia dauka, militarren artean nahiko estimatua dena.
Bestalde, azkar hitz egiteko eta hitzak jateko joera dauka.
Liburuan gainontzeko pertsonaiek edukitako elkarrizketetan
pixkat ergela edo zakurrak bezala, apala eta leiala bezala
definitzen dute. Horren ostean zenbait esaldi ere atxikitzen zizkioten
hala fede, dena ez du motza. Beraz, ergela izanagatik, edo paper
hori hartu arren; sexurako konplexurik gabe ikusten dugu. Alabaina,
pertsonaia honek, niri pertsonalki, Bi anai liburuko Danel anaia
atzeratua ekarri dit gogora. Batzuetan atzean geratu arren, senak
aurrea hartzen baitio kasu hauetan.
Gainera, nabarmenak diren zenbait gauza beste denek baino
lehenago ikusi izan ditu. Esate baterako, protagonista ez dela ped
edo maxa, bere lankideek deitzen dioten bezala, sexu bidezko
gaixotasunei beldurra diela baizik.

24

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Izenari erreparatuz gero, idazle frantses baten izena daukala


ohartzen gara, Sadeko markesa bezala ezaguna. Idazle honen
hasierako fasean gogoangarri den Rimbaud bezalako idazleak
goratutako pertsona da, eta agian omenaldi gisa jarri dio izen hau, ez
baitiogu lotura zuzenik topatu Donatienen izaerarekin.
Bukatzeko, Livo Club Royal-eko zerbitzaria aipatu gabe ezin
dugu pertsonaia pisutsuenen zerrenda bukatu. 60 urteko twa,
Kongoko tribu bateko kide da. Gazterik oihaneko gidari aparta
izandakoa eta Stanley bera Livingstone bazterreraino gidatua, hortik
bere gaitz-izena, Livingstonen laburdura. Sasi-medikua da eta ilea
mozten ere abila. Hau da, mila lanetan ibilitako agure fina dugu.
Baina, guzti honetaz gain, idazleak beregan beste joko bat
iradokitzen digu. Oimb gisan aurkezten zaiguna liburuan hain zuzen.
Gauza honen bitartez, jendearen inguruan argitasun bat ikusten zuen,
bai berak zein bere tribuko kideek. Argitasun hori kolorez aldatzen da
pertsonen aldartearen arabera. Moreak, tristezia adierazten du;
Urdinak, poztasuna eta gorri edo beltzak, larritasuna.
6 gizon hauek hartutako garrantziaren azpian, badira ere beste
zenbait pertsonaia:
Alde batetik Kongoko herritarrak ditugu:
Lulago, Livoren alaba da eta oihanean egindako bortxaketetako
batean, Van Thiegelek bere aita jipoitu ostean laguntzen duelarik
hartzen du parte zuzenean lehendabizikoz liburuan.
Kadisa, Lomani ibai ertzean dagoen twa herrixkako aztia da.
Livori mamba-sugeak ematen dizkiona Van Thiegel (Tximu Mozkorra),
Donatien (Txakur Lepaluzea) eta kapitaina hil ditzan.
Bamu, Chrysostome-ren andregaia izandakoa Van Thiegelek hil
egiten duen arte. Berari eman zizkion hainbeste gatazka sortuko
dituzten esmeralda berdeak.
Bestetik Europan daudenak:
Christine, arestian ere aipatu izan dugu eta kapitainaren
emaztea da.

