Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

1) Zein izan zen Frantziako iraultzaren eragina Iparraldean?

Errepublikar izpiritua
ezartzea, elizaren aurkakotasuna, euskal hizkuntza eta kultura debekatzea,…
Beharrezkoa zen foruen ezabaketa? Zergatik?

Frantziako Iraultza baino lehen, Ipar zein Hegoaldean aniztasuna zen nagusi.
Frantziako Luis XVI-k zein Espainiako Carlos IV-k feudalismoan oinarritutako
legitimitatean oinarritzen zuten euren boterea. Errege hauek ez zuten estatu
bat agintzen; Jaungoikoak aukeratu pertsona hauek jabetza batzuk zeuzkaten;
eta lurraldeak eta eurei atxikitako gizon emakumeak jabetza batzuk ziren eta
saldu, erosi, lapurtu, konkistatu, seme alaben artean banatu, trukatu, aldatu
eta nahi zuten guztia egin zezaketen. Hori bai, Errege batekin zein bestearekin
pertsona talde horiek mantentzen zuten euren tokian tokiko egitura
ekonomikoa, politikoa eta jendartekoa. Kaleko eta lurraldeko jende gehienari
nahiko berdin ematen zion Romanov, Habsburgo, Borbon edo Estuardo
erregea izateak; batekin zein bestearekin euren bizimodua berdintsua izango
zen eta.

Mundu guztiari ez, merkatariak interes propioak sortzen ari ziren XVI mendetik.
Euren ideologia (Ilustrazioa, unibertsitateak...) eta ahalmen ekonomikoa
(Colbert, Ustaritz...) zeharo osatuta zegoen XVIII mendean. Botere politikoa
baino ez zuten falta eta Frantziako Iraultza zela medio, lortuko zuten. Merkatari
hauek Euskal Herrian daude... betidanik. Baiona, Donostia eta Bilbo ohiko hiri
merkatariak izan dira; seguronean erromatar garaian ere merkataritzan
jardungo zuten hiri hauetako zenbait biztanlek.

XVIII mendean euskal merkatari hauek, nahiz eta nazioartekoak izan, mendeak
eman zituzten hiri hauetan, ikusten zuten jende gehiena antzinako egoera
batean (hemendik aurrera Lege Zaharra deituko dioguna) bizi zela eta tokian
tokiko aniztasunak merkatarien beraien negozioak oztopatzen zituela. Amerika,
Afrika eta Asiako “negozio” oparoetan sartuta, Europa osoko aniztasunak eta
tokian tokiko ezberdintasunak eragozten zuten merkatariek nahi zuten
“desregulazioa”.
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


Iraultza bitartean hamaika proposamen eta une interesgarri eta esanguratsu
gertatu ohi dira; Garat anaien proposamena “Fenizia Berria” bezalako
gogoetak, Osasun publikorako komite iraultzaileak, milizia nazionala herrikoiak
eta abarreko aurrerakuntza teorikoek iraupen puntuala izan zuten bai Frantzian
bai Espainian. Dena den, emaitzak argi agertzen zaizkigu: merkatariek eta
euren artean sortutako aristokrazia industrial berriek Europako lurrak (Dukat,
Jaurerri, Markes, Foru, Ordenantza) antolatuko dituzte euren interesak
babestuko zituzten estatu-nazio “aukeratuak” zirela medio.

Zer dakar aldaketa honek? Errepublikar izpirituak agnostizismoaren alde jotzen


du elizaren kalterako. Izan ere, elizak beti joko du XIX mendeko iraultza burges-
liberalaren kontra; horretarako tokian tokiko libertateetan sustraitzen saiatuko
dira (gogora dezagun berrehun urte arinago tokiko “libertate” edo
ezberdintasunak zeharo desagertuak izan ziren inkisizioia-eliza zela medio) eta
Euskal Herrian, hein batean, lortu ere bai. Garaiko pentsamendua: Lege bat
denontzat, Kultura bat denontzat eta nazio estatu bat denontzat (bandera).
Estatu honek berdintasun legala ezarri nahi du eta ezberdina den guztia, nahiz
eta ona izan (Victor Hugo, euskal kulturaz hitz egitean) desagertuko da.
Batzuetan pena handiarekin.

