Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 22

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea

4. ATALA Finantza sistema

1. Dirua
1.1. Diru motak
1.2. Diruaren funtzioak
1.3. Legezko dirua
1.4. Moneta eskaintza
2. Bankuak edo finantza bitartekariak
2.1. Bankuen zereginak
2.1.1. Gordailuak
2.1.2. Transakzioak
2.1.3. Maileguak
2.1.4. Segurtasun kutxak
2.1.5. Pentsio planak
2.1.6. Bestelako zerbitzuak
2.2. Bankuek dirua sortzen dute
2.3. Kutxa koefizientea
3. Europar Banku Zentrala
3.1. Jatorria
3.2. Funtzioak
3.3. Interes tasaren kontrola
4. Burtsa
4.1. Balioen merkatua
4.2. Errenta finko eta aldagarria
4.3. Akzio eta obligazioak
4.4. Indizeak
4.5. Munduko burtsak
4.6. Burtsa jokoa
5. Inflazioa
5.1. Inflazioaren arrazoiak: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa
5.2. Inflazioaren ondorioak: produkzioan, faktoreetan, errentan eta talde sozialetan
5.3. Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)

2
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

1 DIRUA
Antzinako ekonomiak trukean oinarritzen ziren. Gero, denok
onarturiko truke ondasunak aurkitu ziren: gatza, kakaoa, oiloak,
behiak... Baina kontua ez zen erraza, zenbat oilo balio ditu behi batek?
Ondasun batzuk beste batzuen ordez aldatzen direnean, trukea dagoela
esaten dugu. Zuzeneko elkartrukea dirurik gabe oso zaila da. Trukeak
ekonomiaren garapena oztopatzen du. Oso zaila da bi pertsonek
ondasun egokiak izatea elkarri trukatzeko eta bi ondasun horien balioa
berdina izatea. Adibidez: batek behiak ditu eta besteak oiloak, zenbat
oilo balio ditu behi batek? Trukea emateko desioen kointzidentzia
bikoitza eman beharko litzateke, hau da, imajina dezagun zein zaila
izango litzateke gosea duen jostun batentzat, biluzik dagoen nekazari
bat aurkitzea.

1.1 Diru motak

Atal honetan diruaren funtsa azaltzen saiatuko gara. Zer da?, zer dago diruaren atzean?
Historian zehar dirua sortzeko erabili diren metodoak oso desberdinak izan dira. Taula
honekin diruak izan duen ibilbidea aurkeztu nahi dugu.

Merkatugai den dirua: gatza, kakaoa...


Metalezko dirua: urrea, zilarra.
Urregai den paperezko dirua: billetea
Diru fidagarria: dolarra, euroa, yena, suitzar frankoa...
Banku dirua: txekea, txartela...

Diruak bere funtzioa betetzeko lau baldintza bete behar ditu:

Denok onartua izatea


Garraiatzeko erraza
Zatigarria
Iraunkorra

Hasieran, balio handiko ondasun edo metalak erabili ziren dirutzat. Gero paperera jo zuten
eta, gaur egun, transakzio elektronikoa besterik ez da.

3
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

1.2 Diruaren funtzioak

Truke bidea da. Denok onartzen dugu dirua truke bidetzat. Diruak trukea errazten du. Izan
ere, dirua erabiliz gero, saltzaileak eta erosleak ez dute bi ondasunetan ados jarri behar, batak
zaldia nahi du eta besteak ardiak; erosleak saltzailearen
ondasuna nahi du eta horren salneurrian ados jarri behar
dira biak.

Neurri gisa ere erabiltzen da dirua, hau da, prezioak


zehazteko eta kontuak eramateko unitatetzat hartzen da.
Balioa kalkulatzeko neurritzat erabiltzen da, hots,
ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko.

Dirua balio gordailua da. Aberastasuna modu


desberdinetan gorde daiteke, adibidez, etxeak edukita,
urrea gordeta eta abar. Baina erosoena, berehala erabil daitekeelako, dirua da. Izan ere,
familiek zein enpresek ondarearen zati bat dirutan edukitzen dute.

GASTATU NEURTU GORDE

1.3 Legezko dirua


Egungo sistema ekonomikoan, paperezko diruak ez du metal preziatuaren babesik, ezin zara
bankura joan eta duzun diruaren balioa urretan eskatu. Elkarrekiko konfiantzan datza
egungo paperezko diruaren balioa. Guk paperezko dirua onartzen dugu, besteek ere guri
ordainketa eratzat onartuko digutela uste dugulako. Konfiantza hori hausten denean,
salerosleek beste moneta batera (dolar) edo trukera jotzen dute.

