Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 16

6.

UNITATEA: ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA ESKU-


HARTZEA PLANIFIKATZEA

ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA ESKU-HARTZEA PLANIFIKATZEA

Irakasgaia: Adierazpena eta komunikazioa

Gaia: Adierazpen grafikoa eta esku-hartzea planifikatzea

Maila: 1go maila Saio kopurua: 6 (12-13 ordu)

Proposamenaren testuingurua
Adierazpenak garrantzia itzela duela ezin ukatu dezakegu. Denok dugu adierazpenarekin
harremana. Pertsonak txikiak garenean, jateak, lo egiteak, komunera ondo joateak
izugarrizko garrantzia du, bai eta lehengo hitzak esateak ere ez du preziorik, baina
adierazpena, denok edo gehienok adierazteko joera dugu. Sentitzen duguna, nahia,
beldurrak, poza...modu ezberdinetara edo kanal ezberdinak erabiliz adierazi dezakegu.
Horietako bat, adierazpen grafikoarena da. Baina zein da benetan bere inportantzia?
Nola landu dezakegu? Hortik abiatuko gara unitatea hau aurkezterakoan. Haurraren
adierazpen grafikoan zentratuko gara. Hasiera batean, marrazkia, pintura, materialak,
heziketa estetikoaren garrantzia, garatzen diren alderdiak aintzat harturik, lanketak eta
jarduerak antolatuko ditugu.

Landuko diren konpetentziak (Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak eta


Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak)

• UC1031_3: Hazkunde pertsonalerako eta profesionalerako bitarteko gisa, haurren


adierazpen eta komunikazio baliabideak garatzea.

Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak

• Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. (jardueretan)

• Ikasten ikasteko gaitasuna (jardueretan)

• Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. ( jardueretan)


• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. ( jardueran).

• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (jardueretan)

• Giza eta arte kulturarako gaitasuna (jardueretan)

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jardueran)

Helburu didaktikoak:

• Espazioak antolatzeko, jarduera eta taldearen ezaugarriak kontuan hartzea.


• Haurren adierazpen plastikoaren garapenaren eboluzioa ezagutzea.
• Ahozko adierazpena garatzeko jarduerak egitea, denboraren plangintzan
egokituta. (globalizaitzailea)
• Jardueretan berezko baliabide materialak prestatzea.
• Haurren ahozko adierazpena bereganatu eta garatzea bultzatzen duten
materialak prestatzea. (globalizatzailea)
• Bakoitzaren beharrak eta erritmoak errespetatzea.
• Haurren garapena behatzea funtsezko elementu gisa baloratzea adierazpena.
• Taldearen garrantziaz eta norberaren arduraz jabetzea
• Norberaren lana modu erakargarrian aurkeztea haren baloreak estimuan izatea .
Edukiak:

1.Eduki 2. Eduki 3.multzoa: 4.multzoa: 5.multzoa:


multzoa: multzoa: Ahozko Adierazpen Adierazpenaren
Adierazpena Haurrei adierazpena plastikoa, eta
eta zuzendutako garatzen grafikoa, komunikazioaren
komunikazioa adierazpen laguntzen duten erritmikoa arloko esku-
garatzen eta estrategiak eta musikala, hartzearen
laguntzen komunikazio jarduerak logiko- prozesua eta
duten baliabideak matematikoa eta emaitza
estrategiak hautatzea gorputzekoa ebaluatzea.
eta jarduerak garatzen
planifikatzea laguntzen duten
jarduerak

EDUKIAK MULTZOAK

1 2 3 4 5

Prozedurazkoak • Espazioa antolatzeko, jarduerak eta X X X


taldearen ezaugarriak kontuan
hartzea.
• Ikasgelan adierazpena eta X X X
komunikazioa garatzen laguntzen
duten materialak antolatzea, haurren
eboluzioaren unearekin bat egitea
eta denboralizatzea.
• Baliabide bakoitzerako irizpide X X
garrantzitsuak ezagutzea.

