Kerman-Fruta-Dendan MOLDATUA

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Kerman fruta-dendan

Ulermena
Kermanek fruta eta barazkiak erosi nahi ditu. Merkatuan erosketak egiten ari den emakume bati
galdetu dio nora joan.
Esketx honetan gertatzen dena esaldi batzuetan bildu dugu. Esaldi hauek, hala ere, hutsune
batzuk dauzkate.
Bideoa ikusi bitartean, saia zaitez hutsuneak osatzen.

Kermanek jateko eta laranjak eskatu ditu.

Kermanek ez ditu udare berdeak nahi. Udare nahi ditu.

Kermanek barazkiak erosiko ditu nahi duelako.

Kermanek uste du patatek asko dutela.

Dendariak gustu pixka bat emateko eskaini dizkio.

berezia prestatzeko dendariak marrubiak eskaini dizkio.

Zenbatean daude marrubiak? .


Kerman fruta-dendan: frutak
Kerman fruta-dendara joan da fruta eta barazkiak erostera. Dendariak hainbat fruta eskaini
dizkio. Ba al dakizu zein?
Egin bikote egokiak:

Sagarra Marrubia Pikua

Udarea edo madaria Laranja

Kerman fruta-dendan: barazkiak


Kerman fruta-dendara joan da fruta eta barazkiak erostera. Dendariak hainbat barazki eskaini
dizkio. Ba al dakizu zein?
Egin bikote egokiak:

Ilarrak Baratxuria

1
Bainak edo
Azenarioa
Lekak

Tipula Alkatxofa

Kerman fruta-dendan: gramatika


Kantitatea adierazteko, euskaraz, era honetako formulak erabiltzen ditugu:
• Bost kilo sagar
• Kilo erdi udare
• Bost litro esne
eta
• Dozena bat arrautza

Lehenik pisua gramo edo kilotan adierazten da. Eta ondoren edukia, baina artikulurik gabe:

*Kilo erdi marrubia / *Lau litro ardoa / *Hogeita bost gramo gurina

Beraz, Zenbat nahi duzu? galderari erantzuteko, hona hemen adibide gehiago:
• Hiru kilo patata
• Libra erdi gazta
• Bi dozena arrautza
• Zortzi xerra urdaiazpiko
• Litro bat esne

Era berean, gogoratu ez dela gauza bera


• Dozena erdi azenario
edota
• Dozena eta erdi azenario

Beste adibide bat, kasu honetan litroekin:


• Litro erdi bat ur
• Litro eta erdi garagardo

Irakurri adibide hauek eta jarri itzazu euskaraz. Ondoren egin klik eredua atalean:
Por favor, media docena de ajos

Esta red tiene tres kilos de naranjas

Quiero 100 gramos de jamon

Kilo y medio de peras

Dos litros de leche de oveja

2
Kerman fruta-dendan: gramatika (II)
Azalpenak, esplikazioak emateko, besteak beste, euskaraz ETA eransten diogu aditz
laguntzaileari:

Ikus adibideak:
• Sagarrak erosiko ditut, konpota prestatu nahi dut eta.
• Igual patatak hartuko ditut. Beno, ez, patatek asko gizentzen dute eta.
• Ez dut baratxuririk nahi, zapore txarra uzten dute eta.

Kontuz ibili behar dugu, hala ere, ahozkoan asko erabiltzen diren gaztelaniazko que hauekin.
Nahastu egiten dira creo que, pienso que... esaldietarako dugun -ela atzizkiarekin. Adibide
hauetan ikusiko dugu, lehen esaldia agindua edo harridurazkoa izaten dela normalean:

Adibidez:
* Goazen azkar, ilunduko duela!
Goazen azkar, ilunduko du eta!
* Kontuz, eroriko zarela!
Kontuz, eroriko zara eta!
* Ai ene, ordua dela!
Ai ene, ordua da eta!
Irakurri jarraian dituzun beste esaldi hauek. Saiatu ondo berridazten:
Erne ibili! Erori egingo zarela!

Ez egin hori, haserretuko naizela!

Eseri lehenbailehen! Lekurik gabe geratuko zarela!

Kendu hortik, traba egiten didazula!


Kerman fruta-dendan: elkarrizketa
Fruta-dendan izaten ditugun elkarrizketa-zati batzuk aukeratu ditugu. Esan nork zer esaten
duen:
DENDARIAKEROSLEAK
Besterik?
Hartu, ederrak daude eta!
Ez galdu aukera, merke daude eta!
Kiloa bi eurotan duzu.
Ez ditut patatak hartuko, gizendu egiten dute eta.
Zer nahi duzu?
Eraman marrubiak, merezi dute eta!
Ez dut besterik nahi.
Bi kilo marrubi nahi ditut.
Ez dut baratxuririk nahi, zapore txarra ematen dute eta.
Zenbat zor dizut?
Zenbat balio du?
Zenbatean daude sagarrak?

3
Erantzunak - Kerman fruta-dendan: Ulermena
Kermanek fruta eta barazkiak erosi nahi ditu. Merkatuan erosketak egiten ari den emakume bati
galdetu dio nora joan.
Esketx honetan gertatzen dena esaldi batzuetan bildu dugu. Esaldi hauek, hala ere, hutsune
batzuk dauzkate.
Bideoa ikusi bitartean, saia zaitez hutsuneak osatzen.

Kermanek jateko eta (zukua egiteko) laranjak eskatu ditu.

Kermanek ez ditu udare berdeak nahi. Udare (helduak) nahi ditu.

Kermanek barazkiak erosiko ditu (zaindu) nahi duelako.

Kermanek uste du patatek asko (gizentzen) dutela.

Dendariak gustu pixka bat emateko (baratxuriak eta tipulak) eskaini


dizkio.

(Postre) berezia prestatzeko dendariak marrubiak eskaini dizkio.

Zenbatean daude marrubiak? (2 euro eta 95 zentimo kiloa) .

Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like