Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

BERTSOLARITZA

Agian entzuna edo irakurri duzu Txirrita bertsolariaren izena. Jadanik ez da bizi, baina
bertso famatu ugari utzi du bazterretan. Hona hemen horietako bat; kontutan izan
bertsoaren amaiera aldean Txirritak han bertan zegoen apaiz bat keinuka seinalatzen
ihardun zuela.

Larogei urte geinean ditut


nago hanketako minez
Donostiara etorria naiz
herren handia eginez;
bi bastoirekin txit larri nabil
pausuak eman ezinez,
euskera ia ahaztu zait eta
erderikan jakin ez;
maisu batekin eskolan laister
hasi behar det latinez

Kontutan izan bertsoa - euskaraz behintzat - unitate osoa dela; bestela esanda
ahalpaldia edo estrofa da. Bertsoak hainbat lerro izan ditzake. Errimadun hitzak oinak
deitzen dira eta oin batetik bestera doan zatia puntua da.
Horrelako ezaugarri metrikoak dituen bertso motari hamarreko handia esaten zaio,
alegia, hamar lerroko bertsoa, puntuak 10/8 silaba kopuruekin hornitua.

Bertsoa jolasa ere bada. Zelan asma dezake bertsolariak holako bertso piperdun sail
luzea bat-batean, aurrez prestatu gabe?

Lehenengo eta behin, bertsolarik zer esana eduki behar du. Mezu hori bertsoaren
kutxan, esparru itxian sartu behar du eta; alegia, forma eman behar dio, bertsoak behar
dituen neurrian, erriman eta doinuan txertatuz.. Bertsolariak behin mezua eta gaiari
emango dion tratamendua prestatu ostean, bertsoa nola amaitu behar duen asmatzen
du, azken puntua hain zuzen ere.

Neurriak bertsoaren luze-zabala ematen digu. Luzea lerro kopuruak ematen du; zabala,
lerroz lerroko silaba kopuruak ematen du.Honako neurri hauen ditugu: zortziko txikia
7/6 (8 lerro), hamarreko txikia 7/6 (10lerro ), zortziko handia 10/8 ( 8 lerro) eta
hamarreko handia (10 lerro).

Errima oinen bukaeren arteko hoskidetasunari deritzo.


Bertso batean eta esanahi berberarekin oin bat errepikatzea egin daitekeen errima
txarrenekotzat jotzen da eta potoa esaten zaio. Poto egitea bertsolarien artean gaitzetsia
dago, inoiz edo behin bertsolari onek ere egin dezaketen arren.
Bertsoa ondo egina egonez gero, musika nota bakoitzari silaba bat egokitu behar zaio,
ez gehiago eta ez gutxiago.

Etena musika geldiune bat da. Eten hori nolabait hitzek ere errespetatu behar dute,
etenka ez baititu hitzak erdibitu behar.
ARIKETA

1. Bertsolariak bat-batean /aurrez prestaturik kantatzen ditu bertsoak


2. Bertsoetarako doinuak asko/ bizpairu dira.
3. Txirrita lehengo/ oraingo bertsolaria da.
4. Bertsoa pentsatzerakoan hasieratik /amaieratik hasten da bertsolaria.
5. Nota batetan silaba bat/bat edo bi sar daite(z)ke.
6. Errimadun hitzak puntuak/oinak dira
7. Bertsolaritza jendaurrekoa/bakartia da.
8. Zortziko txikiak zortzi/zazpi lerro ditu.
9. Hamarreko txikiak hamar puntu/lerro ditu.
10.Hamarreko handiak zortzi/hamar lerro ditu.
11.Bertsoa lerroa/estrofa da.
12.Puntuak lerro bat/ bi izaten d(it)u gehienetan.
13.Zortziko handiak 10+8/8+10 silabako puntuak ditu.
14.Zortziko txikiaren puntua 7+6 /10+8 da.
15.Liburu, seguru, helburu, liburu oinen arrima aberatsa/ potoa da.
16.Neurriak betetzen doinuak/etenak laguntzen du.
17.Noten eta silaben kopurua berdina/desberdina da.
18.Bokal elkarketa batzuk /guztiak kolpe batez, diptongoa eginez ahoskatu behar
dira.
19.Etena neurri handiko bertsoen lerro guztietan/ bakoitietan gertatzen da.
20.Etenak φ /ezin erdibi edo zati dezake hitz bat.

You might also like