Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

(…..) Akta zenbakia.

Gandasegiko gurasoen elkartea.

Galdakaon, 2011ko martxoaren 30ean, Gandasegi eskolako guraso elkartea biltzen


da ez ohiko batzarrean. Bere estatuak dioten moduan 17:30 lehenengo deialdian
eta 18:00 bigarren deialdian. Deialdi honetan bilera aurrera eramateko
beharrezko quoruma lortzen da.

Gai Ordena:

1. Aurreko aktaren irakurketa


2. Gaur egungo juntaren lan ildoa
3. Batzordeen lan eta beharren azalpen laburra
4. Bestelakoak

Bileraren garapena:

1. Aurreko akta irakurtzen da eta aho batez onartzen da.

2. Juntak erreferentzia moduan onartu dituen lan ildoak asanbladako parte


hartzaileei helarazten dizkie. Eta hurrengoak dira:

- Euskal eskola publikoaren legean oinarrituz gure seme alabek, hau da


eskolako ikasleak orokorrean euskal autonomia erkidegoko hizkuntz
ofizial bien erabileran konpetenteak izatea lortu behar dute. Honez gain
ahalik eta konpetentzia maila handiena lortu beharko dute hirugarren
atzerriko hizkuntz batean.
- Ikastetxeak gizartearen beharrei erantzun zabal bat emateko
prestaturik egon behar du, bai kalitate aldetik bai denbora aldetik.
Beraz hezkuntza formal arautuak betetzen ez duen tokia eskolaz
kanpokoek eskaintzen duten hezkuntza ez arautuak bete beharko du,
kalitatezko eskaintza eta lan eta familia bateragarritasuna gizartearen
esku jarriz.
- Gure ikasleen garapen integrala oso garrantzitsua da eta horretan toki
garrantzitsu bat dauka eskola kirolak. Eskola kirolaren bitartez ekintza
fisiko moderatu eta egokituak ikasleei dakarzkien onurak kontutan
izanda momentu bakoitzean haurren beharren arabera jokatuko da,
garapenaren momentu bakoitzean ekintza egokienak zeintzuk izango
diren hausnartuz, baloratuz eta beraien alde apustu eginez .
- Ikastetxeko beste agenteekin batera lankidetzan arituko gara ikasleen
heziketa globala izan dadin. Gizarteak berak batzuetan sortzen dituen
aurreiritzi eta estereotipoak, horien artean sexu bereizkeria edo
arrazakeria, alde batera usteko. Horrela gure seme alabak beraien
erabakietan kritikoak, demokratikoak eta justuak izan daitezen.

3. Komisio bakoitzak bere lan ildoak azaltzen ditu eta dituzten beharrak
helarazten dizkiote partaideei.
- Orain arte juntaren aldetik bultzatutako ekimenak azaltzen dira.
- Komunikazio komisioak familien eta juntaren arteko komunikazioa
hobetzeko asmoz egindako aurrerapenak azaltzen ditu eta orain arte
aspektu honetan hartutako erabakiak plazaratzen ditu. ( Logo berria,
pertsonaiak, korreo kontu berria, Blog berria, gure postontzia,...)
- Diruzaintza batzordeak egoera ekonomikoa azaltzen du eta krisiaren
ondorioz izandako murrizketak nabaritu egiten direla, ondorioz kuotak
bazkideen kuotak, eskolaz kanpokoen kuotak eta eskola kirolaren
kuotak igo beharko direla adierazten du.
- Eskolaz kanpoko ekintzen komisioak, aurkitutako egoera azaltzen du
eta egin dituen aldaketen berri ematen die partaideei. Aldaketa hauek,
zerbitzuak ematen dituen enpresaren aldaketari buruzkoak dira eta
eskolaz kanpoko ekintza batzuetan egin direnak. Honez gain hurrengo
ikasturterako goiztiar programa onartua dagoela jakinarazten da eta
ekainean eta irailean jardunaldi trinkoa dagoenean ikasleak eskolaz
kanpoko ekintzak izango dituztela helarazten zaie.
- Eskola kirola batzordeak aurkitutako egoera plazaratzen du eta
familien aldetik dagoen inplikazio falta adierazten die partaideei.
Honetaz gain adostutako proposamen bat plazaratzen du. Eskolak
eskola kirola berriro bereganatu beharra dauka eta horretarako 4, 5
urteko umeekin lan egiteko hitzarmen bat bilatuko du eskola kirolean
ari diren beste instituzio batzuekin eta horretaz gain 1. eta 2. mailako
ikasleei aukera emango zaie kirol anitzeko taldeak sortu ditzaten
eskolaren izenarekin. Oinarria hau izanik Gandasegik beste urte
batzuetan izandako eskola kirol maila berreskuratzen joatea espero da.

4. Beste batzuk;

- Ekaineko eta Iraileko eskolaz kanpoko ekintzetan 2 urtekoen


partaidetzari buruz galdetzen da.
- Datorren urteko eskolaz kanpokoen ordutegiari buruz kezka dago eta
junta horretan lanean dagoela adierazten da.
- Jaiaren prestakuntzarekin hasi gara eta partaideen inplikazioa eskatzen
da.
- Korrikari buruzko informazioa ematen da.
- Egiara joateko guraso batzuek kudeatzen duten autobusari buruzko
aldeko eta kontrako argudioak plazaratzen dira eta juntak baloratuko
duela jakinarazten du, baina argi uzten da juntak kudeatutako zerbitzu
bat izango bada kalitatezko zerbitzua izango dela eta horrek
zerbitzuaren balioa asko igo dezakeela. Bestalde partaide batek,
autobusa jartzea urteetan defendatutako filosofoaren aurka joatea dela
adierazten du, asko kostatutako lorpen izan baitzen orain dagoen
ibilbidea eta espaloia jartzea.
- Igeriketari buruzko jakin mina azaltzen da partaideen aldetik. Gure
partetik informazio guztia bildua dagoela adierazten da eta zerbitzu
hori eskolak eskaini dezan egin beharreko eskaera egina dagoela eta
azaldu jarduera honen aldeko interesa azaldu diogula zuzendariari.

Gai ordenako puntuak bukatu ondoren eta beste hausnartzeko beste gairik ez
dagoenez ezohiko batzarra bukatutzat ematen da.

You might also like