Kaixo Fatima

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Kaixo, Fatima:

Ni Lamia naiz, euskalduna; eta Euskal Herriari buruzko nire ikuspegia


emango dizut.

Beharbada komunikabide eta abarren ondorioz, Euskal Herrian bizitzea


arriskutsua dela, edo hemengo jendea itxia, hotza... izan daitekeela
pentsatuko zenuen.
Hemengoa naiz eta Euskal Herrian, munduko beste edozein lekutan
bezalaxe, ziur nago era guztietako jendea dagoena. Gainera, herrialde
segurua da, edozer gertatzeko arriskua egonda ere,Europako beste
edonongo ziurtasun maila aurki daiteke.

Euskal Herria gaur egun herrialde garatua da. Frantzia eta Espainia artean
kokatzen da, Pirinio mendien mendebaldera. Klima ozeanikoa daukagu
kostaldearen eraginez, eta horrek esan nahi du tenperaturak neguan ez
direla hotzegiak (0º-15º C ) eta dezente beroak izaten direla udan (20º-30º
C).
Edozein motatako paisaiak aurki daitezke: labar garaiak eta hondartzak,
baso handiak zein txikiak, mendiak eta erreka biziak, hiri jendeztatuak eta
baserriak, larre zabalez beteriko erliebea...
Gainera, hori dela eta, egin daitezkeen jarduerak oso ugariak dira.

Nire ustez, euskaldunok ez dugu izaera zehatzik. Jaia gustuko dugula esan
daiteke, baita dantzatzea, ondo jatea eta edatea ere.

Euskal Herriko ezaugarririk interesgarriena zera da, ohitura zaharrekin


batera, bizimodu modernoa daramagula. Hizkuntza, kirol, musika, dantza,
jateko, janzkera tipiko, propioak eta bereziak ditugu; eta, hala ere,
garapenari dagokionez, ez gaude batere atzeratuak.

Leku zoragarria iruditzen zait, horregatik, jakin mina badaukazu, etor


zaitez Euskal Herria ezagutzera!

Lamia
Kaixo Fatima :

Jende askok esaten du euskaldunok itxiak garela. Agian bai, baina


norbaitek, berdin du zein nazionalitatekoa den, arazoren bat badauka, gu
lehenak izaten gara laguntza eskaintzen.

Arrazistak garela ere uste dute. Nire iritziz, ez du zer ikusirik euskalduna
izateak arrazista izatearekin, eta euskaldun bat ezagutu gabe, ezin dute
halakorik esan.

Euskal Herriko antzinako kirolak ere badaude, esaterako harri-jasotzailea,


txingak jasotzea, lokotxak etab. Bertan jendeak asko animatzen ditu
kirolariak. Oso giro ona sortzen da musikarekin eta lagunen artean. Baina
egia da normalean kirol horiek ez direla praktikatzen. Horiek antzinako
kirolak dira. Gaur egungo gazteak gehien praktikatzen dituzten kirolak
futbola, saski balioa, surfa, esku pilota, igeriketa, eskubaloia etab dira.

Egia da oso bizimodu azkarra daukagula beste herrialde batzuekin


konparatuz; Hego Amerika, alegia. Oso gogotsuak garelako da. Beti
gabiltza gauzak egiten, alde batetik bestera.

Denbora daukagunean, asko gustatzen zaigu hondartzara joatea, kirola


egitea, lagunekin geratzea etab. Baina gehien gustatzen zaiguna jaietan
ibiltzea da. Euskaldun gehienei “poteak hartzea” gustatzen zaie, hau da,
lagunekin txakolinak eta garagardoak hartzera irtetea. Baita pintxoak jatea
ere, hori hemengo ohitura da.

Bakoitzak bere pentsaera izan arren, oso eskuzabalak, alaiak eta


umoretsuak gara. Beraz, ezagutu nahi bagaituzu, Euskal Herrira etortzeko
gonbidatzen zaitugu. Animatu zaitez!

Naia
Kaixo Fatima:

Nahiz eta jende askok uste, nire iritziz euskaldunak ez gara esaten duten
bezain itxiak. Egia da besteekin harremanetan jartzea pixka bat kostatzen
zaigula, baina lortutakoan, lagun on-onak izaten gara. Horrek zer ikusi
handia du euskaldunok dugun bizimoduarekin. Izan ere, Euskal Herriko
jende gehiena hirietan bizi da, eta bertan jende gehiago dagoenez, lagunak
egitea errazagoa da. Beste asko, aldiz, herrietan bizi dira. Herriak hiriak
baino askoz lasaiagoak dira, baina integrazioa zailagoa da, jendeak elkar
ezagutzen duelako.

Baina, nahiz eta gauzak horrela izan, euskaldunoi asko gustatzen zaigu
lagunekin egotea, hori dela eta astebururo kalera irteteko ohitura dugu.
Gainera, jenio nahiko dugun arren, eskuzabalak eta batez ere parranda
zaleak gara.

Euskal Herrian ohiturak zaharrak zaintzea gustatzen zaigu, haietariko asko


kirolaren ingurukoak dira. Herri kirolek ospe handia dute, hala nola, enbor-
mozketak, harri-jasotzeak, sokatirak edo lokotx bilketak. Hala ere, gaur
egun modan dagoen kiroletako bat surfa da. Euskal Herriko kostaldean
dauden hondartzetan surfa egiteko moduko olatuak daude eta horrek kirol
hau praktikatzea ahalbidetzen du.

Euskal Herrira etortzekotan, bertoko eguraldia kontuan hartu beharrekoa


da, nahiko kaxkarra da eta. Arazoa ez da tenperatura, izan ere urte osoan
zehar epela baita, arazoa euria da. Udan izan ezik, eta batzuetan udan ere,
gainerako urtaro guztietan euria egiten du. Beraz, aterkia euskaldunon
lagunik onena dela esan daiteke.

Euskara ere euskaldunon zati adierazgarria da. Euskara Euskal Herri osoan
zehar hitz egiten den hizkuntza da eta lehen gehiago erabili arren, gaur
egun oraindik badaude euskara hutsean hitz egiten den herri asko eta asko.
Euskal Herriko eskola gehienetan ikasten den hizkuntza da, eta, beraz,
gazte gehienek euskaraz hitz egiten dakite. Gainera, euskara ez zekiten
heldu asko ikasten hasi dira, alde batetik hizkuntza ez galtzeko eta
bestetik errazagoa delako lana aurkitzea euskara jakinez gero.

Euskal Herriari buruzko zenbait aurreiritzi gezurra direla jakitea ere


komenigarria da. Jende askok Euskal Herria ETArekin lotzen du, eta
euskaldun asko terroristak direla uste du, eta gauzak ez dira horrela.
Euskal Herria oso leku lasaia da eta munduko edozein lekutan dauden
liskarrak daude. Beste esames bat Euskal Herriko janariarena da.Esaten
dutenaren arabera, janaria izugarri ona da, eta ez da hemengoa naizelako,
baina hori egia dela esan behar dut, eta, batez ere, “pintxoak”. Horiek dute
ospe gehien.

Eta amaitzeko,bitan pentsatu gabe Euskal Herrira etortzera animatzen


zaitut, ez zara damutuko.

Jone

You might also like