Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 24

MEKANIKA

IKASLEAREN KOADERNOA

2.dbh
Aurkibidea
orrialdea
Plano iklinatua 3
Torlojua 4
Falka 5
Biradera 5
Polea-Txirrika 6
Polipastoa 6
Espeka 8
Eszentrika 9
Biela-biradera 9
Birabarkia 10
Polea-Txirrika 11
Engranajea 15
Kremailera 17
Katea 18
Torlojua 19
Trinketea 21
Kojineteak 21
Errodamendua 22
Kardan gitzarura 22
Sistema mekanikoak aztertzen 23

2
Plano inklinatua:

Ariketak:
1.-Haietako zein da lan gehien egiten duena? Enborrak eta kupelak pisu berdina
daukate eta altuera berdinera igo behar dira.

2.-Haietako zein da indar gehien egiten duena?

Bi mutilen eginkizuna zama bat igotzea zen besterik ez da, leku batetik hasita altuera
konkretu batetara ailegatzeko. Biek lortu dute, hau da, biek objektu bat eraman dute
hasierako puntutik bukaeraraino (lan berdina eginez) baina haietako batek besteak
baino indar gehiago egin du (nekatu da askoz gehiago)

Haietako bati, makinak lagundu dio indar gutxiago egiten, nahiz eta lana berdina
izan (ez dio ezer kentzen).

Plano inklinatua makina bakuna da.

Ariketak:
3.-Zure hitz propioak erabiliz, makina bakun horren definizioa jarraian idatzi
4.-Zuk egindako definizioa zure taldekidekoekin parekatu eta denon artean haietako bat
adostu edo beste berri bat sortu jarraian idatziz.

Lana, formula honen bidez adierazten da: W=F.d

5.-Zure irakasleari galderak eginez, ondoko esaldiak osa itzazu:


W = lana da eta ................................. -(e)tan adierazten da
F = indarra da eta ....................................... -(e)tan adierazten da
d = lerro zuzeneko distantzia da eta ................................. -(e)tan adierazten da

3
6.-Aurreko orrian agertzen diren irudiez baliatuz, dagozkien eskemak aztertuko ditugu.
Osatu beheko aldean agertzen den koadroa.
F = 10 N.

kupela
2 m.
10 m. F = 2 N.
enborra

Egindako indarra ..............-koa izan da Egindako indarra ..............-koa izan da


Egindako distantzia ..............-koa izan da Egindako distantzia ..............-koa izan da
W=F.d= W=F.d=
Egindako lana ..................-koa izan da Egindako lana ..................-koa izan da

7.- Zein kasutan egin beharko da indar handiago?. Zergatik


Zein kasutan egin beharko da lan handiago?. Zergatik

8.-Osatu ondoko esaera. Plano inklinatu bat zenbat eta luzeago izan, orduan eta....

Torlojua: (Plano inklinatu baten aplikazioa da)


Torlojua operadore mekaniko bat da eta asko erabiltzen da. Antzinatik baditugu
albisteak bere erabilera aipatuz. Funtsean, plano inklinatu bat da, ardatz bat inguratuz.
Plano inklinatu bat dela ikusteko ondoko ariketak garatuko ditugu:

DIN A4 bat erabiliz, marra eta


moztu irudian agertzen den
bezalako hiruki bat, arkatz bat
inguratzeko. Ikusi bere itxura eta
torlojuarenarekin konparatu.
Ondorioak atera eta jarraian idatzi

4
Falka: (Plano inklinatu baten aplikazioa da)
FALKA makina bakun bat da hiruki
formako prisma bat izanez aplikatzen
den indarra beste bi ezberdinetan
deskonposatuz objektuarekin
perpendikularki jarrita indar gehiago
lortuz .

Bi plano inklinatu dira, era konkretu


batetan lotuta.

Ariketak:
9.-Eguneroko bizitzan plano inklinatu bikoitza edo falka erabiltzen da egoera
ezberdinetan. Haietako bi gutxienez aipa itzazu

Biradera:

Errobol batekin osaturiko sistema bat da, bertan soka lotzen doa pisu bat
igotzeko. Errobolaren ardatzari finkaturiko biraderan, indarra egiten da. P.a=R.b
Palanka bat denez, bere formula ondorengoa izango litzateke:

Ariketak:
10.-Zein motatako palanka da? Ondoren egin bere eskema.