Legezko dirua erakunde batek jaulkitako edo emititutako dirua da. Hiru fase ezagutu ditugu
legezko diruaren historian:
ƒ Banku pribatuek, XIX. mendean,
billeteak egiteko ahalmena zuten, beti
gordailuan zuten urrearen arabera.
Egoera honetan, arazoak sortu ziren
bankuek zuten urrea baino diru gehiago
jaulkitzen baitzuten.
ƒ Banku nazionalek, XX. mendean, diru
jaulkipena monopolizatu eta estatuak
eskuratu zuen diruaren kontrol osoa.
Urre-patroia sistemarekin jarraitu zuten
Bigarren Mundu Gerrara arte. Orduan,
munduan zeuden urre erreserbak ez ziren nahikoak ekonomiaren garapenak behar
zuen diru kopurua sortzeko. Urre-patroia bertan behera utzi eta estatu bakoitzak bere

4
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

ekonomiaren garapenaren arabera dirua jaulki zezakeen. Zer gerta daiteke diru gehiegi
sortuz gero? Inflazioa eta, gainera, beste herrialdeek ez dute diru hori onartuko; beraz,
debaluatu (balioa galdu) egingo da. Eta diru gutxiegi egiten badute? Deflazioa emango
da eta berbaloratu egingo da dibisen merkatuan. Konklusioa: oreka egon behar da
jaulkitako diru kopurua eta ondasun eta zerbitzuen balioaren artean.
ƒ Europar Banku Zentrala. 1999. urtean, Europako 11 estatuk bere ahalmen
monetarioa Europar Banku Zentral bakar baten esku utzi zuten. Banku honek EUROA
jaulkitzen du eta berak erabakitzen du zenbat diru sortu, oinarrizko interes tasa eta
abar.

Diruari buruz gaizki-ulertze bat dago, hots, Estatuak behartzen gaituelako erabiltzen dugula
legezko dirua. Baina gogoratu diruaren erabilgarritasuna bestearen onarpenean oinarritzen
dela. Antzeko zerbait gertatzen da eskola umeen kromoekin edo gerrako preso lekuetako
zigarroekin. Diru gisa erabiltzen da truke bidetzat onartuak direlako, lege berrespenetik at.
Beste pertsonek gure erosketen ordainketa eratzat onartuko dutelako konfiantzagatik
erabiltzen dira. Adibidez: 3. munduko estatu asko ez dira beraien diruaz fidatzen eta
dolarrera jotzen dute babes bila.

Dibisak merkatu librean salerosten dira eta eskaintza-eskariaren legepean


daude. Estatu batek bere moneta kopurua gehiegi handitzen badu zigortua
izango da merkatuan eta bere moneta debaluatu egingo da. Moneta indartsu
bat ekonomia indartsu baten adierazle da.

Jarduera: Joan zaitez www.labolsa.com/divisas/ gunera eta


bila itzazu azken hilabeteko datuak dibisen merkatuan.

DIBISA azkena hilabeteko maximoa minimoa Joera:


aldea gora/behera
dolar/euro
libra/euro
yen/euro

1.4 Moneta eskaintza

Moneta eskaintza jendearen esku dagoen dirua (billeteak eta txanponak) da, hots, pertsonek
eta enpresek poltsikoan duten diru kopurua gehi bankuetako gordailua. Moneta eskaintza (M)
hiru motatakoa izan daiteke:

M1: jendearen eskudirua + ageriko gordailuak (diru stock-a)


M2: jendearen eskudirua + ageriko aurrezkiak + aurrezki gordailuak. (M1 +
Aurrezki gordailuak)
M3: jendearen eskudirua + ageriko gord. + aurrezki gord. + eperako gord.
Likidezia erabilgarria ere deitzen zaio. (M2+ Eperako aurrezki gordailuak).

5
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

Ageriko gordailuak titularrak berehala erabili ahal dituenak


dira.
Aurrezki gordailuak libretan gauzatzen dira eta ageriko
gordailuetako eragiketa berdinak dituzte, baina ezin dira
txeke bidez erabili.
Eperako gordailuak epe finkoan harturiko fondoak dira eta
ezin dira eskuratu hitzartutako epea baino lehenago zehapen
edo zigorrik gabe.

Jarduera: begira ezazu Banku baten web orrian zein gordailu mota dauden
eta zein interes tasa ematen duten bakoitzean ( KUTXA, BBK, VITAL,
EUSKADIKO KUTXA.)

