Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

GITE-IPES: BER-VER

PROZESUAREN LEHEN
ONDORIOAK

AURKIBIDEA
1.- SAR HITZA
2.- ZER GARA?
3.- ZER EGITEN DUGU?
4.- NOLA EGITEN DUGU?
5.- ETA ORAIN ZER?

1.- SAR HITZA...GOGOETA ETA LEHEN ONDORIOAK


Iazko urritik eta aurtengo ekaina bitartean, eguneroko GITE-IPESen egitasmoak
alboratu gabe, hausnarketa prozesu bati ekin diogu. Helburua argia da: 20162020ko plangintza estrategikoa marraztearekin batera gure papera zein
den berdefinitzea. Eta honoko erronka efemeride ezin hobe bati erantsia
datorkigu, gainera: 2017an GITE-IPESek 40 urte beteko ditu.
Horixe izan daiteke GITE-IPESek 2015-2016 ikasturtean zehar garaturiko ber-ver
hausnarketa prozesu honen nahia, modu sintetikoan azaldua. Baina berrespen
hau ez litzateke guztiz zuzena izango; osatua ez bederen. Izan ere, erronka horri
eutsita, bidean, prozesuan zehar, gogoeta interesgarri gehiago eta ondorio sakon
ugari azalarazi baititugu. Eta ziurrenik guztiak, ezinezkoak izango dira paperean
izkiriatu. Aitzitik, saiatu egingo gara.
Abiapuntu gisa, zera: 9 hilabete hauetako prozesua ez da gure egiteko bakarra
izan. Agerikoa dirudi, baina, hurrengo orrialdetan jasota dagoena ulertzeko,
kontuan hartu beharreko elementua da. Izan ere, ekimen eta egiteko ezberdinak
garatu ditugu praktikan, paraleloki, geure buruaz gogoetatzen aritu izan garen
aldi berdinean. Erritmo, dinamika, izaera eta eduki antagonikoak dirudite a priori,
baina, uneoro GITE-IPESek dituen erronkek blaituriko bidea izanik, ikasturte
bukaerara helduleku bat (agian ez aurreikusitakoa) ikustarazteko aukera eman
digu.
Bigarren konstatazioa orain: bukatu gabeko bidea da honokoa. Lasai; ez gara
beste hainbat hilabetetan hausnarketa filosofiko nagusitan murgilduko (ez
beharrezkoa ez bada, behintzat). Adierazi nahi duguna da modu dinamikoan
ulertzen genuela prozesu hau, eta, beraz, nondik abiatzen ginen adostua ere
-GITE-IPESen eraberritzerako beharrari erantzun- eta baita nora heldu
nahi genuen ere - 2016-2020 plangintza estrategikoa marraztea- tartekoa
-bidea bera- ziurgabetasun osoz beterik genuela jakitun ginela. Hau da,
gogoetak zein ondorio azalaraziko zizkigun ez genekiela.
Zentzu horretan, aitortu behar duguna da amaitu gabeko lan bat aurkezten ari
garela. Izenburutik ohartuko garen bezala, lehen ondorioak biltzen gabiltza
lan honekin, eta, halabeharrez, zehaztapen gehiago egon behar dutela
konstatatzen dugu: plangintza forma eduki beharreko egitasmoa, hain zuzen ere.
Azken oharra gogoratzeko. Bi fasetan burutu dugu prozesua:
Diagnostikoa (urritik urtarrila bitartean).
Aurrera begirako norabidea (otsailetik ekaina bitartean).
Lehenengoa -diagnostikoa, alegia- urtarrilaren 8ko Bilkura Orokorrean aurkeztu
genuen eta www.gite-ipes.org webgunean dago eskuragarri. Bigarrena,
eskuartean duzuen lana da. Eta lehen aipatu bezala, plangintza zehatza izango
dena udan zehar marraztuko dugu 2016-2017 ikasturtean zehar praktikan
jartzeko lehen urrats gisa.

2.- GITE-IPES: ZER GARA?