5
11.-Zeintzuk izan daitezke errobola eta
biraderaren diametroak? Soluzio guztien
artean bi esan.

Polea: (Txirrikak)
Bere erabilpenak ez du esfortzurik kentzen: indar berdina egin behar
da baina esfortzuaren gauzatzea errazten du.

Polipastoa: (Poleen elkartea)


Poleen elkarketa bat da, beraren bidez indar gutxiagorekin pisu
handiak igo daitezke. Egin beharko dugun lana berdina izango da
baina erosoagoa.

Polipasto errazena finkaturiko polea bat eta beste mugikor


batekin osaturik dago. Egin behar den indarra igo behar denaren
pisuaren erdia izango da, baina sokaren ibilbidea polea arrunt
baten altuerara irizteko bikoitza izango da.
Polea mugikor gehiagorekin, egin behar den indarra murrizten
joango da baina aldi berean erabili beharko den sokaren luzera
proportzionalki luzatzen joango da.
(polikiago igoko da baina pisu gehiago igo
dezakegu)
Elkarketa ezberdinak behatu:

6
Esperientziak:
Pisua eta egin behar den indarraren erlazioa frogatzeko,
ondorengo muntaia behatu ondorioak atera.

Poleen erabilpena:
Jadanik, Alejandriako Hero antzinatasunean, poleak erabiltzen trebea izan zen. Behatu
garabi eta paretak zuzentzeko erabilitako sistema xelebreak. Asmatzaile trebea.
Primerako asmatzailea!

Asmatu:
Polea eta elementu mekaniko ezberdinen laguntzaz tresna bat diseinatu indar handiak
aplikatzeko. Ondoren jarriko duzun orri batean marraztu diseinua eta atalka azaldu bere
funtzionamendua eta erabilpena. Ez ahaztu zure asmakizunari izena ematen.

7
Espeka:
Metalezko (edo erresistentzi asko duen
beste edozein materialezkoa) zati bat da
forma bereziduna eta ardatz bati lotuta.
Bere ondoan etengabe ukitzen egon
behar den JARRAITZAILE bat jarri
behar zaio.

Zure ezkerrean operadoreei buruz


egindako proiektu bat ikus dezakezu.

Ariketak:
12.- Mekanismo bat marraz ezazu, arreta esaten duen panpina baten besaurreak gora eta
behera mugi daitezen, zebra bide baten ondoan kokatzeko.

13.-Irudiko bi espeketatik zeinek


funtzionatuko du hoberen? Erantzuna
arrazoitu.

14.-Beheko piezak behatu. Automobilen motorretan oso arrunta da. Zein izan daiteke
bere izena eta erabilera ikertu. Adibide bezala, 4 denborako motorren balbulen
funtzionamenduaren eskema eskaintzen dizugu eskuin aldean.

8
Eszentrika: (Espeka)
Gurpil bat da, bere erditik pasatzen ez den ardatz baten inguruan biraka dabilena. Honek
mugimendu irregularra sortarazten dio.

Mugimendu irregular hori da behar duguna: motor baten mugimendu zirkularra


(birakakoa), zuzenean ( joan etorrikoa)
eraldatu behar dugu.

Inguratzeko zerra izan daiteke biraka


dabilen motor baten adibidea. Zerrak gora
eta behera egiten du.

Ariketak:
15.-Ondorengo pieza behatu eta beraren
abiadura eta mugimenduaren eraldaketa aztertu.
Zeintzuk dira mugimendu desberdinak?
Mugimendu bakoitzean, abiadura berdina dago?
Eraldaketa sortzen duen eszentrikoa identifikatu.

Biela-biradera:
Birako ardatz bati hurbil aplikatzen den bigarren
mailako palanka bat, biradera da.

Biradera, elementu zurrun edo berari loturiko


barra edo birakako (eszentrikoa, biradera, ...)
elementu bat da.

Ondorengo irudian, sistemaren zatiak eta bere


funtzionamendua behatu.

Biraderaren lekualdatzearen gehiengo eta


gutxiengo muturrak bere KARRERA finkatzen
duela kontutan hartzen badugu irudiko
sistemaren KARRERA zein izango litzateke?