6
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

2 BANKUAK
Finantza bitartekariak

Finantza Sistema kapitalen eskatzaile eta eskaintzaileen


artean bitartekari lana egiten duen erakunde multzoak
osatzen du. Pertsona batzuek dirua aurreztua dute eta
beste batzuek, aldiz, dirua behar dute. Bi hauek lotzen
dituzten erakundeak finantza bitartekariak dira.

Batzuk Bankuko finantza bitartekariak dira, adibidez,


Europa eta Espainiako Bankuak, banku pribatuak,
aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak. Hauek dirua
sortzen dute, erreserba guztien baliotik gorako maileguak
ematen dituztelako, aurrerago ikusiko dugun moduan.
Banku sistemak, batetik, familien aurrezkia eta, bestetik,
kontsumitzaile eta enpresen diru eskaera lotzen ditu.

Beste batzuk bestelako finantza bitartekariak dira,


adibidez, aseguru etxeak, pentsio fondoak, inbertsio
fondoak eta, oro har, bankuak ez direnak. Espainian,
bankuz kanpo eta bankuko finantza bitartekariak nola edo
hala loturik daude. Gehienetan, bankuen menpeko erakundeak dira edo bankuek sorturikoak.

2.1 Bankuen zereginak


Bankuek, familien aurrezkia erakartzen dute finantza erakundeetara.
Diru horren truke, gordailua egiten duenari kopuru jakin bat,
interesa, ordaintzen diote.

Jasotako gordailuen arabera, kontsumo edo inbertsio gastuak egiteko


finantzaketa behar duten pertsonei edota enpresei maileguak ematen
dizkiete. Zerbitzu horren truke, finantza erakundeek interes bat
kobratzen diete. Interesari, ehunekotan emana, interes tasa edo tipoa
(%5) deitzen zaio.

Mailegu eskatzaileei kobratzen dieten interes tasa eta finantza


erakundeetan dirua gordetzen dutenei ordaintzen dieten interes
tasaren arteko aldean, bankuek mozkinak lortuko dituzte.

AURREZKIA - %3 - BANKUA - %8 - MAILEGUA

Bestalde, bankuek beste zerbitzu batzuk eskainiko dituzte: gordailuak jaso, transakzioak egin,
maileguak, segurtasun kutxak eta finantza aholkularitza, esate baterako.

7
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

2.1.1 Gordailuak

Agerikoa: kontu korronteak dira. Berehala erabil daitezke.


Aurrezkikoa: aurrezki liburuxkak dira. Ezin dira txeke bidez erabili.
Eperakoak: eperako ezarpenak dira eta zehapen gabe ezin dira eskuratu.
JARDUERA: joan zaitez KUTXAra eta begiratu
zein interes tasa eskaintzen duen epe
desberdinetako gordailuetan.

Epea
Interesa

2.1.2 Transakzioak

Bankuek bezeroei errazten dizkieten diru mugimenduak dira. Funtsean,


txekeak onartu eta kontu batetik bestera egindako diru transferentziak
dira. Gaur egun, internet bidez egin daitezke.
Adibidez, ikastolako bazkaria gurasoen kontu korrontetik ikastolako
kontu korrontera pasatzen da. Transakzioek, gehienetan, komisioa izaten
dute.

2.1.3 Maileguak
Finantzaketa behar duten bezeroei (familia edo enpresei) maileguak ematen dizkiete.
Nagusiki, bi mailegu mota daude:

ƒ Hipoteka-Bermedun Maileguak: hauen helburua etxebizitza edo


eraikinen bat erosi nahi duenari finantzaketa eskaintzea da, bermea
ondasun higiezina (etxea) da. Mailegu hartzaileak egunen batean
ezin badu ordaindu, bankuak enkante bidez (etxea subastatuz) zor
zaion kapitala berreskuratuko du.

JARDUERA: Bila ezazu Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen honelako


mailegua emateko.
ƒ Berme Pertsonaleko Maileguak: kreditu pertsonalaren
helburua partikularrek izan dezaketen finantzaketa behar
txikiagoei erantzutea da, adibidez, automobila, garajea,
bidaia bat, konponketak eta abar. Bermea mailegu hartzaile
bera da eta, gehienetan, abal beharra izaten da. Hartara, motorra erosteko mailegua
behar baduzu, gurasoen abala eskatuko dizute. Hau da, zuk ordaintzen ez baduzu,

8
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

gurasoek ordaindu beharko dute.

JARDUERA: Bila ezazu Euskadiko Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen


horrelako mailegua emateko.