Herri eragile hau IPES bezala sortu zen 1977an, GITE-IPESera izatera pasa zen
2002an bere 25.urtemugan eta 2017an, 40 urte bizkar gainean, euskara
lehenesteko azterketa egitera eta neurri zuzentzaileak hartzeko konpromisoak
hartuko ditugu ahalik eta azkarren (baina errealen) GITE izateko. Hor dago gure
erronka.
Gauzak horrela, aurrera begirako ikuspegiari erantzuteko orain arte definitu
gaituzten ezaugarriak berretsi dizkigu gogoetak. Hasieratik lan egiten gauden
perspektibari helduta, oraina eta etorkizuneko oinarria izango dira. Laburki bada
ere, ondorio gisa, zenbait aipatuko ditugu. Aurrena, definizio laburtua:
Teoria eta praktikaren artean uztarketa bultzatzen duen gizarte
ikerketentzako talde eragilea gara. Institutu ireki, erreferente eta
eraginkorra.

2.1.- Zer egin nahi dugu?


Jaio ginenetik gure izatearen funtsa denari heldu nahi diogu. Alegia, heziketa
aldaketarako giltza dela sinetsita, guztion formazioa dugu helburu -ez elite
pribilegiatu batena-. Ildo horretan, eraldaketa sozialerako herri mugimenduak eta
herritarrek behar duten formazioa garatzeko tresna izateari arreta berezia
eskainiko diogu.

2.2.- Zer egiten dugu?


Gure lan-eskaintza argia da eta ikuspegi horrekin ekarpena egiten saiatzen gara:

Jakintza hedatzea.
Ikerketak egitea.
Eztabaidak sustatzea.
Eguneroko bizitzan uztartzea.

2.3.- Zein helburu ditugu?


Testuinguru aldakorrean eredu formatibo berria irudikatzeko euskarria izateko
bokazioarekin, norbanakoaren izaera kritiko eta eraldatzailea bultzatzea nahi
dugu. Hots, jendartea aldaketan eragile lana egiteko prestutasuna eta
konpromisoa duten guztientzako bitartekoa izatea.

2.4.- Zertan nahiko genuke ekarpena egin?


Gure neurrian, eta ahalmenaren arabera, zera proposatuko dugu:
Ikerketa lerroak garatzeko aukera.
Formazio plan orokorra eskainiko dugu.
Pentsamendu eta kultura kritikorako ekarpena izateko plangintza.

3.-GITE-IPES: ZER EGITEN DUGU?


Izana adierazteko modurik eraginkorrena eta pedagogikoena praktika da. Hortaz,
esaten dugunari leial, hemen azaltzen ditugun zutabeak lan-lerro estrategikoak
dira, eta, errenkadak, zehar-lerroak. Bost urteko ikuspegiarekin (2016-2020)
betetzen eta osotzen joatea da gure hurrengo egitekoa. Ikasturteko
denbora/espazioan zehar garatuko duguna ondoren:

Espetxe Emaku HerriGITE- Migrazi


oa/kultu a
eta mea eta jakintza
bere
praktik
IPES ra
aniztas
una

aterabi a
de
feminist
sozialak a

Memori Sozialis Nazioar


a/histori moa
tea
a

Feminis
moa

Euskara

Eraldak
eta

Atal berezi gisa: GITE-IPESen 40.urteurrena 2017an.

4.- GITE-IPES: NOLA EGITEN DUGU?


Nolakotasunak gure izatea definitzen du ere. Alegia, nola egiten ditugun gauzak
nolakoak garen egiten gaituela ere. Alta, gure egitasmoaren eraikuntzak ordena
logiko bat duelakoan gaude, eta, beraz, ordenak atal bakoitzari garrantzia
kentzen ez badio ere, bata bestearen ondorioa dela argi dugu. Zer garen eta zer
egin nahi dugun jakiteak nola egingo dugun markatzen baitigu.

4.1.- Funtzionamendua
Parte-hartzean eta pluraltasunean oinarrituriko funtzionamendu bat garatu nahi
dugu. Irizpide batzuk ardatz gisa harturik:
Euskara lehenetsiko dugu.
Parekidea izatea dugu helburu gaur egun.
Sostengarria izatea ezinbestekoa da ( giza-baliabide, ekonomiko eta
tekniko aldetik).
Norbanako eta kolektiboaren arteko uztarketa izan nahi dugu ( pertsona
batek eta eragile batek lekua duen herri-eragilea, hain zuzen ere).
Militantziari arreta berezia jarriko diogu ( eraldaketaren motorra delako).

