Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Abuztuko egun eguzkitsu eta idor bat zen.

Sahara basamortuan ume txiki baten


negarra entzun zen, bere izena Izar zen eta bera bakarrik zegoen, bueno bakarrik ez,
aldamenean margo arraro batzuk zituen, margotu egiten zuenean benetakoa bihurtzeko
botereak zituztenak.

Urte batzuen ostean, neskatila eder batean bihurtu egin. Begi marroiak zituen eta
ile luze marroitsua zuen. Nahiz eta bakarrik egon bihotz oneko neska alaia eta
dibertigarria zen. Inoiz ez zuen ezer ikasi baina bera azkar zamarra zen.

Izarrek ez zekien margo magikoak existitzen zirenik . Baina behin aurkitu zituen
eta gure eguzki sistema margotu zuen. Orduan lurra desagertu egin zen eta Izar Ilargian
bakarrik zegoenez , negarrez hasi zen. Ez zekien zer egin eta pentsatzen hasi zen:

- Badakit, Ilargitik buelta emango dut, ea zer aurkitzen dudan- esan zuen Izarrek.

Mapatxo antzeko bat aurkitu zuen eta irakurtzen hasi zen : “Izar, mundua bueltatzea
nahi baduzu, aztarna hauek jarraituz, makina bat aurkituko duzu eta makina horrekin lur
planetara bueltatzea lortuko duzu. Lehenengo aztarna hau da: zein da eguzkitik urrunen
dagoen planeta?”.

Izar pentsatzen hasi zen ea zein izango zen eguzkitik urrunen zegoen planeta eta
bere abestia kantatzen hasi zen: “Eguzkitik hurbilena Merkurio da, eta gero Artizarra,
hirugarrena gurea Lurra da eta laugarrena Marte, horiek dira, barne planetak; orain
kanpo planetak, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno azkena dena”.

- Nola helduko ote naiz Neptunorarte?- pentsatu zuen Izarrek bere artean-
Badakit! errima bat egingo dut Neptuno hitzarekin. Neptuno …. barruno, ez.
Ummm, kasuno … ez.

Eta horrela pentsatzen aritu zen denbora luzez, eta azkenean hitz egokia bururatu
zitzaion:

- Saturno !!!!! – oihukatu zuen Izarrek- ah, ah, ah, ah, …

Bat-batean, Neptunon agertu zen. Izoztuta zegoen Izar gaixoa eta Neptunotik
paseatzen zegoen bitartean, etxe txiki bat aurkitu zuen. Barrura sartzea bururatu
zitzaion, hotz handia egiten zuelako eta berotzeko. Etxe barruan arropa asko zegoen eta
Izarrek ahal izan zuen guztia jarri zuen , eskuak poltsikoetan sartuz.

Poltsiko batean paper zati bat aurkitu zuen. Eta hau irakurri zuen: “Joan Neptunoko
lekurik hotzituenera , lehenengo zatia aurkitu nahi baduzu”.

Izar etxetik irten zen leku hotzena non zegoen pentsatzen zuen bitartean.
Handik zebilela, gauza zuri bat ikusi zuen, mendi antzeko bat. Orduan, zulo erraldoi
baten barrura jausi zenean, hotz izugarria sentitu zuen, eta honela esan zuen:

- Hau izango da lekurik hotzena; lehenengo zatitik hurbil egongo naiz.

Zulo barrutik ibiltzen zegoenean, estralurtar bat ikusi zuen. Izar oso beldurtuta
zegoen eta are gehiago estralurtarra beragana joan zenean. Halako batean, estralurtarrak
esan zion:

- Neskatila, zer gertatzen zaizu? Nola duzu izena?

- Nireee hizkuntzaaa hitz egin aaahal duzuuu ?- galdetu zion Izarrek beldurtuta.

- Noski baietz, nik Txontxo dut izena- esan zion estralurtarrak.

- Niiire izena Izar da- erantzun zion Izarrek, dardarka.

- Mesedez, ez zaitez urduri jarri, nik bakarrik lagundu egin nahi dizut, zeren bila
zaude Izar?- esan zion Txontxok.

Izarrek orduan, gertatu zitzaion guztia Txontxori kontatu zion, nola eguzki sistema
margotu zuenean , Lurra desagertu zela eta Ilargian bakarrik agertu zela. Gero
Neptunora heldu zela eta bera aurkitu zuela. Orain tramankulu baten zati baten bila
zegoela esan zion, eta bere laguntza eskatu ere.

- Noski lagunduko dizudala. Nik atzo, leku batetik nenbilela kutxa bat aurkitu
nuen; badaezpada ez nuen hartu, baina uste dut zure tramankuluaren zati bat
izango dela. Nahi baduzu, bila joango gara.

Biak batera, kutxaren bila joan ziren. Kutxa aurkitu zutenean , ez ziren ausartu
zabaltzen, baina azkenean makil batekin zabaldu zuten eta barruan Izarrek behar zuen
zatia zegoen . Ondoren , Izarrek mapa berriro hartu zuen eta bigarren aztarna irakurri
zuen: “ duela gutxi arte planeta izan da baina bere tamaina dela eta, ja ez da”.

