Energiaren gaia lan baten bidez ikasiko dugu. Zure testuliburua erabiliz hurrengo galdera eta ariketak egin beharko dituzu. Hau egiteko epe bat izango duzu eta eskuz egin beharko duzu. 1. Zer da energia? Azaldu zein den eta zergatik, planeta martxan mantentzen duen energia iturria. 2. Labur azal itzazu energiaren ezaugarriak. 3. Egin ezazu eskema bat, edo kontzeptu mapa bat, energia motak azalduz. 4. Unibertsoan dagoen energia kantitatea alda daiteke? Azal ezazu ondoko esaldia: Energia ez da sortzen, ezta deusezten ere; transformatu egiten da. 5. Bereiztu energia-iturria eta energia-baliabidearen artean. 6. Zer ezaugarrik bereizten dituzte energia-iturri berriztagarriak energia-iturri berriztaezinetatik? 7. Egin ezazu energia-iturrien sailkapenaren taula bat bakoitzeko azalpen txiki bat emanez. 8. Zeri deritzo petrolioaren destilazio zatikatua? Zertarako egiten da? 9. Zer zentral mota desberdinez lortzen dugu elektrizitatea? Azal itzazu labur. 10.Egin ezazu elektrizitatez funtzionatzen dute zure etxeko tresnen zerrenda bat. Zeinek kontsumitzen du gehien eta zeinek gutxien? Arrazoitu. 11. Komenta itzazu energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinen arteko abantailak eta eragozpenak. 12.Energia aurrezteko, guk geuk har ditzakegun neurrien zerrenda bat egin. 13.Nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete etorkizuneko energia-iturriek?