Frantziako Iraultzarekin batera Ipar eta Hegoaldearen arteko muga sendotzen


da, gero eta inpermeableagoa edo gaindi-gaitzagoa izango da (ejertzitoa,
aduanak, txibatoak, espiak, mugalariak, estraperloa...). Iparraldean,
Errepublikanoek Baiona eta bere interland erabiliko dute hiri handietako (Paris,
Burdeos, Marseilla, Maastricht...) inpultsoa bideratzeko eta nahiko erraz
menderatuko ditu barrualdeko lurrak eta herriak. Frantziako garaiko erregimen
liberalak nahiko botere eta denbora zeukan tokian tokiko ezberdintasunak,
Frantzian oso ugariak zirenak, deuseztatzeko. Horretarako estatuak hiru tresna
nagusi zeuzkan: milizia, administrazioa eta hezkuntza sistema (1947an Israelek
berdina egin zuen). Egungo Iparraldeko egoera administratibo kulturala oso
lotuta dago urte haietan hasitako prozesuarekin. Erresistentzia handiak agertu
dira, agertzen dira eta agertuko dira. Tamalez, erresistentzia hauek oso lotuta
egon dira oso eliz atzerakoiarekin eta Frantziako estatua arduratu da Ipar
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


Euskal Herrian administrazio publikoetako karguetan bertoko pertsona prestatu
eta, hainbat kasutan, egokiak izateaz. Aitzitik, Hego Euskal Herrian bigarren
faktore hau ia ia ez da existitu.

XIX mendean zehar, Frantziako botere zentralista eta zentralizatzailea sendotu


bitartean, euskal mundu nekazaria izugarrizko krisian sartzen da, nondik ez den
aterako sekulan. Tokian tokiko arau protekzionistak kenduta, tokiko merkatuan
Polonia, Bordele, Tierra de Campos eta abarretako lurraldeetako laboreak
merkeagoak ziren, bertan produzituak baino. Nekazaritzaren krisi hau Iparralde,
Hegoalde zein Europa osoan agertu da. Tokiko arau protekzionistak kentzeko
joera Europa osoko prozesua da eta bere ondorio zuzenak izango dira gaurko
estatuak.

Ikusten dugunez, nazio-estatua sortzeko prozesu honekin batera, Europan


sekulan gertatutako migraziorik handiena ematen da. Europako lurrek eta
estatu merkantilistek botatako milioika nekazari Ameriketara joan ziren, behinik
behin. Iparraldeko biztanleen heren bat joan zen migraziora eta ez zen itzuli.
Prozesu honetan, Baionak eta Pauk ikusten dute euren egoera sendotzen dela
astiro degeneratzen doan interland oraindik euskaldun batean. I Mundu Gudaz
geroztik, migrazio prozesua egonkortzen da eta euskararen atzerakada ere oso
nabaria izango da.

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


2) Zein izan zen eragina Hegoaldean? “Independentzia gerra”, iraultza
burgesaren porrota, errege-eliza-burgesia aliantza…

Hegoaldeari dagokionez, merkatariak Bilbo, Donostia eta Iruñean daude eta,


kasualitatez, Borbon familiaren eta bere Gortearen bizkar-hezur
administratiboak dira: Floridablanca, Arriquivar, Ustaritz, ea. Merkatari hauek
Espainia estatu-nazioa sortu nahi dute Frantziaren eredua segituz. Euren
zalantza nagusia da ea errepublika edo erregetza aukeratuko zuten. Flirteo
errepublikano batzuen ostean, merkatariek eta aristokrazia zaharrak formula
berriak asmatuko dituzte erregetza zaharra iraunarazteko; tamalez, egunera
arte iritsi dena.

Dena den, Hego Euskal Herrian oso gutxi dira merkatariak, nahiz eta botere
handia izan, eta asko eta asko dira baserritar eta nekazari zintzoak, ola eta
tailerretako aurre langile eta patroi prestuak, marinelak (bukolismo pixka bat;
dena den, Peru Abarka edo Azti Begiak irakurtzea ez legoke bat ere txarto).
Lau mendeko “bakea” izan ostean, Euskal Herriko herriek egitura konplexua
zuten bai produkzio arloan, bai egitura sozio politikoan, bai kultura eta
gainegitura mailan. Hala eta guztiz ere, ez zuten inolaz ere pentsatzen estatu
bat osatu behar zutenik. Ez zuten ideia hau garatzen. Herriaren pentsamendu
sinplean, erregetzak, jaurerriak, estatuak eta abar txarrak ziren haiek gozatuko
ez zituzten zergak ezartzen zituztelako. Zeharo ezberdina zen eskolako maisu
maistrentzako dirua ateratzea, adibidez, edo erregeak ez dakigu non ez dakigu
zein guda ordaindu behar izatea. Eta hauek ziren nagusi zergetan. Herriko
jendea oso zuhurra zen horretan. Emandako hitzak (foruak) bete behar ziren,
bestela zergak kobratzeko arazoak agertzen ziren eta.