9
Biela-biradera mekanismoak mugimendu
zirkularra zuzenera eraldatzea onartzen du eta
alderantziz.

Ariketak:
16.-Ondorengo marrazkian biela eta
biradera identifikatu:

Birabarkia:
Biradera (Manibela) batzuk elkartzen ditugunean ondorio anizkunak egiteko
BIRABARKI bat erabiltzen dugu.

Gasolinadun kotxe baten motorra 4 denboratakoa


da, nahiz eta gurpiletara pasatzen den bultzatzaile
lana batean bakarrik egin. (eztandakoa edo hirugarren denborakoa). Behatu denborak
zilindro baten barruan ( 4 dauzka)

Ariketak:
17.-Aurreko zilindroa berdina da baina 4 mugimendu ezberdinetan. Zenbat bira
denbora bakoitzean ematen ditu birabarkiak? (manibela, biela eta zilindroaren
pistoiarena da). Behatu eta osatu taula.
Denbora Zª Izena Birak
1 onarpena
2 konpresioa
3 eztanda
4 ihesa

10
18.-Betiko motor batek zenbat zilindro dauzka? Zenbat manibela
osatzen dute birabarkiak? Zein da manibela eta zilindro zenbaki
horren arrazoia? Irudia behatu eta erantzun:

Zilindro Zª …….. Manibela Zª ……

Behatu bolen irteera kontrolatzen duen tobera baten proiektua, edo


jostailu mugikor txiki batean, birabarki baten erabilpena.

Ariketak:
19.-Mugimendua birabarki baten bidez pasatzen den jostailuren bat diseinatu eta
ondoren jarriko duzun orri batean, bere diseinua egin.

Biela bat birabarki bati nola lotu:

Polea: (Txirrika)
Lehen mailan ikusi genuen bezala, poleak mugimendua eta indarra bidaltzeko gai da.
Normalean, gurpil baten itxura dauka baina artekaduna bertatik uhal bat pasatzeko eta
erdian zulo bat bira ardatz erabiltzeko.

Erabilpen anitzak dauzka baina aipagarrienak hauexek dira:

• mugimendua pasatu:
⇒ marruskaduraren bidez
⇒ abiadura murriztuz
⇒ abiadura biderkatuz
⇒ norantza aldatuz
⇒ norabidea aldatuz
• zamak igoz:

11
Marraskaduraren bidez:

Batzuetan espazio faltagatik, mugimendua pasatzeko uhal bat erabili beharrean


marruskaduraren bidez polea bat bestearen kontra jarriz lortzen da. Ondorengo irudietan
argi ikus dezakezu:

Abiadura murriztuz:

Eragile polearen erradioa eroalearena baino txikiagoa bada, abiadura gutxitzen doa,
baina mugimendu honekin, indarra lor genezake.

Transmisio erlazioa :
gidaria diametr
Transmisio erl. = -----------------------
gidatua diametr

Abiadura biderkatzen:

Aurrekoaren alderantziko egoera izango litzateke eta


formula berbera erabiliz. Irudia behatu:

Ariketak:
20.-8 eta 24 erradioko bi polea dauzkagu. Polea handiak txikitik tiratzen baldin badu
Zein izango litzateke transmisio erlazioa? Polea handiak minutuko 60 erreboluzioetan
biratzen badu, zein izango litzateke polea txikiaren birakako abiadura?

21.-Atea igotzeko sistema behatu.


Mugimendua murrizteko edo
biderkatzeko sistema bat da? Zergatik?

12
Batzuetan sistema batzuk behar ditugu balore ezberdineko abiadura
edo indarrak lortzeko. Hau gertatzen da, euren artean loturiko polea
multzoak eta ardatz batekoak erabiltzen ditugunean. Adibide
bezala, zure teknologia gelako zulatzeko makina:

Norantza aldaketa:

Uhal-transmisioa gurutzatzen
badugu, polea bien biraren
norantza kontrakoa izango da.
Sistema honek abiadura handitu
edo gutxi dezake.
Irudiak behatu:

Ariketak:
22.-Atea irekitzeko egin behar den motorraren mugimendua eta polea ezberdinena ,
gezien bidez markatu.

13
Norabide aldaketa:

Efekto hau marrazkadura edo uhalen transmisioaren bidez lor dezakegu. Ondorengo
irudiak behatu:

Ariketak:
23.-Birabarkiak 3000 bira/minutuka
biratzen badu, kotxeko alternadoreak eta
haizegailuak irudian agertzen den moduan
uhal eta poleen bidez loturik baldin
badaude, zein abiaduratan biratzen daude,?

