Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 15

Idazmena, abenduak 16

MODA

Zenbait moda-dendatan 38 taila da dagoen handiena. Horrek lodiegiak daudela pestsatzera bultzatzen ditu zenbait emakume. Orain bigorexia da denon ahotan dabilen kontua. Bigorexikoek ez dute inoiz beren gorputza nahi bezain gihartsu ikusten, horregatik etengabe gimnasioan aritzen dira. Anorexia eta bulimia azken ute hauetan gizarte garatuetan izugarri zabaldu dira. Gero eta jende gehiago, emakumezkoak batez ere, kliniketara joaten dira lifting, lipusukzio eta antzeko operazioak egitera.

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: * Gaur egun moda kontu estetikoa baino askoz gehiago da: negozioa, industria, merkataritza, lanbidea... * Gaurko gazteen artean pearcing-a eta tatuajea dira arrakasta handia duten joerak. * Egipton eta beste kultura zahar batzuetan, baziren gorputza edertzeko hainbat ukendu, pintura eta apaingarri. Eredu estetikoak aldatuz joan badira ere, betidanikoa da eder egon nahia.

OHARRAK: _ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna

IDAZMENA, abenduak 2

IDAZLANA
OHARRAK: _ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

TXAKURRA, LAGUN HORI


Udalek arazoak dituzte: % 41ek ez dute txakur erroldarik egiten, askok ez dituzte ez garbiketa arauak, ez segurtasun kontuak errespetatzen Jabeen laurdenek aitortzen dute txakurrak arazoaksortzen dituela: zikinkeria, usaina, kalteak altzarietan, askatasun pertsonalaren murrizketa Txakurra da etxeabererik gustukoena. Etxean maskotarik dutenen artean, % 55ek txakurra dute. Pedigri agiri eta guzti duen txakurkume batek, arrazaren arabera, 600 eurotik 3.000 bitarte balio dezake. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ Zenbait adituren ustez, txakurra haur eta gazteen heziketarako onuragarria izan daiteke. _ Herri txikietan okerrago zaintzen dituzte txakurrak hiri handietan baino. _ Jabeak oporretara joaten direnean, txakurra lagunei eta familiakoei uzten diete. Beste askok etxean bakarrik uzten dute.

ANALFABETO ESKOLATUAK
Argazki kamera, sakelako telefonoa eta ordenagailua dira, besteak beste, analfabetoen eta eskolatuen arteko aldea handitzen dutenak. Gaur egun bi analfabeto mota ditugu: alde batetik, irakurtzen eta idazten ez dakitenak (800 milioi pertsona inguru munduan, eta horien % 15 herrialde industrializatuetan); beste aldetik, teknologia berrietan trebatu ez direnak.

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ XXI. mendean teknologia berriak erabiltzen ez dakiena, ziberanalfabetoa alegia, irakurtzen ez dakiena bezain galduta dago. _ Guraso askok ikusten dute beranduegi iritsi direla informatikaren mundura eta horrek seme-alabengandik urrundu egiten dituela. _ Bangladeshen ordenagailu bat erosteko zortzi urtez irabazitako soldata behar da. Estatubatuar batek, berriz, hilabeteko soldata nahikoa du horretarako. OHARRAK: _ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

IDAZMENA, azaroak 18 IDAZLANA OHARRAK:


_ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

GAIA:
INSOMNIOA
Sarritan lo ordutegia kaotikoa izaten da gazteen artean, baita txandaka lan egiten dutenen artean ere. Hori ez da ona. Ahal dela, egunero ordu berean jaiki eta oheratzea komeni da. Zortzi ordu inguru lo egitea normaltzat jotzen da. Hala ere, herrialde aurreratuenetan batez bestekoa ez da zazpi ordutik gorakoa izaten. Adituen arabera, behar bezala lo egiteko, garrantzitsua da umetatik ondo lo egiten ikastea.

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ Loa ezinbestekoa da bizirik irauteko eta lotan ematen dugu bizitzaren herena. Lorik egin ezina, hala ere, ohiko gaitza da. _ Insomnioak arrazoi ugari izaten ditu: eguneroko tentsioa, estresa, familian edota lanean arazoak... _ Patologia guztien artean, loezinak du automedikaziorako joera nabarmenenetakoa.

IDAZMENA, azaroak 11 OHARRAK:


_ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

GAIA
GAZTEAK ETA ALKOHOLA
Egungo gazteak 15-18 urterekin hasten dira alkohola kontsumitzen. Beti lagunekin edaten dute, kalean eta ordu jakinetan, aisialdian hain zuzen ere; eta betiere, beren erosteko ahalmenaren arabera (botilatzarrak, garagardoak, kalimotxoak...).