Hala ere, Bilbo, Donostia eta Iruñeko merkatariek Madrileko inpultsoan


oinarrituta boterea eskuratu zuten eta euren negozioak oztopatzen zituzten foru
zaharrak kendu egin zituzten. Bide honetan merkatariek sozio onak aurkitu
zituzten sortu berria zen industria garaikidean. XIX mendearen lehenengo
erdian Euskal Herrian bi produkzio modu ari dira borroka bizian: alde batetik,
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


baserritar- nekazari mundua (herriko eliza sartuta biztanleen %80) eta, beste
aldetik, kapitalismo garaikidea gure kasuan merkatari, industriari eta aristokrata
batzuen arteko aliantza. Zerrenda honetako familia aberatsak (aristokrazia) ez
dira hainbeste eta egun arte iritsi dira gure artean. Dena den, biztanleen %20
bat euren alde zegoen; batez ere hiriburuetan eta herri industrialetan. Txahok
zioen bezala, hil ala biziko guda izan zen eta nekazari mundua ez zen berriro
burua altxatuko Hego Euskal Herrian. Hurrengo berrikuntza ideologikoak
anarkismo eta sozialismoaren eskutik iritsiko zaizkio XX mendearen hasieran goi
eta behe Nafarroan.

Euskal kultura nekazaria desagertzen hasten da eta euskal hiriko kultura hasten
da sortzen. Ehun urteren buruan hezkuntzak, miliziak eta administrazioaren
zentralizazioak bere helburuak lortzen dituzte eta Iparraldeko egoera Frantziako
gainontzeko herrialdeekin homologatzen da. Hegoaldean, Frantzian bezala,
milizia, administrazioa eta hezkuntza sistema hizkuntza eta pentsamendu bakar
batean ematen da, uneko espainiar konstituzioak edo gutun emanak esaten
dutena. Frantziako Errepublikan ez bezala, Borbonen Erreinuan sarritan arautzen
zena ezin zen aplikatu diru publikorik ez zegoelako. Dena den, urte hauetako
euskararen gainbehera oso nabaria da Hego zein Ipar Euskal Herrian.
Pentsamendu “moderno” bat hizkuntza “kulto” batean. Arerio honen aurrean,
Lege Zaharreko euskal kultura nekazariak ez zeukan zer egiterik. Eliz rekalzitrante
batek bahiturik, euskal kultura lokartu zen nazionalismoa agertu arte. XIX
mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran hiri eta herrietan sortzen ari
den euskal kultura ez da nekazaria, ezta aristokrata ere; burges kutsua duen
klase berri bat da, non Sabinoren nazionalismoa sustraituko den. Garaiko
nazionalismo eta sozialismoaren arteko aurre ikusiak oso nabariak dira. 1931ko
errepublikara itxaron behar dugu elkarren arteko eragin baikorrak sortu arte.

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


3) Zeintzuk dira emakumezkoen aldarrikapenak eta jokabideak Iraultzan?
Emakume “ilustratuen” ondoan, zein da emakume langileen estatusa, lan-
egoera…?

