Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

19- Efektu fotoelektrikoa. Deskribapena. Azalpen kuantikoa. Einsteinen teoria. Atarimaiztasuna. Erauzte-lana.

-Efektu fotoelektrikoaren deskribapen laburra: argiaren (ikusgaia edo ultramorea) eraginez,


elektroiak igortzen dituzte zenbait gainazal metalikok.
-Fisika Klasikoak azaltzen ez dituen fenomenoak.
-Einsteinen azalpena teoria kuantikoaren bidez. Atari-maiztasuna eta erauzte-lana
kontzeptuak ematea, eta dagozkien formulak adieraztea. Planck-en teoria aplikatzea:
energia kuantizatua, fotoiaren kontzeptua.
Efektu fotoelektrikoaren deskribapena
Hertzek, 1887an, aurkitu eta deskribatu egin zuen efektu fotoelektrikoa. Efektu hori
honetan datza: gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean (argi ikuskorra edo
ultramorea)
elektroiak
igortzen
dituzte
(foto-elektroi
izenekoak).
http://www.kcvs.ca/site/projects/physics_files/photoelectric/photoelectricEffect.swf

Efektu fotoelektrikoa aztertuta, honako fenomeno hauek gertatzen dira, batzuk Fisika
Klasikoak azaltzen ez dituenak:
1. Igorritako elektroien kopurua argiaren intentsitatearekiko proportzionala da.
2. Elektroien igorpena erradiazioaren maiztasuna minimo bat baino handiagoa denean
gertatzen da soilik; maiztasun minimo hori metal bakoitzaren ezaugarri propioa da
eta atari-maiztasuna deritzo, f0. Teoria klasikoaren arabera, efektu fotoelektrikoa
argiaren edozein maiztasunetan gertatu beharko litzateke, argiaren intentsitatea
behar bezain handia izanez gero.
3. Igorritako edo ateratako elektroien energia zinetikoa orduan eta handiagoa da
zenbat eta handiago izan erradiazio erasotzailearen maiztasuna. Energia zinetikoa
(ferasotzaile f0 )-ren proportzionala da baina ez da argiaren intentsitatearen menpekoa
eta azkenengo gertaera hori ezin da teoria klasikoaren bitartez azaldu.
4. Ez da itxaron behar argia piztu eta elektroiak ateratzen ikusteko. Baita argia itzali eta
aldi berean elektroiak ez dira gehiago aterako: metala argiz erasotzea eta efektu
fotoelektrikoa aldiberekoak dira. Teoria klasikoaren arabera, intentsitatea ahula
bada, atzerapena egon beharko litzateke argiztatzearen eta efektu fotoelektrikoaren
artean.

Einsteinen azalpena teoria kuantikoaren bidez


1905ean, Albert Einsteinek efektu fotoelektrikoaren azalpena eskaini zuen. Planck-en
teoria kuantikoa erabiliz, Einsteinek erradiazio elektromagnetiko batek igortzen duen
energia kuantizaturik dagoela proposatu zuen. Energia-kuantoak fotoiak dira eta
bakoitzaren energia maiztasunarekiko zuzenki proportizonala:

E = hf


non h Planck-en konstantea den,

Fotoien bidez efektu fotoelektrikoa erraz azaltzen da: f maiztasuneko argiaren energia
hf energia duten fotoien bidez dator; argiaren intentsitatea aldatzen denean fotoi kopuru
aldatzen da baina fotoi bakoitzaren energia berdina izango da, argiaren maiztasuna ez
badugu aldatzen.
Metaletan elektroiak daude, eta nahiz eta barruan aske egon metalatik ateratzeko
energia eman behar zaie, gehiago edo gutxiago metalaren arabera. Energia hori
erauzte-lana da, W, eta metal bakoitzaren ezaugarria.
Metala argiztatzean, elektroi batek f maiztasuneko fotoi bat xurgatuko du eta bere
energia bereganatuko. Fotoiaren energia nahikoa bada elektroia aterako da eta gainera
energia zinetiko batez, energia-balantze bat eginda kalkulatzen dena:

Ez = hf W
http://www.educaplus.org/play-112-Efecto-fotoel%C3%A9ctrico.html
Atari-maiztasuna, f0, aurrekoan esan dugun bezala, efektu fotoelektrikoa gertatzeko behar
den maiztasun minimoa da. Horrek esan nahi du horrelako maiztasuna duen fotoi baten
energia dela, hain justu, metalaren erauzte-lana:
W = hf0
Eta, orduan, enegia zinetikoa:
Ez = hf hf0 = h(f f0)

oa
ki
ag
r
er
be
on
se

EZ

o
aka
i
i
0 oeg
z
r
t
t
r
ae
k
r
ee
n
l
te
ea

f
h

f
h
o
k
aa
t
i
ug
t
r
ae
gn
r
ue
x

edo beste modu batean jarrita:

Beraz, Einsteinen teoria kuantikoak erantzuna eman zien ikuspuntu klasikotik azalpenik ez
zuten efektu fotoelektrikoaren alderdi batzuei:
- Efektu fotoelektrikoa gertatzeko fotoiaren energia minimoa erauzte-lanaren berdina izan
behar da. Erradiazioaren maiztasuna f0 baino txikiagoa bada ezin izango da inolako
elektroirik erauzi.
- Argiaren intentsitatea handiagotzean, fotoien kopurua ere handiagotzen da, eta, beraz,
korrontearen intentsitatea ere bai. Horrek ez du aldatzen fotoi bakoitzaren energia, hf
balioa duena, eta, ondorioz ez du aldatzen foto-elektroi bakoitzaren energia zinetikoa.
- Elektroi bat erauzteko behar den energia fotoi bat xurgatuta lortzen denez (eta ez
energia txikiagoko hainbat fotoi xurgatuz), ez dago inolako atzerapenik elektroien
igorpenean.

You might also like