Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 15

Ausazko esperimentuak.

Gertakariak

Ausazko esperimentu bat emaitza aurrez jakiteko aukerarik ematen ez duen esperimentua da; hau
da, zoriaren mende dagoena.

Esperimentua egin baino lehen emaitza jakin badaiteke, esperimentu determinista deritzo.

ADIBIDEA

Igel-toka igelaren ahora metalezko diskoak jaurtitzen datza, eta asmatzen duenak saria irabazten
du. Asmatzeko orduan,zoriak badu eraginik; dena den, diskoa jaurtitzen den aldi bakoitzean, erori
egiten da, grabitatearen eraginez.Adierazi ausazko esperimentu bat eta esperimentu determinista
bat.
Ahoan sartzea

1.Diskoa jaurtitzea

Ahoan ez sartzea

2.Diskoa jaurtitzea Diskoa erori egiten da

Lehen kasuan ausazko esperimentu bat ageri da, ezin baita emaitza aurresan. Bigarrenean,
badakigu aurrez zer gertatuko den, eta beraz, esperimentu determinista da.

Oinarrizko gertakari bat ausazko esperimentu bat egitean lor daite-keen emaitza bakoitza da.
Oinarrizko gertakari guztien multzoari lagin-espazio deritzo.
Oro har, gertakari bat lagin-espazioaren edozein azpimultzo da.

ADIBIDEA
1etik 5era zenbakitutako bolak dituen kutxa batetik bola bat atera dugu. Definitu lagin-espazioa
eta idatzi oinarrizkoak ez diren gertakariak.
Lagin-espazioak oinarrizko 5 gertakari ditu: £ = {1, 2, 3, 4, 5} Oinarrizkoak ez diren
gertakariak:
A = «Zenbaki bikoitia ateratzea» — {2, 4}
B = «3 baino handiagoa ateratzea» = {4, 5, 6}
Ausazko esperimentu baten lagin-espazioa kalkulatzeko asko erabiltzen den teknika bat zuhaitz-
diagrama izenekoa da.

ADIBIDEA
Jonek 2 gorbata (urdina eta gorria) eta 3 alkandora ditu (urdina, arrosa eta zuria). Gorbata
bat eta alkandora bat ausaz aukeratzen baditu, zein da lagin- espazioa?
Lagin-espazioa kalkulatzeko, zuhaitz-diagrama egingo dugu: A

UU UA UZ
E = {UU,UA,UZ,GU,GA,GZ}

Gertakari konposatu bat oinarrizko bi gertakarik edo gehiagok osatu-tako gertakari bat da.
Bi gertakari aldi berean gerta badaitezke bateragarriak direla esaten da; bestela,
bateraezin deritze.

A ∩B = φ

AC A

E
A B

ADIBIDEA
Dado bat jaurtitzeko esperimentuan, idatzi gertakari konposatuen, bateragarrien eta
bateraezinen adibideak.
Gertakari konposatu hauek ditugu:

A — «Bikoitia» B = «3ren multiploa» C = «2ko berreketa ateratzea» A eta B gertakariak


bateragarriak dirá. 6 «bikoitia» eta «3ren multiploa» da. B eta C gertakariak bateraezinak dirá.
Ez dago «3ren multiploa» eta «2ko berreketa» den zenbakirik.

.
Gertaerekin egindako eragiketak
Gertaera estokastikoek osatzen duten E lagin-espazioan hainbat eragiketa mota ditugu:

• A eta B gertaeren bilketa: A eta B-ren gertaera elemental guztiak biltzen dituen
gertaera . Bere adierazpena A U B da. Bi gertaera osagarriren bilketa A U = E
lagin-espazioa da.

• A eta B gertaeren ebaketa: soilik biltzen ditu A eta B-k komunean dituzten
gertaera elementalak. Bere adierazpena A ∩ B da. Bi gertaera bateraezinen
ebaketa ∅ gertaera ezinezkoa da.

