Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 17

Asmakizunak

DBH 2. MAILA
Urrezko bolatxoa
Bitxigile batek urrezko 200 bolatxo egin ditu. Bolatxo guztiek urre-
kantitate bera dute, eta, ondorioz, baita pisu bera ere. Bueno, guztiek
batek izan ezik. Izan ere, bitxigilea tronpatu egin da eta bolatxo
batean besteetan baino urre gehiago erabili du. Balantza bat erabiliz,
zenbat pisaldi beharko ditu, asko jota, bola ezberdina aurkitzeko.
Hasierako 200 bolatxoak hiru talde berdinetan banatzen ditugu,
67ko bi multzo eta 66ko bat.

67 67 66

Lehenengo saiakera honetan asmatuko dugu zein taldetan dagoen


bolatxo pisutsuena. ( Balantzak zuzenean seinalatukoa du 67ko
bolatxo bi multzo hauetan eta pisu berdina badute bi hauek, gure
bolatxoa 66ko multzoan dago ).
Ondoren beste hiru multzo antolatzen ditugu. ( Suposatuko dugu
gure bolatxoa 67ko multzoan dagoela, horrela ez bada 66ko
multzoarekin berdina egingo genuke ).
23 23 21

Lehen bezala, balantzak seinalatuko digu zein multzotan dagoen


bolatxo pisutsuena. Pisu berdina dutela seinalatzen badu, 21 bolatxo
dituen taldearekin berdin egingo genuke.
Berriro beste hiru multzo antolatuko ditugu.

9 9 5
Mekanika berdinarekin jarraituz:

3 3 3

Azkenik eta hirukotea identifikatu ondoren, azkeneko pisaldiak


seinalatuko digu zein bolak duen masa handiagoa.

1 1 1 Beraz, bost pisaldi eginez


lortuko dugu ariketa
honek eskatutakoa, 200
bolatxo hauen artean
zertxobait gehiago
pisatzen duena
identifikatzea.
Arrautza egosteko...
Hareazko bi erloju ditugu. Batek 4 minutu neurtzen ahal ditu, eta
besteak 7. Arrautza bat egosi nahi dugu 10 minutuan. Nola neurtuko
dugu denbora, zehatz-mehatz, arrautza sutan 10 minutuz egon
dadin?
Lehenengo urrats batean bi erlojuak batera jartzen ditugu abian.
Lau minutu pasa ondoren B erlojuari buelta eman eta aldi berean
jarriko ditugu arrautzak egosten. Hiru minutu pasako dira B erlojuak
bere denbora osoa egin arte.

A erlojua B erlojua
(4 minutu ) (7 minutu )

Hiru minutu hauek pasa ondoren berriro B erlojua abian jarriko dugu
eta 7 minutuak pasatzen utziko ditugu.
Amaieran 10 minutuko denbora neurtua izanen dugu eta modu
honetan gure helburua betea.
Adin-kontuak
Bi matematikarik topo egin dute kalean. Urteak dira elkar ikusi ez
zutela, eta, jakin-minez, honela galdetu dio batek besteari:
-Kaixo! Zer moduz? Ezkondu al zinen? Bai? Eta zenbat seme-alaba
dituzu?
-Hiru alaba dauzkat, duela bi urte bezalaxe.
-Eta zenbat urte dituzte?
-Ea asmatzen duzun! Hiruren adinen biderkadura 36 da, eta batura
aurrean duzun atariaren zenbakia.
-Baina datu bat faltan dut!
-Egia da! Txikienak pianoa jotzen du.

Zein da alabetako bakoitzaren adina?


Hiru zenbakiren biderketak 36 emaitza du, beraz aukera posibleak
hauek dira: 36x1x1,18x2x1,12x3x1,9x4x1,9x2x2,6x6x1,6x3x2,4x3x3.
Zenbaki hirukote hauen batuketak egiten baditugu:
38,21,16,14,13,13,11,10 Beraz eta kontutan hartuz lagunari datu bat
falta zitzaiola, hauek dira zenbaki konbinaketa posibleak:9,2,2 eta
6,6,1.
9.2.2=36
.
9,2,2
9+2+2=13

