Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

 Testuko hutsune bakoitzerako egiten zaizkizun 3 proposamenetatik zuzena

aukeratu.

Ameriketako altxorra. Gillermo Roa Zubia, Zientzia.net. (Egokitua) (2005eko urria)


Konkistatzaileak eta haien ondorengoak Ameriketatik itzuli zirenean, patata, tomatea, artoa, babarruna,
piperra, tabakoa eta beste hainbat produktu ekarri zituzten. Hemen ez ziren ezagutzen landare haiek, eta
denbora pasatu zen landatu eta jaten hasi arte. Baina erabateko iraultza ekarri zuten.
Egin ezazu ariketa bat: pentsa ezazu zer jan duzun azken egunetan. ___19___, okela, arraina, barazkiak,
fruta, arroza, espagetiak, ogia, jogurtak eta abar. Denetatik. Mundu osoko jakiak eta jaki horiek prestatzeko
hamaika ___20___ dituzu eskura. Baina gaurko elikagaien aukera zabalak ezkutatu egin du garai bateko
egoera. Gure gurasoekin ___21___, pribilegiatu hutsak gara. Eta zure gurasoak ere pribilegiatuak izan ziren
zure aitona-amonen alboan. Seguru asko, haiek gauza bera jan beharko zuten egunero. Egunero babarrunak
eta taloa; ___22___ dieta gogorra.
Taloa nekazaritza-giroko azoka tradizionaletan jaten dugu gaur; izan ere, elikagai tradizionalen ___23___
bihurtu dugu.
19 20 21 22 23
a. Oro har a. modurik a. alderatuta a. hura baietz a. ikurtzat
b. Beharbada b. modu b. orekatuta b. bai hura b. ikurrean
c. Bidenabar c. moduz c. parekatuta c. hura bai c. ikur
Arto-irina gatzarekin eta urarekin nahastuta, opil-itxura emanda eta talo-burdinan erreta; arto hutsa da,
___24___. Egunero jaten zuten babarrunekin gure aitona-amonek, janari tradizionala zen edo ez aztertu gabe.
Artoa eta babarrunak elkarrekin landa daitezke baratzean. Landare osagarriak dira, besteak beste, lekadunek
lurra ___25___ aberasten dutelako, eta, gainera, ___26___ zurtoinak besteari eusteko balio duelako. Landare
biak egokitu dira ondo Euskal Herriko kostaldeko klimara, eta elkarrekin ___27___ banaka ikusten dira.
Baina noiztik dira hain arruntak euskal nekazaritzan?
Erantzuna mundu berriaren aurkikuntzarekin dago lotuta. Amerikatik ekarri zituzten konkistatzaileek, eta ez
artoa eta babarruna bakarrik; patata, tomatea, piperra eta beste landare asko ere ekarri zituzten. XVI.
mendean, Gaztela boteretsua zen ___28___, eta, horregatik, Iberiar penintsula Europaren eta Amerikaren
arteko zubia izan zen; Europan sartzen ziren produktu gehienak Espainiatik pasatzen ziren.
24 25 26 27 28
a. ia a. nitrogenotan a. bata a. nahiz a. anitz
b. oro b. nitrogenoaz b. bataren b. bai b. oso
c. beraz c. nitrogenotik c. bataz c. nola c. franko
Animalia ___29___ ez zen iritsi, baina mundu berri hartatik ekartzen zituzten landareak harrigarriak ziren.
Hala ere, horrek ez du esan nahi hasieratik izan zutenik arrakasta Europan. Ez zegoen argi nola eta noiz
landatu behar ziren, eta ez ziren ezagutzen uzta ___30___ izateko teknikarik onenak, ezta zer ondorio izan
___31___ ere bertako espezieekin batera egiteak.
Hain zuzen ere, landare amerikarrak esperimentazio-fasean sartu ziren Europan. Herriak ___32___ erakutsi
zuen urrutitik ekarritako landare arrotz haiekiko. ___33___, landare haiek landatzearen aldeko arrazoiak ere
bazeuden, gosea batez ere.
29 30 31 32 33