4.2.- Antolaketa
Abiapuntua: plangintzak markatzen digu nola antolatuko garen. Noski,
iraunkorrak eta puntualak (egitasmo zehatz bati loturik) diren lan-ekipo eta
kolektibitatean oinarriturik.
Gure markoak eta espazioak, honoko hauek dira:
Mahaia: GITE-IPESen plangintza eta egitekoaren motorra.
Bulegoa: koordinazioa eta dinamizazioa, administrazioa eta komunikazioa
bermatuko dituzten kideak (lan-ekipo batekin).
Lan-taldeak: lan-lerro edo proiektuei loturiko lan-markoak.
Bilkura Orokorra/k: GITE-IPESen norabidea marraztuko duen marko zabala
(ikasturte hasieran plangintzarako eta ikasturte bukaeran ebaluaziorako
lanak konpartitzeko espazioa).
Elkarlanean eta lankidetzan garatuko ditugun egitasmo komunak eta
kolektiboak: beste eragileekin, herri mugimenduarekin, norbanako
ezberdinekin, dinamika sozio-politikoari loturikoak...

4.3.- Bitartekoak
4.3.1.- Baliabide humanoak
Liberatuak, kolaboratzaileak eta harpidedunen uztarketaren bidez
oinarrituriko jarduna izango da gurea (baina jende gehiagorekin egingo

dugula badakigu).
4.3.2.- Komunikazioa
Komunikazio politika: informazio trukaketa eta elkar hartu-emanetan
oinarrituriko kanpora eta barnera begirako planoak aintzat hatuko ditugu.
Aldaketa soziala, teknologikoa eta politikoa izaten ari den honetan, eremu
honetan eraginkorrak izatea gure ekarpena egiteko gako nagusia bihurtzen
da.
Baliabideak: Info-buletina; web orrialdea; irudi korporatiboa; sare-sozialak;
euskarri fisikoak...
4.3.3.- Administrazioaren kudeaketa
Interes publikoko erakundea izatearen aukerak eta betebeharrak aztertu
eta gure plangintzaren mesedetan jartzeko asmoa dugu.
Eragilea sustengatzeko euskarriak: Autogestioa oinarrizko printzipioa da,
are gehiago gaur egun, eta arreta berezia jarriko diogu: arlo ekonomikoan,
giza-baliabidetan, lan sozialean, balio eta balore gisa.
Proiektuak garatzeko diru-iturriak: Diru-laguntzak eta auto-sostengurako
bideak.
Estatutuen berriztapena/gaurkotzea: gaur egun dugun egiteko bat da
honokoa. GITE-IPESen aurrera begirako ikuspegiari erantzungo dion
baliabidea bihurtzeko.

5.- GITE-IPES: ETA ORAIN ZER?


Hemen idatzitakoa ez da dogma, ezta gutxiago ere. Kontzienteak gara orain
datorrela gure benetako erronka. Hau da, behin gure burua diagnostikatu eta
aurrera begirako norabide bat marraztuta, plangintza izaera hartuko duen
zehaztapena egin, eta, batez ere, praktikan jartzea dagokigu.
Aitzitik, udan zehar lan hori egiten dugun aldi berean, hainbat eragile eta
norbanakorekin orain arte prozesuak eman diguna konpartitu nahi dugu eta
harreman dinamika bat abiatuko dugu berriz ere. Ziurrenik ekarpen aberats eta
ugari jasoko dugu eta plangintza estrategikoaren mesedetan jarriko dugu, noski.
2016-2017 ikasturtea klabea izango da. Izan ere, egindako bidearen lehen
ariketa praktikoa izanik (are gehiago 40.urteurrenarekin) oinarri berria
egonkortzea izango du helburu. Galderek mahai-gainean jarraituko dute, horretaz
ziur gara, baina agian guk erantzunak aurkitzeko prestatuagoak izango gara.
Ikusteko irrikatan gaude. Eta zu?
Bilbon, 2016ko ekainaren 16an

You might also like