Udalek eta gainerako erakundeek gazteentzat atseginak diren alternatibak eskaini behar dituzte: kirolerako guneak, kultur eta aisialdi ekintzak, etab, asteburuetan ongi pasatzeko aukera bakarra mozkortzea izan ez dadin. Zaratagatik eta zikinkeriagatik auzoko bizilagunek egindako protesten ondorioz, agintariak botilatzarraren erritua debekatzeko neurriak hartzen hasi dira. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ Gurasoek uste izaten dute euren seme-alabak direla edaten ez duten bakarrak. _ Noren erantzukizuna da 14-15 urteko gaztetxo bat kalean ibiltzea goizaldeko ordu txikietan? _ Ardoa, sagardoa, txakolina eta patxarana, besteak beste, Euskal Herriko edari klasikoak dira. Euskaldunon egunerokoan eta kulturan tarte berezia dute. Asko edo gutxi, jende gehienak hartzen du alkohola; baita debekatzen dutenek ere: gurasoek, irakasleek, medikuek, kazetariek...

TOKITARA JOAN ETA BERTATIK BERTARA DUGUNA EZAGUTU EZ


Brasilgo oihanean, Acre izeneko eskualdean, orain arte ezagutzen ez zen tribu bat aurkitu dute Indiarren Fundazio Nazionaleko ikertzaileek.

Bidaia agentzia batzuk hasi dira Acrerako bidaiak prestatzen. Gaur egun, Ilargirako edo Marterako bidaiak agentzietan salgai.

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ Sasoi batean, herrian jaio, herrian bizi eta bertatik irten gabe hiltzen zen jendea. _ Toki berriak ezagutzeko jakin-mina. _ Nahi gabe sor ditzakegun kalteak: naturan, kultura ondarean, eguneroko bizimoduan _ Bidaiatzea onuragarria da edozeinentzat. OHARRAK: _ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

IDAZMENA

OHARRAK:
_ Idazlanak 300 hitz eduki behar ditu, gutxienez. _ Idazlana egiteko orri hauetako informazioa erabiltzea aukerakoa da. Beraz, ez zaude erabiltzera beharturik. _ Proba honetan gaia garatzeko duzun gaitasuna erakutsi behar duzu. _ Proba baloratzeko lau alderdi hauek hartuko dira kontuan: zuzentasuna, testuaren antolaketa (koherentzia eta kohesioa), egokitasuna eta aberastasuna.

GAIA
JAZARPEN MORALA EDO MOBBING DELAKOA

Administrazio publikoak dira, oro har, arrisku handiena duten lantokiak: Hezkuntza, Osasuna... Baina beste arlo batzuetan ere nozitzen dute arazo hau: ostalaritza eta turismoa, komunikabideak "Espainian beren buruaz beste egiten dutenen % 20k pairatzen dute (edo noizbait nozitu dute) jazarpen morala. Langileen % 11,44 ari dira gaitz honen kalteak nozitzen: depresioak, antsietatea. Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke: _ Denak balio du politika enpresa guztietara ari da hedatzen. Funtsean, langile bat bere lanpostutik kanporatzeko taktika da mobbing-a. _ Jazarpen sexuala eta ikasleen arteko bullyng-a ere ohikoak dira. _ Goitik beherakoa (nagusiak menpekoekiko), edo maila berekoa (langileen artean, ikasleen artean) izan daiteke.
Laguntza: Hona hemen gaiaren inguruko artikulu bat, baina kontuan izan 2003koa dela: http://argia.com/argiaastekaria/1886/mobbinga-ez-da-delitua-oraindik

KIROLZALETASUNAREN BERRI EMATEN

Demagun beste herrialde, kultura, ohitura eta zaletasun batzuk dituen ziber-lagun bat egin berri duzula. Hizketan (edo txateatzen) ari zaretela, gustukoen duzun kirola aipatu diozu (futbola, txirrindularitza, boxeoa, saskibaloia, alpinismoa, arrauna, trontza, harri jasotzea, eskubaloia, 1 Formula...) Berak ez du inoiz horri buruzko albisterik entzun, eta zertaz ari zaren azal diezaiozula eskatu dizu.

EGINKIZUNA: Egiozu kirol horren inguruko azalpena idatziz eta ahalik eta zehatzen ez ahaztu berak ez daukala horren berririk eta bidal iezaiozu artxibo erantsi batean. 300 hitz idatzi behar dituzu gutxienez. Hona hemen zenbait puntu lagungarri: Kirolaren deskribapena: lekua, janzkera... Araudiaren berri laburra, gutxi gorabeherakoa Kirolaren inguruan sortzen den giroa, ona zein txarra Gizartean duen eragina ...