a. askorik a. mardulak a. zezakeen a. begirunea a. Ondorioz
b. pizarrik b. oparoak b. zitekeen b. bazterkeria b. Dena dela
c. zenbait c. emaginak c. zekiekeen c. mesfidantza c. Arestian
XV. mendean, Europako ___34___ izugarri hazi zen, eta patata eta artoa ___35___ baliabideak ziren herritar
haiek guztiak elikatzeko. Herrialde bakoitzaren ___36___ baldintzatzen zuen landare haien arrakasta.
Artoa Euskal Herrira iritsi zenetik kantitate handian ___37___ zuten arte denbora asko pasatu zen. Lehen
saioak XVIII. mendean egin zituzten, baina benetako arrakasta hurrengo mendean izan zuen artoak, baso-
soilketarekin eta abeltzaintzaren ___38___ batera.
34 35 36 37 38
a. jendetza a. sekulako a. egoeraz a. egotzi a. unadurarekin
b. populazioa b. edonolako b. egoerak b. ekidin b. gorakadarekin
c. elkartea c. halabeharrezko c. egoera c. ekoiztu c. hortzaldiarekin
Beraz, tradizionaltzat hartzen dugun artoa XIX. mendean ___39___ zen Euskal Herrian, ez lehenago.
Patataren historia ere antzekoa da. Gehienez berrehun urte ___40___ Euskal Herrian landatzen hasi zirela.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ekarri zuen 1772an. Bitxia ___41___, ez zuten Gaztelatik ekarri,
Irlandatik ___42___, han oso zabalduta baitzegoen. Arabako lautada oso egokia zen patata egiteko, eta,
horregatik, ___43___ handia egin zuten tuberkuluaren alde.
39 40 41 42 43
a. hedatu a. dira a. bada ere a. baizik a. apustu
b. erdietsi b. du b. ere bada b. ordea b. galera
c. loratu c. ditu c. badaezpada c. alegia c. sarraski
Araban eta Galizian, gobernuak behartu egin ___44___ nekazariak patata landatzera, eta arrakasta handia
izan zuten. Zorionez, lur haietako elikadura ez zen ___45___ bakarrik oinarritu.
Irlandan, ordea, bai, eta horrek ezusteko handi bat ekarri zien irlandarrei: mildiu-izurria, patataren gaixotasun
bat. Phytophthora infestans onddoaren eraginez patata-landareak ___46___ eta hil egiten ziren. Patatarekiko
menpekotasuna hain zen handia, ezen Irlandako historian izan den gosete ospetsuena ___47___ zen
gaixotasun haren ondorioz. 1846tik 1850era milioi bat lagun hil ziren, eta gizarteak sekulako astindua jaso
zuen. Besteak beste, patata diru moduan erabiltzen zutenez, pobrezia ere zabaldu zen, eta irlandar askok ihes
egin behar izan zuten Estatu Batuetara.
Euskal Herrian ez zen inoiz izan horrelako menpekotasunik. Pixkanaka, tomatea, artoa, babarruna eta patata
landatu ziren. Amerikako landareek euskal soroak konkistatu zituzten. Baina, zer jaten zen konkista hura
gertatu baino lehen? Zein zen oinarrizko janaria? Garia, akaso? Ez, gaztaina eta fruitu lehorrak ziren,
___48___ , euskaldunek gehien ahoratzen zituzten jakiak.
44 45 46 47 48
a. zien a. patatengan a. alboratu a. eman a. nonbait
b. zitzaien b. patataz b. herdoildu b. garatu b. aitzitik
c. zituen c. patatan c. eulitu c. gertatu c. betiere

2.a.: Hizkuntza adiarazpena (testua osatu): Ameriketako altxorra


19. x B c 20. A x c 21. x b C 22. a B x 23. a B x

24. X B C 25. A X C 26. A X C 27. X B C 28. A X C

29. X B C 30. A X C 31. X B C 32. A B X 33. A X C

34. A X C 35. X B C 36. A X C 37. A B X 38. A X C

39. X B C 40. X B C 41. X B C 42. X B C 43. X B C

44. A B X 45. A B X 46. A X C 47. A X C 48. X B C

You might also like