Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 12

11.

UNITATEA: ADIERAZPEN MATEMATIKOA


GARATZEKO HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZEAK
PLANIFIKATZEA

ADIERAZPEN MATEMATIKOA GARATZEKO HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZEAK


PLANIFIKATZEA

Irakasgaia: Adierazpena eta komunikazioa

Gaia: Adierazpen matematikoa garatzeko hezkuntzako esku-hartzeak planifikatzea

Maila: 1go maila Saio kopurua: 10-11 saio (21 ordu)

Proposamenaren testuingurua
. Adierazpenak garrantzia itzela duela ezin ukatu dezakegu. Denok dugu
adierazpenarekin harremana. Pertsonak txikiak garenean, jateak, lo egiteak, komunera
ondo joateak izugarrizko garrantzia du, bai eta lehengo hitzak esateak ere ez du
preziorik, baina adierazpena, denok edo gehienok adierazteko joera dugu. Sentitzen
duguna, nahia, beldurrak, poza...modu ezberdinetara edo kanal ezberdinak erabiliz
adierazi dezakegu. Horietako bat, adierazpen matematikoa da. Baina zein da benetan
bere inportantzia? Zer da? Nolako eragina du ikasleengan? Zein jarduera mota egin
dezakegu? Hortik abiatuko gara unitatea hau aurkezterakoan. Haurraren adierazpen
matematikoaren garrantzia, jarduerak, dauden materialak planifikatuko ditugu

Landuko diren konpetentziak (Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak eta


Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak)

• UC1031_3: Hazkunde pertsonalerako eta profesionalerako bitarteko gisa, haurren


adierazpen eta komunikazio baliabideak garatzea.

Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak

• Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. (jardueretan)


• Ikasten ikasteko gaitasuna (jardueretan)

• Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. ( jardueretan)

• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. ( jardueran).

• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (jardueretan)

• Giza eta arte kulturarako gaitasuna (jardueretan)

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jardueran)

Helburu didaktikoak:

• Espazioak antolatzeko, jarduera eta taldearen ezaugarriak kontuan hartzea.


• Haurren adierazpen matematikoaren garapenaren eboluzioa ezagutzea.
• Haurrei zuzendutako adierazpen matematikoko baliabideak identifikatzea,
baliabideen ezaugarriak identifikatzea, beraien ahalmen didaktikoak eta heziketa
balioak justifikatzea eta haurren eboluzio-uneetara egokitzea.
• Hautatutako logiko-matematikoa bereganatu eta garatzea bultzatzen duten
materialak identifikatzea.
• Bakoitzaren beharrak eta erritmoak errespetatzea.
• Haurren garapena behatzea funtsezko elementu gisa baloratzea adierazpena.
• Taldearen garrantziaz eta norberaren arduraz jabetzea
• Norberaren lana modu erakargarrian aurkeztea haren baloreak estimuan izatea .
Edukiak:

1.Eduki 2. Eduki 3.multzoa: 4.multzoa: 5.multzoa:


multzoa: multzoa: Ahozko Adierazpen Adierazpenaren
Adierazpena Haurrei adierazpena plastikoa, eta
eta zuzendutako garatzen grafikoa, komunikazioaren
komunikazioa adierazpen eta laguntzen duten erritmikoa arloko esku-
garatzen komunikazio estrategiak eta musikala, logiko- hartzearen
laguntzen baliabideak jarduerak matematikoa eta prozesua eta
duten hautatzea gorputzekoa emaitza
estrategiak eta garatzen ebaulatzea.
jarduerak laguntzen duten
planifikatzea jarduerak

EDUKIAK MULTZOAK

1 2 3 4 5

Prozedurazkoak • Espazioa antolatzeko, jarduerak X X X


identifikatzea.
• Adierazpen logikoa garatzen
laguntzen duten materialak X X X
identifikatzea.
• Baliabide bakoitzerako irizpide X X X
ezagutzea.
• Jarduerak denboraren
plangintzarako egokituta egitea X X X

Kontzeptuzkoak • Haurraren adierazpen logiko- X


matematikoa garatzeko estrategiak.
• Adierazpen logiko-matematikoa X
garatzeko baliabide didaktikoak,
aplikazio bereizgarriak.
• Adierazpena eta komunikazioa X
haurren baitan.
Jarrerazkoak • Haurren adierazpena baloratzea. X
• Bakoitzaren erritmoak eta beharrak X
errespetatzea.
• Baliabide arauak errespetatzea. X

• Talde lanean kideak baloratzea. X


• Kideekin koordinatzearen beharra
baloratzea. X

• Taldearen lanean kideak baloratzea X

Jardueren sekuentzia:
• 1.go saioa:
o Zertaz hitz egingo dugun zehazten: gaian girotzea
o Gure aurrebaluaketa: gaiaz dakigunaz
o Zer den eskatzen zaiguna?
• 2.saiotik- 8. saiora (7 saio):
o Lau eremuak aintzat harturik lanaren sorkuntza.
• 9.saiotik 11.saiora (3saio):
o Talde bakoitzak bere lana aurkeztuko du.
• 10.saioa:
o Ebaluazioak (autoerregulatu, unitatea ebaluatu eta irakaslea bera
ebaluatu).

