Euskotren Gutuna

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Eusko tren

Amara enparantza, 12
20180 Donostia
Ikasle agurgarriak.
Eusko Tren enpresan langile berriak kontratatu ditugu lanerako eta
esperientzia handirik ez daukatenez arazo batekin aurkitu dira.
Hau da gertatzen dena.
Ekainaren 11an abiadura handiko tren bat aterako da Parisetik
Donostiaraino. Trenaren abiadura 200 km/h-koa da. Jakin nahi dugu
Donostiatik zein distantziatara egongo den trena atera eta handik 3 ordu ta
erdira. Horretarako distantzia eta denbora erlazionatuko duen adierazpen
aljebraiko bat behar dugu.
Egun berean, eta bi ordu lehenago, Donostiatik merkantzia tren bat aterako
da Parisera, 50 km/h-ko abiaduran. Zein izango litzateke denbora eta
distantzia lotzen duen merkantzia trenaren ekuazioa? Parisetik Donostiarako
distantzia 750 km da.
Eusko Treneko langileoi sortu zaigun arazoa da jakin nahi dugula, bi tren
horiek, merkantzia eta abiadura handikoa, ibilbidearen zein puntutan
elkartuko diren, istripua saihesteko. Ez dakigu lagungarria izango zaizuen
baina Donostiako geltokian bokadiloak saltzen dagoen pertsona batek bi
trenen mugimendua adierazten duen adierazpen aljebraikoa funtzio lineal
bat dela esaten ari da.
Jakin dugu, zuek funtzio linealetan adituak zaretela eta pentsatzen dugu
laguntzerik izango duzuela.

Zuen erantzunaren zain gelditzen gara


Mila esker zuen arretagatik
Eusko Treneko zuzendaria

You might also like