Nire Biografia

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Jaiotza

Ni Maria naiz. 1997ko martxoaren 9an jaio nintzen,


Barakaldon. Igandea zen eta goizeko 3rak. Medikuak
esan zuen 4-5 egun pasa arte ezin izan nuela
txupetea izan, beraz, medikuak eraman egin zuen. 5
segundu pasa eta txoroa izango balitz bezala hasi
zen txupetea bilatzen, negar asko egiten nuen eta.
Hospitaletik atera, eta Portugaletera ekarri
ninduten, orain bizi naizen lekura.
Lehenengo urteak

9 hilabeterekin hasi nintzen ibiltzen, baina, nire


ahizpak bultzatu egin ninduen eta erortzean
beldurra hartu nuen. Urte bat bete nuenean berriro
hasi nintzen ibiltzen. Nire lehenengo hitza ia
guztiona bezala “mama” izan zen. Urte bat eta erdi
nuenean hasi nintzen mangitoekin igerian eta 3
urterekin mangitorik gabe. Nire aitak esaten du nire
lehenengo esaldia “quiero esto” izan zela, baina, nik
uste dut txantxa dela, hori esaten duenean nire
amak barre egiten du eta.
Ikastola

Ikastola 2 urteko gelan hasi nuen, jadanik ez nuen


pixoihalik erabiltzen. Han lagun asko egin nituen. 4
urte nituenean irakurtzen ikasi nuen. Klasetik
bakarrik genekien irakurtzen Ainhoak eta biok,
baina, denborarekin guztiok ikasi genuen hobeto
irakurtzen. 2.mailan taulak ikasi genituen. Ez ziren
oso zailak izan ikasteko. Niri gustatzen zitzaizkidan.
3.mailan irakaslez aldatu genuen baita klaseko
lagunez ere; handik 4.maila bukatu arte Marije izan
zen nire irakaslea. Ni Ainhoa eta Oihanerekin
jarraitu nahi nuen klasean eta Sandra ni egongo
nintzen klasean jartzea. 3.maila hasiko ginen
egunean asko poztu nintzen, Sandrarekin egongo
nintzen klasean eta gainera, Ainhoa eta Oihanerekin
jarraitzen nuen. 5.mailan berriz irakaslez aldatu
genuen, eta 6.mailan maisu berberarekin jarraitzen
dugu, Robertorekin.
Ikastolatik
kanpo

Oso txikitatik joan naiz lagun batzuekin Beasainera


edo haiek Portugaletera etorri, ia ia lehengusinak
garela esan daiteke, oso ondo eramaten gara eta. 2
urterekin, nire izekoren ezkontzaren egunean,
hankak berde fosforitoz margoztu nituen, eta
gainera, ia ia botatzen ditut eraztunak estolda
batetik. Gutxi gorabehera urte haiekin, nire aititeren
gainera bota nintzen, baina, nire aitite ez zen
konturatu eta 1m-ko altueratik erori eta orkatilla
bihurritu nuen. 7 urterekin, nire aitak lan egiten
duen lekuan, Gabonetako zozketak egiten hasi ziren
eta urte guztietan tokatu zait zerbait, azken bi
urteetan izan ezik. Play Station2-a, DVD portatila,
Nintendo DS-a…horrelako gauzak tokatu zaizkit.
2007 an ez nuenez jaunartzea egin Disney-ra
eraman ninduten, eta oso ondo pasatu nuen. Espero
dut beste urte batean berriro joatea. Beste urte
batzuetan Port Aventurara eta Warner Brossera joan
naiz. Port Aventurara joan nintzen lehen urtean nire
auzokoarekin joan nintzen. Oso ondo pasatu nuen
eta beste urte batzuetan berriro joan naiz Port
Aventurara, baina, nire gurasoekin eta ahizparekin.
Warner Brossera ere joan nintzen, baina, Port
Aventura gehiago gustatu zait betidanik, eta urte
honetan, 2009an, berriro joango naiz Port
Aventurara.

You might also like