Kontzeptuzkoak • Haurraren adierazpen plastikoa X X


garatzeko estrategiak.
• Adierazpen grafikoa garatzeko X X
baliabide didaktiko eta aplikazio
bereizgarriak. Bere behaketa.
• Adierazpena eta komunikazioa X
haurren baitan.
Jarrerazkoak • Haurren adierazpena baloratzea. X
• Baliabideak haurren eboluzio- X
unearen ezaugarrietara
egokitzearen garrantzia baloratzea
• Baliabide arauak errespetatzea. X
• Haurren garapena behatzeko
funtsezko elementuak gisa X
baloratzea adierazpena.
• Kideekin koordinatzearen beharra
baloratzea.
X

Jardueren sekuentzia:
• 1.go saioa:
o Zertaz hitz egingo dugun zehazten: gaian girotzea
o Gure aurrebaluaketa: gaiaz dakigunaz
o Zer den eskatzen zaiguna?
• 2.-3. saioak:
o Adierazpen plastikoaren buruzko informazio bilketa (aurreko unitateko
txostena), txokoak zer diren zehaztu.
o Txokoaren antolaketa
• 4 .saioa:
o Sortutako plazaratu.
• 5.saioa:
o Haurren sorkuntzak behatu, talde handian aurkeztu.
• 6.saioa
o Ebaluazioak (autoerregulatu, unitatea ebaluatu eta irakaslea bera
ebaluatu)

Ebaluazioa: Adierazleak

o Espazioak antolatzeko, jarduera eta taldearen ezaugarriak kontuan


hartzen ditu.
o Haurren adierazpen plastikoaren garapenaren eboluzioa ezagutzen ditu.
o Ahozko adierazpena garatzeko jarduerak burutzen ditu, denboraren
plangintzan egokituta.
o Jardueretan berezko baliabide materialak prestatzen ditu.
o Haurren ahozko adierazpena bereganatu eta garatzea bultzatzen duten
materialak prestatzen ditu.
o Bakoitzaren beharrak eta erritmoak errespetatzen ditu.
o Haurren garapena behatzea funtsezko elementu gisa baloratzen du
adierazpena.
o Taldearen garrantziaz eta norberaren arduraz jabetzen da
o Norberaren lana modu erakargarrian aurkeztu eta haren baloreak
estimuan izaten ditu .
o Desberdintzen ditu errealitate objektiboak eta bizitako esperientziak
o Informazio bildu, antolatu eta konpartitzen du
o Estrategiak ditu eskura dituen baliabideekin ahalik eta etekin egokiena
aurkitzeko.
o Jarduerei lotutako adierazpen artistikoak errekonozitu eta aintzat hartzen
ditu
o Informazioak, perfila, jarduerak, betebeharrak… egoera ezberdinen
balioak ezagutzeko eta errespetatzeko jarrera agertzen du.
o Talde lana aurrera ateratzeko borondate baikor eta lagunkor erakusten du
o Modu egoki batean adierazten ditu, eskola kideen aurrean, gaiaren
inguruan bizitutako esperientziak.
o Norberaren lana modu erakargarrian aurkezten ditu.
ADIERAZPEN GRAFIKOA ETA ESKU-HARTZEAK
PLANIFIKATZEA

Seigarren unitate honetako xedea hau da: adierazpen grafikoaren lanketa eta
haren barneratzearen garrantzia zein den jakitea. Bestetik, adierazpen
plastikoari buruzko informazioaren metaketa egina dugunez, hor ikusi eta
ikasitakoa praktikan jarriko dugu. Hau da, ikasle jakin batzuentzat heziketa
plastikoaren txokoak sortuko ditugu.

Ondoren, bakarkako lanean arituko gara, zuetariko bakoitzari, haurrek eginiko


marrazki bat emango zaizue eta zein fasetan dagoen komentatuko duzuen lan
bat entregatu beharko duzue bai eta ahoz defendatzeko prestatu ere.

1.- JARDUERA. Gaian girotzea


Ezertan hasi baino lehen, bideo bat ikusiko dugu. http://www.youtube.com/watch?
v=lusiKnqURgQ
Bideoa ikusten ari zareten bitartean
erreparatu honako puntuei:
1. Zenbat modu daude
adierazpen plastikoan gauzak
adierazteko(barkatu
erredundantzia)?
2. Zer erabiliko dugu?
3. Noren esku dago adierazpen
plastikoa? Edozeinek egin
dezake?
4. Nola landuko zenuke?

Ondoren, komentatuko dugu zer iruditu zaizuen, ia ba disfrutatu ezazue!


