Sendabelarrak 2. Saioa Intsusa Ukenduaren Errezeta

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

SENDABELARREN 2.

SAIOA
INTSUSA UKENDUA EGITEN IKASTEN
Gaurko saioan intsusa ukendua egiten ikasiko dugu. Batez ere erredurentzat,
psoriasiarentzat eta atopikoak diren azalentzat omen da oso ona intsusa ukendu hau.

INTSUSA UKENDUA EGITEKO BEHAR DITUGUN OSAGAIAK:


-Litro bat olio birjin extra (Berak Urzante etxeko olioa erabili zuen, 1. prensada hotzean
egina duelako)
-300 gr. Intsusaren azal azpiko berdea -gelatinosoa den zatia-Argizaria (100 gramo olio litroko. Batzuk litro bati 200 gr. ere botatzen dizkiote, baino
hau gustuen araberakoa da. Argizariak gogortu egingo du nolabait ukendua, beraz,
gogorxeagoa gustatzen bazaigu, bada, argizari gehiago gehitu).
-2 aloe-vera hosto zurituak (aukerakoa)
-300 gr. Kalendula lore (aukerakoa)
-Intsusa loreak (aukerakoa)

Beraz, lehenik olioa su baxuan jarriko dugu.


Ondoren, Maikak ekarri dizkigun intsusa
adaxkei azala kendu diegu (zati marroixka)
laban zorrotzarekin kontrako noranzkoan,
goitik behera eginaz eta enborra eta
azalaren artean geratzen den zati berdea da
(albura edo zurgizena?) erabiliko duguna
intsusa ukendua egiteko.

Azal berde horren 300 gr. inguru pilatzean,


oliotan botako ditugu eta gozo-gozo utziko
dugu bi orduz sutan.
Momentu honetan intsusak bere izerdia
(savia) botako du mantso-mantso su eztitan.

Pixkanaka gehituko diogu sutan dugunari aloe veraren


gelatina -azala kendu aloeari-, kalendula loreak, intsusa
loreak...

Bi orduak pasa ondoren, nahasketa epeltzen utzi eta iragazi (filtratu) egingo dugu trapu
batekin edo panty zahar batekin (kontuz oso bero baldin badago pantyak erre daitezke
eta).

Ondoren argizaria gehiatuko diogu. Argizaria birrindu (rallatu) egin behar dugu sutara bota
aurretik. Argizariarekin ukenduak gorputza hartuko du. Ondoren pote txikietara pasa.

Gogoratu inoiz ez dela urik gehitu behar


ukenduetan.
Nahi bada bi ordu pasa ondoren, gau oso bat ere
utzi daiteke deskantsuan eta goizean berriz ere
beste bi orduz berotu zuku gehiago hartzeko
ukenduak.

Gogoratu bestalde, ukendua epeltzen ari denean ukendu


bendak ere egin daitezkeela. Horretarako benda iragazia
dagoen nahasketan sartu, eta lehortzen utzi esetoki edo
tenderete batean. Lehortzen direnean benda bildu eta
frigorifikoan gorde daitezke behar direnerako -ongi
gorde!-.

Saioa beste hainbat sendabelarrei buruz hitz egiteko ere erabili genuen. Adibidez
-STEVIA. Azukrearen ordez erabiltzea gomendatzen da. Oso
ona omen da odoleko azukrea erregulatzeko. Stevia
goilarakada bat 3 azukre goilarakaden baliokidea da.

-KARDAMOMOA: Haziak azal eta gutzi Gintonicari


botatzeaz gain, haziak txikle naturala ere badirela esaten
da. Hortzak txuritzeko, ahoa freskatzeko edo
garbitzeko... erabiltzen dira haziak.

-EUKALIPTOAREN KARAKOLAK: Eukaliptoak iraila inguruan botatzen dituen haziak


lurrunak (bahoak) egiteko erabili daitezke. Ur berotan jarri eta eukalipto-lurrunak egitea
oso gomendagarria da katarroa dugunean.

-LAVANDA EDO IZPIKILU ALKOHOLA: Utzi beratzen botilan izpikilu loreak eta
anbientadore bezala erabili dezakegu.

-EUFRASIA: Begiak garbitzeko oso aproposa da sendabelar honekin egindako infusioa.


Kamamila baino hobea omen da Eufrasia edo Nabarlorea erabiltzea (Haciano edo azulejo)
erabiltzea.

-SALSIFIS: Azido urikoa orekatzen laguntzen omen du. Potean ere eros daiteke entsaladei
eta botatzeko prest.

-Gainera, liburu batzuk ere gomendatu zizkigun Maikak. Batzuk eduki aldetik oso
gomendagarriak ez badira ere, irudi oso onak omen dituztelako eta beste batzuk onak
omen dira eduki aldetik. Besteak beste, hauek izan genituen esku artean:

Oso polita izan zen bestalde, Ibanen aitak duela 25 urte


Bartzelonan editatutako liburua guk esku artean izatea
Hernanin. Zaindu altxor hori Iban!

Argizari konoak ere erabili genituen. Primerakoak dira belarriko argizaria ateratzeko!!

Azkenik, opari txiki bat ere egin zigun Maikak bere kutxa magikotik. Bakoitzak papertxo bat
edo bi hartzeko aukera izan genuen eta mezu erabat positiboekin bukatu genuen saioa.
Mila esker Maika zure jakinduria gurekin konpartitzeagatik!

You might also like