2.1.4 Segurtasun kutxak

Bankuek segurtasun kutxak dauzkate, bezeroek objektu baliotsuak gorde


ahal izateko. Diamanteak, dokumentu sekretuak edo diru beltza
gordetzeko aproposak dira. Honen truke, noski, bezeroak kuota bat
ordaintzen du.

2.1.5 Pentsio planak

Pentsio plana funtsean gordailu mota bat da. Baina berezia da bi arrazoirengatik:

• Dirua ezin da berreskuratu epe luzean: jubilatu, elbarritu, hil


edo horrelako egoera larria suertatu arte. Euskal araudia berezia
da eta pentsio plana ireki eta hamar urteetara berreskura
daiteke.
• Laguntza fiskalak ditu pertsonen errentaren gaineko zergan.
Inbertitutako diru kopurua murriztu egiten da.

JARDUERA: Ondorengo helbidea jarraituz edo irudian klik eginez, bila itzazu
euskal pentsio planen abantailak.
http://www.kutxa.net/wkn_productos/eu/main.htm?centro=http://www.kutxa.net/jkn_productos
/tmpl/eu/soluciones_parati.jsp%3Fproductooid=419%26idioma=eu

2.1.6 Bestelako zerbitzuak


ƒ Finantza aholkularitza
ƒ Atzerriko moneta trukea
ƒ Inbertsio planak

9
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

2.2 Bankuek dirua sortzen dute


Bankuetako gordailua diru likido bihur daiteke bezeroak eskatzen duen momentuan. Bankuek
ziur egon behar dute, edozein egoeratan, aurrezleek eskatzen dieten likidezia guztiari aurre
egin behar diotela; dirua itzuli behar dutela, alegia.

Hala ere, ez dute zertan jaso dituzten gordailuen %100 dirutan eduki. Bankuko praktikak
erakusten du txekea eta txartela erabili ohi direla ordainketak egiteko eta billeteak banku
gordailuen portzentajearen zati txiki bat besterik ez direla.

Bestalde, gordailu irteera horiek, beste pertsona batzuek egiten dituzten sarrera likidoekin
orekatuko dira.

Gaurko sisteman, bankuek gordailuen zati bat, EBZk markatzen duena, Europako Banku
Zentralean derrigorrez eduki behar dute bi arrazoirengatik:
ƒ Bezeroen eskaerari aurre egiteko
ƒ Legez moneta agintariek honela behartzen dutelako.

2.3 Kutxa koefizientea


Erreserba horiei Kutxa koefizientea deitu izan zaie. Pertsona batek dirua
bankuan sartzen duenean, dirua hor daukala pentsatzen du. Europako
Bankuak beste bankuei kutxa koefizientea izatera behartzen die. Horrela,
mailegu berriak emateko ahalmena murrizten die. Modu honetan ere
zirkulazioan dagoen diru kopurua gehitu edo murriztu dezake. Dena dela,
bankuek gordailuen portzentajearen zati bat besterik ez dute gordetzen
erreserba bezala. Beste diruarekin ahalik eta etekin gehien lortu nahi dute eta
dirua sortzen dutela esaten da.

JARDUERA: Bankuek dirua sortzen dutela frogatzeko egin ezazu jarduera


hau.

Zer gertatzen da bankuan dugun diruarekin?

Jonek bere aurrezkiak, 3.000 €, bankuan gorde ditu, han seguru


eta bera itzultzeko zain egongo delakoan. Baina, bankuan utzi
bezain laster Amaia mailegu baten eske joan da motorra
erosteko. Bankuak Jonen dirua eman dio, baina ez osorik, legeak
KUTXA KOEFIZIENTEA gordetzera behartzen baitu % 3a.
Beraz, 2.910 € eman dizkio. Motorraren saltzaileak dirua kobratu
eta bankura eraman du berriro.

Ondoren, Mikel joan da bankura mailegua eskatzera eta bankuak motor saltzaileak utzitako
dirua eman dio, baina ez osorik, kutxa koefizientea deskontatu ondoren, 2.822 € eman dizkio.
Mikelek telebista planoa erosi du eta saltzaileak dirua kobratu orduko bankura eraman du.

10
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

Gero, beste bezero bat joan da bankura eta mailegua eskatu du. Berriro, Kutxa Koefizientea
deskontatu ondoren, 2.738 € eman dizkiote. Horrela, hasierako kapitala amaitu arte bankuak
dirua mugituko du eta, azkenik, hasierako 3.000 € haiek 97.000 € bihurtuko dira.