Ben Southall, 34 urteko britainiarra, hautatua izan da 35.000 hautagai baino gehiagoren artean lan berezi hau izateko. Hondartzan ibili, igeri egin eta Interneten bidez dena kontatzea izango da egin beharko duen lana.

Ekimen horren helburua Queensland-eko (Australia) turismoari bultzada ematea izan da. Bertako Turismo saileko arduradunak esan duenez, lehiaketa horri esker, 110 milioi dolar aurreratu dituzte publizitatean. "Gauzak estu jartzen direnean, bi jarrera izan ditzakezu: kexatzea ala inoiz baino azkarragoa eta sortzaileagoa izatea eta, horrela, jendea erakartzea", esan zuen berak.

EGINKIZUNA: Albiste hori irakurrita, munduko lanik onena zein ote litzatekeen pentsatzen jarri zara; izan ere, batzuentzat lan zoragarria izan litekeena, beste batzuentzat, berriz, infernu gorria izan liteke. Idatz itzazu zeure burutazioak eta eman zeure iritzia. 300 hitz idatzi behar dituzu gutxienez. Hona hemen zenbait puntu erabilgarri: Lana lan den momentutik, beti da txarra. Lanik egin nahi ez, eta lanik gabe ezin bizi. Nire iritzirako, lanik onena... Krisi garaian, edozein lan da ona. Lana = gozamena, egia ote?

SLOW BIZIMODUA: ASTIRO, MESEDEZ!

Bizimodu eroak aspaldi ernarazi zuen kezka. Slow down (astiro) esaten hasi ziren batean eta bestean, Austrian, Japonian, AEBetan, Kanadan... Slow food mugimenduarekin hasi baziren ere, helburua janaria bera baino zabalagoa da: bizimodua, alegia. Arinka eta presaka bizitzearen kontrako mugimendua da. Kontua ez da abiaduraren kulturaren ordez mantsotasunarena ezartzea. Okerra litzateke hori. Eginkizunei behar den denbora eskaintzea da gakoa. Lastertasuna moteltzea, alegia. EGINKIZUNA: Oso gai interesgarria iruditzen zaizu, baina askorentzat oraindik ezezaguna delakoan zaude. Herriko aldizkarian horren berri eman eta zeure iritzia azaldu nahi duzu. Gutxienez 300 hitz idatzi behar dituzu. Hona hemen kontuan izan ditzakezun zenbait puntu: Azkarra izatea arrakastarekin lotzen dugu eta moteltasuna, berriz, galtzaileekin; baina muturrak ez dira onak izaten. Eginkizunak bete ezinda eta denbora faltarekin larrituta pasatzen dugu eguna; beti presaka. Gauzak astiroago egiteak ez du produktibitatea zertan jaitsi; kalitatea hobetzea baino ez dakar. Eguna eta momentua gozatzen ikasi behar dugu, gauzak banaka eta ondo eginda. Janari azkarra eta bizimodu azkarra, biak dira kaltegarriak. Patxadan jan, patxadan hitz egin... patsadan bizi.

APUSTU ZALETASUNA

Apustu zaleak omen gara: Primitiva, Bono Lotoa, tabernetako makinak, Euromiloia, Loteria, kirol apustuak, online kasinoak... eta hain urrutira joan gabe, lagunarteko afariak. Berriki, kirol apustuak egiteko areto bereziak ere zabaldu dituzte. EGINKIZUNA: Idatz ezazu gai horren inguruko iritzi-artikulu bat herriko aldizkarian argitaratzeko. Zeure iritzia emateaz gain, honako puntu hauek ere aipa ditzakezu: Euskaldunon jokorako grina. Dirua jokatzeko aukerarik ezagunenak. Edozein aitzakia da ona apusturen bat egiteko. Esaera zaharra: Jokoa ez da errenta. Krisi garaietan, gehiago jokatzen ote? Jokozaletasuna gaixotasun bihurtzen denean.

Adineko jendea gizarte postindustrialean.

Hona hemen informazio-agentzia batek zabaldutako berrietatik ateratako zenbait zati: "Txirotasunak eta pentsioekiko beldurrak delinkuentziara darama Japoniako zahar jendea". "Itxuragabe ari da ugaritzen jende nagusien kriminalitatea Japonian". "Kriminalitate horren sorburu nagusia baliabiderik ezean datza. Gehienek diote diru faltan daudela, gose direla, nora joanik ez dutela...". "Bakardadeak ere bultzatzen du jende nagusia delituetara". "Zahar jendearen delituak ugaritu egin dira ekonomiaren egoera hondatzearekin batera". "Parisen lapurretan egiten dute zahar txiroek, presondegira itzultzearren". "Presondegia: hiru otordu eta norbaiten solasa".