6.6.1=36
6,6,1
6+6+1=13

Hortaz eta jakinik alaba txikiak pianoa jotzen duela, alaben adina hau
da, 6,6 eta 1. ( Gaztetxoa pianoa jotzeko baina … ).
Nork ditu arrainak?
Einsteinek problema hau proposatu zuenean, esan zuen munduko biztanleen
% 98 ez zela gai izango ebazteko. Baina zuek erakutsiko diozue oker zegoela!
Herri batean bost etxe daude, bakoitza kolore batekoa.
Etxe bakoitzaren jabea herrialde batekoa da.
Jabe bakoitzak edari bat eta kirol bat atsegin ditu, eta animalia bat dauka
etxean.
Etxeen koloreak, jabeen herrialdeak, edariak, kirolak eta animaliak ez dira
errepikatzen.
Datuak:
1. Nafarra lehenengo etxean bizi da, etxe urdinaren ondoan.
2. Erdiko etxean bizi denak esnea edaten du.
3. Gipuzkoarra etxe gorrian bizi da.
4. Arabarrak txakurra dauka.
5. Lapurtarrak txakolina edaten du.
6. Etxe zuriaren ezkerreko etxea berdea da.
7. Etxe berdean bizi denak kafea edaten du.
8. Korrikalariak txoriak hezten ditu.
9. Arraunlaria etxe horian bizi da.
10. Aizkolaria katuak dituenaren ondoan bizi da.
11. Zaldiak dituena arraunlariaren ondoan bizi da.
12. Errugbi-jokalariak garagardoa edaten du.
13. Zuberotarrak eskubaloian jokatzen du.
14. Aizkolariak ura edaten duen bizilaguna du.

Eta galdera da: Nork ditu arrainak?


Horrelako koadro bat egin eta datu bakoitza irakurri ondoren gelaxkaren bat
betetzeko aukera dugu. Azkenean Zuberotarrak arrainak dituela
ondorioztatuko dugu

ETXEA Horia Urdin Gorria Berdea Zuria

HERRIALDEA Nafarra Lapurtarra Giputza Zuberotarr Arabarra


a

EDARIA Ura Txakolina Esnea Kafea Garagar


doa

KIROLA Arraunl Aizkolaria Korrika Eskubaloia Errugbia


aria laria

ANIMALIA Katua Zaldiak Txoria Arrainak Txakurra


Erabakia
Iparraldeko Erresuma eta Hegoaldeko Erresuma beti dabiltza
mokoka, zein baino zein. Bi herrialdeen txanpona libera da,
iparraldeko libera eta hegoaldeko libera. Bi liberek balio bera izan
dute beti. Baina Iparraldeko Banku Zentralak halako batean erabaki
du iparraldeko liberak hegoaldeko libera bat eta 20 zentimo balio
duela. Hegoaldeko banku zentralak, berria jaso bezain fite, gutxiago
izan nahi ez eta neurri bera hartu du; hegoaldeko liberak iparraldeko
libera bat eta 20 zentimo balio duela erabaki du. Xabierrek, mugan
bizi den mutiko batek, mauka ederra ikusi du orduan.
Zer egingo du?
Egia da mauka ederra duela gure laguna Xabierrek,
aberasteko aukera ezin hobea!.
Imajina dezagun Xabierrek libera bana duela. Banku Zentralek
txanponen balioa igo eta gero hauxe egingo du Xabierrek:
Iparraldeko libera Iparraldean aldatu ( 1,2 HL lortuz ) eta
Hegoaldeko libera hegoaldean saldu ( 1.2 IL lortuz ). Gauzak
horrela eta beste ezer gehiago egin gabe Xabierrek 2 libera
izatetik 2,4 libera izatera pasa da.
Prozesua zenbat eta aldi gehiagotan errepikatu eta zenbat eta
diru gehiagorekin egin, irabazitakoak ere handiagoak izanen
dira.
HL= Hegoaldeko libera
IL= Iparraldeko libera
Eguraldia iragartzen...

Euskalmetek kostaldeko tenperaturen iragarpena egin du. Bilbon 25°


egingo omen ditu, Elantxoben 20°, Zumaian 15°, Donostian 10° eta
Biarritzen 5°. Zenbat gradu egingo ditu Baionan?
Joko matematikoekin gaudenez eta meteorologia kontuak zeharo
konplikatuak direnez eredu matematikoak aplikatzeko, ariketa hau zenbaki
segida bat bezala ulertu dugu.

25, 20, 15, 10, 5, …

Zenbaki hauek 5aren multiploak dira eta horregatik …


You might also like