Nola? Formula hau aplikatuz:

hasierako gordailua x (1/kutxa koefizientea - 1)

Beraz, bankuak 3.000 € zirenak 97.000 € bihurtu ditu

JARDUERA: 500 € bankuan gordetzen badituzu eta momentu horretako kutxa koefizientea
%2 baldin bada, zenbat diru eman dezake maileguetan banku horrek?

11
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

3 EUROPAR BANKU ZENTRALA


3.1 Jatorria

Europar Moneta Batasuna sortu orduko, Europan moneta berri bat jaio zen eta honekin batera
banku berri bat: Europar Banku Zentrala. 1998ko ekainaren 1ean sortu zen, eta Europar
Moneta Institutuaren ordezkari bilakatu zen. Ordura arte institutu honek prestatu zuen
euroaren etorrera.

Euroa erabiltzen duten 15 estatuek eurogunea osatzen dute. EBZaren zeregin nagusia €
monetaren egonkortasuna mantentzea eta, ondorioz, prezioen oreka zaintzea da. Ondoko
mapan eurogunea osatzen duten estatuak azaltzen dira.

Jarduera: Bila ezazu zein estatu sartu diren euroan eta zeintzuk ez, nahiz
eta Europar Batasuneko kide izan. http://www.ecb.int/bc/intro/html/map.es.html

12
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

ƒ Zein 11 estatuk hartu zuten euroa hasiera-hasieratik?

ƒ Zeintzuk joan dira euroan sartzen harrezkero eta gaur egunera arte?

ƒ Zeintzuk ez dira euroan sartu nahiz eta Europar Batasuneko kide izan?

Europar Banku Zentralaren egoitza Frankfurten dago eta hau Alemaniaren potentzia
ekonomikoaren adierazle da adituen iritziz. Bertan, besteak beste, Europar Batasuneko estatu
guztietako langileak daude.

13
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

3.2 Funtzioak

Banku jaulkitzailea Europar Banku Zentrala da. Moneta agintari


gorena da, banku nazionalak honen menpeko bihurtu direlarik.
Erakunde autonomoa da, Europar Kontseiluak izendatzen ditu bere
kideak eta hauek 8 urtetarako moneta politika egiteko autonomia
osoa dute.

Europar Bankua ez ohiko finantza bitartekaria da, pertsona edota


enpresekin lanik egiten ez duelako. Europar Bankuak gainerako guztiei – sektore publiko eta
pribatuko finantza bitartekariei – ematen die finantzaketa.

Banku honen funtzio nagusiak honako hauek dira:

ƒ Moneta politikaren kontrola: inflazioa igo ez dadin interes tasak finkatzen ditu, bere
helburua prezioen oreka eta egonkortasuna mantentzea delarik.
ƒ Dibisen truke sisteman eragin euroaren balioa babesteko.
ƒ Urre eta dibisa erreserbak gorde kanpo eragiketei aurre egiteko, adibidez,
inportazioei.
ƒ Billete eta txanponak jaulkitzearen monopolioa du.
ƒ Europar Batasunaren bankua: zor publikoa jaulki.
ƒ Bankuen bankua izatea: banku pribatuei maileguak ematen dizkie likidezia arazoak
dituztenean.
ƒ Ikuskari lana egitea finantza sistema osoa modu egokian funtziona dezan.

JARDUERA: Nor da EBZko lehendakaria gaur egun? Nola dago osatua EBZko
kontseilua? Bila ezazu informazioa. http://www.ecb.int/home/html/index.en.html

14
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

3.3 Interes tasaren kontrola

Europar Banku Zentralak oso estrategia zehatza eramaten du moneta politika gidatzeko.
Prezioen egonkortasuna KPI (Kontsumo Prezioen Indizea)
%2ren azpitik kokatu du eurogunean dauden estatuentzat.

Interes tasak irizpide hori kontuan harturik ipintzen ditu. Jakinik


interes tasa igotzeak zirkulazioan dagoen moneta eskaintza
murrizten duela eta, aldiz, jaitsierak kontrako efektua sortzen
duela.

Diruaren prezioa EBZak beste bankuei emandako maileguei


aplikatzen dien interesa da. Interes tasa hau minimoa izango da
beste banku pribatuentzat eta hauek hortik gora eskainiko
dizkiete maileguak euren bezeroei.

Erabaki hauek zuzen hartzeko ekonomiaren inguruko informazio


zehatza behar du. Horretarako estatistika zerbitzu bat du
EUROSTAT izenekoa eta bere azterketetan oinarrituko ditu erabaki hauek.

Jarduera: Joan zaitez EBZren web orrira


(http://www.ecb.int/home/html/index.en.html) eta bila itzazu azken urteetako interes
tasak (ECB interest rates). Urteko azken datua har ezazu.