Ebaluazioa: Adierazleak

o Espazioak antolatzeko, jarduera eta taldearen ezaugarriak kontuan


hartzen ditu.
o Haurren adierazpen matematikoaren garapenaren eboluzioa ezagutzen
ditu.
o Haurrei zuzendutako adierazpen matematikoko baliabideak baliabideen
ezaugarriak identifikatzen ditu eta beraien ahalmen didaktikoak eta
heziketa balioak justifikaturik haurren eboluzio-uneetara egokitzen ditu.
o Hautatuko baliabideen ahalmen didaktikoak eta heziketa-balioak
justifikatzen ditu.
o Adierazpen matematikoa bereganatu eta garatzea bultzatzen duten
materialak identifikatzen ditu.
o Bakoitzaren beharrak eta erritmoak errespetatzen ditu.
o Haurren garapena behatzea funtsezko elementu gisa baloratzen du
adierazpena.
o Taldearen garrantziaz eta norberaren arduraz jabetzen da
o Norberaren lana modu erakargarrian aurkeztu eta haren baloreak
estimuan izaten ditu .
o Desberdintzen ditu errealitate objektiboak eta bizitako esperientziak
o Informazio bildu, antolatu eta konpartitzen ditu
o Estrategiak ditu eskura dituen baliabideekin ahalik eta etekin egokiena
aurkitzeko.
o Jarduerei lotutako adierazpen artistikoak errekonozitu eta aintzat hartzen
ditu
o Informazioak, perfila, jarduerak, betebeharrak… egoera ezberdinen
balioak ezagutzeko eta errespetatzeko jarrera agertzen du.
o Talde lana aurrera ateratzeko borondate baikor eta lagunkor erakusten du
o Modu egoki batean adierazten ditu, eskola kideen aurrean, gaiaren
inguruan bizitutako esperientziak.
o Norberaren lana modu erakargarrian aurkeztu ditu haren baloreak
estimuan izanik.
11. UNITATEA: ADIERAZPEN MATEMATIKOA GARATZEKO
HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZEAK PLANIFIKATZEA

Hamaikagarren unitatearen azken xedea hau da: unitate didaktiko bat egitea,
edo plangintza bat, non aurreko unitateetan identifikatutako eremuak praktikak
jarriz. Hots, “lehengo” talde horretara joango gara guk metatu dugun
informazioa ematera. Hor etorriko da bigarren xedearen atala. Batek eta
besteak emandako informazioarekin espazio jakin batean eta adin jakin
batentzat jarduerak sortu beharko dituzte. Ondoren, zuen ikaskideei azalduz.
Ikus dezagun nola antolatuko ditugun taldeak.

A TALDEA B TALDEA C TALDEA D TALDEA E TALDEA


1go egoera A1 B1 C1 D1 E1
A2 B2 C2 D2 E2
A3 B3 C3 D3 E3
A4 B4 C4 D4 E4

2.egoera A1-B1-C1- A2-B2- A3-B3-C3- A4-B4-C4- A5-B5-C5-


D1-E1 C2-D2- D3-E3 D4-E4 D5-E5
E2

A TALDEA B TALDEA C TALDEA D TALDEA E TALDEA


A1 B1 C1 D1 E1
3.egoera A2 B2 C2 D2 E2
A3 B3 C3 D3 E3
A4 B4 C4 D4 E4

Unitate honetan beraz, horixe aztertuko dugu, taldeka bildu eta bata bestearen
laguntzarekin taldearentzat baliagarria eta esanguratsua izango diren jarduerak
antolatuko ditugu gure lanerako erabilgarria izango zaizkigun jarduerak, alegia.

1.- JARDUERA. Gaian girotzea


Ezertan hasi baino lehen, bideo bat ikusiko dugu.

http://www.youtube.com/amoroto#p/a/u/1/NxPXKzUCRso
Bideoa ikusten ari zareten bitartean
erreparatu honako puntuei:
1. Matematika kontzepturik
ikusten duzu haur honen
diskurtsoan?
2. Bere azalpena entzuten ari
den hartzaileek
matematikaren berri jakin
behar dute igorlea
ulertzeko?
3. Beharrezkoa ikusten duzu
matematika lantzea? Zergatik?

Ondoren, komentatuko dugu zer iruditu zaizuen, ia ba disfrutatu ezazue!

.
2.-JARDUERA. Aurrebaluazioa
Ondoren, idatzi ezazu zure koadernoan honakoa.