24.-Polea bien artean zeinek biratzen du


azkarrago? Zergatik?

25.-Sistema honek funtzionatuko luke? Zergatik?

14
26.-Zeinek biratuko du azkarrago; ezkerrekoa, erdikoa
edo eskuinekoa? Denak norantza berdinerantz biratuko
dute? Erlojuaren orratzen mugimenduan oinarriturik,
polea bakoitza zein norantzan biratzen du?

Engranajeak:
Gurpila eta polea ondoren, engranajeak sortu ziren. Makinak
potentzia gehiago bidali behar zuten eta polea ez zen gai hori
egiteko. Beraz, hortzak jarri zizkioten poleei eta marruzkadura
egin beharrean, engranatzen zuen.
Gurpil eragileak pinoian sartzen ditu bere hortzak, mugimendua
bidaliz.

Era zuzenean engranatzeko, bien hortzen tamainua berdina izan


behar da. Hau, MODULOAren bidez neurtua eta finkatua dago. m = Dh
MODULOA hasierako diametroa () eta hortzen zenbakia (Z) Z

Moduloa, 1 izango balitz (gelan normalean


erabiltzen ditugun engranajeena) hasierako
engranajeak dituen mm-en beste hortz daudela.

Eta hasierako diametraoak, poleak edukiko zuena


izango zen, mugimendua bestearen (komunikatzen
den engranajea) marruskaduraren bidez, bidaliko
balu. . Irudia behatu:

Bere sinbologia ondorengoa da:

15
Poleak bezala, transmisioaren abiadura handitu edo gutxitu ahal ditzakete.
Transmisioaren erlazioa, formula honen bidez finkaturik dago:
Engranaje gidariarenaren hortz kopurua
Transmisio erlazioa = --------------------------------------------------
Engranaje gidatuaren hotz kopurua

Ariketak:
27.-Hiru bikote engranajeak behatu eta zein sistemakoak diren identifikatu:
biderkatzaile edo erreduktore eta bere zergatia.

Engranaje motak:

Amaigabea:
Mugimendua transmititzen da 90ºko ardatzen artean.
Hari helikoidal itxurako torlojo bat da eta hortz
bateko engranajea bezala hartzen da (nahiz eta luzea
izan). Abiaduraren sekulako erreduktorea da baina
ordea indarraren biderkatzaile handia ere (gogoratu
kotxeko gurpilak aldatzeko katua)

Bere erabilpen guztien artean irudian


agertzen dena aipa dezakegu.

Koroa:
Engranaje arruntena da. Mugimendua ardatz
paraleloen artean transmititzen da.

Konikoa:
Ardatz perpendikularren artean mugimendua
transmititzea onartzen du.

16
Beste engranaje mota batzuk:

HELIKOIDALA LINTERNA HIPOIDEA BARRUKOA

Ariketak: G
28.-G kremailera, norantz mugituko da?

Kremailera: (Mugimendu zirkularra zuzen batera bihurtu eta alderantziz)


Gurpil horztun bateko bira abiapuntu
moduan hartuz, beste gidari horztun bat
(kremailera) mugi daiteke. Norabidearen
arabera, kremailera aurrera edo atzera joango
da era zuzen batetan:

Sinbologia normalizatua erabiliz,


grafiko honen bidez sistemaren
funtzionamendua arakatu:

17
Eguneroko egoeretan erabiltzen den operadore mekaniko
horren erabilerak aztertu:

Ariketak:
29.-Operadore mekaniko honen beste hiru aplikazio ezberdin aipatu.

Katea:
Bi engranaje kontaktuan ez daudenean, mugimendua, batetik bestera bidaltzen da, euren
hortzetik engranatzen den kate baten bidez.

Poleetan bezala urrunduriko bi ardatz konektatzen


ditu:

Engranajeen erradioaren tamainaren arabera,


abiadura handiago edo gutxiago lortuko dugu.
Bizikletan gertatzen da:

Ariketak:
30.-Bizikletan, platerak 60 hortz dauzka eta atzeko gurpilaren pinoiak 30. Ziklista batek
10 bira minutuko egiten baditu, zenbat buelta emango ditu atzeko gurpilak? Atzeko
gurpilaren diametroa 80 zmkoa bada, zein da bizikletaren abiadura?