• A eta B gertaeren diferentzia: beste gertaera bat da (A-koa izanik B-koa ez den
edozein gertaera elemental). Bere adierazpena A - B da.

Gertaerekin egindako eragiketen propietateak

Gertakariekin eragiketak egitean:

• A edo B gertatzea A U B gisa adierazten da.

• A eta B gertatzea A ∩ B gisa adierazten da.

B A A B
A B
bB
A
A∩ B A−B
A∪ B
ADIBIDEA

Ane eta Jon dadoa jaurtitzen ari dirá. Bikoitia edo 4 baino handiagoa bada, Anek
irabazten du; eta bakoitia eta 3 baino txikiagoa bada, Jonek.
Deskribatu egoera hori, ausazko esperimentuen eta gertakarien bidez azalduta.
Dado bat jaurtitzeko ausazko esperimentuan, lagin-espazioa hau da:
E = {1,2,3,4,5,6}
Gertakariak:
A = «Zenbaki bikoitia» = {2, 4,6}
B = «4 baino handiagoa» = {5, 6} Ane garaile: GA = «Zenbaki bikoitia edo 4 baino
handiagoa» = {2, 4, 5,6} A-ren eta B-ren bildura da GA -> GA = A U B
Beste gertakari batzuk:
C = «Zenbaki bakoitia» = {1,3, 5}
D = «3 baino txikiagoa» = {1,2}
Jon garaile: Gj = «Zenbaki bakoitia eta 3 baino txikiagoa» = {1} C-ren eta
D-ren ebakidura da Gj -» Gj = C n D

Gertakarien eragiketak oinarri hartuta, beste gertakari batzuk defini daitezke:

A gertakaríaren aurkako gertakaria edo osagarria A-n ez dauden lagin-espazioko


oinarrizko gertakariek osatutako beste gertakari bat da. Honela idazten da: A .
• Bilduraren aurkakoa aurkakoen ebakidura da.
AU B = A U B
• Ebakiduraren aurkakoa aurkakoen bildura da.
A∩ B = A U B
• •Aurkakoaren aurkakoa jatorrizko gertakaria da. A = A

ADIBIDEA

Dado bat eta txanpon bat jaurtitzeko ausazko esperimentuan, A = «Dadoan 6ren
zatitzailea eta txanponean aurpegia ateratzea» gertakaria aintzat hartuta,
kalkulatu ,4-ren aurkako gertakaria.
Lagin-espazioa hau da:
E = {1 A, 2A, 3A, 4A, 5A, 6A, 1X, 2X, 3X, 4X, 5X, 6X}
A = {ÍA, 2A, 3A, 6A}
,4-ren aurkako gertakaria A-n ez dauden lagin-espazioko gertakari guztiek osatzen
dute,
E= {1A,2A, 3A, 4A, 5A,6A, 1X, 2X, 3X, 4X, 5X, 6X}
A = {1A,2A,3A,6A}
Beraz, A = {4A, 5A, 1X, 2X, 3X, 4X, 5X, 6X}
Gertaera baten probabilitatea
Esperimentu aleatorio batean, probabilitate izeneko funtzioak adierazten du zenbat aldiz gerta
daitekeen esperimentuan gertaera estokastiko bakoitza, 1 zenbakiak probabilitate handiena
adierazten duelarik. Beraz, esperimentu aleatorioan, probabilitatearen balioak gertaera
estokastiko bakoitzaren maiztasun erlatiboa adieraziko du.

Probabilitate funtzioaren adierazpena P (A) da, eta honako ezaugarriak ditu:

• Gertaera ziurraren probabilitatea 1 da: P (E) = 1.


• Gertaera ezinezkoaren probabilitatea 0 da: P (∅) = 0.
• Edozein gertaeraren probabilitatea 0 eta 1 bitartean dago: 0 ≤ P (A) ≤ 1.

