Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

BEGIRUNEA

GALBIDEAN BAI ALA


EZ?
Gaur, Martxoaren 9an, kaleko eserleku batean nago,
Bilboko parke baten erdian. Ikusten ari naizena ez da duela
hogei urte ikusten nuena. Konturatzen ari naiz belaunaldiz-
belaunaldi egoera gero eta txarragoa dela, eta jendeak,
gero eta kasu gutxiago egiten duela esaten zaionari.

Hemen jesarrita, talde gazte bat ikusten ari naiz pupak


jaten eta lurrera botatzen. Bat telefonoz bere amarekin hitz
egiten dago oihuka. Amak 21:30an etxean egon behar
duela dio , baina neska oihukatuz denbora luzatzen saiatzen
da. Besteek bitartean adineko pertsona batez barre egiten
ari dute.

Gizonak hirurogei bat urte izango ditu eta asko kostatzen


zaio eskailerak igotzea Eroskiko poltsekin.

Laguntzera joan beharrean, hor daude gizona hura


zirikatzen.

Une honetan mutil bat etorri da bizikletaz eta bizikletak


eta. Debekatuta daudela dioen seinale baten ondoan utzi
du berea.

Gaur egungo gazteek nahi dutena egiten dute, berdin zaie


dena. Baina ez dira soilik gaztea, nagusiak ere esango nuke
nik. Errepideko kotxe batek klaxona jotzen ari dio errepide
erdian kotxea utzi duen gidariari. Gidaria denda batean
dagoen bitartean, beste kotxea ezin da pasa.

Arratsalde honetan idatzitakoarekin eta ikusitakoarekin


jendea burua galtzen ari dela konturatu naiz.
Gizartea txarrera doa gero eta azkarrago.

You might also like