18
Torlojua:
Beste operadore bat da, mugimendu zirkularra zuzenean eraldatzen duena baina ez
alderantziz.

Alde batera edo bestera bira egiterakoan, torlojua aurreratzen edo atzeratzen da.
Operadore mota honen erabilgarritasun batzuk ondorengo irudietan ikus ditzakezu.

Ariketak:
31.- Behatu makina hau. Identifikatu torlojua eta bere funtzionamendua azaldu. Hau da,
ematen den pausu bakoitza eta lortzen dena, parte hartzen duten operadore mekanikoak
izendatuz.

32.-Argazkia behatu. Gure etxeko sukaldetan dagoen


tresna arrunt bat da. Torlojua identifikatu eta bere
funtzionamendua zatika azaldu.

Bazenekien, gehienetan lotzeko erabiltzen dugun


torlojua benetan plano inklinatu bat dela bere helikoide
itxuragatik torloju bihurtzen dena? Pisu batetik aurreko
edo ondorengo aldea PASO deritzogu (mm-etan) eta
buelta oso bat ematerakoan sortzen den aurreratze
zuzena (edo atzerapena) da. (mugimendu zirkularra)

19
Ariketak:
33.- Orri hauetan azaltzen ez diren operadore honen hiru adibide eman eta dagozkien
marrazkia egin.

34.-Atal honen hasieran mugimendu zirkularra


zuzen batera eraldatzen dela baina ez
alderantziz azaltzen genuen. Zergatik izan
daiteke? Pista moduan honako hau duzu: bira
asko ematen duen abiadura zirkular-angular
handia zuzeneko abiadura txikian bihurtzen
dela. Alderantziz, esfortzu handirik egiteko gai
da, adibidez kotxe bat igotzea bere gurpila
aldatzeko.

35.-Azaldu irudiko makinaren ibilera.


Erabili hiztegi zuzena azalpenetan-

Amaigabeko torlojuaren beste ezaugarri bat gurutzatzen diren bi


ardatzen artean mugimendua bidaltzea da. Baina gogoratu gidari
elementua beti torlojua dela eta ez engranajea.

20
Triketea:
Ez itzultzeko elementu bat da: nahi ez den
ardatz baten norabide aldaketa saihesten du.

Bere erabilpen arrunta, segurtasun mekanismo


bezala da.

Pendulozko erloju bat egin nahi baduzu, beharrezkoa


da operadore mekaniko hau erabiltzea. Ondorengo
diseinua behatu:

Kojineteak:
Brontzezko zorro batzuk dira, marruskadurarik ez
egoteko biratzen duen piezen artean jartzen
direnak.

Olioa lubrifikatzaile moduan erabiltzen da


elementuen artean pelikula fin bat sortuz eta modu
horretan ez dago higadurarik. (Automobiletan
botatzen den olioak, funtzio berdina dauka)

21
Errodamenduak:
Kojineteak bezala marruskadura murrizten duten
elementuak dira.

Arruntenak BOLENAK dira. Hauen kasuan


lubrikatzailea koipea da, olioa baino lodiagoa da.

Badaude beste errodamendu mota batzuk, konikoak


eta orratz-dunak.

Kardan giltzadura unibertsala:


Mugimendu bat bidali nahi baldin badugu, ardatzen norabide ezberdinetara, juntagailu
unibertsala erabiliko dugu, KARDANA.

22
SISTEMA MEKANIKOAK AZTERTZEN
Operadore mekanikoz osaturiko sistemak aztertuko ditugu. Euretan transmititzen diren
mugimenduak, dagozkien noranzko eta sistemaren erabilgarritasuna, identifikatzen eta
aztertzen saiatuko gara.

Ariketak:
36.-Zer gertatzen da A biradera eskuinerantz biratzen badugu? ( 2. kokapena)

23
37.-Motor batek erlojuaren noranzkora biratzen badu, intxaurra apur daiteke? Gezi
bidez mugimendu ezberdinen noranzko eta norabidea erakutsi:

38.-Asmatzaile honek esnatzeko erabiltzen duen sistema, zatika jarraitu. Aztertu ia


benetan funtzionatzen duen ala ez eta efektu-ondorioak identifikatu.

24

You might also like