Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

JOAN-ETORRIKO MALETARI BURUZKOAK

GURASO BILERA HH3 2010/2011


Urriaren 18an 17:00etan

14.helburua:Familiak irakur giroaren sortzaileak


izan daitezen ekimenak bultzatu.
14.objetivo: Organizar actividades para que las
familias favorezcan el hábito lector.
Kaixo arratsalde on!
Aurreko ikasturtetik liburutegiko arduraduna naiz.Kontuan
harturik liburutegiak ikastolarako duen proiektua aurten
egitasmo berri bat martxan jarri nahi dugu.
Egitasmo honi JOAN-ETORRIKO maleta deitu diogu eta bere
helburua familiak irakur giroaren sortzaileak izan daitezen
bultzatu nahi du.
Kontuan hartu behar dugu familiak paper garrantzitsua jokatzen
duela irakurtzeko gogoa pizteko orduan.Haur baten hazkuntzan
ez dira zalantzan jartzen zenbait eginbehar,adibidez ongi
elikatzea.Denok dakigu haurrari sagar bat eskaintzen diogunean
bere bitaminak onak direla osasuntsu hazteko.Eta irakurtzen
animatzen dugunean?Liburuen bitaminak ezagutzen ditugu?
Ba begira liburu batek “bitaminak” hauek ditu:

 Mintzamenaren garapena azkartzen du.


 Irakurketa eta idazketa garairako laguntzen du.
 Sormenerako bidea zabaltzen du.
 Jolaserako adiskidea da.
 Ingurua ezagutzeko modu bat da.
 Acelera el desarrollo del lenguaje.
 Prepara para la etapa de la lectura y escritura
 Es una puerta a la imaginación
 Es un copmñero de juego.
 Es una forma de conocer y reconcer el mundo que nos rodea
1
Zertan datza egitasmoa?
Nahi duen familiak aste baterako maleta baten jasoko ditu
liburu batzuk eta CD-ROM bat.Berriro esango dut NAHI DUEN
FAMILIAK parte hartzen du eta gurasoak seme-alabekin batera
erabiltzeko liburuak izango dituzue.Errezeta liburu bat,beste
bat poesiekin,album ilustratu batzuk,ipuin liburu bat....CD-ak
alfabetoa du oinarri eta arte ederretako lan bat
da.Ordenadorearen sagua eta gora eta beherako lau geziekin
maneiatzen da.
Asteazkenean jaso eta hurrengo asteazkenean itzuli.Maleta
etxean dagoenean zuen esku dago eman nahi diozun erabilera.Guk
bakarrik bi gauza eskatuko dizuegu: materiala zaindu eta garaiz
itzuli.Norbaitek ez badu garaiz ekartzen hurrengo familiak
denbora gutxiago izango du maleta etxean.

Azaroaren lehenengoko asteazkenean pentsatzen dut liburu


guztiak izango ditugula ikastolan eta maileguarekin hasiko gara.
Ezin dizuet esan noiz tokatu zaizuen eskariak zerrendatu eta
egutegi bat antolatu behar dudalako baina asteazken baten
arratsaldez zuen haurra maletarekin ikusiko duzue.

Izena emateko irakasle bakoitzak du orritxo bat zuen seme-


alaben izen abizenak jarri eta euskaraz edo gaztelaniaz jasoko
duzuen.Euskaraz? Gaztelaniaz?
Zuek pentsatu behar duzue zein den hobeki erabiltzen duzuen
hizkuntza.Gure aholkua norberaren ama hizkuntzan idatzitako
liburuak hartzea da.Irakurtzeko erraztasun gehiago
dugulako,hizkuntza aberatsagoa maneiatzen dugulako eta azkenik
nahi duguna zera delako gure haurrari BITAMINA onak ematea.

You might also like