Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Mikel Laboari

Aideko etorri duk hitaz galdezka Mikel


eta guk, irribarrea ahoan
bentako arrosa eta krabelinetan
ibiliko hintzela esan zioagu

Haltzak ez dik bihotzik


ez gaztanberak hezurrik
ez zian inork uste hegorik gabe egan egin zitekeenik

Sagar gorriak dilindan


zozo beltz bat kantuan
hator berriro gure artera
amets zaharrak berritzera

Izarren hautsa egun batean


bilakatu zuan bizigai
orduz gero gabiltzak tematuta
humanoen mundua
humanoago egin guran

Eguzkiak urtzen ditik goian


inurri baten galderak Txepetxen liburuaren aurrean
lurralderik gabe eta hizkuntzarik gabe
ez garela gu izango
ulertzetik sentitzera ez ote
eman beharreko pausoa?
Ez naik izutzen negu hurbilak
ilun betezko ortzemugan
garelako ari emeki ehuntzen
euskaratik eta euskaraz
amets txikien oihala
gu sortu gintuan enbor beretik, Mikel
sortuko dituk besteak.

eta horrela ABtik BAra ibilbidean


goazak aurrera
eta amodioa eta elkartasuna
eta ametsak eta ilusioa
sortuz ta sortuz
geure izena
izanari ongi errotuz.

Isabel Diaz

You might also like