ADIBIDEA

Poltsa batean, pisu eta neurri bereko 2 bola ditugu: bata zuria eta bestea beltza. Bola
bat ateraz gero, zenbatekoa da zuria izateko probabilitatea?
Bola bat edo bestea hartzeko probabilitatea berdina da. Beraz, bi gertakarien
probabilitatea honela banatzen da:

P(zuria) = ½ P(beltza) = ½

Gauza bera gertatuko da kolore desberdineko eta pisu nahiz neurr bereko 3 bola izanez
gero ere; probabilitatea oinarrizko hiru gertakarien artean banatu, eta gertakari
bakoitzaren probabilitatea 1/3 izango da.

Laplaceren erregela
Esperimentu bat erregularra da oinarrizko gertakari guztiek probabi-litate bera badute; hau
da, gertakari ekiprobableak badira.

Laplaceren erregelari esker, gertakari baten probabilitatea kalkula daiteke, ausazko


esperimentua erregularra bada.

Laplaceren erregelaren arabera, gertakari baten probabüitatea hau da: gertakariak dituen
oinarrizko gertakarien kopurua zati lagin-espazioko oinarrizko gertakarien kopurua. Eragiketak
egiteko, adierazpen hau erabiltzen da:
A − ren aldeko kasuak
P(A) = P ( A) =
kasu posibleak

ADIBIDEA
Karmelek 5 gozoki ditu poltsa batean: mendazko bat, limoizko bi
eta marrubizko bi. Gozoki bat ausaz aukeratu badu, zer
probabilitate du mendazkoa izateko? Eta limoizkoa izateko? Eta
marrubizkoa?
Esperimentu erregularra da, 5 gozokietako edozein hartzeko
probabilitate bera baitu Karmelek.
Laplaceren erregela aplikatuz gero, hau lortuko dugu:

mendazko gozokiak 1
P (menda ) = = = 0, 2
gozoki kopurua 5
lim oizko gozokiak 2
P (lim oia ) = = = 0, 4
gozoki kopurua 5
marrubizko gozokiak 2
P (marrubia ) = = = 0, 4
gozoki kopurua 5

Maiztasuna eta probabilitatea


Ausazko esperimentu bat askotan eta askotan egitean, gertakari jakin baten maiztasun
erlatiboa gertakari horren probabilitatera hurbiltzen da.
Propietate horri zenbaki handien lege deritzo.

Propietate hori oso tresna erabilgarria da probabilitateak esperimentu bidez kalkulatzeko.


ADIBIDEA

Kalkulatu txanpon bat jaurtitzean aurpegia ateratzeko probabilitatea.


Laplaceren erregela aplikatu gabe, esperimentua askotan egingo dugu eta aurpegia zenbat
aldiz atera den zenbatuko dugu,

Jaurtiket Aurpegi Maiztasun


a
kopurua kopurua erlatiboa
10 7 0,7
100 41 0,41
1.000 556 0,556
10.000 4.968 0,4968

Jaurtiketa kopurua
Ohartu maiztasun erlatiboak Laplaceren erregela aplikatuz lor genezakeen probabilitatearen baliora hurbiltzen
direla; hau da, 0,5era.

aldeko kasuak
P (aurpegia ) =
kasu posibleak

Probabilitatearen propietateak
• Gertakari baten probabilitateak ezin du 0 baino txikiagoa edo 1 baino
handiagoa izan.
0<P(A) <l
• Gertakari ziurraren probabilitatea 1 da, eta ezinezko gertakariarena, 0.
P(E) = 1 P(0) = 0
• Bi gertakari bateragarriak badira, haien bilduraren probabilitatea proba-
bilitateen batura da.
P(AUB)=P(A)+P(B)
• Edozein gertakariren probabilitatea 1 ken aurkako gertakariaren proba
bilitatea da.
P(A) = 1 -P(A)
• Edozein bi gertakari, A eta B, hartuta, hau betetzen da beti: gertakarien
bilduraren probabilitatea gertakarien probabilitateen batura ken gerta
karien ebakiduraren probabilitatea da.
P(A UB) = P(A) + P(B) -P(A ∩ B)