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 2005


Minimun bid rates

15
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

4 BURTSA
4.1 Balioen merkatua

Balioen Merkatua edo Burtsa merkatu librearen ikurra da eta bertan enpresen tituluak
salerosten dira. Beraz, esan daiteke burtsan enpresa handien jabetza salerosten dela.

Burtsa balioak salerosteko erakundea da. Bertan,


akzioak, obligazioak eta bestelako tituluak salerosten
dituzten "korredore" edo "broker" izeneko
profesionalek bitartekari lana egiten dute enpresa eta
inbertsoreen artean.

Balioen merkatuan, lehen merkatua eta bigarren merkatua bereiz daitezke.

Lehen merkatua tituluak jaulkitzeko merkatua da, hau da,


tituluak (akzioak, obligazioak, zor publikoa...) lehenengoz
saltzen diren merkatua. Adibidez, Iberdrolak akzio berriak
salgai ipintzen baditu, lehen merkatuan ari da. Hurrengo
minutuan erosle batek akzio horiek erosi eta salgai jartzen
baditu, bigarren merkatuan ari da.

Bigarren merkatua, jaulki ondoren, tituluak salerosteko


merkatua da. Burtsan gauzatzen da eta eskaintza-eskaria
legearen menpe dago. Bigarren merkatuan, tituluak eskaini
eta prezio baten ordez eskuratzen dira. Prezio horri
tituluaren kotizazioa deritzo.

4.2 Errenta finko eta aldagarria

Burtsak bitartekari lana egiten du


inbertitzaile eta aurrezleen artean. Bi
motatako inbertsioa egin daiteke:
errenta finko edo errenta aldagarrian.

Errenta finkoko tituluek interes finkoa


eskaintzen diete euren jabeei. Etekina
txikiagoa izaten da baina dirurik galtzeko
arriskurik ez dago. Errenta finkoko
tituluak hauek dira: obligazioak, bonuak,
altxor-bonuak, eta abar.

Errenta aldagarriko tituluek etekin edo dibidendu handiagoak eskaintzen dizkiete jabeei,
baina galerak ere handiak izan daitezke enpresa jaulkitzailearen bilakaeraren arabera.

16
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

Eskaintza-eskariaren legea da, ondasunen kasuan gertatzen den bezala, prezioa ezartzen
duena. Erosi nahi direnak (eskaria) baino titulu gehiago saldu nahi badira, akzioen prezioak
behera egingo du. Aldiz, saldu nahi direnak baino titulu gehiago erosi nahi izanez gero,
akzioen prezioak gora egingo du.

4.3 Akzio eta obligazioak

Akzioak

Sozietate baten jabetzapekoak diren tituluak dira. Akzio bakoitzak balio bat dauka eta balio
horren arabera sozietate horren zati txiki baten jabe bihurtzen zara. Akzio bat eskuratzen
duzunean, 5 eskubide bereganatzen dituzu: dibidenduak jasotzeko eskubidea, boto
eskubidea, informazioa jasotzekoa, organoetan parte hartzeko eskubidea eta
lehentasunezko harpidetza izateko eskubidea.

Obligazioak

Enpresa publiko edo pribatu batek epe luzerako jaulkitzen


dituen tituluak dira. Obligazio mota desberdinak egongo dira
hauen prezioa, epea eta dirua errekuperatzeko baldintzak
kontuan hartuz.

Obligazio bat erosten duenak, bere aurrezkiak uzten dizkio


enpresa bat edo Estatuari urtean jasoko duen diru kopuru
baten truke, baina ez du lortzen beste inongo eskubiderik.
Orokorrean, adostutako epea igarotzean jasotzen duzu
mozkina.

4.4 Indizeak

Burtsa bakoitzak indize batzuk ditu akzio bakoitzaren


kotizazioen garapenaren jarraipen bat egiteko. Honela
indize desberdinak aipa ditzakegu:

• Dow Jones (Estatu Batuak)


• Nikkei (Japoniarra)
• Ibex 35 (Espainia)
• FTSE 100 (Erresuma Batua)

Indize bakoitzak epe jakin batean akzio talde batzuen


garapena neurtzen du. Indizeek enpresa batzuk jasotzen
dituzte, ez merkatuan dauden guztiak (sektore batzuk).

Adibidez: Ibex 35ak Espainiako 35 enpresa garrantzitsuenen kotizazioak barneratzen ditu.


