izan daitezen ekimenak bultzatu. 14.objetivo: Organizar actividades para que las familias favorezcan el hábito lector. Kaixo arratsalde on! Aurreko ikasturtetik liburutegiko arduraduna naiz.Kontuan harturik liburutegiak ikastolarako duen proiektua aurten egitasmo berri bat martxan jarri nahi dugu. Egitasmo honi JOAN-ETORRIKO maleta deitu diogu eta bere helburua familiak irakur giroaren sortzaileak izan daitezen bultzatu nahi du. Kontuan hartu behar dugu familiak paper garrantzitsua jokatzen duela irakurtzeko gogoa pizteko orduan.Haur baten hazkuntzan ez dira zalantzan jartzen zenbait eginbehar,adibidez ongi elikatzea.Denok dakigu haurrari sagar bat eskaintzen diogunean bere bitaminak onak direla osasuntsu hazteko.Eta irakurtzen animatzen dugunean?Liburuen bitaminak ezagutzen ditugu? Ba begira liburu batek “bitaminak” hauek ditu:
Mintzamenaren garapena azkartzen du.
Irakurketa eta idazketa garairako laguntzen du. Sormenerako bidea zabaltzen du. Jolaserako adiskidea da. Ingurua ezagutzeko modu bat da. Acelera el desarrollo del lenguaje. Prepara para la etapa de la lectura y escritura Es una puerta a la imaginación Es un copmñero de juego. Es una forma de conocer y reconcer el mundo que nos rodea 1 Zertan datza egitasmoa? Nahi duen familiak aste baterako maleta baten jasoko ditu liburu batzuk eta CD-ROM bat.Berriro esango dut NAHI DUEN FAMILIAK parte hartzen du eta gurasoak seme-alabekin batera erabiltzeko liburuak izango dituzue.Errezeta liburu bat,beste bat poesiekin,album ilustratu batzuk,ipuin liburu bat....CD-ak alfabetoa du oinarri eta arte ederretako lan bat da.Ordenadorearen sagua eta gora eta beherako lau geziekin maneiatzen da. Asteazkenean jaso eta hurrengo asteazkenean itzuli.Maleta etxean dagoenean zuen esku dago eman nahi diozun erabilera.Guk bakarrik bi gauza eskatuko dizuegu: materiala zaindu eta garaiz itzuli.Norbaitek ez badu garaiz ekartzen hurrengo familiak denbora gutxiago izango du maleta etxean.
Azaroaren lehenengoko asteazkenean pentsatzen dut liburu
guztiak izango ditugula ikastolan eta maileguarekin hasiko gara. Ezin dizuet esan noiz tokatu zaizuen eskariak zerrendatu eta egutegi bat antolatu behar dudalako baina asteazken baten arratsaldez zuen haurra maletarekin ikusiko duzue.
Izena emateko irakasle bakoitzak du orritxo bat zuen seme-
alaben izen abizenak jarri eta euskaraz edo gaztelaniaz jasoko duzuen.Euskaraz? Gaztelaniaz? Zuek pentsatu behar duzue zein den hobeki erabiltzen duzuen hizkuntza.Gure aholkua norberaren ama hizkuntzan idatzitako liburuak hartzea da.Irakurtzeko erraztasun gehiago dugulako,hizkuntza aberatsagoa maneiatzen dugulako eta azkenik nahi duguna zera delako gure haurrari BITAMINA onak ematea.