ADIBIDEA

10 Gertakari hauek ditugu:

A = «Beltzarana izatea» P(A) = 0,6


B =«Begi marroiak izatea» P(B) = 0,7
A ∩ B= «Beltzarana eta begi marroiak» P(A nB) = 0,42
Lagun bat ausaz aukeratuta, kalkulatu gertakari hauen probabilitateak:
a) Beltzarana ez izatea. b) Beltzarana izan edo begi marroiak izatea.

a) «Beltzarana ez izatea» = A

P(A) = 1- P(A) = 1 -0,6 = 0,4


b) «Beltzarana izan edo begi marroiak izatea» = A u B
P(A UB) = P(A) + P(B) - P(A í)B) = 0,6 + 0,7 - 0,42 = 0,88

Probabilitate baldintzatua
A gertakaria bete déla jakinik, B gertakariaren probabilitatea kalkulatzeari probabilitate baldintzatu deritzo.
P(B/Á) idatzi eta «A-k baldintzatutako B-ren probabilitatea» esaten da.

ADIBIDEA
DBHko 4. mailako gela batean, 8 mutil eta 12 neska daude. 5 mutilek eta 8 neskak egunkaria irakurtzen
dute. Ikasle bat ausaz aukeratzen bada, kalkulatu gertakari hauen probabilitateak:
a) «Egunkaria irakurtzea eta mutila izatea»
b) «Egunkaria ez irakurtzea edo mutila izatea»
c) «Neska izatea, jakinik egunkaria irakurtzen duela»
d) «Egunkaria irakurtzea, jakinik neska déla»

Ikasle guztiek aukeratuak izateko probabilitate bera dutenez, oinarrizko gertakariak ekiprobableak dirá eta
Laplaceren erregela aplikadaiteke.
A = «Neska izatea»
fí = «Mutila izatea»
C = «Egunkaria irakurtzea»
D = «Egunkaria ez irakurtzea»

egunkaria irakurtzen duten mutilak 5


a) P(C ∩ B) = -------------------------------------------------------- = — = 0,25
ikasle kopurua 20

7 8 3
b) P(D U B) = P(D) + P(B) - P(D ∩ B) = + − = 0, 6
20 20 20

egunkaria irakurtzen duten neskak 8


c) P ( A / C ) = = = 0, 615
egunkaria irakurtzen duten ikasleenkopurua 13

egunkaria irakurtzenduten neskak 8


d) P (C / A) = = = 0, $
6
neska kopurua 12
Mendeko gertakariak eta gertakari askeak
Bi gertakari, A eta B, askeak dirá, gertakari bat betetzeak ez badu inolako eraginik beste gertakarian. Bestela,
mendeko gertakariak direla esaten da.

Bi gertakari, A eta B, askeak dirá, baldin P(B/Á) = P(B) eta P{AIB) = P(Á).

Biderketaren araua
Biderketaren araua
gertakaríen ebakiduraren probabilitatea kalkula-tzeko modu bat da.
P(A∩ B) = P(A) • P{B/A) = P(B) • P(A/B)

A eta B gertakari askeak badira, hau betetzen da: P(A ∩B) = P(A) • P(B).

ADIBIDEA

12 bola gorri eta 8 urdin dituen poltsa batetik 2 bola atera ditugu. Lehen bola atera eta poltsara itzuli badugu,
zenbatekoa da lehena gorria eta bigarrena urdiría ¡zateko probabilitatea? Eta itzuli ez badugu?

ITZULERADUNA ITZULERIK GABE

P (A∩ B) =P(A).P(B/A)

P (A∩ B)
=P(A).P(B/A)

P(G∩ U) = P(G).P(G/U)=

8/20 (12/20).(8/20)= 0,24


P(G∩ U) = P(G).P(G/U)=

(12/20).(8/19)= 0,25

You might also like