Dow Jones-ek 30 enpresen baloreak jasotzen ditu, baina ez du barneratzen

17
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

komunikabideetako enpresarik. Nikkei indizea 1950. urtean sortu zen eta 225 enpresa
barneratzen zituen. Sortu zenetik ez da asko aldatu.

4.5 Munduko burtsak

Munduan zehar burtsa asko daude, baina aipagarrienak New York (Wall Street), Londres,
Paris, Japonia eta Espainiakoak dira. Espainian Madrilgoa da garrantzitsuena baina ez
bakarra (Bartzelona, Balentzia eta Bilbon ere badaude).

Ikus webgunean burtsa nagusienen loturak: Madrid, Bilbo, New York, Paris, Londres eta
Tokyo.

4.6 Burtsa jokoa

JARDUERA: Bi astetan zehar burtsa jokoa egin ezazu

http://lizeoa.com/ekonomia%20ikertzen/finantza%20sistema/web%20orriak/burtsajokua.htm

18
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

5 INFLAZIOA
Inflazioa ekonomiak gaur egun duen arazo handienetarikoa da eta eragin oso negatiboa dauka
talde edo agente ekonomiko ahulengan.

Inflazioa ekonomia batean ondasun eta


zerbitzuen prezioak modu orokor eta jarraian
igotzen direnean ematen da

Deflazioa, aldiz, ondasun eta zerbitzuen prezioaren


beherakada orokor eta jarraia da.

Ekonomia batek, inflaziorik ez duenean, prezioen


egonkortasuna duela esango dugu. Ekonomia batean
prezioen gorakada %1,5etik gorakoa ez denean, prezioen
egonkortasuna dagoela esaten da. Oszilazio txiki bat
ematea normala da.

Azpiko inflazioaren kontzeptua asko erabiltzen da


prezioen eboluzioa neurtzeko. Azpiko inflazioan, energia
eta elikagai freskoak kenduta, beste kontsumo-produktuen prezioen eboluzioa neurtzen da.

5.1 Inflazioaren arrazoiak: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa

Hiru inflazio mota bereiz daitezke: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa.

Eskariaren inflazioa

Ekonomia jakin batean, agente ekonomikoek ekonomia horren produkzio gaitasunaren


gainetik gastatzen dutenean gertatzen da. Eskaria eskaintzaren gainetik dago, prezioek igo
behar dute et, ondorioz, eskariaren inflazioa sortzen da.

Dena den, aditu guztiak ez datoz bat eskariaren gorakada eragiten duten zergatiak
azaltzerakoan. Bi teoria desberdin daude fenomeno honi
buruz: monetarista eta keynesiarra.

ƒ Monetaristen iritziz, arrazoia ekonomian zirkulazioan


dagoen diru kopurua handitzean datza. Moneta eskaintza
ondasun eta zerbitzuen produkzioaren hazkuntzaren
gainetik igotzen bada, prezioek gora egingo dute.

Adibidez: pentsa dezagun ekonomia batean ez dagoela banku dirurik. Zirkulazioan dabilen
diru kopurua 10.000 eurotakoa da eta eros daitekeen ondasun mota bakarra zapatak. Sortu
diren 100 pareak 100 eurotan saltzen dira. EBZk diru kopurua 1.000 eurotan handitzen badu

19
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

eta kontsumitzaileak diru hori zapatak erosteko erabiltzen badu, zapata pare bakoitzaren
prezioa 10 eurotan igoko da (11.000 €/ 100 pare= 110 € pare bakoitza).

ƒ Keynesen teoriaren arabera, inflazioa eskari handiegiaren ondorioz sortzen da. Bere
ustez, eskari erantsiaren gorakadak prezioetan duen eragina ekonomiaren egoeraren
araberakoa da:

• Baliabide guztiak erabiltzen ari badira, prezioek gora egingo


dute.
• Erabili gabeko baliabideak badaude, eskariaren gorakadak
eskaintzaren gorakada eragingo du eta ez dauka zertan eragin
prezioetan.

Adibidez: Lur guztia erabiltzen bada, eskariaren igoerak prezioena


eragingo du; baina landu gabeko lurra gelditzen bada, gehiago lantzen hasiko da ekoizpena
handitzeko eta eskariak ez du prezioetan eragingo.

Kostuen inflazioa

Halaber, prezioak igo daitezke enpresek jasaten dituzten kostuak handitzen badira. Enpresak
bere kostu igoera prezioetara transmititzen du.

Adibidez: petrolioaren prezioaren igoerak inflazioa sortzen du garraioaren bidez produktu


guztietara transmititzen delako.

Lan kostuak produktibitatearen hazkuntzaren gainetik hazten direnean, euren jokabidea


inflazionista dela esaten da, soldaten igoera prezioetara zuzenean eramango delako.