2.-JARDUERA. Aurrebaluazioa
Ondoren, idatzi ezazu zure koadernoan honakoa.
Adierazpen
plastikoaren Ez dakit Zerbait entzun Badakit Gai naiz
ebaluketa dut azaltzeko

Haurraren
adierazpen
plastikoaren
garapenaren
eboluzioa

Zein baliabide
erabili
dezakegu
adierazpen
plastikoan?

Haurrarekin
adierazpen
plastikoak
garatzeko
estrategiak
zeintzuk dira?

3.-JARDUERA. Txokoak

Era asko eta asko daude heziketa plastikoa lantzeko, horren dudarik ez dugu. Guk
oraingo honetan, txokoen metodologia erabiliz, hilabeteko lanketa egingo dugu.
Horretarako, taldeetan jarriko gara. Ezertan hasi baino lehen hona hemen txokoaren
deskripzio xumea, beste ikasgai batean landu duzuena errefreskatzeko lez.

”HAUR HEZKUNTZA .. Txokoak edo interesguneak

Ikasgelak txokoen bidez antolatuta egonen dira.


Txokoak jarduera zehatz batzuk burutzeko prestatuko
espazioak dira, non ikaslea autonomoki jarduteko
aukera izanen duen. Esperimentazioaren bidezko
ikaskuntzarako aukera paregabea eskeintzen dio
haurrari metodologia honek.”
Jada txokoak zer diren birpasatu dugunez, orain talde bakoitzak honako datuak adostu
beharko dituzue. Lanketa egingo dugunaren taldearen ezaugarriak, alegia.

• Adina.
• Taldearen ikasle kopurua
• Denboralizazioa (hilabeteko lana, baina zenbatero landuko duzue?)
• Espazioa
• Baliabideak
• Taldekatzeak (heterogeneoak, gogoaren araberakoak...)
• Gai baten inguruan egin behar ote duzuen lanketa (udaberria, uda,
gabonak , edo librea...)
• Nola, zer, noiz eta zertarako ebaluatuko duzuen
• Lanketa gidatua izango den...
• ...

Heldu da momentua. Egin dezagun programazioa edo lanketaren seriazioa, ez ahaztu,


denak duela bere zergatia, justifikatu ezazue zergatik egiten duzuen eta zergatik
hartzen dituzuen erabakiak. Bestalde, aurreko unitatean jasotako txostenak eskuragarri
dituzuen arren, hona hemen, baliagarriak suertatu dakizueken zenbait ideia eta
helbide.

Lanketa egiterako orduan, ideiak dituzuen beste aukera daude. Hau da, lanketa
justifikatua eta metodologia baten oinarritua bada, ikasleentzat erakargarria,
globalizaitzailea, motibatzailea, esanguratsua, ikaslea bera protagonista dena,
eraikitzailea, funtzionala, familia inplikatuko dena... hori da giltza, hori da lanketa polit
bat egiteko gakoa.

Lanketok, ordea, fitxa bidez egin daitezke, irakasleak proposatutako eredu bati
jarraituz, ikaslea bere kabuz utziz, gai bat harturik, inguruan ditugun margolariak
erabiliz, galdetu familian ia norbaitek margotzen duen...
Adibidez, gure herrialdeko margolariak hartu ditzakegu ardatz, dela Zumeta, dela Iñigo
Arregi, dela Biderbost, dela Txillida, dela Oteiza... koloreetan zentratu gaitezke,
formetan, espresioan, gaian, sentimenduetan, autoreak adierazi nahi duen horretan...
ikasleak ez du ezer kopiatu behar baina bai ikasi, bai gauzen zergatia ulertu beste
edozein eremutan bezalatsu...

Autore askoren lanak egin izan dira, adibide bat jartzeagatik Mirorena jarriko dugu.
Laburbilduz, bere lanak aurkezten dira, hitz egiten da, nor zen, non bizi zen, zer egiten
zuen, zer pentsatzen zuen, autoreek zer uste duten ... eta ondoren, kolore, forma edo
berak margotzen zuen eran sortzera gonbidatzen dira ikasleak. Hona hemen adibide
bat.

http://www.arrukero.com/blog/?p=103

Berdina egin dezakegu gure inguruko


margolariekin, hona hemen lagin bat.
Zumeta

Iñigo Arregi

Berdibost

Balerdi

Hauetariko batzuk eskulturak ere egiten dituzte. Hiru dimentsioetako lanak margoz lan
egitea haur hezkuntzan zaila denez, plastilina, buztin, psikomotrizitatean erabiltzen
diren blokeekin.. egin daiteke lanketa.
Iñigo Arregi

Oteiza

Txillida

Hona hemen zenbait helbide eta dokumentazio. Lan polita egingo duzue, animo!