25

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

Armand Saint Fox dukea, hasiera batean, Yangambira joan


behar zen Leopoldo II.aren zerbitzaria. Kapitainaren laguna da, 160zm
poeta txiki hau eta militarren artean Mounsier X gisan ezaguna, berak
bideratzen baitzuen kaoba eta marfilaren salerosketa.
Gainera, Yangambira bertara doazen pertsonaiak ere baditugu:
Henry Morton Stanley, esploratzaile sutsua, Ama Birjinaren
irudia eramatera joan zena hurrengo pertsonaiarekin batera.
Ferdinand Lasalle, Le Soireko kazetaria eta Globe saria jaso
izandakoa. Erreportaje bat egiten du Kongoko bidaiaz, eta gainera
azken dueluan protagonistaren buru izatera heltzen da.
Horiek dira gure ustez pertsonaia garrantzitsuenak eta horiekin
batera pertsonaia inportante horiei ekintzak burutzera laguntzen
dietenen labur-bilduma. Gainera, narratzailearekin bat egiten dute
kapituluaren arabera pertsonaiek, eta aldakortasun horrek
mugimendua ematen dio kontaketari. Izan ere, akzio berdinak
pertsona ezberdinen ahotan kontatzeak aurrera egiten laguntzen
baitigute.
Hauek deskribatzeko kontalariak, hasiera batean deskripzioak
eta beraien gaineko balorazioak egiten ditu, aurreko lerroetan
bakoitzaren izaera aztertzeko erabili izan duguna; baina kontaketak
deskripzioari aurre egiten dio behin denborak aurrera eginda. Eta
lehenago esan dugun bezala, pertsonaia nagusiak borobilak eta
garapen baten iturri dira. Nahiko alderdi landua da pertsonaiena alde
horretatik eta liburuari sekulako aberastasuna ematen dio.

26

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

8.IRAKURKETA INTERPRETATIBOA
Errealitatea eta fikzioaren azterketan murgilduko gara puntu
honetan Kongo ibaian zehar. Garai eta lekuari erreparatuz gero, behaketa
nabarmenik

egin

gabe,

konturatu

gara

Kongon

mende

hasieran

jazotakoaren garrantziaz.
Orduko koloniadun lurraldeak ezagutu behar ditugu lehenbailehen,
Belgika

esate

basakeriak
garapena

baterako,

ondoren.
aurrera

eta

Gurpilen

Joan

ahala,

kolonizaturiko
garapenean
kautxuaren

lurraldeetan

eta

eginiko

industrializazioaren

ustiaketa

geroz

eta

beharrezkoago zen. Material honen bilketan, une batez, Belgika izan zen
nagusi. Izan ere, Amerikako koloniei aurrea hartu zien hego-afrikakoak,
Kongo ibaiaren inguruan lehengai ugaritasunari esker.
Baina, jakin badakigu, historia garaileek idazten dutela, eta
baliteke Bernardo Atxagak, mende bat aurrera egin nahi izatea guri
bertan gertatu zenaz ohartarazteko. Horretarako, aurreko faseekin
apurtu

eta 4. fase bati ekin dio liburu honen bitartez. Hasieran,

Ziutateaz eta Etiopia liburuekin, fase esperimentala ezagutu genuen.


Horren ostean, Obaba, Sugeak txoriari esaten dionean, Bi anai eta abar
bezalako liburuetan errealismo magiko bat topatzen dugu, bere bigarren
eta fantastikoa den fasearen erakusgarri. Hirugarren fasetik jarraiki,
errealismoa ikusiko dute gure begiek, Gizona bere bakardadean, Zeru
horiek eta Soinujolearen semea bezalako liburuetan. Arestian aipatu
dugun 4. eta momentuz azken fasean tonu satirikoa gailentzen da.
Betikotasunetik harago, ironia eta bigarren zentzuen bitartez jasoko dugu
liburu honen benetako mezua.
Behin sarreratxo hau eginda, garaia deskribatuko dugu lerrootan.
Fikziozko istorioa errealitateari lotuta dago erabat. Modu batera edo

