Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Gatzen hidrolisia

Praktika honen helburu nagusia gatz disoluzioak neutroak, basikoak edo azidoak zergatik izan daitezkeen

ulertzea da.Horrez gain, ikasgelan landutako kontzeptuen aplikazioa ikusteko lagungarria izango da.

Hidrolisia urak beste sustantzia batekin duen erreakzioa da. Sustantzia hauek besteak beste gatzak izan

daitezke, uretan disolbatzen direnean berauen ioiak uraren ionizazioan sortzen diren H3O+ eta OH- ioiekin

konbinatzen direlarik. Ondorioz, uraren ionizazio orekaren desplazamendua gertatzen da, eta horrek pH

aldaketa dakar.

Azido edo base ahuletatik datozen gatzak, uraren eraginez hidrolizatzen dira baina erreakzioaren ionizazio

mailak, azido zein basearen ahultasun mailarekiko dependentzia izango du. Hala, azidoa edo basea

zenbat eta ahulagoa izan, hidrolisia orduan eta handiagoa izango da.
Materiala
:

Gradila

Saiodiak

Paper adierazlea

Koilaratxoa

Erloju beira

Beirazko haga
Erreaktiboak:

Ur destilatua

Sodio sulfatoa

Amonio kloruroa

Sodio kloruroa

Aluminio sulfatoa

Burdin (III) kloruroa

Sodio karbonatoa

Sodio azetatoa

Adierazleak: congo-gorria, metilo-laranja, tomasol, metilo-gorria,
fenolftaleina
GARAPENA
1.5 saiodi garbi hartu eta bakoitzean 10 ml ur destilatu gehitu.
2.Taulan adierazita agertzen diren gatzak saiodi hauetako bakoitzean
disolbatu, horretarako koilaratxoaren punta erabiliz.
3.Paper adierazlearen 5 zatitxo prestatu eta erloju beiraren gainean utzi.
4.Beirazko haga baten laguntzaz eta kontu handiz, disoluzio hauetako
bakoitzaren tanta bat hartu eta aurrez prestatutako paper adierazlearen
gainean gehitu.
5.Lortutako emaitzak behatu eta beheko taulan apuntatu.
6.Saiodi bakoitzean dauden disoluzioen 5 alikuota egin eta hauetako
bakoitzari adierazle ezberdin bakoitzaren tanta bat gehitu. Ondorioz
disoluzioak duen kolorea behatu eta taulan adierazi.

You might also like