Internet

⇒ http://www.educacionplastica.net
⇒ http://www.slideshare.net/angarrol/teoras-sobre-las-etapas-evolutivas-de-
la-expresin-grfica-infantil
⇒ http://www.authorstream.com/Presentation/angelessaura-187153-el-
color-de-los-pensamientos-art-education-ppt-powerpoint
⇒ http://books.google.es/books?
id=4NbEtUUSXR8C&printsec=frontcover&dq=educaci
%C3%B3n+visual+y+plastica+hoy&source=bl&ots=-
PBMFX5EFT&sig=Levy0_ezKnZHy8aBah0WSmrKDrE&hl=es&ei=jD4eTJn7Joa
UOMzskcMM&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=6&ved=0CD0Q6AEwB
Q#v=onepage&q&f=false
⇒ http://www.google.es/url?
sa=t&source=web&cd=5&ved=0CCgQFjAE&url=http%3A%2F
%2Fmoodle.haurtzaroikastola.net%2Ffile.php
%2F1%2FIDi.pps&rct=j&q=Adierazpen+plastikoa%3A+kolorea%2C+marra
%2C+bolumena+eta+forma+haur+hezkuntza&ei=XpYYTJKeN9WcOM2b3dwK&
usg=AFQjCNGbpm53_G0bxnDa8l12y_mpYMZicQ
⇒ http://www.hikhasi.com/artikulua/302
⇒ http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000590.pdf
⇒ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
5473/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/97-03%20HAURHEZK.pdf
⇒ http://www.jakinbai.com/lanbideki/edukiak/AdierazpenPlastikoa?
mod=SS-EI3GS744
⇒ http://www.google.es/search?hl=es&q=expresion%20artistica%20en
%20la%20escuela%20infantil&um=1&ie=UTF-
8&tbo=u&tbs=nws:1,bks:1&source=og&sa=N&tab=np
⇒ http://www.google.es/url?
sa=t&source=web&cd=1&ved=0CBgQFjAA&url=http%3A%2F
%2Fwww.smprimaria.profes.net%2FArchivosColegios%2FPrimaria
%2FDocumentos%2FPC
%2FPC1PRPLTRAEUS_PV.doc&rct=j&q=adierazpen+plastikoaren+garapen+inte
gratzailea&ei=JZ0YTKKPIJaHOMD6naML&usg=AFQjCNFE4KPpTL1LjPe-
V04TO_vc_HkToA
⇒ http://es.wikipedia.org/wiki/Artes_pl%C3%A1sticas
⇒ http://es.wikipedia.org/wiki/Pedagog%C3%ADa_de_expresi
%C3%B3n_ludocreativa

Dokumentazio zentroa
• Bassedas, Eulalia; Huguet, Teresa y Solé, Isabel: Aprendre i ensenyar a
léducación Infantil. Ed. Graó. Barcelona, 2006
• Berganza Gobantes, Pilar: La expresión en la Educación Infatil. Ed.
Edetania. Godella, 1995.
• Caja, J.; Berroca, M.; Fernández Izquierdo, J.C.; Fosati, A.; González
Ramos, J.M., Moreno, F.M. y Segurado, B.: La educación visual y plástica
hoy. Educar la mirada, la mano y el pensamiento. Ed. Graó. Barcelona, 2001.
• Hargreaves, D.J.: Infancia y educación artística. Ed. Morata SA. Madrid,
1991
• Mesonero Valhondo, Antonio y Torío López, Susana: Didáctica de la
Expresión plástica en la Educación Infantil. Ed. Universidad de Oviedo.
Oviedo.
• Zimmermann, D.: Observación y comunicación no verbal en la escuela
infantil. Morata y MEC. Madrid, 1987

Blogak

➭ http://www.arrukero.com/blog
➭ http://eskulantxiki.blogspot.com/2008/01/adierazpen-plastikotik-hezkuntza.html
➭ http://sorgintxohaureskola.blogspot.com/2008/11/adierazpen-plastikoari-ere-garrantzi.html
➭ http://bakarrikedo.blogspot.com/2010/03/hezkuntza-artistikoa-eta-ikus-kultura.html
➭ http://kolorezblai.blogspot.com/2009/03/gida-turistikoa-egiten.html
➭ http://www.serferpensarconviure.xucurruc.org/eu/01.html
➭ ...

