1 PRAKTIKA - Grabitatea Eta Pendulua - Datu Esperimentalen Trataera

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Fisika 2.

Batxilergoa

1. praktika:
r
EREMU GRABITATORIOAREN INTENTSITATEAREN ( g )
NEURKETA PENDULO SINPLEA ERABILIZ

Sarrera
r
Badakigu eremu grabitatorioaren intentsitatea g grabitatearen
azelerazioarekin bat datorrela. Pendulo simple baten periodoa (T), g-rekin
modu honetan erlazionatua dago:

l
T = 2π (1)
g

non l penduluaren luzera den eta T periodoa.

Emaitza honen arabera ikus dezakegun bezala, pendulu bat erabil


dezakegu eremu grabitatorioaren intentsitatea kalkulatzeko.

Helburua
Pendulu sinple baten bidez eremu grabitatorioaren determinazioa

Materiala
• Luzera desberdinetako 5 hari
• Altzairuzko 5 bolatxo
• Kronometroa
• Flexometroa
• Kalibrea

Prozedura

1. Penduluaren luzera (lpendulua ) neurtu baita bolatxoaren diametroa


(d) ere (unitatea m eta neurgailuaren indeterminazioa 1 mm-takoa
dela kontutan hartu).

2. l = lpendulua + d/2 izanik, taularen lehenengo zutabea bete.

3. Pendulua oszilarazi eta T10 neurtu (10 oszilazio egiteko


beharrezko denbora). Kronometroaren indeterminazioa 0,01 s-koa
dela suposatu. Errepikatu neurketa 3 aldiz eta 1.taula bete.

4. Batazbestekoa egin eta 2.taulari dagokion zutabea osatu.

5. Gainontzeko penduluekin neurketa berdinak egin eta taulak bete.


Fisika 2. Batxilergoa

T10( ± 0,01s) T10( ± 0,01s) T10( ± 0,01s)


l( ± 0,001m)
1. neurketa 2. neurketa 3. neurketa

1. taula

6.
a) Bete 2. taulako gainontzeko zutabeak, T, T2 eta dagozkien
ziurgabetasunekin.

T10( ± 0,01s)
l( ± 0,001m)
batazbestekoa

2. taula

b) Irudikatu T2 grafikoki l-ren aurrean, dagozkion errakuntza-


barrekin, eta zuzen bat doitu.

c) Doitutako zuzenaren malda eta dagokion formula teorikoa


erabiliz, kalkulatu g-ren balioa.

You might also like