Ez dakit Zerbait entzun Badakit Gai naiz


dut azaltzeko

Haurraren
adierazpen
matematikoaren
garapenaren
eboluzioa

Zein baliabide
erabili
dezakegu
adierazpen
matematiko
lantzeko?

Haurrarekin
adierazpen
matematikoa
garatzeko
estrategiak
zeintzuk dira?

3.-JARDUERA. Lanketak

Orain arte, azpi-eremu ezberdinen metaketa egin dugu. Kontuan


hartu, ondoren, zuen unitate didaktikoa erreala, erabilgarria eta
konsensuatua behar duela izan.
Ondorengo taulan unitatea egin baino lehenago, kontuan hartzeko zenbait datu
dituzue.

• Adina.
• Taldearen ikasle kopurua
• Denboralizazioa (zenbat denboraz eta zenbatero landuko duzue?)
• Espazioa
• Baliabideak
• Taldekatzeak (heterogeneoak, gogoaren araberakoak...)
• Gai baten inguruan egin behar ote duzuen lanketa (udaberria, uda,
gabonak , edo librea...)
• Nola, zer, noiz eta zertarako ebaluatuko duzuen
• Lanketa gidatua izango den...
• ...

Hona hemen zenbait helbide eta dokumentazio erabili nahi badituzue. Lan polita
egingo duzue, animo!

Internet

⇒ http://www.sectormatematica.cl/preescolar.htm
⇒ http://lolacas.wordpress.com/category/haur-hezkuntza/matematika-haur-
hezkuntza-2/
⇒ http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/?q=elk/Edebe/MateHH
⇒ http://clic.xtec.cat/db/listact_es.jsp?
lang=es&ordre=0&desc=1&from=1&area=mat&idioma=*&nivell=INF&text_titol=
&text_aut=&text_desc=&num=25

Dokumentazio zentroa
• http://www.sectormatematica.cl/articulos.htm
• http://www.tesisenxarxa.net/TESIS_UB/AVAILABLE/TDX-0721103-
093517/TESIS.pdf
• http://www.sectormatematica.cl/libros.htm
• ...

Blogak
➭ http://aljaluricamate.blogspot.com
➭ http://matesnoaburridas.wordpress.com
➭ http://www.sectormatematica.cl/blogs.html
➭ ...
Albisteak

➭ http://www.ellibrepensador.com/2010/06/21/los-pupitres-inteligentes-llegan-a-las-
aulas-de-los-colegios-sek/
➭ ...

Deo-deoak
• http://www.youtube.com/amoroto
• http://www.youtube.com/watch?v=kinlVxCy7uI
• http://www.youtube.com/watch?v=i6uvLYNP0vE
• http://www.youtube.com/watch?v=IL8m_0jg_Bg&feature=related
• ...

4.-JARDUERA. Lanen aurkezpena


Dagoeneko jarduerok egin dituzue. Orain taldea handia egindako lana
aurkezteko garaia da. Jakin ez duzuela zertan zehatz-mehatz dena irakurri
behar, aurkezpen batean ideia garrantzitsuenak eta datu esanguratsuenak
plazaratu behar dira. Nahi izanez gero, ordenagailua, arbela, mapa
kontzeptualak... erabili ditzakezue. Ezer baino lehen beste ohar bat, beste
taldekideek egindako lana elkartrukatu egingo dugu, honela zuetariko
bakoitzak izango duelarik. Desiratzen gaude zuen lanen berri izateko!

5.-JARDUERA. Ebaluaketa
Aurreko unitateetan bezala egin dugun lana ebaluatzeko garaia iritsi da.

a) Autoebaluaketa. Bete ezazu unitate hasieran egin


zenuen taula berbera ezagutza berririk baduzu? Ondoren jarrian dauden galderak
erantzun itzazu. Mila esker.
Ez dakit Zerbait entzun Badakit Gai naiz
dut azaltzeko

Haurraren
adierazpen
matematikoaren
garapenaren
eboluzioa

Zein baliabide
erabili
dezakegu
adierazpen
matematiko
lantzeko?

Haurrarekin
adierazpen
matematikoa
garatzeko
estrategiak
zeintzuk dira?

- Zer da gehien gustatu zaizuna?


____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
__________________________________________________________________
- Zertan izan duzu zailtasun gehien?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
- Nola moldatu zara zure lankideekin?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
___________________________________________________________________

b) Irakaslearena
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
Zenbatekoa
Irakaslearen azalpenak ulertu ditut
Irakasleak nire beharrei erantzun die
Material egokia erabili du
Besterik...

c) Unitatearen ebaluaketa
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
ZENBATEKOA
Gaia gustukoa izan dut
Disfrutatu dut
Ezer berririk ikasi dut
Denbora aldetik ongi antolatua dago
Besterik...

d) Irakasleak bere buruaren ebaluaketa

Kuantifikatu

Ikasleen beharrei erantzun diet

Material egokia erabili dut

Denboralizazioa egokia zen

Hobeto beharrekoak

Besterik

You might also like