Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

2011-07-13

Beste hizkuntzekiko euskararen harremanak historian zehar


Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaritzaren eskutik, Beste hizkuntzekiko

euskararen harremanak historian zehar izeneko ikastaroa antolatu berri du


uztailaren 12an eta 13an, Miramar jauregian.
Ikastaroko zuzendari Ivn Igartuak adierazi duenez, euskarak, edo zehatzago, euskal hiztunek era askotako harremanak izan dituzte historian zehar beste hizkuntzetan mintzatzen diren hainbat komunitaterekin. Munduan salbuespen dira beste mintzairetatik eragina jaso ez duten hizkuntzak, halakorik badago, behintzat. Normalena kontrakoa baita: elkarrekiko harremanen poderioz, hiztun talde ezberdinen arteko ezaugarri trukaketa, hizkuntzetan modu batera edo bestera gramatikalizatu egiten dena. Ikastaro honen helburua ikuspegi hori (ukipen hizkuntzalaritza / contact linguistics-en ikuspegia) euskararen kasura aplikatzea da. Horretarako, eta euskararen ibilbide historikoan oinarriturik, haren ingurune geografikoan garai batean zein bestean hitz egin diren hizkuntzekiko harremanak ikertu dira: hizkuntza multzo horren barruan daude, esaterako, hizkuntza paleohispanikoak (iberiera, zeltiberiera), latina, gaztelania, gaskoiera, aragoiera eta frantsesa, Igartuak azpimarratu duenez. Harreman horiek euskararen baitan utzi dituzten zantzuak, eta, aldi berean, beste hizkuntza horiek euskaratik hartu dituzten ezaugarriak izan dira hizpide nagusi ikastaro honetan. Hizkuntzen arteko harremanek sortu dituzten pidginak edo kode mistoak ere tratatu dira. Xede horiekin, hitzaldi-sorta interesgarri eta mamitsua egin dituzte uztailaren 12 eta 13an. Euskararen historian puntako adituak diren ikertzaileek eta euskararen auzoak diren edo izan diren hizkuntzetako berezilariek emandako mintzaldiek osatu dute ikastaroaren egitaraua

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Hala, ikastaroko lehen egunean, uztailaren 12an, Blanca Urgelle Kultura sailburuak egindako aurkezpenaren ondotik, Bartzelonako Unibertsitateko Javier Velazak El protovasco y sus vecinos en la antigedad izeneko hitzaldia eman zuen. Velazaren aburuz, jada tradizional bihurtu diren zenbait galderari erantzuna ematea oso zaila izaten jarraitzen du, bereziki protoeskaldunak garai protohistorikoan eta antzinakoan okupatzen zuen lurraldeari dagozkion erantzunak ematea, eta lurralde horrek mendeak aurrera egin ahala eta, Erdi Arora arte, bizi ahal izan zituen mutazioak. EHUko Letren fakultateko Joseba A. Lakarrak, berriz, Euskararen bilakaera: mailegaketak eta berreraiketa hitzaldian agerian utzi zuen, mailegaketa latinoerromanikoaren azterketa funtsezkoa gertatu dela euskararen bilakaeraren ikerketerako eta aitzineuskara klasikoaren berreraiketarako.Lakarrak mailegaketaren azterketan oinarritutako hurbilketaren mugak eta horren osagarriak ukitu zituen. Valentziako Unibertsitatetik, Maria Teresa Echeniquek Euskara eta erromantzea: historian zehar etengabeko harremanak" / Vasco y romnico: su constante relacin a travs de la historia hitzaldia eskaini zuen, eta bertan euskara espazio europarraren erromanizazioaren ostean iraun duen hizkuntza bakarra dela ziurtatu zuen; horregatik, euskarak oro har hizkuntza erromantzeetan izan ahal duen eragina, gaztelanian, okzitanoan eta frantsesean bereziki, bere historia eta biziraupena egungo garaira arte trazatzearen baliokidea da. Uztailaren 13an, ELEAko Mikel Belaskok beste hizkuntzekiko euskararen harremanak ikertzean toponimiaren ekarria zertan den eta, baita ere, zein diren haren mugak azaldu zituen. EHUko Letren fakultateko Gidor Bilbao, berriz, For ju mala gissuna: euskal arrantzaleen pidginak XVII. mendean gaiaz aritu zen solasean. Pidgin kontzeptuak zer adierazten duen
Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

azaldu behar da lehendabizi, gero Basque pidgin deitu izan diren adibideak erakusteko, aipatu zuen Bilbaok. Funtsean arrantzale euskaldunak, XVII. eta XVIII. mendeetan, Kanadako eta Islandiako lurretara iristean, hango biztanleekin erabilitako komunikazio-sistemen aztarnak aztertu ziren. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaritzaren eskutik, antolatutako ikastaro honen azken hizlaria Baionako Iker zentroko Jean-Baptiste Coyos izan zen. Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk goiburua zuen hitzaldian, Coyos-ek euskararen eta Gaskoiniako okzitanieraren arteko harremanak aztertu zituen, zubereraren eta Biarnoko gaskoieraren artekoak bereziki.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

You might also like