ZEREGINA: Albiste horiek kontuan hartuta, herriko aldizkarirako artikulu bat idatzi behar duzu. Eman zure iritzia. 300 hitz idatzi behar dituzu, gutxienez. Ondoko puntu hauek ere erabil ditzakezu, nahi izanez gero, behintzat. Zahartzaroa lehengo eta gaurko egunetan: aldaketak, zailtasunak, laguntzak, zereginak... Izango al dute zerikusirik familia-eredu berriek (guraso bakarreko familiak, sexu bereko gurasoak dituzten haurrak, berandura arte gurasoekin bizi diren semealabak...) zahartzaroarekiko jarrerarekin? Gizarte modernoan: zaharrak beharrezko ala traba-sortzaile? Nolako gizartea eraiki dugu zaharrak egoera horretara iritsi behar izateko? Nola jokatu beharko genuke Japoniako egoerara ez iristeko? Nolako zahartzaroa ote datorkigu...

DIETA ETA ESTETIKA

Jateko ohitura kaltegarrien ondorioz, loditasun arazoak ditugu herrialde aberatsetan. 2030ean herritarren %60 lodiak izango omen dira Europako Elkartean. Euskal Herrian bertan ere, duela 15 urte baino hiru bider ume lodi gehiago daude. Bestalde, zahar zein gazte, gizon zein emakume, denok gaude estetikaren menpe; eta zenbat astakeria egiten diren estetikaren izenean!

EGINKIZUNA: Seme-alaben ikastetxeko Guraso Elkartean zaude, eta arduratuta zabiltzate gai horren inguruan (haurren loditasuna, elikadura eskasa, jateko ohitura kaltegarriak, estetikaren gehiegizko eraginak sortutako gaixotasunak...). Idatz ezazu artikulu bat herriko aldizkarirako eta saia zaitez gai horren inguruko kontzientzia sortarazten. Nahi izanez gero, honako puntu hauek erabil ditzakezu, lagungarri badituzu, behintzat! Jateko ohituren bilakaera. Itxura osasuna baino garrantzitsuagoa ote? Muturreko jarrerak: gizentasuna eta anorexia. Dieta kontuan, entzuten ditugun aholku askok ez dute oinarri zientifikorik. Gaurko eredu estetikoa eta horren inguruko merkatua.

300 hitz idatzi behar dituzu, gutxienez.

MENDEKOTASUN PSIKOLOGIKOAK

Ezaguna dugu, oro har, adikzio kimikoa: drogek, alkoholak, tabakoak eta botikek sorrarazten dutena, alegia. Baina badira mendekotasuna eragin dezaketen beste eragile batzuk ere: telebista, Internet, eskuko telefonoa, bideojokoak, sexua, jokoa, lana eta erostea, besteak beste. Horiek guztiek eragin dezaketen mendekotasunari adikzio psikologikoa deritza. ZEREGINA: Gai horren inguruko artikulu bat idatz dezazun eskatu dizute. Herriko aldizkarian argitaratzeko izango da. Zeure iritzia azaltzeaz gain, ondoko puntu hauek ere erabil ditzakezu gaia garatzeko: Adikzio hitzaren esanahia. Mendekotasuna sor dezaketen jarduerak: jokoa, sexua, erosketak, telebista... Sintomak eta arazoak. Gizartearen erantzukizuna ala norberaren kontua? Gizarte modernoaren ezaugarri ote?

Lanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.

IDAZKETA (urtarrila, 4. astea)

URTE BERRIRAKO ASMO BERRIAK Urtarrilean hasten gara agenda berria erabiltzen. Lehenengo asteetan, txukun idazten saiatzen gara. Urte berriari begira, erabaki batzuk hartzen ditugu eta asmo edo intentzio onen zerrenda egiten dugu: armairua ordenatuta mantenduko dut, gehiago irakurriko dut, telebista gutxiago ikusiko dut... zerrenda horretatik, ordea, gauza gutxi betetzen ditugu, baina zer izango litzateke bizitza asmo edo intentzio onik gabe? EGINKIZUNA: Gai hori kontuan izanda, herriko aldizkarirako artikulu bat idatzi behar duzu. Eman zeure iritzia. Gaia garatzeko, ondoko puntu hauek ere erabil ditzakezu: Gizakia da bizidunen artean planak egiten dituen bakarra. Asmo onak zerrendatzearen alde onak. Zertarako hartu lan hori, gero ez baditugu beteko? Alde txarrak. Zure ustez, nola jokatu beharko genuke? Eman zeure iritzia.

Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

You might also like