Albisteak

➭ http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-04-09/054/008/.htm
➭ http://www.elalmeria.es/article/almeria/706096/pequeno/mundo/technicolor.html
➭ ...

Deo-deoak
• http://www.youtube.com/watch?v=lusiKnqURgQ
• http://www.youtube.com/watch?v=ufboIhEGkdg&feature=related
• http://www.youtube.com/watch?v=VVNRwXre0kA
• ...

4.-JARDUERA. Lanen aurkezpena


Dagoeneko jarduerok egin dituzue. Orain talde handian egindako lana
aurkezteko garaia da. Jakin ez duzuela zertan zehatz-mehatz dena irakurri
behar, aurkezpen batean ideia garrantzitsuenak eta datu esanguratsuenak
plazaratu behar dira. Nahi izanez gero, ordenagailua, arbela, mapa
kontzeptualak... erabili ditzakezue. Ezer baino lehen beste ohar bat, beste
taldekideek egindako lana elkartrukatu egingo dugu, honela zuetariko
bakoitzak izango duelarik. Desiratzen gaude zuen lanen berri izateko!

5.-JARDUERA. Bakarkako lana

Oraingo honetan bakarkako lana egingo duzue, zuetariko bakoitzari marrazki bat
emango dizuet. Marrazki hori aztertu ondoren, zein etapatan dagoen esan beharko
duzue, zein material erabili duen, zein sentsazio sortarazten dizuen eta zer esango
zenioketen marrazkia egin duen ume horri... besteak beste adieraziko duen idatzi bat
egin ezazue.
Oharra: Hau lagin bat besterik ez da, ikasle bakoitzak berea izango du.

6.-JARDUERA. Talde handia aurkeztu


Aurreko lanean heldu zareten konklusioak entzuteko
irrikaz gaude. Ez izan beldurrik, ezer adierazteko,
zuek ikusi, sentitu eta dakizuen guztian oinarritutako
iritzia eman besterik ez duzue egin behar. Denon
artean hitz egiteko eta iritziak elkartrukatzeko ariketa
da.

7.-JARDUERA. Ebaluaketa
Aurreko unitateetan bezala egin dugun lana ebaluatzeko garaia iritsi da.

a) Autoebaluaketa. Bete ezazu unitate hasieran egin


zenuen taula berbera ezagutza berririk baduzu? Ondoren jarrian dauden galderak
erantzun itzazu. Mila esker.

Adierazpen
plastikoaren Ez dakit Zerbait entzun Badakit Gai naiz
ebaluketa dut azaltzeko

Haurraren
adierazpen
plastikoaren
garapenaren
eboluzioa

Zein baliabide
erabili
dezakegu
adierazpen
plastikoan?

Haurrarekin
adierazpen
plastikoak
garatzeko
estrategiak
zeintzuk dira?

- Zer da gehien gustatu zaizuna?


____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
__________________________________________________________________
- Zertan izan duzu zailtasun gehien?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
- Nola moldatu zara zure lankideekin?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
___________________________________________________________________

b) Irakaslearena
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
Zenbatekoa
Irakaslearen azalpenak ulertu ditut
Irakasleak nire beharrei erantzun die
Material egokia erabili du
Besterik...

c) Unitatearen ebaluaketa
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
ZENBATEKOA
Gaia gustukoa izan dut
Disfrutatu dut
Ezer berririk ikasi dut
Denbora aldetik ongi antolatua dago
Besterik...

d) Irakasleak bere buruaren ebaluaketa

Kuantifikatu

Ikasleen beharrei erantzun diet

Material egokia erabili dut

Denboralizazioa egokia zen

Hobetu beharrekoak

Besterik

You might also like