27

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

bestera, garai hartako baldintzez baliatzen da hari narratiboa sinesgarri


gerta dakigun. 1903an Belgikak Afrikan eginiko sarraskiak islatzen dira
eleberri honetan, handinahiak eta garraztasuna dira liburuaren ardatz;
garaiari gehiago hurbiltze aldera. Izan ere, mende hasieran, Leopoldo
II.ak gobernatzen zuen Kongo, militarrez kutsatutako lur emankorra,
anputazio eta eraso etengabeen lekuko izan baitzen. Gainera, irakurleak
orrietan aurrera egin ahala bere buruarekin etikoa eta moralaren arteko
mugak gainditzeak ekarri litzakeen gatazkez konturatzen da. Bestalde,
urte

eta

erdian

kokatzen

da

trama,

Chrysosthomeren

etorrera

abiapuntutzat hartu eta Van Thiegel ofizialaren heriotzarekin bukatzen


den arte. Hala ere, denbora gehixeago pasatu zuten Belgikako tropek lur
haietan, etxera erretiratu ziren arte.
Lekuari dagokionez, bi plano bereiz genitzake. Batetik, Europa
dago, modu isilean istorioa garatzea eragiten duena. Hau da, Europan,
Frantzia eta Belgikan hain zuzen ere dagoen jendeari eskerrak
gauzatzen da sarraskia bigarren planoan. Bestetik, Kongok, bigarren
plano batetik; nagusitasuna hartzen du puntu honetan, gehiengoa bertan
kokatua dagoelako. Gertakizun nagusiak eta pertsonaia nagusien arteko
harremanak bertan kokatzen dira, halaber. Kongo ibaian barrena
bidaiatuz gero Yangambira iritsiko gara, setiaturiko Kongoren baitan
dagoena. Bertan zentratzen da eleberria, baina irakurketa interpretatiboa
eginik, badakigu ingurumari horretan errealitateak eragina izan zuela.
Egiazki hala ere, ez dugu jakin izan Force Publique-ko postu militarra
bertan kokatzen denetz.
Garaiko gertakari historikoak, tonu ironikoa nabaria da une oro.
Aipatu

dugun

gisan

4.

fase

honen

ezaugarri

nagusia

da

hau.

Kontalariaren balorazioa igarri daiteke, bertako ikuspuntutik eta abentura


liburu batean hain sartuta egonik, satirikoki mezu asko txertatzen
baitizkigu. Horren parte da esate baterako, Erregeak eta tximuak
hitzaldian esan zuen bezala, monarkiarekin egiten duen jokoa. Liburu
honetan, bere hitzez jakin dezakegu, erregea tximutzat tratatzen duela.
Gainera,

zergatik

ez

zara

isiltzen?

edo

zuzenean

egindako

erreferentziez beteta dago.


Bukatzeko, orduko gizarteak liburuan duen garrantzia azpimarratu
beharko

genuke.

Gizarte-mailaketa

28

nabaria

da.

Gainera,

lekuen

7 etxe Frantzian

Literaturaren Teoria

bereizketarekin indartzen du hau, gaur eguneko munduan ere ikusi


daitekeena. Europako aristokrazia dago alde batetik. Bestetik, Afrikako
tribuak,

twa-k

esate

baterako,

Europako

aristokraziako

erabakien

pairatzaile zuzenak. Eta bukatzeko, bitartekariak diren militarrak ditugu,


aurreko

biak

lotzen

dituzten

haria

baitira.

Gainera,

afrikarrak,

zapaldutako gizarte-klase baten parte izanik, besteen erasoak jasatera


kondenatuta daude.
Egilearen helburua fikzio bidez errealitate hurbil bat kontatzea da.
Azken batean, historiak bi aurpegi ditu, garailearena, beti kontatu izan
digutena, eta galtzaileena, isilarazten ahalegintzen dena. Atxagak kasu
honetan, garaileen aurpegia erabili nahi izan du, galtzailearen historia
kontatzeko.

Kritikak

jaso

izan

dituen

arren,

barne-mailan

dituen

ezaugarriak eta islatu nahi duena kontutan hartuz gero, bere mezua iritsi
zaigula esan beharra daukagu. Ez da diskurtso panfletarioetan zentratu,
barneko sentimenduak ukituz irakurlea bereganatu baitu kontaketa modu
bitxi honen bitartez.

29

You might also like