Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

PRUEBAS DE ACCESO UNIBERTSITATERA SARTZEKO

A LA UNIVERSIDAD HAUTAPROBAK
Universidad Euskal Herriko JUNIO 2008 2008 EKAINA
del País Vasco Unibertsitatea

LENGUA VASCA Y LITERATURA EUSKARA ETA LITERATURA

AKUPUNTURA BIZKARREKO MINAREN AURKA

Akupunturako orratzak eraginkorragoak dira bizkarreko minari aurre egiteko,


betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino. Horixe da
Ekialdeko terapiaren eraginkortasuna aztertzeko Mendebaldean sekula egin
den ikerketarik handienaren ondorio nagusia. Milatik gora gaixok hartu dute
parte, eta 9.400 akupuntura saio ebaluatu dira.
Ikerketaren egileek Archives of Internal Medicine aldizkarian diotenez,
akupunturak aukera terapeutiko egokia eta eraginkorra eskaintzen die
medikuei bizkarreko minari aurre egiteko, albo-ondorio eta kontraindikazio
gutxi baititu. Emaitzak, izan ere, bikainak izan dira, zientzialariak
harritzerainokoak. Orratzak bestelako tratamendu tradizionalak -fisioterapia,
masajeak edo analgesikoak- baino eraginkorragoak gertatu dira. Akupuntura
jaso zutenen ia erdiak hobekuntza nabarmena izan zuten beste terapia
batzuk erabili beharrik gabe. Eta terapia konbentzionala hartu zutenen
artean, lautik batek baino ez zuen hobera egin.
Dena den, plazeboaren eragina ere baloratu beharreko kontua da. Ohiko
akupunturan, orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari, itxuraz bizi-
energia, qi izenekoa, kitzikatzen duten puntuetan hain zuzen. Baina gaixo
batzuei orratzak bizkarreko edozein lekutan jarri zitzaizkien nahiko modu
azalekoan. Eta akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan
zituzten.
Horregatik, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-
mekanismoa, eta superplazebo deitu diote. Horretan, eragin psikologikoak -
terapeutarekin harremana, teknikaz espero duguna ... eta fisiologikoak -
orratzek, edonon jartzen direla ere, minaren eta nerbio-sistemaren gainean
duten efektua- nahastuko lirateke. Behintzat, ezin uka daiteke orratzak
eraginkorrak direla bizkarreko mina kentzeko.
(Jabier Agirre. ARGIA.Moldatua)
A) ULERMENA ( 2 puntu)
1. Zein da Ekialdeko terapien eraginkortasuna aztertzeko egin den
ikerketarik handienaren ondorio nagusia?
2. Fisioterapia, masajeak edo antzeko tratamenduekin alderatuz,
zeintzuk dira akupunturaren abantailak?
3. Zer dela eta baloratu behar da plazeboaren eragina?
4. Zein teknika mota erabiltzen da ohiko akupunturan?

B) GAlA ETA LABURPENA (Gehienez 5/8 lerro) (2 puntu)

C) MOLDATU ESALDIAK (2 puntu)


a. Akupunturako orratzak eraginkorragoak dira bizkarreko minari aurre
egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.
Horixe da ikerketaren ondorio nagusia. (Ikerketaren ondorio nagusia da
... )
b. Emaitzak bikainak izan dira, zientzialariak harritzerainokoak.
(Emaitzak hain izan dira ... )
c. Akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituzten.
Horregatik, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-
mekanismoa. (Ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-
mekanismoa, ... )
d. Ezin uka daiteke orratzak eraginkorrak direla bizkarreko mina
kentzeko. ( ... eraginkortasuna ... )

D) IDAZLANA (25 lerro) (4 puntu)


Gaia: Terapia konbentzionalak eta terapia alternatiboak (ondorengo
gidoia garatu)
• terapia konbentzionaletan erabiltzen diren baliabideak eta
teknikak
• terapia alternatiboetan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak
• zure ustez, batak bestearekin alderatuz dituen alde onak eta alde
txarrak

You might also like