Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

1.

HANSEL ETA GRETEL SARRERA

MUSIKA
Abestia: Goibel

Galtzagorriak gara ta beti kantatzen

Oihuka gabiltza lehertu arte

Ni marmartia

Ni beldurtia

Txantxazalea

Ta ni tripontzia

Etorri eta
Ez zara aspertuko
Ez ez ez ez zara aspertuko
Ez ez ez ez zara aspertuko

Baso honetan dena da flipatzekoaa


Goazen gure festa hasi da eta

Hansel eta Gretel gaurko dugula…


Ea noiz agertzen den ipuin kontalaria
Ipuin kontalaria ipuin kontalaria

NARRAZIOA

Nerea: Bueno bueno zer pentsatuko dute gaurkoan gure haurrek. Hona ipuinak
entzutera etortzen gara eta seriotasunez egiten dugu. Horretarako eseri beharko duzue
lehenengo, eta bigarren ixilik egon belarriak zorroztuta.

Marmartia: nik ez dakit ur azpian ere ixilik egoten


Tripontzia: ur azpian nola hitz egiten da?
Beldurtia: baina ur azpian ez dago oxignorik. Ai ammmaaa! Ze beldurra!
Txantxazalea: Horrela hitz egiten da (Itxurak egiten)

Nerea: IXO!!! Ipuina hastera doa. Aspaldiko garai batean hemendik ez oso urruneko
baso batean egurgile bat bere bi seme-alabekin bizi zen. Hauen bizimodua basoan egurra
jasotzea zen eta egurgileak basotik hurbil zegoen herriko biztanleei saltzen zien. Egunak joan
eta egunak etorri, ikatza agertu zen eta gero eta gutxiagok erabiltzen zuten egurra berotzeko.
Egurgileak gutxiago, baina bizitzeko beste irabazten zuen.
Egun batez basoan umeen desagerketa misteriotsuak hasi ziren.

Herriko biztanleek egurra ez erostea erabaki zuten eta gainera maltzurrenek egurgileari
desagerketa horiek leporatu zizkioten, benetan ogro bat zela esanez.

Gutxika gutxika egurgilea eta xeme-alabak bakarturik geratu ziren. Jatekoa bukatu
zitzaienean seme-alabak gosez hilko zirela jabetu zen, egoera hori luzatuz gero. Orduan
herrikoei gutun bat idaztea bururatu zitzaion seme-alabentzat babesa eske, gosez hil ez
zitezen.

GUTUNA
MUSIKA
Abestia: Txoriak txori

Egurrak salduko banizkie

Hauxe izango nuke.

Ez nituen utziko.

Bainan honela.

Ez dute mokadurik hartuko

Eta ni bakarrik egongo naiz.

HANSEL ETA GRETEL ESNATU


MUSIKA
Abestia: Ilargia

Greteltxo esnatu zaitez

Gosez hiltzen naiz ni

Txorizo edo pernila

Odolostea ere.

Nana nan anan anan esnatu

Saltxitxa goxoa

Indabak edo pure


Haurrak hau jakitean, bidea ogi-apurrekin markatzearen erabakia hartu zuten, honela etxerako
bidea aurkitu ahal izango zuten.

Aitak agur esan zien eta hirurontzat bizimodu hobearen bila abiatu zen.

Haurrek itzuli nahi izan zuten baina ordurako txoriek ogi-apurrak Janda zituzten.

Goibel basoan galdurik zebiltzalarik, atso batek aurkitu zituen eta gozokiz eta txokolatez
egindako etxera eraman zituen, hor bizi baitzen.

Neskatila atsoaren benetako asmoez laster ohartu zen.

Sorgin gaiztoa zen benetan.

Sorginak umeak loditzea zuen helburu, geroago jan ahal izateko, baina neskatilaren
buruargitasunak atzeratu zuen.

Aitak seme-alabak herrira ez zirela joan jakin zuenean, etxi-etxian hauen bila hasi zen.

Azkenean Sorgina aurkitu zuen, umeak jateko zorian zegoela.

Egitasmo horretan sorginaren erratzak lagundu zion egurgileari. Alde batetik, erratza hegan
egiteaz nekatuta zegoen eta bestetik, sorginaren maltzurkeriak nazkatzen zizkioten, horregatik
ez zuen zalantzarik egin.

Azkenik herriko biztanleek egurgilearekiko hankasartzea onartu zuten eta bere balentria
eskertu zioten.Guztiak zoriontsuak izan ziren eta goserik ez zuten izan sekula santan

You might also like