Egiturazko inflazioa

Egiturazko inflazioa merkatu egitura akastunak sortzen du, honek


eskaintza-eskariaren jokoa oztopatzen du. Honen guztiaren eraginez,
inflazioa sortzen da.

Adibidez: monopolioaren kasuan, Iberdrolak argindarraren prezioa igotzea


erabakitzen badu, inflazioan eragiten ari da.

5.2 Inflazioaren ondorioak: produkzioan, faktoreetan, errentan eta


talde sozialetan

Inflazioak honako ondorioak ditu arlo desberdinetan:

Produkzioan. Prozesu inflazionistek ziurgabetasuna sorraazten dute eta, ondorioz, epe


luzerako inbertsioak murrizten dira. Beraz, inflazioak ondorio kaltegarriak ditu produkzioan.

20
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

Adibidez: Euskal enpresa baten kostuak %4 igo diren bitartean Frantziako enpresen kostuak
%2 igo badira, kontsumitzaileak haren produktuak erosiko ditu eta hemengo enpresak
kaltetuak aterako dira.

Produkzio faktoreetan. Prozesu inflazionista batean prezio


erlatiboak aldatzen dira; izan ere, ondasun eta zerbitzu guztien
prezioek ez dute gorakada berdina izaten, ezta langile guztien
soldatek ere. Lan faktorea garestitzen denean, enpresek lana
kapitalaz ordezkatuko dute eta horrek langabezia eragingo du;
hau da, langileak kontratatu beharrean, makinak erosiko dituzte.

Errenta eta aberastasunaren banaketan. Keynesek zioen:


“Inflazioa aurrezkiak jaten dituen sagua da”. Inflazioak
diruaren balio galera dakar, ondasun eta zerbitzu berdinak erosteko diru gehiago behar delako.

Talde sozialetan. Inflazioak orokorrean gizarteko talde batzuk kaltetzen ditu:

• Pentsiodunak: pentsioak prezioak baino gutxiago igotzen direlako.


• Errentadunak: beraien aurrezkietatik jasotzen duten interes tasa
inflazioa baino txikiagoa delako.
• Enpresa txikiak: merkatuko prezioetan eragiteko ahalmenik ez
dutelako.

Inflazioak beste talde batzuk hobetzen ditu:

• Zordunak: zorrak bueltatu behar dituztenean, inflazioaren ondorioz gutxiago


ordaindu beharko dute.
• Estatua: zorduna izaten delako.
• Enpresa handiak: merkatuko prezioetan eragiteko ahalmen handiagoa dutelako.

Oro har, inflazioa dela eta, inbertitzaileek ezin dute etorkizuneko aurreikuspen zehatzik egin,
ez baitakite urtez urteko prezioen igoera nolako izango den. Kontsumitzaileak ez dira
ausartzen maileguak eskatzera gastu handietarako, maileguen interesak inflazioaren arabera
igoko direlako. Adibidez, jendeak ez du etxerik erosten. Eta inbertsioa murrizten den
neurrian, lanpostu berririk ez da sortzen eta langabeziak gora egingo du.

5.3 Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)

Ez da erraza izaten prezioen igoeraren kalkulua egitea. Lurralde gehienetan erakunde ofizial
batek azterketa egiten du eta horri KPI deritzo. Irizpideak Europar Batasunak ezarritakoak
dira eta Espainian INEk, Instituto Nacional de Estadísticak, egiten du.

Gehien kontsumitzen diren ondasun eta zerbitzuekin erosketa saski bat egiten da. Saski horrek
herri bateko kontsumitzaileek egiten duten gastua adierazten du. Bertan familia normal batek
egiten duen erosketa eredua dago, hau da, zenbat gastatzen duen produktu bakoitzean. Guztira
484 produktu arakatzen dira eta horien datuekin egiten da kalkulua.

21
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
4. ATALA Finantza sistema

1 elikadura, 2 alkoholdun edariak eta tabakoa, 3 jantziak, 4 etxebizitza, 5 altzariak, 6 medikuntza, 7 garraioa, 8
komunikazioa, 9 asialdia, 10 hezkuntza, 11 ostalaritza eta 12 beste.

JARDUERA: Joan zaitez INEren webgunera (http://www.ine.es/)


eta bila itzazu azken urteetako inflazioaren datuak (KPI edo
IPC) zure Erkidegoan eta Estatuan.

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 Azken


datua
Inflazioa
%
EAEn

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 Azken


datua
Inflazioa
%
Estatuan

22

You might also like