1 Praktika HZUA

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Fisika eta Kimika 4.

DBH

1. Praktika
Bola bat plano inklinatuan behera
Sarrera

HZUA-ren posizio-denbora ekuazioa hauxe da:

(1)

Praktika honetan, s0=0, v0=0 eta t0=0 izanen denez, ekuazio horrela
geratzen da:

(2)
Materiala
• Altzairuzko bolatxo bat
• 3 m-tako luzera duten 2 tutu
• 2 burdinezko euskarria
• Zelula fotoelektrikodun kronometroa
• Egurrezko takoa

Prozedura
• Markatuak dauden puntuei erreparatu: 0 m, 0,3 m, 0,6 m, 0,9 m,
1,2 m, 1,5 m, 1,8 m, 2,1 m, 2,4 m eta 2,7 m.
• Jarri zelula fotoelektrikoa 0,3 m-an eta ziurtatu egurrezko takoa
tutuaren bukaeran jarrita dagoela (bolatxoa lurrera ez erortzeko)
• Jarri altzairuzko bolatxoa 0 m-an eta boligrafo edo arkatz baten
laguntzarekin eutsi.
• Askatu bolatxoa eta aldiberean martxan jarriko da kronometroa.
(Zelula fotoelektrikoa ailegatzen ez den kasuan kronometro
arruntarekin egin beharko dituzu neurketak)
• Bolatxoa 0,3 m posizioan jarritako burdinazko euskarria kolpatzen
duenean, gelditu kronometroa eta lorturiko datua taulan idatzi
(segundo-ehunenak ere adierazi)
• Errepikatu neurketa beste 2 aldiz, gero batazbestekoa egin ahal
izateko.
• Egin gauza bera gainontzekoekin: 0,6 m, 0,9 m, 1,2 m, 1,5 m, 1,8 m,
2,1 m, 2,4 m eta 2,7 m.
• Askatu azelerazioa goiko ekuaziotik (2) eta osatu 1. taula.
Fisika eta Kimika 4. DBH

Ibiltartea Erorketa denbora (s) tbatazbeste


(m) t2(s2) a=
t1 t2 t3 (s)
0,3
0,6
0,9
1,2
1,5
1,8
2,1
2,4
2,7
1. taula

• Aldatu planoaren inklinazioa (euskarrian markaturiko hurrengo


puntura) eta 2. taula bete.

Ibiltartea Erorketa denbora (s) tbatazbeste


(m) t2(s2) a=
t1 t2 t3 (s)
0,3
0,6
0,9
1,2
1,5
1,8
2,1
2,4
2,7
2. taula

Galderak
1. Orri milimetratuan eta 1. taulako datuekin, s-t grafikoa egin
(kontutan hartu s=0 m denean t=0 s dela).

2. Deskribatu s-t grafikoaren forma. HZUA bati al dagokio?


Zergatik?

3. 2. taulako datuei erreparatuta, ba al du zerikusirik inklinazio-


angeluak bolatxoaren azelerazioarekin? Azaldu.

4. Eraginik al du bolaren masak azelerazioan?

OHARRAK:
- Praktikaren txostena eskuz idatzita entregatuko duzu.
- Idatzi beharreko atalak: Materiala, Prozedura (zure hitzekin azaldu
egindakoa eta marrazki bat egin), Datuak, Galderak eta Ondorioak.
- Praktika egin duzun egunetik hasita, astebeteko epean entregatu
beharko duzu

You might also like