Lege Zaharrean emakumearen bizitza eta genero estrategiak zeharo


inbisibilizaturik agertzen zaizkigu. Zenbait emakume alargunez izan ezik, gutxi
dira, ezer gutxi dakigu gainontzeko emakumeez. Lan banaketari dagokionez,
generoak izugarrizko pisua du eta, adibidez, soldadu egin ziren emakume
gutxirekin hainbat eta hainbat ipuin, kanta eta erromantze agertu ziren. Honek
esan nahi du nork bere lan “genero-patua” gaindituz gero, eragin handia
zeukala jendarte osoan. Euskal familia nekazari klasikoan, emakumeari
amatasuna eta familiaren elikadura eta oinarrizko hezkuntza zegozkion.
Jarduera hauen artean, kasu askotan etxeko produktuen merkatarizazioa ere
bazegoen. Sarritan agertzen zaizkigu emakume saltzaileak: ortuariak, arrainak,
ogia, oilaskoak, arrautzak... Oso emakume gutxi kenduta, ez dute hezkuntza
erregelaturik jasotzen eta gehienak “Primeras letras” delakoarekin
konformatuko dira. Bertan, katekismoarekin batera irakurtzen eta idazten
ikasten zuten. Mutikoekin konparatuta, abilidade hauek ez ziren asko
baloratzen emakumeengan. Mutikoek, berriz, ondo irakurtzen eta idazten ikasiz
gero, ofizio segurua zeukaten. Baina ez zen normala. XVIII mendeko
demografoek, hazkunde autorregulatua adierazten dute euskal gizarte
atlantikoan. Urte hauetako ezkontzak nabariki atzeratzen dira hazkunde
naturala murriztuz. Zaila da jakiten ea hauxe emakumezkoen estrategia zen
edota premutasunaren ondorio bat baino ez.

Guda garaian eta nekazaritzaren krisian sartuta, agertokia aldatuko da guztiz.


Nahiz eta iraultza garaietan emakumeek izugarrizko garrantzia izan eta hainbat
ekitalditan protagonista nagusia izan, emakumeek ez dute berdintasunik
lortuko ez da urrutik ere. Egia bada ere, hainbat aurrerakuntza gertatzen
badira; besteak beste, emakumeek hezkuntza erregelatua jaso ahal zuten;
jendartean agertzen ziren eta hainbat ekitaldi politikoetan parte hartzen zuten,

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


batez ere, gizonezkoen borroka izpiritua igotzeko; jendartean emakumeak
bizimodu propioa eraman zezaken, batez ere XX mendearen hasieratik bere
familiak dirua eman eta egoera onartuz gero. Jakina, hauxe ez zen emakume
gehienen egoera.

Nekazaritza krisiak milaka gizon emakume bota zuen baserrietatik. Baserria


pobretu zen urte gutxitan eta sosa batzuen truke gizon emakumeak hasi ziren
lanean. Lurraldean ez zegoen lanik eta hirietara jo zuten. Urbanizazio prozesuak
atzerapen nabariak ekarri zituen emakume askorentzat. Lehenengo eta behin,
hainbeste gizon emakume agertu ziren hirietan ezen oinarrizko lanaren prezioa
nabariki jaitsi egin baitzen. Ibaizabaleko sirgaren kasuan, emakumeak ziren
euren lan indarra mandoena eta idiena baino merkeagoa zen eta. Berdina
esan dezakegu kaietako zamagile edota meatzetan minudeoan eta garraioan
ibiltzen ziren emakumeen gainean.

Herriko eta familiako egituratik kanpo, ezkontzatik kanpoko umeak ugaldu ziren
nabariki. Nahita ez, ezkontzatik kanpoko seme alabek amaren desgrazia
zekarten. Ondorioz, herri bakoitzak Miserikordia bezalako zerbitzu bat antolatu
behar izan zuen; dena den, jaiotze inguruan hiltzen ziren umeen portzentaia
laurden batekoa zen eta eskualde pobreetan, Barrios Altos delakoetan, heren
batekoa. Egunez egun handitzen ari ziren Bilbo bezalako hirietan prostituzioa
ugaldu zen bai manzebietan (gizon aberats batek emakume bat mantentzen
zuen pisu de soltera batean) bai kaleetan (potrero edo moubleetan). XIX
mendearen bukaeran, milaka euskal nekazarik atzerrirako bideari ekiten dioten
bitartean, milaka langile eta meatzari datoz euren herrialdeetatik meategietan
lab egitera. Azkenean, Bizkaiko aristokraziak burdin mendiak eskuratu ostean,
ustiapen trinkoari ekingo dio. Milaka gazte horiek ez zeukaten non jan, non
arropa garbitu, non lo egin, norekin hitz egin... Langile berriek sortutako giro
hartan Pasionaria bezalako emakumeak agertuko zaizkigu, euren klasearen
gaineko kontzientzia zehatza izango zutenak. Dena den, Errepublikara arte
itxaron behar dugu emakumeek boza ematen ikusi arte.

