Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Geografiako ariketa praktikoei buruz zehaztapen batzuk:

I.go Blokea: Marko politikoa

1go. ariketa. Espainiako Mapa politikoa (Autonomia-erkidego eta Probintzien


kokapena).
2. ariketa. Euskal Herriko Mapa politikoa (Autonomia-erkidego eta Lurralde
Historikoen kokapena)
3. ariketa. Europar Batasunaren Mapa politikoa (Herrialdeen eta bertako
hiriburuen kokapena eta Europar Batasunerako sarrera data).

II. Blokea- Inguru naturala

4. ariketa. Espainiako mapa litologikoaren iruzkina.


- Mapa hau Batxilergoko Geografia testuliburu denetan agertzen da.
5. ariketa. Espainiako erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean.
Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko duen idatzizko legenda
egitea.
- Mapa hau Batxilergoko Geografia testu liburuetan agertzen da. Ondorengo helbidean
kontsultatu eta deskargatu daitekeen mapa hipsometrikoa ere erabil daiteke:
(http://www.ign.es/espmap/mambiente__eso.htm)
6. ariketa. Euskal Herriko erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean.
Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko duen idatzizko legenda
egitea.
- Geografiako eskuliburuetan ariketa hau egiteko oinarrizko materiala izan daitekeen
Euskal Herriko mapa hipsometrikoak agertzen dira.
7. ariketa. Klimogramen eta dagozkien landaretza mota desberdinen iruzkina.
8. ariketa. Espainiako ibai nagusien (ibaiadarrak ere), arro eta isurialde
hidrografikoen kokapena.
- Mapa hau Batxilergoko Geografia testu liburuetan agertzen da. Pentsatu da ez dela
nahikoa ibai nagusiak soilik kokatzea baizik eta ibaiadar garrantzitsuak ere kokatu
behar dira.
Lokalizatu beharreko ibai nagusi eta ibaiadarrak ondoko hauek dira:
Kantauri aldeko isurialdea eta Iparmendebaldea: Bidasoa, Deba, Nerbioi, Pas, Nalón,
Narcea, Navia, Eo, Tambre, Ulla, Miño eta Sil.
Atlatikoko isurialdea: Duero ( Arlanzón, Pisuerga, Carrión, Esla, Adaja, Eresma eta
Tormes); Tajo (Henares, Jarama, Alberche, Tiétar, eta Alagón); Guadiana (Cigüela,
Záncara Zújar); Guadalquivir (Guadalimar, Genil); Tinto eta Odiel; Guadalete.
Mediterraneo isurialdea: Ebro (Ega, Arga, Aragón Gállego, Cinca, Segre, Jalón,
Guadalope); Lobregat; Mujares; Turia; Júcar; Segura; Almanzora; Andarax;
Guadalhorce.
9. ariketa. Euskal Herriko ibai nagusien eta isurialde hidrografikoen kokapena
mapa batean.
- Pentsatu da ondoko ibaiak lokalizatzen jakin behar dutela:
Euskal Herria kontinentala (Adour, Errobi).
Penintsulako Euskal Herriaren atlantikoko isurialdea (Bidasoa, Urumea, Oria, Urola,
Deba, Artibai, Lea, Oka, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagoa).
Euskal Herriaren mediterraneoko isurialdea (Zadorra, Baia, Arakil, Ega, Arga, Aragon,
Ezka, Zaraitzu, Irati)

III. Blokea- Populazioa

10. ariketa. Espainiako demografia-erregimenen bilakaeraren grafikoaren


iruzkina (1886 urtetik orain arte)
11. ariketa. Espainiako migrazio-saldoen maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan migrazio-saldoen mapak lurraldeen arabera
eguneratuta agertzen dira, (XXI. mendea).
12. ariketa. Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoen
maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2008. urteari dagozkion mapak agertzen dira
Autonomi Erkidegoen arabera. Komenigarriagoa ikusten da probintzi edo lurralde
mailako mapak lantzea eta horretarako 2008ko eredu bat eransten da.
13. ariketa. Espainiako edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoko adin piramideen
iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2008. urteari dagozkion piramide eguneratuak
agertzen dira.

IV. Blokea- Hiri-sistema

14. ariketa. Hiriburu bakoitzeko planoa (Selektibitate azterketan Lurralde


Historikoaren araberakoa izango da, bakoitzari berea): hiri-sail eta sail-atalen
mugaketa, idatzizko legenda egitea eta beraren iruzkina.
15. ariketa. Espainiako hiri-hierarkia maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan mapa eguneratuak agertzen dira. Balio dezake
baita ere ondorengo helbidean agertzen dena:
(http://www.ign.es/espmap/espacios_urbanos_bach.htm)
16. ariketa. Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-hierarkia maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2006. urteari dagozkion mapa eguneratuak
agertzen dira.

V. Blokea- Jarduera ekonomikoen eragina

17. ariketa. Espainiako nekazaritza-paisaien maparen iruzkina.


- Mapa hau Batxilergoko Geografia testuliburuetan aurki daiteke.
18. ariketa. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaien maparen
iruzkina.
- Mapa hau ondorengo liburuan aurki daiteke: Geografía del País Vasco, Ed. Nerea.
(2008), Ruiz Urrestarazu, E; Galdos Urrutia, R.
19. ariketa. Espainiako industria-eremuen eta industria-garapen ardatz
potentzialen maparen iruzkina.
- Mapa hau Batxilergoko Geografia testuliburuetan aurki daiteke.
20. ariketa. Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enplegu dentsitate maparen
iruzkina.
- Mapa hau, 2006 urteari dagokionez, ondorengo liburuan aurki daiteke: Geografía del
País Vasco, Ed. Nerea.(2008), Ruiz Urrestarazu, E; Galdos Urrutia, R.
21. ariketa. Espainiako errepide-sare maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2008. urteari dagozkion mapa eguneratuak
agertzen dira.
22. ariketa SELEKT: Espainiako trenbide-sare maparen iruzkina.
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan mapa eguneratuak agertzen dira.

OHARRA: Ondorengo helbidean Batxilergoko Geografia gairako material


interesgarriak aurki daitezke. Merezi du kontsultatzea:
http://www.ign.es/espmap/bachillerato.htm

2009ko ekaina

You might also like