Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

A itsatsia

Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).

Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak? 1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda. abantaila agentzia aisia aitona aitzakia akademia alegia amona anaia animalia antsia arbola arnasa arroa arroza ausardia axola aza balea baratza birjina botila burdina dardara denbora dotrina egia ekonomia eliza erregina erromeria eskola familia feria festa gauza gaztaina giltza gona grazia habia harea heriotza hizkuntza hontza ideia ikastola imajina inbidia inportantzia itxura izkina justizia kaiola kartzela kontzientzia koroa kultura labana leihatila literatura lotsa lotura maila makila makina malezia meza natura neskatila okela ola ordena ostia panpina penitentzia pertsona pertsonaia pezeta politika polizia premia probintzia saltsa teila zalantza zuhurtzia

2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak: -keria: alferkeria, handikeria... -tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura... -tza: idazkaritza, agintaritza... -kuntza: berrikuntza, irakaskuntza... -(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada... -kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza... -(t)eria: gazteria, tresneria... -(k)era: harrera, bukaera, idazkera,... -gura/-kura: logura, azkura,... -bera: bihozbera, hozbera, sentibera,... -aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,... -antza: mudantza, mesfidantza,...

3. jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura....

Berezko "-a" noiz galtzen den -A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete:

-IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak ... Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna...

You might also like