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


4) Zelan aztertu elementu hauen arteko harremana: karlistak, foruen aldeko
babesa, klase sozialak, iparraldearen egoera…

Foruak edo administrazio autonomoak galdu ziren. Gudak eta gero, akordio
eta besarkadetan herriek eta Batzar Nagusiek izandako jendartearen botere
egituratzaile nagusia galtzen da eta bertoko aristokraziak eskuratuko du
Espainia mailako botere militarrean oinarriturik. Maila politikoan agertzen ez
den antolakuntza azaltzen zaigu soldaduskaren kontrako borroka zibilean.
Milaka gazte ibili ziren iheska espainiar soldaduskari. Bien bitartean “ismoak”
sortzen hasten dira euskal jendartean arrakasta ezberdina izanda. Karlismo
klasiko bat zegoen “Dios, Patria, Rey” delako lemapean nahiko hedatua,
nazionalismoa sortzen da Bilbon “Jaungoikoa eta Lege Zaharra” lelopean,
sozialismoak klase borroka ekarriko du, komunismoak nazioarteko
proletalgoaren borroka planteatzen du eta anarkismoak bere ekintza zuzena.
Ismo hauek arrakasta gehiago edo gutxiago izango dute aristokraziaren
ideologiak garaile agertzen diren garaiko hauteskunde ez demokratikoetan:
zentsitarioak ziren, emakumeek ez zuten botorik... Urte hauetan bertoko eta
kanpoko proletalgoa indarrak biltzen hasten da presentzia instituzionala duten
alderdi politikoetan. Errepublika iritsi arte ezin daiteke izan inolako demokraziarik
zegoenik eta arazoak agertzen zirenean guardia zibilak edo ejertzitoak eurenak
egiten zituzten ordena publikoari eusteko

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net


5) Kapitalismoaren produkzio moduaren indartzea zelan gertatzen da Euskal
Herrian?

1794z geroztik Hego Euskal Herriak guda dinamika jasaten du. Guda eta bakea
tartekatuz, Lege Zaharreko euskal mundua desagertzen hasten da oinazearen
artean. Gudaren aurpegi ilunenak agertu zituzten bandoi biek. Zigor eta
eskarmentu hitzek euren zentsu garaikidea eskuratu zuten. Guda eta zigorra
zela medio, hobekuntza nabariak lortu zituzten aristokrata garaikideek (Ibarra,
Oriol, Chavarri...). Espainiako indar militarretan sustraiturik, familia hauek Euskal
Herrian sekula ez ezagututako aberastasuna eskuratu zuten.

Herri sailak, elizaren lurrak eta meategiak desamortizatu zituzten guda gastuak
ordaintzeko. Kasualitatez aipatutako aristokraziak guda gastuak bermatu zituen
eta kobratu nahi zuen. Gogora dezagun nekazaritza mundua krisi
estrukturalean dagoela, Irlandan, Alemanian edo Suedian bezala. Aristokrata
haiek jaso zituzten latifundioak, minifundioak, herri-sailak, elizaren ondasunak
eta Bizkaiko meategiak. Aristokratek izugarrizko kapital pilaketa egiten dute urte
hauetan eta horrezaz baliatzen dira XX mendean ezagutu dugun Euskal Herri
industriala menderatzeko. Barruko migrazioak agertuko dira hasieran.
Meategietan milaka lagun hasten dira lanean. Teknologia berriak lagun,
zonalde industrialak hasten dira sortzen. Bilbokoak gainontzekoak estaltzen ditu
handitasunagatik baina oso nabariak dira Deba erdikoak, Hernani eta Tolosa
aldekoak, ea. Herri eta hiri hauetan industriari lotutako langilea agertzen zaigu,
ez dira meatzariak bezain pobreak eta klase kontzientzia hartzen hasten dira.
Langile hauek arin identifikatzen dituzte aristokratak arerio bezala eta klase
borrokari ekingo diote XX mendean ezagutzen dugun moduan

2011ko otsailean

Txema Uriarte

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea  Instituto Promoción Estudios Sociales

 Erronda kalea 25, 1goa. 48005 BILBO  94-479-04-30  ipes.bilbao@euskalnet.net

You might also like