- Asmakizun bat da !!!! Oso erraza, Pluton da erantzuna- esan zuen Izarrek.

Bat-batean, Izar eta Txontxo biraka hasi ziren eta Plutonen agertu ziren.

Heldu bezain laster, konturatu ziren txikitzen hasi zirela, inurri baten tamainakoak
egin ziren. Harri batean zegoen zulotxo batetik sartu ziren eta barruan estralurtar bat
aurkitu zuten.

Estralurtarra hitz egiten hasi zen, baina Izarrek eta Txontxok ez zuten ezer ulertzen.
Orduan, estralurtarra Izar eta Txontxo hitz egiten entzuterakoan, bera ere euren
hizkuntzan hitz egiten hasi zen.

- Kaixo, ni Half naiz eta zuek ?- esan zuen estralurtar berriak.


Orduan Izarrek, aurkezpenak egin ondoren , Halferi gertatu zitzaien guztia azaldu
zion. Halfek esan zien bere emazteak aurreko egunean zati arraro bat aurkitu zuela eta
nahi bazuten emango ziela.

Bat-batean Halfen emaztea agertu zen eta aurkitutako zatitxoa eman zien. Zati
horren barruan beste papertxo bat zegoen eta honela jartzen zuen: “ Ez joan oraindik
hurrengo planetara, lehenengo urrezko arrautza aurkitu behar duzue”.

Halfen emazteak esan zien:

- Urrezko arrautza herriko museoan dago, eta ni harantz nindoan

- Eraman ahal gaituzu, mesedez ?- esan zion Izarrek.

- Noski baietz, etorri nirekin- esan zien Halfen emazteak.

Denboratxo bat pasata, museora heldu ziren. Urrezko arrautza museoaren sarreran
zegoen. Izar arrautza arretaz begiratzen zegoela, ikusi zuen arrautzak torloju bat
zeukala. Torlojua ukitzerakoan, tramankuluaren bigarren zatian sartu egin zen, eta
horrela Izarrek hurrengo planetara joateko pista hartu zuen; honela esaten zuen: “
Planeta honen izenean, zure izena dago”.

- Izar da nire izena, orduan planeta Artizarra izan behar du, zein erraza izan den-
esan zuen Izarrek.

Eta horrela, Artizarrean agertu ziren hirurak, Izar, Txontxo eta Half.

-Ze beroa, buuuuffffff!!!!!!- esan zuen Izarrek izerdi patsetan.

-Ezin dut hainbeste beroarekin pentsatu-Izarrek arropa guztia kentzen zegoen bitartean.

Mendi punta batean gaztelu bat ikusi zuten eta hirurek eskua eman zutenean elkarri,
hegan eginez, gazteluan agertu ziren. Mundu guztia lo zegoen, bat izan ezik. Pertsona
estralurtar arraro bat zen:

- Kaixo, nola zaudete? Ni oso ondo nago eta nire izena Lama da. Zuen izena nola
da? –galdetu zuen hirugarren estralurtarrak.

- Nire izena Izar da, hau Txontxo da eta hau Half- esan zuen Izarrek.

Honi ere Izarrek gertatutako guztia kontatu zion. Lamak esan zien gazteluko kanpai
dorrean, tramankulu bat zegoela eta gazteluko biztanle guztiek ukitu zutenean , lo geratu
zirela.

- Horregatik eskularruak erabiltzen badituzue hobeto izango da- esan zien Lamak.
Kanpandorrera joan ziren, eta han tramankulua hartu zuten eta zituzten zati
guztiekin, tramankulua osatzen hasi ziren. Orduak eman zituzten hau egiten, baina
azkenen lortu egin zuten . Haien aurrean, bat-batean maitagarri bat agertu zitzaien:

- Izar, oso ondo, zure betebeharra lortu duzu, eta saria lurrera bueltatzea izango da
eta baita margo magikoak erabiltzea. Baina badakizu, kontu handiz erabili- esan
zion maitagarriak.

- Eskerrik asko maitagarri, baina beste mesede bat eskatu ahal dizut?- esan zion
Izarrek . -Nire lagunak , Txonto eta Half eta bere familia osoa pertsonak
bihurtzea, horrela munduan ez naiz bakarrik egongo.

Maitagarriak Izarrek eskatutakoa egin zuen. Lurra berriro ere agertu zen eta Izar,
Txonto eta Half hara joan zirenean, beraien lagunak eta familiak aurkitu zituzten.

Handik aurrera, Izar jendearentzako bizilekuak margotzen hasi zen, dohainik.

Izarrek , nahiz eta lagun asko izan, familia baten beharra zuen. Berak nahi zuen
familia margotzen hasi zen, aita, ama, eta ahizpa txikitxo bat.

Orduan bai, Izar zoriontsu baino zoriontsuagoa zegoen, bere familia eta lagun
guztiekin.

HORRELA SORTU ZIREN MUNDUKO GIZAKIAK.

You might also like